Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2008
‎Baina ez bakarrik balio izan dit ondorio pertsonal horretarako, esan baitezaket eta esaten dut orain: artea datzala, garai guztietan eta edozein tokitan, gizakia eta haren errealitatea integratzen, lotzen dituen prozesu batean, ezerez den ezerez batetik abiatuz Dena, Erabateko bat den beste Ezerez batean amaitzen dena existentziaren azken erantzun eta irtenbide izpiritual bezala (Oteiza, 2007a:
‎Lerro hauetatik, beraz, berriz ere, aldeen arteko akordioari egin behar zaio dei, bereziki, 1992ko Tratatu Orokorreko lehenengo artikuluan aurreikusitako Goi Mailako Komisioari erreferentzia berezia eginez, hori baita bide azkarrena eta zuzenena behin betiko nazioartean gatazka honi amaiera emateko, aldeek berek talka egiten duten tratatuetariko batean jasotako bidea dela ez ahaztuz. Hori gertatzen ez den bitartean, espainiar auzitegiek hartutako bideak Uruguaiko biztanleei erresidentzia eta lana eragotziko dizkie egitatezko modu batean, baina Uruguaiko gobernuak hartzen duen jarreraren zain mantendu da betiere Espainiako Administrazioa, nazioarteko ordenamenduan benetako gatazka baten sorrera suposatu dezakeelako eta, ondorioz, bere kontrako ekimenak hartzea gerta litekeelako. Beraz, Espainiako Auzitegi Gorenak Administrazioa lagunduz zauri honi benda jarri badio ere, zauriak itxi gabe jarraitzen du, eta oraingoan ondorioak nazioarteko ordenamendu mailan kokatzen dira.
‎Hiri handietan jendea errechki bil ahal diteke elgar aditzeko; laborarieri neke zaiote elgarretarik urhun bizi direlakotz ardura bilkuiak egitea. Hola beren oihua nekez adiaraz dezakete eta hortako laborarien nahi gaberi kasu egiten da. Zer behar diteke bada egin laborari jendeen laguntzeko?
‎Ez ditu ezagutzen, urrun baitire, haren gostuz, nekherik gabe aberasten direnak. Hortako behar dire laborari konfardia azkarrak, klabertzat eman gizon fierrak, oihu gora egin dezaketenak eta erran gobernamenduari: –Laborariek, zuzen den bezala, beren lanetik nahi dute bizi, nahi dituzte beren errekoltak ongi saldu; aski hola tratulariez, zoinak bizi eta aberasten baitire hekien gostuz.
‎Lidergo faktoreak 9 taulako aktibo ukiezin horien barru barruko eta berezko zati bat osatzen du. Izan ere, lidergo faktorea erabakigarria izan liteke sinergia sortzeko langileek enpresan luze iraun dezaten eta enpresarekin identifika daitezen; modu horretan langileengan halako taldetasun edo kidetasun sentimendu bat garatzen da eta horrek eragiten du gainerako aktibo ukiezinek gero eta garrantzi handiagoa hartzea.
2010
‎UGT sindikatuak Katalunian egindako ikerketa baten arabera, erkidego horretan pentsio bat jasotzen dutenen erdiak pobreziaren mugaren azpitik daude (El País, 2006/2/23). Pentsa dezakegunez, erkidego horretako datuak beste batzuetara estrapola ditzakegu eta egoera hori pairatzen dutenen artean emakumeen portzentajea handia izango da. Zentzu horretan, ezin dugu ahaztu senarraren heriotza familia horren diru sarreren% 44ko murrizketara ailegatu daitekeela (La Vanguardia, 2006/1/27).
‎Guztiagatik ere, indarkeriaren arazoa pribatutzat hartzeko joerak, hots, gai sozial edo politikoetatik kanpokotzat, bide ematen dio zentzurik gabeko bortxakeriari, halako moduan non adingabekoen delinkuentzia kezka orokor bihurtu baita hainbat metropolitan. Gure etxe ondoko etsaiak inork baino gehiago izutzen gaitu, arrazoi argirik gabe hil gaitzake eta. Arrazoirik gabeko indarkeria da beldurgarriena.
‎Aurreko pasartean aurkeztutako 1993ko urtarrilaren 4ko 93 legeak, Code de Procédure Pénale delakoaren 41 artikuluari azken paragrafo bat gehitu zion: «Fiskaltzak, akzio publikoari buruz erabaki aurretik eta alderdien adostasunarekin, bitartekaritzara jotzea erabaki dezake, baldin eta uste badu neurri honek biktimari sortutako kaltearen konponketa segurtatzen duela, urraketak sortutako nahasmenduari bukaera eman diezaiokeela eta urraketaren egilearen birgizarteratzera laguntzen duela».
‎Zigor bitartekaritzaren helburuak, bai kriminologikoak, bai zigor politikari dagozkionak, 1993ko urtarrilaren 4ko 93 legeak zehaztu zituen. Harekin bat fiskalak bitartekaritzara joko du «baldin eta uste badu neurri honek biktimari sortutako kaltearen konponketa segurtatzen duela, urraketak sortutako nahasmenduari bukaera eman diezaiokeela eta urraketaren egilearen birgizarteratzera laguntzen duela». Beranduago, 1999ko ekainaren 23ko 99 legearen bitartez egindako erreformaren bitartez (Renforçant l, efficacité de la procédure pénale), aipatutako 3 helburuak, zigor bitartekaritzarenak ez ezezik, gainerako neurri alternatiboenak ere badirela aldarrikatuko du legegileak43 Gainera, jatorrizko bertsioan hiru helburuen juntagailua «eta» bazen, bitartekaritzak denak lortu behar zituelarik, bertsio berrian «eta» hori «edo» batekin ordezkatzen da, hiru helburuetariko edozein, bera bakarrik, bitartekaritza zuritzeko nahikoa izanik.
2011
‎Sakon aztertu diren kasu enpirikoek erakusten dutenez, planteamendu bakoitzak erantzun bereizia jasotzen du, lurralde esparruari eta lurralde gaiei egokitua. Horren ondorioz, kasu bakoitzean agentziak erantzun ezberdina eman dezake eta harreman ezberdinak izan ditzake. Era horretan, eta kasu enpirikoen azterketa sakona egiteko orduan, honako galdera hauek lagundu dezakete ikerketan:
‎Nortasun antisozialaren nahastea dutenek erruduntasuna eta alhadura senti ditzakete eta beren emozioak kontrolatu ezin dituztelako egiten dituzte ekintza erasokorrak. Aldiz, psikopaten erasokortasuna maltzurragoa da:
‎Baliteke hiztegiaren ekoizpenaren inguruan gurasoek ematen duten informazioaren fidagarritasuna handia izatea, seme alabak ekoizteko gai dena jakitea errazagoa baita hiztegiaren ulermenaren inguruan eskaintzen duten informazioa baino, ulermenarenak beti izan behar baitu interpretaziotik zerbait. Ulermenaren arloan, gainera, gurasoek zalantzak izan ditzakete eta, beraz, uzkurragoak izan daitezke item zehatzari baiezkoa ematean (Tomasello eta Mervis, 1994).
2012
‎«Hitz batez, euskara gure herriaren zerbitzari izatea, euskal literaturaren izanean datza. Gure batasun gintzan, gramatika gintzan eta hiztegi gintzan ari garen artean, euskaldun jendeari traba zaio euskara (eta ez dezagun ahantz legearen aldetik ere traba zaiola eta, kondairak erakusten duenez, zenbaiturtezbederenizangoerezaiola)». Eleberrigintzaberagureherriaren zerbitzari izateko. Eta, horrela, Jose Luisen eleberrigintza ez zen behin ere agortu; gogoratu ditzagun argitaraturiko lanak:
‎Batetik, emakumeak ez dira gizonezkoak baino berritzaileago agertu gehienetan, espero genuen bezala. Bestetik, belaunaldi bakoitzeko emakume eta gizonek joera diferenteak izan ditzakete eta belaunaldika sexu bakoitzak zer hizkuntza joera duen aztertzea interesgarria litzateke. Eta azkenik, fenomeno konplexua denez sexuarena eta generoarena, sakonago aztertuta emaitza baliagarriagoak aterako direla uste dugu.
‎Teknika horien bitartez maiztasun banaketa egingo dugu eta, ondoren, ausazko zenbakiak sortuko ditugu maiztasun banaketa horren arabera. Horrekin, etorkizunean gerta daitezkeen milaka emaitzak lor ditzakegu eta, beraz, posible da emaitza fidagarriak lortzea, erabakiak hartzeko laguntzen gaituena.
‎Egoera hori neurri batean ekiditeko, eskolatik aldartearen nahasteen prebentziorako eta esku hartze goiztiarrerako ekimenak martxan jar daitezkeela uste dugu, egun eskola baita haurrek bijilia ordu gehienak igarotzen dituzten lekua. Baina, horretarako, ezinbestean, irakasleak depresioaren gaiaz informatu eta sentsibilizatu behar dira, depresioaren sintomak goiztiarki antzeman ditzaten eta horietan esku hartzeko baliabideak izan ditzaten.
‎Haurrek taldean beste haurrekin lan egitea sustatu. Depresio sintomak dituzten haurrak indarrez ahulago egon daitezke, besteek baino autoestimu baxuagoa izan dezakete, lanerako motibaziorik gabe egon daitezke, etab. Besteekin talde lanean, ikaskideen pentsatzeko eta egiteko moduetatik asko ikas dezakete eta beren buruan hainbeste ez pentsatzen lagun diezaiekete. Ildo horretan, ikasleen arteko interakzioak ikaskuntza prozesuan duen eraginari buruzko material interesgarria dute argitaratua Colomina eta Onrubia k (2001).
‎Eta etxean, nere gurasoek dazkaten ikasketekin honeaino lagundu dezakete. Hortik aurrera ikasi esan dezakete eta fuera. (26 elkarrizketatua)
‎Hizkuntza funtzioak berreskuratzeko gakoa da norbanakoak egoera diglosikoaz jabetzea (Sánchez Carrión, 1987). Jabetze edo kontzientzia hartze horrek jarrera aldaketa ekar lezake eta jarrera aldaketa gizarte psikologian, eta konkretuago publizitatearen psikologian, lotu da pertsuasio prozesuarekin (Petty eta Cacioppo, 1981, 1986a eta 1986b). Pertsuasio prozesuak jarrera eta portaera aldaketa eragin nahi du; mezu emaileak, ematen den mezuak berak, komunikazio kanalak eta testuinguruak eragin dezakete pertsuasioan (Petty, Cacioppo, Strathman eta Priester, 1994), eragina prozesu afektibo, kognitibo eta portaera prozesuetan gauzatuz eta jarrera aldaketa sortuz.
‎Orain, autokontzientzia batek askatasuna eskuratu dezan eta egia bere barnean aurkitu ahal izateko, kanpoan dagoen beste autokontzientzia desagerrarazi beharrean dago. Egia ager dadin, borrokatu dute elkarren aurka bestearen suntsipena dutelarik xede.
2013
‎Nekez egingo du ekimen ekonomikoak aurrera gutxieneko oinarri ekonomikorik gabe sortzen bada. Kapitalak bazkideen konpromisoa sendotu dezake eta enpresarekin kontratatzen duten hirugarrenen interesak babestuago daude horrela. Proposamena da gutxieneko kapital soziala eskatzea, betiere, politika publiko eta finantzarioekin lagunduz behar gehien dutenei.
‎Kooperatibek zailtasun handiak dituzte arau fiskalak eta kontabilitate arauak betetzeko. Gure proposamena, beraz, tramite horiek sinplifikatzea da, kooperatibek legea bete dezaten eta euren egoera erregularizatua izan dezaten.
‎Bestela esan, guk enuntziatua sortzen eta igortzen dugunean, norentzakoak (balizkoak nahiz errealak) eman liezazkiokeen erantzun eta kontrako arrazoiak ere aintzat hartzen ditugu; beren erantzunaren arabera doitzen ditugu. Beraz, diskurtsoa zuzentzen zaion horrek eman diezazkiokeen erantzunek esatariaren enuntziatua (eta diskurtsoa, noski) baldintza dezakete eta haren antolamenduan eragin. Nola?
‎Grize k (1982: 246) «objecteur en puissance» deritzo; izan ere, norentzakoak, esatariak sortu eta igorritakoari eragozpenak jar diezazkioke eta kontrako arrazoiak bideratu. Ondorioz, esatariak sortzen duen berbaldia ez du komunikatu nahi duen horren gainean bakarrik sortzen; horrez gain, norentzakoaren arabera ere doituko du, norentzakoaren balizko diskurtsoa bere diskurtsoan aurreratu eta birsortuz8.
‎Horrela, erakundearen jardueren eta emaitzen azterketa orokorra, sistematikoa eta erregularra gauzatzen da, azterketaren emaitzak EFQM ereduaren estandarrekin alderatuz. Ondorioz, erakundeak bere sendotasun eta gabeziak identifika ditzake eta emaitza
‎Gure helburua, haur, lehenedo bigarren hezkuntzako zentro txiki edo ertain batentzako adierazleen sistema bat diseinatzea da. Hezkuntza erakunde mota horrek, bere berezitasunengatik (tamaina, konplexutasun eta antolakuntza eta finantza gaitasuna), EFQM eredua bere osotasunean ezartzeko saiakeran zailtasunak edo oztopoak izan ditzake eta, ondorioz, guk proposatutako adierazleen sistema sintetikoa edo sinplifikatua erabilgarritasun handikoa izan daiteke.
‎Gure helburua, haur, lehenedo bigarren hezkuntzako zentro txiki edo ertain batentzako adierazleen sistema bat diseinatzea da. Hezkuntza erakunde mota horrek, bere berezitasunengatik (tamaina, konplexutasuna eta antolakuntza eta finantza gaitasuna), EFQM eredua bere osotasunean inplementatzeko zailtasunak izan ditzake eta, ondorioz, guk proposatutako adierazleen sistema sintetikoak edo sinplifikatuak erabilgarritasun handikoa izan daiteke.
‎Lan giroa gogorra bazen, etxeko egoera ez zen askoz ere hobea. Gurasoek seme alabekin nahi zutena egin zezaketen eta legeak ez zuen horren aurkako neurririk hartzen. Hala, oso normala zen gurasoek seme alabak abandonatzea edo tratu txarrak eragitea.
‎Oro har, esan genezake ETAk La insurrección en Euskadi liburuxkarekin euskal nazio arazoa kolonialismoaren kontrako mugimenduen eta gerra iraultzailearen logikaren bidez azaldu nahi izan zuen moduan, Bases teóricas de la guerra revolucionaria idatzian, ETAk gogoeta horren aplikazio praktikorako egindako lehen hausnarketa sakona aurkitzen dugula. Era berean, testutik atera genezakeen ondorio bat «antolaturiko gutxiengo» baten beharrarena litzateke, hots, abangoardia armatuarena, ETAk bere gain hartu zuena (Casanova, 2008:
2014
‎Izan ere, gobernuek duten merkatu indarraz baliaturik ekoizleen jarrera ekonomia iraunkorrago baterantz aldaraz dezakete. Adibidez, gaur egun berrikuntza berdeen sektorea gehien hazten ari den sektorea da; EKPIren bidez, gobernuek berrikuntza berdeen hasierako fasea sostenga dezakete eta, beraz, enplegu berrien sorreran lagundu.
2015
‎Hurrengo elkarrizketatu honek arazo handiak izan dituztela dio, bikote homosexuala zirelako eta haien arteko adin desberdintasuna handia zelako. Hori dela-eta, edozein krisiren aurrean euren harremanaren oinarriak berriro finkatu behar dituztela uste du, baina aukera gisa ulertuta, harremanaren nondik norakoak birplantea ditzaketelako eta momentua baliatu gustatzen ez zaizkien gauzak aldatzeko:
‎Alde batetik, adostu beharreko gai gehiago daude, bikote harremanean jada arauturiko bide bakarra ez baitago (Beck eta Beck Gersheim, 2001), eta horrek beharrezko egiten duelako negoziazioak izatea. Baina beste alde batetik, negoziazioak berak desadostasunak esplizitatzea ekar dezake eta, neurri batean, gatazkak areagotzea. Beraz, negoziaziorako ahalmena garatzearekin batera, gatazkak areagotzen dira, eta, horrek, nolabait, negoziazioaren inguruan dagoen iritzia baldintza dezake.
‎Genero sistemak pertsona horien bizitzan operatzeko moduetan sakontzea izan da ikerketa honen helburua, zehazki, bikote harremanei dagokienez. Metodologia kualitatiboaren bidez, errealitate sozialaren, eraikia den heinean, dimentsio sinbolikoa azter dezakegu eta, era berean, agenteek beren jardunei ematen dieten zentzuan sakondu ahal dugu. Hori dela-eta, ikerketa honetarako haien bizipenak eta berauek inguratzen dituzten erreferentzia sinbolikoak kontuan hartu dira.
‎Horrela, epaian hau esaten da: «Osasun krisialdi batek segurtasun publikoa arriskuan jar dezake eta, ondorioz, Estatuak justifika dezake bere, justifikazio horiek beharrizan edo larrialdi arrazoiak izan daitezke, hau da, ezin izatea itxaron eskumena duen autoritateari».
‎Auzitegi Gorenaren 18/ 1982 sententziak esan zuen, gainontzeko ordenamendu juridikoa bezala, Konstituzioaren arabera interpretatu direla. Autonomia erkidego horiek garapen hori legeen eta erregelamenduen bidez burutu dezakete eta beraien funtzioa Estatuko araudia osatzean datza, inongo mendekotasunik sortu gabe Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Dena den, autonomia erkidegoek beren eskumenen printzipio nagusiak urratzen badituzte, Estatuko oinarrizko legeria gailenduko da (Lopera, 2011:
‎Kasu honetan soberakinaren% 70 gutxienez xede horretara bideratzea mantendu da. Gure ikuspuntutik, idazketa horrek interpretazio akatsak sor ditzake eta portzentaje hori gehienekoa dela pentsaraz dezake. Hori argitzeko, idazketan soberakinaren% 70 gutxienez xede horretara bideratu dela zehaztu litzateke.
‎Errepara iezaiozu batez ere esaldietako hitzen ordenari; hau da, ea esaldietako hitzen ordena onargarria den edo ez. Onargarria ez bada, zuzendu ezazu eta jarri zure ustez zuzena litzatekeen forma eta ordena.
2016
‎Artelanak, izatez, ezein moduko gauzak erakuts ditzake eta mota askotariko informazioak bil ditzake bere baitan (eta horren adibideak barra barra edukiko genituzke artearen historian), baina artelan horiek beren esentzian, obra legez tratatzen ditugun neurrian, produzitzen dituzten emankortasunak bestelakoak izango dira (Federico Fellini zinegile handiak begien aitzinean jartzen zigun abangoardiako arte «iraultzaileak» ere ez zituela II. Mundu Gerr... Defendatzen gauden arte mota honek (Susan Sontag) artearen analisia formalismo hutsera marjinatzen duela ere ezin genezake erraztasunez onartu; definizio hori mekanikoki herdoilduak dauden formula zaharrak behin eta berriz amaigabeko mugimenduzko gurpilean errepikatzea baino ez litzateke izango.
2017
‎Biktimari, salatzailea den heinean, salaketaren kopia ziurtatu bat jasotzeko eskubidea aitortzen zaio eta behar duen hizkuntza laguntza izatekoa (6 art.), aurretik ere espainiar zuzenbideak xedatzen zuena (PKLren 268 II. art.), nahiz eta praktikan zuen eraginkortasuna zalantzazkoa izan45 Ez zen aurrikusten, gure ustez, legelariak era oso traketsean arautu duen biktimaren gogoetarako epe baterako eskubidea. Horrekin bat, katastrofe, kalamidade publiko edo biktima ugari sor dezakeen eta delitua izan daitekeen bestelako gertakari baten aurrean, abokatu eta prokuradoreek ezin dizkiete beren zerbitzuak biktimei eskaini, gutxienez, 45 eguneko epean. BEk 8 artikuluan arautzen duen eskubide hau espainiar legelariaren ekarpena (asmakuntza, alegia) da, hau da, 2012/ 29/ EB Zuzentarauren gutxiengoak hobetu nahi dituen xedapen horietakoa alegia46 Ekarpena eskasa da oso.
‎Itzulpenak lagundu lezake eta laguntza eman behar du, modu erabakigarrian, Biblia testua ulergarriagoa eta eskuragarriagoa egiteko, baita berariazko hartzaileaganako gertukoago egiteko ere. Beti ez dira posible gogobeteko irtenbide asegarriak, jakina.
‎Hain zuzen ere horregatik, zilegi da erregimen politiko arrunt bestelakoak demokratikotzat jotzea. Forma politiko ezberdinek, beraz, izen bera har dezakete eta horrek arestian aipatu dugun egoera sorrarazten du, hots, demokrata batzuek erregimen demokratiko bat maiseatzea, benetako demokrazia beste eredu batean datzala aldarrikatuz. Edonola ere, kontuan hartu behar da sistema demokratikoa aldarrikatzen duen edonork, funtsean, ordezkariekin edo ordezkaririk gabe, gobernatzeko ardura herriari dagokiola pentsatu behar lukeela.
‎– Lan arloan, kontrol neurri bezala langileen uniformeetan txertatzen diren RFID etiketek haien kokapena eta mugimenduak une oro eta etengabe monitorizatzeko gaitasuna dute, lanarekin zerikusia izan dezaketen eta zerikusirik ez duten (esate baterako, komunera noiz eta zenbatetan doazen eta bertan zenbat denbora pasatzen duten) portaeren artean inolako bereizketarik egin gabe. Bestalde, langileen pribatutasuna intentsitate baxuagoan mugatzen duten eta lan zaintzaren helburua ere eraginkortasunez asebete dezaketen bestelako neurriak eskuragarri ditu enplegatzaileak (bideo-zaintzarako kamerak, esate baterako).
2018
‎Egiten duen ibilbidearen eta proposamenaren berritasunak, freskotasunak, gardentasunak, harrituko zaituzte irakurle lagun. Edozelan, bere pentsamenduaren konplexutasun eta ñabardura gaitasunak, errealitate soziala aztertzeko erakusten duen trebezia eta distirak, harrapa zaitzakete eta irentsi bere obran. Zalantzarik gabe, Gabilondoren luman ageri da egungo euskal saiakeragintzaren ekarpen erakargarri eta mardulenetakoa.
2019
‎Modalizazioaren bidez, igorleak gaiarekiko duen jarrera edo atxikimendua islatzen du. Atxikimendu hori islatzeko darabiltzan mekanismoen arabera, igorleak irakurleari gogoetak bideratu diezazkioke eta haren iritzian eragin dezake (Cuenca, 2007). Mekanismo horien barruan sar daitezke harridura nahiz galderak, batik bat, erretorikoak, maiz ondoriorako bitarteko gisa erabiltzen direnak.
‎Nik aurrenekoa izandu nunian, esaten dizut, ba, klaro, residentziyan izandu nun eta etxea etorri nintzan eta hurrengo egunean, zea, umean pixa oihala edo zabaltzea atera nintzan eta seittuan esan zian, ne amagiñarrebak, esan zian: «Maria, Maria, zu oraindikan ez zea elizan sartu ta zertako atea zea?».
‎Nik aurrenekoa izandu nunian, esaten dizut, ba, klaro, residentziyan izandu nun eta etxea etorri nintzan eta hurrengo egunean, zea, umean pixa oihala edo zabaltzea atera nintzan eta seittuan esan zian, ne amagiñarrebak, esan zian: «Maria, Maria, zu oraindikan ez zea elizan sartu ta zertako atea zea?».
‎Sormena, ordea, kolektiboan eragile izatetik harago, bertatik eratortzen den adierazpidea ere bada; bien arteko harreman eta lotura estua izanik. Hala, bada, kulturak jendarte bat ulertzen eta eraldatzen lagun diezaguke eta artikulu honen helburua Mikel Laboak norabide horretan egin zuen ekarpen berritzailea sakonago ezagutzea izango da. Horretarako, euskarazko komunitate zientifikoan Mikel Laboari buruz idatzi dena aztertuko dugu:
‎Ikerketen errebisioan, errepikatzen diren gabezia komun batzuk identifikatu dira eta, praktika zein teoria feministen bidez, erantzun posible bat eman zaie. Artikuluan, feminismoak herri ekimenei egin diezaiekeen eta egiten dien ekarpenaren inguruan hausnartzeaz gain, identifikatutako gainerako gabeziak ere aipatzen dira. Hala ere, bereziki, ekimenen barnean egituratzen diren botere harremanei eta saretzearen beharraren gabeziari intersekzionalitatearen planteamenduaren bidez nola erantzun dakiekeen sakonduko da.
‎Hala ere, garrantzitsua da oprimitua den beste pertsona baten sentimenduekin enpatizatzea eta hori ezberdintasun edo asimetriak gainditzeko erabili ahal izatea. Esate baterako, norbaitek generoagatik zapalkuntza paira dezake eta ondoan dagoenak zapalkuntza hori sufritu ez arren, ziur sekula oprimitua izan dela eta sentimendu eta bizipen horiek zapalkuntzaren aurka estrategiak diseinatzeko erabiltzea proposatzen du. Azken finean, kasu honetan, Collins, artikulatzearen ideiaz mintzo da, saretzearen beharraz.
‎Horrela, hizkuntzak, antolatzeko moduak, batzeko ordutegiek, bakoitzaren lan baldintzek eta abarrek kideengan nola eragiten duten kontuan hartu behar da. Izan ere, horrek, opresio eta botere harreman berriak sor baititzake eta, beraz, ez da erraza dibertsitatearen lanketa (eragile guztietan gertatzen den fenomenoa izanik) praktikara eramatea. Horrela, aipatzen du, beraz, ez dela nahikoa zapalkuntza talde berean egotearekin, talde hori ere ezberdinen artean sortua izango baita, eta asimetria eta botere harremanak egongo dira, guztiek pairatzen duten zapalkuntza eta pertsonalki bakoitzak bizi dituen beste hainbaten intersekzioz sortuak.
‎Bere 4.3 artikuluan, bestalde, HESLOk jaso du esku hartzea mehatxu zehatz baten existentziak edo objektiboki arriskutsua den jarrera batek ekarriko duela, herritarren segurtasuna benetan kaltetu dezaketenean eta eskubide eta askatasunen edo herri erakundeen aurka egiten denean, betiere. Idazkera horrek, arrazoitze gutxi duenak, antolamendu juridikoaren arau baten haustearen probokazio soila dela-eta (arrisku abstraktua kontuan hartuta) zehapenak ezartzea ahalbidetzen du.
‎EGEAk hauxe adierazi zuen40: ...o bizitzan molestiak eragiten dituzte, horregatik agintariek horienganako tolerantzia eduki behar dute, horiek baketsuak badira, bestela hitzarmenaren 11 artikulua hutsik geldituko litzateke, c) administrazio zehapen bat ezartzea manifestazio baketsu batean parte hartzeagatik guztiz neurrigabekoa da eta ez da beharrezkoa herri ordena babesteko, eta d) portaera hauek zehatzeak etsipen eragina eduki dezake eta bilera hauetan parte hartzeko gogoak ken ditzake. Hau da, edozein dela ere zehapena, baita zehapenik txikiena ere, neurrigabekoa eta ez legezkoa da eta EGEAk hau Ezelin v. Franceauzian ere eta beste hainbestetan errepikatu du41.
2020
‎Arau hausteen zigorrak legeek soilik ezar ditzaketela eta ahalmen hori legegileak soilik eduki behar duela zioen Beccaria legelari eta filosofo frantsesak (Beccaria eta Arouet, 1998: 34).
‎Konstituzio Auzitegiaren11hitzetan, tipikotasun printzipioak herritarrek horien portaerak aurrera eraman ahal izatea, aurretik tipifikatuak izan ez diren egintzengatiko kondenen beldurrik gabe, ekartzen du12 Tipikotasunak, ondorioz, zehaztasuna eta zurruntasuna eskatzen du herritarren segurtasun juridikoak gora egin dezan eta Administrazioaren irizpidezkotasunak behera (Nieto, 2005: 298 eta 299).
‎Zentzu berean, Smith-ek eta Ingersoll ek (2004) diote irakasle hasiberriak, sarri, bakarrik utzi ohi direla haien lanpostuetara heltzean. Horrek galduta daudelako sentsazioa sorraraz diezaieke eta hori ekiditeko era aproposa izan liteke esperientzia gehiago duen lankide baten laguntza sistematikoa jasotzea.
2021
‎Eta faltan bota ditudan euskarazko erreferente artistiko edo kulturalak beharrezkoak direlako etorkizuneko generazioentzat. Kanpoan topatu izan dudana eta harritu izan nauena, hurrengo generazioek, euskaraz —ere— topatu dezaten eta harritu daitezen. (4)
‎Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak esan duenez, biriketan efektu kaltegarriak antzeman dira. Era berean, nanoteknologian erabiltzen UZTARO 117, Bilbo, 2021eko apirila ekaina diren partikulak arnas aparatuak xurgatu eta odolean zehar dabiltza eta horiek garunean, giltzurrunetan eta gibelean eragin dezakete eta zenbait kasutan sistema kardiobaskularrean ere (LNE, 2019). Nanomaterialen toxikotasunari buruzko ezagutza eskasa dago eta horrek kezka handia sorrarazten du osasun arloan.
‎Dena den, sektore honetan digitalizazioak ondorio kaltegarriak ere baditu, hala nola datu pertsonalen trataera, arrisku biologiko, kimiko, ergonomiko eta, batez ere, arrisku psikosozialak. Gainera, adimen artifizialak eta roboten erabilerak lanpostuen galera ekarri eta horrek beldurra eragin dezake eta, ondorioz, estresa. Beraz, lan honen helburua da osasun arloko profesionalei eragiten dieten laneko segurtasun eta osasuneko arrisku berrien ondorioak aztertzea eta horiek murrizteko edo ekiditeko bideak zeintzuk diren aztertzea.
‎Ondoren, aipatutako sektorean teknologia berriak erabiltzearen alde positibo eta negatiboak eztabaidatuko dira. Alderdi negatiboak murrizteko edo desagerrarazteko, aurrerapausoak eman behar dira osasun profesionalek aukera eta teknologia berriak ezagut ditzaten eta kudea ditzaten. Osasun arloan parte hartzen duten subjektuek adostutako prebentzioprotokoloak ere funtsezkoak dira; izan ere, lan arriskuak saihesteko arauak (estatumailakoak zein erkidegokoak) ez dira zehazki osasun sektorerako, baizik eta arlo desberdinetarako.
‎Zentzu horretan, Bion ek (1963) dio aisialdi talde horietan nerabeek beren arazoak partekatzen dituztela eta beren artean identifikatzen direla, baita gomendioak eman ere. Horregatik, gaitasun sozialak lantzeko aberasgarriagoa da berdinen taldean egitea, non nerabeak bere burua identifika dezakeen eta erreferentziazkoa den (Ozamiz et al., 2019).
‎Hasteko, Seahaven hiria aipatu genuke, zeina paradisuaren bertsio bat izan litekeen. Esan bezala, ahalguztiduna (itsasoan ekaitzak sor ditzake eta eguna gau bihurtu) eta orojakilea (berak erabakitzen du norekin ezkonduko den, zer jan eta jantziko duen eta non egingo duen lan) den kreatzaileak Paradisu bat eraiki dio Trumani: Seahaven.
‎Hain zuzen ere, Edipok, nahiz eta begiak izan, ez da egia ikusteko gai; ez da aita akabatu eta amarekin ezkondu eta seme alabak izan dituela ikusteko gai. Itsua dena, hau da, Tiresias da benetako egia ikus dezakeena eta, aldiz, Edipo engainagarria eta faltsua den argia ikusten duena. Kobazuloko gizakiak lez, ez da bere itsutasunaren jabe eta pentsatzen du berak ikusten duen hori dela erreala.
‎Hasiera batean asko kostatzen zaie Truman aurkitzea. Halako batean, aurkitzen dutenean, zuzendariak ekaitz izugarria sorrarazten du itsasoan Trumanek ideiaz alda dezan eta etxera bueltatu dadin. Trumanek, ordea, ez du atzera egiten eta ia hiltzear dagoela ematen duenean, zuzendariak ekaitza eteten du, Trumanek irabazi duela aditzera emanez.
‎B taldea 7 aditz aldagaik osatzen dute: 71 nazan, 72 nezan, 73 zezan, 74 zitzan, 68 dezadan, 69 dezan eta 70 ditzan. Guztiak* ezan aditz laguntzailearen NNk saileko formak (3 irudia).
‎Ikerketa honetan aztertzen diren bi argumentudun* ezan aditzaren aldagaiak guztira 12 dira: aipatu horiez gain, beste 5 adizki (74 nintzen, 76 dezake, 77 zezakeen, 78 ezazu eta 79 itzazu) ikertu dira. Azken 5 horiek dendrograman sakabanatuta daude.
‎Era berean, ikasleek batua arazorik gabe onartu zuten, hainbat arrazoi zirela medio: " Herriaren batasunerako beharrezkoa, euskerak iraun dezan eta zabal dadin, euskaldun berrientzat oso egokia" 8.
2022
‎Halaber, lantalde asko plangintza egiteko uzkur dira, eskatzen duen ahalegina eta denbora direla eta (Reiter Palmon, Herman eta Yammarino, 2008). Ekintzen plangintza funtsezkoa da taldeak arrakasta izan dezan eta berritzeko gai izan dadin; izan ere, talde helburuak argi definitu eta lehenetsi behar dira (Da Costa et al., 2014), bai eta helburu horiek lortzeko estrategia egokia prestatu ere (Ilgen, Hollenbeck, Johnson eta Jundt, 2005). Horretarako, taldekide bakoitzak zeregin berritzailea garatzeko lortutako informazioa partekatu behar du, modu ireki eta eraikitzailean, ezagutza partekatua garatu ahal izateko (Ratzmann et al., 2018).
‎Azken aurreko kapitulua da" Hitz eta lokuzio kolokialen aurkibidea", atal honek hiztegiaren alderantziko bertsioa eskaintzen du. Atal honetan, esapide kolokialen bat ezagutzen ez duenari aurkibide honetan adierazten zaio zer sarreratara jo behar duen hiztegian> ikurraren bidez. Horrela, hizketa batean ‘zapo’ hitza ulertzen ez duenak aurkibide honetan kontsulta dezake eta honela ageri dela ikusiko du: " zapo> gizonezko 1, itsusi".
‎Beraz, Santamariaren ezaugarritzea hartuta ere," Euskal Unibertsitate bat behar dugu, euskal kultura euskaraz irakats dezana eta haren alma mater izan dadina", herrigintzako eragile nagusi batzuek esango dute badaukagula eta beste batzuek esango dute oraindik urruti antzera gaudela.
‎Karlos Santamariaren definizio ezaguna, esaterako, 1977koa da: " Euskal Unibertsitate bat behar dugu, euskal kultura euskaraz irakats dezana eta haren alma mater izan dadina" (Santamaria, 1977: 67).
‎Dena dela, badira, partizipioez gain, atzizki honek har ditzakeen beste zenbait oinarri, De Rijkek (1998 [1996], 2008) stative adverbs deitu zituenak sortzen dituztenak (pozik, bakarrik). Alde batetik, adjektiboak har ditzake, hala ere, zein adjektibo har dezakeen eta zein ez aurreikusterik ez dagoela eta zorizkoa izan daitekeela dio egileak. Eta alde horretatik, atzizki hau ez dela guztiz emankorra ondorioztatzen du.
‎Artikulu honetan, azken hilabeteetan zeresan handia ematen ari den lanaldimurrizketaren proposamena aztertu da. Besteak beste, neurri horrek zer beharri erantzuten dion, zer funtzio bete ditzakeen eta zer logika duen ikertu da. Horretarako, esperientzia historikoetan oinarritu gara:
‎Oraindik ziurtasun osoz proposamena noiz aplikatuko den jakin ezin den arren, lanaldi murrizketaren auziari buruzko hainbat ideia mahai gaineratu nahi nituzke artikulu honetan, 2021eko apirilean Twitterren idatzi nuen hari bat oinarri gisa hartuz1 Oso garrantzitsua iruditzen zait neurri horrek zer beharri erantzuten dion, zer funtzio bete ditzakeen eta zer logika duen aztertzea, baita historian zehar izandako eztabaidetatik zein esperientzietatik ikastea ere.
2023
‎Mekanismo horien izapidetza, edo haren prozedura42, hirugarren baten (third neutral) laguntzarekin edo laguntza gabe, guztiz edo zati batzuetan, bitarteko telematikoak, bideokonferentzia edo ahotsa edo irudia transmititzeko antzeko beste batzuk erabiliz egin daiteke. Horretarako baina, araudi berriak galdatzen du alderdiek horrela adostu dezatela eta parte hartzaileen nortasuna eta indarrean dagoen legediaren errespetua berma dadila. Gainera, diru zenbatekoaren erreklamazioa 600 euro baino gutxiagokoa denean, bitarteko horien erabilera lehenesten da, alderdietako batek horietaz baliatzea ezinezkoa duenean izan ezik (7 art.).
‎Espazio eta denborei dagokienez ere ebaluatu behar dira; besteak beste, materiala eskuragarri dagoen ala ez (Depper et al., 2019; Menendez, 2020; Orta, 2014) eta kalitate berekoak diren emakume eta gizonezkoentzat (Davila, 2017). Bestalde, baliabide horiek nork eskura ditzakeen eta zer maiztasunekin jakitea garrantzitsua da (Depper et al., 2019; Menendez, 2020). Ekintzak ordutegi eta baldintza ezberdinetan eskaini diren (Lleixa et al., 2016) eta espazio onenak gizonezkoei ala emakumezkoei eskainiak diren (Orta, 2014) berrestea ere ezinbestekoa da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia