Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 215

2015
‎Oi zerutar arima dohatsuak! Lagun iezaguzue geure ezerezean eta izan zakizkigu bitarteko jainkozko errukiaren aurrean, zuen zorionetik pixka bat eman diezagun eta zuek duzuen ezagutza argi horretakoa bana dezan gure artean.
‎Zertarako nahi dut, Jauna, Zuk eman nahi didazuna baino gehiago? Zertarako nahi dut nekatu neure desirak agintzen didana eskatzen, nire adimenak bidera dezakeen eta nire desirak desira dezakeen guztia, haien helburuekin, Zuretzat ezaguna baita, eta nik ez baitakit haietatik onura ateratzen. Beharbada, nire arimak irabazia lortuko duela uste duen honetan, egongo da nire galera.
‎12 Hau lortzen saia gaitezela nahi dut nik, ene ahizpak, eta ez gozatzeko, indar hauek zerbitzurako izan ditzagun baizik: otoitzerako gogoa izan dezagula eta otoitzari emanak egon gaitezela; ez dezagula nahi izan inoiz ibili gabeko bidetik joaterik, ustekabean gal ez gaitezen; eta oso berria litzateke Jainkoaren mesede hauek Hura eta santuak joan ziren bidetik ez baina beste bide batetik lortzea pentsatzea; ez dakigula burutik pasatu ere egin halakorik; sinets iezadazue, Martak eta Mariak elkarrekin ibili behar dutela Jaunari ostatu emateko eta be... Nola tratatuko zuen Mariak, beti haren oinetan egonez, bere ahizpak lagundu ez balio?
‎4 Nire Jainko eta Jaun hau zerbitzatzen zuei laguntzeko nolabait parte hartzeko dudan gogo handiagatik, eskatzen dizuet, hemen irakurtzen duzuen bakoitzean, nire izenean Haren Maiestatea biziki gorets dezazuela eta eska diezaiozuela bere Elizaren hazkundea eta luterotarrentzat argia; eta niretzat, barka diezazkidala nire bekatuak eta atera nazala garbitokitik, jakintsuek ikusi ondoren ikusteko eran balego, beharbada, han egongo bainaiz, Jainkoaren errukiz, hau irakurtzeko ematen zaizuenean. Eta zerbait oker badago, nik ulertu ez dudalako da, eta gauza guztietan men egiten diot Erromako Eliza Katoliko santuak ontzat duenari, horren baitan bizi naizela eta biziko eta hilko naizela adierazten eta agintzen dut.
‎10 Era berean nekagarriak eta gozoak diren gauza hauen artean, gure Jaunak, batzuetan, halako pozaldi batzuk eta otoitz era bitxia eman ohi dizkio arimari; honek ez du ulertzen zer diren. Mesede hau egiten badizue, Jauna bihotzez gorets dezazuen eta igarotzen den gauza dela jakin dezazuen jartzen dut hemen. Nire iritziz, ahalmenen bat egite handi bat da, baina gure Jaunak haiei askatasuna ematen die pozaldi hauetaz goza dezaten, eta zentzumenei ere bai, zertaz eta nola gozatzen duten ulertzen ez dutela.
‎13 Hasiera batzuk daude, eta baita tartekoak ere, arima batzuek dituztenak; gelditasunezko otoitzera iristen hasten direnean eta Jaunak ematen dituen gozotasun eta atseginez gozatzen, beti hantxe haietaz gozatzen egotea gauza handia dela iruditzen zaie. Sinets iezadazue eta ez murgildu horrenbeste, beste leku batean esan dudanez, luzea da bizia, eta askotariko nekez betea, eta Kristo geure ereduari begiratu beharra dugu, nola eraman zituen nekeak, eta baita haren apostolu eta santuei ere, perfekzioaz eraman ditzagun.
‎Arimako oinazeak gorputzekoak baino askoz handiagoak izanik eta haiek sufritzen dituztenak, alde handiz, hemen esan ditugunak baino latzagoak izanik, eta oinazeak beti betiko izango direla ikusiz, zer izango ote da arima zorigaitzeko haietaz? Eta zer egin dezakegu eta sufritu, bizitza hain laburrean, oinaze hain ikaragarri eta betikoei ihes egiteko adina denik. Nik diotsuet, ezinezkoa izango dela aditzera ematea arimaren sufrimendua zein bizia den eta gorputzaren sufrimenduaren ondoan zein desberdina, hortik pasatua izan ezik; eta Jaunak berak nahi du guk ulertzea, biziera honetara ekartzeagatik zenbat zor diogun ezagut dezagun, haren errukiari esker, gaitzetik askatu eta geure bekatuak barkatuko dizkigun itxaropena baitugu.
‎Haren Maiestateak, hala nahi badu, idazluma mugi beza eta aditzera eman biezat nola esango dizuedan esan beharreko hainbeste gauzatatik eta Jainkoak egoitza honetan sartzen duenari aditzera ematen dizkionetik zertxobait. Asko eskatu diot Haren Maiestateari, Berak badakielako nire ahalegina haren errukiak ezkutuan ez geratzea dela, haren izena gero eta gehiago goretsia eta aintzatua izan dadin.
‎Beraz, ezetz esateaz ez da ezer konpontzen. Eman diezagula jainkozko Maiestateak, geure gogoa Bera poztean soilik jar dezagun eta geure buruaz ahantz gaitezen, esan dudanez, amen.
‎Jainkoak mesede hau egiten duen lehenengo aldian, Haren Maiestatea bere Gizatasun guztiz santuaren irudizko ikuskariaren bidez agertu nahi izaten zaio arimari, ongi uler dezan eta hain dohain zoragarria hartzen duenik jakin gabe izan ez dadin. Beste pertsona batzuei beste era batera agertuko zaie, baina ahotan darabilgun pertsona honi, Jauna hartu ondoren, distiratsu, eder eta handi, piztu zenean bezala, agertu zitzaion Jauna, eta esan zion, harrezkero bazela garaia beraren gauzak arimak beretzat har zitzan, eta Bera arduratuko zela arimaren gauzez, eta beste hitz batzuk, esateko baino sentitzeko gehiago zirenak.
‎18 Elkarrekiko maitasun honek hainbesteko garrantzia izanik, ez nuke nahi sekula ahantz dakizuen; izan ere, besteengan huskeria batzuei begira egotetik, eta askotan inperfekzioa ere ez da izango, hala ere, guk gutxi dakigunez gero, txarrenera botako dugu? arimak bakea gal dezake eta gainerakoengan ere ezinegona sortu: begira zein garesti ordaintzen den perfekzioa.
‎Eta ahizpekin ere gauza bera, larria den zerbait denean; eta tentaldia ote den beldurrez kasurik ez egitea, tentaldia bera litzateke. Baina kontu handiz ibili behar da (deabruak atzipetu ez gaitzan) bata bestearekin ez erabiltzeko horrelakorik, deabruak hortik irabazi handia atera dezakeelako eta marmarrean aritzeko ohitura sortu; horretaz onerako izango zaionarekin soilik jardun, esana dudanez. Hemen, Jainkoari eskerrak, ez dago hainbesteko arriskurik, etengabe isiltasuna gordetzen delako; baina beti ere ona da jakinaren gainean egon gaitezen.
‎Ez uste izan hemen ezin ulertuzko hitzak eta gauza ezezagunak eta ilunak daudenik, honetan baitatza gure ontasun guztia. Bada, hasieran huts egiten badugu, Jaunak berehala gure nahia egin dezala eta geuk irudikatzen dugun bezala eraman gaitzala nahi izanik, zer sendotasun izan dezake eraikin honek. Saia gaitezen gure esku dagoena egiten eta zomorro pozoitsuetatik geure burua gordetzen; izan ere, Jaunak nahi izaten du sarritan pentsamendu txarrek eraso diezagutela eta nekaraz gaitzala, gainetik kendu ezin ditugula, eta lehortasunak izan ditzagula; are gehiago, batzuetan hoska egin diezaguten ere baimentzen du, gero geure burua hobeki babes dezagun eta bera iraindu izanak min eman digun ala ez ikusteko.
‎Bada, hasieran huts egiten badugu, Jaunak berehala gure nahia egin dezala eta geuk irudikatzen dugun bezala eraman gaitzala nahi izanik, zer sendotasun izan dezake eraikin honek? Saia gaitezen gure esku dagoena egiten eta zomorro pozoitsuetatik geure burua gordetzen; izan ere, Jaunak nahi izaten du sarritan pentsamendu txarrek eraso diezagutela eta nekaraz gaitzala, gainetik kendu ezin ditugula, eta lehortasunak izan ditzagula; are gehiago, batzuetan hoska egin diezaguten ere baimentzen du, gero geure burua hobeki babes dezagun eta bera iraindu izanak min eman digun ala ez ikusteko.
‎Bada, hasieran huts egiten badugu, Jaunak berehala gure nahia egin dezala eta geuk irudikatzen dugun bezala eraman gaitzala nahi izanik, zer sendotasun izan dezake eraikin honek? Saia gaitezen gure esku dagoena egiten eta zomorro pozoitsuetatik geure burua gordetzen; izan ere, Jaunak nahi izaten du sarritan pentsamendu txarrek eraso diezagutela eta nekaraz gaitzala, gainetik kendu ezin ditugula, eta lehortasunak izan ditzagula; are gehiago, batzuetan hoska egin diezaguten ere baimentzen du, gero geure burua hobeki babes dezagun eta bera iraindu izanak min eman digun ala ez ikusteko.
‎Gorets ezazue, ene alabak, egiaz Andre honen alabak zarete-eta; eta horrela ni hain kaskarra izateaz ez duzue zertan lotsaturik izango, hain ama ona baituzue. Imita ezazue eta gogora ezazue zein izango den Andre honen handitasuna eta zein on handia den hura zaindaritzat edukitzea, non ez baitira nahiko izan nire bekatuak eta ni naizena izatea Ordena santu hau ezertan belzteko.
‎9 Begira itzazue ongi, ene alabak, hemen idatziak doazen gauza batzuk, nahiz eta nahaspilatuak, hobeki azaltzen ez baitakit. Jaunak emango dizue aditzera, lehortasunetatik apaltasuna atera dezazuen eta ez egonezina, hauxe baita deabruak lortu nahi duena; eta sinets ezazue benetan apaltasuna dagoenean, Jainkoak sekula gozotasunik eman ezik ere, bake eta eroapena emango dizkie, beste batzuk gozotasunekin baino ere pozago ibiltzeko eran; askotan, irakurri duzuenez, gozotasunak ahulenei ematen dizkie Jainkoak; hala ere, nik uste dut ez lituzkeela trukatuko lehortasunetan ari direnen sendotasunekin.
‎Eta pentsamendu hauei jaramonik ez egiteko irakurtzen dugunaz eta aholkatzen digutenaz nahiko ez denez gero, gutxi dakigunontzat ez dut uste denbora galtzea denik gehiago azaltzen eta kasu honetan zuek kontsolatzen ematen dudan guztia; hala ere, Jaunak argia ematea nahi izan arte, ez dakar on handirik. Baina beharrezkoa da eta Jaunak nahi du neurriak har ditzagula eta geure burua ezagut dezagula, eta irudimen ahulak eta berezko izaerak eta deabruak egiten dutena ez ditzagula arimaren errutzat jo.
‎Bai beharrezkoa zaiela hau (uler iezadazue), Jaunak Bera dagoen egoitza berean dituenei ere!; inoiz ere ez dagokio besterik eta nahi izanda ere ezin izango du, goi goian egon arren?; apaltasunak, erleak erlauntzean bezala, beti ontzen du eztia, eta hura gabe dena dago galdua. Baina gogora ekar dezagun erlea ez dela geratzen loreak ekartzeko hegan egitera irten gabe; horrela arimak ere bere buruaren ezagutzarako; sinets diezadala eta egin dezala hegan noizbehinka bere Jainkoaren handitasun eta gurentasunaz gogoeta egitera. Hemen aurkituko du bere ezereza bere baitan baino hobeki, eta lehenengo geletan sartu ohi diren zomorroetatik libreago, hemen baitu nork bere burua ezagutzen; izan ere, diodanez, honetan jardun ahal izatea Jainkoaren erruki handia izan arren, jardute hau gehiago nahiz gutxiago izan daiteke, esan ohi denez?.
‎eta norbere buruaren ezagutza ez da zital eta koldarra izango; izan ere, hau lehen egoitza bada ere, oso aberatsa da eta hain balio handikoa, non, bertako zomorroetatik askatzen bada, ez da aurrera egin gabe geratuko. Ikaragarriak dira deabruaren maltzurkeriak eta trikimailuak arimek beren burua ezagut ez dezaten eta beren bideetan nahas daitezen.
‎Hark bere bide ezkutuetatik entzuten digula dirudienean, orduan ona da isilik egotea, beragandik hurbil egoten utzi baitigu, eta ez da txarra izango adimenaren bidez lanik ez egiten saiatzea, ahal badugu, diot?. Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎Bada, nola egongo da bere buruaz ahazturik kontu handiz dabilena, zirkin egiten ausartzen ez dena, bere adimen eta desirei Jainkoaren aintza handiagorako mugitzen ere uzten ez diena eta Hark duen aintza dela-eta pozten ez dena? Haren Maiestateak adimena gelditzea nahi duenean, beste era batera okupatzen du eta ezagutzan guk lor dezakegun argia baino askoz goragokoa ezarriz, liluraturik gerarazten du, eta orduan, nola ez dakiela, alferrik galtzeko baino bestetako ez diren gure ahaleginekin baino askoz ere hobeki eskolatua geratzen da; izan ere, Jainkoak ahalmenak eman zizkigun haiekin lan egin dezagun eta hortik dator sari guztia; ez dago haiek liluratu beharrik, beren ofizioa egiten uztea baizik, Jainkoak goragoko ofizio batean jar ditzan arte.
‎8 Honetaz esperientzia handi handia dut, eta baita badut erdi letradun izukor batzuez ere, oso garesti irten baitzaizkit. Behintzat uste dut, Jainkoak askoz ere gehiago egin dezakeela eta batzuetan kreaturekin komunikatzea nahi izan duela eta nahi duela sinesten ez duenak, guztiz itxirik daukala haiek hartzeko atea. Horregatik, ene ahizpak, ez dakizuela halakorik gerta zuei, baizik eta sinetsi Jainkoagan gehiago eta gehiago, eta ez begiratu mesedeak egiten dizkiona kaskarra den ala ona den, Haren Maiestateak baitaki hori, esan dizuedanez; guk ez dugu zertan sarturik horretan, tolesgabetasun eta apaltasunez Haren Maiestatea zerbitzatu eta beraren egintza eta harrigarriengatik goretsi baizik.
‎Eta ikus dezazuen, ene alabak, zer egiten duen bere emaztetzat dituenekin, has gaitezen seigarren egoitzez jarduten, eta ikusiko duzue zein gutxi den zerbitza eta sufri dezakeguna eta hain mesede handiak hartzeko geure buruak prestatzeko egin dezakeguna. Eta gerta daiteke gure Jaunak bultzatzea agin diezadatela niri hau idaztea, begiak sarian jarriz eta zein neurrigabea den haren errukia ikusiz, hartxo batzuei horrela agertu eta haiekin horrelako harremanak nahi baitu, ahantz ditzagula geure lurreko pozalditxoak eta, haren handitasunean begiak jarriz, lasterka joan gaitezen haren maitasunean isioturik.
‎Esan dut otoitz honetan ez dela ezer ikusten, ikustea esan daitekeenik, ezta irudimenaz ere; ikustea diot, jarri nuen konparazioagatik. Honezkero arima beste senarrik ez hartzera erabaki sendoa harturik dago; baina Senarrak ez dio begiratzen ezkontza egin dadin arimak dituen desira biziei, ondasunik handiena izanik, oraindik bizikiago desira dezala eta pixka bat kosta dakiola nahi baitu. Eta hain irabazi handiaren truke guztia gutxi izan arren, nik diotsuet, ene alabak, beharrezkoak direla lagina eta seinalea hura eraman ahal izateko.
‎...ierazten ez dakielakoa eta engainatuak dituelakoa ez badator; eta pentsatu eta pentsatu egin arren eta lehen mugimendurik ez duela haiei esango ez dienik ikusi arren, alferrik da; adimena hain ilun egonik, ez da egia ikusteko gai, irudimenak agertzen diona (orduan hau baita etxekoandrea), eta deabruak agertu nahi dizkion zorakeriak sinesteko baizik; dirudienez, baimena emango dio gure Jaunak azter dezan eta baita Jainkoak gaitzetsia dela buruan sar diezaion ere. Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik.
‎Niri iruditzen zait gaitzetsiei munduan diren atsegin guztiak aurrean jartzea bezala, ez baitira haien oinazea arintzeko nahiko, alderantziz, handitu egingo lukete; horrela hemen ere goitik dator, eta ez dira ezertarako ere lurreko gauzak. Jainko handi honek bera erregetzat ezagut dezagula eta geure ezereza ezagut dezagula nahi du, eta hori garrantzi handikoa da aurrerako.
‎2 Hemen lor dezakegunaren eta are esanda geratu diren gozotasunen ondoan, guztiz bestelakoa da, eta askotan pertsona bera axolagabe eta gogoa Jainkoagan izan gabe dagoelarik, Haren Maiestateak iratzarri egiten du, arin arin igarotzen den kometa baten antzera, edota trumoi baten antzera, burrunbarik entzuten ez bada ere; hala ere, arimak garbi jakiten du Jainkoak dei egin diona, eta hain garbi jakin ere, non, batzuetan, ba... Era gozo gozoan zauritua dela konturatzen da, baina ez du igartzen nola ezta nork zauritu duen ere; baina ongi daki gauza zoragarria dela eta ez luke nahi egundo ere zauri hartatik sendatua izaterik.
‎Hamabost egun baino gehiago ez zen hil zela. Hala ere, ardura hartu nuen Jainkoari haren alde eska ziezaioten eta nik neuk ere gauza bera egiteko; dena dela, ezin nuen egin ikusi ez banu egingo nukeen bezain gogotsu; izan ere, Jaunak hala erakusten didanean, gero Berari haren alde eskatu nahi izatea, iruditzen zait, ezinbestean, aberatsari limosna ematea bezala. Geroago jakin nuen, hemendik oso urruti hil baitzen, Jaunak eman zion heriotza oso eredugarriaren berri; guztiak harri eta zur utzi zituen, ezagueraz, negar malkoz eta apaltasunez hiltzen ikusirik.
‎Agiraka serio egin ondoren, baina ez delituak eta Probintzialari askok esaten ziotenak merezi zuten bezain latz, nik ez nukeen neure burua zuritzerik nahi, hartara etsi etsian nindoalako; alderantziz, barkamena eskatu nion eta zigortu nintzala eta ez zedila nirekin gozakaitz egon.
‎Uste dut, berak bakarrik ezin duela eta oso osoan amore ematea dela onena, eta beste gauza batzuei ekin, esan dudanez? merezimenduzko gauzei; izan ere, beharbada, Jaunak kendu egiten dio otoitza, haiei ekin diezaien eta esperientziaz jakin dezan zein gutxi ahal duen berak bakarrik.
‎Jaunak agindu zidan guztia eta orain dela bi urte baino gehiagotik honantz ia atergabe ziren iritzi eta otoitzak, guztia ezabatu zen nire oroimenetik sekula izan ez balitz bezala. Neure iritzia nuen soilik gogoan, eta bertute guztiak eta fedea nigan etenik zeuden, eta nik ez nuen indarrik bertute batek ere lan egin zezan eta babes nintzan hainbeste kolpetatik.
‎Baina Jaunak ez zion utzi asko sufritzen bere zerbitzari gaixoari; izan ere, sekula ere ez ninduen utzi lagundu gabe atsekabeetan, eta oraingoan ere hala gertatu zen: argi pixka bat eman zidan deabrua zela ikusteko eta egia uler nezan eta guztia zela gezurrez izutu nahia. Eta honela, Jauna zerbitzatzeko harturiko neure erabaki sendoez eta Beragatik sufritzeko desirez gogoratzen hasi nintzen; eta pentsatu nuen, haiek betetzekotan, ez nuela atseden bila aritu behar, eta nekeak banituen, hori zela merezi izatea, eta atsekabeak banituen, Jainkoazerbitzatzeko jasanez gero, garbitokitzat izango zitzaizkidala; ea zeren beldur nintzen, nekeak nahi banituen, onak zirela hauek; nahigaberik handienetan dagoela irabazia; zer dela-eta faltatu behar zait adorea hainbeste zor diodanari zerbitzuegiteko.
‎Proba hauek egin nintzala eta hartan iraun nezala agintzen hasi zitzaizkidanean, askoz ere handiagoa zen mesedeen hazkundea. Arreta beste gauzetara barreiatzea nahi nuenean ere, ez nintzen sekula irteten otoitzetik.
‎3 Baina Haren Maiestateak, Bera gehiago iraindu ez nezan eta zenbat zor nion jakin nezan, argi egin nahi zidanez gero, beldur hau hainbesteraino hazi zen nigan, non pertsona espiritualak arduraz bilatzera eraman baininduen gauza hauek haiekin tratatzeko; haietako batzuen berri banuen nik, Jesusen Lagundiko batzuk etorri zirelako hona; haiengana zaletua nintzen ni, haietako inor ezagutu gabe, haiek egiten zuten bizimodua eta otoitza jakiteaz bakarrik; hala ere, ez nuen ikusten neure burua duin haiei hitz egiteko ezta sendo ere haiei obeditzeko; honek beldur handiagoa ematen zidan, izan ere, haiekin tratatu eta nintzen bezalakoa izatea gogor egiten zitzaidan.
‎deritzon batean aurkitu nuen, arimaren eta Jainkoaren arteko batasunari dagokionean, nik ezer ez pentsatze hartan nituen seinale guztiak, hauxe baitzen nik gehien batean esaten nuena: ezin nuela ezer pentsatu otoitz modu hura neukanean; eta marra batzuekin seinalatu nituen zati haiek, eta eman egin nion liburua, berak eta esan dudan beste elizgizonak, santu eta Jainkoaren zerbitzariak, begira zezaten eta esan ziezadaten zer egin; eta, horrela komeni zela uste bazuten, otoitza utzi egingo nuen guztiz, zertarako sartuko nintzen, bada, halako arriskuetan; izan ere, baziren ia hogei urte otoitz hura neukala, eta irabazirik gabe eta deabruaren engainuekin atera banintzen, hobe zen ez edukitzea; baina hau ere gogor egiten zitzaidan, otoitzik gabe nire arima nola zegoen ordurako probatua nintzelako....
‎13 Eta, egiaz, oso nekagarria da, eta kontuz ibili beharra dago, batez ere emakumeekin, handia delako gure ahulezia eta kalte handia etor daiteke deabrua dela argi argi esanez gero; ongi begiratu behar da, eta izan daitezkeen arriskuetatik urrundu, eta isilean abisua eman haiei, kontu handia izan dezaten eta beraiek ere isilik gorde dezaten, halaxe komeni da eta.
‎– Ekin eta ekin egiten du atzera egin ez dezaten eta, berriro erortzen badira ere, otoitza alde batera utz ez dezaten. Hau ez egitetik datozen kalteak adierazten ditu.
‎Haren Maiestateak nahi beza, bekatari doilor honekin izan duen eskuzabaltasun handi handiak lagun dezala zerbaitetan, hau irakur dezatenek ahaleginak egin ditzaten eta gogoa berotu dakien Jainkoagatik guztia erabat uzteko. Bada, Haren Maiestateak hain ongi ordaintzen du, non, bizitza honetan ere argi ikusten baita zerbitzatzen dutenen sari eta irabazia; zer izango ote da bestean?
‎12 Jaunak nahiago du hau ezagut dezagula eta esan den ur gurpila ekartzeko astotxoak bezala izan gaitezen, begiak itxirik izan arren eta egiten ari direna ulertu ez arren, baratzezainak bere ardura osoarekin baino gehiago aterako baitu. Askatasunez ibili behar da bide honetan, norbere burua Jainkoaren eskuetan jarrita.
‎Hau guztiau hemen mugitzen da, eta adimenak adierazten du, eta oroimenak borbor dihardu; bi ahalmen hauek batzuetan nekagarri zaizkit niri, oroimen urria izan arren, ezin baitut mende hartu. Borondateak, baretasunez eta zentzuz, jakin beza Jainkoarekin ez dela ongi tratatzen besoen indarrez, eta hauek edonola jarritako egur handiak direla txinparta hau itotzeko, eta jakin beza eta esan apaltasunez: –Jauna, zer egin dezaket nik hemen?
‎14 Hasten denak kontu izan behar du, probetxurik handiena nondik ateratzen duen begiratzeko. Horretarako noraezekoa da maisua, eskarmentuduna bada; halakoa ez bada, huts handiak egin ditzake eta arima bat ezagutu gabe eraman eta hari bere burua ezagutzen utzi gabe; izan ere, maisuaren esanera egotea merezimendu handia dela jakinik, ez da ausartzen agintzen dionetik irteten. Nik aurkitu ditut hesituak eta nahigabetuak zeuden arimak irakasten zienak eskarmenturik ez zuelako, errukia ematen zidatenak, eta haietako bat bere buruaz zer egin ez zekiena; izan ere, espiritua ezagutzen ez dutenez gero, arima eta gorputzari sufriarazten diote eta eragotzi egiten dute aurrerapena.
‎...z dago otoitz egoera hain gorenik, hasierara itzuli beharra izango ez denik, eta bekatu eta norbere buruaren ezagutza honetan dago, otoitzaren bide honetan, janari guztiak jan behar diren ogia, janari horiek direnik eta finenak izanda ere, eta ogi hau gabe ez legoke mantentzerik; baina neurriz jan behar da; arima batek bere burua errenditua ikus dezanean, bere aldetik ez duela gauza onik argi uler dezanean eta hain Errege handiaren aurrean bere burua lotsatua ikus dezanean eta zein gutxi ordaintzen dion eta zenbat zor dion, zertan alferrik eman denbora hemen?, Jaunak aurrean jartzen dituen beste gauzetara joatea besterik ez dugu eta ez dago hauek zertan utzirik, Haren Maiestateak guk baino hobekibaitaki zer jatea komeni zaigun.
‎...z denik, eta bekatu eta norbere buruaren ezagutza honetan dago, otoitzaren bide honetan, janari guztiak jan behar diren ogia, janari horiek direnik eta finenak izanda ere, eta ogi hau gabe ez legoke mantentzerik; baina neurriz jan behar da; arima batek bere burua errenditua ikus dezanean, bere aldetik ez duela gauza onik argi uler dezanean eta hain Errege handiaren aurrean bere burua lotsatua ikus dezanean eta zein gutxi ordaintzen dion eta zenbat zor dion, zertan alferrik eman denbora hemen?, Jaunak aurrean jartzen dituen beste gauzetara joatea besterik ez dugu eta ez dago hauek zertan utzirik, Haren Maiestateak guk baino hobekibaitaki zer jatea komeni zaigun.
‎Eta mesede hau beren baitan ezagutu dutenek halakotzat har bezate beren burua, gutxienez munduko adiskidetasun onak eskatzen dituen legeen arabera erantzuten badakite; eta hala egin ezik, esan dudanez? kontuz ibil bitez eta beldur izan beren buruari gaitz egin ez diezaioten eta Jainkoak nahi beza beren buruari soilik gaitz egitea!
‎2 Maila honetan ekintza asko burutu ditzake Jainkoagatik asko egitea erabakitzeko eta maitasuna pizteko, beste batzuk bertuteetan hazten laguntzeko, Arte de servir a Dios deritzon liburuak dioenez; liburu oso ona eta egokia da maila honetan daudenentzat, adimenak lan egiten dueneko maila baita. Bere burua Kristoren aurrean irudika dezake eta haren Gizatasun santuaz maitemintzeko ohitura hartu eta beti berekin izan eta hitz egin Harekin, bere premietarako eskatu eta bere neke lanengatik kexua agertu, Harekin batera poztu bere pozaldietan eta ez ahaztu Hura hauengatik, ez bilatu eginda dauden otoitzak, bere desira eta premien araberako hitzak baizik.
‎gaiztoak, zure izaerakoak ez direnak, on bihur ditzazun, besterik ezean Zu egunero bi orduz beraiekin izan zaitezela ontzat ematearekin, beraiek Zurekin egon ez arren, nik egiten nuenez, arduren mila itzulbirekin eta munduko pentsamenduekin baizik. Hain adiskide onarekin egoteko egiten duten ahalegin honengatik, hasi berritan, eta batzuetan geroago ere bai, gehiago ezin dutela izaten duzu kontuan; deabruak behartu egiten dituzu, Jauna, haiei eraso ez diezaieten eta haien aurka egunean baino egunean indar gutxiago izan dezaten, eta haien eskuetan jartzen dituzu mendera ditzaten. Bai, Zuk ez duzu hiltzen, bizi guztien bizia!?
‎7 Kalte handia egin zidan gorputzeko begiekin izan ezik ezin ikus daitekeela ezer uste izateak, eta deabruak lagundu zidan hala sinets nezan eta ulertarazten ezinezkoa zela eta burura etorriko zitzaidala eta deabrua izan zitekeela eta honelako gauzak, beti gelditzen baitzitzaidan barruan Jainkoa zelako ustea eta ez zela burutazioa. Hala ere, nire gogokoa ez zenez gero, gezurtatu egiten nuen neure burua; eta inori horretaz kontsulta egiten ausartu ez nintzenez gero eta berriro ere ziztaka zetorkidan ez zegoela gaizki halako pertsona ikustea eta ez nuela hori eginda ohorerik galtzen, irabazten baizik, eta horregatik itzuli nintzen solasaldi horretara eta beste une batzuetan beste batzuetara ere bai, urte asko baitziren jostaldi kaltegarri horretara jotzen nuela; ez neritzon nik, horretan sartua nengoenez gero?
‎2 Bedeinkatua izan bedi betiko, hain aldi luzean itxaron baitit. Berari erregutzen diot bihotz bihotzez eman diezadala grazia, neure aitor entzuleek (eta badakit egun askotatik honantz Jaunak berak ere nahi duela; kontua da ni ez naizela ausartu) egiteko agindu didaten kontakizun hau argitasun eta egia osoz burutu dezadan eta izan bedi haren aintza eta gorespenerako eta hemendik aurrera, haiek ni hobeki ezagutuz, neure ahultasunean lagun nazatela Jaunari zor diodan zerbaitetan zerbitza dezadan. Bera gorets bezate gauza guztiek, amen.
‎20 Estimu handitan izan behar da bertute bat, Jauna ematen hasten denean, eta inola ere ez jarri hura galtzeko arriskuan. Honela da ohore gauzetan eta beste gauza askotan; ez beza uste izan berorrek aske garelakoan gauden guztiok, hala gaudenik, eta sekula ere ez da arreta galdu behar honetan; eta bere buruagan ohore puntu bat sumatzen duen edozein pertsonak, aurrera egin nahi badu, sinets biezat eta hauts beza lotura hau; izan ere, kate bat da eta ez dago limarik hura eten dezakeenik, Jainkoak eteten ez badu otoitzez eta geure aldetik asko eginez. Uste dut bide honetako lotura dela, eta harriturik nauka egiten duen kalteak.
‎Jaunak beretzat nahi zuenez gero, nire bitartez egia batzuk bidaltzen zizkion, nik ulertu gabe, beren helburura zuzen zihoazenak, bera harri eta zur uzteraino; Jaunak prestatuko zuen, Haren Maiestatea zela sinets zezan. Nik, kaskarra izan arren, eskatu eta eskatu egiten nion Jaunari oso osoan Beragana zezan eta bizitzako atseginak eta gauzak gorrotaraz ziezazkion. Eta hala egin zuen; izan bedi bedeinkatua beti betiko!
‎2 Obedientziari dagokionez, ez zuen sekula faltarik izan, agintzen zitzaion guztia betetzeko lehia, perfekzio eta alaitasuna baizik. Ingurukoenganako karitate handi handia zuen; bere burua zati zati egiten utziko lukeela esaten zuen, haiek arima gal ez zezaten eta Jesu Kristo beren anaiaz, halaxe deitzen baitzion gure Jaunari, goza zezaten.
‎Esan egin dut, fundazio honetan ari ginela burutu zuelako gure Jaunak hain gauza garrantzitsua, bere Ama aintzatsuaren ohore eta aintzarako, beraren Ordenakoa baita, gure Andre eta Zaindaria denez gero; eta niri bizitza honetan izan dezakedan pozik handienetakoa eman zidan; izan ere, 25 urte baino gehiagoan jasan izan nituen neke, jazarpen eta nahigabeak kontatzeak luze joko luke eta gure Jaunak uler ditzake soilik. Eta amaitu dela ikustea!, zer sufritu den dakienak izan ezik, beste inork ezin uler dezake niri bihotzean piztu zen poza eta mundu guztiak gure Jauna gorets dezan eta geure errege on Felipe santuari eskain diezaiogun nuen desira, haren bitartez ekarri baitzuen Jainkoak hain amaiera onera. Izan ere, deabruak hain amarrutsu jardunik, guztia hondamenera zihoan, harengatik izan ez balitz.
‎12 Hau ez nuen batere argi ikusten, eginda zegoenean gauzak ardura gutxiz hartuko ez ote ziren beldur bainintzen; bestalde, beraiek hain gutxi edukirik, ezin zen. Eta horrela, arrazoi ugari eman nizkion aita prioreari ez zela komeni egiterik ikus zezan eta, nire iritziz, nahikoa ziren arrazoiak, eta esan nion begira zezatela berak eta aita frai Antoniok, nik beraien kontzientziaren gain uzten nuela arazoa, nik esaten nizkienekin nahikoa zela ez egiteko uste bainuen.
‎Herriaren laguntza osoa genuela abiatu ginen Malagóndik, Garizuma aurreko larunbatean, otsailaren 13an, 1580 urtean. Jainkoak eguraldi ona egin zezala eta osasun on ona izan nezala nahi izan zuen; bazirudien egundo ez nintzela gaixorik egon; ni harriturik nengoen, eta gogora etorri zitzaidan zein garrantzitsua den geure izaera ahulari ez begiratzea, Jainkoaren zerbitzurako dela konturatzen garenean, aurrean kontrakotasunik handienak jartzen bazaizkigu ere, Jainkoa ahaltsua baita ahulak sendo eta gaixoak sano bihurtzeko. Eta hau egiten ez duenean, geure arimaren onerako sufritzea izango da egokiena, eta haren ohore eta aintzan begiak ezarririk geure buruaz ahaztea.
‎38 Luze hitz egin dizuet Andre Mariaren abituari egin zioten omenaren kontu emanez, gure Jauna gorets dezazuen eta eska diezaiozuen fundazio hau bere zerbitzurako izan dadila; izan ere, pozago egoten naiz jazarpen eta neke artean izaten denean eta gogotsuago kontatzen dizuet. Egia da, hemen zeuden ahizpa hauek ia sei urteren buruan gorriak ikusi dituztela; gutxienez bost urte eta erdi dira santa Ana aintzatsuaren etxe honetan sartu zirela, kontuan hartu gabe pobretasun handia eta zer jana lortzeko igaro behar zuten nekea, egundo ez baitzuten limosnarik eskatu nahi (janaria eman diezaieten zeudela han inork pentsa ez dezan zen hori), eta egiten zuten penitentzia handia, barau eta gutxi janez, ohe txarrak eta etxe oso eskasa, beti bizi ziren bezala hain itxitura handian bizitzeko, oso nekagarria zena.
‎11 Haren Maiestateak nahi beza bere grazia guri ugari ematea, horrekin ez baita izango guri oztopo egingo digunik haren zerbitzuan beti aurrera egiteko, eta guztiok babes gaitzala eta lagun diezagula, hain hasiera handia gure ahultasunagatik gal ez dadin, gu bezalako emakume ezerez batzuengan hain hasiera handia izatea nahi izan baitu. Beraren izenean eskatzen dizuet, ene ahizpa eta alabak, eska dezazuela beti gure Jaunari, etortzen den bakoitzak har dezala kontuan berriro hasten dela berarekin gure Andre Mariaren hasierako Erregela hau, eta ez dezala onar inolako lasaikeriarik.
‎20 Badiotsuet, ene ahizpak, gure Jaunaren errukia ikus dezazuen eta nola ez duen bertan behera uzten Bera zerbitzatu nahi duenik, ez bakarrik ez zidala nahigaberik eman, baizik eta zeharkako pozez azalak ere ezin harturik nengoela; horregatik ez naiz harritzen David erregeak egiten zuenaz Jaunaren kutxaren aurrean zihoanean, nik ere orduan ez nuelako besterik nahi izango, ez bainekien poza nola disimula. Ez dakit zergatik den, neure burua gaizki esate eta kontrakotasun handien mende ikusi dudan beste kasuetan ez baitzait halakorik gertatu.
‎eta oso argi ikusten dut, gainera, hau ez zetorrela nigandik, obra egitea Jainkoak nahi zuela baizik, eta bere gauza zenez lagundu egiten zidala eta mesede hau egiten. Asmo honekin diot, ene alabak, Harengana behartuago zaudetela uler dezazuen eta orain arte inoren kaltetan ez direla egin jakin dezazuen. Bedeinkatua izan bedi guztia egin duena, eta lagundu diguten pertsonen karitatea piztu duena.
‎Arima hauen ondasun handia eta Jainkoak sufritzeko eta bere zerbitzurako ematen zien adorea, emakumeegan ziurra ez dena, kontuan izanik, iruditzen zitzaidan askotan helburu handiren baterako izango zirela Jaunak haiengan jartzen zituen ondasunak; ez gero izango zena burutik pasatzen zitzaidalako, orduan ezinezkoa zirudielako, hura irudikatzeko oinarririk ez baitzen; izan ere, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta gartsuagoak ziren arimaren bati on egiteko nire desirak; eta askotan, altxor handi bat gordeta zuenaren eta hartaz guztiek goza dezatela nahi eta banatzeko orduan eskuak lotuko balizkiote bezala ikusten nuen neure burua; nire arima horrela zegoela uste nuen, Jaunak urte haietan egiten zizkidan mesedeak oso handiak baitziren eta hori guztiori gaizki erabiltzen nuelakoan nengoen. Neure otoitz eskasez zerbitzatzen nuen Jauna; beti saiatzen nintzen ahizpek beste horrenbeste egin zezaten eta arimen ona eta Elizaren ugaritzea bilatzera zaletu zitezen; eta haiekin harremanak zituztenak beti geratzen ziren onerako gogoaz. Eta honetan murgiltzen ziren nire desira gartsuak.
‎1 Aurrera egin orduko (Jaunak zenbat denborako bizia emango didan ezta zein lekutan ere ez dakidanez gero, eta orain pixka bat badudala dirudienez gero), abisu batzuk ematea otu zait, ama prioreek ulertzen jakin dezaten eta beren agindupekoak beraien arimen onurarik handienaz gida ditzaten, haien hainbesteko gozotasunez ez bada ere.
‎3 Gure bekatuengatik, otoitzaren eta perfekzioaren gauzak hain eroriak egonik, era honetara hitz egin beharrean izan naiz; izan ere, arriskurik ikusi gabe ere, beldur dira bide honetatik joaten; zer izango ote litzateke arriskuren bat aipatuko bagenu? Egia esan, guztian dago arriskua eta guztirako behar da, bizi garen bitartean, beldurrez ibiltzea eta Jaunari irakats diezagula eta ez gaitzala babes gabe utz eskatzea. Baina, ustez behin esan nuenez, inorengan arrisku gutxiago izatekotan, Jainkoagan pentsatzera iristen direnengan eta beren bizitza perfekziorantz bideratzen saiatzen direnengan da.
‎3 Niri irudikatu zitzaidana, hiru Pertsona desberdinak izan ziren, bakoitzari begira diezaioke eta bakoitzak bere aldetik hitz egin dezake. Eta gero etorri zait burura Semeak soilik hartu zuela giza haragia, horrek erakusten du egia hau.
‎Ahaleginak egin zituen bere gurasoek jakin ez zezaten, sartzeko oztoporik ez izatearren. Eta honela, Hirutasun guztiz Santuaren egun berean utzi zituen berarekin zihoazen emakume batzuk (aitortzera ez zihoan haren ama, fraide oinutsen monasterioa handik urruti baitzen; han aitortzen zen beti eta limosna handiak egiten zituen eta haren gurasoek ere bai beraren bidez); Jainkoaren mirabe handi bati esana zion eraman zezala eta honek esan zien berarekin zihoazen emakumeei (oso ezaguna zela Sevillan emakume hura, Jainkoaren mirabea zela eta egintza handiak egiten zituela), gero etorriko zela; eta honela utzi zioten joaten. Hartu zituen marregazko bere abitua eta mantua; ez dakit nik nola mugi zitekeen jantzi harekin, baina barruko pozaz guztia zuen gutxitzat.
‎15 Honelako gauzarik ez da sentitzen bultzada hura igaro arte. Nahikoa egiten du barruko hura sentitzen, eta uste dut ez lukeela sentituko oinaze larririk ere, bere zentzumenak argi ditu eta hitz egin dezake eta baita begiratu ere; ezin da ibili, ordea, maitasun eragin bortitz hark erorarazten baitu. Hau edukitzeko ahaleginean hil arte ekin arren ere, Jainkoak ematen duenean izan ezik, alferrik da.
‎1 Oi, nork aditzera eman diezaiokeen ongi jaun horri, zein bare eta baketsu dagoen nire arima! Izan ere, hain ziurtasun handia izanik Jainkoaz gozatuko duela, uste du arimak gozatzen duela, dagoeneko jabetza eman baitio, gozatzea eman ez arren; norbaitek beste bati errenta handi bat eman balio bezala da, eskritura oso seguruekin epe batera hartaz goza dezan eta fruituak eramango balitu bezala; baina une hartara arte ez du gozatzen, errenta honetaz gozatuko duela-eta dagoeneko eman dioten jabetzaz izan ezik. Eta geratzen zaion esker onarekin, ez luke nahi hartaz gozatzerik ere, ez duela merezi uste duelako; zerbitzatzea nahi luke, sufrikario handiekin bada ere, eta batzuetan hemendik munduaren amaiera arte ere gutxi izango litzatekeela dirudi jabetza hau eman dionaren zerbitzuan emateko.
‎...z baitira nahi izaten, denbora gutxirako izan ezik Jainkoa ikusteko desira duenean; baina gero hain indar handiz irudikatzen zaio han bertan daudela hiru Pertsona hauek, non honekin erremediatzen baita absentzia honen samina; eta horrela, bizi izateko gogoaz geratzen da, Berak hala nahi badu, Hura gehiago zerbitzatzearren; eta ahal balu, zerikusia izan nahi luke arima batek behintzat gehiago maita dezan eta gorets dezan ni bitarteko naizela, denbora gutxian balitz ere, aintzan egotea baino garrantzi handiagokoa dela uste baitu.
‎2 Hain argia den egia hau ulertuz, maitatua izatearen desira bizia izan ohi nuen; honezkero ez zait axola; alderantziz, uste dut nekarazi egiten nautela, arimako gauzak tratatzen ditudan haiek edota on egiteko asmoa dudan haiek izan ezik; hauek maite nazatela nahiko nuke, batzuek jasan nazaten eta besteek, ni maiteago izanik, esaten diedana sinets dezaten, nola den guztia huskeria.
‎Gure aita probintzialak nahi izan zuen lehenik Gurutze santua ikustera joan gintezela, negozio hau Berari gomendatzeko eta gaua etor zedin, oso goiz iritsi baikinen; ostiral bat zen, san Pauloren konbertsioaren ondorengo eguna, urtarrilaren 26a. Berehala fundazioa egiteko erabakia ekarri zen, eta nik Salinas kalonjearen gutun ugari nekartzan (Palentziako fundazioan aipatua; hau ez zaio hura baino gutxiago kosta; bera hemengo semea da, eta familia nagusietakoa), haren ahaideek negozio honen alde egin zezaten eta beste adiskide batzuentzat ere bai, bihotz bihotzez eskatuz.
‎Halaxe egin zuen; eta hark idatzi zion, ziurtasun handia emanez. Kontu emate hau hain zen zehatza, non, ikusi zuten letradun guztiek, hau da, beraren aitor entzuleek?, esaten baitzuten oso egokia zela gauza espiritualetarako, eta agindu zioten alda zezala eta liburutxo bat egin bere alabei zenbait abisu emateko, priorea baitzen.
‎48 Etxea fundatu zenetik egun batzuetara, aita probintziala eta biok bat etorri ginen, Katalina Tolosak etxe honentzat bidali zuen errentan bazela auziren bat sor zezakeen eta berari egonezinen bat ekar ziezaiokeen oztoporik, eta nahiago izan genuen Jainkoagan fidatzea, zer edo zertan hari nahigabe emateko bidean jartzea baino. Eta honengatik eta beste arrazoi batzuengatik, baliogabetu egin genuen, eskribauaren aurrean, guztia aita probintzialaren baimenaz, eman zigun ogasuna, eta eskritura guztiak itzuli genizkion.
‎8 Hainbeste gauza esan nitzake honelakoak; horiek ongi berresten dute nik darabilkidan ideia, hau da, ez zaiola arimari berehala sinetsi behar; astia har dezala eta bere burua ongi ulertzen saiatu, gertatzen zaionaren berri eman baino lehen, aitor entzulea engaina ez dezan, engainatu nahi ez duela; izan ere, gauza hauetan eskarmenturik ez badu, jakintsuena bada ere, ez da nahiko izango ulertzeko. Ez dira urte asko, nahiko denbora gutxi baizik, gizon batek honelako gauzekin nahiko nahasi zituen hainbat pertsona oso jakintsu eta espiritual, Jaunaren mesedeen esperientzia hau zuenarekin tratatzera etorri zen arte; orduan argi ikusi zuen zorotasuna zela begitazioarekin batera, une hartan agerian ez bazen ere, oso ezkutuan baizik; orain dela gutxi argi eta garbi agertu zuen Jaunak, pertsona honek aurretik ez ziotela sinesten eta gorriak ikusi bazituen ere.
‎Izan ere, Jaunaren espiritua bada, apaltasuna dakar berarekin batera, beheratua izatea atsegin duen apaltasuna, eta berari ez dio kalterik egingo, eta besteei bai mesedea. Izan ere, honetara beren indarrez iristerik ez dutenez gero, Jainkoak nahi duenari ematen diolako, ez lukete onik izango beste bertute hauek izan arte; hauek ere Jainkoak eman arren, hemen ahaleginak gehiago egin dezake eta estimagarriak dira oso erlijiorako. Haren Maiestateak eman diezazkigula.
‎Beti iraungo duena ez balego ere, Jainkoak beragana gonbidatzen dituenez gero, hain on handia baita munduko neke eta legeetatik askatzea, eta neke eta lan handiagoak, gehien dutenentzat. Ireki iezazkiezu, ene Jainko, begiak; aditzera emaiezu, seme alabei izan behar dieten maitasuna, hainbesteko kalterik egin ez diezaieten eta beraien aurkako kexurik izan ez dezaten Jainkoaren aurrean, azken epaiketa hartan, nahi ez badute ere, han gauza bakoitzaren balioa ezagutuko baitute.
‎Zorne zorro hau barruko aldetik zen, eta horregatik sendagaiek ez zekarkioten onurarik; Jaunak ireki eta zornea jaria zekiola nahi izan zuen arte, eta horrela zerbait hobera egin zuen gaitz honek. Sufritzeko zuen gogo biziaz, ez zen gauza gutxirekin kontentatzen; eta horrela, Gurutzearen egunean sermoi bat entzunez, gogo hau biziki hazi zitzaion, negarrari emanik bere ohera joateraino; eta zer gertatzen zen galdetu ziotenean, esan zuen Jainkoari erregutzeko neke ugari eman ziezaion eta horrekin pozik egongo zela.
‎Nebak niri bidaltzen didanari dagokionez, mila aldiz muin egiten diot eskuetan; nik urrea erabiltzen nuen garaia izango balitz, inbidia handia izango nioke irudiari, polita baita oso. Jainkoak gorde dezala eta berori ere gorde dezala urte askoan, eta eman diezazkiela urte onak, bihar baita 1562ko urtearen bezpera.
‎Baliteke gauza batzuk gaizki adierazirik eta beste batzuk errepikaturik egotea, oso asti gutxi izan baitut idazten nuena berriro ikusteko. Arren eskatzen diot, zuzen dezala eta kopia egiteko agindu, Aita Ávila maisuari eraman behar bazaio, norbaitek letra ezagut baitezake. Nik biziki nahi nuke esan dezala nola ikusten duen, asmo horrekin hasi bainintzen idazten; izan ere, hark bide onetik noala baderitza, oso pozik geratuko naiz, neure aldetik ez baitzait geratzen beste egitekorik.
‎5 Carleval joan zen, eta uste dudanez, ez itzultzekotan? Alonso Cabriak Malagóngo monasterioan lan egin zezala eta ospitalea bota zezala nahi izan zuela Jaunak diote, eta egia diote, Carlevalen anaia etorri zelako. Nik diotsot berorren gorentasunari, oso pozik natorrela hura han uzteaz; neure Aita Paulo izan ezik, ez dakit nik nor utziko nuen halakorik.
‎6 Ahizpak oso pozik daude. Hitzarturik utzi genuen emakume oso teatino bat ekartzea, eta etxeak eman diezaiola jaten (limosna bat egin behar dugunez gero, hauxe izan dadila) eta doan irakats diezaiela neskatilei lanak egiten, eta aitzakia honekin, kristau ikasbidea irakats diezaiela eta Jauna zerbitzatzen, probetxu handiko gauza baita. Mutil baten bila ere bidali du berak eta Huernak (halaxe deitzen diote) zerbitzu lanak egiten dizkie; eta mutila eta apaiza kristau ikasbidea irakasteko daude.
‎Idatziko diot ama prioreari, gure moja kopurua hamahirukoa da eta hauekin osatua izango da. Haren Maiestateak hauta bitza eta izan beza bere eskutik berori, amen. Eskatzen diot berorri, gutun hauek ama prioreari bidaltzeko agin dezala.
‎Beste egun batean idatziko diot Cuevasko ene aita prioreari, biziki poztu bainaiz haren hobekuntzaz. Jainkoak gorde diezagula eta berori ere bai, ene alaba, oraindik ez baitik esaten ongi dagoenik eta nahiko kezkaz nauka. Eman goraintziak Delgadori, eta gainerako guztiei.
‎6 Benetan poztu naiz Elias adiskidea gauzak ulertuz joateaz. Jakin beza berorren aitatasunak nik han eginahalak egin nituela fiskalak uler zezan eta berorri ez joateko esan diezaion, eta halaxe egin nuen. Ez dakit gutunak eman zituzten.
‎3 Nire buruko gaitzari dagokionez, dudan hobekuntza ahultasunik ez izatea da; horregatik, idatz dezaket eta lan egin beraren bidez ohi dudan baino gehiago; baina burrundara sen berean dago eta oso nekagarria da, eta horrela, besteren eskuz idazten diet guztiei, ezkutuko gauza ez denean, edota konpromisozko nahitaezko gutunak ez direnean. Horregatik izan beza pazientzia, gainerako gauzetan bezala.
‎12 Katalina Otalora anderearekin ongi bat egin beza eta saia bedi hari guztian atsegin ematen, zer zor zaion konturatzen baita; horregatik, ez du ongi ematen esker gaiztoak. Hark mojaren bati idazten badio, eman gutunak moja hari eta erantzun diezaiola.
‎5 Berorren aitatasunak nuntzioarekin elkarrizketatzeko une egokia dela deritzanean, jakinaraz biezagu eta, mesedez, konta biezagu laster batean nola joan zaion harekin, hori jakin arte arranguraz egongo bainaiz; dena dela, badut itxaropena Jaunagan, hainbeste otoitzek balioko dutela, guztia ongi egin dadin. Benetan poztu naiz berorren aitatasunak hain ostatu ona duelako; izan ere, dena du, hainbeste neke igaro ondoren.
‎Jainkoak nahi beza ez dakigula hil. Saia dadila berorren aitatasuna Almodovarren adiguriz trata dezaten eta ez dadila handik aurrera joan, niri mesede egitearren. Eta ez utzi abisu hau eman gabe.
‎9 Eta beste hau ere eskatzen diot berorri: nire izenean hitz egin diezaiola nuntzioa aitortzen duen aitari eta eman diezazkiola nire eskumuinak, eta berorrek egia osoa adieraz diezaiola, nuntzioa jakinean jar dezan eta ez dezan idatz kalte egitekorik harik eta informazio izan arte, eta esan diezaiola, oso kaskarra banaiz ere, ez esaten dituztenak egitera ausartzeko adina. Hau berorrek ongi baderitza, bestela ez.
‎Hau egi egia da, eta honen kontrakorik ez da aurkituko ezer. Eta, berak lurreko ezergatik ere gezurrik ez lukeela esango dakienez, eta hura tratatzen ez duten pertsona buruberoek zer egin ohi duten ezagun duenez (berorrek ikusi baitu), informazioa eska dezala eta, artzaina denez gero, ez dezala kondena justiziaren aurka eta batzuei eta besteei entzun gabe. Eta, oraindik esan diotenak soilik balio badu, berorren jauntasunak zigor dezala eta eman diezaiola penitentzia eta ez dadila aurrerantzean berorrekin gaizki egon, edozein zigor harentzat leunagoa baita berori haserre ikustea baino; gurasoek hutsegite larriak ere barkatzen dizkiete seme alabei, are gehiago inolako hutsegiterik ez denean, eta, berorri poz ematen ziolakoan, sufrimendu handiak igaro dituenean monasterio horiek fundatzen; izan ere, prelatua dela kontuan hartu gabe ere, bihotz bihotzez maite du hark berorren jauntasuna; eta ez dezatela sufri berorrekin gaizki egoteaz Jainkoaren hainbeste mirabek, haiek ez baititu egiten inork errudun; baizik eta izan ditzala alabatzat, beti izan dituen bezala, eta halakotzat ezagut ditzala, haien egintzek ez baitute gutxiagorik merezi.
‎Eta, berak lurreko ezergatik ere gezurrik ez lukeela esango dakienez, eta hura tratatzen ez duten pertsona buruberoek zer egin ohi duten ezagun duenez (berorrek ikusi baitu), informazioa eska dezala eta, artzaina denez gero, ez dezala kondena justiziaren aurka eta batzuei eta besteei entzun gabe. Eta, oraindik esan diotenak soilik balio badu, berorren jauntasunak zigor dezala eta eman diezaiola penitentzia eta ez dadila aurrerantzean berorrekin gaizki egon, edozein zigor harentzat leunagoa baita berori haserre ikustea baino; gurasoek hutsegite larriak ere barkatzen dizkiete seme alabei, are gehiago inolako hutsegiterik ez denean, eta, berorri poz ematen ziolakoan, sufrimendu handiak igaro dituenean monasterio horiek fundatzen; izan ere, prelatua dela kontuan hartu gab...
‎6 Valladolideko gutuna, lehengo egunean berorri irakurtzeko eta gure aitari bidaltzeko esan niona, trukatu egin da; hemen geratu zen joan behar zuena, fraideekin nola izan ziren gauzak, dena kontatzen baitzen han; baina nik idatzi dut berorri idatz diezaiotela eta Medinara ere bai.
‎Ez du sinetsiko haren faltak eragiten didan bakardadea zein handia den. Gogoan izan altxor preziatu bat dutela hor santu horrengan, eta etxe horretako guztiek trata bitzate eta harremanetan jar beren arimak harekin eta ikusiko dute zein probetxu handia duten, eta oso aurreratuak ikusiko dituzte beren buruak espirituari eta perfekzioari dagokien guztian; gure Jaunak honetarako berariazko grazia eman diolako.
‎2 Nik ziurtatzen diet estimatuko nukeela nik neure aita frai Joan Gurutzeko hemen izatea, egiaz nire arimaren aita baita, eta arima harekin harremanetan jartzeak probetxurik handienetakoa egiten ziona. Halaxe egin bezate, ene alabak, lautasun osoz, ziurtatzen dut ni neurekin bezala egin dezaketela eta poz pozik geratuko direla, oso espirituala eta esperientzia eta jakinduria handikoa baita. Hemen haren falta nabaritzen dute haren doktrinara eginak zeudenek.
‎Ni horretarako eran egon nadinean egingo dut eta abisu emango diot berorren aitatasunari. Orain, Jainkoak gorde dezala eta eman diezaiola nik eskatzen diodana, besterik ez. Maiatzaren 5a da.
‎19 Madrileko bidetik idatz diezadake eta gutunak aita Graziánen amari bidali, Joana Antisco andreari.
‎Haren Maiestateak gorde biezat eta egin nik desira dudana.
‎6 Jakin beza, orain dela bost egun jaso zuela gutun bat gure anaia frai Jeronimo Graciánek (orain hemen dago, eta bide hauetan nirekin etorri da eta laguntza handia eman dit gorabehera hauetan) Erromatik, frai Joan Jesusenagandik; han esaten dio, dagoeneko emana izan dela brebea erregearen enbaxadoreari, gure arazoen ardura duenari? bidal diezaioten eta berak erabiltzen duen posta zerbitzuaren bidez etorriko zaiola; eta, beraz, ziur dakigu erregearen esku dagoela. Hark dakarren muina idazten du eta oso mamitsua da.
‎Nik ere nahiko nuke hura lehortasunaz ikustea, ez baitakit konturatzen den, eta beraren onerako desira dezakegu hori. Pentsamendu txarren bat etortzen zaionean, aitaren egin beza edo Paternoster bat errezatu edota bularrean kolpe bat eman beza eta saia bedi beste gauza bat pentsatzen, eta errua ez baina merezimendua izango da, kontra egiten diolako.
‎Jakingo dut, eta egia den ziur jakin arte, hau ez da joango Joana Antisco andrearen bidez baizik. Berorren agurgarritasunak jakin dezala eta idatz diezadala beraren bidez, osasunez ongi egoteko guztia behar baita; hala ere, ez nago orain gaizki; horregatik idazten diot hain luze.
‎1... Erruki eta pena handia ematen dit, deabrua ahal dituen bide guztietatik guri kalte egiten saiatzen dela ikusten dudalako. Gure Jaunak erremedia dezala eta eman diezaiola berorren agurgarritasunari osasuna, horixe baita behar dena.
‎Oso egoki litzateke Pazko ondoren hormak eraisten hasiko balira. Jaunak egin beza eta gorde beza berori, guztiok eskatzen diogunez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dezala 33 (0,22)
beza 17 (0,11)
dezan 15 (0,10)
biezat 11 (0,07)
diezadala 8 (0,05)
dezaten 7 (0,05)
dezagun 5 (0,03)
dezake 5 (0,03)
dezazuen 5 (0,03)
zezan 5 (0,03)
diezagula 4 (0,03)
ezazue 4 (0,03)
zezala 4 (0,03)
zezaten 4 (0,03)
dezagula 3 (0,02)
diezaiela 3 (0,02)
diezaion 3 (0,02)
diezaiotela 3 (0,02)
ditzala 3 (0,02)
nezan 3 (0,02)
bezate 2 (0,01)
biezaio 2 (0,01)
bitzate 2 (0,01)
dezakeelako 2 (0,01)
dezakeen 2 (0,01)
dezaket 2 (0,01)
dezanean 2 (0,01)
diezagun 2 (0,01)
diezaieten 2 (0,01)
diezaiola 2 (0,01)
diezaioten 2 (0,01)
ditzake 2 (0,01)
ditzan 2 (0,01)
ditzaten 2 (0,01)
gaitzala 2 (0,01)
iezadazue 2 (0,01)
nintzala 2 (0,01)
biezagu 1 (0,01)
biezaiote 1 (0,01)
bitza 1 (0,01)
dezadan 1 (0,01)
dezakedan 1 (0,01)
dezakeela 1 (0,01)
dezakeena 1 (0,01)
dezakegu 1 (0,01)
dezakeguna 1 (0,01)
dezakegunaren 1 (0,01)
dezaketela 1 (0,01)
dezaketen 1 (0,01)
dezatela 1 (0,01)
dezazuela 1 (0,01)
diezadake 1 (0,01)
diezagutela 1 (0,01)
diezaiekezue 1 (0,01)
diezaien 1 (0,01)
diezaietela 1 (0,01)
diezaiogula 1 (0,01)
diezaiogun 1 (0,01)
diezaioke 1 (0,01)
diezazkigun 1 (0,01)
diezazuen 1 (0,01)
ditzagula 1 (0,01)
ditzakegu 1 (0,01)
ditzatela 1 (0,01)
gaitzan 1 (0,01)
nazala 1 (0,01)
nazaten 1 (0,01)
zaitzakeen 1 (0,01)
zezakeen 1 (0,01)
zezatela 1 (0,01)
ziezaion 1 (0,01)
ziezaioten 1 (0,01)
zitzan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia