Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 177

2017
‎Txapelketa hau berezia da niretzat ere, zazpigarren finala, lau txapel baditut lehendik eta egia esan ez dit ilusio ikaragarririk egiten irabazteak edo txapela jazteak, bostgarrenak. Emozionalki, nik uste dut iluntzeko zortziretan datorren igandean gahiago emozionatuko nintzake eta poztu lagunen batek irabaziko balu, nik irabaziko banu baino, badakit ez dela lehiara joateko jarrera baina espero dut hara jun, ondo sentitu eta lehiakorra izatea. Baina besteari ere ezin diot uko egin, sentitzen dudana kontatzeari."
‎Egin nezakeen eta egin ez dudan guztia daukat,
‎(Physalis pubescens) Ameriketako zuhaitz mota. 15 m inguruko altuera har dezake eta usain gozo eta estimu handiko fruitua ematen du.
‎Ongi da eskuak more jarri zitzaizkion LETIULOREN BUELTA DAITEZELA ETXERA, DENA AHAZTU DEZATELA ETA HERRIXKAKOEK TRIUS ETA ASLE BETIDANIK EZAGUTZEN DITUZTELA PENTSA DEZATELA!
‎Orduan har ezazu eta eraman zure etxera.
‎" zure gorputza orbandua izan da eta orain zure senarrak ez du ezer jakin nahi izango. Abandonatu ezazu eta esposatu zaitez nirekin".
‎Graduatu honek, zenbait urtez eroetxean izan eta gero, jakitera eman zuen bere senera bueltatu zela eta zentzua berreskuratu zuela, eta halaxe idatzi zion artzapezpikuari, arren eta arren erregutuz eta arrazoiak emanez bizi zuen miseria hartatik atera zezan, zeren eta, Jainkoaren errukiari esker, berreskuratua baitzuen behinola galdu zuen zentzuna; haatik, ahaideek, eroaren aziendaren zatiari probetxua atera nahian eta egiari muzin eginez, eroetxean zeukaten zokoratuta, ero nahi baitzuten hil zedin arte. Artzapezpikuak, eroak igorritako gutun zentzuzkoak horretaraxe gogatuta, bere kapilaua bidali zuen eroetxeko errektorearengana lizentziatuak idazten zizkionak egia ote ziren begiztatu zitzan, eta halaber, eskatzen zion eroarekin hitz egin zezala, eta bere onera itzulia zela ikusten bazuen, eroetxetik atera zezala eta askatasuna itzul zekiola.
‎Nikolas, berriro ere, almadiarien bidaia aprobetxatuz, bueltatu zen bere aurreko jazarpenera, mendeku bila, jasotako mezua ulertu ezinean. Errudun bat behar zuen, edo bi, edo gehiago, bere aurka egindako ekintza guztiak ordain zitzaten eta handik edo hemendik zigor bila zebilen, bazterrak harrotzen. Txurrut mutua, ezinbestean, ez zegoen bere aginduak betetzeko pronto, garestiegi ordaindu baitzuen egindakoa, eta gero eta hordituago igarotzen zituen egunak egoera tamalgarrian, baina abeltzain harroak bazeuzkan oraindik morroi gehiago eskura, edo hori uste zuen behintzat.
‎Okerreko bidetik ninduala konturatu nitzan eta...
‎Eta guztien buruan, ikas dezakegu eta atera honetatik erokeria handia dela guk geure buruan daramaguna eta esaten duguna: bekatuak uzten eta obra onak egiten gero hasiko garela.
‎Gai baten gainean, garaikarrean, laster egiten duenak ez du xedera eta marrara hurbildu hurran denean arduragabetu behar eta ez baratu. Aitzitik, orduan behar du bermatuago eta enplegatuago, hartara ezkero garaitia bestek eraman ez diezaion eta anarterainoko lana ere gal ez dezan. Hala, bada, nik ere dio Diogenesek orain xedera, bizitzaren bazterrera eta adinaren amaierara hurbildu naizenean, ez dut gelditu behar eta ez arduragabetu.
‎nahiago dituzte besteren ondasunak zuzen edo makur hartu eta bereak ere bahitu eta saldu, trabailatu baino. Eta gero, ezin har dezaketenean eta ez ebats, eta bahitzekorik eta saltzekorik ere ez dutenean, abiatzen dira eskean, bata eta bestea molestatzen, anitz beltzuri eta bekaizgo izaten dutela eta ateak ere maiz, ez ikusi irudi eginik, ixten zaizkiela.
‎Eta honetatik atera dezakegu eta ikas anitz gauza.
‎Eta hala, izan bitez iraganak iragan, haiek ahalik eta hobekien erremedia ditzagun eta aitzinera gehiago egitetik ahalez begira gaitezen, betiere puntu hau, neurria betetzeko arrisku hau gogoan edukitzen dugula, eta bizitzen garela, ez bekatuz eta gaiztakeriaz, baina ontasunez eta obra onez neurria beterik azkenean zeruko loria erdiets dezakegun bezala.
‎Eta hala egiten duzun denboran ez du, ez, Jainkoak huts egiten. Aitzitik, bere ontasuna, miserikordia eta boterea erakusteagatik, orduan laster egiten du, orduan heltzen zaizu, orduan zuk pentsatu ere ez zenukeen bidetik erremedio igortzen dizu, jakin dezazun, beste erremedio guztiak ahitu direnean, harenak hasten direla; jakin dezazun beste guztiek deus ezin eginez utzi zaituztenean, hark bai egin dezakeela eta orduan faboratzen zaituela.
‎Hauek dira Jainkoaren mirakuluak, Jainkoak berak egin zitzakeenak eta ez bestek. Eta egin zituen jende haien alde, zeren haiek herstura haietan zirenean, bere esperantza guztia, konfiantza handirekin, Jainkoa baitan ipini baitzuten.
‎Gure Jaungoikoak, munduko beste gauza guztien ondoan, gizona bera, beregainki, bere imajinara eta irudira, batere bekaturik eta bekaturen kutsurik ere gabe, anitz donu, dohain eta abantaila motaz dotaturik egin zuenean (Has 1:26), ipini zuen berehala lurrak zuen parterik eta aurkintzarik hoberenean, lurreko paradisuan, leku plazerez betean. Eta agindu zion landu zezala, labora zezala eta begira ongi paradisu hura: Posuit eum in paradiso voluptatis, ut operaretur, et custodiret illum (Has 2:15).
‎Bada, adimenik ez duten animaliek ere, behintzat erleek eta txindurriek, arrazoirekin esango digute beha diezaiegula, haien nekeak, lanak eta joan etorriak kontsidera ditzagula eta, halatan agian, ahalketurik bederen, geure eginbidea egitera eta trabailatzera ernatuko eta erdutuko garela.
‎Kanpoan egin daitezke egiaren kontrako saioak eta frogantza faltsuak; falta duenak ere uka dezake eta esan ez duela faltarik. Baina hargatik, barren hartan, betiere kontzientzia bere egian egongo da.
‎Barberuek, buruko zaurietan, lehenik haragia aldaratzen dute eta hezur kroskoa agertzen, bitartean odol ustelik geldi ez dadin. Zeren baldin geldi baledi, hark medizinari eta ezartzen den erremedioari indarra motel liezaioke eta bertutea edeki.
‎Eta justiziaren arrazoi hau bortitzago iruditurik, semea galduko bazuen ere, erabaki zuen eta agindu justizia egin zedila, bere semea atzeman ziezaiotela eta begiak legearen arabera atera ziezazkiotela.
‎Ahoa doi irekitzen du eta irekitzen duzu, eta guztiarekin ere arnegu eta juramentu egiten ari zara. Gorputza ezin jasan dezakezu eta, alabaina, maitakeriaz mintzo zara. Azken batean, lehen zertan segitu baituzu, hartan gero ere, ametsetan eta eldarnioetan ere edireten zara.
‎Nahi badugu gutaz erruki dadin geure Jainkoa, entzun gaitzan, lagun diezagun eta eduki dezan gutaz miserikordia, saia gaitezen gu ere geure aldetik geure eginbidea egiten, bekatuetatik apartatzen eta agindu santuak begiratzen. Zeren halatan bai, baina bestela, bestelako esperantza guztiak ez dira esperantza:
‎Arrazoi izango da, beraz, halaber Jainkoak berak, laborari onak bezala, bere trabailua lehenik goza dezan eta, adimenera edo entelegura heltzen garen puntu beretik, gure obren primizia eta lehena dasta dezan.
‎Zer esker edo merezimendu uste duzu izango duzula ja ezin gehiago egin dezakezunean eta hiltzera etsi duzunean, tratu gaiztoak uzteaz eta batari eta besteari zeure ondasunak uzteaz eta partitzeaz. Zeren berdin ezin eraman zenitzakeen zeurekin.
‎Hobeki egin zenezake eta segurkiago joka, baldin gero, besteren eskuz egin gogo duzuna orain zeurez, zeuk ikusten duzula, egin bazeneza. Zeren oraino san Basiliok dioen bezala (7 hom., Contra divites avaros):
‎Bada, kalte handi hau erremediatzeko aurkitu zuen Jainkoak bide bat, zein baita juramentua: ikusten duzunean ez zaituztela sinetsi nahi eta premia dela sinets zaitzaten, egin dezazun orduan juramentu, egin dezazun zin, ekar dezazun zeure esanaren lekuko Jainkoa, gezurrik ezin esan dezakeena eta gauza guztien berri dakiena, eta, halatan, lekuko harekin batean eman diezazuten zeure esanean fede eta sineste.
‎Ordea, begira beza batbederak, bekatuen kontra haserretzen denean, sobera haserretzetik, amodioz eta borondate onez egin behar duena koleraz eta mendekuz egitetik. Zeren aita amek, predikariek, nagusiek eta besteren eskolatzeko eta gobernatzeko kargu dutenek ez dute kargu hartan halako moldez kexatu eta irakin behar, non gainez egin dezaten eta amodioa desamodio eta gaitzerizko bihur dakien.
‎Eta baldin hala errezibi balitza eta bagenitza, ez gintezke, egiten garen bezala, etsaiaren kontra kolera eta ez geure baitan barrena ere egos eta malenkonia.
‎Halaber, kolera iraungitzeko on da adiskide bat, mezenas bat aldakan izatea, hark, limurtzera zoazenean, kolerak itsuturik erokeria bat egitera zaramatzanean kapatik tira zaitzan, abisa zaitzan eta erortzetik begira zaitzan.
‎Anitz balio du adiskide leial bat bere konpainian izateak, hark egiak esan diezazkion eta, deus esan gabe ere, ukondoaz uki dezan edo begiaz keinu egin diezaion. Zeren batzuetan gehiago egiten du keinuak, mihiak baino.
‎Lehenago, Lege Zaharrean, legea gaizki aditurik, ez zeukaten bekatu etsaia gaitzestea, zeren nola legeak agintzen baitzuen adiskideak onets zitzatela eta etsaiez ez baitzuen deus esaten eta konturik egiten, handik ateratzen zuten, beraz, etsaiak gaitzets zitzaketela.
‎Gainerakoan, nork bere egitekoak egin ditzala eta behar duena behar duenarekin solasta dadila.
‎Eta ongi da hala izan dadin. Zeren nola gorputz guztiaz eta gorputzeko parte guztiez, osoki, bekatu egin baitzuen, arrazoi da, halaber, gorputz guztiaz eta gorputzeko parte guztiez osoki paga dezan eta guztietan izan dadin alde guztiz penatua, gaztigatua eta oinazeztatua.
‎Ez zitzaion ausartu otoiztera igor ziezaiola pitxer bat ur, edo esku guztia urean sar zezala, eta ez, are, eri guztia ere. Baina haren desirkunde guztia zen eri punta urean sar zezan eta hartaz mihia uki ziezaion, plazer hura egin ziezaion.
‎Bada, kontsolamendu gabeko, amaiera gabeko eta amaiera izateko esperantzarik gabeko puntu honetan nahi nuke ipin zenitzan begiak, honi beha zeniezaion, hau kontsidera zenezan eta, animalia suerte batzuek gauaz hausnar egiten duten bezala, zuk ere gauza honetaz, zenbait aldiz bederen, hausnar eta gogoeta egin zenezan.
‎Orduan ez zara jaten duzun ogiaren ere merezidun, zeren orduan bekatuaren zerbitzari eta azpiko baitzara Omnis qui facit peccatum servus est peccati (Jn 8:34), eta munduan den kreaturarik ezdeusena eta ttipiena baino ezdeusago eta ttipiago. Eta ez da arrazoi deusagoak ezdeusagoa zerbitza dezan eta ttipiagoak handiagoa bere azpiko erabil dezan.
‎Arrantzaleak egozten du amua urera beitarekin, zenbait jateko eta bazkarekin, eta ez, ez arrainaren urrikariz, ez hari jatera eman nahiz, baina zeren bestela ezin engaina baitezake eta ez atzeman.
‎Eta galdegite hura ez zuen, ez, egin jakin gabe; baina halatan bere bekatua ezagun zezan eta, ezaguturik, konfesa zezan. Eta zeren ez baitzuen behar zen bidean konfesatu, baina desenkusatu eta ederreztatu nahi izan baitzuen esaten zuela ezen bere emazteak eginarazi ziola halatan parte bat bederen, hainbat kalte eta damu errezibitu zuen.
‎Eta zergatik galdegin zion honela? Bere bekatua gogora zezan eta, gogoraturik, konfesa zezan. Eta zeren ez baitzuen konfesatu, baina ukatu baitzuen, halatan hain onbehar eta errukarri egin zen, eta mundutik erbesteratua ibilirik, azkenean kondenatu zen.
‎Azken finean, erremedio guztien gaineko behar litzatekeen erremedioa da kontsideratzea Jainkoak ikusten gaituela, beha dagokigula. Eta baldin den pertsonarik ezdeusenaren behatzeak, ikusteak eta aitzinean gertatzeak gibelatzen bagaitu halako bekaturik egitetik, nola izango da arrazoi gibela gaitzan, geldi gaitzan eta begira gaitzan Jainkoak ikusten gaituela eta aldakan beha dagokigula jakiteak eta pentsatzeak?
‎Eta inork esanagatik ere ez dela hargatik ardura, gizon ona dela, gomenda zakizkiola, behartu dezazula eta, zuk hari gaizki eginagatik, hark hartara gutxi behaturik, egingo dizula zuri ongi, ez duzu sinesten, zeren zeure kontzientziak gibelatzen baitzaitu, hark gogoa hozten eta hiltzen baitizu.
‎Erran zuen" Errekurtsoak irakur itzazu eta berriz hitz eginen dugu". Egia erraiteko ez genituen batere berriz aipatu epaiak aitzin, beste kasuetan egiten genuenaren aurka jokatuz.
‎Ni aztia naizenetik ez dut halakorik ikusi eta gure espirituekin, modu batean edo bestean harremanetan nago. Gurtu ditugu Mari, Sugaar, Basajaun, eta beste hainbeste jainko jainkosa gure abereak, etxaldea, bizitza, Urbasako harkaitzetatik zain ditzaten eta horretarako eskaini ohi diegu leku sakratu honetan abereen odola, fruituak, ogia, arnoa, beren egarri etengabea ase dezaten, baina azken bi ilargietatik hona, nire ametsetan irudi, espiritu berri bat agertzen ari da. Ezin dut ikusi, ez dakit nolakoa den baina beste guztiek muzin egiten diote, ez dute ezer jakin nahi berarekin eta izerdi patsetan esnatzen naiz behin eta berriro, gero eta maizago, eta gero eta ahulago sentitzen naiz.
‎Halako bidaia garrantzitsuak eskaintza bat behar zuen, Baal jainko boteretsuak ibilbide hori babes zezan eta itzulera ziurta zedin.
‎Ateburu apurtutik atera, eta patio batera iritsi nintzen, laino trinko eta garratz batez inguratuta. Gaixorik eta zorabiatuta sentitzen nintzen, baina gorputz adarrak mugi nitzakeen eta itsumustuka aldendu nintzen etxetik.
‎Mokadu bat sakelan eraman dezakezu eta, itzultzen garenean, afalduko dugu. Masonen aretora, zortzietan iritsi behar dut; bestela, nire agenteak kargu hartuko dit.
‎Etxea norena zen eta haren aginduak zein ziren azaldu zien eta, besterik gabe, ataritik uxatu zituen. Nire eserlekutik, dena ikus nezakeen eta edozein antzezlan baino hobea zen.
‎Gure errugabetasuna frogatzea ez da zaila izango. Maiatzaren hogeita hiruan atzerrian nengoela froga dezaket eta Bob bainuetxe batean zegoen. Zu Londresen zeunden, baina egin zenuena azal dezakezu.
2018
‎11 Pertsona batzuek arazo psikologikoak izan ditzakete eta, ondorioz, ahoa ez erabili normaltasunez. Arazo horiek soziolinguistikaren arabera diglosia, autogorrotoa,... konponbidea izan badute.
‎12 Pertsona batzuek arazo ideologikoak izan ditzakete eta, ondorioz, ahoa ez erabili normaltasunez. Arazo horiek zailagoak dira konpontzen.
‎Beharbada, moldaketa edo egokitzapen hori ez du egingo nahi duelako, ezta horretarako borondatea duelako ere, baizik eta jokabide sozialaren aurka ez joateagatik, azken batean, sistema horretan euskara erabiltzeko dagoen arau soziala ez urratzeagatik eta gatazka ez sortzeagatik. Sistema sozial batean gehiengoak finkatutako arau soziala ez betetzeak gatazka sor dezake eta sistema sozial horren periferian, baztertuta gelditzeko arriskua dago. Beraz, gure gizatasunetik etengabeko onarpenaren eta integrazioaren bila gabiltzanez, egokitu egingo gara gizarte sistemak finkatutako jokabideetara, baita euskaraz egiteko dagoen arau sozialera ere.
‎Itauna, beraz, hau da: zer mugitu behar da politikan, ekonomian, gizartean, kulturan, euskarak bizirik iraun dezan eta normalizatu dadin. Hizkuntza normalizazioari ez ote diogu gehiegi eskatzen eta gutxiegi eskaintzen?
‎gaitasuna badute (neurrikoa), motibaziorik ez, edo neurrikoa; eta hortaz, erabilera ere horren arabarekoa. Motibazioa da beste biak aktibatu ditzakeena eta era berean beste biak kamustu ditzakeena. Zer egin behar dugu?
‎Nago, aldiz, buruan enpresa mundua duzula gehiago, lan mundua oro harturik baino. Edonola ere, xehetasun batzuk eginik zer nola hartzen duzun azal zenezake eta zure tesia zehaztuxea eman.
‎Esku dardaratiaz atera zuen zakotetik; ederra zen oso. Momentu batez, beretzat gordetzeko tentazioa eduki zuen diamante harekin Urruñako eliza goitik behera konpon baitzezakeen eta baita herriko guztiak izugarri aberastu ere baina gero madarikazioaren oroitzapena etorri zitzaion burura. Ez, ezin zuen hori egin, arriskua handiegia baitzen!
‎Goazen mutilak, zulo bat egin dezagun eta ehortzi dezagun deabru gaizto hau! osabak.
‎Itxi ezazue atea, eta gero, alde hemendik lehenbailehen, Otsate gainean dagoen madarikazioak ez zaitzaten harrapa! Otsoen eta izuen atea ixtean, giltzatu ezazue eta gero ospa, berandu baino lehen! Baina ez ahantzi atea giltzatzen.
‎Pazientzia izan dezagun eta Jainkoak lagun gaitzala!
‎Linguae Vasconum Primitiae izenburuko tratatua inprimatzeko xahupen asko egin behar izan dituenez, Gorteari eskatzen dio justizia egin dezala eta laket izan dakiola lurralde honetako liburu inprimatzaile guztiei aipatu tratatua inprimatzen edo inprimarazten galaraztea eta merkatari guztiei hiru urtez bestelako ediziorik saltzea debekatzea, mila libera tourstarreko isun mehatxuarekin.
‎Eta zeren orai zuk, jauna, noble eta naturazkoak bezala baituzu estimatzen, goratzen eta ohoratzen heuskara, zuri, neure jaun eta jabia bezala, igorten darauritzut heuskarazko kopla batzu ene ignorantziaren araura eginak. Zeren, jauna, haiek ikhusirik eta korregiturik plazer duzun bezala, irudi bazautzu inprimi erazi ditzazun eta zure eskutik orok dugun joia ederra, inprimiturik heuskara, orano izan eztena; eta zure hatse honetik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara; eta baskoek bertzek bezala duten bere lengoajian, eskribuz, zerbait doktrina eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia; eta jinen direnek gero duten kausa oboro haren abantzatzeko, eta obligat... Amen.
‎Horrela, elkarren ondoan, kanpoko oina eta hanka libre geratzen zitzaizkigun, arraun gisa erabiltzeko. Azkeneko aurkikuntza horrek erakutsi zigun antolamendu horrekin enbor askoz ere txikiagoak erabil genitzakeela eta abiadura handiagoa hartzen genuela. Eta hor amaitu ziren gure aurkikuntzak.
‎Ekiak ekiari42 aski izanak, tenore zen lekuak hustu genitzan eta hustu egin genituen oskiak soineratuak, arropak aldean, biluz golli golli. Autotik hurbil, haiek bikinia jauntzi zuten eta nik prakak.
‎Bada, segi, segi ezazue eta ontsa busti.
‎Pagadi zahar hark eta haizearen laguntzaz kulunkan zebilzkion hostoek, isiltasun harekin nahastuta, aire magikoa ematen zioten une hari, onddoekin edo onddorik gabe. Beste garaietara ninderaman sentsazio multzoak eta une batez makila, saskia eta buruan jiraka neramatzan azken gorabehera guztiak utzita etzan egin nintzen amalurraren besoek besarka nintzaten eta nire ustez taupadak sentitu nituen, barne barnean, lurraren sakonetik bidalitako taupada hots mutuak, barnerakoiak, eta horrela jarraitu nuen luzaroan mika baten karrankak esnatu ninduen arte. Buru gainean kulunkan zebilen pago baten adarrean zegoen niri beha, burua tik tak alde batera eta bestera mugituz argazkiak atera nahian bezala.
‎Tradizioak zabal eta zehatz aholkatzen du zer eta nola jokatu behar den heriotzunean, zein diren bete beharreko errituak, hilak zelan eta zertarako agertzen diren, zer egin hurbiltzen direnean eta nola lagundu beste munduan bakea erdiets dezaten eta, horrela, biziei ere bake eman diezaieten. Asmo didaktiko nabaria dute horietaz mintzo diren mitoek eta haien zerrenda luzea askotan aurkeztua izan da Euskal Herrian.
‎Geure ideia eta subjektibitateen menpe bizi gara, eta horrek gure sentimenduak bideratzen ditu. John Lennonen heriotza, esaterako, Jobsena baino gehiago sentitu nuen eta beste batzuena ere bai, baina hobe ez esatea, ondorio penalik izan lezake eta. Facebookeko hormetan Steve Jobs BB idatzi duten askok ez dute jakingo Ferrer nor zen.
2019
‎Eta Manuelek soka lodi bat pasa zion zakurrari lepotik. Bihur ezazu eta zentzurik gabe utziko duzu esan zion Manuelek. Ezezagunak buruarekin baiezkoa eman zion.
‎Gure Europa zaharkitu honi adjektibo mordoa jar geniezaioke atzetik eta gehienak gutxiesgarriak lirateke. Gure lehen mundu zapaltzaile, ero eta basati honi nahi duguna lepora geniezaioke eta ziurrenik motz geratuko ginateke. Haatik, zu eta biok, ene lagun estimatu hori, hemen jaio gara, lehen munduko biztanleak izatea egokitu zaigu eta zorte itzela izan genuela onartu beharra daukagu.
‎Eta bukaeran gogotik desiratzen duzu psikologoak hitzaldiari lehen baino lehen bukaera eman diezaion eta atzean dauden haurren irribarreak itzul daitezen.
‎Orduan esan zuen Dodoak aho batez, zutitzen zen aldi berean, sesio aldi honetan saiheste bati ekin diezaiogula eta sustraitik erremedio erradikalagoa onartzera aurki pasa gaitezela proposatzen dut...
‎Hor bazterrean badago pikatxoi zahar bat. Har dezadan eta ikus dezagun.
‎Eta emeki emeki euskaldunen gertaera historikoetan ere azaltzen zaizkigu. Horrela Basajaunek engainatu zuen Teodosio Goñikoa bere burasoak hil zitzan eta ez zedin Iruñeko lehen erregea izan. Bizkaiko lehen jauna izan zen Jaunzuri Sugaarren semea zen eta Nafarroako erresumako erregeak ilargi beteko gauetan altxatzen ziren errege, Ilargi jainkosaren benedikazioa atzemaitean.
‎Lehen ikusi dugu neguko solstizioaren inguruan eta eguzki sortu berria gurtzeko, hainbat erritual egiten zituztela, horietako bat, animalia, fruitu eta barazkien eskaintza zelarik. Horrelako eskaintzak ziren ber egunetan, geroxeago, azokak egin zituztela pentsa dezakegu eta azoka horietako batean oinarriturik sortu zela gaur egun San Tomas izenaz ospatzen dugun azoka famatua. Hau ez dago dokumentaturik baina logikak irudikatzen digun gogoeta dela, erran genezake.
‎guziek ezikusiarena egiten zuten. Udaletxeak ez zidan jaramonik egin, arartekoak bere laguntza ukatu zidan, bere balioaz azpitik zegoen etxe hura herritarrei bakarrik sal niezaiekeen eta eurek erabakitako salneurrian gainera. Eskuak lotuta.
‎Zera eskatzen du: goian aipatutako datatik aurrera hilabete izango du Udaletxeak gatazka hau konpontzeko, edo bertzela, beharrezko neurriak hartzeko emakume honek lur hori utz dezan eta lehen bezala gel dadin, hainbeste denbora irauten duen gatazka honi irtenbidea aurkitu arte, emakume hau bera bakarrik ari delako lur hau erabiltzen inolako eskubiderik gabe eta bertzei min egiten,... bezala. Hau guztiarengatik herri osoa ordezkatzen duen Batzarre honek, eta Udaletxeari presiorik egin gabe baina bai arrazoi osoz bertze irtenbide batzuk hartuko dituela erabakitzen du.
‎Hau guztia esateko bi gauza izan ditut kontuan, nahiz eta esango dizuedan hau esatea ez dagokidan niri. Baina esan diezazueket eta aurreratuko dizuet, bata, labana oso zorrotz dagoela. Bai, bai, zientifikokoei galdetu diet. Eta bestea zera da:
‎Hamabiak aldera, Haakonsson unibertsitateko hizkuntzalariarekin bideokonferentzia izatekoa zen. Unibertsitatera ere joan zitekeen, edo kafetegiren batean geratu, baina zergatik ibiliko zen batetik bestera, kontu batzuk bulegotik bertatik argitu zitzakeen eta. Olerkiaren itzulpenaren hizkuntza kirundia zela baieztatzea nahi zuen.
‎563 Baten batek bere buruaz beste egiten duenean bihotza apurtzen duena ez da salba zezakeen ezer ez esan izana, baizik eta jakitea nonbait bazegoela hura salba zezakeen zerbait esan genezakeena eta esan ez genuena, berdin diolarik zein azaleko edo zentzugabea izan zitekeen; gauza da asmatzen ez genuela jakin.
‎Ez da egia alegia latina Errenazimenduan hiltzen hasi zela hizkuntza erromantzeen loraldi literarioaren eskutik; latina hilik zegoen Antzinate argitsua eta kultura klasikoa eraila izan ziren unetik, eta monasterio zein kalonjetzetan, eta unibertsitateetan ere, haren momia zen erabiltzen zena. Errenazimenduan gertatu zena zera da, latinaren seme alabek zorutik altxatu eta duintasunez eta errespetu osoz lurperatu zutela, bere oroimenak iraun zezan eta bere seme alabetan, eta bere seme alaben seme alabetan bizi zedin.
‎792 Zure estimuak eta interesak dosifikatu itzazu eta ez duzu egia jakingo munduak aurrean jartzen dizun arte, munduak aurrean jartzen dizunean ere.
‎Euri zaparrada edozein unetan bota zezakeela eta, kabalkada, errepide nagusia luzaz zeharkatu ondoren, merkatu estalira iritsi zen eta bertan ekin zion fartsa jokatzeari. Bi orenez aritu ziren merkatua betetzen genuen entzun ikusleon poza eta irriak sortarazten.
‎Kontuan hartu behar dugu Altsasu herriaren kokapena; Sakana bailararen erdialdean dago eta bat egiten du Aizkorriko mendikatearekin, Aralarkoarekin eta Urbasarekin; esan nahi baita natura eta basoa bere gordintasunean izango zirela nagusi ingurune horretan. Gertuko mendikatea dute Urbasa eta apur bat ezagutzen duenak jakingo du, Euskal Herriko mendi gehienetan bezala, lurralde karstikoa dela, hots, urak erraz zula dezakeena eta, ondorioz, leize, koba edota haitzuloz jositakoa. Amalurraren zauri hauek, garaien arabera, aterpe, babesleku edota misterioz jositako gune debekatutzat hartu ditugu euskaldunok, baina mitologian Zezengorri, Betizu, Momotxorro, edo Aatxeren bizileku dira.
‎Zirkuluaren eta etengabeko mugimenduaren sinbologia aldetik hor ditugu eguzki loreak, lauburuak, bere etengabeko gurpilarekin jira eta bueltaka; eta berriro, sinbologia horretan mugimenduaren norabidearen balioa agertzen zaigu; ez da gauza bera ezker aldera jiratzea edo eskuin aldera. Horren arabera begizkoa bota diezagukete eta zori ona edo txarra izan bizitzan.
2020
‎Funtsean betiko debatea baitago, Miranderekin zer egin. Kezka ez da gaurkoa, ea inork literatura ona egin dezakeen eta, era berean, eta besteak beste," antidemócrata y racista" izan. Afera zahar eta arantzatsua, artearen eta moralaren arteko harremanez hitz egitera behartzen gaituena, obraz eta berau sortu duen gizabanakoaz.
‎Nahiz eta norberak osasun ona izan, eta horregatik norberaren beldur handirik ez, kontziente gara nornahik noiznahi istripuren bat izan dezakegula eta osasun etxeak gaixoak ezin artaturik egon daitezkeela koronabirusagatik. Ideia hori zabaldu da, eta ardura komunitarioa berpiztu digu.
‎Zaila da beti mito bat deskribatzea; ez du onartzen ez harrapa dezaten eta ez muga dezaten; kontzientziei segika ibiltzen zaie, baina haien aurrean objektu finko bat izan gabe sekula. Hain da sigi sagatsua, hain kontraesanezkoa, hasieran sekula ez zaio antzematen orobatasuna:
‎Laburbildurik, kulturalak izatearen fama dute, aurkezle eta lehiakideen alderako enpatia eta sinpatia eragin ditzakete eta eragiten dituzte, eta kasu batzuetan edo askotan adikzio sortzaile gerta litezke eta gertatzen dira. Diru asko irabaz daiteke gainera, dena osatzeko.
‎Ez dago instituzio politiko, judizial edo polizialik katalan nazioaren borondate subiranista suntsi dezakeenik: " És una qüestió de la més pura democràcia i d´apoderament d´un poble sotmès per un imperialisme nacionalista que disposa de molts mitjans al seu abast però que mai podrà doblegar la voluntat del poble català." Horrek ez du esan nahi Espainiako instituzio espainolistek kalte handia ezin egin diezaiekeenik eta desesperazio handia ere ekar ez diezaiekeenik, eta ez du esan nahi halaber ez dutela konturik eman beharrik izango benetan demokratikoak diren instituzioen aurrean egungo Europar Batasun politikoa ezaguturik, ez da sinesteko erraza baina beste instantzia batzuek ere salatu dute Jordi Cuixart i Ho tornarem a fer liburuan irakurri diodanez; esaterako, Nazio Batuen Erakundearen Atxiloketa Arbitr...
‎Nola erreakzionatu zuten alderdi espainolek? PPk 2003ko azaroan, Ibarretxek bere planari buruzko erreferendumera dei zezakeela eta, Zigor Kodearen urgentziazko aldaketa bat burutu zuen, bost urterainoko kartzelarekin zigortzeko legezko estaldurarik gabe erreferendumera deituz gero. Egoera birbideratzeko negoziazio prozesu bati ekin beharrean, Aznarren gobernuak gaia auzitegietara bideratu zuen erreferenduma egiteko mehatxua indargabetzeko kartzela zigorrak ezarrita.
‎Apartamentu batean liskarretan ibiliko ginen une oro. Fulbola dagoen egunetan, adibidez, friki fulbolzaleek partida taldean ikus dezakete eta euren haitzuloetako errituak egin, jende normalari enbarazurik eragin gabe eta beste ingurumen itxiagoetan pairatzen dituzten isekak nozitu gabe.
‎Pozik botako nioke begiradatxo bat. Aizu, hurrengoan sartu behar duzunean ez al zaizu iruditzen atea bultza nezakeela eta...?
‎Hilko ahal naiz oraintxe bertan gezurra badiot! Sheriffak mia nazala eta ikus dezala.
‎Irakur ezazue eta bertan erraiten zaizuena egin, otoi! errepikatu zien andereak.
‎Saltoka eta arineketan egiten du etxetik eskolarako bidea. Eskolan ezin dira bata bestearen ondoan jesarri, eta, dagoeneko, kargutu da etxe banatan biziko direla egokitu zaien familiekin, baina atsedenaldia biona da, amaitu arte hitz egin dezakete eta barruko kezkak trukatu, barre egin, kantatu, jolastu...
‎Beltzek hil zituzten lau marinelek ere bide berdina jarraitu zuten. Buruak pisuko zaku batzuetan sartu genituen itsasoak hondartzarantz eraman ez zitzan eta beltzen esku erori ez zitezen. Bost atxilotuak marinel bezala hartu nituen baina eurak beste zerbait pentsatu zuten.
‎Bere kideak zeharo beldurturik zeuden kontratatzaileen itsasontzietara hurbiltzeko. Horregatik Fanfoak, Mauki esklabua jaitsi zezatela eta truka zezatela, tabako piska bat, aizto, aizkora, perkal eta abarrez agindu zuen, berak soro lanaren bidez ordainduko zituela eta. Mauki erabat izuturik zegoen goletara igo zutenean.
‎Bufaloen esnea ia beti gurinetarako erabiltzen zuten abeltzainek, eta etxe bakoitzean apur bat baino ez zen gordetzen abagune berezietarako. Ezkontzetan banatu ohi zen bikotearen hurbileko familiak edan zezan eta bestela gorputzaldi txarretan: marranta bat zela, tripako min bat, sukar ezohiko bat, artatxiki ardo mozkorrak ekarritako larritasuna...
‎Bada, erasotzen badugu, tiroren bat bota dezake eta finkako norbaitek entzun ere bai.
‎Fisikak aspaldi erabakia du izadiak higuin duela hutsunea. Horrela, bada, krokodiloaren barrenak hutsik egon behar du, hutsunea higuin izan dezan eta, horrenbestez, etengabe irensten eta eskura duen guztiaz betetzen aritu dadin. Horra, krokodilo guztiek gizakiak zergatik irensten dituzten, zentzuzko arrazoi bakarra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dezake 9 (0,06)
zezan 9 (0,06)
dezan 8 (0,05)
ditzake 7 (0,05)
zitzan 6 (0,04)
ezazu 5 (0,03)
dezakegu 4 (0,03)
zezakeela 4 (0,03)
zezaketela 4 (0,03)
zezatela 4 (0,03)
zezaten 4 (0,03)
dezakeena 3 (0,02)
dezakezu 3 (0,02)
dezala 3 (0,02)
dezaten 3 (0,02)
ditzakete 3 (0,02)
ezazue 3 (0,02)
nezakeen 3 (0,02)
zenezake 3 (0,02)
zezakeen 3 (0,02)
zezala 3 (0,02)
dezagun 2 (0,01)
dezakeela 2 (0,01)
dezaket 2 (0,01)
dezakete 2 (0,01)
dezaketela 2 (0,01)
diezaion 2 (0,01)
ditzala 2 (0,01)
itzazu 2 (0,01)
nazala 2 (0,01)
nezakeela 2 (0,01)
nezan 2 (0,01)
zitzakeela 2 (0,01)
zitzakeen 2 (0,01)
DEZATELA 1 (0,01)
baitezake 1 (0,01)
baitzezakeen 1 (0,01)
balitza 1 (0,01)
bitza 1 (0,01)
dezadan 1 (0,01)
dezakeen 1 (0,01)
dezakegula 1 (0,01)
dezakegun 1 (0,01)
dezaketenean 1 (0,01)
dezakezunean 1 (0,01)
dezazula 1 (0,01)
diezadakezu 1 (0,01)
diezagukete 1 (0,01)
diezagun 1 (0,01)
diezaiekeenik 1 (0,01)
diezaiogula 1 (0,01)
diezaiokezu 1 (0,01)
diezazkion 1 (0,01)
diezazueket 1 (0,01)
ditzagula 1 (0,01)
ditzagun 1 (0,01)
ditzakeen 1 (0,01)
ditzakeena 1 (0,01)
ditzaten 1 (0,01)
ditzazun 1 (0,01)
gaitzan 1 (0,01)
genezakeena 1 (0,01)
geniezaioke 1 (0,01)
genitzakeela 1 (0,01)
genitzan 1 (0,01)
iezaiozu 1 (0,01)
itzazue 1 (0,01)
lezake 1 (0,01)
lezakeela 1 (0,01)
liezaioke 1 (0,01)
litzake 1 (0,01)
nazazue 1 (0,01)
neuke 1 (0,01)
niezaiekeen 1 (0,01)
nintzake 1 (0,01)
nintzan 1 (0,01)
nintzaten 1 (0,01)
nitzakeen 1 (0,01)
nitzan 1 (0,01)
zaitzala 1 (0,01)
zaitzan 1 (0,01)
zenezan 1 (0,01)
zezaketen 1 (0,01)
ziezaiela 1 (0,01)
ziezaiokeela 1 (0,01)
ziezaion 1 (0,01)
ziezaiotela 1 (0,01)
zitzakeenak 1 (0,01)
zitzala 1 (0,01)
zitzatela 1 (0,01)
zitzaten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia