Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2023
‎Hortik aurrera, prozedura berdina da lurralde guztietan. Txosten hori betebeharpekoari eta gainerako interesdunari bidaliko zaie eta hamabost eguneko epea emango dio nahi dituzten alegazioak aurkez ditzaten eta bidezkotzat dituzten frogak nahiz agiriak aurkezteko edo proposatzeko. Txostena, betebeharpekoaren alegazioak, ekarritako agiriak eta, hala denean, egindako frogen emaitza organo eskudunari bidaliko zaio (Araban Ogasuneko Zuzendariari, Bizkaian Tributu doktrinaren Batzordeari eta Gipuzkoan Batzorde Aholkulariari59) ebazpen proposamen arrazoituarekin batera.
‎74 Interesdunak prozedura hasteko eskatu eta ondorengo ezetzaren aurka errekurtsoa jartzeko aukerari dagokionez," egintza ez dela egokia agerian utz ditzaketen gertatze bidezko inguruabarrak" interpretatzeari dagokionez, eta egoera partikular sendotua uki dezakeen eta ebazteko organoa izango da egintza eman zuen berbera (Araban prozedura hasi dela komunikatu behar zaio Organismo Juridiko Administratiboari). Espedientean interesdunei entzunaldia egingo zaie hamabost eguneko epean eta, beharrezkoa izanez gero, aholkularitza juridikoaz arduratzen den organoari txostena eskatuko zaio.
‎Esate baterako, prozedura TFAOen 163 artikuluan arautu da: prozedura hasteko, tributuak aplikatzeko organo eskudunak (Ikuskaritzak) txostena eman behar du; txosten hori tributu betebeharpekoari bidaliko zaio bere aldeko alegazioak aurkez ditzan eta frogabide egokiak ekar ditzan hamabost eguneko epean. Espedientea bete ondoren, Batzorde aholkulariari helaraziko diote eta horrek bere ebazpena eman behar du hiru hileko epean.
‎Haatik, sindikatu ordezkaritzako organoen xedea da enpresako edo lantokiko sindikatuetan afiliatuta dauden langileak bakarrik ordezkatzea. Horrela, enpresan dauden sindikatuek, baldintza batzuk betez gero, euren sindikatu atalak era ditzakete eta sindikatu eskuordeak izendatu. Zenbat sindikatu izan eta horrenbeste sindikatu atal izan daitezke.
‎Printzipioz, badirudi kalte hori eragiteko arriskua handia dela, komunikazioa kontrolatzen delako, baina kontuan hartu behar da entzuten diren elkarrizketa bakarrak bezeroekin izandakoak direla. Gainera, langileak badaki enpresaburuak bere elkarrizketak entzun ditzakeela eta langileak badu aukera atseden guneetan beste telefono bat izateko, komunikazio pertsonaletan erabiltzeko (DESDENTADO BONETE y MUÑOZ RUIZ).
‎erakunde horren bidez pertsona aske bat hirugarren baten jabetzapeko lurrari atxikitzen zitzaion. Modu horretara, lur hori landu zezakeen eta bertan bizi zitekeen, gehienetan, bizitza osoan, edo denbora luzez, jabeak kanporatzeko beldurrik gabe. Edonola ere, kolono horrek jabeari kanon bat ordaindu behar zion, dirutan edo ustaren zati jakin bat emanez.
‎Estatua egituratzean autonomiaren printzipioa eta batasun printzipioa koordinatu behar dira. Bi printzipio horiek talka egin dezakete eta horregatik harmonizazio eta koordinaziorako tresna ezberdinak garatzen dira Konstituzioan. Hori horrela, autonomia printzipioaren erabilera kontrolatzeko betebeharra sortzen da.
‎Administrazioen arteko koordinazioa gauzatzeko, Estatuko edo autonomia erkidegoetako legeek toki administrazioekin batera lankidetza organoak eratu ahal izango dituzte. Horiek kontsultarako organoak izango dira, eremu autonomikoa edo probintziala izan dezakete eta izaera orokorra edo sektoriala. Koordinazioa aipatu arren, borondatezko parte hartzea suposatzen du eta kooperazio organoak eratzeko bidea ezartzen da.
‎Ez da beti lege kontrol bat egiten eta kontrol tresna ez da beti a posteriori ezartzen. Toki erakundeen finantza jarduerak Ogasun Orokorrean eragina izan dezake eta, horregatik, toki erakunde batek finantza izaerako erabaki batzuk hartzeko, toki erakundez gaineko Administrazio edo botere baten baimena behar izatea gerta daiteke. Kasu horietan, finantza zaintzako organo eskudunek aurretiaz udalaren asmoa kontrolatzeko aukera izan dezakete.
‎Horrek, informazioaren argitarapenean berandutzak ematea ekar dezake, informazioa Estatuaren argitarapenerako Foru Aldundiek eman behar dutelako. Foru Aldundien arazoa konpontzeko eta informazio betebeharren argitarapenean atzerapenak ez gauzatzeko, irtenbidea epeen arauketak ekarri dezake eta lurralde historikoek horretarako eskumena dute. Bide hori 2023rako Bizkaiako Foru Aldundiak ezarri du, aurreko urtean egin zuen bezala, eta Bizkaiako Lurralde Historikoaren Aurrekontua onartzen duen abenduaren 28ko 10/ 2023 Foru Arauaren 47 artikuluan.
‎Baina azkenean eztabaidarako konponbidea bilatu zen eta 2016an ETELa onartu zen. Legearen zioen azalpenean esaten denari jarraituz, legeak" eskumenak argitu nahi ditu, segurtasun juridikoa emateaz gain udalaren egiteko instituzionala indartzeko, eta finantzaketa egokia emateko, toki erakundeek finantza jasangarritasuna ziurtatu dezaten eta, hartara, herritarrei zerbitzuak egoki emango zaizkiela berma dadin". Ikuspuntu horrekin, deigarria da ETELren barnean Euskadiko legegileak finantza zaintzaren esparruan egin duen hausnarketa lasaia lurralde historikoei eskumena aitortuz617 Besteak beste, GALDEANO LARIZGOITIAk eta ZURUTUZA MUJIKAk horrela diote:
‎Ondorioz, hiru kontrol ezberdin jasotzen ditu espediente honek: autonomia erkidegoak ebazpena eman behar du; Estatuko administraziak TAOLren 56 artikuluaren bitartez eta 61 artikuluaren bitartez gauzatu dezakeena eta finantza zaintzako funtzioak sortu berri den egoera finantzarioaren ingurukoa. Azken hau da guri interesatzen zaiguna.
‎Zentzu horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek ehun urteko ikerketa historikoaren ondorioz foru erakundeek udal aurrekontuetan esku hartu zutela frogatu zuten, tributu jardueraren eta aurrekontu jardueraren arteko ezberdintasun argirik egin gabe. LHLk toki ogasunei buruzko arauketa Ekonomia Itunaren esparruan sartzen du eta toki ogasunen jardueran barneratzen dira aurrekontueta tributu jarduerak. Finantza zaintzari dagokionez eta Ekonomia Itunaren 48.5 artikuluaren hitzak ikusirik, Bizkaiak uste du 2002ko finantza zaintzaren ahalmenak handitzea arau ahala suposatu dezakeela eta Bizkaiko kasuan horiek Batzar Nagusiei dagozkie. Horregatik EAE barneko organo eskudunak ez dira zehaztu.
‎...otzat jotzen dituen zerga onurak, salbuespenak eta partaidetzak ematea, itundutako tributuei dagokienez. Udalei eta auzo batzarrei baimena ematea Toki Ogasunen Erregelamenduak adierazten zituen baliabideak erabiltzeko. Aurrerantzean Estatuak araubide erkideko udalei ematen zizkien udalordainarazpenak ezarri eta gauzatzeko baimena ematea udalei. Udalei eta auzo batzarrei laguntzak ematea obrak egin zitzaten eta udal zerbitzuen eraginkortasunean lagundu zezaten, diru-laguntzen, ordainarazpenen edo bestelako laguntza finantzario eta teknikoen bidez. Ogasun Ministerioari esleitutako eginkizunak, aurrekontuak eta kontuak onesteari, ordainarazpenak ezarri eta antolatzeari eta prozedura ekonomiko administratiboei zegokienez.
‎Zaintza hitzak esangura asko izan ditzake eta aurreko zatiaren bigarren kapituluan aztertu ditugu. Badirudi eta printzipioz horrela ulertu daiteke, finantza zaintza eta autonomia ez datozela bat.
‎Azkenik, hemen Estatu mailako arau nagusienak jaso dira, oinarrizkoak baina, geroago argi utziko dugunez, toki araubidea autonomia erkidegoetan garapena izan dezake eta, gehiago, foru lurralde ezberdinetan. Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak, tokiaraubide propioa izateaz gain, Estatuari dagokion finantza zaintza ere egikaritzen dute herrialde horiek osatzen dituzten toki administrazioen gainean.
‎Lan honetan landu dugun finantza zaintzako kontzeptua zabala da. Ez da bakarrik finantza zaintzaren esamoldearekin legeetan adierazten dena, baizik eta izaera ekonomikoa izan dezaketen eta udalez gaineko kontrolpean dauden udalen jarduerak. Arauketa nahasi horrekin, EKak zehazten dituen eskumen banaketarekin eta indarreko autonomia estatutuek ezartzen dituzten eskumenekin ez da erreza zehaztea zein den finantza zaintzako organo eskuduna.
‎Udalaren aurrekontuan eragina dauka eta udalaren aurrekontu egonkortasunean, gastu arauan eta zor bizian zuzeneko eragina. Parametro guzti horiek aurrerago jorratuko ditugun arren, kontuan izan behar dugu udalak hartzen dituen zor guztiek udal finantzazioan zuzeneko eragina dutela, horien gastu muga kolokan jar dezaketela eta, ondorioz, plan ekonomiko finantzarioa izateko eta esku hartzea izateko aukera gehiago izan dezaketela. Hortik datoz kontrol gehienak.
‎Aitorpen hori eginik, zalantza barik ere aitortu daiteke autonomia erkidegoek finantza zaintzako eskumenak ere izan ditzaketela eta, ondorioz, jarduera hori kontrolatzeko eta ikuskatzeko aukera izango dutela: " Beraz, Kataluniako Auogasun ministerioak argitaratutako datuetatik ondorioztatzen denez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia