2000
|
|
Eta, hura erran zidanean ere, liluraturik bezala geratu nintzen. Eta, nola ez bainekien zer erran,
|
ez
zer egin, pitxerretik edan nuen nik ere... Eta, arnoa zainetan hedatzen zitzaidala, osaba Joanikot eta Maddalenen iduri ezin ederrago hura etorri zitzaidan bat batean, haien eskuek eta amorioaren eskuek sufrimenduaren oihalean hain modu eztian brodatu zutena.
|
2004
|
|
" Aitortzen dut Eneko ez dela orain dela urte batzuk Atotxan ezagutu genuena, partida osoa aguantatzeko gai zenean, eta horregatik lehen zatiko bukaera aldean edo bigarren zatian ateratzen duela entrenatzaileak, baina aitortzen dut, halaber, Anoetako zelaian sartu ahala, zeharo aldatzen dela ikusleon jarrera, Atotxan garai batean bezala, Eneko eta gure artean zirkuitu magnetiko bat sortuko balitz bezala, nondik, gutxien espero dugun momentuan, mila iratxo eta beste hainbat izaki fantastiko atera daitezkeen dantzan, jokaldi batean ez bada bestean... Eta Enekok baloia hartu, eta hurrengo segundoan inork ez du jakingo zer egingo duen,
|
ez
zer egin duen, guztiok aitortuko baitugu, partida amaituta gero, baloia futbol zelaitik desagertu zela istant hartan... baina ez, hantxe baitzegoen magoa baloiarekin berriro, ez lehengo tokian ordea, bizpahiru metro aurrerago baizik, atzelaria lurrean etzanda utzita..."
|
2006
|
|
Ez da oso metafora originala horrelako ospea daukan irakasle batentzat, baina tira, askotan errepikatu ohi diren sentimenduak adierazteko gaitasunagatik bihurtu ohi dira esamolde batzuk topiko. Topikoak topiko, zure amodio sukartsu horren berri ikasturtean zehar jakinarazi bazenit, nora ezean utziko ninduzun;
|
ez
zer egin zalantzan, nire ikasketei garrantzi handia eman arren argi baitauzkat bizitzako zenbait printzipio eta lehentasun, baina bai zure aurrean nola jokatu ez nekiela eta disgustura. Delikadezia hori ezin dizut ukatu, beraz:
|
2007
|
|
Elvis hil zen urte hartan nik ez nekien artean
|
ez
zer egin nahi nuen, ez zer izan nahi nuen. Etxean galdetu ere ez zidaten egiten azkenerako, purrustada batez erantzuten bainuen beti, ez nekiela eta haiei ez zitzaiela inporta; inporta, inporta zitzaien noski gurasoei, baina ikasle ona nintzenez lasai uzten ninduten, garaia iritsitakoan neure bidea aukeratzen jakingo nuelakoan.
|
2014
|
|
Rafak zeraman giltza, eta berak ireki zuen atea. Lehendik ere ohe horretan egonak ginen biok, etzanda eta besarkatuta, baina berriz ere hutsetik hastea bezalatsu begitantzen zitzaidan, ez nola jokatu
|
ez
zer egin ez nekiela.
|
2017
|
|
Bera goizero Bergarara eta ni etxian, bere zain. Ormaiztegira fan zanian be, berak ez ekixen ezer, ez zergatik,
|
ez
zertarako egin bihar zan lanori. Gerra konturen bat zala bai baiƱa, aginddutakua besterik ez eben egin berak.
|
2018
|
|
–Seme biak eskeleto bihurtzen ikusi, neure begien aurrean, eta jakin ere
|
ez
zer egin. Gero seme zaharrena ohean hiltzen ikusi, eta enteratu gazteena lapurretan dabilela Urian, neure kosturera izena hartuta, eta zer egingo nuen ba, ba zeozer.
|
2022
|
|
Ezerezera egin nuen salto. Eibarrera iritsi nintzen, ez nion lehengusinari lanari buruzko galderarik egin,
|
ez
zer egin behar nuen, ez zer suposatzen zuen. Asteazken gauez iritsi, ostegunean egin zidaten lan elkarrizketa, eta ostiral gauean sartu nintzen interna Bergarako etxe batean.
|