2015
|
|
Poz handia da, Zugandik aldendua egotearen bakardadeak nahigabetzen duen arimarentzat, alde guztietan zaudela jakitea. Baina maitasunaren irakina eta nahigabe honen eragin biziak hazten direnean, zertarako balio du, ene Jainko?, adimena nahasten baita eta egia hau ezagutzeko arrazoia ezkutatzen, ezagutzerik
|
ez
ulertzerik gabe. Zugandik aldendurik dagoela daki soilik, eta ez du onartzen inolako erremediorik; izan ere, gartsu maite duen bihotzak ez du onartzen aholkurik ez kontsolaziorik, mindu zuen harengandik izan ezik; handik itxaroten baitu bere nahigabearen erremedioa.
|
|
Badakizue adimenaz gogoeta egitea gauza bat dela, eta oroimenak adimenari egiak agertzea beste bat. Beharbada, ez didazuela ulertzen esango didazue, eta egiaz baliteke nik
|
ez
ulertzea esaten jakiteko eran; hala ere, dakidan moduan esango dut. Nik meditazioa adimenaz ekin eta ekin gogoeta egiteari deitzen diot, esaterako:
|
|
Ez naiz ari irudipenak dituztenei buruz, horiek gauzaren batean hainbesteko guraririk ez izateaz eta irudipenei jaramonik egin nahi ez izateaz, erremedioa baitute. Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; izan ere, hitz egiten duen Espirituak berak geldiarazten ditu gainerako pentsamenduak eta esaten denera arretaz egonarazten du; horrela, nolabait iruditzen zait, eta uste dut halaxe dela, errazago litzatekeela oihuka hitz egiten duen pertsona bati ongi entzuten duen beste batek
|
ez
ulertzea; izan ere, gerta daiteke esaten dionaz ez konturatzea, eta pentsamendua eta adimena beste gauza batean jarrita izatea; tratatzen ari garen honetan, ordea, ezin da horrelakorik egin: ez dago belarririk estaltzeko, ezta esaten zaion hura ez den besterik pentsatzeko ahalmenik ere, ezta inola ere; izan ere, eguzkia geldiarazi ahal izan zuenak, uste dut Josueren eskaeraz izan zela?
|
|
5 Arima honela ahalmenak geldiarazita dagoela, Jaunak sekretu batzuk, esaterako, zeruko gauzak eta irudizko ikuskariak, hari agertzea nahi duenean, hau jakiten du gero hitzez adierazten, eta oroimenean josita geratzen zaio sekula ere ez ahanzteko eran; adimenezko ikuskariak direnean, ordea, ez du jakiten adierazten; izan ere, batzuk garai hauetan hain goi mailakoak izanik, lurrean bizi direnek esan ahal izateko eran ulertzea ez da komeni; hala ere, zentzumenak argi izanez gero, adimenezko ikuskari hauetako asko adieraz daitezke hemen. Gerta daiteke zuetako batzuek
|
ez
ulertzea zer den ikuskaria, batez ere adimenezko ikuskaria. Azalduko dut nik bere garaian, horretarako ahalmena duenak agindu didalako; eta harira ez datorrela badirudi ere, baliteke arima batzuentzat onuragarri izatea.
|
|
11 Oi Jainkoa balia bekit, ene alabak, zenbat arima galdu nahi izango zituen hemendik deabruak! Hau guztiau eta esan nitzakeen beste gauza asko apaltasuna irudituko zaie, eta gauzak ongi
|
ez
ulertzetik dator; okertu egiten du norbere buruaren ezagutza eta, geure baitatik sekula irteten ez bagara, ez naiz harritzen, hau eta gehiago ere gainera etortzeaz. Horregatik diot, ene alabak, Kristo geure onagan, eta haren santuengan, jar ditzagula geure begiak, eta han ikasiko dugu benetako apaltasuna, eta bikaindu egingo da adimena, esan dudanez?
|
|
13 Bai dohakabea dela bizi dugun bizitza! Izan ere, apaltasuna eta norbere buruaren ezagutza hau ongi
|
ez
ulertzeak eragiten dituen kalteez beste toki batean luze hitz egin dudanez gero, ene alabak, ez dizuet gehiago esango hemen, garrantzitsuena bada ere; behintzat, Jaunak hala nahita, asmatuko ahal nuen zuentzat onuragarria den zerbait esaten.
|
|
9 Bada, egiazkoa dela diodan seinale horretara itzuliz, hemen duzue arima hau, Jainkoak guztiz ergela egin zuena, harengan hobeki errotzeko benetako jakinduria, ez ikusten, ez entzuten,
|
ez
ulertzen duena horrela dagoen unean; une hori betiere laburra da, eta egiaz izan behar duen baino ere askoz laburrago iruditzen zaio berari. Jainkoak bere burua arima haren barnean finkatzen du, arima bere senera etor dadinean bera Jainkoagan eta Jainkoa beragan egon zela inola ere zalantzarik ez izateko eran.
|
|
Janaria urdailean jarrita egongo balitz bezala da, jan gabe eta han nola jarri zen guk jakin gabe, baina ongi ulertzen du badagoela, kasu honetan zer janari den eta nork jarri zuen ulertu ez arren. Hemen, ordea, bai; baina nola jarria izan zen ez dakit, ez baitzen ikusi,
|
ez
ulertu, haren desirak ere ez baitzuen erakarri, ezta ez bainuen entzun halakorik izan daitekeenik ere.
|
|
12 Hau esan zidanean, nik nuen beldurrarekin, handiak izan ziren nire nahigabea eta negar malkoak. Egiaz Jainkoari atsegin eman nahi niolako eta ezin sartu nuelako buruan deabruaren kontua izan zitekeenik; baina beldur nintzen neure bekatu handiengatik Jainkoak ez ote ninduen itsutuko hori
|
ez
ulertzeko.
|
|
5 Kontuan izan bedi ikuskariak ikusten direnean edota hitz hauek entzuten direnean, nire iritziz, ez delaizaten egundo ere arima liluramendu berean bat eginik dagoenean; bada, bitarte horretan, esanda utzi dudanez, uste dut bigarren urari buruz aritu naizenean? ahalmen guztiak erabat galtzen dira eta nire iritziz han ezin da ez ikusi,
|
ez
ulertu eta ez entzun: arima oso osoan beste baten esku dago, eta bitarte horretan, oso laburra den bitarte horretan, uste dut Jaunak ez diola uzten ezertarako askatasunik.
|
|
Harrezkero bizi dena ez da hura, Neu baizik. Aditzen duena ulertzen ez duenez gero, ulertuz
|
ez
ulertzea bezala da.
|
|
2 Eta, honela, badira bost urte edo sei ere bai Jaunak askotan otoitz hau oparo eman zidala, eta ez nuen
|
ez
ulertzen ezta ez dakit esaten ere; eta nik neure artean pentsatua nuen, behin hona iritsita, gutxi hitz egitea edo batere ez egitea. Ongi nekien ez zela guztizko ahalmenen batasuna eta igarotakoa baino goragokoa zela ere oso argi neukan; baina aitortzen dut ezin nuela zehaztu ezta ulertu ere zertan zen desberdintasunhau.
|
|
4 Ez dadila arduratu laster tratatuko dudan harako apaltasun usteko haietaz, apaltasuntzat jotzen baitute
|
ez
ulertzea Jaunak dohainak ematen dizkiela. Uler dezagun ongi, izatez den bezala, Jainkoak gure inolako merezimendurik gabe ematen dizkigula eta eskertu diezaiogun Haren Maiestateari; izan ere, ez badakigu hartzen ditugunik, ez gara itzartuko maitatzera.
|
|
Esan dezadan guztian, eskatzen diot berorri, kontuan har dezala ez dela nire asmoa hau zuzena dela pentsatzea, nik
|
ez
ulertzea gerta daiteke-eta; baina nik ziurtatu dezakedana da, ez dudala esango batzuetan eta askotan esperimentatu ez dudan ezer. Ongi ala gaizki dagoen berorrek ikusiko du, eta hartaz ohartaraziko nau.
|
|
...hartarako prestatu eta oso harira etorri behar du), ariman sentitzen den barruko bildutasunbat da; arimak han beste zentzumen batzuk dituela dirudi, hemen kanpokoak dauden bezala, arimak bere baitan bildurik kanpoko zalapartetatik erretiratu egin nahi duela dirudi; eta horrela, batzuetan berarekin batera eramaten ditu; begiak ixteko nahia izaten du eta ez luke nahi ez entzuterik, ez ikusterik eta
|
ez
ulertzerik une hartan ariman duena baino besterik, Jainkoari emanda gehiago egotearren. Eta hau, gure Jaunak hori eman dionarentzat, erraza izango da ulertzen; eta eman ez dionarentzat hitz eta konparazio asko dira.
|
|
1 Otoitzean orain dudan jokatzeko era hau da: otoitz egiten dihardudala, gutxitan gertatzen da adimenaz gogoeta egin ahal izatea, arima berehala biltzen eta gelditasunean nahiz liluramenduan egoten hasten delako; eta horrela, ezin naiz zentzumenez baliatu ezertarako, entzuteko izan ezik, eta hori ere
|
ez
ulertzeko eran?; beraz, beste edozer alferrikakoa da.
|
|
21 Sinets iezadazue, Jainko maitasunak (ez diot hala denik, halakotzat izaten dugula baizik), grinak mugitzen baditu nolabait Jainkoa bera iraintzera eta arima maiteminduaren bakea haustera jotzeko, arrazoirik
|
ez
ulertzeraino, argi dago orduan geure burua bilatzen dugula, eta deabruak ez duela lorik egingo kalterik handiena egiten digula uste duen hartan gu estutzeko; halaxe egin zion emakume honi, eta, egia esan, izu ikarak hartu ninduen ni, ez, ordea, salbamena eragozteko adina izango zela sinesteraino, Jainkoaren ontasuna handia baita; dena dela, une gogorrean gertatu zen tentaldia.
|
|
3 Kalte handia egin dio aitor entzuleak bera
|
ez
ulertu izanak; nik ikusi nuen. Nire partez jakinaraz biezaio berorrek kapilauari eta eman goraintzi asko, eta ez onartu Estefaniari bakardade horiek eta gutxi jateak, hura bezalako beste kasu bat etortzea nahi ez badu.
|
|
...n ere, berorren eginbeharrak larriak dira eta ez litzateke egoki izango beste baten esku uztea; nire iritzia da, kontua da osasunez gaizki ikusten dudala berori, eta zeregin gutxiago izan dezala nahiko nukeela; eta gure Jauna gorestera narama haren etxeko gauzak zein benetan hartzen dituen ikusteak, ez bainaiz hain inozoa Jainkoak berorri talentu hori ematean egiten dion mesedea eta zer balio duen
|
ez
ulertzeko. Inbidia ere badiot, eta halakoa nahiko nuke neure prelatua.
|
|
Badirudi berori ikusi gabe joatearen pena arindu egiten didala, berorrek pena bera izateak. Hala ere, laster batean egin ditzake Jaunak gauzak guk orain
|
ez
ulertzeko eran, asti gehiago izan dezagun (egiaz, hemen izan naizen bitartean gehiago ezin izan baita), tarte txikian guk elkar ikusteak neke handia baitakar; guztia doa bisitetan eta mihiari eragitearren loa galtzean, eta hainbesteko gogoa izanik, ez da faltako hitz zororik ere. Dena dela, esan nahi nituzkeen gauza asko, ez dago gutunez esaterik:
|
|
Ez dut ulertzen hau nola den, eta
|
ez
ulertzeak atsegin handia ematen dit; izan ere, ene alabak, arimak ez ditu hainbeste begiratu behar geure behe mailako adimenen bidez ezagut ditzakegula diruditen gauzak, ezta gauza horiek ez diote eragiten bere Jainkoari begiratzera eta begirune izatera, inola ere ulertu ezin direnek eragiten dioten bezainbeste. Eta horrela biziki gomendatzen dizuet, libururen bat irakurri eta sermoiren bat entzun edota gure fede santuko misterioez gogoeta egin eta ezin uler dezazuenean, ez zaiteztela neka ezta burua hausten jardun ere; gauza asko ez dira emakumeentzat ezta gizonentzat ere.
|
|
...rian diot probetxu ateratzeko arimak hemen egin behar duena, eta hau tratatzen ari naizenaren zerbait aditzera emateko da soilik; ez dut gehiago luzatu nahi, adiskidetasun honetan arimari egia handiak komunikatzen zaizkiola esatea baino besterik (hemen honezkero agertzen dio Jaunak arimari aparteko batasuna nahi duela berarekin, bien artean ezer zatiturik ez izaterainokoa); izan ere, berak zer den
|
ez
ulertzeagatik, liluratzen duen argi honek munduko huskeria ikusarazten dio. Ez du ikusten eskolatzen duen Maisu ona, berarekin dagoela konturatzen bada ere; dena dela, hain ongi eskolatua, hain ondorio handiekin eta bertuteetan hain sendoturik geratzen da, non ez baitzuen gero bere burua ezagutzen eta ez bailuke nahi ezer egin ezta esan ere, Jauna goretsi baizik; eta poz honek harturik dagoenean, hain murgildu eta sorgortua egonik, ez dirudi bere senean dagoenik ere, baizik eta zer nahi duen, zer dioen eta zer eskatzen duen ez dakien jainkozko mozkor antzeko baten eraginpean.
|
|
1 Argi ikusten dut Jaunak asko laguntzen diola erabaki sendoa hartzen duenari, eta horregatik ikusi behar da zer asmo duen hona datorrenak; ez dadila izan bere premiak betetzeko soilik (askori gertatuko zaienez); izan ere, Jaunak hobetu dezake asmo hori, adimen argidun pertsona bada; bestela, ez hartu inola ere; bada, ez berak ulertuko du nola sartzen den,
|
ez
ulertuko die biderik hoberenean jarri nahi dutenei. Izan ere, gehienetan, akats hau dutenei beti iruditzen zaie beraiek dakitela hobeki zer komeni zaien jakintsuenek baino; eta gaitz sendaezintzat dut, maleziarik gabe nekez izaten delako.
|
|
goi bertuteak lortzen saiatzen ez bagara. Hau adierazi nahi dut, izan ere, egia ez den gauzaren batean harrapatzen banauzue, ez duzue ezer sinetsiko, eta arrazoiz, jakinaren gainean esango banu, baina Jainkoak ez diezadala utz halakorik egiten; gehiago ez jakiteagatik, edota
|
ez
ulertzeagatik izango da. Esan nahi dut, bada, Jainkoak batzuetan mesede handi hau egoera txarrean dauden pertsonei egin nahi izango diela, era honetara deabruaren atzaparretatik haiek askatzeko.
|
|
Ezinezkoa da. Eta hortik ez doanarentzat nahigabe handia litzateke egia hau
|
ez
ulertzea, hau da, Jainkoak ematen duena dela hau; eta salbatzeko noraezekoa ez denez gero ezta saria irabazteko eskatzen dena ere, ez beza uste izan inork eskatuko dionik. Esana dagoen guztia egin dezana, hori gabe ere, perfekziora iritsi gabe ez da geratuko.
|
|
Eta egunero ikusten dituzuen gauza askotatik igarriko duzue egia diodala. Eta egia da, Salmogileak ezin zuen gezurrik esan, Espiritu Santuak esana baita, baina nik uste dut (gerta daiteke nik
|
ez
ulertzea eta zentzugabekeria izatea, dena dela, hala irakurri dut), perfektuengatik dioela hori,, lurreko gauza guztiak mendean baitituzte?. –8 salmoaz ari da hemen Teresa, baina zentsoreak ez zion barkatu eta gurutze handi bat egin zion X itxuran.
|
|
jakin eta uler dezagula norekin hitz egiten dugun, hari atzea emanda egon gabe, horixe besterik ez baita Jainkoarekin hitz egiten egotea eta era berean mila huskeriatan pentsatzen egotea. Eta gaitz guztia egiaz hurbil dagoela
|
ez
ulertzetik eta urruti irudikatzetik dator. Eta zein urruti irudikatzen dugun zerura goazenean haren bila!
|
|
Gauza hauek ulertuz eta ahoz otoitz eginez joan nahi baduzue, benetan bejondeizuela. Ez zaiteztela ari Jainkoarekin hitz egiten eta beste gauza batzuetan pentsatzen, hori gogoetazko otoitza zer den
|
ez
ulertzea bailitzateke. Uste dut azalduta geratzen dela.
|
|
Liburu honetan esan dezadan guztian men egiten diot Erromako Eliza Ama Santuak ontzat duenari, eta gauzaren bat haren aurkakoa balitz, nik behar bezala
|
ez
ulertzeagatik litzateke. Eta, beraz, gure Jaunaren maitasunagatik, eskatzen diet hau ikusteko diren jakintsuei, azter dezatela berariaz eta zuzendu horretan hutsen bat balego, eta beste gauzetan izan ditzakeen beste asko.
|
|
...ten zuen eta emandakoa eman gabe uztea ez zaigula inola ere komeni, horretan baita gure irabazi guztia; bada, hori betetzea zaila zela ikusi zuen; izan ere, bizitza guria daraman bati eta aberats bati esaten badiozu Jainkoaren borondatea dela eta neurria ezartzeko bere platerean, beste batzuek ogi kuzkur bat behinik behin izan dezaten, gosez hiltzen direlako, hamaikatxo arrazoi jarriko dizkizu hau
|
ez
ulertzeko, bere gogara ez bada; bada, gaizki esale bati Jainkoaren borondatea dela lagun hurkoa bere burua bezala maitatzea esanez gero, ez luke onez eraman ahal izango eta ez litzateke arrazoirik aski izango hari ulertarazteko; askatasun eta bizimodu gozora eginik dagoen erlijioso bati esanez gero, kontuan izateko etsenplu eman behar duela eta begira dezala, hitz hau esaten duenean, ez direla be... zin egin duela eta promes egin duela, eta Jainkoaren borondatea dela hark bere botoak betetzea, eta begira dezala eskandalu ematen badu haien oso kontra doala, guztiz hautsi ez arren; pobretasuna zin egin badu, gorde dezala itzulinguruka ibili gabe, hauxe baita Jaunak nahi duena; ez dator erremedioa oraindik batzuek nahi izatetik ere; zer izango zen Jaunak gehiena egin ez balu jarri zuen erremedioaz?
|