2016
|
|
Horregatik, bi esparru horien baldintzak desberdinak direla kontuan harturik, interesgarria litzateke ikertzea ea kirol profesionalean babesletza kontratuak adosteko enpresek dituzten arrazoiak bat datozen kirol ez profesionalaren esparrukoekin. Hori gutxi balitz, kirol
|
ez
profesionalaren babesletzaren ikerkuntza alorrean dagoen hutsuneak nolabait indartu egiten du ikerketa honen beharra.
|
|
Kasuen metodoak bereziki baliagarriak dira antolakuntza eta kudeaketaren arloko ikerketetan, kasuen dinamikak enpresak beren testuinguruan aztertzea ahalbidetzen duelako, enpresa horien zenbait gairen ulermena eta analisia bermatuz (Yin, 2003). Aurrez egindako literaturaren berrikuspena aintzat harturik, kirol
|
ez
profesionalaren gaineko babesletzaren jakintza mugatua dela ondoriozta dezakegu. Hala, ikerketa hau gauzatzeko kasu anitzen metodoa baliagarria eta egokia dela ebatzi dugu.
|
|
ARGI-INDAR SAren arduradunak, bere aldetik, kirol babesletzan aritutako lehen 10 urteen eta marka ezagutaraztearen artean erlazio lineal bat dagoela aipatzen du, eta hortik aurrera indarra galtzen du efektu horrek. Horrela, lau enpresen arduradunak bat datoz kirol
|
ez
profesionalaren babesletza marka ezagutarazteko baliagarria dela esatean, nahiz eta kirol profesionalarekin alderatuz daukan entzute txikiagoagatik epe luzeagoa behar den hori lortzeko.
|
|
1 Proposizioa: Marka ezagutarazi eta bezeroak lortzea arrazoietako bat da enpresek kirol
|
ez
profesionalean babesletza kontratuak adosteko.
|
|
2 Proposizioa: Bezeroak fidelizatzea arrazoietako bat da enpresek kirol
|
ez
profesionalean babesletza kontratuak adosteko.
|
|
MERKATU SAren arduradunaren esanetan, enpresek arlo honetan informazio gehiago, zenbait argitasun eta formakuntza eskertuko lituzkete. Izan ere, ikertutako lau enpresen arduradunek uste dute kirol
|
ez
profesionalaren babesletzan diharduten enpresek asko estimatuko lituzketela abantaila fiskal hauek. Halere, aho batez diote abantaila fiskalak lortzea ez dela enpresek kirol ez profesionalaren babesletzan inbertitzeko arrazoietako bat.
|
|
Izan ere, ikertutako lau enpresen arduradunek uste dute kirol ez profesionalaren babesletzan diharduten enpresek asko estimatuko lituzketela abantaila fiskal hauek. Halere, aho batez diote abantaila fiskalak lortzea ez dela enpresek kirol
|
ez
profesionalaren babesletzan inbertitzeko arrazoietako bat. Beraz, arlo honi dagokionez, aztertutako lau enpresen arduradunen erantzunak aintzat hartuta, honako proposizioa garatzera bideratu gaitu:
|
|
Ildo horretatik, ARGI-INDAR SAren arduradunaren esanetan, udal erakundeek bereziki, asko estimatu ohi dute enpresa pribatuek jarduera horretan ekarpenak egitea, hala beren ardura izan litzatekeena kanpo agenteekin partekatzen dutelako. ARRAIN SAren arduradunaren aburuz, erakunde publikoek halako ekarpenak egiten dituzten enpresak lehiakideekiko bereizten dituzte, kirol
|
ez
profesionalaren babesletza elementu diferentzial positibo gisa ulertuz.
|
|
Horien hitzetan, erakunde publikoekin harremanak estutzeak eragin positiboak izan ditzakeen arren, epe laburrera zaila da hori enpresaren emaitzetan islatzea. Hala, ez dute kausa efektu erlazio sendorik ikusten kirol
|
ez
profesionalean babesletza kontratuak sinatu eta erakunde publikoekin harremanak garatzearen artean. Horregatik, honako proposizioa garatu dugu:
|
|
5 Proposizioa: Erakunde publikoekiko harremanak garatzea ez da enpresek kirol
|
ez
profesionalean babesletza kontratuak adosteko arrazoietako bat.
|
|
Azterlan honek identifikatu ditu enpresek dituzten arrazoiak kirol
|
ez
profesionalean babesletza kontratuak adosteko. Horretarako, ikertuagoa izan den kirol profesionalaren babesletzaren arrazoietatik abiatu gara profesionala ez den esparrua ikertzeko, euskal lau enpresaren kasuetan oinarrituz.
|
|
Horretarako, ikertuagoa izan den kirol profesionalaren babesletzaren arrazoietatik abiatu gara profesionala ez den esparrua ikertzeko, euskal lau enpresaren kasuetan oinarrituz. Gure ikerketaren emaitzek adierazi digutenez, hauexek dira kirol
|
ez
profesionalaren babesletza jorratzeko arrazoiak: marka ezagutarazi eta bezeroak lortzea, bezeroak fidelizatzea eta posizionamendu egokia lortzea.
|
|
Laguntzaren kopuruari dagokionez, finko mantendu ohi dela ondorioztatu dugu eta berau eteteko arrazoiak enpresaren kaudimen edo likidezia falta zein bat bateko irudi txarreko gertaerak direla. Dena den, ikerketan parte hartu duten enpresen arduradunek aho batez onartzen dute kirol
|
ez
profesionalaren babesletza, gaur egungo eran, errepikatuko luketela.
|
|
Etorkizunari begira, kirol
|
ez
profesionalaren babesletzak azken urteotan izandako gorakada kontuan harturik, oso interesgarria litzateke azterlan honetan ondorioztatu diren arrazoiak kuantifikatzea, hots, estrategia plan baten barruan, kirol ez profesionalean adostutako babesletzak enpresaren emaitzetara eginiko ekarpen konkretua aztertzea.
|
|
Kirol
|
ez
profesionalaren babesletza ere horretarako baliagarritzat jotzen dute ikertutako lau enpresek. KIROL SAren arduradunaren hitzetan, bezeroak marka zein produktuaren balioak barneratzean eta bere egitean datza horren gakoa.
|
|
3 Proposizioa: Abantaila fiskalak lortzea ez da enpresek kirol
|
ez
profesionalean babesletza kontratuak adosteko arrazoietako bat.
|
|
Izan ere, lehiakideengandik ezberdintzeko baliabide aparta izan daiteke kirol
|
ez
profesionalaren babesletza. ARGI INDAR SAren arduradunak kirol emaitzak balioestearen beharra ere ikusten du.
|
|
Haren aburuz, arrakastak sarri lortzen dituen kirol taldeak kalitatea eta bermea iradokitzen ditu, horrek ere enpresaren markaren posizionamenduari laguntzen diolarik (Gutierrez, 2002). Horrez gain, lau enpresen arduradunak bat datoz, kirol
|
ez
profesionalaren babesletzak enpresaren markaren posizionamenduan efektua izatea epe luzeko prozesua dela. Halere, aho batez aitortzen dute markaren hurbiltasuna iradokitzen duen posizionamendua indartzeko, kirol ez profesionala babestea oso baliagarria dela.
|
|
4 Proposizioa: Posizionamendu egokia lortzea arrazoietako bat da enpresek kirol
|
ez
profesionalean babesletza kontratuak adosteko.
|
|
Erakunde publikoek era askotara baldintza dezakete enpresen ingurunea eta haien jarduna (Mason eta Brown, 2013). Kirol
|
ez
profesionalaren babesletzari dagokionez, KIROL SAren arduradunaren hitzetan «erakunde publikoek ez daukate inguruko kirol talde zein kirol ekitaldiak mugarik gabe diruz babesteko adinako aurrekonturik». Ildo horretatik, ARGI-INDAR SAren arduradunaren esanetan, udal erakundeek bereziki, asko estimatu ohi dute enpresa pribatuek jarduera horretan ekarpenak egitea, hala beren ardura izan litzatekeena kanpo agenteekin partekatzen dutelako.
|
|
Halere, kirol ez profesionalean inbertitzen duten enpresak urrun geratzen dira goi mailako kirolak emaniko ikusgarritasun mailatik zein errentagarritasunetik. Hargatik, bai eta ikerkuntza arloan dagoen hutsunea betetzearren ere, azterlan honek lau euskal enpresa ikertu eta kirol
|
ez
profesionalaren babesletza jorratzeko dituzten arrazoiak identifikatzea izan du xede. Azterlan honen arabera, hauek dira kirol ez profesionala babesteko arrazoiak:
|
|
Kirol
|
ez
profesionalaren babesletzari erreparatuz gero, azken urteotan berorrek izandako bilakaera eta garrantziak ez du behar bezalako analisirik izan esparru akademiko zein enpresarialean. Izan ere, azken urteotan asko izan dira segmentu honetan bidea egiten saiatu diren enpresak.
|
|
Arestian aipatutakoagatik, bai eta ikerkuntza arloan dagoen hutsune nabariagatik ere, beharrezkotzat jotzen dugu honako ikerketa galdera hau jorratzea: zergatik adosten dituzte enpresek kirol
|
ez
profesionalean babesletza kontratuak?
|
|
Kirol
|
ez
profesionalaren babesletzaren gainean dagoen ezagutza faltak ikerketa esploratiboaren metodologia erabiltzera bultzatu gaitu. Zehazki, kasu anitzen metodoa hautatu dugu, fenomeno konkretu bati buruzko ezagutza txikia denean ondo egokitzen den metodoa (Eisenhardt, 1989) izateaz gain, enpresen testuingurua zein dinamikak ulertzeko aproposa baita (Yin, 2003).
|