2000
|
|
Mugitegiko mentu oin basaken urtebeteko landaretxoak, azkenekoa. Rivas idazle galizarrak dioen sagarrondo heldu eta zaharren itxura artritikoa neguari usaina hartu ordurako agertzen da;
|
ez
ordea sagarrondo gazte marduletan. Gazteak hostajeari luzeago eusten dio, neguko hotza eta ilunpearekin deman, harro.
|
|
Eta 2000 urtean Debagoienak irla izaten jarraitzen du,
|
ez
ordea, bere borondatez. Hiriburuetatik aparte dago, mendiz inguratuta, errepidez gaizki lotuta, eta trenik ez da iristen.
|
|
PRINTZIPIOEKIKO zorrotz eta zintzoa izanda, ultraeskuindar espainiarrek egungo Euskal Herrian publikoki biltzeko eskubidea izan lukete, edozein ideiaren izenean berbera egin nahi duen beste edonork bezala.
|
Ez
ordea beisbol makila edo egur sendoekin eta aurpegia estalirik desfilatuz gero, Iruñean Madrildik etorrita lehorreratu ziren faxista asko moduan. Eta, jakina, hauek horretarako eskubidea badute, berdina dute kontramanifestazioa egin gura dutenek.
|
|
Eta, han ere, bertako antolakuntza eta egitarauen hobekuntzaz arduratu zen. Horregatik, bere bizitzako azken urteetan, administraritza eta zuzenbideetan ospe handia lortu zuen,
|
ez
ordea Espainiako gortean.
|
|
Flasharekin informazioa burutzen dugu, albistegi laburretan emititzeko. Horrela gutxienekoa daukagu eginda, buletinetan munduan zehar gertatutakoak kontatzeko;
|
ez
ordea albistegi luzeetan, albistegitzarretan emateko, zeren eta flashean ez baita istorio osoa kontatzen; albistegi horietan datu gehiago esan behar dira. Beraz, informazioaren corpusa osatu behar dugu.
|
|
Aditza, izen eta aditzondoak interjekzio modura erabiltzean, hitz horiek errealitate batekin duten lotura zuzenaz edota indarraz baliatzen da. Lengoaiak audio ikonizitatearen sesgo bat hartzen du, eta, beraz, baita naturalitate kutsua ere;
|
ez
ordea, konbentzionaltasunik.
|
|
Bagoiek handiagoak ziruditen kanpotik.
|
Ez
ordea jarlekuek, egur xaflaz egindako eskeleto haiek guk baino bi buru gehiago neurtzen baitzuten gutxienez. Trenak eguneroko minutu pare laburra iraungo zuen estazioan geldi ziurrenera, baina guk eternitatea zer zen ikasi genuen jarlekuetan jesarririk eta hankak dingilizka genituela.
|
|
Eta, Maddalenek bertze eskua ere aitzinatzen zuela eta bere bi eskuen artean osabarena biltzen eta babesten, ihardetsi zion: " Nik ere ez nuke bertzerik nahi,
|
ez
ordea teleskopiotik beha egoiteko, baina berorren begietako izarrei". Eta osabak bere burua aitzinatu, eta Maddalenen paparrean pausatu zuen, nola haur batek amarenean, eta erran zion:
|
|
Eta harekin ere, nola osaba eta biok baikinen ostatuan frantsesez genekien pertsona bakarrak, solas joria eta atsegina izan genuen afalorduan... baina ez nuke hartan luzatu nahi, eta soilki erranen dizut ezen Erromaz mintzatu zitzaigula, Vatikanoaz bere batez:
|
ez
ordea aita sainduaz, baina hainbat pintore, eskultore eta arkitektoren arteaz, zeren haien artelanek harriturik utzi baitzuten.
|
|
Eta, ene hitzak aditu bezain fite, erresortak bulkaturik bezala, ukabila altxatu zidan,
|
ez
ordea Italiako hartan bezala goian geldi uzteko, baina muturreko baten emaiteko, muturreko beldurgarria... Eta muturrekoarekin batean iduritu zitzaidan ezen urteetan argitu izan ninduen eguzkia bat batean iraungi eta mila zatitan hautsi zitzaidala.
|
|
Eta Elbirarekin inozentziaren ertzetik bizi izan nituèn amoriozko mementu gogoangarri haiek ere, gohaingarri egin zitzaizkidan bat batean, haragikeriazko bekatu zital. Zeren eta berriro etorri baitzitzaizkidan bururat,
|
ez
ordea handik alde egiteko, baina bertan errotzeko, aita Bartolomeren hitzak, egun batzuk lehenago aintzakotzat hartu ez nituenak: " Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama.
|
|
horregatik, ez zaituztet sehiekin nahasturik ikusi nahi, guztiz beharrezkoa denean izan ezik, zeren oin bakoitzak baitu bere ortkoia... —eta osabari behatu zion orduan ere,
|
ez
ordea, arestian bezala, konplazentziaz, baina bertze behako harekin, zeinak baitzuen esketik eta erregutik kexutik eta arranguratik bezainbat... zeren eta amak ez baitzuen laket, oro har, osaba Joanikot, osaba noiznahi den nahasten zelako lorezainarekin edo zaltegietako morroiekin, edo neskameren bati hitz gozoren bat erraiten, eta, hainbatetan, bufoi samarra zelako ere bai...
|
|
Sentipen horren erakusgarri, zenbait urrats egin zituen ostatuko ate aldera.
|
Ez
ordea isilik.
|
|
Jende asko zegoen hondartzan, inor ezagunik
|
ez
ordea. Azkenean, lortu nuen Edurne ikustea.
|
|
Halako jakinduriaz non esan bailiteke gure ruralismo guztiak deskubritu ezin izan zuen Naturaren kantore handi bat dugula bere obra.
|
Ez
ordea jarrera ideologiko edo aldeaurreko hautu baten ondorioz; ez dugu haren lanetan deus aurkituko elaborazio hutsez egina, dena ematen zaigu lehenagoko hausnartze zuhur baten ostean —hitzaren adiera jatorrean," auzmartze" baten ostean, berak esanen lukeen gisan—, Perurena zentzumenen poeta delako lehenik: berezko dohain garesti horixe dauka.
|
|
Poesia sozialari bezala poesia existentzialari uko eginez eta sentimentalismoari bezala baikortasunari bizkar emanda, jardun poetikoari berari buruzko jarrera berri bat zekarren Etiopiak: poeta ez da mintzo lehen pertsonan, sentimenduak gorde edo intelektualizatu egiten ditu inozotasuna ekiditearren; inguruarekiko behakoa urruna du,
|
ez
ordea insolidarioa, maite ditu baztertuak eta derrotatuak;" dena esana balego bezalako" zuhurtzia hotzak ez darama isiltasunera, baizik eta egunkarietako, liburuetako eta filmeetako erreferentziak ekartzera ingurua deskribatu eta ulertzeko collagearen teknikaz, gure oroimen kolektiboa aberastu eta osatzeko. Liburu hartan, mendeetako gai eta paisaia tradizionalak behingoz utzita gure literaturak konkistatu nahi zuen" kalea" edo" hiria" baino, mundua da oparitzen zaiguna.
|
|
Jainkozko beteak okitua ageri da poeta, problematizatu egiten du Goikoa.
|
Ez
ordea kezka teologiko gisa. Kontu eske ari zaiona sakramentuari gainez egindako Camus-en gizona da.
|
|
Berriz ere nahi ta ezinean ari zen: kemenez, baiki,
|
ez
ordea txit abilki. Bistan dena, masa gogortu egin behar zitzaion.
|
|
" Xan"; ez zen bera galdetzera ausartu; alabaina, hark: " Ni Raissa naiz"; bat batean besoko zauria gogoratu zitzaion, ikusi nahi zuen; marruskatze bat zen, aski zabala,
|
ez
ordea batere sakona; odol ttantta batzuk ageri ziren;" mina emango dizu". " Pixka bat... ez da ezer", esan zuen Xanek, serbilleta batekin odol ttanttak xukatuz; Raissak ez zuen insistitu; Xanek, kanpora begira:
|
2001
|
|
Ahaide Nagusiek ere agur esan behar izan zioten lurrean eta familian oinarritutako egiturari.
|
Ez
ordea gizartean zuten egoera pribilegiatuari. Errenten usainean, beti ere komeni zenari eutsiz, egoera berrira egokitu ziren.
|
|
Pillay epailea Ruandako genozidioa ari da ikertzen, krimen ekonomikoak
|
ez
ordea. Hauek ez omen dira, oraingoz, genozidioaren barruan sartzen.
|
|
Horrela, aztertuko den gaiaren egoera honelakoa dela kontsidera daiteke: ...penezko 2H menpeko tipokoa izango da, 2) helburu orokorra, hizkuntz politika ofizialarenarabera behintzat, elebitasuna eta elebiduntasuna, gehi eta kulturbiduntasuna lortzea da, hau da, taldeen arteko estrategia integratzailea erabiliz, ukipenezko hizkuntzen eta kulturen arteko integrazioa egitea; hori horrela daEuskal Autonomi Erkidegoan, helduen euskalduntze prozesua gehien ematen denlurraldean,
|
ez
ordea Nafarroako eta Iparraldeko lurraldeetan; 3) 16 urtetik gorakopopulazioarekikoa da; 4) prozedura formala, irakatsi ikasi prozesuen bitartez, garatuko den jabekuntza prozesuan sartzen da. Kontestualizazio hori beharrezkoada, eta horrek gidatuko du ondoko azpikapituluetako literaturak eskaintzen dituenteorien eta ereduen arteko aukerak zeintzuk izan daitezkeen ikustea.
|
|
4 Ondoren datoz aldagai psikosozialak (euskararekiko jarrerak, motibazioak, leialtasuna, usteak, nahiak, identitatea, eta abar), ikerketa batzuetan (EJ),
|
ez
ordea beste batzuetan, beherago azalduko den bezala.
|
|
Garrantzi handia zuen berarentzat Mariari esandakoak. Mariarentzat
|
ez
ordea. Kopetilun egin zuen Lucasek sukaldeko aterako bidea, harik eta nora zihoan ez zekiela konturatu zen arte.
|
|
Musulmanek, erasoari jazartzeko, makilaz jo zuten zenbait behi.
|
Ez
ordea oso gogor. Baserritarrek behiei, maite izan arren, askoz gogorrago sartzen zieten eztena gure haurtzaroan.
|
|
Arrantzaleak lanean ari ziren.
|
Ez
ordea, nolanahiko arrantza egiten. Arraiopola!
|
|
Begiratu axaleko bat nahikoa da konturatzeko zure oinarri piktorikoen eskastasunaz. Kopiak egitea barkagarria da,
|
ez
ordea kopia txarrak egitea.
|
|
Delako euskal literatura hori euskal den aldetik mugatu dugu,
|
ez
ordea literatura den aldetik eta literatura den aldetik ez da erraz muga  tzen, ez euskal literatura bakarrik, baita edozein erdal literatura ere.
|
|
Ez dago berriz ere esan beharrik irudimen arinez asmatu zituen arrazoizko desarrazoiak ez zeuzkala berak ere zuzentzat frankotan: lotsagabe xamarra izan zitekeen Larramendi,
|
ez
ordea ergela. Mayans ekin eta, kontu garbiketan ari zen, ea zertan genbiltzan zorretan eta zertan ginen hartzekodun.
|
|
egoskor setoso itsu horietakoak.
|
Ez
ordea gu," gipuzkoarrok", artean bederik.
|
|
Elizgizonek ez dute maiteegi izan euskara; besteok izan dugu, zenbait mende zehar, nardatuegi. Laikoen hutsartean, beraz, eta hutsarte horren argira agertzen da betetasun osoan elizgizonen euskal lana,
|
ez
ordea berez beteegia zelako. Bat ez da bitan banatzen, zuri eta beltzetan, askotan baizik, ezin konta ahal diren grisen graduetan.
|
|
Eta ez bakarrik euskaldunon euskararekiko egoskortasunak konfiantza ematen duelako. Honek eusteko balio du,
|
ez
ordea irabazteko. Badago, aldi berean, euskaltzale izateko molde berria, hizkuntza ororen aldekoa dena eta munduari irekia, beste hainbat gizartetan garatzen ari denaren parekoa.
|
2002
|
|
Testu horien oinarriak (4.658.036 hitz) osatzen du XX. mendeko euskararen corpusa, eta berau ehun urtean erabili den euskararen erakusgarri eta lekuko da.
|
Ez
ordea, ereduzko euskararen adibide. Izan ere, obra zatiak zozketa bidez, programa estatistikoekin, hautatu dira bestelako irizpiderik gabe eta, beraz, denetariko testuak ikus daitezke; ahozko jardunen transkripzioak, saio liburuak, saio artikuluak, egunkariak, aldizkariak, literatur prosa, bertsoak, administrazio idazkiak eta abar.
|
|
Animalia goiztiarra da eta eguerditan, udan, siesta moduko lo kuluxka egiten dute, beroa ekiditeko.
|
Ez
ordea neguan.
|
|
Horixe duzu gure Itsasoa. Horren odola ura da,
|
ez
ordea ibaietako ur geza motela, ur gazia baizik. Odol bizia da, geldirik egoten ez dena.
|
|
|
Ez
ordea, betikoa, geroko bizitza siñisten dogu ta.
|
|
37 Kontu egin, baina, nork eta nori ezaugarrien balioetan null ere onartu dugula;
|
ez
ordea nor en kasuan, beti agertu
|
|
VII. KONTUAN HARTU DUGU udalerri honetako biztanleei espainiar edo frantziar naziotasuna aitortzeko eskubidea bermatzen zaiela,
|
ez
ordea euskal naziotasuna.
|
|
Ez dakit berandu ez ote den izango. Kezkak, batzuek arduratuago ikusten ditudalako programa informatikoen itzulpenak bultzatzen hizkera kriptiko hori berdin zaigu erabiltzaileoi edozein hizkuntzatan,
|
ez
ordea negoziokoei eta ez euskaraz zuzenean idatzitako liburu xarmant horiek irakurtzen. Horregatik kezkak, tesi antzera agertuak.
|
2003
|
|
|
Ez
ordea Euskal Herrian! Zeren eta, ez behialako Euskal Alderdi Jeltzale zaharrak, ez haren ondotik agertu diren xotxek, ez dute oraino partida irabazi.
|
|
Baina beldurrak omen du azkenean zentzatzen Gizakia.
|
Ez
ordea, Jainkoaren beldurrak. Jainko beharrik ez baitugu.
|
|
Gerla ondoko hitzarmen horiek guztiek, aitzineko inperioen mugek bezainbat herritar uzten baitzuten, oro har, estatu arrotzen menpe, gomendatu zitzaien estatu berriei?
|
ez
ordea estatu zahar garaileei, beren gutiengoen aldeko lege berezi batzuen egitea.
|
|
Aspaldian ohartu naiz bestalde, kristau handi batzuei bertute zaiela etxekoenganik ahal bezain urrun ibiltzea, hots, beren nortasun propioaren higuintzea. Beren buruaz ahalketzen dira eta mundu guztia izigarri maite dute,
|
ez
ordea beren herria. Uste dut. Norbere buruaren herra edo hisia», deitzen dutela, ingelesez, psikologo batzuek higuindura berezi hori.
|
|
25 urte geroago Euskaldun alfabetatu ez da berdin Euskaldun erosle. Garbi dago alfabetatu kopurua asko ugaritu dela baina
|
ez
ordea erosle kopurua. Azpeitian bertan kokatuz denok ikusi genuen orain 25 urte eta gaur egun dagoen euskal alfabetatu kopurua oso desberdina dela, urte horietan ikastolatik/ eskolatik pasatako jende asko dela euskaraz alfabetatua baina ez da neurri berean ugaritu, ezta gutxiago ere, euskal produktuen erosle kopurua.
|
|
Gogoan daukat horixe gertatu zitzaidala hamasei urte nituela. Erabaki egin behar nuen Zaragozako barnetegian jarraitu (COU egingo nuen, eta ondoren Filosofia) edo amaren etxean gelditu Donostian (COU hemen ere, baina Filosofiarik
|
ez
ordea, Magisteritza egin nuen).
|
|
Herabe ezagutu zaitut, Elpides, mutu
|
ez
ordea. Eder litzaidake horren lekuko izatea.
|
|
landaretza eta basoak soiltzen ari dira, animalien artean badira hil zorian dauden espezieak edota zooetan soilik kontserbaturiko ale bakanak, Hirugarren Munduko zenbait lekutan herri eta etnia osoak hiltzen ari dira, edo herri eta etnia horien nortasuna edo kulturak desagertzen ari dira. Europan eskulan merkea eskatzen dute,
|
ez
ordea etorkin eskubidedunik. Alde horretatik, eskubideak hitzarmen eta agirietan zehatz mehatz islatu eta gorde izan dira, asko kostata, belaunaldi askok odol handia isurita, baina gaur egun, hara, eskubide horiek soilik balio dute aitortuak dituztenentzat eta ez benetan horien beharra dutenentzat.
|
|
Euskaltzaindiak" berehalako audientzia" eskatua zuen presidentea rekin, administrazioan euskararen erabilera arautzeko dekretuaren zirriborroaren kariaz. Erantzunik jaso
|
ez
ordea. Bitartean, dekretua onartuta.
|
|
— Eta horixe gelditu dela,
|
ez
ordea usin eragin baino lehen, ni harritzeko moduan gorputzaren alde neurrizkoak usina bezalako zarata eta kilimak nahi baditu. Usin eragin eta orduantxe bertan gelditu baita.
|
2004
|
|
irakurri berri dut. Maitek maite du euskara;
|
ez
ordea euskaraz solas egitera behartzerik. Horrela, eskola aroko oroitzapenetan murgildurik, herra dario, horrek bere arimari kalte egingo badio ere:
|
|
II. Mundu Gerraren ondoren,, deskolonizazioaren? mugimendua hasi zen eta Europako potentzia handienen koloniak (Aro Berrian sortuak) estatu politikoki independienteak bilakatu ziren (nominalki batez ere,
|
ez
ordea ekonomikoki). Lehenengoa, Indiakoa izan zen 1947an, gero Libia 1951an...
|
|
Lehen azaldu dugun moduan, Arizmendiarrietaren pentsamendua, filosofia, da, eta
|
ez
ordea, ideologia politikari loturiko asmakizuna?: beraren xedea pertsonaren eta komunitatearen arteko oreka gorpuztea da, pertsonalismoan oinarritutakoordena eraikiz.
|
|
Haatik, badut gurari bat beste guztiak gailentzen dituena eta inoiz gauzatuko den jakin ezin dudana. Esan dut, bai, familia maitagarria dudala,
|
ez
ordea bere osotasunean. Gaur azaroaren hogeita bederatzia da, eta honekin batera, nire anaia zenaren bederatzigarren heriotza urteurrena.
|
|
Eusko Jaurlaritzak babes sistema berbideratzeko ahaleginak egin ditu 96tik aurrera.
|
Ez
ordea, antza, behar adineko indar eta baliabideekin: zinema produkzioa diruz laguntzeko EuskoJaurlaritzaren aurrekontua murriztu egin zen; eta ETB ere, nahiz eta euskal ekoizleen elkartea rekin elkarlanerako hitzarmena sinatu tarterako, ez da hurbildu ere egin ez urte horietan ezta gerora ere legeak agintzen diondi ru sarre ren %5 zinemagintzan inbertitzea betetzera.
|
|
Alderantziz, nekez aurkituko da Hego Euskal Herrian telebista lokalik ikusten ez den herririk.
|
Ez
ordea, jakina, herriko bertako telebista, beste nonbaitekoa baizik. Hain zuzen ere, azken urteotan telebista lokal askok hedapen eremua zabaltzera jo dute gero eta indar handiagoarekin.
|
|
Kobazulo hartatik atera eta poliki poliki abiatu nintzen mendian barrena.
|
Ez
ordea, polikitasun hura, Setatsuari obeditu eta paseatzeko asmoa nuelako, baizik eta La Vacheren aldaketak indarge utzi berria ninduelako. Jakina, espero nuen bere erabakia, baina hala ere kolpea hartu nuen bera basurde artean etzaten ikusitakoan.
|
2005
|
|
Hankak ere
|
ez
ordea betirako izan. Noiz hasi zinen pentsatzen azken txapeletan zeundela?
|
|
Batasunaren prozesuak aurrera egin ahala, Frantziak eta Herbehereek atzera egin dute,
|
ez
ordea Luxenburgok, normala denez, abantaila handiak eskuratzen baititu herrialde txiki honek EBren kide eta sortzailetakoa izateagatik. Izan ere, Bilboren pareko populazioa dauka eta botere politiko eta ekonomiko arras handia EBren baitan.
|
|
Arlo ugaritan esan ohi da euskaldunok onak garela gauzak egiten, baina
|
ez
ordea saltzen.
|
|
Edozelan ere, Aresti Bizkaiko euskal literaturaren giroan, Euskal Herrikoan
|
ez
ordea, salbuespena zen. Urte gehiago, 70eko hamarkadara arte, igaro behar ziren hasitako bideek fruituak eman zitzaten.
|
|
Itzul gaitezen lehengo definiziora, hasierara alegia. Ipuina prosaz idazten dela dio, eta halaxe da, gehienak prosazko lanak dira,
|
ez
ordea denak. Badira bertsoz idatzi izan diren ipuinak ere, bertsoz idatzita baina testu narratiboak direnak, hala ere.
|
|
05 Animalia lotsatiak dira â??
|
ez
ordea hemen. 500 bat kanguru daude, eta batzuk zelai berdeotan egingo dute bizitza osoa golf jokalarien artean â?, belarra jan, kumeak hazi eta zuhaitzen gerizpean egoten dira, basoan egingo luketen bezala.
|
|
Cinco años); lehenago ere arrunta zen udalbatza osoa ez baina zinegotzi batzuk bakarrikjoatea. 1981az geroztik, elizako kabildoak prozesioan ateratzeari uko egin zion,
|
ez
ordea kanpai jokaelizako atean kabildo sekularra jasotzeari, eta mendiko ermitan meza emateari.
|
|
Bere aita haserretuko zela jakiteko beste ezagutzen zuen,
|
ez
ordea zein puntutaraino haserretuko zen jakiteko. Izen bat eskatu zionean, Gorkarena ez ziola eman behar jakiteko beste ere bazekien.
|
|
Herri guztiak zekien ordurako zertarako nahi zuten Gurrek eta Simonek errugbi zelai bat. Abelek
|
ez
ordea. Eskailerak behar ditugu orain, Abel, txikiak, eskukoak.
|
|
Botila gorputzaren kontra estutu nuen eta, amari bizkarra emanda, bertan bota nuen Shivaren begia. Hondoratzen
|
ez
ordea. Egongelarako bidean, atzamar txikia botila zulotik sartu nuen, ea papertxo madarikatua barneratzen zen...
|
|
Betiko lagunak ginen, bai, baina horrek ez zuen esan nahi haren nahiak betetzen jarraitzea, haren aholkuei beti men egitea. Akaso Kuraki izango nintzen betiko, baina
|
ez
ordea betiko Kuraki.
|
|
Adelak bazekien ezen, egun osoz lanean hastea erabaki nuenean, ikasteko aukerak eta beste esperientzia batzuk izateko bideak itxi nituela, neure burua bizimodu beti berdin batera kondenatzeko zorian nengoela. Horregatik, Bergarako Unibertsitate Irekian izena eman nuela?
|
ez
ordea ingeniaritzan, filologian baizik, adierazi nionean, jauzi txiki bat egin zuen sofan:
|
|
Seguruenik lurrak emango du bere biztanle guztien beharrak asetzeko adina, seguruenik
|
ez
ordea haien anbizio guztiak asetzeko adina.
|
|
Munduko Barne Produktu Gordina (BPG) halako bi baino gehiago hazi da hiru hamarkadatan. XX. mendearen bigarren erdialdean zehar pauso izugarri handiz hazi den mundu ekonomia ikusten dute,
|
ez
ordea produkzio gorakada horietarako inolako aukerarik ez duen pertsona kopuru itzela. Labore merkatuetan prezioek nabarmen behera egin dutela ikusten dute, ez ordea akuiferoen gehiegizko esplotazioa, horiek ezinbestekoak badira ere elikagai horien produkziorako.
|
|
XX. mendearen bigarren erdialdean zehar pauso izugarri handiz hazi den mundu ekonomia ikusten dute, ez ordea produkzio gorakada horietarako inolako aukerarik ez duen pertsona kopuru itzela. Labore merkatuetan prezioek nabarmen behera egin dutela ikusten dute,
|
ez
ordea akuiferoen gehiegizko esplotazioa, horiek ezinbestekoak badira ere elikagai horien produkziorako. Ondasun batzuen prezioek, eskaintzak behera egin izanaren ondorioz, gora egin dutela ikusten dute, eta espero dute inbertsioek gora egiteak eta teknologiaren garapenak jaisten ari den eskaintza hori ordezkatzea.
|
|
Hirugarren Munduko herrialdeetan, esate baterako, ezinbestekoa da ondasun eta zerbitzu produkzioak gora egitea âaberastasunaren birbanaketa batekin batera, jakinaâ, biztanleriaren beharrak ase ahal izateko. Beharrezko baldintza bat izango litzateke,
|
ez
ordea behar adinakoa, benetako garapenerako. Garapena hazkundea baino kontzeptu zabalagoa da.
|
|
Ekonomikoaren kontzepzio horren arabera, natura bazterrean uztean ez dira kontuan hartzen produkzio prozesuen hasiera eta amaiera, eta sistematik kanpo uzten du ingurumenak baliabideen hornitzaile gisa duen eginkizuna, hondakinak asimilatzeko gaitasunarekin batera. Izan ere, ondasunen produkzio prozesuetan kontuan hartzen dira erauzketa kostuak,
|
ez
ordea birjarpeneko kostuak, kapital naturalaz ari garenean. Alabaina, baliabide batek duen eskariak produkzio iraunkorra gainditzen badu, soberako eskari hori baliabidearen oinarriaren kontura asetzen da, kapital naturalaren stocka murriztaraziz horrenbestez.
|
|
Enborren adaxkak, plastikoak eta Turman Sozietate Anonimoko pieza ttikiak gailentzen ziren Abrarantz itsasbeherarekin elkar harturik. Enpresak enplegu espedienteak zituen zabalduak, desagertzera deituta zegoen,
|
ez
ordea langileen batzordeak istilurik eragin gabe. Eta gezurra iruditu arren, norgehiagokaren babeslea zen.
|
|
Oso hurbil entzun zen. Tirorik
|
ez
ordea.
|
2006
|
|
Agian Fil' e ferru, bertako pattarrak, edota kutsatu gabeko aireak zerikusia dute honetan. Zalantzarik gabe, industria ezak ekologiari mesede egiten dio;
|
ez
ordea, lan bila dabilenari. Sorgono bezalako herrien «hustuketa»ren isla dugu Taviani anaien Padre padrone filma.
|
|
Beste elkarte batzuek, aldiz, gure pairamenaren alde egiten dute. AVTk esaterako, gure aurkako jarrera dauka, gure pairamena nahi du, guk eurena
|
ez
ordea.
|
|
konposatu kimikoon eragin toxikoa konposatu bakoitzean aztertu dela, bakarka.
|
Ez
ordea batzuk besteekin nahasita sortzen dena. Eta konbinazio kopurua eskerga da».
|
|
artean. Denak ziren biztanleak baina
|
ez
ordea auzokide. Kategoriaren arabera, eskubide politikoak ezberdinak ziren, alta, kontzejuetako kide izateko eta bozkatzeko eskubidea izateko, beste batzuen artean?
|
|
Hogeita batgarrenean kapareei debekatu zitzaien hortik aurrera dibisero izatea?
|
ez
ordea abereak bazka egitea dibiseroak izandako lekuetan (13 art.)?. Haatik, eurek eskatu zuten beraien dibisen defentsarako ez eratzeko herri berririk Arabako lurraldean; eta ordura arte zituzten dibisak bere hartan mantentzea.
|
|
Lehen aukera zuzena da, egokia baita iragarle edo agentziari kontratua betetzeko aukera eskaintzea, berandu bada ere,
|
ez
ordea, kontratua bertan behera uzteko aukera. Iragarle edo agentziari dagokion erabakigarritasun ahalmena (alde bakarreko uko egitea) edozein unetan gauza daiteke, obra kontratuaren arautegiari dagokion emaitza kontratua baita (Kode Zibilaren 1.594 artikulua).
|
|
Ondorio horren arabera, kontratuaren iraupenaren gaia zentsuragarria izan daiteke arau horretan; betetze partziala (hedapen partziala) izan daitekeenak kontratua bertan behera uztea ekar dezake, eta, hala, beste alderdiak (iragarleak) ez du bete dagokion prestazioa;
|
ez
ordea, haren interesaren asetze partziala onartuko balitz.
|
|
Gaur egun, USB 2.0 edo Firewire atakak bezalako konexio azkarrei esker, ehunka gigabyteko edukiera duten kanpoko disko gogorrak erabil daitezke.
|
Ez
ordea, benetako arazoa iristen da halako bat garraiatu behar denean alde batetik bestera dagoen fitxategi kopurua. Giltzatako ezagunak Memoriaren USB memoria amaitu da disketeekin kasu gehienak, baina haien gaitasuna mugatua da; gehienak handiak direnean, bi gigabyte besterik ez dira iristen.
|
|
Beldurra ematen zion aurkitu zezakeen informazioak, baina bazekien egiari aurre egin ziezaiokeela.
|
Ez
ordea zalantzari.
|
|
Erantzunik
|
ez
ordea. Ez guk behintzat.
|
|
Braulioren arrastorik
|
ez
ordea zuritasun neurrigabean. Linternarik ezean, kandelak sobran zeuden elizako sakristian, eta halako batzuk hartu genituen etxerako, sukaldean eta komunean edukitzeko.
|
|
Halakorik
|
ez
ordea. Jira erdia egin eta gorantz ekin dio, presarik gabe baina pauso seguruz, ozenki zenbatzen duela:
|
|
–Mihia bezain arina duzu luma, jauna –mintzatu zen Idiakezen idazkaria–
|
Ez
ordea elizgizon izan nahi duen batek behar lukeen ofizioetan. Luma behar ez den tintontzian sartzeko ohitura duzu, gainera, eta horrek sua erakartzen du, lurreko nahiz zeruko epaileen iritzian.
|
|
Eta hitzez.
|
Ez
ordea mamiz. Gure egoera ilunaz burla mingarria egiten zuten, beren mahai oparoko jaki goxoen kontu zehatza ematen eta, Frantziako erregeren indarra goratu ondoan, goiz edo berant amore emanen genuela iragartzen.
|
|
|
ez
ordea zurerik.
|
|
Gustuko duzunarekin oheratzeko aukerak ilusioa pizten du; baita beldurra eragin ere. Aukerak murriztean, beldurra erabat galtzen da;
|
ez
ordea ilusioa. Okerrenean ere, gustuko duzunarekin oheratzeko ilusioak beti aurkitzen du zeure baitan txoko bat, bizirik irauteko.
|
|
Behean lats meharra ikusi du. Baloiaren arrastorik
|
ez
ordea. Egarri da.
|
2007
|
|
Gauza bertsua gertatzen da lurraldearekin. Euskadi edo Euskal Herria kontzeptuak abesti askotan aurkituko ditugu;
|
ez
ordea Herrialde Katalanak. Eraiki al daiteke identitatea lurralde eremu garbirik gabe?
|
|
Gaur baso tropikal trinkoak hartzen du irlaren azalera osoa.
|
Ez
ordea landatutako zuhaitzekin, beste batzuekin baizik. Antza, landatutako zuhaitzek babesa eskaini zieten beste landare tropikal batzuei eta azken hauek ugaldu dira izugarri besteak ahitzen joan diren heinean.
|
|
Aizpurua eta Ortiz de Landaluzeren ustetan, euskararen aldeko jarrerak eta hura indarberritzearen aldeko borondatea areagotu egin dira EAEn eta Nafarroan,
|
ez
ordea Iparraldean. EAEn eta Nafarroan adintalde guztietan egin du gora.
|
|
ez teoriko, baina artekogabea). Arimak natura bizitu egiten du, bizipenetan (beraz, natura bera, ezagutu?, ez adimenduz ordea, baina arimaz); pentsamenduak ezagutu egiten du (bizitu gabe),
|
ez
ordea natura bera, baina berak aurretik ebaki eta zermugaturiko, gauzak, naturan.
|
|
Dena ez irabiatzeko: aipatu ezaugarri haiek bigarren modernitatearen arruntak dira (eta, horren barruan, erromantizismoarenak ere bai,
|
ez
ordea horren espezifikoak).
|
|
landaretza eta basoak soiltzen aridira, animalien artean badira hilzorian dauden espezieak edota zooetan soilikkontserbaturiko ale bakanak, Hirugarren Munduko zenbait lekutan herri eta etniaosoak hiltzen ari dira, edo herri eta etnia horien nortasuna edo kulturak desagertzenari dira. Europan eskulan merkea eskatzen dute,
|
ez
ordea etorkin eskubidedunik.
|
|
Horretarako, 1981ean Ekonomia Ituna onetsi zenean, zenbait irizpide finkatu zen eta irizpide horiek sozietateen higiezinen balio, salmenten balio, eta zuzendaritza eta administrazioaren helbidean oinarritzen ziren.
|
Ez
ordea 1990an onetsi zen testu aldatuan.
|
|
Eta hori, kontuan hartzen da doikuntza errealagoak egiteko. Aurreneko Kupoan, kanpo merkataritzaren doikuntzan% 6,24a erabili zen,
|
ez
ordea geroko guztietan.
|