Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2003
‎Baina dudaren harra barruan geratu zitzaidan. Faxistek ez omen zeukaten haren heriotzaren berri, horra argi neukan bakarra.
2005
‎Zuzenean joan da ospitaletik lanera. Ez omen zeukan zertan. Ez zeukan zertan baina nahiago du horrela, trajebuzoa jantzi eta lanean hasi.
‎Horregatik idazten diat, Fermintxo, matxina hadi, utz ezak Ternuako arrantza bertan behera, laja itzak sareak putzuan, egik total abaor, jo ezak La Rochellera, bila ezak Floren, hor nonbait ibili behar dik, basoan dik hark gordelekua, ezagutuko hau, Ziriakoren korazta bera daukaala esaten ditek denek, Frantzia handia duk baina ibai guztiak ditik nabigagarri eta hi pilotu onena haiz, galdegiok anaia, Hidalgo honi bizia kentzea zaila zagok eta eskaiok esateko nola akaba litekeen bederenik, baina lehenbailehen ordea, gaua latz zatorrek, har ezak ongi gogoan Florenen esana, alferrik duk konprenitzen saiatzea, esaldi harrigarriren bat botako dik eta hik ez daukak eskarmenturik politikan, egon, garrasi larriak sumatzen ditiat zigor ziegetarik, tuberkulosoa torturapean, Cara al Sol ari duk kantari, laster zabalduko ditek atea, hemen ez zagok graziako tirorik, hemen torturatu egiten ditek fusilatuta gero ere, kaperara aterako naitek eta nik ez diat torturatu bat ikusi nahi, ez zaidak ardura zer esan nahiko didan gizajo horrek hil aurretik, ez diat ikusi nahi garabitik zintzilik giltza ingelesa behatzetan estutua, gurutza ezak Atlantikoa gau honetan bertan Fermintxo, paper hauek hire eskura iristerako berandu izanen duk eta, ez diat ikusi nahi begia lurrean kerru, esaiok Juliari hurrengo bisitan azaltzen ez banaiz... Ile beltzak egiten duen bristada, bai, horretaz pentsatu behar dut gau osoan, heriotzatu behar dituztenek horixe besterik ez omen zaukatek gogoan, ile bustiaren zuzia haragi zurian.
2006
‎Haatik, olerkariak ondo ezagutzen du gizakiok lor dezakeguna galtzeari izan ohi diogun beldurra. Baina, zer egin, berak ez omen dauka lekziorik,/ ez onik ez txarrik/ inori mokadutzat emateko./ Ez asmorik/ egunak ogi apurrak lez atzamarrekin batzeko,/ bihotza jan dioten sagar mutxikina lez/ paradisuko zakarrontzian amaitzeko.
‎Elizako gure berritze haietarako, pareta bati eusten zion habea indartu behar genuela esan zigun aurrena Cristinak, baita horretan hasi ere, haren aginduetara, baina aurki ohartu zen han ez geneuzkan tresnak behar genituela, burdinazko ez dakit zer pieza klase, bestela alferrik genbiltzala eta. Haren bila jaitsi zen Sopeñara, baina han ez omen zeukaten halako ezer.
‎zakarra, zabarra, zatarra deitzen zenion, neure harriduraren aurrean. Ez omen zenidan barkatzeko eskatuko, barkaziorik ez omen zeneukalako. Zergatik zeure buruaren kontrako zigortze hori?
‎Chillidak galderak egiten zekien. Ez omen zeukan, ordea, erantzunik. Zalantzak eta galderak besterik ez.
2008
‎Ziburun zubi gainetik ikusi duguna, bertatik bertara behatu dugu Donibane Lohizunen. Geroz eta arrain gutxiago omen dago, prezioak geroz eta desegokiagoak, gaurkoak ez omen dauka orain urte gutxikoarekin zerikusirik. Denak ez direla parez pare dagoen Infantaren etxea bezala kontserbatzen pentsatu dugu gure kautan.
‎argitaletxeek ezer gutxi egin dezaketela idazle bat arrakastatsu bihurtzeko. Gainera, gurea bezalako literatura txikietan, merkatu trikimailuek eta marketingak ez omen dauka indar handiegirik, eta oraindik ere, ahoz ahoko gomendio eta iritziek funtzionatzen ei dute.
‎Pagaegiren testigantzak aditzera ematen zuenez, Ignacio Maria Ibarzabalek ez zeukan lur jabetzarik, eta bere familia mantentzeko«? no tenía otra renta ni arvitrio, que su sudor, y trabajo en la construcion de armas, por cuia cesacion me hallo atenida para la manutencion mia, y de mis hijos a los 908 reales que ascienden las rentas de dichas fincas y a lo que puedo redondear de algunos creditos que dejo el difunto»424 Gainera, bere senarrak utzitako mailegu horiek berreskuratzeko aukerarik ez omen zeukan,«, por la falta de circulación de la moneda sonante».
‎Ez dakit non, ez dakit noiz, emakumeek ez omen zeukaten arimarik; ez omen ziren pertsona bete beteak eta nortasundunak; ez omen zeukaten izenik ere (hau burubero haundienek diote)... Badakit non, badakit noiz, desgaraiko feminista eta transexuala sentitzen naiz, baina, hobeki pentsatuta, ez naiz deus sentitzen, zeren Historiak aspaldi hondatu baitzituen emakumeen abantaila eder horiek oro.
‎Ez dakit non, ez dakit noiz, emakumeek ez omen zeukaten arimarik; ez omen ziren pertsona bete beteak eta nortasundunak; ez omen zeukaten izenik ere (hau burubero haundienek diote)... Badakit non, badakit noiz, desgaraiko feminista eta transexuala sentitzen naiz, baina, hobeki pentsatuta, ez naiz deus sentitzen, zeren Historiak aspaldi hondatu baitzituen emakumeen abantaila eder horiek oro.
‎[Alde eta kontra II.] Heriotzaren kontra egoteak ez omen dauka zentzurik. Holaxe hasten da.
‎Holaxe hasten da. Gero, segi eta segi, eta beste gauza pila baten kontra ere ez omen daukazu egoterik, eta orduan irentsi ahalak irensten dituzu, eta azkenerako lehertuta hil egiten zara eta, jakina, ez daukazu heriotzaren kontra egoterik. Holaxe bukatzen da.
2009
‎Zoragarria da, esan du. Zakil txiki bat omen du baina bere eguneroko bizitzan ez omen dauka inolako eraginik. Orain arte ez dut horri buruz hitz egin, niretzat ez baita ezer garrantzitsua.
‎Irten berria zen beraz hango aterpetik. Ez omen dauka helmuga jakinik. Iristen den lekura iritsi, planto eta kito.
‎Inportantziarik ez omen daukan historia horrek, inportantzia handia har lezake, Barojari hala interesatzen bazaio edozein momentutan. Seguru asko euskainolista bat bakarrik izan daiteke munduan lerro hain gutxitan hainbeste txolinkeria botatzeko kapaz:
‎egiten zuen barre, eztandaka. Aikejoderse bat ere bota zuen, ez oso zerutiarra baina zeruak ez omen zeukan aingerutasunarekin zerikusirik. Zerua, infernua, ez zuen horretan asko sinisten.
‎Izan ere, nekez gerta daiteke tolosarrak Lilloren aldeko apustua ez egitea. Zuzendaritzak, aldiz, ez omen dauzka gauzak hain argi entrenatzailearekin.
‎Caparrosek ez omen dauka ezer ezkutatzeko asmorik. Entrenatzaile espainiarrak oso gutxitan erakusten du partida bakoitzean hasieran zelairatuko duen hamaikakoa, baina badirudi oraingoan ez diola larregi axola Thomas Schaafek bere asmoen berri izatea.
2010
‎• gaztelania" guaya" da ikusten denez, arrazoiak askotarikoak izan daitezke. alde batetik, adina bera eta helduen eta erakundeen kontra jotzeko nahia: nerabeak menderakaitzak dira, bihurriak; helduen eta erakundeen (kasu honetan eskolaren) ereduen kontra jotzen dute, euskara askotan eskolarekin, irakasleekin, helduekin lotzen baitute. bestetik, nerabezaroan euskara ez da" guaya", ez omen dauka erdarak daukan bizitasun eta baliabide adierazkor ugaritasuna eta haien talde identitatea adierazteko ez dietela balio iradokitzen da. gainera, euskara irakasgai batekin, eskolarekin eta gazteentzat erakargarriak ez diren beste irudiekin lotzen da: azkenik, gazteek gizarte beste auzietan ere ei duten konpromiso falta dago:
‎AITOR. Ba ez. Ez omen dauka dirurik...
Ez omen zeukan oraindik erabakita zer egin. Beste enpresa batean postu bat eskatu, bere kasa hasi... imajinatzen dut kontaktu batzuk eginak izango zituela, hitz erdiz bada ere, eta sariaren bultzada ere ez zen izango laguntza makala.
‎Gero, aitortu du urmaelaren txikizioa ez zela lan fina izan. Gauez nirekin geratua zegoen Faisaien uhartean, eta buruan urmaeleko altxorra ez baina ni besterik ez omen zeukan. Hala ere, Juan Ignacio tematua zegoen altxorrarekin.
‎Baina astoa berak ekarri omen zuen, eta ez bere anaia gizagaixo horrek. Pantxok ez omen dauka bururik ezertarako. Lubis berriz politikan sartzen hasia omen dago.".
‎Ez dit xehetasunik eman Vanessak. Ez omen dauka haurrik.
2011
‎Hauen ustez, izan ere, oinarri oinarrizko eskakizun ideologikoa da hizkuntzen inguruko diferentzien nortasun gatazka hau etnia edo nazio identitatearekin ahalik estuen lotzea. Herri tradizioaren heldulekurik gabe, oroimen historikoaren baliabiderik gabe, hiztun minorizatuak ez omen dauka borroka gaitasunik. Hiztun menderatuak auto-estimu sendoa behar baitu iraungo badu, nortasun etnolinguistiko sustraitua, kikildurak jotako ataka gaitzetik aterako bada.
‎ITXASO. Ai, yo que sé! Lehenengo Joanak esan du ezetz eta gero Ibonek, ez omen zeukaten batere garbi. Baina galdetu haiei arrazoiak.
‎Ez omen zen harekin ondo konpontzen. Ez omen zeukan seme alabarik. Ihes egin nahi omen zuen preso zeukan gizarte hertsi honetatik, Europatik, mundu zibilizatutik, eta Driantekin bizitza partekatu basamortuan, etab.
2012
‎Zergatik ez dago bera gaur hemen gurekin? Ez omen daukala zer esanik esan zaigu, baina hori ez dela egiazko arrazoia badakigu denok. Galdera da:
2013
‎Kokoherri osoan ez daki inork zer egunetan gauden. Ez omen dauka inork kalendariorik etxean. Badirudi iazko eguberrietan ez zirela kalendario saltzaileak azaldu eta nonbait inork ez du denboraren ardurarik hartu.
‎Kontakizuneko harrigarritasuna eta ustekabekoa goraipatzen zituzten batik bat. Nahiz eta izan, izan zen nor edo nor akatsen bat bilatzen saiatu zenik, zera, ez omen zeukala ez irakaspenik ez sinesgarritasunik, eta barre eragitea zeukala xede eta helburu huts.
‎Eta nork zekikeen horrelakorik? Ez; inork ez omen zeukan Kokoherrin gaurdaino harreman honen susmorik. Halere, Zutolako mutilak kezkati ematen du, baina Idane, aldiz, herriko pertsonarik miretsiena bilakatu da ezbairik gabe.
‎Itzali ja!". Ondoren, behin eta berriro jakitera eman duenez, berak ez omen zeukan batzarrea deitzeko inolako asmorik. " Zer erabaki genezake guk euli izurritearen aurka?" errepikatu du aitzaki gisa.
2014
‎«Geure gurasoak legez, bizi guztian aritu izan naiz nagusiarentzat, eta ez si eta ez no, kalean utzi nau. Ez omen daukat indarrik lanerako. Ezer gabe laga nau.
‎artikulua argitaratu zuen ABCen (1916), Renan ez dakit lagun ala aitzakia harturik; Renanen irakurketa estrainio samarra baita. Dena den, nola orain Espainian nazio bakarra dagoen egotea (Kataluniak, esaterako, ez omen dauka nazioa izaterik), agian merezi du oroipen bat:
2015
‎Aditua omen zuten hondartza inguru hartan bazegoela buztin hezeko toki bat, jendeak lokatza bainuak hartzeko asko estimatzen zuena. Ez omen zeukaten ideiarik ere, baina hizketan hasteko aitzakia ederra iruditu zitzaien denei. Txantxa eta algara artean, gauerako hitzordua ere egin omen zuten.
‎Bilbon harrapatu zaituzten arte, ez omen dute jakin nondik barrena ibilia zaren. Injineru tekniko izateko ikasketak egin bitartean, Cenia Pingonen edo Arconadan egin omen zenuen lan, eta ez omen daukazu ondasunik batere. Zure ama alargunduta dagoela ere esaten du, herriko zenbait etxe garbitzen ibiltzen omen da, eta horri esker bizi omen zarete.
‎Datu hori esanguratsua da: ahariaren gainean ez omen dauka arauak indarrik, edo beste era batera eragiten du. Antzeko zerbait gertatzen da Zirtzek lehenago aipatutako gomendioa Odiseori ematean:
‎Martxoan, Predatzaile Eragiketak sobietar indarrak inguratu gogo zituen Voljovetik mendebalera, baina porrot egin zuen, eta apirilean bertako tankeek kontraeraso jo zuten, eta gutxik egin zuen ez baitzituzten espainiar indarrak guztiz zifritu, alemaniarrek ez balute haien sokorri jin izan. Bi egunera, Jose Mari anaiari eta Teresa izebari idatzi zien, egoeraren tragikoaz informatu gabe; aitarentzako ere ez omen zeukan" aipatzea balio lukeen berritasunik, lengoaia militarrak dioen gisan" —nahiz eta gutxira eman zion alemaniar Burdinazko Gurutzearen berri—, eta aurreraxeago:
‎Zer edo zer gehiago behar zuen itxaropen moderno horrek, nolabaiteko oinarri ziurren bat, bederen —halaxe agertu ziren jainko ezberdinak, Jainkoaren lekua ordezkatu nahi zutenak— Jainkoaren heriotza eta narrazio handien gainbeheraren ondoren, arestian esan bezala, bidean topatzen duen oro fagozitatuz hedatzen doa desertua. Holokaustoa, Berlingo harresiaren erorketa zein Historia eta Gizakiaren hilzoriaren ostean, gizakiak ez omen dauka itxaropena piztuko dionik. Zaila egiten zaio desertu hipermodernoa pairatu behar duen gizakiari itxaropena izatea.
‎Elkartekoak harrituta zeuden, Kattalin gehien, inork ez baitzekien Odile Moresen kontalari dohainak orduan erakutsi zueneraino iristen zirenik. Irratian zebilenean, esate baterako, ez zen sekula mikro aurrean aritu, hizlari senik ez omen zeukalako. Hori esaten zuen berak.
‎44,1 milioi euro gostako dute obra horiek, Estaduak heren bat ekarriz (14,7 milioi euro), Akitaniak heren bat eta RFF ek (Réseaux Ferrés de France) heren bat. Hots, bakoitzak diru zati bera, Akitaniak haatik Estaduaren partea aitzinatuz, Estaduak mementoan dirurik ez omen daukalako.
2016
‎Superminijob etan aritzea besterik ez omen dauka orain.
2017
‎Emazteak eta alabak ohean etzanda topatu zuten zinematik bueltan; ez omen zeukan afaltzeko gogorik.
‎Vuelta ikusten, Mamykin errusiarrak Vueltako azken astean Gijonera bidean aldaka nola hautsi zuen ikusi zuen telebistaz: " Antzeko sentsazioak izan nituen, lurrean etzanda, oihuka eta gerria ezin giratu". Zutik jartzeko ez omen dauka presarik. Bost aste izan litezke, baina agian zazpi:
2018
‎Kontakizunean zehar desberdintasun hori aldika ondoez eta aldika harrokeria iturria da, baina protagonistak badu horren berri inplizituki legea eragile esplizitu gisa agertu baino lehen bere kontakizunean. Herculinek ez du zuzenean bere anatomiaren berri ematen egunerokoetan, baina Foucaultek Herculineren testuarekin batera argitaratutako txosten medikoek pentsarazten dute Herculinek ziuraski edo zakil txiki bat edo klitori handi bat zuela, aluaren lekuan «kale itsu bat» zeukala, medikuen hitzetan esateko?, eta, horretaz gain, ez omen zeukala bular femeninoen arrastorik. Badirudi isurtzeko nolabaiteko gaitasuna ere bazuela, dokumentu medikoetan ondo azaltzen ez dena.
‎Astirik ez omen zeukan.
2019
‎Lanean ari zen, poligonoko garitan. Esan niezaiola nahi nuena, ez omen zeukan beste zereginik. Nik, berriz, gauzak aurrez aurre esan nahi.
‎–Harrigarriena zera da: medikuek diotenez, Magalik ez omen dauka inolako eragozpen fisiko edo mentalik.
‎Ba, marti zozoari, gajoari. " Marti zozoak berak ere, urte batez, ez omen zeukan kantatzeko gogo handirik, eta dena, Martxoak ekaizte zakar baten ondotik, bere habiako umetxoak galdu zizkiolako", eta aipatu Marti kakatzuren hori botatzen zuen. Baina, Julian Alustizak kontakizun honi ederki eransten dion erara:
‎Okupatzen duten espazioa ez dagokiela barneratzea da, agian, gorputz ez autorizatuen lasta zamatsuenetarikoa. Plazan lubrifikatzailearekin sartu izana egotzi izan zaie emakume bertsolariei; diskriminazio positiboaren laguntzarik gabe ez omen leukakete plazan orain daukaten lekurik. Utzitako lekua omen, ez irabazia.
‎Berrogeita hiru urte. Ez, ez omen dauka neskarik.
‎Idatzi nien grebarako asmoaren berri emanez. Baina guk ez omen daukagu zeresanik... eta...
2020
‎Beraz, Ion Olanoren ustez" sinesgarritasun handirik ez omen dauka istorioak, ezta pertsonaien hizkerak ere. Artizarneren jarioa kasik entziklopedikoa da, eta gainerako hiru pertsonaien ahotsak ez daude sobera bereiziak".
‎3 Kolpeen uniformetasunaren lege ankerra. Birusak ez omen dauka mugarik, ez klase sozialik, inor ez gaude libre bere atzamarretatik, gertu gertuan omen dabilkigu bere hatsa… baina iruditzen zait Afrika eta Hego Amerika inoiz ez bezala odolusten ikusiko ditugula; beldur naiz, behintzat… Txertoa lortuko da, baina norentzat. Ze preziotan?
‎–Atzo arratsaldez eta gaur goizez inguruetako abokatu denak bisitatu ditugu, eta ematen du denak ados jarri direla, bat esanda berak ere ez omen dauka astirik zure auziarekin arduratzeko. Maria Ubillosek, arrapaladan.
2021
‎ez omen zekiten ezertxo ere. Egun hartan gertaturikoaz, ez omen zeukaten inolako aztarnarik. Bada, beste hainbatetan bezala, Garzonek erabaki zuena izan zen Guardia Zibilari erabateko sinesgarritasuna ematea eta ikerketa bertan behera uztea.
‎Enplegatuen konpromiso falta ere aztertu izan da: %20 ez da konprometitua sentitzen eta lanpostuan egonean egoteko jarrera baino ez omen dauka. Gallup enpresak, inkestetan aditua, Estatu Batuetan urteko 500 milioi dolarreko galerak kalkulatu zituen, hori dela-eta, 2013an.
Ez omen zeukan itxura txarrik.
‎Nirekin beste kafe bat gustura hartuko omen zuen, ahal izanez gero Donostia aldetik nenbilen batean. Telefonoa jartzen zidan bertan, deitzeko, deitzeko, bizitzaz hitz egin nahi zuela nirekin, langarik gabe, barrua askatu nahi zuela nire aurrean, gezur langarik gabe, ez omen zeukan beste inor bere barrua nik bezala ulertuko zionik, langarik gabe, nire artikuluak ezkutuko soka asko astindu zizkiola barru hartan. Zer den oraindik gaztetasunaren indarra sentitzea, ilobatxo, oraindik ilusioren bat bizirik edukitzea, gezur langa guztien gainetik jauzi egiteko sasoia sentitzea!
‎Beraz, gizon horrek mundua bere esanera jarri nahi du, hala dira itxurak, eta gainera Barrabill iristen ezten maila batean: hain zuzen, gizajendea planetatik atera eta ilargira eta beste munduetara eraman arteko onik ez omen dauka Aitazon jaunak. ‣ Gizajendea?, hau da:
‎Ze txertoak asko dira, gaitz askorenak, eta koiteretziarenak berarenak ere... ‣ Eta, orduan, zuk ze iritzi...?, bo, iritzirik eztaukazu, ez omen daukazu, zeure ustez, baina ze irudipen hontaz?... guzti hontaz? ✳ Ikusteko dagoela ze ekarriko duen... edo duten.
‎‣ Onetik zertsu? ✳ Ba, adibidez, gu hirurok hemen, ezleku eta ezordu hauetan, ekogune edo bioleku hontako ilaran erdi tranpatan edo ebaska bezala biltzea, ze gaur inork ez omen daukagu ezer erosteko asmorik, ezta? ■Eztu ematen.
‎–Galdetu nioan. Eta ez omen zeukak esplikaziorik. Eta horretaz gehiago hitz egin genian, beste edozer gauzaz baino ere.
‎Natura bera al da existitzen ez den guztion herria? Naturak ez omen dauka aberririk eta, agian, historiari natura kontrajarri ahal zaio. Horregatik, Damaren ahotsak naturaren kantua harrapatu nahi duela iruditu zait, naturaren ahots ororen batura:
2022
‎Ataungo Basajaunak eta jentilak Muskia mendian egoten ziren eta han sekulako gariak biltzen zituzten; bitartean beheko kristauek ez omen zeukaten galazirik. San Martin Txikik, bota nasaiak jantzi eta hango gari pila handiaren gainean zeinek jauzi handiago egin apustu egin zuen:
‎Airelineek kabiar irandarraren prezioan saltzen dituzten sandwich txepel horietako bat jateko asmoa zuen, baina hegazkineko zerbitzariek barkamena baino ezin izan diote eskaini. Hornikuntza arazo baten ondorioz, ez omen zeukaten poltsako patata frijituak eta freskagarri batzuk beste jan edanik.
‎Baina edertasunarengatik soilik maite zuen Hughesek Assia. Ez omen zuen sekula bere emazte sentitu, eta elkarrekin izan zuten haurra ere, Shura, ez omen zeukan alabatzat. Bere buruaz beste egiteko, Plathen metodoa erabili zuen Assia Wevillek, hobetuta:
‎Aizue, ez omen dauka batere argi!
2023
‎Aita pixka bat kutre sentitzen zen gai hura zela-eta, bistan zegoen hori. Baina ez omen zeukan sosik. Jendea zegoen etxean.
‎Ertzainek ezin zidaten ezer argitu, ez omen zeukaten niri ezer azaltzekorik, baina komisariako ziega batera jaitsi nindutenean, orduan bai, orduan" Mekonio!" hots egin nuen gutxien ikustea espero nezakeena agertu zitzaidanean: Gabriel!
‎Ez, ez, diru pila txikiagoa da. Diru pilaren garaieragatik omen zekien ostu egin ziotela, ez omen zeukan denborarik billeteak zenbatzeko, pilatu egiten omen zituen; txanponak, berriz, pisatu. Zertarako zenbatu?
‎Bildosolak kontraeskaintza egin zien, noski, Sanchez Godinen laguntzarekin: Vazquez Montalbanen ezezagun batek ez lituzke 50.000 erosle bilduko, haren jarraitzaile asko eta asko hil direnez gero; Carvalho en Euskadi liburuak, gainera, ez omen zeukan egile horren onenek lortutako maila; hortaz, 30.000 ale saltzera iristen baziren, pozik; eta ez inola ere 40 euroan, 25ean baizik. Hortaz, fakturazioa, gehienez ere, 750.000 eurora irits liteke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia