Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2008
‎Dominikar Errepublikako gizartean, emakumeek estrategia produktiboen bidez, etxera dirua eramaten dute. Hala ere, haien lanaren balioa ez da onartzen lan merkatu formalean edo ez formalean, ez sozialki ezta ekonomikoki ere. Marokon saritzen den papera etxekoandrearena, amarena edota emaztearena da, eta rol hori bertan behera uztea edo jaramonik ez egitea, zigortuta dago.
2011
‎Kasu honetan, eragile ezberdinen parte hartze formala eta instituzionala egituraren barruan geratuko litzateke, eragiteko era bakarra ez den arren. Izan ere, bide ez formaletatik ematen den parte hartzeak ere ekintza gaitasuna dauka. Agentziak, bere aldetik, kasu horretan lurralde garapeneko prozesuen inguruan sortzen diren balizko ekintzari eta mobilizazioari egiten die aipamena.
‎Izan ere, lurraldea ez da soilik ondasun eta zerbitzuen ekoizpena eta kontsumoa islatzen den azalera, sozialki eraikitako espazio bat ere bada (Healey eta Barret, 1990). Bere eraiketan gaitasun eraldatzaile (Zunino, 2000) ezberdina duten zenbait eragile saiatzen dira politiketan eta planetan islatzen beren banakako edo taldeko interesak, administrazio tramitazioetan zehar negoziazio edo prozesu irekien bidez, eta horretarako ekintza bide formalak edo ez formalak erabiltzen dituzte. Aktore hauei eragile egituratuak (Giddens, 1984; Zunino, 2001) izena eman zaie, hau da, testuinguru jakin batek ahalbidetzen dituen muga eta aukeren pean diharduten banakakoak edo taldeak.
‎Erreferentzia egiten zaion legedia, lurralde planifikazioen tramitazioko prozesuen metodologia ezartzen duena bereziki, bat dator eskala administratiboekin eta mugatu egiten ditu eragile egituratuen aukerak bai denbora, bai baliabide, bai prozeduren aldetik. Eragile horiek era formalean esku hartzen dute, baina baita era ez formalean, planteaturiko prozesu instituzionalizatuen barruan eta kanpoan jardunez.
‎Kasu askotan, interes pribatuak defendatzen dituzten aktoreekin forma burokratiko tradizionalak errepikatzen dira, eta horien artean elkarrizketa ez formala gailentzen da. Horrela ulertzen da elite publiko eta pribatuak egotea, eskala ezberdinetan, gaitasuna dutenak zuzenean eragiteko garatu beharreko jardueretan eta politiketan.
‎Eguneroko bizitza soziala modu zuzenean eta ez zuzenean menderatzen duten arauek zuzentzen dute. Arau horiek formalak (idatziak) izan daitezke, eta ez formalak (idatziak ez direnak) (Ostrom, 1986). Aurrenekoak legalitatearekin, indarrean dagoen araudiarekin eta administrazioarekin zerikusia dute.
‎Aurrenekoak legalitatearekin, indarrean dagoen araudiarekin eta administrazioarekin zerikusia dute. Ez formalak, bestalde, sozialki eraikitzen dira eta gai kulturalak eta sozialak (subjektiboak eta harremanekin zerikusia dutenak, ohitura sozialetan oinarritutakoak) aztertzen dituzte. Halaber, arauek plano funtzional ezberdinetan dute indarra, eskala arteko konparazioa ahalbidetuz.
‎lurraldeko aktoreek parte hartu eta posizio bat hartu edo uzteko prozesuen ezarpenari dagozkio. Prozesuan zehar aktoreek parte hartzen duten eta parte har dezaketen (era formal eta ez formalean) kausalitateetan ere zentratzen dira, baita inplikaturiko eragileak zein diren ere.
‎Zein dira tramitazioetan zehar gertatzen diren lurralde aldaketak eta zer eragilek baldintzatzen dituzte? Halaber, eta kontuan izanik arau formalak eta ez formalak, nolatan dira gai pribilegio posizioetan dauden aktore batzuk boterea erabiltzeko beren interes jakinen alde lurralde batean? (Zunino, 2002).
2012
‎Tarrow eta beste autore zenbaitek «aukera politikorako egitura» kontzeptua (political opportunity structure) sortu zuten aspaldi, inguru politikoaren barruan jendearen partaidetza kolektiborako pizgarriak eskaintzen dituzten osagarri formal nahiz ez formalen multzoa izendatzeko (Tarrow, 1994; 1996). Aukera politikorako egituraren zati osatzaile batzuk sistema politikoaren irekiera mailarekin loturik daude, maila horrek arautzen baitu parte hartzerako sarbidea?, baita gobernu eta oposizioaren arteko harreman aldakorrak definitzen dituzten lerrokatze politikoekin, balizko aliatuen presentziarekin eta elite politikoen barnean sortzen diren gatazkekin ere (Tarrow, 1994; McAdam, 1996).
‎Hala, modu paraleloan, elkarte munduaren eta tokiko parte hartzearen lidergo jarduerak ere, hau da, zuzendaritza eta ikusgarritasuna dakartzaten jarduerak, ordezkaritza, erabakia, negoziazioa eta agintariekin elkarrizketa eskatzen dutenak, horiexek hurbiltzen dira gehien jokamolde maskulinora. Ohiko lanak, eguneroko kudeaketa eta aitortza gutxiko gainerako jarduera ez formalak, ordea, emakumeen zereginak izaten dira eskuarki.
‎Bigarren uste bat ere deuseztatzen du emakumeen kontzentrazio sektorialak, alegia, parte hartzeak ezinbestean jokabide ikusgarriak dakarrelako ustea ohiko esparru publikoan, instituzio politikoetan, agintaritzarekiko harremanetan, eta abar?. Zaintza, osasuna eta besteen beharren asetze lanei loturik dauden parte hartze ereduak sarritan partaidetza esparru ez formalekin eta, hartara, ikusezinekin uztartuta egon ohi dira. Zientzia Politikoan nagusi izan den paradigma konduktistak erabili dituen partaidetzaren definizioek ez dute beti erraztu partaidetza esperientzien aniztasuna aintzat hartzea, gehienbat emakumeek gauzatu dituztenak.
‎Horrenbestez, genero ikuspegiak emakumeen esperientziatik parte hartzea zer den berriz definitzeko eta kontzeptualizatzeko desafioa dauka gaur egun. Ildo horretatik, feminismo politikoaren ekarpenetako bat emakumeen partaidetzaren adierazpenak eta formak ikusgarri egitea izan da eta, horrekin batera, arlo publikoko partaidetza gizonezkoen esperientzien eta arauen arabera definitzen duten paradigma eta kontzeptu androzentrikoak auzitan jartzea. Horretarako, tokiko guneetan emakumeek duten esku hartzea nabarmentzen dute, askotan ez formala eta komunitarioa izaten dena, eta eguneroko bizitzako elkartasun bilbeak eraikitzen laguntzen duena. Tokiko guneetan gertatzen den «partaidetza ikusezin» mota horren kartografia apurka apurka osatzen ari da azken urteotan (Hernández García, 2009).
‎Jarduera bereziak direla kontuan hartuz, eztabaidetan erabakiak hartzea, bilerak zuzentzea, diskurtsoak prestatzea edo txostenak egitea, besteak beste, pertsona gutxi batzuen zereginak izan ohi dira (Anduiza, Bonet, Morales, 2005). Hartara, lidergo formal nahiz ez formalaren funtzioari lotutako protagonismoa gutxi batzuen esku egon ohi da. Baina, deigarria da elkartekideen aniztasuna ustez ordezkatu behar duten elkarte mistoetan ia ia ez dagoela generoen artean partekaturiko lidergorik erabakiak hartzen diren guneetan eta udal agintari eta instituzioekin elkarrizketa burutzen den guneetan.
‎esparru horri dagokionez ere, emakumeak gero eta kopuru esanguratsuagoan agertzen dira tokiko jarduera politikoan, baina emakume horiek zailtasun handiak dauzkate gizonezkoek normaltasun osoz eratzen dituzten lidergoak osatzeko (Larrinaga, Amurrio, Mateos, 2009). Oro har, boteregune eta erabakiguneak betetzen dituztenean, emakumeek erresistentzia handiei egin behar diete aurre; are gehiago, modu ez formal batez bada ere, eskakizun maila handiagoa aplikatzen zaie. Aldiz, zuzendaritza eta lidergo lanek normaltzat hartzen dira gizonengan, eta begirunez ikusten dira.
2013
‎Pertsonek egoera jakin edo antzeko batzuetan ez dutela bizitzen jarraitu nahi adierazi dutenean, hiltzen lagundu behar litzaiekeela uste du askok. Ikuspegi legaletik ere, aurrez adierazitako borondatea, modu ez formalean bada ere, oso
‎Gaixoaldia eta mendekotasun aldia luzatzeak eragiten duen ondorio zuzenetako bat sortzen duen zainketa behar itzela da; erreferentzia gisa, esan daiteke egun 65 urtetik gora dauzkagunok 5etik 7ra urte bitarteko mendekotasun aldia bizi izango dugula. Egoera horrek zainketa estrategiak planteatzen ditu familietan, batzuek ez formalak deitzen dituztenak, baina, egia esan, eduki mediko garrantzitsua dutenak, guztiz harreman laguntzazkoa, Antonio Casado-k (2008: 46) dioenez?
‎EAEn modu ez formalean zainketan aritzen diren eta guztien artean ikusten ez den babes soziala eskaintzen dutenen profila hauxe da: emakumeak(% 83,6) eta, oro har, etxekoandreak(% 50) izaten dira; adinduak zaintzeaz arduratzen diren emakume gehienen egiteko nagusia etxeko lanak egitea bada ere (gehienak lan merkatutik kanpo daude), aintzat hartzekoa da ordaindutako lanen bat ere egiten dutenen kopurua; zaintzaile horien batez besteko adina 52,9 urtekoa da eta, oro har, zaintzen duten pertsonaren alaba edo emazteak izan ohi dira.
2020
‎Hiruki pedagogikoari jarri nahi izan diogu arreta diseinuaren prozesuan. Alegia, nork irakasten duen (hezkuntza eragile anitz —formal, ez formal eta informalak—), nork ikasten duen (ikaslea), eta zer irakasten/ ikasten duen (edukia). Esandakotik, baina, badaude beste galdera eta aldagai zabalago batzuk aintzat hartu beharrekoak:
‎2013an idatzi genuen Gertuko Kultura Ondarearen Transmisioa eta Hezkuntza Eragileak Lehen Hezkuntzan izeneko tesiaren helburu nagusia honako hau izan zen (Ramirez de Okariz, 2013): Debagoieneko askotariko hezkuntza eremuak aintzat hartuta (formala, ez formala eta informala) gertuko kultura ondarearen transmisioa Debagoieneko hezkuntza eragileen artean zertan den aztertzea. Helburua hori izanik ere, curriculumak eta materialak aztertzen hasi ginen, eta, gero, halaber aztertu genituen ikastetxeek, museoek, interpretazio zentroek, naturaeta ingurumen eskolek, aisialdi elkarteek, turismo bulegoek, udalek eta mankomunitateak transmisio horretarako erabiltzen zituzten irizpide, programa, baliabide eta materialak.
‎Izan ere, Debagoieneko Lehen Hezkuntzako irakasleei egindako ikerketagaldetegiko iritzietan, eredu horren beharra hautematen da1 Are gehiago, hezkuntza ez formal eta informaleko eragileen artean ere hauteman zitekeen gertuko kulturaondarearen sustapen eta hedapenerako beharrezkoak zirela, arriskuak arrisku, hezkuntza eragileen arteko harremanak sendotzeko eta proiektu komunetan aritzeko egitasmoak (Ramirez de Okariz, 2018).
‎Izan ere, diskurtso berri honetan, eskolak ez du bakarrik egin behar bidea, baizik eta beren zeregina kultura (gure kasuan, tokiko kultura ondarea) transmititzea eta eraikitzea duten gertuko erakundeekin elkarlanean (museoak, interpretazio guneak, naturaeta ingurumen eskolak, udaletako nahiz mankomunitateetako hezkuntzaeta turismo sailak.), nahitaez. Sareak osatzeko edo sarean lan egiteko garaia iritsi da, uste baitugu XXI. mendeko eskolak ezin duela berak parte hartzen duen ingurunetik, komunitatetik deskonektatu, eta hezkuntza formala, ez formala eta informala elkarrekintzan jarri beharra dagoela.
‎200), nahiz eta fokua historiak diziplina eta didaktika gisa bizi duen krisialdian jarri, eta, ondarea ere historiaren aztergai garrantzitsua dela azpimarratuz, nabarmentzen dute ezagutza historiko gehienak ikasgelan ez baizik eta ikasgeletatik kanpo ikasten direla. Dudarik gabe, egoera horrek erraztu egiten du irakaskuntza formalak historia irakatsi eta ikasteko espazio eta baliabide ez formalak berrerabiltzea. Horrek zera dakar:
‎Azken hamarkadan hainbat hezkuntza prozesutan izandako aldaketei ere erreparatuz, ohartzen gara, esate baterako, museoek beren kontzeptua zabaldu dutela, bai testuinguru gisa ulertua izateko, ondarearen edukiontzi gisa, baina baita hezkuntza eduki gisa ere. Museoak hedatzen eta birkontzeptualizatzen ari diren prozesu bat martxan dago dagoeneko gure artean, eta, beraz, hezkuntzaren esparru tradizionalak ere (formala, ez formala eta informala) birpentsatu beharrean gaude (Fontal, Amaral eta Garci' a Ceballos, 2016).
‎Familiek, eskolek, administrazio publikoak, tokian tokiko gobernuek, elkarteek, gizarteeta kultura erakundeek dute horren erantzukizuna eta elkarlanean aritu beharra, sinergiak batu beharra, kontuan hartzen badugu eskolaz kanpoko jardunak ere berebiziko garrantzia duela heziketaprozesuan. Beraz, eskolak eragile guztiekiko elkarrekintzan parte hartu behar luke, zeregin hezitzaile nagusi gisa, hezkuntza prozesu formal, ez formal eta informaletan, benetako komunitate hezitzailearen eredua sustatuz; izan ere," uste dugu paregabeko testuingurua dugula gure egitasmoa martxan jartzeko: norbanakoarengandik gertu —alegia, bakoitza bere ingurutik hasiz—, tokiko eragileen arteko elkarlana bultzatuz, sustatuz, eta benetako herri hezitzaile bihurtuz, epe motzera begira, baina epe ertainera eskualde hezitzaile izatea lortzeko itxaropenarekin" (Ramirez de Okariz, 2013:
‎Konpetentzia orokorrak oinarrizko hezkuntzarako ardatz erreferentzial bihurtzen zaizkigu curriculumetan, eta, gainera, hezkuntza testuinguru guztietan aplikatu eta ikasten dira, bai formaletan, bai ez formaletan, bai informaletan (236/ 2015 Dekretua). Are gehiago, hezkuntza oso baterako ardatz erreferentzialak ere badira, bost eremutan aplikagarriak, hain zuzen ere:
2021
‎Izan ere, jada aipatu bezala, tresna kognitibo, afektibo eta jarrerakoak eskaintzen ditu elkartasunean eta kritikotasunean hezteko (Argibay, Celorio eta Celorio, 1997). Honenbestez, Gizarte Hezkuntzatik berau era zabalean ulertzearen beharra argi izan behar dugu, hezkuntza ez formaleko eremu guztiak balioan jarrita, norabide egokian kokatuz eta nerabezaroan bertso eskolek edo antzeko espazioek izan dezaketen jardun hezigarria plazaratuz.
‎Hezkuntza ez formalaren arloan, aisialdi hezitzailearen balioa mahai gainean jarri izan da behin baino gehiagotan. Aisialdi hezitzaile deritzen eta pertsonen identitatearen eraikuntzan ekarpen garrantzitsua egin dezaketen jardun eremuak ezagutzea gako garrantzitsua izan daiteke horien jarduna fintzeko eta hobetzeko.
‎Hezkuntza formaletik haratago eta bereziki talde identitate horren euskarri gisa hezkuntza ez formalak berebiziko garrantzia hartzen du nerabezaroan. Aisialdian antolatzen diren zenbait talde denbora libre hezitzailetzat1 har ditzakegu.
2023
‎Adin tarte zabala abiapuntu hartuta, laginean gazte belaunaldi desberdinek bizi izandako ikasketa politikoa jaso nahi izan da ETAren jardueraren etena baino lehenagoko eta ondorengo uneetan eta, hartara, ziklo politiko berriaren hastapenetan. Elkarrizketaturiko gazte gehienen hasiera politikoa ezker abertzalearen eta herri mugimenduen inguruko organizazioetan, esparru ez formaletan eta mugimenduetan gauzatu zen. Oro har, gazte horiek multiaktibismoan aritu dira, heziketa maila handia dute eta kapital politiko esanguratsua eskuratu
‎eta manifestazioak (Larrinaga, Odriozola, Amurrio eta Iraola, 2023). Gazte horietako askok ezker abertzalearen inguruko mugimendu konstelazio baten barruan eman zioten hasiera beren ikasketa politikoari nerabezaroan, bai gune formaletan —gazte eta ikasle antolakundeetan—, bai bestelako gune ez formaletan —gaztetxeetan, gune okupatuetan eta abar— Bertan tradizio aktibistan eta autoeraketan sozializatu dira, aktibismo kontra hegemonikoan eta politika liskartsuaren logikan (Larrinaga eta Amurrio, 2023).
‎Bestalde, talde feministen ekarpenak aurreko garaietatik jasotako politika liskartsuko ereduei buruzko kritika zorrotzetan gauzatu dira azken hamarkadan. Izan ere, erakunde politikoen esparru formaletan nahiz ez formaletan orain arte nagusitu den aktibismo motak eredu maskulinizatuak izan dituela oinarri azaleratu dute egindako azterketek (Alvarez Moles, 2010; 2012; Martmez Palacios et al., 2015; Etxebarrieta eta Rodrtguez, 2016). Hartara, kritika horiek tarteko, joan den mendeko 50eko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal gatazka armatuaren historia berriz interpretatzen ari dira hainbat aztertzaile ikuspegi feministatik (Atutxa, 2021).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia