Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2015
‎Oi azkenik gabeko oinazea!, oi azkenik gabeko oinazea! Nola ez dira zure beldur beren gorputzei nekerik ez ematearren ohe gogorrean lo egiteko beldur direnek?
‎9 Egia da, Jaunak zazpigarren egoitzan sar dezanak, oso gutxitan, edota ia inoiz ere ez duela ahalegin hau egin beharrik izango, gogoratzen banaiz, han esango dudan arrazoiarengatik; baina aldiro aldirokoa da Kristo gure Jaunarekin era miragarrian ibiltzetik ez aldentzea, eta haren laguntza beti da jainkozkoa eta gizatasunezkoa era batera. ...titzen ez denean, bilatu beharra dugu; hauxe da, izan ere, Haren Maiestateak nahi duena, Kantarik Ederreneko Emazteak egiten zuenez, eta galde diezaiegula kreaturei nork egin zituen, san Agustinek, uste dut, bere Meditazioetan edo Aitorkizunetan dioenez?, eta ez gaitezela ergelen antzera egon denbora galtzen behin eman zitzaigunaren zain egotearren, hasieretan Jaunak urtebetean eta urte askoan ere ez ematea gerta baitateke; Haren Maiestateak daki zergatik; guk ez dugu jakin nahi izan behar, eta ez dago zertan jakinik ere. Bada, Jainkoari nola poza eman aginduen eta aholkuen bidez badakigunez gero, ibil gaitezen honetan arretaz, eta haren bizitza eta heriotza eta zenbat zor diogun gogoan erabiltzean; gainerakoa betor Jaunak nahi dezanean.
‎8 Esandakotik uste izango duzue ez dela bere senean egongo, bere baitan murgildua baizik, eta horrela, ez duela ezer ulertu ahal izango. ..., lagun atsegin harekin geratzen da; eta arimak Jainkoari huts egin ezik, Jainkoak ez dio sekula huts egingo eta, nire iritziz, bere presentzia ageri agerian ezagutaraziko du; eta konfiantza handia du Jainkoak ez duela bertan behera utziko, mesede hau egin dionez gero, ez diola berau galtzen utziko; eta horrela pentsa daiteke, bera inoiz baino ardura handiagoz badabil ere, Hari ezertan atsekaberik ez ematearren.
‎Jaunaren laguntzaz ongi esaten asmatzen badut, esango ditut batzuen eta besteen artean dauden ezaugarriak eta noiz diren hizketa hauek arriskutsuak. Izan ere, arima asko dira otoitzari emanda dauden jendeen artean sumatzen dituztenak, eta nahi nuke, ene ahizpak, ez dezazuela uste izan gaizki egiten duzuenik haiei sinesterik ez ematean, ezta sinestea ematean ere zuentzat direnean soilik, gozotasunezkoak nahiz zuen hutsegiteetan abisu ematekoak, esaten duenak esaten duela, nahiz irudipena izan, horrek ez baitu garrantzi handirik. Gauza batez ohartarazten dizuet, ez dezazuela uste izan, Jainkoarenak badira ere, horregatik hobeak izango zaretenik, fariseuei ere asko hitz egin baitzien, eta on guztia honetan datza:
‎18 Jaunak bide honetatik eramaten ez dituen haiek uste izan dezakete, arima hauek beren esku dutela esaten dizkieten hitz haiek ez entzutea eta, barruko hitzak badira, gogoa haietatik barreiatzea haiei leku ez emateko, eta horrela halako arriskurik gabe arituko dira.
‎–bat egite emana? (gozotasunezkoa, goi isurizkoa) batetik, aurreko kapituluetan azaldu duena, eta, bat egite ez emana? (goi isurizkoa ez dena, eta saiatuz gero, lor dezakeguna); azken honetaz hitz egiten da kapitulu honetan.
‎–Honi erantzuten diot, ez dagoela esan dizuedana baino era hoberik, haiek ez bilatzea baino era hoberik, arrazoi hauengatik: ...rtua dagoenez, honelakorik gabe eta guk baino hobeki baitaki zer komeni zaigun eta nork maite duen benetan; eta honela gauza ziurra da, eta nik badakit, eta ezagutzen ditut behar den bezala maitasun bidetik doazen pertsonak, beren Kristo gurutziltzatua zerbitzatzearren soilik; eta ez bakarrik ez diote eskatzen gozotasunik, nahi ere dute-eta, baizik eta erregu egiten diote bizitza honetan halakorik ez emateko. Hau egia da.
‎10 Berriro diot, benetan, ez nekiela nik nola bizi, batek bere burua pobre eta arimaz nekatua ikusten baitu: gogoa beti Jainkoaz betea izateko agintzen diote eta beharrezko da Harengan izatea arrisku askotatik askatzeko; beste ertz batetik, ikusten du ez dela komeni munduko kontuetan huts egiterik, beren ohorea kontu hauetan jarria dutenei tentaldirik ez ematearren. Nekatua nenbilen, eta sekula ere ezin nuen neure burua garbitu, ahaleginak egin arren?
‎Honela, oso nekaturik, Jainkoari gomendatzen ari nintzela, Haren Maiestatea kontsolatzen eta adorea ematen hasi zitzaidan. Esan zidan hemen ikusiko nuela Ordena erlijiosoak fundatu zituzten santuek igaro zutena; nik pentsa nezakeena baino jazarpen handiagoa nuela oraindik pasatzeko; guk ez emateko haiei garrantzirik. Nire lagunari esan niezaion gauza batzuk esan zizkidan; eta ni gehien harritzen ninduena zen eraman behar izan genuenaz kontsolaturik geratzen ginela eta etortzekoak ziren guztiak eramateko kemenaz.
‎Baina beste gauza batzuetan egia ziotelakoan nengoen, ni beste batzuk baino kaskarragoa nintzela esaten zutenean, eta etxe hartan eraman ohi zen lege betetze zorrotza gordetzen ez banuen, nola pentsatzen ote nuen zorrotzagoa zen beste batean gordetzea, eskandalizatu egiten nuela herria eta gauza berriak jasotzen nituela. Horrek guztiorrek ez zidan inolako nahasmenik sortzen ezta penarik ere, baina nik penaz nengoelakoa egiten nuen, esaten zidatena aintzat hartzen ez nuelako itxura ez ematearren. Azken batean, mojen aurrean kontu ematea egiteko agindu zidan, eta hala egin behar izan nuen.
‎Lehenengoetan biziki sentitzen nuen; gero, ordea, poztu egiten nintzen. Eta beraz, kantatzen ez nekiela bestek jakiteari batere garrantzirik ez ematen hasi nintzenez gero, askoz ere hobeki egiten nuen; zoritxarreko ohoreak eragozten zidan hau egiten jakitea, nik ohoretzat nuena, bakoitzak nahi duen gauzetan jartzen baitu.
‎Haien gain guztien Jaunak emandako nagusitasuna geratu zitzaidan, haiei euliak balira baino zer handiagorik ez emateraino. Hain koldarrak dira, non, gutxietsi egiten dituztela ikusirik, ez baitzaie indarrik geratzen.
‎4 Hasieretan izan nuen aitor entzule batek aholku hau eman zidan: espiritu ona zela ziurtaturik zegoenez gero, isilik egoteko eta ez emateko inori horien berri, gauza horiek isilik gordetzea hobe zela eta. Niri ez zitzaidan gaizki iruditu, aitor entzuleari haiek esaten nizkion bakoitzean hain biziki sentitzen nuen eta hain handia zen nire lotsaria, non bekatu astunak aitortzean baino askoz gehiago sentitzen bainuen batzuetan; batez ere grazia handiak zirenean, ez zidatela sinetsiko uste izaten nuen eta nitaz irri egiten zutela.
‎1 Geure gaira itzuliz, egun batzuk igaro nituen, ez asko, segida segidako ikuskari honekin, eta hain on handia egiten zidan, non ez bainintzen otoitzetik irteten, eta egiten nuen guztia ere, ni ikusten zegoela argi argi sumatzen nuenari nahigaberik ez emateko eran egiten saiatzen nintzen. Eta, esaten zidaten guztiagatik, noizbehinka beldurra sartzen bazitzaidan ere, ez zen luzaroko izaten beldurra, Jaunak ziurtasuna ematen zidalako.
‎Bai gauza handia dela arima bat ulertzea! Egunero Pasioko pausobati buruz otoitz egiteko esan zidan, eta hartaz baliatzeko; ez nezala pentsa beste ezertan, Kristoren Gizatasunean baizik, eta barne biltze eta gozotasun haiei ahal nuen adina gogor egiteko, haiei lekurik ez emateko berak besterik esan arte.
‎Hau izan zen, Jauna, zeure ontasunagatik hainbeste iraindu ez zintzadan zeure eskutik nindukazunean, eta ni Zu iraindu zaitzakeela iruditzen zitzaidan guztitik aldenduz nindoanean; nik hau eginda besterik gabe, hasi zinen, Jauna, zeure ondasunak zeure zerbitzariari zabaltzen. Badirudi nigan haiek hartzeko borondatea eta prestaera izatea baizik ez zenuela itxaroten, laster batean hasi baitzinen ez ematen soilik, baita ematen zenizkidala besteek uler dezatela nahi izaten ere.
‎diot, honezkero ez delako erabiltzen hizketa modu hau. Predikariak ere beren sermoiak inori minik ez emateko eran egokituz joaten dira. Asmo ona izango dute eta egintza ere ona; baina horrela gutxi dira bide onera bihurtzen direnak!
‎Hemen benetako apaltasuna lortzen da, bere buruaz gauza onak esateari eta beste batzuek esateari batere garrantzirik ez emateko. Jauna da baratzeko fruitua banatzen duena eta ez bera, eta horrela ez zaie itsasten ezer eskuei.
‎horrelako baretasunaz eta irabaziaz gozatzen hasten direnez gero, guztiak oso espiritualak izan daitezela nahi izatea. Nahi izatea ez da txarra; horretan saiatzea baliteke ona ez izatea, irakasten ari direlako itxura eman gabe zuhurtasunez eta disimuluz egin ezik; izan ere, kasu honetan probetxu egitekotan ari denak, bertuteetan oso sendo egon behar du, besteei tentaldirako biderik ez emateko.
‎9 Otoitzean hasi berri direnez esan dezakegu putzutik ura ateratzen dutenak direla, beren aldetik lan handiaz ateratzen dutenak, esanda daukadanez; zentzumenak biltzen nekatu beharra dute; barreiaturik egoten ohituak daudenez gero, lan handi handia da. Ohituz joan behar dute ikusteari nahiz entzuteari, eta are otoitz orduak egitez betetzeari garrantzirik batere ez ematen, bakardadean eta, aparte egonik, iraganeko bizitzaz pentsatzeari baizik. Hau hasierakoek eta azkenekoek guztiek sarri sarri egin behar badute ere, honetaz pentsatzean gehiagoa eta gutxiagoa dago, geroago esango dudanez.
‎Aitortzeko presa agertu nuen, betiere sarri aitortzen zalea bainintzen. Hilko ote nintzen beldur nintzela uste zuten eta, niri nahigaberik ez ematearren, aitak ez zidan utzi. Oi haragiaren maitasun gehiegiak, hain aita katoliko eta buru argikoarenakizan arren, halakoa zen izan ere, eta ez zen ezjakintasuna?
‎Esaterako, hauek: gutaz gaizki esateari garrantzirik ez eman, bestera baizik: halakoan ongi hitz egiten dutenean baino gehiago poztu; ohorea estimu gutxitan izan; senitartekoekin loturarik gabe egon, otoitzari emanak ez badira, ez luke nahi haiekin harremanik, aspertu egiten baitute; honelako beste gauza asko, nire iritziz, Jainkoak eman ohi dituenak, naturaz gaindiko edota gure berezko joeraren aurkakoak direla iruditzen zaidalako.
‎Sekula ere ez zen sartzen bere kargu ez zeuden gauzetan; horrela, ez zuen inorengan faltarik ikusten, bere buruagan baizik. Berari buruz gauza onak esatea hainbeste sentitzen zuenez gero, bera ere kontuz ibiltzen zen ez esateko beste inorenik hau aurrean zela, nahigaberik ez ematearren. Egundo ere ez zuen bilatzen kontsolamendurik, ez baratzera joaterik ezta kreaturetan atsegin hartzerik ere; izan ere, berak esan zuenez, zabarkeria litzateke gure Jaunak ematen zizkion atsekabeetan aringarria bilatzea; eta horrela, ez zuen eskatzen egundo ezer, eta ematen ziotena hartzen zuen:
‎6 Azken batean, ni hara joateko erabakia eta lehenik hiriarekin tratatzea, eta hiriak oniritzia ematen ez bazuen, hala ere berak ez zituela eskuak loturik izango baimenik ez emateko, eta Ávilako lehen monasterioan han zegoela bera, eta gogoan zituela han izan ziren zalaparta eta kontrakotasunak; eta, horregatik, aurre hartu nahi ziela hemen; ez zela komeni monasteriorik egiterik, ez zetorkidala ongi, errentaz eta hiriaren baimenaz izan ezik; horregatik zioela.
‎16 Bada, etxera iritsi ginenean, diodanez, guretzat errentan harturiko etxera, nik berehala etxe sartzea egitea pentsatu nuen, egin ohi nuenez, orduen otoitza errezatzeko; eta aita Mariano gauzak luzatu nahian hasi zen; bera zen, izan ere, han zegoena, eta niri nahigaberik ez ematearren, ez zidan esan nahi izan guztia. Hala ere arrazoiak nahiko funtsezkoak ez zirenez gero, ni konturatu nintzen non zen zailtasuna, baimenik ez ematean alegia; eta horrela esan zidan, onar nezala monasterioa errentaduna izatea, edo horrelako zerbait, ez naiz gogoratzen.
‎16 Bada, etxera iritsi ginenean, diodanez, guretzat errentan harturiko etxera, nik berehala etxe sartzea egitea pentsatu nuen, egin ohi nuenez, orduen otoitza errezatzeko; eta aita Mariano gauzak luzatu nahian hasi zen; bera zen, izan ere, han zegoena, eta niri nahigaberik ez ematearren, ez zidan esan nahi izan guztia. Hala ere arrazoiak nahiko funtsezkoak ez zirenez gero, ni konturatu nintzen non zen zailtasuna, baimenik ez ematean alegia; eta horrela esan zidan, onar nezala monasterioa errentaduna izatea, edo horrelako zerbait, ez naiz gogoratzen. Azken batean, esan zidan hura ez zela bere baimenaz mojen monasterioak egitearen aldekoa, eta Artzapezpiku zenez gero ez zuela baimen bat ere eman eta urte askoan izan zela han eta Kordoban, eta Jainkoaren zerbitzari handia da izatez; batez ere pobretasuneko monasteriorik egiteko baimenik ez zuela emango.
‎12 Egia esan, nahiko kontuz ibili naiz, inoiz haren eskuetara helduko balitz, minik ez emateko. Ezin izan dut gehiago, eta ez zait ongi iruditu (bada, hau ikusten bada, epe luzera izango da), hasierako Erregelaren eraberritze honi hain on handia egin dionaren oroipena ez gordetzea.
‎Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke. Hala ere, uste dut, askoz ere atsegin handiagoa emango lidakeela, eta eman ere ematen zidan, penitentzia handia egin ahal nuenean, orduan gutxienez zerbait egiten nuela zirudien eta etsenplu ona ematen nuela eta Jainkoa ezertan zerbitzatu ezak ematen duen neke hau gabe nenbilen. Jaun horrek begira beza zer egitea komeni den honetan.
‎7 Beste kapilau honi ez dago mezarik ez emateko esan nahi dionik. Berorren gorentasunak berari idazteko agindu beza; Aita Paulo nork esango dion saiatzen ari bada ere, ez nuke nahi ahantz dadin.
‎3 Uste dut, ene aita, arreta handiz begiratu ditugula eragozpen guztiak; izan ere, gauza hau ongi irteten ez bada, berorren eta nire gainera botako dute errua Jainkoak eta munduak, ez izan horren zalantzarik; eta, beraz, ez eman garrantzirik berorrek hau hamabost egun lehenago edo geroago burutzeari. Gogoko izan zait berorrek gutunean dioena:
‎1 Jesus izan bedi berorrekin. Zentzugabekeria litzateke nire gutuna irakurtzean berorren poza ez oztopatzearren, nik idazten denbora ez ematea hain mezulari ona izanik. Bedeinkatua izan bedi gure Jauna hain ongi egin baitu.
‎7 Hemengo zereginek uzten didatenean, Ávilara itzuli nahiko nuke, oraindik hango priorea bainaiz, gotzainari nahigaberik ez ematearren, asko zor baitiot eta baita Ordena osoak ere. Nitaz ez dakit zer egingo duen Jaunak, Salamancara joango ote naizen, etxe bat ematen baitidate; nekatzen banaiz ere, etxe hauek dauden herrian hainbesteko mesedea eginik, kontzientziak eskatzen dit ahal ditudanak egiteko.
‎Ez dakit zer esan mundu honetako gauzei kasu gutxi egiteari buruz, eta ez dakit nola ez dudan hori guztiz ulertzen. Hau diot, inoiz ez nuelako uste izango berorrek hain ahaztua izango zuenik Teresa Jesusena, eta, hain hurbil dagoenez gero, ezinezkoa da ahazturik ez izatea, bestela ez baitu itxurarik, berori hemen izanik ere, ez ikustea eta bedeinkapena ez ematea berorren etxe honi.
‎Pena ematen dit hainbeste mojaz bete eta egoera ez konpontzeak. Aurten ordaindu behar dituen hirurehun dukat horiek behintzat saia bedi eman diezazkioten, eta Antonio Ruiz gaixoari diruak ez emateak (Malagónen ganaduekin irabazi behar baitu zer jana, eta ni gehiago emango dionaren bila ari naiz eta hori nire neba da, era berean berak ere irabazten badu ere, pixka bat erremedia dadin), benetan, kontzientziako kezka sortzen dit, hor gauzak nekez konpontzen direla ikusiz.
‎8 Zergatik ez dira saiatzen Joana Gurutzekoren diru horiek berehala ematen, hain estuturik ez egoteko? Begira, ez da horretan deskuidatu behar gero; eta saiatu behar da Anegas horrek behintzat ekar dezan Antonio Ruizi ordaintzeko, izan ere, esan diodanez, kontzientziako karga hari berehala ez ematea, haren premia argi ikusten baita.
‎Oso pozik dago gure aita; gauzak oso ongi egingo direla dio. Ez eman garrantzirik pixka bat atzeratzen bada, kontu handiaz jokatu baita. Errenta ordaindu zen, eta ez da zertan penarik izan, laster egingo da-eta.
‎Honetan bat nator berorrek ama prioreari idazten dionarekin. Berorri aditzera ez ematea oso gaizki dago; besterik ez zekienez gero, ongi egin zuen Jauna emateaz.
‎Berorrena San Pedro bezperan eman zidaten eta maiatzean idatzia zen, 15ean uste dut, eta horrela ez dakit zer esan. Dena dela, aita Gracián horretara joan arte itxarotea zentzugabekoa da, hoberena esan dituen gezur guztiak aurrez aitortuak eta gezurtatuak izatea baita, aita Graciánek hori egitera behartu duela pentsatzeko biderik ez emateko. Benetan harritzen naiz nola ez den konturatzen berorren agurgarritasuna honetaz.
‎3 Gainerako gauzetan berorren aurka daukadan kexa, jakin zuen unean niri aditzera ez ematea da; beharbada, moztu zitezkeen deskuiduak, deabruak badaudela sinetsarazi dituen bezain kalte handirik etor ez dadin; eta, emakume horrek asmatu duen oro egia balitz ere, bera denagatik, beste era batera eraman zen eta ez bridarik gabe belztuz eta izen ona kenduz. Jainkoaren epaian agertuko da, haren kontrako irain larririk gabe hemen epaitu ezin duguna; izan ere, hain adiskidetasun sendo eta luzea, bitartean maleziarik izan ezean, ez zegoen hain gaiztotzat zertan kondenatu.
‎7 Ez geratu on Frantziskori idatzi gabe, arrazoizkoa baita; ezkontzaren berri ez ematean ez du berak errurik, presazkoa izanik, ez baitzuen astirik izan. Ama Ines Jesusena ongi dago eta goraintzi asko bidaltzen dizkie.
‎8 Aita frai Joan Jesusena ere sartu nuen haien artean, pertsona birengana soilik mugatzen nintzelako irudipenik ez ematearren, baina esan nion egiaz ez zuela honek gobernatzeko dohainik, nire iritziz, izan ere ez baitu?, baina biotako bat lagun izanik, molda zitekeen, zentzu onekoa delako eta iritziak jasoko lituzkeelako. Eta beraz, berorren aitatasuna berarekin ibiliz gero, ez litzateke ezertan irtengo esaten dionetik, eta horrela, ongi egingo luke.
‎1... ama prioreari nahigaberik ez ematearren, bere mojak oso ongi eraturik dituelako, eta beraz, ez nuke nahi kalterik gerta dadin. Medinan asko daude malenkonia dutenak, eta edozein aldetan ere asko sentituko dute, eta ez naiz harritzen; baina, azken batean, elkarri lagundu behar diote, eta fundazioaren hasieran ez dela komeni ematen du; Burgosera ere eramateko asmoa nuen, ez fundatzaile gisa penitentzia egile gisa baizik; Jainkoak nahi badu, Ines Jesusena han ama priore karguan uzteko asmoa dut, Madrilen baino askoz nahiago baitu, guztia gogo handirik gabe egiten badu ere; eta Valladolideko priore ordea berarekin ama priore orde karguan, biei atsegin baitzaie hori; eta, azken batean, bi hauek ezagutzen dute hura eta kontuz ibiliko dira, baina Ines Jesusenak asko sentituko du.
‎2 Ez beza ahantz berorren agurgarritasunak, beloaren erabilera alde guztietan agindurik uztea eta konstituzioak dioena zein pertsonaz ulertu behar den zehaztea, han dagoen baino gehiago estutzen delako itxura ez emateko; izan ere, nik beldur handiagoa diot gure Jaunarekin duten poz giroa galtzeari beste gauza horiei baino, poztasunik ez duen moja bat zer den badakidalako; eta mojek beraiek, orain arte eman duten baino gehiago, motiborik ematen ez duten bitartean, ez dago profesan hitzeman zutenaz gain estutu beharrik.
‎11 Agindu beza berorren aitatasunak ez emateko jaten inori mintzalekuan ezergatik ere, ahizpak oso urduri jartzen direlako; eta, berorren aitatasunarekin izan ezik (orduan ez da hartuko kontuan, behar denean), oso gogo txarrez egiten dutelako; ni oraindik nabarmenago nago horren kontra, eta horrela utzi nuen esanda, eta komeni ez diren gauza asko daude hor. Eta nahiko da, hori eginez gero, beraiek zer janik gabe geratzen direla, limosnak gutxi direlako eta ez luketelako esango, jan gabe geratu baizik, eta hau gutxienekoa da.
‎Baina gauzak hemendik ez daude ohi dudan bezala irteteko eran, beti egon behar dudan lekurantz izan ezik, nuntzioa gaizki informatua baitago, eta nire fraide hauek urrats guztiak kontatzen hain arreta handikoak direnez, ezin zaie orain aukerarik eman; eta gutunak eta arazoak hainbeste direnez, monasterioak atsedenik gabe itota ibiltzea litzateke; horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, bisitariak ez dit utzi hemendik irteten, gortetik hurbil dagoelako. Eta berorren aitatasuna konturatzen da, ama prioreari nahigaberik ez ematearren, erantzun beharra dudala; beraz, esan biezaio berorrek, orain tratatzen ari diren Ordenaren zenbait arazo amaitzen direnean, elkar ikus dezagula aginduko duela Jaunak; ez da hau nahigabetu ez dadin esaten den gezurtxoa; alderantziz, badirudi ez naizela joan gabe geratuko.
‎Nork esaten dio berorren agurgarritasunari arazoren bat balego, nahi duena bidali ezin duenik? Eta oso gaixorik balego, uste dut nik Gabriela ez dela irtengo berorrek esaten dionetik; eta berorren agurgarritasunak ardura eta erantzukizuna ematen badizkio, berak badu etsenplu txarrik ez emateko adinako bertuterik, eta horrela, poztu naiz berorren agurgarritasuna harenganako uste onaz ikusteaz. Jainkoak eratu beza egokien denez.
‎14 Berorren agurgarritasunak artzapezpikuari buruz esaten didana oso kontsolagarri zait. Nahiko gaizki egiten du nire goraintziak hari ez emateaz; eman biezazkio orain. Esan diezaioke Jauna hartzerakoan egunero berariaz eskatzen diodala haren alde gure Jaunari.
‎Berak ehun erreal eman zizkion, bide hauetan gastatuko dituenak. Hurrengo urtean, berorrek eman diezaionean, beharrezko izango da dena batera ez ematea, apurka apurka baizik, jaten ematen dionari; izan ere, nire ustez, ez da luzaro egongo toki berean. Pena handia da hori; baina ontzat ematen dut, berorren etxean ez egotearen truke.
‎Ez dakit zer aldaketa ekar dezakeen ezta zergatik ere. Egoki da, berorren aitatasuna, aita bikario frai Anjelen zain egotea, beste aukerarik ez balego, eginkizun hori emanik, betetzen hasteko ordua ez duela ikusi pentsatzeko motiborik ez ematearren, guztia begiratuko baita.
‎2 Haren Maiestateak nahi beza hala izatea, nik asko eskatzen baitiot, eta orain etxe horretan asaskatzea nahiko nuke urte hauetan era askotara izan ditudan neke handi eta sufrimenduetatik. Desira hau nire sentsualitatearen arabera da; baina, arrazoiak nigan leku hartzen duenean, konturatzen naiz ez dudala merezi gurutzea eta gurutzea baizik, eta Jainkoak mesede handia egiten didala niri besterik ez ematean.
‎Mojak bareturik ikusteak poz handia emango lidake. Padilla lizentziadun jaunari ez diot idazten berari nekerik ez ematearren, nahikoa neke izango baitu hainbeste zereginekin, baina Tostadoren kontu horrekin zer gertatzen den jakiteko gogo handia dut. Irakur biezaio berorrek moja hauei buruzko zati hau, eska biezaio, horrela ezin baita asko iraun, ezta gutxi ere, egonezin handia sortzen delako eta Jainkoa iraintzerik ere ezin delako falta.
‎4 Palentziako ama priore ordea ama priorearekin aurrez aurre jartzen hasi zenez geroztik hasiko zen azpijoko hau; Jesusen Lagundiko batek aitortzen zituen (Maria Acuña anderearen oso gogokoa), eta hari botorik ez emateko aholkua ematen zien, ama prioreari baizik, Maria Acuña gaizki konpontzen zelako beste harekin. Eta seniparteari ez zionez uko egin, eta berak ikastetxe baterako nahi zuenez, beharbada, bat egingo zuen guztiak; dena dela, bera pozik ikusi izan balute, uste dut ez zuketela egingo.
‎2 Nik idatzi dizkiot batzuk berorren agurgarritasunari. Haietako bat, Elena andereari moja izateko baimenik ez emateko eskatzen niona, ez nuke nahiko gal zedin. Orain esaten didate, Valladoliderako mezulari hau oso segurua dela, berorren agurgarritasunak esaten didanez, han izango dela uste baitut.
‎4 Berorren gutuna ikusi nuenez gero, berehala bidali nion artxidiakonoari berea. Nik uste dut ez duela ezer egingo, eta inori nahigabe gehiago ez ematea nahiko nuke; dagoeneko artzapezpikua dugunez gero, ageriko gauza da eta, pentsatu dut beraren bitartez ahalegintzea, hemengoei esan diezaien.
‎15 Gaur Velázquez doktorea, nire aitor entzulea, izan da hemen. Berorrek utzi nahi dituen zilar eta tapizeriaz hitz egin diot, ez nuelako nahi, nik laguntza ez emateagatik, Jainkoaren zerbitzuan oso aurrera egin gabe gera zedin; eta horrela, gauza batzuetan ez naiz fidatzen neure iritziaz, honetan biok bat etorri baginen ere. Berak dio horrek ez duela ez egiten ez desegiten, berori zein gutxi axola duen horrek ikusten eta hortik askaturik egoten saiatzen bada; bidezkoa dela, etxea komeni den eran izatea, seme alabak ezkontza bidean jarri behar dituenez gero.
‎Diziplinak labur laburrak izan bitez eta gehiago sentituko du eta kalte gutxiago egingo. Ez eman oso gogor, horrek ez du garrantzirik eta, inperfekzio handia dela uste izan arren. Nahi duen zerbait egin dezan, zilizio hori bidaltzen diot, astean bi egunez erabiltzeko:
‎1 Jesus izan bedi berorrekin, ene alaba. Paper horretan ikusiko duen ondoeza dela-eta, ez diot idatzi sarriago hobera egin arte, berorri nahigaberik ez ematearren. Askoz hobeki egon arren, ez nago asko idazteko eran, kalte handia izaten baitut gero; hala ere, lehen nola nengoen kontuan hartuz, handia da hobekuntza, Jainkoari eskerrak.
‎Menbrillo batzuk bidaltzen dizkiot, berorren giltzariak kontserba ditzan eta jatordu amaieran jan dezan, eta marmelada kaxa bat, eta beste bat San Josereneko priore ordearentzat, ahulezia handiak izaten dituela baitiost. Esan biezaio jan dezala, eta berorri eskatzen diot ez emateko hortik inori, nire izenean jan dezala baizik; eta amaitzen denean, jakinaraz diezadala, hemen merke baitago eta ez baita komentuko dirutik erosia; aita Graciánek agindu zidan obedientziaren pean egin ohi nuena egiteko, nik nuen ahalmena ez baitzen niretzat, Ordenarentzat baizik. Alde batetik sentitu egin dut; bestetik (ni nagoen tokian hainbeste gauza batzen direnez gero, garraio saria baino ez bada ere), poztu egin naiz; pena ematen dit hainbeste kosta izatea, eta asko dira nahi izaten direnak?
‎Ez diren hitz asko egotziko dizkiote. Berorren aitatasunak badaki Briandak idatzi zidala, agindu diezaiodala, fraide oinutsetako inori ere ez emateko ezer; eta beste moja batek, haiekin gehiago gastatu zela gaixotasun guztiekin baino, eta ugari izan ziren urte hartan. Nik uste dut, ene aita, hara santa Klara joango balitz ere (pertsona hura han dagoen bitartean eta mojen artean halako setakeria dagoen bitartean), falta ugari aurkituko lituzketela.
‎3 Toledotik ere idatzi didate; kexa ugari dituzte nire aurka; eta egia hau da: ahal nuena, eta bidezko zena baino gehiago ere egin nuela; eta, beraz, berorren aitatasunaz eta nitaz kexatzeko arrazoia, haiei nahigaberik ez ematearren izan dugun ardura dela esango nuke. Eta Jainkoari begira soilik jokatu izan balitz eta hain desira onak eskatzen zuena haren zerbitzurako soilik egin balitz, uste dut, honezkero hura bareturik egongo litzatekeela, eta haiek pozago, Jaunak berak lautuko zuelako; eta jendearen zeresanen beldurrez ari garenean, lortu nahi den helburua ez da egundo lortzen, alderantziz baizik, oraingoan bezala, dirudienez.
‎7 Aipatu dudan urrutiratze horretarako, beharrezkoa da berorren zentzu ona, beldurragatik delako itxura ez emateko, Jainkoa iraintzeko beldurragatik izan ezik, halaxe baita izatez. Eta berorren aitatasunak nuntzioari hitz egiten badio, zuritu beza berorren burua hark entzun nahi badio, aditzera emanez beti izango duela gogoko berari obeditzea, baina Tostadok honelako hasiera hauek moztu nahi ote zituen jakiteko; nola doan izan dezakeela informazioa, eta horrelako gauzak.
‎6 Ez diot esan nahi izan inoiz berorren aitatasunari, zein jasangaitza den Godoy lizentziadunaren alaba, Alban dagoena, berorri nahigaberik ez ematearren. Nik ahaleginak egin ditut era guztietara probatzeko, eta inola ere ezin jasan; adimena falta denez gero, ez da arrazoibidera etortzen eta batere pozik gabe egon behar du, garrasi batean aritzen baita.
‎4 Sentitzen dut hark mezarik hor ez ematea, guztia etxe hori galtzea bada ere; berari, berriz, lan handi bat kentzen zaio. Egia da, asko dela zor dioguna, baina nik ez dakit zer baliabide izan daitekeen; izan ere, artzapezpiku txit agurgarriak Cuevasko aita prioreagatik eta aita Marianogatik egin ez badu, ez dakit norengatik egingo duen.
‎Jaunak nahi beza hartaz onerako baliatzen jakin dezagula, horretara biziki bizkortzen baikaitu Haren Maiestateak; hala ere, orain, Ordena berekoa denez gero, ez dirudi haren distiraren kalte handitan izango denik; eta Jainkoagan itxaro dut, berorren jauntasunak aita honen alde egiten badu hark berorren grazia duela ulertzeko eran, guztia oso ongi egingo dela. Hark berorren jauntasunari idazten dio eta esan dudanaren desira bizia du eta berorri inolako disgusturik ez ematekoa, bere burua berorren seme esanekotzat duelako.
‎Gurutze santuaren eguna ezkero, ez dut baraurik hautsi; hortik atera zein ongi nagoen. Malagóngo ama prioreak idatzi zidan hobeki dagoela, baina santa hark niri nahigaberik ez ematearren dio hori, hobekuntza ezereza baita. Gaur jaso dut haren gutuna, eta nahiko gaizki dago, eta zeharo gogogabeturik, horixe baita txarrena hain ahultasun handia denean.
‎12 Nahigaberik ez ematearren, ez diot esan nahi izan ezer gure Malagóngo ama priorea dela-eta nik dudanaz, Jainkoak gutxiagotik egin bazuen ere. Diodan maitasuna kontuan hartu gabe ere, benetan falta handi handia egiten du garai honetan.
‎9 Ez dut nahi izan berorren jauntasunari idatz diezaion: batetik, nahita saiatzen garelako hartaz kasu egiten delako irudia ez ematen (haren tolesgabetasunak horren beharrik izan ez arren, gauza batzuetan frai Juniperoren antza baitu); bestetik, ez dudalako nahi emakumetxo batzuek esan dezagunari berorren jauntasunak jaramonik egin diezaion, iratzarri eta argibideak emateko aita ona baitu, eta maite duen Jainko ona.
‎8 Jakin beza Jesusen Lagunditik bota dutela ahizpa San Frantziskoren neba, eta pena eman dit. Ez naiz ausartu idazten, berari pena ez ematearren, eta beharbada hobe izango da gugandik jakitea. Paper horren bidez ikusiko du Jesusen Lagunditik ziurtatu nahi bainuen. Salamancan dagoen beraren adiskide batengandik?, eta ama prioreak hori idazten dit.
‎2 Pozten naiz aita horiekin hain ongi doakiolako berorri, behintzat ez daude lo eragozpenak jartzeko orduan, aita frai Anjelek Salamancako gotzainari idatzi ziola esan baitidate, fundatzeko baimenik ez emateko eskatuz, eta auzia jarri dute, hemen bezala, ez gehiago eta ez gutxiago. Oi, ene aita, bai garratzak direla negozio hauek!, hura eginik baitzen gauzak ongi gidatzen jakin izan balitz, eta fraide oinutsei izen ona zikintzeko baino ez du balio izan.
‎Kontu izan behar dela, dio, bere espiritua esandako gauzen aurkakoa duenari profesarik ez emateko.
‎Jesulagunei nahigaberik ez ematearren.
‎Graciánek agindurik zeukan, moja karmeldar oinutsen monasterioetan fraide oinutsei jaten ez emateko. Malagóneko komunitateko buruari arau hori bete izana botatzen diote aurpegira.
‎6 Ilea moztua izango dute, orrazketan denborarik ez emateko. Sekula ez da izango ispilurik, ezta bestelako gauza txukunik ere, beren burua txukuntzearen inolako ardurarik gabe izanik.
‎...rotza izan behar duela eta ez duela bigunkerietan erori behar aditzera ematea; uste dut ez dela ezer munduan nagusi bati kalte handiagoa egin diezaiokeenik, agindupekoek berari beldurrik ez izatea eta berarekin parez pare trata dezaketela uste izatea baino, batez ere emakumeen kasuan; behin konturatzen badira nagusia oso biguna dela beraien falten aurrean eta aldatu egiten dela beraiei nahigaberik ez emateko, oso zaila izango da haiek gobernatzea.
‎Errentadun etxeetan batez ere, oso komenigarria da errentaren arabera gastuak eratzea, ahal duten bezala igaro behar izan arren; izan ere, Jainkoari eskerrak, errentadun guztiek dute nahikoa, kontuz gastatzen bada, ongi pasatzeko; eta hala egin ezik, apurka apurka zorrak pilatuz badoaz, galduz joango dira; izan ere, premia handia bada, prelatuei gizatasunik eza irudituko zaie eskulanik ez ematea eta bakoitzari beren ahaideek eman diezaiotela eta horrelako gauzak, orain ohikoa denez; askoz ere nahiago nuke nik monasterioa deseginik ikusi, egoera horretara etortzea baino. Horregatik esan nuen, gauza materialetik kalte handiak etorri ohi zaizkiola gauza espiritualari, eta horrela oso garrantzitsua dela hau.
‎Eta kasu hauetan kementsua izan behar du prelatuak eta ez dio min eman behar ezetz esateak; alderantziz: hasieran esan nuen askatasun honekin eta prioreei eta mojei poz ematea nahiz ez ematea berdin dionaren jauntasun santuarekin, ahal duen heinean, denboraren harian, eragozpenen bat bada, nahiko da gauza berria izatea hari ez ekiteko.
‎2 Prioreak konfiantzazko pertsonak jar bitza atezain eta elizain; eta, hala deritzanean, kentzeko eskua izan dezala, ofizioarekiko inolako atxikimenduri leku ez ematearren. Eta gainerako ofizioak ere osa bitza; priore orde eta giltzariaren ofizioak izan ezik, bozketaz hautatzen baitira:
‎aurkakoa duenari profesarik ez emateko.
‎Jauna hartzen duzuen guztian ohitura hau hartzen baduzue, eta ondasun honetaz sarri gozatzeko erako kontzientzia izaten saiatzen bazarete, esan dudanez? ez da etorriko hainbesteraino itxuraldatua; ez, guk Hura ikusteko dugun gogoaren arabera, era askotara bere burua ezagutzera ez emateraino, behintzat. Eta hain bizia izan dezakezue Hura ikusteko gogoa, non guztiz agertuko baitzaizue.
‎Doterik hartzen ez duzuenez gero, Jaunak mesede egiten dizue kasu honetarako; izan ere, monasterioetan pena ematen didana hau da: askotan, dirua berriro ez ematearren edota ahaideen ohoreagatik, altxorra ostuko dien lapurra uzten dutela. Etxe honetan arriskuan jarria eta galdua duzue honezkero munduaren ohorea, behartsuak ez direlako ohoretsuak; ez dezazuela nahi izan besteak izan daitezela behartsuak zuek horretan gutxi jarrita.
‎Gure ohorea, ene ahizpak, Jainkoa zerbitzatzea da. Honetan eragozpen izango dela uste duena, gera dadila bere etxean bere ohore eta guzti; horretarako ezarri zuten gure gurasoek urtebeteko proba, eta gure Ordenan lau urtean profesarik ez ematea, horretarako askatasuna baitago. Nik hemen nahiko nuke hamar urtean ez ematea.
‎Honetan eragozpen izango dela uste duena, gera dadila bere etxean bere ohore eta guzti; horretarako ezarri zuten gure gurasoek urtebeteko proba, eta gure Ordenan lau urtean profesarik ez ematea, horretarako askatasuna baitago. Nik hemen nahiko nuke hamar urtean ez ematea. Apala den mojari ez zaio asko axola profesaduna ez izatea; badaki ona bada, ez dutela botako; bestela zergatik egin nahi dio kalte Kristoren elkarte honi?
‎Ez direnak esaten ari naizela dirudi; baina ez; hauek baino handiagoak ere egiten ditu Jainko maitasunak, eta berrizale ez agertzearren, izan ere, banaiz? eta zuei etsenplu txarra ez ematearren, ez ditut jartzen hemen batzuk.
‎Izan ere, apaltasuna ez dago erregeak opari bat egiten badizue hura ez hartzean, hartzean baizik eta zein handi datorkizun konturatu eta harekin gozatzean baizik. Ederra apaltasuna, nik neure etxean zeru lurretako Nagusia izan, niri mesede egitearren eta nirekin gozatzearren hara etorria, eta apaltasunagatik nik ez erantzun, ez Berarekin egon, eta ez ematen didana hartu ere nahi ez izatea, eta bakarrik uztea! Eta Bera behin eta berriro eska diezaiodala esaten eta erregutzen aritu arren, apaltasunagatik, behartsu geratzea, eta are gehiago:
‎7 Eta hasieran hau ulertzen ez bada ere, ez delako hainbesterainokoa, barne biltze honetan gehiagoa eta gutxiagoa baitago?, ohitura hartuz gero (hasieran nekea ematen badu ere, gorputzak berea eskatzen duelako, amore ez ematean bere burua urkatzen ari dela konturatu gabe), egun batzuetan ohitzen bada eta ahalegin hori egiten badu, argi ikusiko da irabazia eta konturatuko dira, errezatzen hasterakoan, erleak erlauntzera datozela eta han sartzen direla eztia egiteko, eta hau gure ardurarik gabe; izan ere, Jaunak nahi izan du, Bera izan duten denboragatik, arimak eta borondateak nagusitasun hori izan dezatela; horr... Eta gero berriro irtengo badira ere, gauza handia da mendean jarri izana, gatibu eta mendeko bezala irteten direlako eta ez dutelako egiten lehenago egin zezaketen kaltea.
‎Izan beti pentsamendua irauten duenean, eta hemengoari ez diezaiogula inolako jaramonik egin, bizitzen denerako ere ez baita iraunkorra; gaur ongi egongo da batekin; bihar, zugan bertuteren bat gehiago ikusten badu, hobeki egongo da zurekin, eta hala ez balitz ere, gutxi digu horrek. Ez eman lekurik horrelako pentsamenduei, bada, batzuetan gauza gutxirekin hasi arren, egonezin handia ekar diezazuekete; moztu, zuen erreinua ez dela hemen eta laster batean amaitzen dela dena pentsatuz.
‎beti izaten da kontu handia, hau aurrean ez badago? honi irainik ez egiteko beronen adiskidea dela dakigunaren aurrean, eta hura grazian dagoenez gero, graziak berak egingo du, hau denik eta kaskarrena bada ere, errespetatua izan dadin, hari minik ez ematearren, Jainkoa iraintzea bezalako gauzak bihotzez sentitzen dituela badakitelako. Nik ez dakit horren zergatia, baina badakit gauza oso normala dela.
‎11 Priorea kontuz ibil bedi, Jainkoarren, halako gauzei lekurik ez emateko, hasieretan erabat moztuz, hortxe baitago gaitz guztia nahiz erremedioa; eta norbaitek zalaparta sortzen duela ikusiz gero, saia bedi beste monasterioren batera joan dadin, Jainkoak emango baitizue hari dotea emateko behar dena. Ken ezazue zeuengandik izurri hau.
‎Beraz, Jaunak, guztiak zertarako diren dakienak, ematen dio bakoitzari bere ofizioa, haren arimari eta Jaunari berari komeni zaiena eta lagun hurkoaren onerako dena; eta ongi prestatu ez zaretelako ez bada, ez izan beldurrik zuen ahalegina alferrik galduko denik. Guztiok hori lortzen saia gaitezela diot, hemen ez baikaude beste ezertarako; eta ez urtebetean soilik, ez bi urtean soilik ere, ezta hamarrean ere, koldarkeriaz bertan behera uzten dugun itxura ez ematearren, eta egoki da Jaunak ikus dezan guri dagokiguna egin gabe ez garela geratzen; soldaduak bezala, asko zerbitzatu arren, kapitainak agintzen duen edozein ofiziotan jarduteko beti egon behar dute prest, hark emango baitie dagokien soldata. Eta zenbat hobeki ez ote du ordaintzen gure Erregeak mundukoek baino!
‎Izan ere, gaztelaniazko obra klasikoak euskaraz ez emateko, topiko bat erabili izan da: gaur egun euskaldun guztiok dakigula gaztelania eta obra klasiko horiek hizkuntza originalean irakurri behar direla.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia