Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2002
‎Erremoni larria egin jakon. Horraitio, Leonen barruan zer jasoten zan berberak be ez ekian. Burua ondarrez bete jakola uste izan eban.
‎Estoria itz ori, Gaztelako Alfonso X gn. errege jakintsuak erabili eban; eta baita gure amamak bere, estoria berba orixe berori sarri askotan azaldu euskun. Amama gureak, barriz, ez ekian erderarik. Jazorikoa ez da ipuiña, ta gogoangarri izan bekigu.
2003
‎Berak urten euskun aireportura, gotzain etxean emon euskun ostatua, eta, hainbeste arduratan itota egon arren, ataraten eban astirik gugaz egoteko, guretzat" txurraskoa" berak egiteko. Ez ekian gugaitik zer egin.
‎Baina herriak latinik ez ekian eta, hainbat eleizgizon arduratu zan latinezko testuen itzulpenak egin eta herriaren eskuetan jarten, batez be mezako testuenak.
‎Nik neuk, behin baino gehiagotan eskatu neutsan: " Danetara ezin zara heldu ta, itxi egizuz alde batera beste askok emon leikeezan eskolak, eta zuk gorengo mailakoak bakarrik emon, eta, batez be, idatzi egizu, Mikel, sortu, eta idatzi." Baietz esaten eustan berak, baina, gero, handik eta hemendik etorkozan deiei ezetzik emoten ez ekian eta, lotuegi aurkitzen eban bere burua, ezertarako asti barik asmorik kutunenak bete ahal izateko.
‎Irakurgai erraz politak erabilten genduzan horretarako eta gogoan dot zelako lantxuak egiten eustezan ikaslerik bizkorrenak. Baina, behin baino gehiagotan, euskerarik ez ekienei be emon neutsezan eskola batzuk, Patxi Altunaren Euskera hire laguna lagungarri genduala," Lasa jauna" gora eta" Lasa jauna" behera.
2005
‎Izan be, amesetan ikusten ebanaz aparte, ez ekian askorik gehiago jatorriaz. Greziako irla baten jaioa eta umetan alabatzako hartua non eta beste irla handiago baten, Ingalaterran hain zuzen be.
‎Platertxoa apurtu ez eiten egunkari orritan kurioso kurioso batuta etorren. Evek ez ekian grekoz baina emozionatuta oso hartu ebazan egunkari orriak esku artean. Emozinoak lagunduta ahalegindu zan irakurtzen eta ekimenaren ordainetan eta zenbaki ezagun batzuei esker Athinai 16 septemvrios 1996 irakurri eban.
‎Igesean etorrela igon eban izenbako paterara izenbako portuan. Ez ekian zehazki nora eroian ontziak, baina hori bardin jakon, konforme gelditu zan izenbako patroiak itsasoz bestaldera eroango ebala esan eutsanean, horixe zan bere amesa eta. Heldu eta orduan jarriko leuskio izena lehorreratutako lekuari, bardin jakon Fuerteventura edo Paris izan lekuaren izena, leku horretan etxeko sentitzen bazan.
‎Ahizta biok bata bestearen susmotan baebiltzan be, ez ekien jakin oraindik euren bihotzak, batarena hotz eta astun, bestearena bero eta arin mantentzen ebazan maitalea bat bera zanik. Emilia, bai, Emilia izan zan jakinaren gainean egon zan lehena, udabarriaren argitasunaren epelak erakarrita bere bekokia beira hotzituaren kontra jarri ebanean.
‎Eskegibako telefonoaren behin eta barriroko doinu bakar eta belarri urratzaileak telefonoa eskegiarazo egin eutsan. Deitu egin eutsana nor zan ala deigileak esan eutsanaren esangura zein zan, bietatik zeini ekin, ez ekian zeri ekin lehenengo eta behin. Bati tira egiteak bestea argitzea lekarkelakoan, pentsamentu horregaz batetik zein bestetik hastea bardin izango jakon.
‎Juanek ez ekian zer egingo eben andre biok udan, berak ekian bakarra zera zan, bere bihotzaren taupadak trostan igartzen zituela androk obraz edo pentsamentuz ikusten ebazanean. Norbere estiloan biak ala biak ziran erakargarri, ez egiola inork aukerarik egiteko eskatu.
2006
‎Honek zazpiak eta bi egiten ebazan sur puntan lehertu ez ekion. Aurpegitik hiru lau zentimetrora puztuz eta puztuz eusten ahalegintzen zan.
2008
‎Gehienek irakurten ez ekien aldietan beharrezkoa zan pregoilariaren lana, oharrak eta aginduak herrian zabaltzeko. Berriatuan herriko aguazilak egiten eban lan hori, meza ondoren petril ganera igonda.
‎Erderaz be bai, gero! Etorkin harek ez ekian euskerarik eta. Esamina egingo ebala eta, bildurrak aidean ebilen jentea.
2009
‎Orbelaungoak ez ekien ezer. Baina, bai!
‎Bildur ziran deitzen eta bertan egin eben lo hurrengo goizeraino. Aitak, bere umetxu bihotzekoak barriro etxean ikusi ebazanean, pozaren pozez ez ekian zer egin. Amordea, barriz, inon diran agirakak egiten hasi jaken:
‎Betilunez jarri? Ez ekian zertara jo gure Don Fakundok, Patxoren adar jote hau zala eta ez zala. Mundu honetan eroapena gauzarik beharrenetakoa dalakoan oheratu zan gizajoa eguerdiostekoa egitera.
‎Baina gizajoak ez ekien, antza, zer dan guda egitea.
‎Seneratu zanean, txangurru gaixoak ia ez ekian non egoanik be; hain handia zan bere buruko mina! Narras narras joan zan erreka ondoraino.
‎Bertoldinek, holakorik eroan ezinda, blausta!, zorro erdi dukat gitxienez bota eutsen, esan leitekezan gorrienak esanaz. Ugaraxoak, eten barik, eztarria apurtu ez ekien noizean behin urdzangada bat edanda, kriki eta kraka, Bertoldineri zirika.
‎Ikaratuta geratu ziran gure ahunzkumetxuok. Eta bildurraren bildurrez ez ekien zer egin be: ala ohe azpian ezkutau, ala ateosteko zulotik begiratu deika eukiena nor zan jakiteko.
‎Karameloen gomuta pozgarria izan jaken gure ahunzkumeai, nire irakurle umetxuai be bajakenez. Baina, zergaitik eurak be ez ekien baina, susmo txarra hartu eutsien amatzat etorken hareri.
‎Lukiak? Ez ekian zer ziran. Baina makur makur eginda, munaren ondotik arrastaka, han joan zan isil misilean eurakanantza.
‎Holakorik gertatu ez ekion, zer asmau ebala uste dozue. San Joseren altara aurrera joan, eta senarra gortu eta itsutu zedin santuari eskatu.
‎Nire irakurleak badakie, ondo jakin be. Baina otso harek ez ekian, antza, zer merezidu dauen ondo eginak.
Ez ekian zer egin be gure Txotxopinek. Eurak heldu baino lehenago etxetik iges egiten baeban bidean atrapauko eben, beharbada, eta narrututa jan.
2011
‎Ama ohean erdiminetan egoan bitartean, gizonaren zeregina izaten zan iturrira uretan joan eta ur hori irakiten ipintea. Seina jaio eta segiduan, gorpuztxua bero egoala, burua biribilduteko aprobetxetan eben batzuek, eskuakaz formea emonda, buru luzerik lotu ez ekion. Jaio eta batera, umea garbi garbi egiten zan eta zila amarrau egiten jakon, sikatu eiten.
‎Egoera horretan igaro eben frontea, Bermeoko Mañu auzotik, gure lekukoek eta euren senitartekoek. Askok ez ekian etxeko gizonak non egozan be; edo etxean, edo frontean, edo desagertuta... eta baldintza horreetan egin behar izan eben iges, nora joiazan be ondo ez ekiela. Mañuko auzotik Canonera jo eben, handik Mungiara, Mungiatik Bilbora, Bilbotik Gordexolara... aterpea eta jatekoa emongo eutsien lekuren bat topau artean igeska ibili ziran andrazko eta umeak.
‎erantzuten ei eutsien euren itzulereaz harritu samar agertzen ziran guztiei. Hareek ez ekien ondo, eratu barri egoan aginte frankotarraren behineneko zereginen artean egoala, atxilotu beharrekoen zerrendak egin eta hareentzako zigorrak bideratzea. Aginte barriaren helburua, neurri horreekaz, errepublikaren aldekoen kontraerasoak moztu eta herritarren artean bildurra sartzea zan.
‎Orduan bata kendu eta bestea ixten zan aurrerako; horretara mehaztutako landarok sendo hazi eitekezan. Gariaren kasuan, sulfatoa botaten jakon harra barrura sartu ez ekion.
‎Urtebetean izan zan. Urte horretan, solfeorik ez ekien tiple barriei, gehienei hain zuzen be, Santa Zezilia egunerako solfeoa irakasten jarri ninduan aita Prietok.
‎Hirugarrena bertan egoan, baina ohean gaixorik. Euskeraz ez ekian bakarra ikusi genduan, Barakaldokoa hain zuzen be, ordurako urte mordoa pilatuta.
‎Berak, hori agindu eutsenean, ez ekian berbaldia euskeraz izango zanik, eta erderaz gertauta ekarri eban. Aurreko gau guztia egin ei eben lan hori euskeratzen Antonio Zavalagaz batera beste jesuita bik edo, bata Gaizka Barandiaran zala; baina ezin izan eben lan hori burutu.
‎Negarrak eta izan ei ziran euren artean, gehien be pasiotarraketa, batez be, euren espiritu zuzendaria, nik egin nebanaren alde jarri ziranean. Urtebarri egunean zorionak emoten joan nintxakonean, ez ekian zer egin be ikastetxeko nagusiak.
‎Baina, oraindino aldaketa horren barri ez ekian Benito etorri zanean, kafe orduan, honek, zerbitzen ziharduanari" Zu, mesedez, ekarrizu kafearen kikarea, lelokerietan ibili barik!". Hantxe amaitu zan kafea ardoaren edalontzi berean hartzearena behintzat.
‎Batari eta besteari hartutako magnetofoi zintak bialtzen neutsazan bere laguntzaile txatxar ha nintzala esan neutsanean, ez ekian zer egin be. Atsegina izan zan beragaz jardunean egondako ordubetea.
‎Arratsalde baten Reno erakutsi euskun Durangoko Antonio Bolañosegaz ezkonduta dagoan hau, Baionako bikario nagusi Camino ezagunaren lobea da. Ameriketan jaioa, ez ekian euskera, baina bere aurretikoen lurraldera etorrita, ondo be ondo ikasi eban. Ze gozo egiten eban berba edo mintzatzen zen.
‎Senarrak, Frank Barriak (jakina, han ezina zan Malaxetxebarria esatea), han jaio eta bizi izandakoa hau be, markinarrak zituan gurasoak. Ez ekian gaztelania, baina zelako euskerea, eta ze pozik egiten eban euskeraz! Markina bertako doinuaz eta ingles ahozkeraz egin be.
‎Espetxean dagozanei zuzendu behar nintxakela esan eustan irakasleak. Ez ekien hori ikaskideek. Eta han hasten naz, serio serio:
‎Pedro Razkinek eskola mordoa emoten ebazan. Ez ekian euskera eta erdaldunagaz ezkonduta egon arren, badakit bere alabek Markinako euskerea berez berez egiten dabela.
‎Geroago Elorrion jazoko jatan lez, ez ekien solfeorik abeslaririk gehienek, danek ez esatearren. Baina danak izan dira belarri zorrotzekoak.
‎Gure txaloak orduan, eta beste abesti bat. Ez dakit zenbatgarrenean, eurek, gehiago ez ekienez, isildu egin behar, baina gureek ekin eta ekin jarraitu eben. Ez neban uste horrenbeste euskal kanta ekienik.
‎Urte horreetan hasi ziran euskeraz ez ekienak euskeraz egiten zan etxeetara eta joaten. Ez dot ezagutu inor bizkorrago ikasi dauenik Sestaotik tautik jakin barik etorri zan Arantza Santamariak baino.
‎Madrildik etorren autobusak hartuko ginduzan hotelean batu ginanean, aurpegi zelebreak ekarrezan andrazko biek. Ez ekien barre ala negar egin. Ez ebazan, ba, Zaragozarakoa atondu eutsenak, uriko hotelik dotoreenera bialdu!
‎Leku onera! Don Bitorrek, lehengo molde zaharrak apurturik, ia ez ekian lehen gotzainek janzten ebezan jantzi gorri zelebreak zelakoak ziran be. Horregaitik esan eutsan Don Klaudiori:
2013
‎San Martinek Atauna etorri zanean ez ekian herriko ez nekazaritzako berri. Eliza bat nahi zuen zelai batean egin, ibarraren une zabalenean.
‎Morokila ura eta artoumnagaz egiten eben, batzuetan gari urunagaz be bai. Laratzuan eskegita egoan galdallean ura berotzen ipini, apurka apurka uruna bota eta eragin eragin egin behar izaten jakon pikorrik urten ez ekion.
2015
‎Uste dot hanka sartze bat izan zala. Cope koa zan, gizon ona zan, baina ez ekian ezer hemengorik. Irrati kontuan jakingo eban beharbada, baina ez zan egokia honako.
‎Politikan sartuta egoan, Acción Católica ko gizona zan, zintzoa, Santurtzin jaioa, injinerua, euskaltzalea. Ez ekian ondo euskeraz, baina azkenengo urteak euskerea ikasten emon ebazan. Bigarren bat izan zan Jose Mari Mujika, etxegintzan sartuta egoana, injinerua hau be, Karmele Goñigaz ezkonduta egoana.
‎Nik, plazatarra nintzalako, gehitxoago nekian, baina batzuk ez ekien ia ia ezer be. Erdera sano gitxi ekienak egozan.
‎" Zuek zegaitik ez dozue sor tzen euskaldunen artean holako JOCen antzeko talde bat?". Bera oso liberala zan; ez ekian euskerarik. Eta itandu eustan:
‎Ikusi eizue zelako didaktikea egoan eskola haretan. Urtentxoenak be ez ekian Txilibristo, Silvestre zana.
‎Seme biak etorri zirean eskolara. Hareek ez ekien euskerarik; geuk be ez genkian erdera askorik. Sei hilebeteren barruan euskaldunduta egozan.
‎guri ez euskuen sekula zigorrik ipini euskeraz egiteagaitik. Eurek ez ekien euskerarik. Gehiago hondino, kostau egiten jaken Falange eta holako kantak erakustea.
‎Indaba landarak erpetatik atera eta portaleko untzetatik eskegiten ziran. Hilebete garrenean edo jibiteaz edo palu bategaz jo eta, kotxoa egin ez ekion, berorren hautsagaz gordeten zan kordelezko zakuan. Ha eta guzti be, kotxoak piketan eban.
‎Batzuk metak be egiten ebezan: lurraren gainean egurrak ipini beheko umedadea sartu ez ekion eta bedarra biribilean gero eta estuago puntaraino. Bedarra lastategira igoteko, batek gurdiaren gainean parau eta sardeaz botaten eban gora eta beste batzuk plegau.
2017
‎Eurek be ez ekien zerena izan zeitekean.
2021
‎Baina euren artean baeJose Luis, Maiteren aita, Kimera baserriko landetan kodaineagaz. Atzean ikusten dan mendia, Oiz (1026 m). gozan ez idazten, ez irakurten ez ekienak. Hareetariko lagun batek berari eskatzen eutsan, bai haren kartak idazteko, baita heltzen jakozanak irakurteko.
‎Zapatua heldu zan eta Maite urduritzen hasi zan. Bera zapatu goizean lanean egoan, baina ni ez, eta ez ekian zelan komunikau nigaz. Zelan edo halan lortu eban Ipiñako parrokia eroian aita Agustin sakramentinoari deitzea, zer jazoten zan esanez, eta larri:
‎Ez geuntsen ulertzen tutik be. Guk ez genkian erderaz, eurek ez ekien euskeraz, baina konpontzen ginan. Zeinuz edo keinuz alkar aitu behar izaten genduan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia