Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2000
‎Eta Miguelek argi zituen bere ideiak, eta sinetsirik zegoen ezen Paradisurako bidean zegoela Lurra, Kris tok gizonen arteko anaitasuna predikatu zuenez gero, eta Kristok, historiaren buruan, garaile behar zuenez gero. Baina zu ez zeunden hartan guztiz ados, ez Uto piaren kontra zeundelako, baina uste zenuelako ezen Utopiaren aldeko borroketan peril handi bat zegoela: bihotza buruari gainditzekoa eta ametsa zentzuari, eta bururik gabe eta zentzurik gabe ez zegoela gauza haietan aitzina egiterik:
‎Eta, haren jarraikian, halaxe mintzatu nintzaien gizon hilaren lagunei: " Eta zuetarik nor legoke bere behatzaren ebakitzeko eta oferendatzeko disposizionean, Lorenzo Cortés zaldunaren erresurrezionearen truke?" Eta guztiak elkarri beha hasi ziren, eta azkenean lurrari beha jarri ziren, zeren nehor ere ez baitzegoen hartarako prestik. Eta orduan erran nien:
‎Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek bazekien ezen oihan hartarik ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora bat eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
‎Bion arteko harremana adeitsua izan zen, aurkez aurke baikeunden, eta adierazi zidan maisua zela eta alargun liberala. Beroa jasanezina zen eguerdi parte hartan, eta ohartarazi genion ikuskatzaileari aire girotua ez zebilela ongi, baina, era berean, ezkutuan adierazi nahian bezala tresna itzalita zegoela eta ez zegoela hartarako eskubiderik. Ikuskatzaileak bosgarren aldiz txulatu zizkigun txartelak, eta mamu harrigarri baten antzera desagertu zen gero.
2002
‎" Ez zagon eskubiderik!" esan zion Sarak, eta Arantxak berdin sentitzen zuen, ez zegoela hartarako eskubiderik. Baina, eskubiderik ez zegoen arren, isilik gelditu behar izan zuen, eta horrek bere onetik ateratzen zuen.
‎Baina zer ote dakik hik bakardadeaz, noiz egon haiz hi bakarrik? Atzera egin nuen, ordea, hilketaz hitz egiteak beti eman izan didan erreparoagatik, eta ez nengoelako hartarako trenpean. Ez diat deus kontatuko, ez huke zipitzik ere ulertuko.
2007
‎Nahasten ari naiz, epikaz nahiz lirikaz mintzatzea laket zaien teoriko horien antzera, baina ez zen hori nire asmoa. Esan nahi nuena da, besterik gabe, telebistako laburpenen bidezko Tourraren ikusle bihurturik nengoela ordurako, eta Elvis hil zen urte hartan baita aurrez aurreko miresle ere; ez Pirinio aldera joanda, orduan ez baitzegoen hartarako ohiturarik, gure herritik mugitu gabe baizik: izan ere, Gasteizen amaitu zen etapa bat urte hartako ibilbidean, eta errepide ertzera joan ginen gu ere, beste milaka begiluze txalojoleren antzera, karabana koloretsu hura ikusi eta karreristak, ezjakinean garai bateko gizandien ondoko eta gure erdipurdikerien ordeko bihurtuak?
2008
‎Zapuztu egiten zituen kontu hark. Ez zuten hari buruz hitz erdirik entzun nahi, Espainiak jarrera irmoa ageri zuelako eta ez zegoelako hartan amore emateko prest». Behin mugak zedarriturik, halaber, honako uste hau du Jorge Martinez Ramosek:
2009
‎amarena, ordea, desberdina izan zen; Domingo eta amaren arteko besarkada, izan ere, alde bakarrekoa izan zen; esan nahi baita Domingok besarkatu zuela ama, eta ez amak Domingo, itxura batean? besarkadaren atarian gertatutakoari erreparatzea besterik ez zegoen hartaz ohartzeko, noiz eta Domingok aurrez aurre ikusi baitzuen ama, bere jarrera harekin pertsona galdu bat zirudiena, begiak ere, betinguru zurrunean irri arrastorik ez. Domingoren norabidean jarriak baitzituen, bai, baina haratago begira aldi berean, fokatze oker nabarian; besoak, berriz, eroriak baino eroriagoak zituen, adimena galtzen duenean galtzen baititu pertsonak begiak eta besoak?
‎Adaren ondotik, Damasok eta Maria Bibianak besarkatu zuten Domingo, irribarretsu, eta gero, amak: amarena, ordea, desberdina izan zen; Domingo eta amaren arteko besarkada, izan ere, alde bakarrekoa izan zen; esan nahi baita Domingok besarkatu zuela ama, eta ez amak Domingo, itxura batean... besarkadaren atarian gertatutakoari erreparatzea besterik ez zegoen hartaz ohartzeko, noiz eta Domingok aurrez aurre ikusi baitzuen ama, bere jarrera harekin pertsona galdu bat zirudiena, begiak ere –betinguru zurrunean irri arrastorik ez– Domingoren norabidean jarriak baitzituen, bai, baina haratago begira aldi berean, fokatze oker nabarian; besoak, berriz, eroriak baino eroriagoak zituen, adimena galtzen duenean galtzen baititu pertsonak begiak... " Galduta zaude, ama, baina nik besarkatu egiten zaitut, besarkada honetan zure izatearen puska bat besterik berreskura ez badezaket ere, molekula bat, atomo bat...", jakin zekien arren besarkada hartatik nekez gera zitekeela ezer, min bihurtutako absentziaren presentzia izan ezean.
2010
‎Horixe adierazi nizun, nahiz eta bien artekoa sekula ez zela benetan bukatuko sumatu. Baina artean ez nengoen hartaz hitz egiteko prest. Ez nuen horretarako nahitaezkotzat jotzen nuen sosegu askirik, ezta behar adinako tenplerik ere.
2011
‎esplikazio hipotesiak bat baino gehiago izan litezke: a) halakorik ez delako izaten, ez hemen eta ez inon; b)" zeru" soziolinguistikoa zer den esan beharrik ez dagoelako, argiaren argiaz; c) momentuz ez dagoelako hartan pentsatzeko ere aukera praktikorik eta, beraz, horretan jardutea une uneko eginbehar larriei ihes egitea delako29 zail da, artikulua idatzi eta handik 34 urtera, errenteriarrak orduan esan zuena zergatik esan zuen erabat argitzea. kontua da aukera posible bi, ez hiru, ikusten zituela berak irispidean, euskararen geroari zegozkionetan: purgatorioa batetik, eta infernua bestetik.
‎Ez, zalantza handiak nitinan, egia dun. Orain, ongi pentsatuta, zer dela-eta ez ote diot galdetu nahi neure buruari zergatik ez nengoen hartarako prest, zergatik hainbeste zalantza: ez ote da erantzuna gustuko izango ez dudalako?
‎[...] Zuek, geu hondoratu ginen anabasatik sortutakook, zuen ahuldadeez hitz egitean, pentsa ezazue itzuri eta atzean utzitako garai ilunetan ere. Oinetakoz bezala aldatzen genuen lurraldez; klaseen arteko gerrak zirela-eta etsiak hartzen gintuen, injustizia baino ez zegoen hartan inor ez baitzen kontra altxatzen.
2012
‎Ikuskariaren ideia hau berehala erne zen Bovaryren buruan; zeren segituan eman baitzion aditzera bere emazteari, zeinak hasiera batean uko egin baitzuen, nekea, deserosotasuna, gastua alegatuz; baina, ohi ez bezala, Charlesek ez zuen amore eman, hain iruditzen zitzaion laketaldi hura onurakor izan behar zitzaiola emazteari. Ez zuen inolako eragozpenik ikusten; bere amak hirurehun libera igorriak zizkien hauekin kontatzen ez zutelarik, zor arruntak ez ziren batere egundokoak, eta monsieur Lheureuxi kitatu beharreko ordaindukoen epea artean hain luzea zen non ez baitzegoen hartaz pentsatu beharrik. Bestalde, Emmak hartan guperatasuna ere ipintzen zuela irudituz, Charlesek are gehiago iharduki zuen berean; halatan non azkenerako, obsesioen poderioz, Emma deliberatu baitzen.
2014
‎Ez zuen egin, eta, zaldiari ibilera arin beti berdina eraginez, Ob ibaiaren eskuineko ertzera zeraman bide zuzenari jarraitu zion. Berrogei versta baizik ez zeuden hartaraino. Aurkituko ote zuen txalupa bat beste aldera igarotzeko, ala, ibai ontziak tatariarrek suntsiturik, igerian pasatu zuen?
‎Pentsaketan aritzeko astiarekin nengoen, eta, aldian behin, Kurtzengan ipintzen nuen gogoa. Ez nengoen hartaz oso interesaturik. Ez.
2015
‎–Pentsatzen nuen, izan zen arrapostua. Ez zegoen hartaz zer esan handirik. Emaztearen gogoak gora eta behera segitzen zuen, gora eta behera olerkiarekin; senarra oso kementsu sentitzen zen, oso egiazale, Steenieren hiletarena irakurri zuenetik.
‎...eza otoitz era hau guri askotan ematea, hain ziurra eta onura handikoa delako; guk ez dugu hura lortzerik, naturaz gaindikoa baita guztiz; eta egun osoan irautea gertatzen da, eta arima asko edan duen baten antzera dabil, baina ez zentzumenak galdurik izateraino; edota malenkoniadun baten antzera, baina ez zentzua guztiz galdurik; hala ere, irudimenean jarri zaion gauza batetik ez da irteten, ezta ez dago hartatik aterako duenik ere.
‎Nahiko esan nion Joana andreari. Azken egunerako pixka bat mugitua zen, Ana Zuritak esan zidanez, gau hartan hala egon zela esan baitzion eta ez zegoela hartaz ahazturik, eta gehiago agertuko zela. Jainkoak nahi beza hala izatea.
‎Beraiek ez daramate penarik, ez bereziki Maria Kristorenak, joateko ahalegin handia egin duena izan baita. Agerikoa zen ordurako; beste hori, berriz, ez zegoen hartarako hautaturik, berorren agurgarritasunak jakingo duenez. Hala ere, eskrupulu handia nuen, berorren agurgarritasunak idatzi zidanez gero.
‎5 Gogoan izan beza orain esango diodan hau: ...ko gaitz horretarako oso kaltegarria delako eta gaitza handia izatera etor dakiokeelako, kontuan izan, agindu egiten baitiot?; bestela, har bitza kementsuenetako bi eta haiek har dezatela beren gain haren zaintza, eta gainerakoek ez dute zertan bisitatu, noiz edo behin izan ezik; eta alai egon daitezela eta ez nahigabez, bestelako gaixotasuna duen gaixo bat balute bezala baizik; eta, alde batetik, ez dago hartaz zertan errukitu hainbeste, horrela daudenek ez baitute gaitza sentitzen beste gaixotasunak dituztenak bezainbeste.
‎Maria andereak duen osasun eskasaz ez dut ezer esaten, gure Jaunak, hain sufrimendu etengabeekin, haren eta berorren irabazia nahi duela konturatzen naizelako. Nik zenbait ondoez izan baditut ere, horrek gehiago estutu nau, gaitz gozakaitz batekin izan naizelako eta oraindik ez nago hartatik libre.
‎Pertsona batzuek halako lasaitasunean igarotzen baitituzte egunak ongi jan eta lo eginez eta ahal dituzten atsegin eta atseden guztiak bilatuz; hori ikusirik, harri eta zur geratzen naiz. Ez du ematen beste mundurik izango denik ere, eta horretan ez dago hartarako arrisku txikienik ere.
‎Lehen idazketan zenbaki hau asko aldatzen da; honela dio: , idatzia dudan liburuan hau hobeki adierazia dagoenez gero, hemen ez dago hartaz berariaz jardun beharrik: han jarri nuen nekiena.
2017
‎Baina, banekien zintzilikatuko bazuten ere, esan egingo zuela. Beraz, ez zegoen hartaz gehiago mintzatu beharrik...
‎Ematen zuen mina hor zegoela baina bezaturik, animalia etxekotu baten moduan. Gabriel Arestiren infernurik ez dagoelako hartaz akordatu zen Axi, erreportaje baterako ikasi zuen esaldia ekarriz. Gabriel Aresti, Bilbo.
2019
‎–Hortaz, ez zeunden hartaz maiteminduta?
2020
‎Baina jarrera ezkorrari ere erantzun bat eman ahal dio: zonbi masa ezin da homogeneizatu, ezta adierazle huts batera murriztu ere, zonbi jendeketaren askotarikotasuna ezin da inola ere murriztu, ez dago hartarako banderarik; eta, hala ere, matxinatzen direnean, bizibalio eta bizimodu berriak eraikitzeko aukera zabaltzen dute negatiboki, berria sor dadin behar den eremua garbitzeko gai dira. Bestela esan, zonbien praxi matxinatua destituitzailea da, handik zerbait berria eratu ahal da.
2021
‎Ordu erdira ez nintzen iritsi. Ez nengoen hartarako aldartearekin.
2022
‎Haien seme bakarrak hogeita lau urte zituen, eta soldadu zegoen. Zahartzen ari ziren; lanbidea aspergarri egiten zitzaien, ez baitzeuden hartarako eginak; bizitza zaila zuten, baina ez ziren zorigabeak; elkar maite zuten oraindik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia