2015
|
|
Nik ez diot hau hala denik, nik hala ikusten dudala baizik; baina arima horrela dagoela deritzot: ez datorkiola pozbiderik zerutik, eta
|
ez
dagoela han, ezta ez duela nahi lurrekorik ere, eta ez dagoela han, baizik eta gurutziltzatua bezala dagoela zeruaren eta lurraren artean; atsekabez, alde batetik ez bestetik laguntzarik ez datorkiola. Izan ere, zerutik datorkiona (esan dudanez, Jainkoaren albiste hain miresgarria dena, guk desira dezakeguna baino askoz gorago dagoena), oinaze handiagorako da; izan ere, hainbesteraino biziarazten du desira, non, nire iritziz, min handiak zentzua kentzen baitu, baina aldi laburra izaten da zentzurik gabe denekoa.
|
|
Nik ez diot hau hala denik, nik hala ikusten dudala baizik; baina arima horrela dagoela deritzot: ez datorkiola pozbiderik zerutik, eta ez dagoela han, ezta ez duela nahi lurrekorik ere, eta
|
ez
dagoela han, baizik eta gurutziltzatua bezala dagoela zeruaren eta lurraren artean; atsekabez, alde batetik ez bestetik laguntzarik ez datorkiola. Izan ere, zerutik datorkiona (esan dudanez, Jainkoaren albiste hain miresgarria dena, guk desira dezakeguna baino askoz gorago dagoena), oinaze handiagorako da; izan ere, hainbesteraino biziarazten du desira, non, nire iritziz, min handiak zentzua kentzen baitu, baina aldi laburra izaten da zentzurik gabe denekoa.
|
|
7 Korua ganbara izan zen, erdialdean altuago zena; han orduen otoitza erreza zezaketen; baina sartzeko eta meza entzuteko asko makurtu beharra zuten. Bi bazterretan bi ermitatxo zituzten elizara begira, aldarerantz bi leihotxorekin eta burukotzat bi harrirekin, eta han ere gurutze eta burezurrak;
|
ez
zegoen han egoterik etzanda edo eserita izan ezik; belar onduaz beterik zeuden (lekua oso hotza zelako eta teilatua ia buruen gainean zutelako). Matutiak amaitu ondoren, primaren otoitzera arte ez zirela berriro hara itzultzen jakin nuen; han geratzen zirela otoitzean, eta hain handia izanik, primaren otoitzera zihoazenean, abituak elurrez zurituak izaten zituztela eta ez zirela konturatzen.
|
|
Eliza igeltsuztatzea ia amaiturik zen. Saldu zigun jaun hura
|
ez
zegoen han. Maite gintuzten pertsona batzuek esaten ziguten, gaizki egingo genuela handik hain laster irteteaz; baina premialdian ez dira ongi hartzen aholkuak, konponbiderik ez badakarte.
|
|
7 Aita frai Gregorio Naziantzoko han geratzen bada, berorren agurgarritasunari idatzi diodanez, ama priorea aski da, besterik
|
ez
baitago han; eta aski dela badiot ere, uste dut gezurra diodala, barrurako inor ez izatea adina baita. Berorren agurgarritasunak ikusiko du zer den hoberena; izan ere, etxe hartaz dudan ardura kontuan izanik, sufrimendu hartatik irten dadin hartzen den edozein neke gutxi da, eta Jainkoak Madrilekoa atontzen duen bitartean han izatea, ez da probetxu gabea izango; dena dela, berezko izaerari gogor egingo zaio toki hartan bizitzea adiskideak eta neba falta direla, eta okerrena da geratzen direnak geratu izana.
|
|
8 Nire paperei buruz albiste onak daude. Inkisidore nagusiak berak irakurtzen ditu, eta hori gauza berria da (antza denez, ongi hitz egin diote haietaz); eta Luisa andereari esan zion
|
ez
zegoela han beraiek esku sartzekorik ezer; ez zuela txarrik, ona baizik; eta esan zion ea zergatik ez nuen monasterioa egin nik Madrilen. Oinutsen oso alde dago; orain Toledoko artzapezpiku egin dutena da.
|