Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 13

2015
‎6 Izan ezazue kontuan gauza bat, ahizpak, gure Jauna ikusteko desira hauetan: batzuetan desira horiek asko estutu ohi dute, eta ez dago haiei lagundu beharrik, zeuen arreta beste gauza batzuetara barreiatu baizik, ahal baduzue esan nahi dut; izan ere, geroago esango ditudan batzuetan, inola ere ezin da, ikusiko duzuenez. Lehenbiziko hauetan, batzuetan bai ahal izango duzue, arrazoi osoa dagoelako Jainkoaren borondatearekin bat egiteko, eta san Martinek esaten zuena esateko; eta asko estutzen badute, berriro pentsa daiteke; dirudienez, desira hori oso aurrera dauden pertsonena denez gero, deabruak eragin diezaguke gu ere aurreratuak gaudela pentsatzera; beraz, betiere ona da beldurrez aritzea.
‎Haren Maiestatea ez iraintzeko gogo bizia dute, kontuz aritzen dira bekatu arinik ere ez egiteko, eta maite dute penitentzia egitea, beren baitan bilduta igarotako orduak dituzte, ongi erabiltzen dute denbora, lagun hurkoarekin karitatezko egintzetan aritzen dira, oso eratsuak dira hitz egiterakoan eta janztean eta etxeko gobernuan, etxerik dutenak. Egia esan, jarrera desiragarria da eta, dirudienez, ez dago haiei zertan ukaturik azken egoitzarainoko sarrera eta Jaunak ere ez die ukatuko, beraiek nahi badute, prestaera bikaina baita hori mesede oro egin diezazkien.
‎Bada, nola egongo da bere buruaz ahazturik kontu handiz dabilena, zirkin egiten ausartzen ez dena, bere adimen eta desirei Jainkoaren aintza handiagorako mugitzen ere uzten ez diena eta Hark duen aintza dela-eta pozten ez dena? ...estateak adimena gelditzea nahi duenean, beste era batera okupatzen du eta ezagutzan guk lor dezakegun argia baino askoz goragokoa ezarriz, liluraturik gerarazten du, eta orduan, nola ez dakiela, alferrik galtzeko baino bestetako ez diren gure ahaleginekin baino askoz ere hobeki eskolatua geratzen da; izan ere, Jainkoak ahalmenak eman zizkigun haiekin lan egin dezagun eta hortik dator sari guztia; ez dago haiek liluratu beharrik, beren ofizioa egiten uztea baizik, Jainkoak goragoko ofizio batean jar ditzan arte.
‎14 Deabruek ematen dituzten beste oinazeetako batzuk, kanpo aldetikoak, ez bide dira hain ohikoak, eta horrela, ez dago haietaz zertan hitz eginik, ezta ez dira gehienetan hain neketsuak ere; bada, eginahalak eginda ere, nire iritziz, ez dira iristen ahalmenak horrela ezgaitzera, ezta arima honela asaldatzera ere; azken batean, arrazoimena geratzen da pentsatzeko, Jaunak baimentzen diena baino gehiago ezin baitute egin deabruek, eta hau galdua ez dagoenean, guztia ere gutxi da, esanda geratu denaren ondoan....
‎17 Mesede hauek eta beste asko egin eta egiten dizkio etengabe Jaunak bekatari honi; uste dut ez dagoela haiek esan beharrik, esan denetik ezagut baitaitezke nire arima eta Jaunak eman didan espiritua. Bedeinkatua izan bedi beti betiko, nitaz hain ardura handia hartu duelako.
‎Honek gehiago ezinean estutu ninduen, guztiz nahasirik eta nahigabe handi handiz egoteraino. Baina Jaunak, sekula ere hutsik egiten ez zidanak, kontatu ditudan proba hauetan guztietan pozten eta bihotz ematen zidanak? ez dago haiek hemen aipatu beharrik?, esan zidan ez nahigabetzeko, nik asko egin nuela Jainkoaren zerbitzurako eta auzi hartan ez nuela iraindu; egiteko aitor entzulearen esana une hartan isilik egonik, harik eta hartara itzultzeko garaia iritsi arte. Hain kontsolaturik eta pozik geratu nintzen, non ezereza iruditzen baitzitzaidan nire aurka zen jazarpena.
‎Hau ongi dator idazteko agindu didaten jakintsuentzat; izan ere, Jainkoaren ontasunagatik guztiak iristen dira honaino, baina baliteke denbora guztia Eskritura Santuak aplikatzen igarotzea. Eta aurretik eta gero ere letrak ongi etorri arren, hemen otoitzaldi hauetan, nire iritziz, ez dago haien beharrik, borondatea moteltzeko izan ezik; bada, adimena, orduan, argitik hur hur dagoenez gero, argitasun handi handiaz da, nik neuk ere, naizen bezalakoa izanik, beste bat naizela emateraino.
‎Eta toki batetik bestera nindoanean neure alaba eta ahizpei agur egitea, badiotsuet, hain maite ditudanez gero, ez zela gurutzerik txikiena, batez ere berriro ez nituela ikusiko uste nuenean eta haien sentimendu handia eta malkoak ikusten nituenean. Bada, beste gauza batzuetatik askaturik badaude ere, hau ez die eman Jainkoak, beharbada, niretzat oinaze handiagoa izan dadin, ni ere ez bainago haiengandik askaturik, sentimendu hori haiei ez agertzeko eginahalak egiten banituen ere, eta agiraka egiten nien; baina gutxi balio izaten zidan, handia baita haiek didaten maitasuna eta argi ikusten da egiazkoa dela.
‎Uste dut kalte egin zidala garizuman barau egiten hasteak, ez baitzen soilik, baita bihotzekoa ere. ...beki nago; burukoaz bi egun eman ditut, horrek eman zidan minik handiena, eta ez da txikia; nire beldurra zen ezertarako gauza ez naizela geratuko ote nintzen, otoitzean saiatzea ausarkeria handia bailitzateke, eta argi ikusten du gure Jaunak horrek egingo lidakeen gaitza; izan ere, ez dut naturaz gaindiko inolako bildutasunik, inoiz izan ez banitu bezala; harri eta zur uzten nau horrek, nire esku ez zegoelako haiei kontra egitea. Ez bedi nahigabetu berori, apurka apurka buruan indarra hartuz joango bainaiz.
‎Nik horrela utzi nuen. Berak dio, gizonik handienak badatoz ere, Granadako artzapezpikua bada ere, oso kaskagogorrak direla-eta, ez dietela obediaraziko beren gain eskumenik ez badute; eta berari zerbait esaten badiote, beraien iritziaz bat ote datorren ikusteko dela, eta esaten dienari ez diotela inolako kasurik egiten, eta bera ere ez dagoela haiei obeditzeko esatera behartua, horretaz hitz egin nahi ez duenean, ez baitie egiten kalterik inori, eta zergatik kasu egin behar dien berari, ez baita hori arazoaren funtsa, beste bitarteko batzuk baitira kasuari dagozkionak.
‎25 Goretsi bihotzez Jauna, ene alabak, deabruak eginahalak eginda ere, beren etxeetan daudenak bezainbeste engainatu ezin duen tokira ekarri zintuztelako; izan ere, badira zenbait arima, zerura hegan egiteko ezer ez zaiela falta ematen dutenak, gauza guztietan perfekzio bidetik doazelako beraien ustez, baina ez dago haiei ulertzekorik; izan ere, monasterioetan ez dut ikusi sekula ez direla konpontzen elkarrekin, han ez dutelako egin behar nahi dutena, agintzen zaiena baizik. Hemen, ordea, Jaunari poz eman nahi diotelako egiaz ongi konpondu nahi baluteere, ezin dute; izan ere, azken batean, gogoak ematen diena egiten dute, eta noiz edo behin bere borondateari kontra egiten badiote ere, ez dira trebatzen hainbeste hildura kontuan.
‎Esango dizuet nik, uste baitut oraindik ez duzuela ulertzen Jaunari zenbat zor diozuen munduko arazo eta erorbide eta harremanetatik askatuak zaudeten lekura ekarri zaituztelako: mesede handi handia da hau; esan ditudan haiek, ordea, ez daude haietatik aske, eta ez da egoterik komeni ere, garai hauetan gutxiago beste batzuetan baino; izan ere, haiek izan behar dute jende ahulari sendotasuna eta txikiei adorea eman behar dietenak. Onak leudeke soldaduak kapitainik gabe!
‎2 Badira arima eta buru batzuk guztiz nahasiak direnak, zaldi hezigabeen antzera; ez dago haiek geldiarazterik. Hara eta hona dabiltza, beti egonezinik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia