Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2001
‎Dagokion agintaritzak ebaluazio egokia egin eta onartu dituen elikagai genetikoki aldatuen inguruan ez dago froga zientifikorik kontsumitzaileen osasunarengan espero ez zen eragin negatiborik izan dutela esateko.
2002
‎Gainera, epaileak epaian, alderdi demandatuak oraindik errekurritu dezakeen epaian, osasunari egin dakizkiokeen kalteen gaia sartu du. Alderdi demandatuak ez zuen horren gainean ezer egin nahi izan abokatu auzi jartzaileak, oraindik ez baitago frogarik kaltegarri direla egiazko zientziari esateko. Hala ere, kasua instruitzeko ardura duen magistratuak hala adierazi du, beste urrats bat eman du, eta honako hau zehaztu du:
‎FAOren arabera, akrilamidak kalteak eragiten ditu DNAn, eta, dosi handitan, ondorioak izan ditu nerbio eta ugaltze sisteman. Erakundeak berak dioenez, substantzia horren eraginpean luzaro egoteak arratoietan tumoreak agertzea eragin du, baina ez dago frogarik hori gizakietan ere gertatzen denik. Minbiziari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroak (CIIC) honela sailkatzen du substantzia hori:
‎Argaltzeko dieten arriskua Haurdunaldia ez da une aproposa argaltzen hasteko. Orain arte ez dago frogarik haurdunaldian ematen diren dieta hipokalorikoak amarentzat edo haurrarentzat onuragarriak direla ziurtatzeko. Aitzitik, kaloria gutxiago hartzeak funtsezko mantenugai gutxiegi hartzea dakar, eta horrek arazoak sor ditzake amaren sabelean haurra hazteko.
2003
‎Beraz, doktrina argi dago. Horrela gezurra da Irak potentzia militarra denik; Al Quaeda rekiko loturarako ez dago frogarik (Michael Chandler, El Pais, 03) eta inposatu zuten «Elikagaiak petrolioaren ordainez» programarekin berdin dio Irakeko biztanlegoari gerta lekiokeena, berau bonbardatzeko prest dago eta. Gainera, eremu guzti honetan, demokrazia edo Estatu indartsuen existentzia ez zaie interesatzen, «gerla jauntxo»ekin edo tribuen buruzagiekin negoziatzea errazagoa baitzaie.
Ez dago frogarik akrilamida dosi handiko elikagaien kontsumoak minbizia izateko arriskua areagotzen duenik. Ikerketa berri baten emaitzen arabera, AEBetako eta Suediako zientzialariek parte hartu dute, eta, azterketa horren arabera, substantzia kimiko hori, karraskarietan minbizia, egunero hartzeak ia ez du eraginik osasunean.
‎Duela gutxi, New Yorkeko auzitegi federal batek baztertu egin zuen McDonald´s hanburgesia kateari seme alabak gizen bihurtu izana leporatzen zioten zortzi neraberen familiek jarritako demanda. Epailearen arabera, ez zegoen froga argirik jatetxe horiek zerbitzatzen duten janaria kereilarien osasun arazoen iturri zela frogatzeko.
‎Ipurmasailak ubelduak dauzkadala ikusi ahal izan dut. Izutu egin naiz, ametsetan ez nagoelako froga baita, hau guztia errealitatean ari da gertatzen.
‎Bekatari bat aitortu gabe, baina bene benetako amore damuz hilko balitz, salbatu egingo li  tzateke; beldur damua duenak, ordea, guztiz beharrezkoa du aitortza. Zuzenketa asmorik ez agertzea da damurik ez dagoela froga garbiena.
2004
‎Ikerketaren arabera, mahats laboreak Egipton ardo beltza egiteko erabiltzen zen denbora gehien. Nahiz eta klasiko handien artean lehen ardoen jatorri egiptoarra nabarmentzen den, ez dago froga frogagarririk irmo frogatzen duenik. Izan ere, historialari batzuek Kaukasoko hegoaldean eta Kaspiar Itsasoko alderik hegoaldekoenean kokatzen dute ardoaren jatorria, eta azpimarratzen dute egiptoarrek erabilitako mahatsa ez zela Vitis vinifera klasikoa.
2005
‎Hausnarkari txikitan EEBren presentzia ikertzeko estrategiari buruz 2002ko apirilaren 4an eta 5ean emandako irizpenean, Batzorde Zientifiko Zuzendariak mota horretako estrategia bat gomendatu zuen hausnarkari txikien komunitate biztanleriari dagokionez. Espainiako agintariek, Europar Batasunekoek bezala, beharrezkotzat jotzen dute EETak erauztea, baita dardara edo scrapie direlakoak ere, non, EEBk ez bezala, ez baitago froga zientifikorik gizakia ardi edo ahuntz haragia eta haren esnea kontsumitzean kutsatzen denik, edo animalia horiekin lanean ari diren pertsonak zuzenean kutsa daitezkeenik. Izan ere, diotenez, endemikoa izan daiteke eremu jakin batzuetan, produkzioak galduz eta horiek desagertuz urteetan.
2006
‎Baina, hori ez da baskoien epigrafea; erromatar epigrafia arrunta jarraitzen zuten baskoiek. Beraz, ez dago frogarik.
‎Ez dira kontzeptu administratiboak. Beraz, ez dago frogarik.
‎2002ko abuztuan, AEBko Nekazaritza Sailak (USDA, ingelesezko sigletan) txosten bat eskatu zion Zientzien Akademia Nazionalari (NAS), klonatutako animaliak elikadura katean sar daitezkeen ala ez zehazteko. Txostenaren arabera, ez dago frogarik klonazio tekniken bidez lortutako animaliak osasunerako arriskutsuak direnik. Hala eta guztiz ere, eta metodo horren bidez lortutako ia ehun behi eta zerri dauden arren, FDAk ez zuen baimenik eman.
2007
‎Herriaren eskaerei anitz urtez entzungor egin badiezue ere, argipen ez argitalpen garaiak dira. Liburu metak, hitz katea ezinago lotuak, metafora opiazeoak, aipuen gurpil balaztarik gabea, etorkizunez kargaturiko poema trabakatuak… Argi dago orain arteko sasi irtenbideek ez garamatzatela inora, horra hor, inork adibiderik balu, isiltasunaren poetika gero eta zabalduagoa, bide honetatik zer esan ez dagoelako frogarik behinena. Literatura benetan eraginkorra gure esku dago eta lortuko dugu.
‎Zalantzarik gabe kontsolagarri gertatzen da Harengan sinestea; eta zenbait aldiz eragin moral egokiak ditu izaeretan eta jokabideetan. Baina ez dago frogarik batere sineste hori egiazkoa dela pentsatzeko? (113).
‎Esan du ez dagoela frogarik enpresaren publizitate kanpainak lehia desitxuratu zuenik.
‎• Ez dago froga esperimentalik82.
2008
Ez dago frogarik esateko ekologikoki hazitako elikagaiak pestizidak eta ongarri mineralak erabilita hazitakoak baino elikagarriagoak direla, Kopenhageko ikertzaile talde batek Journal of the Science
Ez dago frogarik esateko ekologikoki hazitako elikagaiak pestizidak eta ongarri mineralak erabilita hazitakoak baino elikagarriagoak direla, Kopenhageko ikertzaile talde batek Journal of the Science of Food and Agriculture aldizkarian berri eman duenez.
‎Ez naiz erruduna! Ez dago frogarik!
‎“historian zehar ezagutu den elefanteen lehen translokazioa, garai modernoetaraino, eta horrek mende asko iraun duen esperimentu luze baten datu garrantzitsuak emango dizkie zientzialariei”, azaldu zuten erakunde kontserbazionistak. Hil honetan “Sarawak Museum Journal” aldizkarian “Elaphas maximus L. de Borneo” elefanteen jatorria” izenburupean argitaratu da, eta lan berri horrek adierazten du ez dagoela froga arkeologikorik Borneon elefanteak iragan urrunean zeudela. “Ar bat eta elefante emankor eme bat habitat egoki batean uzten badira, teorian behintzat, 300 urte baino gutxiagoko milaka indibiduoren populazioa eragin lezakete.
‎Hala ere, beharrezkoa da ebaluatzen jarraitzea. NTPk, era berean, jakinarazi zuen ez dagoela froga erabakigarririk BPAk gizakiengan minbizia sortzen duela baieztatzeko, baina azpimarratu dute ikerketa gehiago egin behar direla horren eragina sakon ezagutzeko.
‎Errugabetasun printzipioa desagertu egin da. Oihartzun mediatiko handia sortzen da, eta, alderantziz, errugabetzat jotzen direnean edo ikusten denean ez dagoela frogarik, ez zaie oihartzun bera ematen. Hasierako une horri eman nahi diot garrantzia, pertsona hauen eskubideak babestu egin behar direlako.
2009
‎Faltsukerien kutxan. Bere ustez, PPko buruzagiek ezin dute frogarik aurkeztu, ez baitago frogarik.
‎Eta, irmoki, bukatzen du: baina ez dago frogarik susmatzeko dinosauroak lehendik ari zirela galtzen, eta, talka gertatu ondoren, ez dago dinosauro oinatzik, bat bera ere ez.
‎Hala ere, mutazio pilaketaren kasuan bezala, ez dago froga biribilik, eta bi teoria horiek, gene berezi batzuk agertzea eta irautea azal badezakete ere, ezin dute azaldu zahartze prozesu osoa.
‎UNAI. Baina ez dago frogarik diozuna egiaztatzeko.
‎Zentro berak, 2008ko abenduan, “International Immunopharmacology” aldizkarian, linfozitoak osagai beraren eraginez aktibatu ote diren egiaztatzeko azterketari buruzko informazioa eman zuen. Oraingoz, ikerketak esperimentazio fasean daude laborategian, eta esperimentazio animaliekin; beraz, ez dago froga nahikorik ondorio positibo horiek gizakiengan berberak izango diren zehazteko.
‎Gauzak argi utz ditzagun. Ez dago frogarik esateko klima aldaketa gizakiak eragindakoa dela, ez dut ukatzen parte hartzea izan dugunik, baina ez dakigu hori zenbatekoa den. Informazio egokirik gabe, beraz, alferrekoa da gas isurketak murriztea.
‎Izan ere, bertan bilduko direnak klima eszeptikoak dira; alegia, NBEren klima aldaketari buruzko txosteneko ondorioak zalantzan jartzen dituztenak. Zientzialari horien arabera, ez dago frogarik esateko gizakiak eragin duela aldaketa. Ez da hori, ordea, haien argudio bakarra.
‎Bai, zeren ez dago frogarik, ez daukate frogarik. Salatzen duten horretatik ez dago deus.
‎" Garrantzi handiko gertaera da, dudarik gabe. Baina baita, bestalde, benetako politikorik ez dagoelako froga nabarmena ere. Zer esana duen jendeak kantatuz dio, Raimonek bezala, adibidez".
2010
‎Ezin esan daiteke terrorismoa goratzen duenik ETAko presoen hurkoek haien aurpegien argazkiak txosnan erakusteak presoak Euskal Herrira hurbiltzeko edo Parot doktrina ez ezartzeko eskatuz, ez dagoelako froga zehatzik preso horiek goratu edo justifikatzeko nahia zegoela esateko, azaldu du Alfonso Guevara buru duen epaimahaiak.
‎–Kontuan hartuta grafitoak garai erromatarreko estrato arkeologikoetatik datozela? ondorioztatu zuen Eliseo Gilen taldeak,, debate historikoa zabalik dagoela eta ondorioak oso ezberdinak direla eta, gure ustez, ez dagoela ezer grafitoetan erromatar garaian ezinezkoa dena eta ez dagoela froga analitikorik baieztatu duenik gaur egungo faltsifikazio bat dela, uste dugu aferari irtenbidea emateko modu erraz samarra izango litzatekeela ikerketa eta analitika berriak egitea?.
‎baina beste 300 erabat normaltasunetik kanpo daude, eta pentsa ezazu noraino! Eta ez daude frogak! Ba frogak ez badituzu, egin behar duzuna da poltsa batean gorde, jarraitu industen ondoko beste lur eremu batean, eta ea hurrengoan bere tokian beste piezaren bat topatzen duzun.
‎Haien izapidetzeari dagokionez, LPLk bi erremedioak PZLk berraztertze errekurtsorako ezarritakoari jarraituz bideratuko direla xedatzen du (LPLren 186 art.) 340 Beraz, idatziz aurkeztuko dira bost eguneko epean, eta errekurtsogilearen ustetan errekurritutako ebazpenak egiten duen urraketa adieraziko da. ...ira onartuko, eta helegiterik onartzen ez duen probidentzia batek horrela adieraziko du (PZLren 452 art.). Helegitea izapidetzerako onartzen bada, gainerako alderdiei 5 eguneko epe komun bat aintzatetsiko zaie, aurkaratu nahi badute, horrela egin dezaten (PZLren 453.1 art.). Aurkaratzeko epea agortuta, aurkaratze idazkiak aurkeztu edo ez, auzitegiak bestelako izapidetzerik gabe ebatziko du, beraz, ez dago frogarik, auto bidez 5 eguneko epean (PZLren 453.2 art.). Bi helegite hauetariko edozein ebazten duen autoaren kontra ez da errekurtsorik aurreikusten, legeak berariaz bestelakorik ez badio behintzat (LPLren 184.2 eta 185 2 art. eta PZLren 454 art.) 341.
‎Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren iritzian, Egunkaria auziko epaiketan lehen bezain argi gelditu da ez dagoela frogarik euskarazko kazetaren eta ETAren arteko lotura azaltzeko. Ez da frogatu Egunkaria ETAren tresna zenik, ETAk Egunkaria finantzatzen zuenik eta Egunkaria k ETAren dirua zuritzen zuenik ez da frogatu, ezin da egiaztatu ETA atzean zegoenik, ezta beloa altxatuta ere, ez da egiaztatu Egunkaria tik ETAren justifikazio ideologikorik ere egin denik, ez da frogatu auzipetuek ETAren kontrola baimendu zutenik, ez da demostratu Egunkaria ren ildoak ETAri zerbaitetarako balio izan zionik ere.
2011
‎Lilian Weissen amorantea izandako Arthur Koncil ere interrogatu zuten, jelosia arazoa izan zitekeelakoan. Mendekua zitekeenez, Mike O. Connor, John Labriola eta Albert Lombardo izenak azaldu ziren, biktimen anaiak edo semeak, baina ez zegoen frogarik. Zurrumurrua zabaldu zen Al Caponek hamar mila dolar eman zizkiela Bill Olson eta Giambattista Calabressiri Luigi hiltzeko enkarguarekin.
‎Salaketa kenduz gero, fiskaltzak kasuarekin jarraituko du ofizioz. Hala ere, biktimak ez badu epaiketan deklaratzen, eta horiek izan ohi direnez lekuko bakarrak, andreak atzera egiten badu, bikotekidearen aurka ez deklaratzeko eskubideari eutsiz, ez dago frogarik eta orduan auzia utzi egiten da edo erasotzailea errugabetzat jotzen dute.
‎Sri Lankako bizitza basatiko adituek harritu egin ziren, 2004ko hondamendia gertatu eta lau egunera hildako animaliarik aurkitu ez zutelako. Hala ere, oraindik ez dago froga sinesgarririk iragarpen fidagarriak egiteko balio duela frogatzeko. Historiako tsunamirik txarrenak Japonian edo Asian 2004 urtean gertatutakoaz gain, beste tsunami handi batzuk ere aurki daitezke:
‎CEMek osasunean duten eraginari dagokionez, argi dago uhin infragorrien eraginpean egoteak begietako narritadura eta begi lausoak eragin ditzakeela. Erradiofrekuentziaren eta mikrouhinaren erradiazio maila handien eraginpean dauden langileen narritadura kasuak ere ezagutzen dira, baina ez dago frogarik ondorio horiek biztanleria orokorraren eraginpean dauden mailetan erregistratzen direla. Erradiazio ultramoreari dagokionez, erredurekin eta, esposizio luzeen kasuan, azaleko minbiziarekin lotuta daude osasunean dituen ondorioak.
‎Gastroenterologia, Hepatologia eta Nutrizioko Europako Elkarteko Nutrizio Batzordeak (ESPGHAN) hainbat azterketa zientifiko argitaratu ditu 2 eta 18 urte bitarteko haurren omega gantz azidoekin (AGPI N) ordezkatzeak dituen ondorioei buruz. Hiperaktibitaterako tratamendu dietetikoa Dietarekin eta elikagaiekin zerikusia duten alderdiak ALHrako arrisku faktore gisa aztertzen diren arren, ez dago froga erabakigarririk Tratamendu psikofarmakologiko eta psikosozialak dira ohikoenak arreta defizitaren ondoriozko nahasmendua hiperaktibitatearekin tratatzeko. Hala ere, botika psikoaktiboen albo ondorioek kezka sortzen dute, eta terapia psikologiko eta jokabidezkoak ez dira beti erraz ezartzen; beraz, beharrezkoa da beste esku hartze eremu batzuk ikertzea, hala nola dietetikoa.
2012
‎Oraingoz, ordenagailu bidezko simulazio bidez iragarri dituzte propietate horiek, eta ez dago froga esperimentalik; grafino bakarra sintetizatu da gaurdaino, eta beste bat da. Iragarpena berretsiz gero, Diracen kono deritzon antolaera elektronikoa ez litzateke simetria hexagonalera mugatuko.
‎Dietak ugaritu egiten dira, eta hiperproteikoak dira nagusi, hala nola Atkins dieta, Pronokal eta Dukan ezagunei bide eman dien bertsiorik klasikoena. Ezaguna den arren, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) uste du ez dagoela froga zientifikorik proteinen kontsumoa gorputzaren pisua kontrolatzearen abantailekin lotzen duenik. Bestalde, karbohidratoen, koipeen eta proteinen banaketa desberdinean oinarritutako lau dieta argalgarrien eraginkortasuna konparatu zuen azterlan batek, eta agerian utzi zuen pisu galera kaloria gutxitzearekin lotuta zegoela, hartzen ziren elikagai motarekin baino gehiago.
‎Baina, egia al dira baieztapen horiek? Ugalketa medikuntzaren ikuspuntutik, ez dago frogarik kontseilu horiek eraginkorrak direnik, dio José Antonio Vidartek, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Obstetrizia eta Ginekologia Saileko zuzendariak. «Ez dago oinarri zientifikorik, ez dago ezer frogaturik», dio Vidartek.
‎Hala ere, gaur egun profesional askok ez dute haien erabilera babesten. Aurkakoen arrazoi nagusia da ez dagoela frogen interpretazio bakar bat, eta horrek zaildu egiten du gaixotasunaren diagnostiko azkarra. Kontrakoen arabera, genetikak nolabaiteko ziurgabetasuna ematen du, eta, interpretatzeko, berariazko prestakuntza behar da gai horretan.
‎Si se calcula que en el desayuno se toma una taza de café o café con leche, a media mañana un zumo de frutas, en cada comida dos vasos de agua y a la tarde otra taza de café, té o infusión, ya se alcanzan los dos litros diarios. Ebidentzia zientifikorik gabeko hidratazioa Ez dago frogarik egunero bi litro ur hartzea osasunerako onuragarria denik, ezta kontrakoa ere. Orduan, nondik dator egunean bi litro ur edanarazteko gomendioa?
‎Baina nik badakit zerk ekarri nauen hona, ulergaitzagoa den beste zerbait ulertarazi ezina dut nik arazo. Nola esan zuzendariari bere erantzunak ez duela niretzat datua informatiboki baiestea beste garrantzirik, baina nola esan ez nagoela froga horren premian ere; nola esan badakidala noiz eta zenbat denboran egon zen hemen, badakidala nork ekarri zuen hona. Nola esan Mirandek hain hilabete latzak pasatu zituen tokia ezagutu eta usaindu nahi nuela, nirea ez dela urteetan atzera egin, eta historia eta datu guztiak ezagutzeak emango ez didan momentu bat bizi nahia besterik?
Ez dago froga fisikorik. Ez da aurkitu bere ADNa tokian.
2013
‎Gauza arraroak gertatzen ziren; adibidez, kontrolik ez egotea GALen atentatu baten ondotik edo ekintzaileak eskapatzea errazki... Baina ez dago frogarik erakusteko bazela Frantziako polizia batzuen aldetik inplikazio eta konplizitatea. Hamar urteren buruan, akusatu eta kondenaturiko Espainiako polizia batzuen adierazpenetan ziren elementu zehatzagoak agertu.
‎1990ean hasi eta 1991n bukatu zen epaiketa, eta Auzitegi Nazionalak 108na urteko espetxe zigorra jarri zien bi poliziei. Baina epaiak zioen ez zegoela froga nahikoa soilik Consolation eta Batxokiko atentatuengatik Garcia Goenaren hilketa haiei egozteko. Izan ere, bi emakumeetako batek atzera egin zuen bere deklarazioan.
‎Fiskaltzak torturak egitea eta talde armatuko kide izatea egotzi zien, baina epaiak ez zituen kontuan hartu delitu horiek. Torturei zegokienez, epaiak esaten zuen ez zegoela froga nahikorik. Busoten agertutako gorpuen ondoan bendak agertu ziren, azkazalak erauzita zeuzkaten, mekromina eta linimentu arrastoak zeuden... baina, epaimahaiaren arabera, ez zen froga nahikoa errugabetasun presuntzioa apurtzeko.
‎–Lehenengo eta bat, arrapostu zion Gardiner jaunak?, ez dago froga erabatekorik Eskoziara joan ez direna ziurtatzen duenik.
‎Bestalde, luzeago egosten bada, digerigarriagoa da oso interesgarria da zuntz asko hartzen ez duten pertsonetako pasta integrala, eta kezka dago horrek obesitate gehiago sor dezakeela, karbohidratoak azkarrago xurgatzen dituelako. Hala ere, lehen aipatu dugun obesitatea adosteak esan zuen ez dagoela frogarik dietako karga gluzemikoak helduengan gorputz pisua gehitzearekin lotzen duenik. 5 Pastaren forma estetika kontua baino ez al da?
2014
‎Ez dakit zer gertatu zen, ni ere ez nengoen-eta neure senean. Ez zegoen frogarik. Tira, banituen grabazioak:
‎Bere argudioak: haien jarduna politikoa zen eta Konstituzioak babestutakoa; inork ez ditu izendatu HB, EH eta Batasuna erakunde terrorista moduan (hauen ilegalizazioa bide administratibotik egin zen, ez penaletik); ez dago frogarik esateko ETAkoak direla.
‎Zein argudio ematen dute eskaerak atzera botatzeko? Kontakizunek sinesgarritasunik ez dutela argudiatzea da ohikoena, ez dagoelako froga nahikorik esandakoa egiaztatzeko. Baina hori ere borondate politikoaren araberakoa da.
‎Pasaiako Udalak dio itsas bengala batek piztu zuela sua, baina ez dago frogarik
‎Nire ustez Teresa del Valle eta berarekinbatera Mujer Vasca. Imagen y realidad (1985) izenburua duen lana burutzen arituziren ikertzaileek nahiko argi azaldu zuten momentu hartan ez dagoela froga edotatestigantza nahikorik matriarkaturik izan zenik sinesteko. Mito moduko bat litzateke, ideologia bat, gizartean zabaldu eta eratu dena.
‎U. S. Previve Services Task Force. Hona hemen gomendio horiek: Ez dago froga nahikorik A, C eta bitaminen erabilera gomendatzeko edo ez gomendatzeko, multibitaminikoak azido folikoarekin, edo antioxidatzaileen konbinazioak gaixotasun kardiobaskularrak edo minbizia prebenitzeko. Ez da gomendagarria beta karotenozko osagarriak erabiltzea, bakarrik edo konbinatuta, ez baitute inolako onurarik ekartzen eta biriketako minbizia izateko arriskua duten helduengan kalteak eragiten baitituzte.
‎Gasteizko ikerkuntzan eta kolaboratzaileen artean, aipatu da ez dugula frogarik metodo horien osasunerako, baina beste zerbait gehitu da: ioi trukeak uraren kaltzioaren% 89,4 desagerraraz dezake, eta alderantzizko osmosiak, berriz, uraren kaltzioaren eta magnesioaren% 99 Azken batean, ez dago froga zientifikorik ur gogorrak osasunarentzat kaltegarriak direla dioen ustea baieztatuko duenik. Ur gogorrek hezurren osasunean eta bihotz osasunean izan ditzaketen onurak baieztatzeko azterketak falta dira, baina badakigu kaltzio eta magnesio eskakizunak betetzen lagun dezaketela.
2015
‎Inoiz ezin da jakin zer gertatuko den. Gure aurka ere ez dago frogarik: Poliziaren testigantzak eta polizia txostenak dira gure aurka aurkeztu duten bakarra.
‎Jose Luis Rodriguez Zapateroren ministro Juan Fernando Lopez Agilarrek ere argi esan zuen bere garaian: ez badago frogarik, sortuko ditugu. Egungo Barne ministro Jorge Fernandezek bestelako moldez esan zuen antzerakoa Parot Doktrina dela eta:
‎Gerardo Pollicita fiskalak hilaren 13an eskatu zion Fernandez inputatzeko, AMIA elkarte juduaren aurkako erasotzaileak Justiziatik babestu zituela leporatuta. Epailearen ustez, ez dago frogarik hori baieztatzeko, eta, horregatik, erran du akusazioa hala egitea «larria» dela. Pollicitak aurkeztutako salaketa Alberto Nisman fiskalak egindakoa zen.
‎chocoholic. Ikertzaileen esanean, baina, ez dago frogarik baieztatzeko elikagaiek mendekotasuna eragiteko arriskua dutela; bai, ordea, jateak berak.
‎Paper idatziak bakarrik. Paperik ez badago, ez zagok frogarik. Aginteak legea egiten dik, eta legez kanpo kaka ere egiten dik.
‎Haren iritziz, pertsona gorrei ez zaie eskatu behar bi gaitasunak betetzea, eta, era berean, titulazioak ez luke gainerakoen balio bera izan behar. Hori gertatzen da hautagai bat ezin bada aztertu gainerakoen irizpide berberekin, ez baitago froga batzuk egin beharrik eta dagokion ziurtagirian jasota geratzen delako. Hori saihesteko, hizkuntza ziurtagiriak gero eta garrantzi handiagoa duenez, pertsona desgaituek beste hautagairen bati aplika dakizkiokeen dimentsio eta irizpide berberak «dimentsio beretan eta beste edozein hautagairi aplikatu beharreko irizpide berberekin» izeneko ekimena jarri du abian, Ramón Partondo, Espainiako eta Portugalerako.
‎Bestelako antiinflamatorio ez esteroideoak (AINE) ere erabil daitezke, adibidez naproxenenoa (550 mg 6 orduro eta gehienez 1.500 mg/ egun) edo diklofenakoa (gehienez, 150 mg/ egun), edo diklofenakoa (gehienez ere 150 mg/ egun), baina ez da hain ohikoa. Zenbait ikerketak diotenez, parazetamola eta ibuprofenoa edo azido azetilsalizilikoa (aspirina) ez txandakatzea komeni da, ez baitago frogarik eraginkorra denik eta albo ondorio gehiago eragin ditzaketelako. Edozein botika hartu aurretik, arretaz irakurtzea gomendatzen da, prospektuaren indikazioak eta kontraindikazioak eta balizko ondorioak kontuan hartuta.
‎Azkenean Korrejidoreak epai berria eman zuen: ez zegoen frogarik ez mendian ez agirietan Erkinigoren alde. Beraz, haiek herri lurrak ziren.
2016
‎Gizon askok beren sexu arazoak ezkutatu egiten dituzte lotsararengatik edo estigmatizatuak izateko beldurragatik (diagnostiko formal baten ondorioz), eta, neurri handi batean, elikadura osagarri horiek arrakasta izan dezakete, errezeta edo mediku gainbegiratze gabe eros baitaitezke, askotan Internet bidez. Sexua, pilulak eta itxaropen faltsuak Bi arrazoi hauengatik ez dela elikagairik kontsumitu behar aztertzen da: ez dagoelako frogarik ustezko eraginkortasuna justifikatzen duenik eta batzuk arriskutsuak direlako. Baina, kontsumoa arriskutsua ez bada ere, lehen arrazoia (promesentzako zientzia euskarri falta) nahikoa litzateke horiek baztertzeko.
‎Hortaz, nire ustez den dena gezurra dela, ez dago lekukorik, ez dago ezer. Ni ez nago ziur agertu zen hilotza nire anaiarena zela, edota eurek esaten duten tokian agertu zen ere ez, ez dagoelako frogarik. Esan didaten guztia kontraesankorra da.
‎Mailegu bat, eta ez dago frogarik.
‎Ez dago gure ahaleginaren probarik, ez dago frogarik!
2017
‎Argi dago Jainkoak margolari lanetan hasi berria zenean egin zituela Baroncitarrak, eta gainerako gizon emakumeak marrazkigintzan maisu bilakatu zenean. Ez dago froga argigarriagorik Baroncitarrak gainerako gizakiekin alderatzea baino: azken hauek simetrikoak dira, proportzio egokiak dituzte eta aurpegiera erregularra; baina Baroncitarrak zirriborro bat dirudite.
‎Are gehiago, suaren arrastoak ohikoak diren lekuetan ere ez dago froga erabatekorik erakusten duena sua pizten zutela: Sua egiteko behar dira egurra edo pirita eta suharria, eta ez da halakorik agertzen, baina Goi Paleolitoan adibide gutxi daude, eta zalantzazkoak, eta inork ez du zalantzan jartzen sua egiten zutela.
‎12 Ez dago frogarik jakiteko aldaketa esanguratsurik izan ote zen akusazio jakinei zegokien garrantzian, normalean sorginkeriarekin lotutako krimenen jatorrian eta akusatzaileen eta akusatuen konposizio sozialean. Agian, hauxe da aldaketarik esanguratsuena:
‎Ez nuen oso ondo ulertu. Bigarrenik, esan zidaten ume baten hitza zela pertsona heldu baten hitzaren aurka, ez zegoela frogarik. Hirugarrenik, nahi genuena egin genezakeela, ez zigutela lagunduko.
‎Poliziek bi susmagarri atxilotzen dituzte. Ez dago froga garbirik eta, banaka giltzapetu ostean, poliziek tratu berdina eskaintzen diete. Batek delitua aitortu eta besteak ez badu aitortzen, aitortu duena kalera irtengo da eta haren lagunak, hau da, beste susmagarriak, hamar urteko kartzela zigorra jasoko du.
‎Irudia: Pedro Ribeiriro Simões Ezintasun psikologikoa Ez dago froga zientifikoki sinesgarririk, baina bai bikoteen kasu klinikoen erreferentzia ugari, kausa ezezaguneko ernalezintasunaren diagnostiko baten ondoren haurdunaldia lortzen dutenak. Izan ere, Leon Speroff doktoreak, Ugalketa Medikuntzako Amerikako Elkarteko presidentea eta ‘Endokrinologia, ginekologia klinikoa eta antzutasuna’ (Lippincott Williams and Wilkins, 2011), honako hau zehazten du:
‎Marques de Tolosa, Martinez Marina, Ricardo Alaba jenerala eta hainbat atzerritar besteak beste. Baina ez dago frogarik baieztatzeko atxiloketa horiek Iruñeko altxamenduarekin erlazionaturik zeudekeenik; baizik eta masoien kontra egindako absolutisten ohiko sarekadak zirela zirudien.
‎Laburki, iritziak iritzi, ez dago frogarik Mina Porlieren altxamenduan inplikatzen duenik. Agian, Penintsulan egon izan balitz, hartan har zezakeen parte, baina ez zuen hartu.
‎2012ko apirilaren 5ean, Ertzaintzaren gomazko pilotakada batek zauritu zuen Iñigo Cabacas Athleticeko zalea, eta lau egunen buruan zendu zen. Oldarraldian parte hartu zuten hiru furgonetetako arduradunak auzipetuak izan dira, baina azkenean, Bizkaiko fiskaltzak galdegin du auzia artxibatua izan dadin, iduritzen zaiolako ez dagoela frogarik aski pilotakada nork jaurti zuen jakiteko.
2018
‎“Gurean ez, zauriak ez direlako ixten. Oraindik orain Gurutze Iantzi ez da Polizia Indarkeriaren biktima bat, ez dagoelako froga judizialik. Tortura zantzuak agerikoak izan ziren:
2019
‎Hedemorako tribunalak onartu zuen ez zegoela frogarik Quick hilketarekin zuzenki erlazionatzeko. Baina, hilketaren bertsioa kontsistentea zenez, eta inkoherentziarik ez zegoenez, Quick ek erail zuela zirudien.
‎esan zuen Quick ek xehetasun oso garrantzitsuak eman zituela, Thereseren hilketarekin erlazionatzen zutenak. Bogström ek, Quick en abokatuak ere esan zuen zalantzarik ez zegoela froga horien aurrean. Kwasten iritziz, Thereseren hilketari buruz poliziak bakarrik jakin zitzakeen datuak eman zituen Sturek.
‎Are gehiago, suaren arrastoak ohikoak diren lekuetan ere ez dago froga erabatekorik erakusten duena sua pizten zutela: " Sua egiteko behar dira egurra edo pirita eta suharria, eta ez da halakorik agertzen, baina Goi Paleolitoan adibide gutxi daude, eta zalantzazkoak, eta inork ez du zalantzan jartzen sua egiten zutela.
‎Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, gainera, askotan adierazi du botere publikoen esku sartzea aztertzeko (adib. zehapena jartzea), egitateen eta balio judi zioen arteko bereizketa egin behar dela61 Egitateen existentzia demostra daiteke, baina balio judizioen egiazkotasunean ez dago frogarik, horregatik Administrazioak egitateak kontuan hartu behar ditu neurria ezarri edo ez erabakitzean, bestela ez litzateke objektiboa izango eta neurria ez litzateke etorriko «behar» batetik, balio judizio batetik baizik62 Kasu honetan, gertatu zen bezala: mezuak ez zuen esaten arau hausteak eskatzen zuena, poliziak nahi izan zuena baizik.
‎Caspagak dioenez, «ikerketa askok frogatu dute mito horrek ez duela oinarririk, baina, segur aski, familia askok uste dute haur txikiek eta txikiek (neguan bi hilean behin) eta esne asko hartzeak (bi hilean behin, gehienez ere) hartzen dutela beren esne kontsumoa». British Medical Journals en argitaratutako ‘Milk, mucus and myths’ dokumentuaren arabera, ez dago frogarik esnea edatea mukosa produkzioa handitzeagatik (eta bai, ordea, kontrako noranzkoan). Aebetan egindako hainbat ikerketa eta Australiak ez du han egon esnearen kontsumo erregularraren eta ekoizpen handiagoaren arteko korrelazioa probatzea lortu dugu. mukia.
Ez daude frogarik.
‎Ez dago lekukorik, ez dago frogarik.
2020
‎Gainera, emakumeak haurdunaldi bat izan badu eta horrek arazoak baditu bitamina horren urritasunagatik, kopuru hori 4 mg/ egun era igotzea gomendatzen da. Osagarritasuna sortu baino lehen hasi behar da (12 aste lehenago), eta ez dago frogarik, erditu eta 12 astera baino gehiagora, onurak dituenik. Kaltzioa eta fosforoa Kaltzio eta fosforoaren elkarketak (kaltzio fosfatoa) fetuaren hezurrak eta, ondoren, jaioberriaren hortzak eratuko ditu.
‎Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi du ez dagoela frogarik pentsatzeko COVID gaitza gainditu dutenak ezin direla berriro kutsatu.
‎Horren aurrean, ordea, OMEk ohartarazi du ez dagoela ebidentzia zientifikorik hori ondorioztatzeko; alegia, ez dagoela frogarik esateko gaitza igaro duen norbaitek nahikoa antigorputz sortu dituela eta ezin dela bigarrenez kutsatu.
‎Azurmendik oroitarazten digu adibidez Vesuvioren erupzioak zentzu desberdinak izan zituela biktima batzuentzat eta besteentzat, are kontrako zentzuak: Jainkoen zigorra, Jainkoek gizakien debozioari jarritako proba, Jainkorik ez dagoelako froga nabarmena... Txit bestela, Pliniok, Jainkoak zeharo ahazturik, patuak zekarkion sumendiaren eztanda estoikoki onartu zuen.
2021
‎Epaiketan egin bezala, Iparragirrek argudiatu zuen ez zegoela froga nahikorik" Anboto" ezizenez ezaguna den pertsona dela errateko. Hori dela eta, Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra bere defentsak bertan behera uztea eskatu zuen.
‎Sortzetiko hipotiroidismoa duten haurrek guztiz debekatuta dituzte sojadun produktuak. Pertsona osasuntsuetan eta beren elikaduran iodo nahikoa hartzen dutenean, hala ere, ez dago frogarik lekale horrek tiroidearen funtzioa kaltetzen duenik. Soja kontsumitzea ona da kolesterolarentzat EGIA.
‎Objektu kutsatuak (fómiteak) ukitzeagatik kutsatzea da Osasunaren Mundu Erakundearen iritziz aldatu den beste teoria bat. NBEren agentziak argitaratu duen azken txostenaren arabera, ez dago froga argirik koronabirusa horrela kutsa daitekeenik. OMEk onartu du kutsatzeko arriskua handia zela pentsarazi zieten saiakuntzak laborategi batean egin zirela, ez ingurune erreal batean.
‎Lau hilketa horiek gizateriaren aurkako delitutzat jo zituen Servinik, baina, azken ebazpenaren arabera, ez dago froga nahikorik hilketei kalifikazio juridiko hori ezartzeko. Izan ere, gizateriaren aurkako delitua izan dadin, Martin Villaren esanetara «botere aparatu» bat zegoela baieztatzeko frogak behar dituela azaldu du Argentinako Apelazio Auzitegiak.
‎Bi urteko epea dauka ERCk, edo nahi bada Principateko alderdi independentziazaleek, estatu espainolak negoziatu nahi duela demostratzeko, nik behintzat ez baitut dudatan jartzen partidu horiek erreferenduma eta amnistia nahi dutela. Sinistea libre da, eta antza denez ez dago froga nahikorik esateko estatuak ez duela nahi ERCk, JxC k, CUPek eta beste batzuek nahi dutena, nahiz eta Salvador Illa oso argia izan zen inbestidura saioan: «Ez duzue lortuko, eta zuk ere badakizu».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia