2010
|
|
|
Ez
nengoen ez, baina egotea erabaki nuen bihotzaren zolatik.
|
|
" Ni aitarekin nengoen Bu Ermanan egun batzuk pasatzen. Gerlarik
|
ez
zegoenez gero ez zegoen arriskurik. Bat batean gerla hasi zen.
|
2011
|
|
frankismoaren garai hartan, fikziozko euskal eleberri beltza egitea fikzio bihurtzen baitzen. Izan ere, nobela beltzaren eta nobela poliziakoaren arteko aldeak eta ñabardurak alde batera utzirik garai hartan euskaraz
|
ez
baitzegoen ez bata ez bestea, narrazio bien ezaugarrietariko bat errealismoa da, eta fikzioa egoera erreal edo erreal izan daitekeen egoera baten gainean eraikitzen da. Hau da, kontakizuna inguru sinesgarrietan kokatzen saiatu behar da.
|
2012
|
|
Halakoa lurpean ezkutatzen da, holakoa zuhaitz gainera igotzen. Hor
|
ez
dago ez gaizto ez onik, ezta beren sexu jokabidean ere: araldia datorkienean parekatzen dira, eta hortik datoz gero kumeak.
|
|
Eta ederki kostata ekarriko zuten handik, baina beste noizbaiterako utziko dugu balentzia horren kontakizuna, zeren, aditu ziren juramentuen tonuari eta amorruari erreparatuta,
|
ez
zeuden ez idiak ez zamariak printzearen asmoan laguntzeko gogoz.
|
2013
|
|
Orain, pantailaren alde eskuinean transiberiarraren leihatilatik begira pantailaren alde ezkerrean poema hau tekleatzen dudan bitartean, estepako itsaso gris geldo hori egun hartan nekusan mahasti luze luzea dela iruditzen zait, baina ez, tren bidaiaren orduetan
|
ez
zegoen ez oraingo You Tubeko eremu errusiarra ez tren kanpoko mahatsondo proventzarrak, espazioaren eta denboraren dimentsio bakarra begi haien uhin arre eta handien tiraina baitzen, nire lur agindu berria zen itsaso nabar hura.
|
|
" Txokolaterik gabe nago hemen idazten du Zalvideak. Misio honetan
|
ez
dago ez garirik, ez ardorik, ez brandyrik. Nire ahuldadea dela eta, elikagaiak nituzke indartzeko". 336
|
|
Letizia izeneko inurri batek zine izar izan nahi zuen, baina inurritegi hartan
|
ez
zegoen ez zine zuzendaririk, ez gidoigilerik, ez kamerarik eta are gutxiago script izan nahi zuen inurririk.
|
|
Inork ez zekien eta ez zezakeen jakin aldez aurretik Kokoherrin plazako gertakizunik,
|
ez
baitzeuden ez iragarrita, ez erabakita eta ezta aurreikusita ere. Zergatik orduan mintzatu behar zuen Hostapek zeruko karelaz?
|
|
Ortziko zulo beltzak Kaosaren leihoak dira, Bil Huts en ataria, itzulerarik gabeko amildegi kaotikoa. Ortziko zulo beltzen (des) sabelean murgilduz gero,
|
ez
dago ez materiarik, ez indarrik, ez araurik; eta ez da inolako harremanik edo historiarik ere. Hawkingsen erradiazioak denboraren historiako eta materiaren seneko antzerkiak baizik ez dira, denborarik eta senik gabekoa den antzokian joka litekeelako ustean.
|
|
—Ez, ez; halaxe duk. Hemen
|
ez
zegok ez eulirik, ez eltxorik eta ezta tximeletarik, tximutxik edo pinpilinpauxarik ere.
|
|
Hara, hara eta xomorro azal atzaparkadak erakusten dituzte. Hemen
|
ez
zegok ez euli arruntik, ez tximutxik ez tximeletarik... Estolda ahoetan bezalaxe.
|
|
Bertara iritsi direlarik,
|
ez
dago ez pertsona edo abere aztarnarik inon. Agian alde egin izanen zuten.
|
|
Eskaleei kitapena egin arte, ezetz.
|
Ez
dagokeela ez Petri Sastimeharrentzat ez inorentzat barkamenik, eskaleen kitapena bete arte! mahaia jo du indartsu Axio nagusi gazteak ukabilaz.
|
|
—Gaua dun orain eta Apoinon gauez
|
ez
zegon ez egin beharrik eta ez betekizunik; soil soilik, jaia, poza eta atsegina erantzun diote denek batera, elkar hartuta daudela nabarmen utzi nahirik. Egin beharrekoak eta betekizunak egun argikoak ditun erantsi dute.
|
2015
|
|
—Gainera, artxibategi horiek Elizaren jabetza dira, Artzapezpikutzarena hain zuzen; haietan dagoena edo haietan egon zitekeena ukitzea
|
ez
dagokigu ez zuri ez niri.
|
|
Zerez eginak? Minez naski; zerez bestela; baina min mota kontaezin daude; eta susmatzen dut ehiztariaren semearen minsor hori esateko oraindik ez direla asmatu hitzak, gure aitaren min hura izendatzeko
|
ez
dago ez qanik ez kalotxa. Adierazten eta antzezten eta eszenifikatzen eta aztertzen ahal den minak ez dio uzten mina izateari, baina min mota horrek daukan tristura koipetsu eta itsaskorraren zenbait bazter egun argitan idortzen dira; gainera, hurbilekoekin partekatutako mina mesedegarri bilakatzen ahal da bizitzeko lanbidean.
|
|
Badu hemendik urrun egoteko eskubidea; irudimenean herria eta familia ikustekoa; bere jendearekin tarte bat solastatzekoa. Badu amets huts bat egiteko eskubidea; harrizko amets trinko bat non
|
ez
dagoen ez inor ez deus, ezta etxola hau ere, ezta zakur ehiztariak ere. Gure ugerraren kiratsak amorratuta dabiltzan ehiza zakurrak ez zaizkio ametsetan sartuko.
|
|
" Biok kaka zulo batetik egiten duzue", 1951ko gutun batean idatzi zion Nikolas Ormaetxea Orixek" Monzon’dar Telesforo jauna" ri. Aitzineko urtean, hamarraldi eta erdi bat lehenago idatzitako Euskaldunak poema erraldoia argitaratua zuen Orixek, eta jasotako iritzi goresgarrien artean
|
ez
zeuden ez Pierre Lafittena ez Monzonena. Are gehiago, Donibane Lohizunen aldean euskaldunon poema epikoaren kontra gaizki esaka omen zebilen bigarren hura.
|
|
Horregatik
|
ez
dago ez hotsik ez ahotsik.
|
|
Gerratik bospasei kilometrora gaude, sentsazio bitxia da. Kanpamenduetara laguntzera doazen kurduekin
|
ez
bageunde ez genioke antzemango, kalean ezerk ez du adierazten zurrunbilo baten ertzean gaudenik. Jendea gora eta behera dabil lanean, paseoan, enkargutan, merkatuan.
|
|
Indisoluble eta indivisible leitzen den lekuetan voluntaria ipinita, ez luke asko irabaziko testuaren kalitate demokratikoak? Testuak adierazten duen moduan, erabakimena
|
ez
dago ez katalanen ez euskaldunen esku, baina espainolen esku ere ez. Gai horretan, espainolei ere kentzen zaie erabakimena.
|
|
Charlie Hebdokoek erlijio askatasuna defendatzen dute, erlijioak espazio publikoa ez inbaditzeko baldintzarekin, eta erlijioaz trufatzeko askatasunarekin. Frantzian
|
ez
dago ez katolikorik, ez protestanterik, ez musulmanik, ez judurik: ‘hiritarrak’ dira denak espazio publikoan, eta bakoitzak nahi duen erlijioa praktika dezala, nahi badu, pribatuki.
|
|
Ikerketa judizial batek alfonbra guztiak altxatu eta ondorio berberera iritsiko balitz ere, horrek ez luke gertatutako guztiaren larritasuna ezkutatuko. Irregulartasunik
|
ez
egoteak ez duelako akatsa delakoa leuntzen.
|
|
" Kontratuetako eranskin horiek ez daude soldata guztiak kudeatzen zituen gestorian.
|
Ez
badaude ez zeuden. Horren berri izan banu, jaun hori egunean bertan kaleratuko nuen." Susmo hura berretsi zuten gerenteak eta giza baliabideetako arduradunak, eta horri buruz galdetuta, ukatu egin zuen Nagorek:
|
|
Bere emazte Barbara Rougvierekin Gorraizen txalet batean bizi ziren, eta helbide hartan bien artean Norman Asesores izeneko enpresa bat jarri zuten. Enpresa hori
|
ez
zegoen ez Eguesibarko Udalean ez Iruñeko Udalean jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzeko izen emanda. Alta, Vialogos Capital Humanoren bitartez 2,7 milioi euro ordaindu zitzaizkion Norman Asesoresi eta enpresa horrek, besteak beste, etxeko altzariak eta zeramikak erosteko edo igerilekuak ezartzeko erabili zuen diru hura.
|
2016
|
|
Ordea den dena ez zegoen bere tokian. Ugarteren azken aipuak susmarazi bezala, Lato, Boniek eta gainerakojokalarien segurantziaz arduratzen zen polizia multzoaren zati bat
|
ez
zegoen ez atarian eta ez hotel inguruko beste postuetan, baizik eta behe salako telebistaren aurrean edo beste nonbait; leihotik behintzat ez zen guardia bakar bat ere ikusten. Azkar, ideia berri batek bultzata, Carlosek bost minutu lehenago egindako operazioa errepikatu zuen:
|
|
—Rumik dio dena bat dela, unibertsoan bizitza bat eta bakarra dagoela; egoa traszenditzen duenak ikusten du, esperimentatzen du, ozeano bateko tantak garela; tanta izan bai, baina beste tanta guztiekin lotura ezin intimoagoan, hainbesteraino non
|
ez
dagoen ez" zu" ez" ni"; Zenak" ez bi" esaten du. Rumik lortu zuen jakintza, traszendentzia, ezer sinetsi gabe, esperimentatuz, eta hori esperimentatzen duenak, jakintsu, santu horrek, behar bezala jokatuko du, 600 aginduren inongo beharrik gabe, errepresiorik gabe, infernu betirakoarekiko beldurrik gabe; eta dena du, ez du beste erremediorik, Antartikako pinguinoa ikusi eta bere burua ikusten duelako.
|
2017
|
|
Publiko berri bat erakarri da bertsolaritzara. Ni bertsotan hasi nintzenean
|
ez
zeuden ez Maialen, ez Irazu, ez Igor, ezta Unai ere. Familiaren jatorriagatik ere ez nuen bertso giroarekiko lokarririk.
|
2019
|
|
Aitaren soslaia gogoratzen dut, adi hura (Manuel Arrizibita, adinez nagusia, Berrotzako leku honetako jabea, Jaun horrengana behar den errespetuaz hurrena azaltzen diot:), letrak egiten ari zela aurrez erregela eta lapitzez marratuta zeukan bizar paperean, eta horren gainean astiroko baldarkeriaz isurtzen zuen tintaren jarioa. Letrak egiteari utzi eta hatz adar iharrak xukapaperaren gainean jartzen zituen, luma kristal itsuko tintontzitxoan busti, ai, eta aita
|
ez
zegoen ez geldirik ez bakean. Urre koloreko metal zatiz botoiak egindako txalekoaren oihal barrenak arakatzen zituen, eta handik ateratzen erloju biribil eta pisu handikoa.
|
|
Konpartitzen erraza den isiltasuna da Stefanena. Hala iruditzen zaio Moritzi, esatekorik
|
ez
dagoenean ez duela zertan hitzak bilatzen ibili, beste edozein ezagun berrirekin betetzen saiatuko litzatekeen hutsunea estaltzen saiatu. Elkarren ondoan daudeneko erosotasun horrek erakarri du Moritz, erakargarritasun lasaia, barea, bihotzean asaldurarik ez, baina halako hazkuratxo gozo bat uzten duena.
|
|
Atera ginen elizatik, erretaula begietsi ondoren, eta ez genituen ikusi ez bikotea ezta zakurra ere,
|
ez
baitzeuden ez kanpoan ez barruan, alde egin zuten nonbait. Peñafieleko gaztelua bisitatu genuen, sekulakoa.
|
|
—Ea, ikus dezagun. Hura, beste garai batean gertatu zen, Francoren diktadurarenean, Espainian
|
ez
zegoenean ez demokraziarik ez arraiorik. Ez dakizu zuk zer izan zen hura.
|
|
Gertu dagoen Arrarteta n ere
|
ez
dago ez harri ez haitz nabarmenik, zidarra baizik.
|
2020
|
|
Esan beharrik
|
ez
dago ezen nire zerbitzu publikorako bokazio eta etengabeko buru belarri aritzeak emaniko entzutea direla gaur nagoen egoerara ekarri nauten kausa. Nire bizitzaren hamarkada bat eman dut nafar herritarren ongizatearen alde lan eginez, betiere gure instituzio demokratikoenganako nire leialtasun oso osoa gordeta.
|
|
[CO] Muñoz, Olcoz nauzu berriz.
|
Ez
dago ez Balbasekin ez Cercasekin hitz egiteko modurik. Egunetik egunera gaizkiagotzen ari da hau, horrela ezin da jarraitu.
|
|
Heroia bizirik/ hilik dago bere ezlekuan. Egon ere, heroia
|
ez
dago ez hildakoen ez bizidunen esparruan: bi komunitate horien artean geratu da.
|
|
Ez nekien Loten urari begira ni ere ez ote nintzen gatzatzen hasia, ezezagun baten deliberamendua zela eta, paper zati anonimo bat zela eta, jada gramo bat ore zela birziklatze planta batean. Oin hatsak aditu nituen,
|
ez
zegozkien ez hitzorduaren jartzaileari ez destinoari berari; hotelaren arduradunari eskatu nion beste baso bat bermut, betea oraingoan. Atera zuen botila eta edalontzi garbi bat, zeinari, ahalik eta zarata handien eginez, izotz koskor lodi batzuk bota baitzizkion.
|
2021
|
|
(
|
Ez
gaude ez ahuntzetarako eta ez ardietarako.)
|
2022
|
|
Dastamena usaimenak baldintzaturik izaten dugu gehienetan, elikagai bat ahoan sartu aurretik, haren usainak iradoki digunaren aurreiritzia izaten baitugu. Baina hori bera babesbide dugu, egoera onean
|
ez
dagoena ez baitugu irentsiko, usain txarra hartu badiogu. Usainak, banan banan atzemateko gauza ez bagara ere, multzoak osatzen dituztenean elementu ezagunak gogorarazten dizkigute.
|
2023
|
|
Itsaslapurren Ermandade horrek arau gutxi eta argiak zituen. Funtsean esklaboez beste inor ez zen baztertzen, ez erlijioz, ez nazioz, ezta kolorez ere; norbanakoaren askatasuna gauza guztien gainetik zegoen eta ez zegoen norbanakoaren propietaterik;
|
ez
zegoen ez zigorrik ez eta beharrizan handirik ere, borrokaldietan izan ezik; horrelakoetan elkarri lagundu behar izaten zioten piratek, eta inoiz baten batek arau hori urratzen bazuen laguntza ematen ez zuelako, atoan urkatzen zuten. Ermandadeak ez zuen emakumezko librerik onartzen (emagalduak eta andere esklaboak ez baitziren kontuan hartzen).
|