Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2001
‎40, bai, berrogei, horixe baita nire oinetakoen neurria. Esan beharrik ez dago ez genuela KAOSeko agentea harrapatu. Uste nuen kritika gogorrak entzungo nituela zenbaki zifratua ahazteagatik, baina txipa prestatu behar zuen agentea –gaztea zen, ofizioan berri samarra–, errua elkarren artean banatzeko prest azaldu zen:
‎Biharamun goizean Louisen hiletetan ez zen deus aipagarririk gertatu; akaso, zenbait lagunen ez egote nabarmena zatekeen azpimarratzeko moduko kontu bakarra. Izan ere, bertan ez zeuden ez Amaia –honek hagitz justifikatua zukeen azaldu ez izana, Louisekiko azken liskarra kontuan harturik–, ez Jokin –begi bistakoak ziren arrazoiengatik–, ezta gure komisario jauna ere –buru belarri ariko baitzen Jokini sinesgarritasun izpirik izango zuen aitorpena aterarazteko ahaleginetan–.
2003
‎Haren begi gazteetan kausituko, ilunpean ibiltzeko adina poz eta adore. Hildako bati, ordea, ez dagokio ez pena eta ez pozik. Ez neke eta ez dolore.
2004
Ez dago ez uharte ez badia
ez dago ez haran ez zaldu ez pagadi
ez dago ez taberna
2005
‎Ez dakit sinestuna zaren, baina hala bazara, niri dagokit jakinaraztea, horretarako ordaintzen didate eta, ez dagoela ez zeru eta ez infernurik, ez dela hemen bekatuekin zigorrik eta ongiarekin paradisurik trukatzen.
2006
‎Ez jauna, gela horretan ez dago ez zorririk, ez arkakusorik, ez inurririk, ez labezomorrorik... Armiarma bat dago sabaitik zintzilik!
2007
‎Eta bueltatzen naizenean hitz egingo dugu zure ordutegiaz. Ni ez egoteak ez du esan nahi lan egiteari utzi behar diozunik. Agur".
‎Ikuskizuna abian zetorren Maleconean barna eta Maria Josefa ohitura zaharren berri ematen hasi zitzaion. Besta hartan parte hartzen ez zuen musikaririk ez zegoen ez hirian eta ez errebaletan. Urdinik ilunena iduri zuen beltzetik hasi eta zuri zurbileraino, mestizajearen aukera guziak ikusten ahal ziren.
2010
‎– Hor ez dago ez nerbio ez puntu arriskutsurik –jarraitu zuen– Egin beharrekoa egin eta berriro josiko dugu.
‎Oliveira ez zegoen ez adi ez erne. Txanoa kendu zuen, ilea nahasi zuen eskuaz.
‎Filantropo, mezenas eta enparauek lapurretak, esklabotzak, hirugarrenen miseriak gorde ohi dituzte itzalpean. Milaka lagunen heriotzarekin aberastu izan ez balira, euren jainko judu horren aginduetatik bakarra bete izan balute, ez zegokeen ez Guggenheimik ez osterantzekorik.
‎Barazki purea, oilasko egosia eta madari errea. Luis ez dago ez pozik ez triste. Hilko dela dakienarentzat jateak garrantzia galtzen duela irudikatzen du bere aldarteak.
2011
‎– Han ez zagok ez itsasorik ez mendirik. Itoko ez bahaiz, dokumentalak ikusi behar dituk Londresen.
2012
‎Kafea hurrupatu zuen. Ez zegoen ez beltza ez beroa. Hegazkinetako ajeak:
‎A, azken gauza bat, bera ez dagoenean ez sartzeko bere gelan. Astean bizpahirutan egiten duela lan gauez.
2014
‎Esan nahi diat, zientziak ezin duela minaren aurka ezer egin. Ez zagok ez txertorik ez ezer. Maitemintzen bahaiz txalo egingo dik mundu guztiak, baina minez hasten bahaiz, orduan inor ez duk hitaz akordatuko.
2015
‎Seme alaben hariari tira egin izan baliote, beharbada aurki zezaketen denak batzen zituen beste zerbait, Aretxabaletak ni ez naiz seme aspalditik esaldiari eman nahi izan zion adieran aurki zezaketen. Hain zuzen ere, han ez baitzegoen ez semerik ez alabarik.
‎Gerrako kronikak en. Eta inkontzientean ez dago ez kontraesanik ez denborarik; inkontzientea, funtsean, errepikatzera mugatzen da.
‎– Ez hago ez bizirik ez hilik, andaka eta mundakaren artean baizik, nolabait esatearren. Koman!:
‎Autoaren moteltasunarengatik asma daiteke, gidaria ez dagoela ez bere buruaz eta ez bere urruntze abiada eskasarekin bertan geratu denari eman nahi liokeen mezuaz oso seguru. Ibilbide hareatsuan urrundu da, hala ere, errepideak irentsi duen arte.
2016
‎han ez zagok ez Francorik ez frankotarrik ez Bernabeurik ez madrildarrik, ezpain ederreko neska beltz bat ezagutuko diat mintzaira akademian eta hurrengo igandean norakorik ba ote daukan galdeginik sarrera oparituko zioat, espetzeko han bertan, palkoan, bortzetan azalduko naizela tenoreko jertse gorria soinean, eta bortzak eta minutu batean Zer broma mota ote da hau pentsatzen hasia dagoela jertse gorri...
2017
‎Ohiturik ez balego ez lioke erreparatuko mediku hegoamerikarraren harridura keinu nabariezinari, baina ohituta dago eta argi eta garbi irudikatu du mediku gaztearengan egin den halako tupustea.
‎Inguruan jende pixka bat dabil, baina dagoeneko ez gaude ez han ez orduan, denbora desagertu egin da ordu batzuetan. Jonek, izututa, paper fabrika guregana datorren mamut bat dela esanez lurretik altxarazi gaitu, ibaia zeharkatuko duen mamutarengandik ihes egin behar dugu.
2018
‎Egongelan apaingarri eta objektu guztiak falta dira. Ez dago ez telebista, ez bestelako gailu elektrikorik. Lanpararik ere ez.
‎Jendea zerura begira, ekaitza ote datorren. Baina uda betea da, urdin urdin dago zerua, hala ez balego ez lirateke aire zabalean jaialdia egin eta hara Steinway bat ateratzera ausartuko. Hirugarren aldiz hastera doanean, Sixtok are gehiago altxatu ditu besoak, pianoari ahalik eta trumoikadarik handiena ateratzeko gogoa balu bezala.
‎Eta Homerok ere ohartarazi gintuela erantsiko du gero, “jakingo duzu, idazlea zara”, Akilesen ahotan jarri zuela hura: bizitza ez dagoela ez lapurtu eta ez erosterik, eta eztarritik alde egiten dizula beti –“eztarritik, ulertzen? ”–, eta behin galdu duzularik, ez dela berriro itzultzen.
2019
‎Eta hor egon zen klak bat nire baitan, adibidez, esaten bainion neure buruari: Diozu feminista batzuek egiten edo esaten dutenarekin% 100 ados ez zaudenez ez dakizula feministatzat hartzea nahi duzun. Sekula galdetu al diozu zeure buruari abertzalea ote zaren abertzale batzuek esaten dutena gustatzen ez zaizulako?
‎Wislaren poemetan ez dago ez odolik, ez gorputzaren deskalabrurik, ez gorabehera historikoengatiko lanturik, ez patuak eraginiko etsipenik. Ia igarri barik bezala jotzen du kezken muinera.
‎Ba, egon zenuke. Gillermo, Gillermo pailazoa da, ba, Gillermo eta biok antzerki bat prestatzen ari gara eta kartzelan edo ospitale batean ez bazaude ez duzu ikusiko. Gustatuko litzaidake kartzela batera joan eta zu han ikustea.
2020
‎Vicenziren misterioa argitzean izan zuen jarrera ikusita eta Erroman hartu nion erremindu tankera kontuan hartuta, esan beharrik ez dago ez zitzaidala sinesgarria iruditu hoditerian izandako matxuraren azalpena. Margolan harrigarri haiek Zio Angelorenak izan zitezkeela-eta elikatutako ilusioa zapuztu izana gutxi balitz bezala, ezin eramana egingo zitzaion koadro bitxi haiek izan zuten oihartzuna Zio Angeloren hiltzailearen izena handitzeko izatea, nahiz Muruamendiaraz ilun harena betiko galdu Vicenzo Vicenziren badaezpadako ospearen atzean.
‎Ez dut konpromiso sozial bakar bat ere hartuko esan du Jane Lazarrek. Umeekin ez nagoenean ez dut idaztea ez den besterik egin behar. Lo gutxiago egiten ikasi behar dut.
2021
‎Zer pentsatua ematen du bakarrizketa horretantxe hamar urteko ibilbidearen ostean komedia uztera zihoala iragarri izanak. Ibilbide osoa bere buruari iseka egitean eta bere buruaz barre egitean oinarritu zuela aitortu zuen hunkituta, horixe zela bera ezaugarritzen zuen umore mota eta, eroso ez zegoenez ez zuela horretan jarraitu nahi. Bien kasuek egiten diete oihartzun moduko bat elkarri.
ez egote ez izate kanpoan izate
ez egote ez izate kanpoan izate.
Ez dago ez emoziorik ez ñabardurarik zure hitzetan, jakinarazpen bat soilik, egiari eskatzen zaion neutraltasuna.
‎Detritu usaina desagertu da, ezer ez da ilunpean gelditu. Herriko espaloietan ez dago ez zakur kakarik ez zikinik. Zaborrontziak ipini dituzte kale kantoi guztietan, eremu lauak zeuden lekuetan etxeak eta parkeak altxatu dituzte, auzo pobreenen eta aberatsenen arteko aldea berdindu da, etxe bera aurki daiteke han eta hemen eta baita ondoko herrian edota hemendik 700 kilometrora dagoen batean ere.
‎Mozkorra ez zeunden eguneko une bakarra zen, txabusina granatea soinean, hanka argal biluziak agerian. Gogotik zenekien zenbat esne isuri behar zen kazora katilukada Cola Cao prestatzeko, inoiz ez zegoen ez soberan ez faltan. Txokolate esnea eta laranja ura mahaian ipini orduko oheratzen zinen, oraindik iluna zela, garai hartan oso goiz sartzen baikinen klasera.
‎Hogei egun itsasoan, hiru egun herrian eta berriro itsasora. Ez zegoen ez bilerarik, ez irakurketarik, ez solasaldirik. Askoz geldoago zihoan haien denbora.
2022
‎Ni izugarrizko gogoarekin lagunekin hitz egiteko. Goizean elkarrekin egonak ginen baina orduan ez zegoen ez whatsappik ez ezer, eta ordu asko igarotzen genituen lagunen berri izan gabe… Horregatik, afarian gauza asko kontatzeko beharra nuen. Gustura ari nintzen hizketan, eta entzuten egia esan, gehiago hizketan entzuten baino, eta, bat batean, han agertu ziren bertsolariak.
‎Ez dakit nola igo. Ez dago ez eskailerarik, ez enborretik gora egiteko ezer. Euriak blai eginda nauka eta ideia guztiak agortzen ari zaizkit.
‎Ni etortzen nintzen nire iritziak ematera, nire lan bat egitera. Azkenean zu bilera batean zaudenean umeari ari bazara bularra ematen, edo ‘jolasa hemen duzu’, ez zaude ez batean ez bestean. Eta, horrez gain, iruditzen zait guk ere behar dugula gure denbora.
Ez dago ez paretarik ez hondorik norabait bultzatuko nauena.
2023
‎[*] Behin feminismoaren eragina nabarmentzen hasita, bidezkoa da Mefsst!, Nesken Gauak eta Emarock ekimenak aipatzea, besteak beste. Jaialdietako afixetan gizonezkoak besterik ez egotea ez horren ohiko, edo, behintzat, gatazkatsu bihurtu duen mugimenduaren adierazle dira guztiak ere.
‎Gure herrian ez zegoen non ikasi, eta are gutxiago euskaraz. Ez zegoen ez Antzerti ez Dantzerti. Bi aukera nituen, katalanez ikasi eta Bartzelonara joan edo bestela Madrilera.
‎Normala orduan antzokiak hutsik egotea. Hezkuntzarik gabe ez dago gozamen artistikorik, ezta estetikorik ere, ez dago ez jakin min ez jakin dohainik ere.
‎Cortazarrek dio ez dagoela amets bageko arterik, eta ados egon ninteke objekzio horrekin, baina bizitza madarikatu honek eskaintzen didan erakusleihoa oso bestelakoa da. Ez dago ez arterik ez ametsik. Gizarte geroz eta konplexuagoa eta patetikoagoa sortzen gabiltza (bai zoriontsua ni Songs of Innoncence haietan!), errealitateari agertzen zaigun bezala aurre egin ordez, alegia, izatea jolas eta kaos modura ulertzen duen filosofia batetik aurre egin ordez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia