Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 124

2000
‎Egia esan, usaina eta soinuak ez zitzaizkidan ezezagunak egiten, Euskal Herriko edozein portutako berdinak baitziren. Baina hemen ez dago etxe alturik, itsasontzi handirik edo trafiko astunik. Irlandako kostaldeko herrixka sinple bat imajina dezakezu, beraz, Bitakora laguna, eta asmatuko duzu.
‎Zer dela-eta etorri zait bestela aurreko gauean berbarik ere egin ez zidan hau? Eta gainera, akordatu naiz ez nagoela etxean, eta oraindik ez zaidala ezer txarrik gertatu, baina dena da posible, ezta. Eta tipo honek auskalo ze intentzio duen nirekin...
‎Beranduegi hala ere. Eider ez zegoen etxean. Maiteri, bere amari, enkargua utzia zion norbaitek deituz gero Irlandako kontsulatura joan zela esateko.
‎Izan ere, nik uste nuen ezen, etxeko tigrearekin gertatuaren ondotik, ez zeudela etxekoak ezta Urbiaingo herritarrak ere ipuin berrietarako, baina ez, zeren baitzirudien ezen Lutheroren baitan piztu zela piztitzarra, aita Bartolomeren aburuz bai bederen. Eta, baldin zalantzaren bat banuen, ongi bai ongi aditu nion nik aita jesuitari hurrengo igandeetako sermoietan, erraiten eta errepikatzen zuelarik behin eta berriro ezen mastin zuri handi haren baitan inkarnatu eta mozorrotu zela Eislebengo heresea, zeina deabruen printze izendatu baitzuten han infernuan, Pagabasoko leizean, alegia, eta kalte eta gaitz izugarriak ekarri zizkiela urbiaindarrei, izurri hura lekuko, eta are gehiago ekarriko zizkiela, baldin neurriren bat hartzen ez bazuten.
‎" 948172381 zenbakira deitu duzu. Ez gaude etxean, baina mezuren bat utzi nahi baduzu, itxaron..." Hatz kolpe batez isilarazi nuen Ximurraren erantzungailu automatikoko emakume ahots konputerizatua. Abuztuko ortziral horretan arrosario bera aditzen nuen borzgarren edo seigarren aldia zen, eta erran beharrekoak jadanik erranak eta, okerrik ezean, grabatuak ziren nire lagunak entzuteko moduko lekuan.
2001
‎Mundua ez da hain txikia ordea. Hiru egun eman ditut trenetik trenera eta ez nago etxetik oso urrun. Beste hizkuntza bat entzuten da, hori bai, baina beti hizkuntza bera.
Ez dago etxerik egiteko tokirik, ez dago jendeak bere burua garbitzeko edo edateko urik, ez dago ibiltzeko lekurik, arnasa hartzeko eguratsa ere eskas da.
‎Otutzen zait begi lausoz so egiten diogula denari, gure bizimoduaren argitasun eta erabakikortasuna azalekoa dela, eta gutako bakoitza mundu zarratua dela, parentesi artean bizi garela, nire lagun betikomaitea ia ezezaguna bihurtu baitzait berehalakoan. Eta itolarria sentitu dut, igarriz ez nagoela etxean, ez nagoela portuan, eta naufragoak garela.
2003
‎Herrian askoz lasaiago gaude, Oskar. Tira, kontua da Ama Birjina eman behar diodala Estherri, 3 pisukoari eta ez dago etxean. Eramango al diozu zeuk geroago?
2004
‎Sidecarrena. Roman ez zegoen etxean. Egia esan, ez zegoen inon:
‎Aitari egia aitortu nion egunaren biharamun goizean sukaldera jaitsi eta hutsik topatu nuen. Aita ez zegoen etxean. Goizean goiz etxetik ateratzen entzun nuen, auskalo norako asmotan.
2005
‎Zientoetxe. Eta ez dago etxe asko Zientoetxen, hiru edo lau bakarrik, baina Zientoetxe esaten diote. Niri argazkietan kakarraldoak gustatzen zaizkit ez daukatelako ilerik.
2006
‎" Aitortxu, ama naz" bizkaiera garbian. " Ez zagoz etxean. Tira.
‎Ez ote zen tranpa bat, diruak kentzeko? Ez, tranparik ez zegoen etxe hartan; bai negozio zatar bat.
2008
‎Bera ere ez zegoen etxetik urrunegi. Oinazea nola edo hala eramanez, kale bakartienak bilatuz, Largo dos Santos Domingos era ailegatu zen, gero Figueira plaza zeharkatu zuen eta azkenean etxepeko eskailera luzeetara iritsi zen.
2009
‎Etxeratu nintzenerako hirurak jota ziren, urduri nengoen. Ezer jan baino lehen aitonaren logelara zuzendu nintzen; banekien ez zegoela etxean, eguraldi epela zegoen eta bera kalean beti bezala, euria balitz ere ez zen ordu hartan etxean izango. Nahiz eta hori jakin, atean jo nuen birritan, indartsu.
‎–Eta Garazi? Ez dago etxean. Edo lotan dago jada?
‎–Ez, ez dago etxean.
‎– Ez dago etxean, edatera irtengo zen. Zer, ez didazu xanpain pixka bat emango, ala?
‎Beraz, hobe gaia uzten badugu, gaurkoz behintzat, bai? Eta Josu, ez dago etxean?
‎Gauean, irrati programa sintonizatuta eta idazmakinaren balsak ondoko logelan jarraitzen duen bitartean, arima iheslariekin egiten dut amets, odolaren zaporearekin, bi koloretako begidun aingeruekin. Goizeko lehen orduan, idazmakina isildu da eta Elias ez dago etxean. Sobre barruan utzi ditu idatzitako orrialdeak.
2010
‎Amari buruzkoan, baina, harrigarriena ikuskizun genuen, hurrengo urteko oporretan gertatu baitzen gertatzekoa, bazkalondo batean; ni ez nengoen etxean, kanpoan bazkaldu bainuen, frantziskotarren hiriburuko parrokian, egun hartan hara joan bainintzen bisitan, ez dakit zergatik; Regina enera itzultzean, baina, etxean sartu, sartu aurretik Moncayo eta Palafoxekin jolasean aritu nintzen, bost bat minututan, eta sekulako ezustekoarekin aurkitu nintzen; hasteko, kanpoko atea itxi ahala ahots bat iritsi zitzaidan, ezaguna eta ezezaguna egin zitzaidana aldi berean, doinua entzun orduko jakin nuen. Haurtxo txikia?
‎–Inportanteena ez da lekua, lekuak ematen duen segurtasuna baizik. Eta leku hau baino seguruagorik ez dago etxe osoan, gu bezala bakarrik egon nahi dugunontzat. Maitasuna, gainera, zabor guztien gainetik hegalda daiteke, benetakoa denean?, nahiz eta esperientziak hamaika bider erakutsi izan zidan alferrikakoa nuela erantzunak aurretik prestatuta eramatea, benetako orduan.
‎Anaietan zaharrena, beraz, ez zegoen etxean gelditzeko intentzioarekin, lantegian berriro hasteko asmoa aitortu ez zigun, bada, egun hartan!
‎Isiltzeko prest ez zeudenak etxekoak ziren, Regina enera itzuli ahala ederki frogatu ahal izan genuenez; bazirudien, gainera, guztiak bat eginda zeudela. Ada izan ezik, arrebak burua beste nonbait baitzuen, artean ez banekien ere?, guri aurka egiteko; Pagoagan egin genuèn egonaldian, egia esan, denbora sobera izan zuten, hitzarmen bat eta mila hitzarmen egiteko?; ama herrenka ikusi zuenean, eskuak burura eraman et... –Zer gertatu zaizu, Regina?
‎Aita ez zegoen etxean. Fabrikan omen zegoen, orduak sartzen, gure herrian langabezian ez zeuden askok egiten zuten moduan, etxera diru pixar bat eramateko, edo etxean ahalik eta gutxien agertzeko.
‎Isiltzeko prest ez zeudenak etxekoak ziren, Regina enera itzuli ahala ederki frogatu ahal izan genuenez; bazirudien, gainera, guztiak bat eginda zeudela —Ada izan ezik, arrebak burua beste nonbait baitzuen, artean ez banekien ere—, guri aurka egiteko; Pagoagan egin genuèn egonaldian, egia esan, denbora sobera izan zuten, hitzarmen bat eta mila hitzarmen egiteko...; ama herrenka ikusi zuenean, eskuak buru... " Zer gertatu zaizu, Regina?
‎Anaietan zaharrena, beraz, ez zegoen etxean gelditzeko intentzioarekin... lantegian berriro hasteko asmoa aitortu ez zigun, bada, egun hartan! Ez zegoela, alegia, bere ideiak, Frantzian bizi izan zuèn esperientziatik jasotakoak, bazterrean uzteko prest.
‎" Inportanteena ez da lekua, lekuak ematen duen segurtasuna baizik. Eta leku hau baino seguruagorik ez dago etxe osoan, gu bezala bakarrik egon nahi dugunontzat. Maitasuna, gainera, zabor guztien gainetik hegalda daiteke, benetakoa denean", nahiz eta esperientziak hamaika bider erakutsi izan zidan alferrikakoa nuela erantzunak aurretik prestatuta eramatea, benetako orduan.
‎Amari buruzkoan, baina, harrigarriena ikuskizun genuen, hurrengo urteko oporretan gertatu baitzen gertatzekoa, bazkalondo batean; ni ez nengoen etxean, kanpoan bazkaldu bainuen, frantziskotarren hiriburuko parrokian, egun hartan hara joan bainintzen bisitan, ez dakit zergatik; Regina enera itzultzean, baina, etxean sartu —sartu aurretik Moncayo eta Palafoxekin jolasean aritu nintzen, bost bat minututan— eta sekulako ezustekoarekin aurkitu nintzen; hasteko, kanpoko atea itxi ahala ahots bat iritsi zitzaidan, ezaguna eta ... hitz egin duzue, eta haurra esnatu da" esan zuen amak; ama, baina, euskaraz ari zitzaidan, inoiz ez bezala!; esna nengoen ala ametsetan orduan ere?; ametsetan behar nuen, zinez!;" Barkatu, Regina.
2011
‎Mantalarekin burukotea egin, arropaz betetako zinkezko barreño handiak hartu buru gainean eta hona etortzen ginen arropak garbitzera. Makina bat aldiz ibili ginen korrika eta presaka egin beharrekoak egin ezinik, kanpoan pasatutako denbora etxean falta izaten baitzen, ez baitzegoen etxekoak egingo zituen neskamerik. Denak ziren guretzat:
‎Alaba etxean zuen gabonetako oporrak zirela-eta, baina une hartan ez zegoen etxe barruan oraindik, lagun batzuenean baizik. Urteak ziren seme alabek inor etxera ez zekartela, beldur zirelako, zerbait entzungo ote zuten, norbaitek keinu itsusiren bat egingo ote zien?
2012
‎–Pentsatzen hasita nengoen ez zeundela etxean. Mirenek aurrera egin zuen, baina bat batean begira gelditu zitzaion?. Ongi zaude?
‎E? Ez, ez nago etxean.
‎–Aizu, esku argirik ez dago etxe honetan. Txikitxo bat baneukan nik.
‎–noski, esan zidan, ezbaian...?, baina ez zegoen etxean... eta ez naiz zain geratu.
2013
‎Miseria handian sartu zen Euskal Herria gerra garaian, eta jateko ezer gutxi zeukan jendeak; merkatua ez zen bere horretara itzuli gerra bukatu eta handik denboraldi bat arte. Amak eskutitz hura idatzi zuenean ere ez zegoen etxean. Ospitalera eraman zuten, eta hiltzear zegoen ordurako.
‎Baina ordurako Mojca ez zegoen etxean. Lanera atera zen, Vlado etxean utzita.
‎–Bai. Baina ez dago etxean. Nor zara?
‎–Zuen aita ez dago etxean, eta ez dakigu gaur etorriko ote den; beraz, ohera! Tarek, zure logelara!
2014
‎Ordurako ez zeuden etxeko atean, errepidetik etxetik baino gertuago zeuden. Anaiak pauso bi eman zituen aurrera eta Oliveirak bat atzera.
‎URAIN, Jokin (2010). Ez dago etxean. Donostia:
‎Hara iritsita, tinbrea jo eta jo jardun arren, inork ez zuen zabaltzen. Antza, ez zeuden etxean. Orduan, denbora egiteko, Eibarreko Cultural tabernara joan ginen.
‎Giltza sarrailan sartzean, eskuinera biratu eta bi buelta eman behar izan dizkio. Giltzatuta dago; beraz, ama ez dago etxean. Begiak itxi ditu Maiderrek, erdi etsipenez, atea bultzatu eta ez duelako inorekin topo egingo.
2015
‎Edo ez. Aspaldi da ez zaudela etxean, eta baliteke ohiturak aldatu izana. Edo dena zure irudimenaren fruitu ustela izatea.
‎Eta, egia jakingo bazenu, arraroa begitanduko zitzaizun hau guztia. Azken finean, ama ez dago etxean. Bisitatu nahiko nukeen senitartekorik ere ez daukat.
‎Idazlea da. Espetxean zegoela, bi eleberri (Izaina, 1990; Adiotse, 1992), bi kronika (Gatibu sortu nintzen, 2000; Errotarria, 2006), eta saiakera bat( Ez dago etxean, 2010) argitaratu zituen.
‎Aita jadanik ez dago etxean
‎Mikelak, Luziaren amak, kezkatuta ikusten zuen egoera eta, zerbait egin behar zuela pentsatuz, jaiak bukatu ondoren eta gizonak itsasora joan bezain laster, Karmenen etxera jo zuen arrazoiren bat bilatzeko asmoz. Karmen ez zegoen etxean eta hau ez egotea egokiago iruditu zitzaion Mikelari.
‎Laster emango diote Jexuxi etxeratzeko agindua; gorriak eta bi ikusi zituen baina, azkenean, gaua pasa zuen eta geroztik onera egin du poliki poliki. Egia da oraindik ez dagoela etxera bueltatzeko moduan, baina egun hauetako elkarbizitza hain zaila denez, ospitaletik lehenbailehen ateratzea da soluziorik onena.
‎Argi guztiak piztuta, kantak, algarak, zalaparta... besterik ez zegoen etxeetan, eta kaleetan, berriz, neguko gau hotza jaun eta jabe. Ilunpetan, herritik kanpoko inguruetan oinez, jai hartako alaitasuna behartua ez ezik iragankorra ere iruditu zitzaidan; afari eder batek eta pattarrak eragindakoa, azken batean.
‎Aurreztutako diruarekin ordaintzen zuten Masek eta biek egunean otordu bana tabernan, baina, lotarako dirua xahutzea luxua zela-eta, aspaldian abandonatua zegoen etxe batean hartu zuten aterpe. Ez komunik, ez dutxarik, ez sukalderik, ez ur korronterik, ez argirik, ez berogailurik ez zegoen etxe abandonatu hartan, manta handi bat zuten eta aldamenekoaren hatsa, gauetan berotzeko. Hilabete osorako lana topatu zuten egunean hartu zuten Granadara iritsi zirenetik lehen dutxa, soroan.
‎Ostaizka ez zegoen etxean baina dena utzi zion prest mahai gainean: ogi xerrak saskitxo batean, etxeko marmelada, gurina, esnea, kafea.
‎Alberto ez zegoen etxean, baina bera lanera joan baino lehen itzuliko zela agindu zion. Ostaizkak edozer gauza jan eta oinez egin zuen herrirako bidea.
‎lapurreta gehienek horrekin zerikusia dute, eta baloreen galera etorri da, behar handia dagoelako, arazo ekonomiko gorriak ditugulako: ez dago etxerik denontzat, garraio publikoa gaizki dago, jantziak garestiak dira. Blokeoa dagoela, bai; baina, etxetik lanera eta lanetik etxera iristen egunero bost ordu eman behar dituena, azkenean nekatu egiten da?.
2016
‎Gauza asko gertatu dira egun gutxitan, alabatxo. Aita ez dago etxean.
‎Gabonak hementxe pasatuko ditugu, elkarrekin, esan nion errainari, Joxe ez baitzegoen etxean une hartan?, zer iruditzen. Beharbada, familia giroarekin eta, Alaitz zertxobait poztea lortuko dugu.
‎Jakina, Micòl bertan izan balitz, berak ez zuen kezkatzeko motiborik izango, Micòlek beti aurkitzen zuelako astia, auskalo nola baina, guztiaz arduratzeko, bere ikasketez ez ezik, etxearen gobernu orokorraz ere arduratzen zelarik, bai eta «labetxoez» ere, bai horixe, eleberri eta poesiek pizten ziotenaren adinako grina sentitzen zuelako haiekiko (berak egiten zituen kontuak asteburuan Gina eta Vittorinarekin, berak hartzen zuen bere kontu, beharrezkoa zenean, oilaskoei lepoa bihurritzea, eta hori animaliak oso maite zituelarik, gaixoa!). Baina Micòl ez zegoen etxean (abisatu al zidan Albertok Micòl ez zegoela?), tamalez aurreko arratsaldean atera behar izan zuelako Veneziarako. Horra hor, bada, zergatik berak egin behar izan zuen orduan atezainarena ere, ez Alberto eta ezta haien «aingeru zaindaria» ere ez zeudelako horretarako eta, nahikoa ez balitz, Perottiren ondoezagatik.
‎esanez? Hik uste huen ez zegoela etxean.
‎Ann Oakleyk hainbat etxekoandre elkarrizketatu zituen, eta The Sociology of Housework [Etxeko lanen soziologia] liburuan bildu zituen solasaldi horiek. Zenbait etxekoandrek, hasiera batean, esan zuten ez zeudela etxeko lanekin gogaituta; hala ere, amaieran, nahigabe sakona agertu zuten. Hauxe esan zuen lantegi batean ere aritzen zen emakume batek:
‎–Gorpua ez dago etxean, erran zuen suhiltzaileak?, kamioian baizik.
‎–Zorionez, neskamea ez zegoen etxean, erran zuen Txuekak.
‎Artundoren neskameak errezeloz begiratu zien haien identifikazioei. Artundo jauna ez zegoen etxean, erran zien. Darina Ivanova zuen izena.
‎–Baakir ez zegoen etxean Harkaitz desagertu denean, erran zuen.
‎–Monzon jaunarekin hitz egin nahi nuke?. . Monzon jauna ez dago etxean?. –Laster etorriko da edo???.
‎Katurik ez dagoen etxean, saguak
2017
‎langilea, lanetik kanpo soilik sentitzen da bere baitan, eta lanean ari denean bere baitatik kanpo sentitzen da. Lanean ari ez denean etxean dago, eta lanean ari denean ez dago etxean? (Marx 1961:
‎Ahmed Sarrajek izeneko gizon batek otoitza bukatu zuen, eta etxera itzuli zen. Tenpluaren aurrean bizi zen, baina dagoeneko ez zegoen etxerik han; hala, arrebarenean gelditu zen, oraindik zutik baitzegoen, emaztearekin eta bost seme alabekin. Bizilagun gehienak auzotik irten ziren, baina Ahmed ez zen azken unera arte mugitu.
‎–Beno, Jose Luis, nahikoa dugu. Ez gaude etxean, amak.
‎– Ez dago etxean, ez dago hemen, esan zuen Teresa Beitiak urduri.
‎– Ba, ez, ez dago etxean. Gaur goiz atera da, Mikel Zuluetarena zela eta...
‎Lepoko zapia bilatu behar du. Ez dago etxean. Tiradera guztiak miatu ditu banan banan.
‎Lurrean aurkitu nuen neure burua, bakarrik eta telefonotik oso urruti. Igande arratsalde bat zen eta Zaira ez zegoen etxean. Igandeak libre ditu Zairak.
‎Ez zidan denborarik eman esateko ez niola ezer egin. Geroz eta okerrago zegoen I. Eta aita ez zegoen etxean, bidaia batean zebilen lagun batzuekin. Amak andanada batean deitu zion goiko auzokoari, osasun zentrora kotxez eroateko eskatu, nire ahizpa besoetan hartu, eta niri bere atzetik joateko agindu.
‎Ibaia apaldu zenean, jantzi, eta korrika atera nintzen kalera. Etxera joan, baina gurasoak ez zeuden etxean. Orduan konturatu nintzen non egongo ziren ama eta aita.
‎Aita eta ahizpa ez zeuden etxean. Ez zeuden.
‎Zeharo ezberdina dirudi. Gizonari ez dagokio etxean gelditzea, ezta beste baten jabetzakoa izatea ere. Beharra edo gogoa banu ere soil soilik neurea den gizon bat edukitzeko, gizarte osoak aholkatuko lidake neure karra apaltzeko eta, aitzitik, niri dagokidala erabat eta guztiz izatea harena.
‎Bengoari kontatu diot Las Vegasen ere haren, azken afaria? praktikatzen dela; jakinaren gainean nola pentsatzen duen, esan diot Trumpen denboretan ere klase diferentziak direla nagusi eta jendea ez dagoela etxean geldi egoteko. Droneen aurkako erresistentzia ere aipatu diot.
‎Katurik ez dagoen etxean, saguak
‎Hiru ahalegin hutsal izan dira, ez dituelako amoranteak ondo aukeratu... Baina orain ergelkeria horiek ez daukate garrantzirik, orain arazoa da alaba ez dagoela etxean, eta horrek ezinegona eragin dio. Ez zitzaion, bada, ezer txarrik gertatuko, ezta?
2018
‎Armak bilatzen zituztela esan ziguten. Aita ez zegoen etxean. Anaia nagusia eraman zuten?.
‎Denborak neurtu ditugu eta zure alaba nagusiaren deia jaso eta lantegitik alde egin duzunetik zure alaba txikiaren bila polizia etxean agertu arte denbora izan duzu etxera joan, emaztea bulegoan bakarrik aurkitu eta hura hiltzeko. Moduren bat aurkitu duzu ate sisteman zure arrastoa ezabatzeko, baita zure bioprofilean ordu horietan non egon zaren desagerrarazteko ere, baina etxea datu biometrikoen arabera baino ez da zabaltzen, eta segurtasun zerbitzuetako agenteek izan ezik, epaileen biobaimena jaso ondoren betiere, etxekook baino ez zaudete etxeko biosisteman sartuta. Sistemako datuen arabera, ateko biosistema ez da bortxatua izan, hilketaren orduaren inguruan norbait sartu eta irten duela dago erregistratuta, baina arraroena da ez duela haren bionortasunaren aztarnarik utzi sisteman.
‎Babak Lindaren etxean jarraitzen zuen bizitzen baina egoera nahiko deserosoa zen. Alde batetik, Lindaren gurasoak ia sekula ez zeuden etxean. Txandak egiten zituzten ospitalean, alaba esnatuko balitz bietako bat bertan egotea beharrezkoa zela uste zuten.
‎Lo geratu zen ordu pare batez, eta esnatu zenean aita eta alaba txikia baino ez zeuden etxean. Sukaldera abiatu zen ura edatera.
‎–Behin, hamaseiren bat urterekin, Irabiako urtegira joan ginen hiru lagun, Patxi guardaren etxean egun batzuk pasatzera; argindarrik ere ez zegoen etxe hartan. Gogoan daukat Ezkarozeko gizon bat etortzen zela, Eliseo Rodas, dena euskaraz hitz egiten zuena.
‎Lo geratu zen ordu pare batez, eta esnatu zenean aita eta alaba txikia baino ez zeuden etxean. Sukaldera abiatu zen ura edatera.
2019
‎Zure ezkutaleku guztietan arakatu dut. Ez daude etxean.
‎Asper asper eginda jarraitzen zuen, eta ama oraindik ez zegoen etxean.
‎–alabak atzetik?. Ez dago etxean.
‎badakizu. Ez dago etxea bezalakorik, tematzen bagara ere.
‎Oihuka eta txiklea marruskatuz irten zen bere dyan zaratatsutik, ileetatik arrastaka eramango zuela etxera puta zikin hura. Ama ez zegoen etxean; lanean ari zen. Guri afaria, patata tortilla?
‎Iluntzen hasita zegoen autotik irten zenean. Ez zegoen etxetik urruti, baina autoa kalearen beste aldean aparkatu zuen. Maletategia erdi hustuta zeukan jadanik eta besoetan 125 eurotan erositako ahuntz ipotxa zeraman, beste 25 euro eskupeko bezala eman zion saldu zion neska gazteari?.
‎–Eta, bide batez, hizkera laua erabiltzen hasten bagara, hobe, bestela guztiak jabetuko dira zein dan zure jatorria. Orain ez gaude etxean.
2020
‎Aspertu da maite kontuez, ohartu gabe korapilatzen da nahi ez duen matazan, eta gero buruko minak baino ez dizkiote ematen. Alkoholik ere ez duela edanen gehiago erran dio bere buruari, baina gauzak nola diren, atera da lanetik eta ezin bertze ostatuetatik bisita bat egin gabe gelditu, garagarnoak, txupitoak, eta oharkabean goizak xirimiriz harrapatu du, kaka zaharra, eta ohatzera sartu denerako amatxi ez dago etxean, San Esteban eguneko goizeko mezara joana. Izterrak erre erreak ditu, min ematen diote, eta ez daki hobe izanen duen krema ematea edo bere horretan uztea.
‎PHILIPPE Veyrin karrikako apartamentura ailegatu denean, aita ez dago etxean.
‎Josteko makinan eseri da Victoria. Beretzat ez dago etxe osoan beste ezer kuttunagorik; amarena zen,"... inguruko lehenengoetakoa" esan ohi zuen harro. Eskuak makinan jartzen dituen aldiro gogoratzen ditu artrosiak desitxuratutako amaren esku hezurtsuak.
‎Geltokiko pantailari begiratu dio. Ez dago etxera joateko trenik hurrengo goizera arte.
‎Hasperen egin zuen, urte asko ziren banatu zirenetik eta bazekien, alabek kontatuta, azken bi urteetan gehiegi ari zela edaten. Berak, emazteak, ez zukeen inoiz onartuko baina sukalde hura ikustea besterik ez zegoen etxe hartan gauzak ez zihoazela ondoegi ondorioztatzeko.
‎–Ez, ez nuen astirik izan. Maleta egin nuenean Saioa ez zegoen etxean. Igeriketa txapelketa bat izan zuen goizean eta arratsaldera arte ez zen itzuli.
‎Badakizu non dagoen nire alaba? Jaiki berria naiz eta ez dago etxean. Ez, gehiegi zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia