Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Zeren Burgosko katedralak, zerurat beha paratu aitzin, lur sendo eta egonkor bat baitzuen funts eta azpi, non errotzen baitzituen bere oinak eta zimenduak. Eta lur sendo hura fedearen aieru eta seinale zen, federik gabe ez baitzegoen deus ere eraikitzerik. Edo, bertzela adierazirik, lur sendo hura behar zuen fedearen katedral hark azpian eta oinarrian, egin bitartean edo egin orduko desegin ez zedin eta zerurat egin baino lehenago lurrerat egin ez zezan.
‎Izan ere, oraindanik aitzinatzen dizut ezen, puntu hartaz denaz bezainbatean, ez zegoela deus egiterik, eta halakoak izan zirela, ondorez, handik aitzinako ene entseiu eta ahaleginak oro, guztiz alferrikakoak, zeren, don Fidelekin hartaz mintzatu izan nintzenean —oharkabean bezala beti ere—, Gorukiren aldeko hitz erdi bat erran orduko koleratzen baitzitzaidan... semearen heriotza itzal junt bat balitz bezala, beltza bezain luzea, azpian harrapatzen zuena eta mendeku...
‎alde batetik, Urbiaingo ola egin beharra zegoan, profitaturik, hartarakotz, Laiotzako olako hainbat osagarri, nola horma zaharretako harlanduak, hala hauspoak eta labeak, eta, bertzetik, jauregia berreraiki, gaztelu zaharraren hondakinen gainean. Gainerat, herritarren mesfidantza zegoan, eta ez zegoan deus egiterik mesfidantza hura uxatu ezean, etxegoiendarrenak izan ziren lur haiek jabe berria zutenez eta jabe hura Urbiango herria zenez gero: erran nahi baita ezen lur haiek herri lur zirela orduko, Leringo kondearen zerbitzuan aritu zen Burgosko kapitain lagun batenak izan ondoren, zeren, gerla maradikatu haiek galduz gero, kapitain hark bereganatu baitzituen etxegoiendarren lurrak, kondeari eskaini zizkion zerbitzuen ordain, eta zeren, handik urte gutirat, urbiaindarrei saldu baitzizkien kapitainak jauregia eta lur haiek guztiak, Burgostik urrun geratzen zitzaizkiolako eta bere bizitzako mementu batean zorretan sartu zelako.
‎Eta zati batzuk buruz ikasi, eta ni ere bat edo bertze ikasterat behartu ninduen, hala nola Il Saggiatore ko zati hura, zeinean maisu pisatarrak aitortzen baitzuen ezen filosofia unibertsoaren liburu irekian skribaturik zegoela, baina matematikaren hizkuntzan, eta, hala, triangeluak, zirkuluak eta bertze irudi geometriko batzuk zirela hizkuntza haren karaktereak, eta haiek gabe ez zegoela deus ere ulertzerik, ez munduaren labirinto ilunetik iltkitzerik: La filosofia è scritta in questo grandissimo libro che continuamente ci sta aperto innanzi a gli occhi (io dico l’universo), ma non si può intendere se prima non s’impara a intender la lingua, e conoscer i caratteri, ne’quali è scritto.
2003
‎Berehala etorri zen sendagilea. " Ez dago deus egiterik", esan zuen.
2004
‎–Beraz, ez dagoela deus ere egiteko. Hori esan nahi al didazu?
‎Herritar ez diranen artean, aldiz, ez da kondaira obratzen, hartu emanik ez dagoelako. Herrikide ez diranen artean ez dago urruntasuna eta hotza baizik; ez dago deusik alkarrekiko, ez baitira mailla berean ari. Hizkuntza kideak mundu kide dira, mailla kide, ifernu kide nahi bada.
2005
‎Amona Kontxik ttanttaka irakasten zion irakatsi beharrekoa Inesi. Pentsamenduaren oinarrian, baina, Manifestu Komunistatik berak buruz ikasitako parafrago hura zuen, bere jokamoldearen ardatz bihurtu zuena eta Inesi lehenengotik jakinarazi nahi izan ziona, oinarririk gabe ez baitzegoen deus eraikitzerik.
2006
‎Eztabaidak luzeago jo izanen zuen, baina ni ez nengoen deus aditzeko. Burua arnoak ilunduta ere, ez zitzaidan ahantzi nire ohantzea gazteluratu berrietariko batena zela gau hartan.
2008
‎Ildo horretatik, historiaren egiak irizpidea ematen digu zintzoak eta gaixtoak bereizteko. Aurreko kapituluan ikusi dugun bezala, Nabarraldekoen ikuspuntutik ere beren egiatik kanpo ez dago deus, traidore espainoldu eta frantsestuen azpijoko maltzurrak izan ezik.
‎Edonoren ahotan dabiltza gisa honetako juzguak: . Gogoan al duzue nola geunden orain urte asko ez dela??,. Hemen ez zegoen deusik?,. Basamortu gorrian bizi ginen euskal kutsuko gauzetan?.
2009
‎Hain zuzen ere, espirituaren eta materiaren batasuna da Goethe klasiko grekoen maitalearen giza arima. Goetheren arima ez dago deusi kontrajarria, eta bai guztiari irekia. Beste pasarte batzuetan, ez bi arimaz, baizik arima osoaz mintzo da hura:
‎kantatu du jada Erdi Aroko kantak, Hildeberto Lavardingoarena omen denak, Tourseko Artzapezpikua XII. mendean: Ez dago deus Erromaren parekorik, ia dena puskaila dagoen arren. Puskailetan ere, bere handiaren paregabea erakusten du.
‎Eta ez zidan deus ere aipatu fusilatu horiei buruz. Kasuari buruzko bere oharretan ere ez dago deus afera horretaz. Nire ustez, baliorik gabeko arrastoa izanen zen, ikertu ondoren Anak baztertu egin zuena.
‎Debalde. Ez zegoen deus eransterik. Huts egina nuen.
2011
‎Biharamunagotik hasi nintzen egunero egunero konektatzen, zer egongo. Hasieran ez zegoen deus ere, eta lasai hartu nuen. Baina egun hartan bertan, arratsean, heldu zen lehenengoa; ingelesezkoa, jakina:
‎–Uste nuen gure artean ez zegoela deus ere: zuk erranen duzu?
‎Whiski botilak ur azalean limurtzen ziren, korronteak eta eramanak. Itsas zabalean, botilen alboan pausatzen ziren albatros mutuek soilik igar zezaketen barruko paper puska haietan ez zegoela deus ere izkiriaturik.
2013
‎Oihuak eta oihuak, mota orotakoak, baita eztarriak urratzeko edo leherzorian jartzeko punturainokoak ere, denborak erlastuak baina ez isilduak; yihadari eta gerra sainduari egindako deiak, deiadarrak eta aldarri lazgarriak; jende hura ez zegoen deus ezkutatzeko, hain zen nabarmena erakustaldia giro gori suhar hartan, tarrapatan tarrapatan?
‎Oihuak eta oihuak, mota orotakoak, baita eztarriak urratzeko edo leherzorian jartzeko punturainokoak ere, denborak erlastuak baina ez isilduak; yihadari eta gerra sainduari egindako deiak, deiadarrak eta aldarri lazgarriak; jende hura ez zegoen deus ezkutatzeko, hain zen nabarmena erakustaldia giro gori suhar hartan, tarrapatan tarrapatan...
2014
‎Ez zion axola, ezta ere, bere otzantasunak agonia sakonago batera eraman izanak eta min handia eman izanak bai Irene Scheererri bai Ireneren gurasoei, adiskidetzat hartua baitzuten. Ireneren oinazean ez zegoen deus behar bezain piktorikoa Dexterren gogoan betikotzeko.
2015
‎bai senarra, bai seme alaba eta bai lagunengandik ernatzen baitzen poz hura; hura guztia, isiltasun sakon hartatik ernatzen ari zena. William Bankesi beste puska txiki bat zerbitzatu eta kirik egin zuen buztinezko lapiko barrura?, bazirudien bertan gelditu zela, arrazoi jakinik gabe, gorantz doan kea bezala, lurruna bezala, denak seguru bilduz. Ez zegoen deus esan beharrik; ez zegoen deus esaterik. Hantxe zegoen zer hura, denen inguruan.
‎bai senarra, bai seme alaba eta bai lagunengandik ernatzen baitzen poz hura; hura guztia, isiltasun sakon hartatik ernatzen ari zena. William Bankesi beste puska txiki bat zerbitzatu eta kirik egin zuen buztinezko lapiko barrura?, bazirudien bertan gelditu zela, arrazoi jakinik gabe, gorantz doan kea bezala, lurruna bezala, denak seguru bilduz. Ez zegoen deus esan beharrik; ez zegoen deus esaterik. Hantxe zegoen zer hura, denen inguruan.
‎Dunak genituen babesleku bakar: ez eraikinik, ez zuhaixkarik, ez laranjondorik, ez zegoen deus gordetzeko. Zorionez, kontrabandistek ondo ezagutzen zuten bidea, eta haiei 30 metrora jarraitu behar nien.
‎Sostengatuko ahal nau Jaungoikoak, goraipatua bedi haren izena beti, hiltzeko tenorera arte eta goienetan dirauten izarrak bezalatsu betiraundean gorde! Gaztetxoak zarete oraindik, seme alaba maiteok, beraz entzun eta ikas ezazue aita duzuen agure zahartu honengandik, pentsatuz nola mundu honetan ez dagoen deus gehiago iraun dezakeenik Jaungoikoaren izena baino, eta haren erreinu osoa, goialdeko izarrak, animaliak oro eta beste dohain guztiak. Besterik oro da mugikor, ubildu eta gezurti.
‎Erasoa kanpotik etorriko da etortzekotan, inola ere ez barrutik. Barruan ez dago deus?.
2017
‎biak ala biak ere isilik geratu dira, nor bere platerekoari adi, hitzik esan gabe, eta nik ez dakit ikusi dudan, sumatu ala irudimen beroak asmarazi, elkarri begi keinu labur bat, txinparta bezain laburra eta txingarra bezain beroa egin diotela iruditu baitzait. Ni ere zelatan, bien aurrean, beste ezer esan behar ote nuen zalantzan, gaixo nengoela eta sukaldera edo komunera bidean nindoala esanda ez baitzegoen deus txarrik nire jokaeran, baina hala ere, oraindik ez dakit zergatik, isilik geratu naiz, bart gauekoa nire amets hutsa ere izan zitekeela pentsaka, eta orduan zera esan dit serorak, hurrena, ondoezik egon eta ezer behar izanez gero, deitzeko lasai, kamamila prestatu edo edozertarako hantxe daudela-eta, eta alabak berretsi, bai, horretarakoxe gaude. Hara, zapiari nondik begiratzen zaion, txuri edo beltz izan omen daiteke.
‎Amaiurko indusketen afera mugitzen hasi zelarik, denbora galtzea zela uste zuen jende anitzek, goiti horretan ez zegoela deus. Eta hala zirudien.
‎Altxor arkeologikorik ez. Han ez zegoen deus. Hamar bat minutu egon zen zaborraren inguruan bueltaka, kuriositatez, begiak lurrean iltzaturik balizko aurkikuntzekin amesten.
2018
‎– Ez dago deus esan beharrik, Kenton andereñoa.
‎Lehen begiradatik beretik zen bat erakargarri ala ez zen sekula erakargarri. Berehalakoan antzematen den sexu harremana zegoen ala ez zegoen deus ere. Hori ere esperimentua baino lehen jakin nuen.
‎Urte batzuk pasatuko dira galduko nauen arte, neskato hura, orduko neskato hura galduko duen arte. Semeei dagokienez, ez zegoen deusen beldur izan beharrik. Neskatoak, ordea, egun batean, bazekien hori, alde egingo zuen, libratzea lortuko zuen.
‎baina han ez zegoen deus.
2020
‎Inoiz ez dut ulertu zer jango zuten ardiek hor. Lur soil hortan ez dago deus.
2021
‎eta isiltasuna. Ez zagon deus bizirik
2022
‎Azkenean, ez naiz lanean ari eta ez nago umearekin. Ez zaude deusetara. Zaintzak presentzia eskatzen du, egotea, begiratzea.
2023
‎" Nazioartekotzeko estrategia" –bi hitz gako horien kontra ez dago deus egiterik– aipatzen dute erakundeei, enpresei, egoitzei edota festibalei ingelesezko izena ematearen alde daudenek. Bi hitz horiek" aitzakiak" direla eta gure" konplexuak" gordetzen dituztela dio beste batek, ingelesezko izenak" kosmopolitago" eta politago egingo bagintu bezala!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia