2015
|
|
5 Aita hau perfekzio handiagoan jartzen hasi zitzaidan. Esaten zidan Jainkoa guztiz pozik edukitzeko ez dela egin gabe ezer utzi behar; era berean trebetasunez eta leun hartu ninduen, nire arima
|
ez
baitzegoen batere sendo, oso ahul baizik, batez ere nituen adiskidetasun batzuk hausteko. Haiekin Jainkoa iraintzen ez banuen ere, haiekin biziki loturik nengoen, eta esker gaiztokoa izatea iruditzen zitzaidan haiek uztea, eta honela esaten nion, Jainkoa iraintzen ez banuen, zer dela-eta izan behar nuen esker gaiztokoa.
|
|
7 Beraz, asko galduko du arimak honetan kontu izan ezik; batez ere adimen argikoa bada, solasaldiak ordenatzen eta arrazoiak bilatzen hasten denean, berehala, ongi esanak badira, zerbait egiten duelakoan egongo da. Hemengo arrazoia da argi ulertu behar dela
|
ez
dagoela batere arrazoirik Jainkoak mesede hau egiteko, beraren ontasun hutsa baizik, eta hain hurbil gaudela ikustea, eta Haren Maiestateari mesedeak eskatzea eta Elizaren alde eta gure otoitzak eskatu dituztenen alde eta garbitokiko arimen alde otoitz egitea, ez hitzen zarataz, entzun diezagula nahi izatearen sentimenduz baizik. Barruan asko hartzen duen otoitza da hau eta adimena asko irauliaz baino gehiago lortzen duena.
|
|
4 Behin otoitzean nintzela, Jainkoari etxea eman diezaiela eskatzen, beraren emazteak eta berari poz emateko hain desira bizia zutenak baitziren, hau esan zidan: entzun dizuet; utzi neure kontu.Ni poz pozik geratu nintzen eta baneukala iruditu zitzaidan, eta hala izan zen, eta Haren Maiestateak gorde gintuen leku onean zelako denen gustukoa zen bat erostetik; zaharra zen eta txarrena zen lekuak bakarrik orain duten etxeak baino pixka bat gutxiago balio zuela; eta ordurako tratua egina zegoen, eskriturak soilik falta zirela; ni
|
ez
nengoen batere pozik. Uste nuen hau ez zetorrela bat otoitzean aditu nuen azken hitzarekin; izan ere, hitz hura, nire irudiko, etxe ona emango zitzaigulako seinalea zen; eta kontua da salgai zuenak berak, salmenta hartan diru asko irabazi arren, eragozpenak jarri zituela eskriturak egiteko hartan geratu zenean; eta, bidegabekorik egin gabe, irten ginen tratutik; gure Jaunaren mesede handia izan zen.
|
|
6 Ahalmen guztien bat egitea denean, oso bestelakoa da, ezin duelako ezertan jardun; adimena izutua bezala dagoelako; borondateak, berriz, ulertu baino gehiago maitatu egiten du, baina ez daki maitatzen duen, ezta zer egiten duen ere, esateko eran; oroimenik
|
ez
dago batere, nire iritziz, ezta pentsamendurik ere, eta une hartan zentzumenak ere ez daude itzarrik, gozatzen duen hartan arima hobeki okupatzearren, galdu zituenaren antzera baizik; nire iritziz, zentzumenak galdu egiten dira une labur hartarako. Laster batean igarotzen da.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Egiaz pentsa dezake berorrek ez nagoela axolarik gabe eta ez naizela egongo ere, berori Alban dagoela jakin dezadan bitartean; eta beraz, jakin nahi dut zer egiten den kasu honetan eta ez dadila deskuida gauzak egiten, arriskua
|
ez
baitago batere hila. Gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila berori deskuida, negua bertan dagoenez gero ez zaio gaizki etorriko su onak izango dituen lekura joatea, berorrek egin ohi duenez; bada, sinets beza deabruak ez duela lorik egiten, abisu eman didatenez.
|
|
Aita GarciƔlvarezek hitz egin beza batzuekin eta besteekin eta trata bezate gure aitarekin, bera han egonik, ez baitu nigana jo beharrik ezertarako, beragana baizik. Leonorri dagokionez, Jainkoak ez beza nahi gutxitzerik; esan biezat nola dabilen, haren adimenaz
|
ez
bainago batere pozik, eta ea saiatzen den bere aldetik.
|
|
9 Eta gure izaera hau hain da argala, non, ez dela sufritu behar esaten badigute ere, zerbait egin dugula uste baitugu eta sentitu egiten baitugu, zenbat gehiago besteek ere gurekin batera sentitzen badute. Eta horrela, arimak, aukerak galtzen ditu merezimenduak egiteko, eta ahulago geratzen da eta deabruarentzat atea zabalik, berriro ere beste gauza okerrago batekin etortzeko; eta oraindik gerta daiteke, zu sufritzeko gertu egon arren, beste batzuk zugana etorri eta esatea, ea zamaria zaren?,, gauzak sentitzea
|
ez
dagoela batere gaizki?. Oi, Jainkoarren, ene ahizpak!, inori ez diezaiola eragin zuhurtziarik gabeko karitateak besteari erruki hartzera benetakoak ez diren irain hauek direla-eta, Job santuari beronen adiskideek eta emazteak egin zioten antzera.
|