|
Agirreren aldean, modernizazio horrexen barruan bizi zen Urkiaga, Bilbon bertan, eta hogeita hamar urte beranduago idatzi zuen gainera. Alabaina, eta langile erailaren poema hori batzuetan ezkertiartzat hartu bada ere, sakon sakonean
|
ez
dago aldaketa handirik lur eta gizon gorriekiko jarreran. Industrializazio basatiaren aurreko jarrera prekapitalista bat, naturarekiko sentiera protoekologista, langile etorkinen mundua bere sisteman integratu ezina, horrek denak eragingo dio Lauaxetari meatze gorria zauritzat hartzeko, seguru asko; nolanahi dela, garbi dago abadearentzat bezala poetarentzat ere Gallarta, Somorrostro, Trapaga, Urtuella Triano, La Arboleda eta inguruko bazterrak, bere Bizkaiko lurrak izan arren, hango jendea eta jarduna arrotzak zirela, arrotzak zitzaizkiola:
|
|
Maria Sara doktoreak txosten bilduma bat hartu zuen bere ondoko apalategi baxu batetik, txosten bilduma bere magalean ipini zuen, eta hauxe esan zuen, Hemen daude bildurik zure iritziak, gero argitaletxeak, iragan urteetan, argitaratu zituen edo ez zituen hainbat libururi buruzkoak, Hori aspaldiko kontua da, Hitz egidazu horretaz, Uste al duzu merezi duela, Baietz uste dut, hala uste izateko arrazoiak dauzkat, Ongi da, argitaletxea, orduan, hasieran zegoen, edozein laguntza ongi etorria izaten zen, eta garai hartan, baten batek pentsatu zuen nik probak zuzendu baino zerbait gehiago egin nezakeela, adibidez hainbat libururi buruzko iritzia eman nezakeela, benetan esango dizut, ez nuen inondik ere uste paper zahar horiek gaur arte gordeko zirenik, Nire lanerako interesatzen zitzaidan artxibategiko zatia arakatzean aurkitu nituen, Ia ez naiz gogoratzen, Denak irakurri ditut, Espero dut hainbeste xelebrekeria ikusirik ez zinela irriz hasiko, Ez da xelebrekeriarik, aitzitik, zure iritziak bikainak dira, ongi hausnartuta eta ongi idatzita daude, Ez zenuen aldaketarik aurkituko, bai baten tokian ez bat eta horrelakorik, eta Raimundo Silva irribarre egiten ausartu zen, ezin izan zion eutsi gogoari, baina ezpainertzetatik bakarrik, konfiantza gehiegi hartzen zuela ez ematearren. Maria Sara doktoreak ere irribarre egin zuen, Ez,
|
ez
dago aldaketarik, den dena bere tokian dago, txukun, zehatz. Isildu egin zen une batez, txostenen bilduma gainetik begiratu zuen, zalantza une bat eduki zuen oraindik ere, eta gero, Iritzi hauek bultzatu ninduten, eta, lehen ere esan dudan bezala, ongi idatzita egoteak, eta erakusteak, behaketa kritikorako gaitasunaz aparte, nola esango nuke, nolabaiteko zeharkako pentsamendua, oso bere gisakoa, Zeharkako pentsamendua, Ezin dizut azaldu, sentitu baino gehiago ikusi egiten dut, honek guztiak bultzatu ninduen, berriz esango dut, egin nahi dizudan proposamena hezurmamitzera, Eta zein da proposamena, Lisboako setioaren historia idatz dezazun, baina gurutzatuek portugaldarrei lagundu nahi izan ez zieteneko historia, hain zuzen ere, zure desbideraketa, arestian entzun dizudan hitza erabiltzeagatik, hitzez hitz hartuz, Barkatu, baina ez dut ideia oso ongi ulertzen, Oso ideia garbia da, Beharbada horregatik beragatik ez dut ulertzen, Oraindik ez duzu ideia zureganatzeko astirik izan, hala, ustekabean, lehen erantzuna errefusa izatea oso normala da, Ez da errefusatzea, kontua da niri absurdoa iruditzen zaidala, Zure desbideraketa hura baino absurdo handiagorik ezagutzen al duzu, Ez dezagun nire desbideraketaz hitz egin, Horretaz gehiago hitz egingo ez bagenu ere, nahiz hemen duzun ale honek beste gainerakoek duten akatsen zuzenketa eduki, edizioa erabat suntsituko bagenu ere, nolanahi ere, egun hartan idatzi zenuen Ez hura zure bizitzan egin duzun ekintzarik garrantzikoena izan dateke, Zuk zer dakizu nire bizitzaz, Deus ez, hau baizik ez, Orduan ezin dezakezu nire bizitzaren gainerakoaren garrantziari buruzko iritzirik eman, Egia da, baina esan dudana ez da hitzez hitz hartu beharrekoa, adierazpen enfatikoa zen, betiere solaskidearen adimenaren laguntza behar duten horietakoa, Ez naiz oso adimentsua, Hori ere beste adierazpen enfatiko bat baizik ez da, ez diot duena baino balio handiagoa emango, hau da, batere ez, Galdera bat egiten ahal dizut, Bai horixe, Zinez, nire lepotik irri egiten ari al zara, Zinez, ez naiz ari, Orduan, nondik nora interes hau, proposamen hau, elkarrizketa hau, Batek ez duelako egunero aurkitzen zuk egin duzuna egiten duenik, Buruz nahasirik nenbilen, Tira, tira, Azken finean, eta zakarra izan nahi gabe, zure ideiak ez du bururik, ez buztanik, Orduan egin ezazu kontu, azken finean, sekula ez dudala halakorik esan.
|