Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 192

2000
‎Grafikoki puntu gutxi eta koma asko ditu, pertsonaiaren oroimen erritmoaren arabera doa ipuina aurrera, atsedenik gabe, pertsonaiak oroimena arnasarekin batera bota nahiko balu bezala. Besteetan bezala, doinu hitsa da oraingoan ere, munduan esperantzarik ez dagoela adierazten digu pertsonaiak hasieratik bertatik. (Juaristi, Felipe:
‎Iñaki Petxarromanen ustez," sinbologia eta errealitatearen arteko nahasketa eder batean, Azken fusila itxaropenaren sinboloa da; gerra galdu ostean, oraindik dena galduta ez dagoela adierazten duen sinboloa." (Hika) Sinbologia honekin bat etorriz gero, txapelokerrek garaipena irudikatuko lukete; burdinbidea eraikitzen ari diren presoak, berriz, galtzaileen mendearen irudia izango lirateke. Iruzkingile honek aipatzen duenez," bi arlo politikoa eta pertsonala elkarrengandik ezin aldendurik azaltzen zaizkigu."
‎Baina erraiten ari nintzaizun ezen osabak maiz galdetzen zigula ea zer irakasten zigun jaun Marcelek goizetik... eta, guk ihardetsiaren arabera akort zegoela edo ez zegoela adierazteko, burua goiti beheiti higitzen zuen edo muturra okertzen. Eta orduan ere —uste dut ezen arratsalde hartan ere Mattin jaun administratzailearekin joan zela, ez dakit etxeko kontuen ikasterat edo zaldiz ibiltzerat eta ezpatarekin trebatzerat—, osaba Joanikotek ohiko galdera egin zidan:
2001
‎Horrela, ondorio orokor gisa, emakumeak sistemaren prestazioak jasotzea eta bereganatzea eragozten duen arau baztertzaile orokorrik ez dagoela adierazten du azterketak. Baina, hainbat erregimen berezik ematen dioten babesaren ezaugarri batzuk mantentzeak" zeharkako bazterketa egoerak" sor ditzakeela eransten du, batez ere emakumeek presentzia nabarmena duten jardueretan.
‎Beltza eta berdea erabiltzen dituzte erabiltzailearen arreta erakartzeko, eta hondartzen kalitatea uraren egoeraren menpe bakarrik ez dagoela adierazteko.
2002
‎Ordubetea igarota platerean urik badago, kendu egin behar da, landarea egarriak ez dagoela adierazten baitu horrek.
‎Mutilek neskek baino hiru aldiz arrisku handiagoa izaten dute gaitz onbera hau jasateko, Nelson-en Pediatria tratatuan entzute handienekoen batean sexuen arteko alderik ez dagoela adierazi arren.
‎Jarraitze klase hutsa adierazten du. Atzizki gehiagorik ez dagoela adierazteko erabiltzen da.
‎Ez da espero Interneteko hornitzaileen erreakzioa. ANEI (Interneteko Enpresen Elkarte Nazionala) datuak biltzeko ekimenarekin ados ez dagoela adierazi dio Zientzia eta Teknologia Ministerioari. Are gehiago, neurri horrek kostuak handitzea ekar lezake, eta horrek esan nahi du enpresa mota horien eta sektorea bera arriskuan jartzea.
2003
‎Ahotsa ez eze, begiak ere eztitu zitzaizkion, aurpegia bere bular iletsutik begira ikusten zuelarik, guztiz tolesgabe eta benetako kezka itxuraz. Sudur gainetik erortzen zitzaion xerlo gorria belarri ondoan ipini zion, arduratzeko arrazoirik ez zegoela adierazi nahirik bezala, irribarrea ezertan ahuldu barik. Orduan Ainhizeren irribarrea bihurri bihurtu zen, eskua bien gorputz bustien artean gizonaren zakilerantz luzatzen zuelarik.
‎Beste aholku bat oporren ondoriozko absentziaren zantzurik ez uztea da. Landare lehorrak, buzoi beteak edo pertsiana beheratuak etxebizitzan inor ez dagoela adierazten duten zantzuak dira; beraz, hobe da konfiantzako norbaiti eskatzea noizean behin etxea zaintzeko. Hondartzetako lapurretei aurrea hartzeari dagokionez, Bartzelonako Udalak gomendatu du baliozko objekturik ez eramatea eta etxeko giltzak, dirua eta dokumentazioa leku berean ez gordetzea.
‎Udal aurrekontuen behin behineko onarpena baliogabea dela aldarrikatu eta aipatu aurrekontuak erretira daitezela eskatzen dute. Erreklamazio hauen bidez, bilkura horretako eztabaida eta bozketa oro" zilegitasunik gabekoa" dela salatu nahi dute Getxo kideek, udalbatzarra maiatzaren 25eko hauteskundeetan herritarrek bozkatutakoaren arabera osatuta ez dagoela adieraziz.
2004
‎Agerraldiaren eguna iritsita, zitazioa jaso dutenetatik norbaitek apeoa egitearekin ados ez dagoela adieraziz gero, epaileak agindeia egingo dio, desadostasunaren arrazoiak argi eta zehatz adieraz ditzan, bestelako kasuan adostutzat joko duela ohartarazita. Ados daudenei ere agindeia egingo die, horiek adieraz dezaten apeoa eskatu duenak izendatutako adituarekin ados dauden edo beste bat izenda dezaten.
‎Gordailua eskatzen bada kode honen 777 artikuluan ezarritako gertakizunaren ondorioz, hori eragiten duenaktantzian pleitean jartzeko moduko beste ontzirik ez dagoela adierazita. eskatuko du, orobat, adituek ontzien azterketa egitea; horrez gain, informazioa emango du 160 kilometroko dis
‎Beraz, erabakia atzeratzen saiatu zen. Baina Bigarren Mundu Gerra amaitu eta naziek juduekin egindako sarraskia agerian geratu zenean, Israelgo estatua izango zena definitzeko aitzakiarik ez zegoela adierazi zuten sionistek. Eta, hain zuzen, gertakari hark bultzatu zuen Nazio Batuen Erakundea 1948an Palestina bitan banatzera, eskualde bat arabiarren esku utziz eta bestea juduei emanez.
‎Aukera gisa, aurrekoak huts egin badu, kontsumitzaileen elkarteak eta Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak ditugu. Aldez aurretik, zerbitzu emaileek erabiltzaileen eskura izango dituzten erreklamazio orriak bete ditugu, eta horietan egindako lanarekin ados ez gaudela adieraziko dugu. Azken aukera gisa, epaitegira jo dezakegu.
‎Seme alabak Algortako San Ignacio ikastetxera aldatzearekin ados ez daudela adierazi dute, Sopelako Zipiriñe ikastetxean, A ereduan ikasten duten 81 haurren gurasoek. Azteazkenean egin zen bileran, aho batez atzera bota zuten aita amek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzan Sailak egindako proposamena.
‎Hantxe zegoen koska. Horregatik ez zituzten harrapatzen, elkarren artean sistema bat zeukatelako; arriskua bazegoen ala ez zegoen adierazteko baliatzen zitzaien sistema bat, hain zuzen ere. Ordea, zein zen sistema?
2005
‎Aurreko hiru artikuluek aipatu ziurtagirietan eta idazkun zehatz batzuk ez daudela adierazteko egindakoetan, idazkun ezereztuak aipatuko dira, epaileak, auzitegiak nahiz interesdunek aipamen
‎Ondasun jakin batzuen gain edo pertsona zehatz batzuen izenean inolako idazkunik ez dagoela edo mota zehatz bateko idazkunik ez dagoela adierazten duen ziurtagiria.
‎Kargen bat egonez gero, erregistratzaileak hitzez hitz edo laburrean jasoko du berori, 232 artikuluak agindutakoaren ariora, eta indarrean besterik ez dagoela adieraziko du jarraian.
‎Bestalde, bere editorialen argudioen ardatza tradizionalistenekin bat egiteak ez du horren babesa agerrarazi beharrik. Ikusi bezala, Alardetradizionalari Irun eta Hondarribiko biztanle gehienek dioten atxikimendua azpimarratzera jotzen du errotatibak, eta, nahiz eta zilegitasuna bi alderdiei aitortu, gatazka konpontzeko ardura bi herriei beste inori ez dagokiola adierazten du, tradizionalistekin bat eginik. Komunikabide gehienek bezala, El Diario Vascok ukoegiten dio alderdi bietako baten alde egiteari, seguru asko bi alderdietan daudenosaketa sozialaren heterogeneotasunari eta ideologia aniztasunari nahiz etekinaklortzeko presioari erreparatuz.
‎Tradizionalisten ezaugarriekin jarraituz, 1997ko ekainaren 18ko izenburu batdakargu: «Alardearen defendatzaileek aldaketarik onartu gabe jarraitzen dute», Gasteizko Legebiltzarrak emakumeek eskopetadun gisa parte hartzearen aldekojarrerarekin ados ez zeudela adierazteko, IBAAk zabaldutako komunikatuaz aridelarik. Jarraitu aditzez iraunkortasuna adierazi eta onartu aditzari gabe jarririk, gabeziaz gain jarrera tematia deskribatzen du.
‎Uharteko mendebaldeko kostaldeko herri nagusietan, hala nola Pedang eta Medanen, kalte ez hain larriak eragin zituen eraikin baxu batzuekin, eta linea elektrikotik kable asko bota zituen, elektrizitate mozketa handiak eraginez. Malaysiak eta Thailandiak gaur goizean bertan behera utzi dute tsunamiaren alarma, beren zerbitzu meteorologikoek herrialde horietako kostaldera olatu erraldoiak iristeko aukerarik ez dagoela adierazi dutenean. Adierazpen horri esker, eremu horietako biztanleak beren etxeetara itzuli dira.
‎Ekitaldia" euren askatasuna lortzeko, saharar herriak abian duen borrokaren aldeko elkartasun kontzentrazio handia" izan dadila nahi dute. " Okupatutako lurraldeetan mobilizazio guzti hauen berri badutela kontutan hartuta, gogor eusten ari diren Sahara barruko herritarrei borrokan bakarrik ez daudela adierazteko modua da; kanpoaldean askatasuna maite dugun herrion laguntza dutela alegia", diote koordinakundekoek.
‎Brundtland Txostena eta Rioko Konferentzia munduan jaun eta jabe den gizarte eta ekonomi politikaren aurreko beste ohartarazpen bat izan ziren. Dagoeneko atzera egiterik ez dagoela adierazten digun inflexio puntua dira. Rio de Janeiron, 179 gobernuk gizartea eta ekonomia maila globalean antolatzen diren modua aldatzeko proiektu batekiko konpromisoa hartzea onartu zuten.
2006
‎Alkoholizatuta zegoela esatea errukigabeegia zen, igual, baina alkoholarekiko menpekotasun gradu bat zeukala, errukiorregia. Jokalari konpultsiboa zen, eta horretan ez zegoen adierazteko beste modurik. Lehenengo lana, hortaz, akats txiki horiek ahalik eta gehien, posible zen bezainbestean ezkutatuko zituen guardia pretoriarra osatzea izan zen.
2007
‎Kanpaina publiko garrantzitsua egingo da jaialdiaren aurretik eta ondoren” esan du Francis Lorenzok, NBEko enbaxadore dominikarrak. Gaur egun, mundua ez dago adierazitako datan MGHak lortzeko moduan. “Orain jokatzen badugu, eta elkarrekin, joera kezkagarri horri buelta eman diezaiokegu”, esan du NBEko Batzar Nagusiko lehendakari Haya Rashed Al Califak.
‎Goma orekatua izan dadin, berunezko pisu txiki batzuk jartzen dira, harik eta banaketa ideala lortu arte. Pneumatikoak behar bezala orekatuta ez daudela adierazten duen adierazle nabarmenena bolantearen bibrazioak dira. Nabaritzen denean tailerrera joan behar da, bestela pneumatikoek eta esekidurek higadura irregularra eta goiztiarra jasango baitute.
‎Gobernuaren plan bereziak 18 neurri biltzen ditu, eta 18 milioi euroko laguntzak proposatzen ditu, neurriak oraindik guztiz itxiak ez daudela adierazi arren. Bertzeak bertze, neurri fiskalak, tasen murrizketak eta laguntza osagarriak proposatzen dira.
2008
‎Horiek ez ezik, higienerik ezak eta okerreko elikabideak umea behar bezala zaindurik ez dagoela adierazten dute.
‎Laktasaren gabezia genetikak determinatzen du: laktasaren genea aresti identifikatu da eta horrek, noski, trastorno honen konponbidea urrun ez dagoela adierazten omen digu.
‎Transformazio eskritura Merkataritzako Erregistroan aurkeztu behar da inskripziorako, transformazio erabakia hartu eta aurreko egunean itxitako balantzearekin batera, baita Kooperatiben Erregistroak luzatutako ziurtagiriarekin batera ere; bertan, hitzez hitz kopiatu behar dira indarrean iraungo duten idazkunak eta, era berean, transformazioaren inskripzioa egiteko oztoporik ez dagoela adierazi behar da. Ziurtagiria luzatzean, transformaturiko sozietatearen orria behin behinean ixten delako oharra egingo da.
‎b) Eskriturari erantsiko zaio Merkataritzako Erregistroak emandako ziurtagiria; bertan, transformazioaren inskripzioa egiteko oztoporik ez dagoela adierazi behar da, eta, hala denean, hitzez hitz kopiatu behar dira indarrean iraungo duten idazkunak. Ziurtagirian erregistratzaileak agerraraziko du sozietate transformatuaren orria behin behinean ixten delako oharra egin duela.
‎1 Bat egitearen ondoriozko sozietate berriari edo sozietate irensleari dagokion Erregistroa ez bat eragiketa horretan parte hartu duten beste sozietateei dagokienarekin, bat egitea inskribatu ahal izateko, tituluak jaso behar du azkendutako sozietatearen edo sozietateen egoitzako erregistratzaileak edo erregistratzaileek sinatutako oharra, bat egite hori egiteko erregistro oztoporik ez dagoela adieraziz.
‎Prozeduraren ebazpen idatziak hurrengoak jaso behar ditu, gutxienez: egitateak, frogen balioespena eta gauzatutako arau hausteak; urratzailea nor izan den; zehapenaren zenbaketa eta hori zenbatzeko erabili diren graduazio irizpideak; edo, hala denean, arau hausterik ez dagoela adieraztea. Sei hilabeteetan ebazpen idatzirik ez badago, prozedura iraungiko da eta ezin izango da beste prozedura zehatzailerik hasi arau hauste berdinarengatik.
‎Epaiak subjektu urratzailea kondenatu badu, subjektu horri ezin dakioke administrazio zehapenik ezarri. Epaiak deliturik ez dagoela adierazi badu, Administrazioak bere espediente zehatzaileari ekin diezaioke, auzitegiak frogatutzat jo dituen egitateak aintzat hartuz.
‎Auzitegiak hiru modutara jardun dezake: osoko bilkuran, salan eta pertsona bakarraren bidez. Gipuzkoan, pertsona bakarreko organoa da erreklamazioa onartzen ez dela adierazteko, arazo edo auzi beraren gainean Auzitegiak irizpide baketsua eta errepikatua duela adierazteko, eta egitezko arazoen gaineko erreklamazioetan frogarik ez dagoela adierazteko.
‎b) Frogak eta alegazioak ez daudela adierazi delako nahiz eta horiek garaiz aurkeztu ziren.
‎– Zalantzarik ez dagoela adierazten duten esamoldeak erabiltzen dira: Ez du inork zalantzan jartzen!, Zalantzarik gabe!, Garbi dago!.
‎«Hemen ez dago erreferendumen beharrik, jakinda legez kanpokoa dela». Hala, EAEko Estatutua defenditu du PPko buruak, eta hura aldatu beharrik ez dagoela adierazi du.
‎Herritar talde batek salbuespen egoera salatu, eta benetako demokrazia ez dagoela adierazi du
‎Mbekik bere kontrako akusazioak ukatu eta iraintzat jo ditu. Akusazio horiek sostengatzeko probarik ez dagoela adierazi du: «Gezurrak esateko eskubidea al da adierazpen askatasuna?».
‎Asier Cuevasek (31' 33) ere lasterketa bikaina egin zuen eta bigarren euskalduna izan zen helmugaratzen. Hala ere, Cuevas eibartarrak bere onenean ez zegoela adierazi zuen. " Maila hobea ematea nahi nuen, baina ahal nuen azkarren eta gogorren egin dut korrika.
‎Eusko Jaurlaritzak sokamuturraren inguruan ezarri nahi duen araudiarekin ados ez daudela adierazteko eta sokamuturraren alde egiteko (sansebastianetan egindako protesta eta orduko idatzia hemen), sinadurak biltzen ari dira. “Oso ondo doa sinadura bilketa.
2009
‎Errespetua zor diet nire taldekideei. Kontratuari dagokionez, nobedaderik ez dagoela adierazi du.
‎Arabako Diputazioaren harira sortutako polemikak ez du etenik. Alderdi Popularrak azpimarratu du EAJ Arabako Gobernutik kanporatzea adostu zuela PSErekin, baina sozialistek ukatu egin dute eta inolako akordiorik ez dagoela adierazi dute.
‎Euskadiko PPko hiru diputatuak ez dira Kongresuan egongo bozketaren unean, PPk ez baitu eusko Legebiltzarrak Kontzertu Ekonomikoa blindatzeko egin duen lege proposamena babestuko, eta erabaki horrekin ados ez daudela adierazi nahi dute.
‎Ondorioz, Kongresuan dauden hiru euskal diputatuak  ez dira bozketan egon, alderdiak azkenean hartu duen erabakiarekin ados ez daudela adierazteko.
‎Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria Maixabel Lasak, bestalde, biolentzia justifikatzen duen arrazoirik ez dagoela adierazi du, eta amaitzera doan eta berri bat hastera doan aroan gaudela zehaztu du.
‎Asun Casasola Nagore Laffageren amak erabakia errespetatzen zuela, baina ados ez zegoela adierazi zuen. Pertsona bat hiltzea eta lau egunetan (kartzelatik) ateratzea oso erraza da; neskatila bat hil duen pertsona baten argudioak ezin dira sinetsi, nabarmendu zuen.
‎Jainkoaren beraren espiritua da gizon emakumearena, Jainkoaren beraren bizia da andre gizonarena. Gorakiago ez dago adierazterik kreatura honen duintasun apartekoa izadian beste sorkari guztien aldean. Eta gizon emakumea da, gizona eta emakumea, Jainkoak bere eskuekin eta arnasarekin egina:
‎128 bitak zerokoak dira. Helbide hau ez zaio esleitu behar inongo interfazeri, helbiderik ez dagoela adierazten baitu, hain zuzen ere. Beronen erabilera tipikoa DHCP bidezko konfigurazioa egitekoa da.
‎Nolanahi ere, banketxeko jardunbide egokien arabera, hipoteka zoru eta sabaiak maileguaren eskrituran jaso behar dira. Hor ez badaude adierazita eta ondo deskribatuta, nahiz eta produktuaren liburuxka komertzialean egon, entitateak ezin izango ditu aplikatu. Hipoteka bat sinatu aurretik, komeni da, beraz, galdetzea ea interes tasetan zorurik eta sabairik duen.
‎Irakasgai baten ulermena ebaluatzeko, ikasleak frogatzen duen analisi eta sintesi gaitasuna, edukiak aztertu eta erlazionatzeko duen modua eta norberaren iritziak eta arrazoibideak eman behar dira. Alde horretatik, komeni da ideia baten aldeko edo kontrako iritziak ez adieraztea justifikatu gabe, eta puntu jakin batekin ados edo ados ez dagoela adierazten bada, komeni da zergatia esatea. Ariketak (ahal denean) sintesi eta azken ondorio batekin bukatzea gomendatzen da, non ikaslearen iritzi pertsonala adieraziko baita.
‎Ezker abertzalearen batzarraJosune Arretxe Ongizate batzordeko zinegotziak eta Ezker abertzalearen izenenean, Esti Amenabarrok hartu zuten hitza maiatzaren 14ko agerraldian. Aste gogorrak bizitzen ari direla eta joan zen otsailetik, ekiparazioa eskatuz, ELAko ordezkariek hartu duten bidearekin ados ez daudela adierazi zuen Arretxek. “Hasieratik ez dugu joko horretan gehiegi sartu nahi izan, ez zaigulako bide zuzena hartu dutenik iruditzen.
‎Prentsaurrekoan agertu zirenek babesa agertu zien auzipetu guztiei: Borroka honetan bakarrik ez daudela adierazi nahi diegu.
‎Inbestidura atzeratzeko arrazoirik ez dagoela adierazi du Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak
‎Isilpean hainbeste denbora egoteko, aitzakiarik? ez dagoela adierazi zuen. –Ez da onargarria denbora luze honetan Elizak apaiz hauen heriotza isilpean eduki izana?.
‎Urtero legez, ozen entzun zen atzo abiadura handiko trenaren aurkako aldarria Durangon (Bizkaia), Euskal Liburu eta Disko Azokan egin ohi den manifestazioan. Seiehun lagunetik gora ibili ziren herriko kaleetan ordubetez, AHTa nahi ez dutela, eta azpiegitura horren beharrik ez dagoela adierazteko.
2010
‎Zurikarairi ahozko ohartarazpen bat egin diote; Agirreri, aldiz, idatziz bidali dio oharra zuzendaritzak. Ohartarazpena egin diote, baina zigorrik ez dagoela adierazi dio zuzendaritzak. Orduan, zer da?.
‎Horrez gain, Giza Eskubideen Europako Epaitegiak helegitea printzipioz, ez onartzeak ez du esan nahi EAJk plazaratutako eskaintzari erantzuten ez dionik, zehaztu du. Era horretan, EAJk planteatutako galderei erantzutea uko egiten diolako ebazpen judizialarekin ados ez dagoela adierazi du
‎Haserrea eragin dezaketen ekintzak saihesteko eskatu dio Bidenek Israeli Ramalan. Era berean, bi Estatuen irtenbidea, beste alternatibarik ez dagoela adierazi du. Gainera, Estatu palestinar bideragarri bat ezartzeko erabakia serioa dela errepikatu dio Bidenek Abbasi.
‎Joseba Egibarren (EAJ) ustez, erreformak hauteskunde mapa mozteko proiektu politikoa hobetzea dakar. Ezker abertzaleak, ordea, urduri ez dagoela adierazi du.
‎Ez diote beldurrik izan behar hemen gertatu denari buruzko testigantzak ikastetxeetan emateari; hemen gertatu dena ez ahaztea da helburua, azpimarratu du.Horrez gain, helburua ez da biktimak mendeku asmoarekin, gorrotoarekin edota justizia eskatzera joatea; helburua euren esperientzia konta dezatela baino ez da, azaldu du. Ildo horretan, ETAren biktimez gain, GAL edo Batallon Vasco Español bezalako taldeenak ere joango direla nabarmendu du.Horrenbestez, plan horren atzean interes alderdikoirik ez dagoela adierazi du.Hilaren 27ko Gobernu bileran egitasmoa adostasun zabalik gabe onartzen bada, indarrean jartzea zailagoa izango dela onartu du Pastorrek, baina ardura planarekin bat egiten ez dutenena izango dela iritzi dio.
‎Ildo berean, Iñigo Iturrate Eusko Legebiltzarreko presidenteordeak alderdi jeltzalea krisia kudeatzeko erarekin ados ez dagoela adierazi du.
‎Jesus Uzkudun Euskadiko CCOOko Lan Osasun ordezkariak, hasieran, Lan Inspekzioak eta Gizarte Segurantzak Michelinen amiantorik ez zegoela adierazi zutela gogoratu du, baina, ondoren, CCOOk aurkeztutako datu batzuen ondorioz, ikerketa berri batean, Lan Inspekzioak eta Osalanek amiantoa bazegoela konturatu ziren, eta denbora askoan erabilia izan zela.
‎Bestalde, Andoni Luis Aduriz Mugaritzeko sukaldariak osagaiok araututa ez daudela adierazi du eta, osasun arazorik ekartzen ez badute ere, erakundeen ezein kontrolik ere ez dutela gaineratu du.
‎Era berean, ETAren iragarpenaren ondoren beharrezko ekintzak martxan jartzeko lidergo falta izan duela esaten dutenei erantzun nahi izan die lehendakariak. Horren harira, ETAren iragarpenean inolako aurrerapenik ez dagoela adierazi du, pilota ETAren teilatuan dago oraindik, behin betiko pausoa eman dezaten zain. Ezer ez dagoela ikusten badugu, orduan, zergatik aldatu behar dugu?, galdetu du Patxi Lopezek.
‎Terrorismoaren kontrako politikan Exekutiboak aldaketarik egin duela pentsatzeko arrazoirik ez dagoela adierazi du PPko ordezkariak, baina Zapaterok ETAren bukaerarantz aurrera egiteko momentu erabakigarriaz hitz egiteak kezkatu duela onartu du. Terrorismoaren aurkako politika funtzionatzen duen Exekutiboaren politika bakarra dela goraipatu du Quirogak.
‎Eskaera urriaren 8an egin zuten, eta aurreko eskaeretan Otegik erabilitako argudioak errepikatu dituzte. Era beran, Otegi ihes egiteko edo justizia oztopatzeko arriskua ez dagoela adierazi du.
‎Komunikatu baten bidez, egunero lehendakaria bezalako instituzio garrantzitsu baten kontrako irain zaparradarik onartzeko prest ez dagoela adierazi du PSE EEk. Sozialisten hitzetan, ekintza politikoarekin batera doan jarrera egokien mugak gainditu dira azken egunetan.
‎Asteasuko guraso batzuk, ordea, hainbat txakur jabek, txakur kakak jasotzerakoan zainketa lan horiek ondo betetzen ez dituztelako kexu azaldu dira. Txakur jabeak txakurren kakak jasotzera kontzientziatuta ez daudela adierazi du Idoiak, “leku publikoetan agertzen dira txakur kakak sarritan: bide erdian, beheko haurren jolas parkean… Haurrak lau hanketan ibiltzen dira oso maiz parkean eta leku hori ez da txakurrek bere eginbeharrak egiteko lekurik egokiena.
‎Nazionalsozialismoak mamia bera du ustela, justifika ezina, subjektu onenaren eskuetan erorita ere inoiz ez da parte onekoa izango. Zarko Petan aforismogile esloveniarraren (komunistek giltzapetua, portzierto) aforismo hau irakurri besterik ez dago adierazi nahi dizuedana ulertzeko: Komunismoa oso ideologia ona zen komunisten eskuetan erori zen arte.
‎Bazterketa hori bi modutan gertatzen dela teorizatu da. Batetik, bazterketa fisikoa, zeinaren arabera euskal nazionalismoak Euskal Herritik kanporatu nahi baititu etorkinak, bertan eurentzat lekurik ez dagoela adierazita. Espainiar nazionalismoak abertzaletasunari hori egoztea klasikoa izan da, eta jarrera hori gaur egun nagusia izan ez arren, berpiztu egin da, birformulaturik, ETAren eta euskal nazionalismoaren mehatxupean hainbat herritarrek alde egin behar izan duela esanez.
‎Rawlsek moral normatiboan sinesten du, eta eszeptizismoak eta postmodernitateak ez dute honelako moralik bideratzen. Biek jarrera filosofiko osoak islatzen dituzte, hau da, teoria metafisikoak dira, eta egia erabiltzen dute kategoria bezala, egiarik ez dagoela edo bakarra ez dagoela adierazteko bada ere.
2011
‎Herritarrei eta hautetsiei dei egin zien, 2012ko martxoaren 31ko ekitaldira bitartean ekimenetan parte hartu eta mobilizatzera.Hitzaren balioaNicolas Sarkozy Frantziako presidenteak lege egitasmoa osatuko zuela agindu zuen 2007an. Christine Albanel Kultura ministroak emandako hitza berretsi zuen 2008an, baina, ororen buru, lege beharrik ez zegoela adierazi zuen Frederic Mitterrand Frantziako Kultura ministroak. Geroztik ez dago gobernuaren lege xederik, eta diputatuek osatu dituzten lege proposamenak ez dira oraindik sartu parlamentuko egitarauan.
‎Joan zen astean, Bateragune kasuaren epaiketan, Estatua babesten duen fiskalak, Arnaldo eta besteek ETAren menpe zeudela baieztatzeko, hauxe zioen, hain zuzen ere gazteleraz, noski: " Ez dagoela dokumenturik, ez daturik, hauek antolatutako operazio politikoan ETA ez dagoela adierazten duenik". Eta erabat lasai geratu zen hori adierazi eta gero (besteak ez, ordea, kartzelan baitaude), egiaren jabe delakoan.
‎Herriaren legitimitatearen ordezkorik ez dagoela adierazi du Armadako Kontseilu Gorenak. Aplikatu beharreko neurriak gutxi barru jakinaraziko dituela iragarri du.
‎18:33 Chernobileko hondamendia errepikatzeko inolako aukerarik ez dagoela adierazi du Japoniako Gobernuak.
‎Bildu legearen barnean lan egiten ari dela eta legez kanpo uzteko arrazoiketa juridikorik ez dagoela adierazi du Pello Urizar EAko idazkari nagusiak. Hori dela eta, EAk Alternatibarekin eta independenteekin osotzen duen koalizioa legez kanpo uzteko arrazoiketa politikoak erabili dituztela gaineratu du Urizarrek.
‎Gainera, bezeroek enpresa oso ondo baloratzen dutela azpimarratu du eta azken hilabeteetan eskaera garrantzitsuak arbuiatu behar izan dituztela esan du. Gainera, enpresa ixteko arrazoi ekonomikorik ez dagoela adierazi du.
‎Sei sendagai probatu zituzten. Batzuetan, pazientearen odolanalisiek infekziorik ez zegoela adierazten zuten, baina, handik egun gutxira berriro agertzen zen, bakterio erresistenteak baitzeuden.
‎Analfabeto hitza darabilgu, normalean, irakurtzen eta idazten ez dakiena izendatzeko. Eta hedaduraz, ezjakina, kultura bakoa eta diziplinaren batean jantzita ez dagoena adierazteko. Eskolagabea eta letragabea da analfabetoa.
‎Ezberdintasunak kalkulatzen ditu GGIaren dimentsio bakoitzean, eta horri dimentsio bakoitzaren batez besteko balioa kentzen dio, desberdintasun mailaren arabera. Hau da, GGIaren berdina bada, pertsonen artean desberdintasunik ez dagoela adieraziko du; txikiagoa bada, berriz, desberdintasuna areagotu egingo da. Genero desberdintasunaren indizea emakumearen desabantailen isla da.
‎Galduz gero, sarraila berehala aldatzea da aukerarik gomendagarriena, batez ere oporretatik pasatuz gero. 6 Bizilagun bati edo atezainari eskatu behar zaio modu erregularrean jaso ditzala publizitatea, gutunak eta etxean ez dagoela adierazten duten zeinu guztiak. 7 Etxebizitzako giltzak finkako atezainei utz dakizkieke, eta horiek leku seguruan gorde dituzte, inoiz ez eraikinera sar daitekeen edonoren aurrean.
‎Horrelako zor batek ustekabean etxebizitzaren eroslea har ez dezan, legeak saltzailea behartzen du saltze eskrituran gastu orokorrak ordainduta dituela adieraztera. Egunean ez dagoela adierazten badu, zor duen kopurua adierazi du. Ez da nahikoa saltzailearen hitzezko aitorpena, edozein zentzutan, baizik eta notarioaren aurrean etxebizitzaren edo lokalaren eta komunitatearen arteko zorren egoerari buruzko ziurtagiria aurkeztu behar du.
‎Zapatuko kontzertuen lehenengo txanda La Banda del Abuelok itxi zuen. Horren ostean, Gaztiok kokoteraino gaz, autogestioa eta askatasuna lelopean, manifestazioa egin zuten, egungo egoera politiko, sozial eta kulturalarekin ados ez daudela adierazteko.
‎garai bateko, XIX. mendeko lehen erdiko britainiarren" Biscayan Nation" delakoa, 1839ko prentsa ingelesean Muñagorri" Basque Patriot" izenez ageri zela eta azkenik Basque Nation bihurtu zela, XIX. mende amaieran hain zuzen ere. Eztabaidara iritsi ginen eta mintegi buruak eztabaidan gaztelaniaz egiterik ez zegoela adierazi zuen. Ohikoa den bezala, eztabaida piztu zuen galdera probokatzaileak eginez, eta ondokoa berehala bota zidan:
‎Ez ote dugu denok Trasimakorekin pentsatzen, zuzentasuna" nekagarrizko ondasuna" dela, eta jendaurrean" berak dakartzan irabazi eta oniritziengatik" bakarrik egiten dugula, ez berez denagatik? Glaukon solaskideak Gygesen ipuina —mitoa— ailegatzen dio Sokratesi, gizakien artean zintzo eta ez zintzorik egon berez ez dagoela adierazteko, komenentziak baino, eta denok zakur berdinak garela finean, ongiaren eta gaizkiaren haraindiko" naturak". Artzain batek eraztun bat aurkitu zuen bera ikustezin bihurtzen zuena.
‎– Beharbada arrazoi duzu: litekeena da Cartagenako guardia zibilen artean laguntza eman zuenetarik norbaitek bere kasa bahiketak eta hilketak bere gain hartzea, GALen martxa indartu eta geldirik ez zeudela adierazteko, besterik gabe... Dei horren helburua deskoordinazio seinale begi bistakoa da, edozein kasutan.
2012
‎Herrialdearen erdialdeko Combita kartzelan hasi zen protesta martxoaren hasieran, hango preso gerrillariek gutun bidez CCPren eta nazioarteko batzorde baten bisita eskatu zutenean, euren «giza eskubideak zertan dauden ikus ditzaten». Gobernuak onartu egin zuen eskaria hasieran, baina Juan Carlos Esguerra Justizia ministroak Kolonbian preso politikorik ez dagoela adierazi zuen. Orduan sortu zen polemika.
‎Giltza sekula ez da utzi behar lanpasaren azpian edo lorontzi batean sartuta, eta atean ere ez da oharrik utzi behar etxean ez daudela adierazteko.
‎Bretonek egin zuen su hori, bi haurrak desagertu ziren egun berean. Hasiera batean, Polizia Zientifikoak egindako txostenak pertsonen hezurrik ez zegoela adierazi zuen arren, ondoren egindako beste hiru ikerketek kontrakoa plazaratu dute.
‎Babelgo dorrearen dekonstrukzioa erabiltzen du Derridak adierazi transzendental, unibertsal eta bakar baten ideiaren hutsaltasuna agerian jartzeko. Jainkoak Babelgo dorrearen eraikuntza eten zuenetik eta gizakiak hizkuntza desberdinak hitz egitera behartu zituenetik, ez dago adierazi unibertsal eta bakarrik. Hitz unibertsala bera ere, beraz, plurala da hasiera hasieratik, eta etengabe dago itzulpenean.
‎Meschonnic ek gogor kritikatzen du zentzuaren eta formaren arteko dikotomian oinarritzen den zeinuaren teoria, jarraitutasun ezaren logika batean txertatzen baita: jarraitutasun eza dago adieraziaren eta adierazlearen artean, hizkuntzaren eta literaturaren artean, ahotsaren eta idazkeraren artean, soinuaren eta zentzuaren artean, literalismoaren eta pragmatismoaren artean. Bai poesian, bai itzulpenean, bi mutur horiek bateratzen ahalegintzen gara, inoiz helburua lortu gabe.
‎Beraz, ez du isuna ordaindu harik eta epaimahaiak ebazpena eman arte, interesdunaren erreklamazioa onartzen ez badu. Izapide horien ondoren, errekurtsoak eta erreklamazioak ezesten badira, zehatuari bide judiziala geratzen zaio oraindik isunarekin ados ez dagoela adierazteko eta deuseztatzeko eskatzeko.
‎Zorroek turgente eta kurruskariak izan behar dute, kolore berde distiratsuz. Tolestean puskatzen ez badira, fresko ez daudela adierazten du. Zorroko orban marroiak deskonposizio zeinu argia dira.
‎Gainera, ezkondu aurretik, notarioak izapidetuko du akta bat, non egiaztatzen baita ezkontideek ezkontzeko baldintzak betetzen dituztela, eta beharrezkotzat jotzen dituzten proba guztiak egingo dituztela, beharrezkoak diren edo ez. Egin ondoren, akta bat egingo du, oztoporik ez dagoela adierazteko. Litekeena da horrek guztiak nahikoa garestitu izana ezkontzaren aurreko izapideak.
‎Hitzordua amaituta, eskaileretan behera eta baita Parisen barrena antolatuta genuen segurtasun ibilbide labirintikoan, eta ibilbide amaierako kafetegian berdin, zelatan izan genituen burkideengandik arazorik ez zegoela adierazten zuen keinua jaso bitartean zain geundela, hamaika galdera egingo zizkidan burkideak Kyotoren inguruan. Denei gezurrarekin erantzun nien.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia