Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 142

2000
‎—Ez al litzateke hagitzez ere hobea zure nagusiak gai honi buruz izan dezakeen iritziaren berri jakitea, deusetan hasi baino lehen, zeren hura ez baita Avilakoa eta, dakizun bezala, giristandadean ere mundu guztia ez da erlikien aldeko itsu...? Edo, ez ote duzu pentsatu zer gertatuko litzatekeen, baldin zure nagusia akort ez balego eta iraintzat hartuko balu zure asmo ona, hain gai minberan.... Gisa horretan, bertzalde, erran zaharrak ez bezala, zeinak baitio:
‎—Mundu Zaharra ahantzi nahi baduk, hoa, bai, itsasoaren bertzalderat, non baitago Mundu Berria, baina jakik ezen bertze mundu horretarat hoanean, arestian utziari beha paratuko haizela, zeren gizonak berezkoa baitu duenarekin gogara ez egoitea eta deusekin ere ez kontentatzea —ihardetsi zidan kapitainak, bizitzaren liburuan irakurtzen ohituak.
‎—Pentsa emazu —isildu gabe forentse tikia—, oker ez banago eta ez dut uste oker nagoenik, emakumea, atera zutelarik, ordu batzuk egina zen ibaian, hamar hamabi aise. Horri, gutienez ere, bertze egun bete gehitu behar zaio, zendu zenetik uretara bota zuten arte.
2001
‎Arraroa zen hitz hura, larrua, larrutaldia, larrua jo, danborrak ahuntz larruz egiten zirela eta makilaz jotzen zirela aintzat hartuz gero. Hiztegien esploradore bihurtu ginen, euskarazko hiztegirik ez zegoen arren eta erdarazkoetan ere berba berdeen azalpenak minimoak ziren arren. Borobilen eta zuloen obsesioak jota bizi ginen ordurako.
2002
‎Mundua mundu denetik izan diren munstro izugarrienak eta ikaragarrienak dira gorgona horiek, izaki arraroak eta beldurgarriak, benetan, inoiz izan diren eta izango diren izaki harrigarrienak. Ez da erraza nolakoak diren adieraztea, antzeko beste piztia edo munstrorik ez baitago eta zaila bailitzateke antz pittin bat izan dezakeen piztia baten izena ematea. Itxurari dagokionez ere, oso zaila da nolakoak ziren adieraztea, hain izugarriak eta beldurgarriak baitziren.
‎Mirari eta Alazne azken ilaran jarri ziren, leku gehiagorik ez zegoela eta. Besteengandik aparte samar gelditzen ziren horrela.
2003
‎–Baina Greta ez dago eta...
2005
‎Amets". Horrela hobe, gauza handirik ez dago eta, izoztutako solomo apur bat ez bada. Pasta, tira, karbohidratoak, azkar erretzen dira apur bat mugituz gero.
‎–Hemen? –Karlos Felixek– Hemen mendia baino ez dago eta! Iluntasuna, simaur usaina eta sekulako hotza.
2006
‎Baroja, alderantziz, antiespainol amorratua zen. Baina, beste erremediorik ez dagoela eta, hizkuntza eta kultura espainolean jardutera deitzen zituen herrikideak – euskal" arrazaren" ezaugarri ezespainolak setatsu gordez betiere. Zein" ezinbesteko" identitate espainol da hori?
‎Itzulpen perfekturik ez dago eta Veronicak badaki bere lana inperfekzioen arteko distantziak laburtzean oinarritzen dela. Gustatu egiten zaizkio, ostera, zentzurik gabeko saltoak.
‎Berdin arropa eta ilaje Jainkoari laido egiten ziotenak eta, erran gabe doa, keinu, begirada eta proposamen likitsak oro. Gerlari ez zegozkionak eta gerlan ari ez zirenak, aferak nahiz pertsonak, Ministroen Kontseilua deitu batzarraren esku gelditu ziren guzti guztiak. Hura axolatzen zen jan edanen banatzeaz eta kakatokien erabileraz, erien eta kolpatuen zainketaz eta teilaturik ez zutenen patua arintzeaz.
2007
‎–Hor umea besterik ez zegok eta?, erantzungo zidan lagunetako batek.
‎Legeei gagozkiela, partikularki,, il n, y a pas d, objet d, une valeur absolue et l, on ne peut dire d, aucune loi qu, elle est bonne en soi. Une loi peut être bonne à certains moments et être mauvaise dans d, autres circonstances? 628 Honek ez du esan gura dena berdin denik, eta ohitura edo lege baten ongi edo gaizkia kontenplatzerik ez dagoenik eta haztatzerik (ongi eta gaizki absoluturik ez egoteak ez du esan gura batere ez dagoenik ongia eta gaizkia). Baina:
2008
‎esango zuen urte batzuk geroago Ernestinak. Ernestinak, baina, berezko marka zuen, bere izaera hura, adibidez, uso apal bat izatera bultzatzen zuena, ebanjelioaren hitzetan, edo bere egoteko modu hura, aditzera ematen zuena egon bazegoelako ez zegoela eta egon ez zegoelako bazegoela?, eta frai Millanek ez zion jada markatua zetorrenari ipar argi bat ipini baizik, beharbada.
‎" Gizon hark markatu zuen nire bizitza" esango zuen urte batzuk geroago Ernestinak. Ernestinak, baina, berezko marka zuen –bere izaera hura, adibidez, uso apal bat izatera bultzatzen zuena, ebanjelioaren hitzetan, edo bere egoteko modu hura, aditzera ematen zuena egon bazegoelako ez zegoela eta egon ez zegoelako bazegoela–, eta frai Millanek ez zion jada markatua zetorrenari ipar argi bat ipini baizik, beharbada.
2009
‎guretzat galdera edo pentsamendu eremu diferenteok, ez bakarrik bata bestea gabe guztiz egon daitezke, ezpada askotan batak bestearen interesa ito egiten dute. (Islamismoan, esaterako, gure konpartimendaketa mental hori ez dago eta ezin dute ulertu, edo guk haiek).
‎ez dute sekreturik gehiago izango zientziarentzat. Gizakia Natura baita, materia?, eta besterik ez, materia besterik ez dago eta. Materiaren arauek arautzen dute dena.
‎Hasteko, Jainkorik ez dagoela eta ezin egon dela, zure eskema mentaletan gaur hain hain ebidentea iruditzen zaizu, ezen dudatzen hasten baitzara halako ebidentziaz. Beharbada problemaren bat ezkutatzen da planteamendu guztian.
‎Zer da, izan ere, mila eta milaka urteotan gizon emakumeak ezberdinenetan Jainkoarekin pentsatu duena, pentsatu ez duena? Zer da Jainkoa?, berriro; eta zer da ez dagoen eta ezin egon dena. Hor dago koxka.
‎Arrazoimen bakarrik ez dagoela; ez mundu bakarrik. Ez dagoelako eta munduan ezin egon delako Arkimedesen puntu finko eta higiezinik mundua bere lekutik mugitzeko. Gizon emakumeak ez dauka bere razionalitate palankatxoak zoko irristakorretan, hor, hemen, ahal duen moduan bermatuz, iluna altxatzen ahalegintzea baino.
‎Mrs. Humphry Wardek kristautasuna arrakastaz biziberritzen du; Zolak, kristautasuna biziberritzerik ez dagoela eta, zientzia eta arrazoimenaren, erlijio berrian, aurkitzen du soluzioa; Barojak bistan da kristautasuna (funtsean judaismoa) biziberritzea gura ezin duena; baina erabat erlijioak, mitoarenak ez eta zientziarenak ere ez (zientzia ezin da izan erlijio bat), inolako etorkizunik ez duela, uzten gaitu.
‎–Bihar, gogorarazi iezadazu, apioa eta sagarra besterik ez, ados??. Baina Josu ez dago eta Norari ez dio hain aspaldikoa dirudien kalamatrika hori sartu nahi. Eta aspaldikoa zen, bai.
‎Koloreetako musika jotzen duten soinulariak daude bertan eta patata tortillaren usain zoragarria. Mahaira hurbiltzen denean, ostera, tortillarik ez dago eta Rosak zilarrezko maindirea altxatu eta mahai azpian begiratzen du.
‎Leherketa gertatu den orduan trena jendez beteta zegoen, 300 lagun inguru diote zenbait berriemailek, ordu honetan jendeak lanera joateko erabiltzen baitu trena. Hala ere, eta leherketak oso handiak izan diren arren, lehen berrien arabera hildakorik ez dago eta zaurituak arinak dira, larrialdi zerbitzuek eman dituzten informazioek diotenez. Lekukoek diote hildakorik ez dagoen arren, leherketa gertatu den lekuan, lur estalian, hogei lagun zauritu inguru ari direla sendatzen.
2010
‎Madarikatu nuen Teofilo Maria, intrantsigente hutsa zelako; madarikatu nuen Domingo, arreba etxean gelditzera behartu beharrean, gerrara eraman zuelako; madarikatu nuen Ada, buruan txoriak zituelako; eta madarikatu nuen neure burua, hondamendia eragozten jakin ez nuelako, ez egon eta ez egin?
‎Are gehiago: gai hura hizpide genuenean, erne ibiltzeko esaten nion, zuzeneko testigantzaren baten atzetik ibiltzeak bere arriskuak baitzituen, ikerketak Domingo eta Adaren batailoi anarkistako kideren batekin edo batzuekin harremanetan jartzea eskatzen zion?, Francoren erregimenaz ez baitzegoen eta ez baitago fidatzerik. –Ni ez naiz politikan sartzen, badakizu, lehendik ere kalte ederrak ekarri zizkigun-eta, baina uste dut badudala anai arrebak nola hil ziren jakiteko eskubidea, eta lortu arte ez dut etsiko?.
‎Ez nuen etsi, hala ere, eta erizain batengana jo nuen orduan: ekar ziezadala zerbait, pattar botilatxo bat besterik ez bazen ere, sendatuta gero ederki ordainduko niola; eta berak pattar merke bat ekarri, eta nik, ohitua ez nengoen arren eta pattarrak zintzurra erre egiten zidan arren, zurrutez zurrut hustu nuen botilatxoa. Mementoko arindura izan banuen ere, okerrago esnatu nintzen biharamunean, delirium tremens baten eraginpean.
‎Ez gara hasiko berriro eztabaidatzen lehendik eztabaidatutakoa?. Aterabiderik ez zegoela eta saioa bukatutzat eman behar zela esan genuen. Orduan, Aresek esan zuen:
‎Barajasko atentatua gertatu eta gero Gobernuak uko egin zion ETArekin biltzeari, baina bi aldeek harremanetan jarraitu zuten, Henri Dunant Zentroaren bidez. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak funtsean hiru mezu helarazi zizkion ETAri nazioarteko bitartekarien bidez: batetik, Barajasko atentatuaren ondoren, ez zegoela alderdien arteko akordio politikorako aukerarik; bestetik, ez zegoela ETArekin zuzenean biltzeko baldintzarik; eta, prozesua berriro abian jarri ahal izateko bide bakarra zegoela: erantzun armatuaren aukerari uko eginez adierazpen publikoa egitea.
‎Euskarriei begiratuz gero, filologoek letrei erreparatu behar zietela nabarmendu zuen Gorrotxategik. Eta Veleian letra etzanik ez zegoela eta hori harrigarria zela idatzi zuen. Halaber, idazkunetan komak aurkitzea, garai eta toki guztietako epigrafia latinoetan ezagutu gabeko ezaugarria?
‎Lehendakariaren gorpuaren gainean soldadu nazionalak Bilbon sartuko zirelako hitzez egin zuen barre Nagorek,, lendakari? (sic) ez zegoen eta.
‎Madarikatu nuen Teofilo Maria, intrantsigente hutsa zelako; madarikatu nuen Domingo, arreba etxean gelditzera behartu beharrean, gerrara eraman zuelako; madarikatu nuen Ada, buruan txoriak zituelako; eta madarikatu nuen neure burua, hondamendia eragozten jakin ez nuelako, ez egon eta ez egin...
‎Are gehiago: gai hura hizpide genuenean, erne ibiltzeko esaten nion, zuzeneko testigantzaren baten atzetik ibiltzeak bere arriskuak baitzituen —ikerketak Domingo eta Adaren batailoi anarkistako kideren batekin edo batzuekin harremanetan jartzea eskatzen zion—, Francoren erregimenaz ez baitzegoen eta ez baitago fidatzerik. " Ni ez naiz politikan sartzen, badakizu, lehendik ere kalte ederrak ekarri zizkigun-eta, baina uste dut badudala anai arrebak nola hil ziren jakiteko eskubidea, eta lortu arte ez dut etsiko".
‎Baina zu hobeto zaude emakume batailoi batean borrokatzeko, antza... ’ Ez nuen etsi, hala ere, eta erizain batengana jo nuen orduan: ekar ziezadala zerbait, pattar botilatxo bat besterik ez bazen ere, sendatuta gero ederki ordainduko niola; eta berak pattar merke bat ekarri, eta nik, ohitua ez nengoen arren eta pattarrak zintzurra erre egiten zidan arren, zurrutez zurrut hustu nuen botilatxoa. Mementoko arindura izan banuen ere, okerrago esnatu nintzen biharamunean, delirium tremens baten eraginpean.
2011
‎Ez dago, manipulazio interesatua bai, baina ez gaitzulertze posiblerik. Axaleko irakurleak beharbada ohartzeke pasa litzakeen bereizketa terminologikoak aparte, puntu honetan Jaspers errepikakorra da, gaizki ulertu nahi lukeenari ere zirrikiturik ez dio uzten, behin eta berriro insistituz erru kolektiborik ez dagoela eta erantzukizun politiko kolektiborik ez dagoela. Beti, eta behin eta berriro, erantzunbeharraz mintzo da, erreparazioen obligazioari erreferentzia aldiro garbi utziz (or.
‎Leihate handiekin, argi askoko tokia delako atsegin du, eta argipean aritu gara hizketan. . Gidoi lanean oso aske sentitzen naiz, neure buruaren menpe baino ez nago eta neure buruari ematen diodan denbora guztia dut. Oso fase polita da:
‎Izerdia zen gurean nagusi, eta etxe guztia izerdi usaina hartzen joan zen pixkanaka. Hirugarren solairuko Loritoa kexu nuen egunero, bero horrekin ez zegoela eta gure amak ez bezala banuela garaia etxean diru pixka bat gastatzeko.
2012
‎–Kaixo, Marisa. Etxeko giltzak behar ditut; Joxan ez dago eta?
‎Umore txarrez eta sekulako buruko minarekin jaitsi nintzen hegazkinetik. Zorionez, Donostiarako autobusean hiru pertsona baino ez zeuden eta bidaia osoa lo igaro nuen. Gaueko hamar eta erdiak ziren Amarako autobus geltokira iritsi nintzenean.
‎Pazientziaz jokatu zuen ordura arte nirekin. Nik era guztietako aitzakiak bilatzen nituen berarekin ez egoteko eta, halere, berak bereari eutsi zion. Tinko.
‎Ez dago, manipulazio interesatua bai, baina ez gaitzulertze posiblerik. Axaleko irakurleak beharbada ohartzeke pasa litzakeen bereizketa terminologikoak aparte, puntu honetan Jaspers errepikakorra da, gaizki ulertu nahi lukeenari ere zirrikiturik ez dio uzten, behin eta berriro insistituz erru kolektiborik ez dagoela eta erantzukizun politiko kolektiborik ez dagoela. Beti, eta behin eta berriro, erantzunbeharraz mintzo da, erreparazioen obligazioari erreferentzia aldiro garbi utziz (or.
‎Pertsona bezala tratatua izateak egiten gaitu pertsona, baina hain zuzen beharrena litzatekeen tokian eta orduan, ez zara pertsona bat. Orain ja ez zaude eta ezin zara seguru egon, zu beti eta nonahi pertsona bat zarela. Ez zara.
‎Azkenean, gure ezpainek elkarrengana hurbildu eta bat egin dute musu gartsu eta hordigarri batean; eskuak izotza bezain hotz zituen, baina sutan burua. Orduan, paperean guztiz zentzugabeak diren, berriz esaterik ez dagoen eta gogoratzea bera ere ezinezkoa den elkarrizketa horietako bat hasi da bion artean: hotsen esanahiak hitzen adiera ordeztu eta osatu egiten du, Italiako operan bezala.
2013
‎Eta honek, arratsaldean ahizparen ahotik entzun nahi zuena alabarenetik entzuteko esperantzaz, Hendaiako apartamentuaren gaineko kexak kontatu dizkio: negu eta uda, edozein ordutan eta edozein egunetan polizia nazionalek eta guardia zibilek jartzen dituzten kontrolak eta haiek sortzen dituzten ilara amaigabeak; Hendaia neguan zeinen aspergarria den inor ez dagoelako eta hondartza zikina dagoelako; jada ez duela neguan uretan sartu eta hotzik pasatzeko gogorik; udan zeharo aspergarria dela jende gehiegi dagoelako eta ezin delako lasai egon; nazkatuta dagoela gaizki janzten diren frantsesez eta hondartza kolonizatzen duten nafarrez; hain apartamentu txikia itogarria dela; balkoitik hondartza ikusteko ia funanbulista izan behar dela?... (egia aitortzeko, Karolek berak ez daki zer den entzun nahi duena, baina Eulalik esan diona justu entzun nahi ez zuen guztia izan da).
‎Hogeita bi urterekin apaiztu zenetik 65ekin hil zen arte Frantzia iparraldeko Étrépigny n egon zen. Egunez mezak eman eta eliztarrak hartzen zituen aitortzan, eta gauez Jainkorik ez dagoela eta erlijioa herria zapaltzeko asmatutako fantasia bat dela frogatzeko idazten zuen. Mirariz libratu zen haren eskuizkribua sutan erretzetik, eta garaiko pentsalariek zabaldu zuten lau haizetara.
‎Paueko Auzitegiak 129/ 83 kasua zabaldu zuen Mohand Talbiren aurka, eta gero artxibatu egin zuen. Espainian, Auzitegi Nazionaleko 5 Instrukzio epaitegiak 18/ 95 sumarioa zabaldu zuen, Dominguez, Alvarez, Planchuelo, Sancristobal eta Amedoren aurka, baina 2003ko ekainaren 18an kasua artxibatu egin zuen, inputaziorako zantzurik ez zegoela eta.
‎Ondorioen gainean gauza segururik pentsatzera ausartzen ez bazen ere, Elizabethek atseginez hartu zuen Bingleyren jokaera. Horrexek eman zion bere gogoak har zezakeen bizitasun guztia, umore alaian ez zegoen eta. Darcy jauna eta bera mahaiak jar zitzakeen urrunena zeuden elkarrengandik ia ia.
2014
‎Ez diren eta ez dauden amekin akordatzen naiz amaren egun ofizialean. Ez dauden eta ez diren haur horien atsekabean, lagun.
‎Bere istorioa idazteko asmoz, Donostiako kafetegi diskretu batera etorri gara. Bat batean, bi emakumek, beste mahairik libre ez dagoela eta ea gurekin eser daitezkeen galdetzen digute. –Kaka Zaharra!
‎haren balioa unibertsala da(, sans nulle tache locale ou nationale?), eternala da, baina iragankorra da. Atenasen bakarrik egon da, behin bakarrik egon da, jadagoneko ez dago eta inoiz ez da berriz egongo231. Les dieux passent comme les hommes, et il ne serait pas bon qu, ils fussent éternels? 232 Historian dena mugatua da, dena iraungitzen da; deus ez da betiko, deus ez unibertsal; hots, ikuspegi batean liluragarri dena, gogaikarri da bestean, batean unibertsala, txokotarra ageri da mundu zabalaren aldean233, balio eternaleko uste zena, edozer bezain erorkor ja... Betiereko deuseztea da betiereko zer bakarra.
‎Giltzaz itxitako boltsa larruzko bat zeukan ekipaje bakarra. Belaunetan zeraman, non jarri ez zegoen eta.
2015
‎–Konturatzen al zarete ze itsusia den egiten ari zaretena? Hemen ez dagoen eta zuek guztiok baino arazo handiagoak dituen lagunari leporatzen zuena bakarrik den erantzukizuna. Futbolean jokatzeko lehen araua laguna errespetatzea da; hori ikasi zenukete beste ezer baino lehenago.
‎Karpov atxilotu zutenean ez zuela ezer salduko erabaki arren, konfiantza handiko bezeroei saltzen hasita zegoen berriro. Bazitekeen Arkitektorik ez egotea eta poliziak talde guztia atxilotu izana, baina posible zen, baita ere, Arkitektoaren gizonak bere bila ibiltzea eta agian polizia ere bai; badaezpada, tratuak egunez baino ez zituen egiten orain.
‎Non eskuinera, harritu zen Erre, han ez zegoen eta ezer. Pista bidera ere iristen ez zen harri txintxarrezko xenda bat baino ez, aspaldi utzitako harrobi batera zeramana, bariante berriaren azpian zokoratua.
‎ETAren konpromisoa zigilatze prozesua bururaino eramatea zela adierazi zuen,, azken armategia zigilatu arte?, baina prozesu konplexua zela eta zailtasunak izango zituela: ? Ez dago ETAren borondatearen edo Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen profesionaltasunaren esku soilik. Edozein erasok, edozein oztopok zigilatze prozesuaren bideragarritasuna goitik behera baldintza dezake?.
‎izenarekin), eta horretan tesia hauxe zen: (...) prozesu demokratiko baterako baldintzarik ez zegoela eta konfrontazio ziklo luze baterako prestatu behar genuela gure burua?. 23
‎Garai hartan, dena den, negoziazioa ez zegoen ETA (m) ren epe laburreko lehentasunetan. Negoziazioaren garaia bainoago, higadurarena zen.
‎Eugenio Etxebesteren iritziz, erabat asmatu zuten borroka armatuari buruzko eztabaida oinarri sozialetara eramatean: . Ikusita jarrerak antagonikoak zirela, desadostasuna konpontzerik ez zegoela eta betirako luza zitekeela, eztabaida kalera eramatea erabakigarria izan zen. Hitz egin dezala jendeak argi.
‎–Ezker abertzaleak bere estrategia gatazka gordintzera eta konfrontazio politikoa maila gorenera eraman behar ditu. Epe motzeko prozesurik ez dago eta epe motzean ez da negoziazio prozesu bat irekitzeko baldintzarik aurreikusten. Borrokak soilik eramango gaitu prozesu berri bat irekitzeko baldintzetara eta borrokak soilik bermatuko du emaitza positiboa ekarriko duen negoziazio prozesua?.
‎Txaboletatik ateratzea ere lan gaitza bihurtu zaie, zero azpiko 30 gradu inguruko tenperaturan ez baitago modurik urruti iristeko. Larruzko botak busti eta hoztea arrisku galanta bihurtu zaie, haiek lehortzeko sua ez dago eta noiznahi piztuta. Ura eta egurra dira euren buruhauste, ia beste ezertarako zirrikiturik uzten ez duen uneoroko obsesio setatia.
‎Beleak hildakoen artean arakatzen ari dira, eta gorpu hilen usainak dozenaka erakarri ditu inguruetatik. Gorpu bati begiak erauzi dizkiote, sarraskijaleak ez daude eta itxaroteko.
‎–Ez kontatu haurrentzako ipuin gehiago, mesedez, ez nago eta aldartean. Sarrerara itzuli behar dut.
‎4 Hiriaren erdialdeko izozki dendetan ez egotea eta inguruetan ez paseatzea.
‎Ondotxo dakizue nire ondasunak zelan banatuko dituzuen. Banatzeko larregi ere ez dago eta! Zure aita den agure honen azken burutazioak baino ez dira.
‎Ez nago ingurukoak bezain mozkorra, ezta haiek bezain aldarte onean ere. Hobe izango nuen etxera joan izan banintz afaltzera, hemen gauza onik ez dago eta. Honezkero alferrik izango da baina.
‎–Heuk etorri duk Parisa materialaren bila, hori ez zagok eta postaz bidaltzerik. Lortu ere ez zakiat non lortu hainbeste T8 Kloratita ez duk hainbesteko kezka.
‎Baina nik ez dut ahaztu nahi; kontua da ezagutzen ez nuen seme bat nuela. Adinaren gauzak zirela uste nuen eta denborarekin joango zitzaizkiola, elkar ulertzen bukatuko genuela, baina orain bera ez dago eta sekula ez dut izango nire semea ezagutzeko aukera. Berari buruzko edozer gauza kontatzea eskertuko nizuke:
‎Ez genuke nahi nagusia (Fidel Castro) hiltzerik. Beldurra ematen dit horrek, hura bezalako gizonik ez dago eta. Martí izan zen lehen; Fidel gero?
‎Oihenart da Zuberoako idazle nagusia, eta ardura handiz ikusi zuen euskararen zatiketa. Axularrek bezala, euskaldunak administrazio barruti bakarrean ez egotea eta batzuek besteekin hartu eman txikia izatea jo zituen arrazoitzat. Hauxe esan zuen Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeak zirela-eta bere poesien amaieran:
‎–Raison d. Etat: hori izan zen, besterik ez; lehenik bortizkeria aitzakiatzat hartu zuten, baina gero Conseil d. Etat delakoak erantzun zuen bortizkeriarik ez zegoela eta orduan ideiengatik (separatismoagatik) debekatu zuten. Mugimendua zuten debekatu, baina kazeta ezin zuten debekatu.
‎Jendeak lehenengo frantsesezkoa irakurri ohi du, eta gero, denbora badu, euskarazkoa. Euskarari dagokionez, kantitatea ez dago eta kalitatea ez da zaintzen; egia esan, sermoi horiek ongi idatziak dira, baina beti ideia beretsuak errepikatzen dituzte. Berrietan, albisteetan eta gauza bizietan ere sartu behar luke euskarak, jendearen pizteko.?
‎ureztatze sistemarik ez dagoela eta laborantzasistema
2016
‎Beste arazo bat bazen ere, biziaren ondoko bizia agure atsoen gogoetatik desagertzea, biziaz aspertzea, eta heriotzaren eskasean, sinesmenik batere ez agertzea haien gogoetan. Hila izan daitekeen beste bizi bateranzko bidea desagertuta zeukaten betiko, derrigorrez, heriotzarik gabe, beste bizirik ez baitzegoen eta betiereko bizia lurreko bizian lortzen zelako.
‎Izarren eta eguzkiaren ikerketa sakonen ondotik, bizi berria mugatzeko ziren egunen, hilabeteen eta urteen iraupena neurtu zuten, jatorrizko planetan denborarik ez baitzegoen eta bizi uneak mugagaitzak ziren. Astronomia ikerketei esker, lurrean laster kokatu egin ziren.
‎Tenperatura gozo bezain epela zegoen. Argi artifizialik ez zegoen eta kanpoko naturalak egoitza osoa argitzen zuen. Hegazkin baten gida kabinen antzeko tresnarik ez zegoen batere.
‎ezarri baitzuten, mamizko ihauteri batean gai bat ezarri behar balitz bezala. Prehistorikoak erakutsi izan balitu, edo Adan eta Eba, edo ere Erek eta Habil tresna zaharrak osatzen, paso, baina halakorik ez zegoen eta Sap horretaz zen harritu. Benetan balditu egin zen, ohartuz nola ihauteri hiritar haren antolatzaileek euskal nortasuna hainbeste galdu zuten ez ikusteko funtsezko ihauteriak bere herri mamia bere baitan zeukala eta pellokeria hori hautemanez, Hiruburu, bere leizean, nardatuta egon zitekeela gogoan hartu zuen.
‎Ebak, erabat balditurik, ea leizeetan bizi ziren galdegin zion, halako bizi atzerakoia bizigaitza iduritzen zitzaiolako. Edenean ere, halakorik ez zegoen eta biluzirik bizi ziren, batere hotzik izan gabe, pentsa. Richardek bere solasaldia jarraitu zuen, orduko gizakien egoera adierazi nahiz.
‎Naturalista jakintsuak baiezkoa eman zion, bere ile luzeak urduri moduan atzaparkatuz. Behin edo beste, zientziak kaxa argitsu horren deskubrimendua egiten balu eta argiaren indar neurtzailearen kaxarena frogatzen balu, elizak, hura onartzeko obligazionea ukanen zuela esan baitzion Sapek, Jainkoak hor ezarri zuela esateko obligazioena izango zuela eta horrek kezkatzen hasi zuen, baina horretan ez zeuden eta denborari bere denbora uztea deliberatu zuten.
‎Kondairan zehar, bi teoria aurkariak bat bestearen aurka mailukatu izan diren arren, elizako teologo adituek, gaur egungo hogoita batgarren mendean, Darwinen teoriari baiezko zientifiko bat eman diotela dirudi, zientziaren frogen aurka ezer egitekorik ez dagoelako eta Big Bangaren benetako eztandaren aurka, are gutiago.
‎Gizakiek gizakien ikermoduak dituzte, haien kontzeptuetan oinarrituak, eta zaila izango liteke, bere muinetatik kanpoko beste ezezagun litzatekeen neurmodurik erabiltzea, gizakien menpetasunetik kanpo litekeena, kosmosean dabilen denbora zehazki aztertzeko eta neurtzeko. Hasieratik ez balitz, beraz, nola existi liteke Jainkoa, kreazio hastapenean jadanik ez balego eta lehen burbuila sortzeko hantxe ez balego ere?
‎Mendi haren izena edo leize harena, beste erreka biziarena eta halaxe, inguruak zehazki deskribatu arte. Hantxe Jainkorik ez zegoen eta bizia emeki emeki joaten zela zagerien, denboraren noziorik gabe edo denborari iraupen ezin luzeagoa emanik.
‎Motxila hartu beharrean kalean topatutako maleta zaharra hartu nuen oraingoan, alkandorak zimur ez zitezen, edo, egia esan, maleta berri zaharra erabiltzeko egunaren zain nengoelako aspaldian. Petuxkiren etxetik igaro nintzen agurtzeko, baina ez zegoen eta ohartxo bat utzi nion atean.
‎Goazen Katalunia begiratzera. Katalunian ez dago ETArik. Zer esan diete?
‎hitzak eta kontzeptuak esanahirik badute garai postmoderno hauetan; izan ere, Juanjo Olasagarrek honetaz aritu ginenean gaztigatu zidan moduan,, maisulanak kanon bakarra eskatzen du, arau bakarra, edo beste modu batera esanda Modernitatea, edo Errenazimentua, arau bat. Baina orain artelana zer den arautzen duen araurik ez dago eta, beraz, ez dago maisulanik?. Baina demagun baietz, oraindik zentzurik duela, eta jarrai dezadan zentzugabekeria honekin?.
‎bizirik iraun, elikagairik ez dagoelako eta oxigenoaren kontzentrazioa txikitu egiten delako
2017
‎Xeferinok atzetik jarraitu dio, kelizeroak gehiago berotu gabe lagunari, badaezpada. Ez dago eta txantxetarako. Kostatu zaio jarraitzea; orain ez du parapenterik behar hegan egiteko.
‎– Ez zegok etarik! Markakoa haiz gero hire, eta?
‎Kontuan izan behar duk, bestalde, Zorba arrotza dela, mazedoniarra, eta kretarrontzat desohore handia izango litzatekeela eskua goratzea gure herriaren gonbidatu baten kontra... Tirok, emaiok eskua, holaxe, hori baino adore marka ederragorik munduan ez zegok eta. Eta orain hator gurekin txabolara; baso bete ardo edango diagu eta metro bat lukainka erretzen parako diagu bake hori ongi zigilatzeko, kapetan Manolakas!
‎Ezin zuen sinetsi. Baba boxeo jaialdian ez egoteak eta bere hitza ez betetzeak min egin zion, baina, azken batean, hura ezezaguna zuen. Leterena oso bestelako kontua zen.
‎Aldi berean, hazkunde ekonomiko iraunkor horri eutsiko bazitzaion, merkatu berriak aurkitu behar ziren munduan barrena, eta, beraz, konkistatu edo okupatu egiten ziren merkatuok. Askatasunaren kontzeptua, liberalen ulerkeran, ez zegoen eta ez dago soilik jabetzari lotuta; aitzitik, arrazionaltasun molde zehatz batekin ere badu zerikusirik, zeinak erregulartasuna ez ezik, eraginkortasuna ere badakarren. –Mendebaldeko nazionalismo?
‎Amaren negarrak ezustekoarengatik zirela sinesgarria egin zitzaion neskari. Haserre ez egotea eta, batez ere, aitarengandik errietarik ez jasotzea, ez.
‎Eta, agian, hori da benetako arazoa. Euskara hegemonikoa izatea bilatzen duen hizkuntza politikarik ez dagoela eta ez dela ikusten horren arrastorik ere erakundeen eta alderdi politikoen asmo eta plangintzetan?. Iñaki Petxarroman,. Argazkia geldi?, Berria,.
‎Muturtuta egon zen hurrengo egun osoan. Konfiantzarik ez zegoela eta, kexaka aritu zen. Etxerako trena hartu genuenean, lasaitu ederra hartu genuen denok.
‎–Lehena, konponbide osoari zegokion. Gauza bat zen alde biko negoziaziorik ez egotea eta beste bat negoziazio horietan ebatzi behar ziren gaiak zintzilik uztea. Konponbide osoa bideratzeko eredu berri bat eraiki behar zen?.
‎Grekoa defini genezake, esate baterako, esklabo izateko jaioa ez dena legez, edo mito eta teatrozalea legez, edo ipuin asmatzaile handinahi gezurtia legez(. Graecia mendax?); edo grekoz mintzo dena legez besterik gabe. Grekotasunaren azken esentziarik ez dago eta, testuinguruaren arabera, ezaugarri akzidentalago edo substantzialagoak nabarmen litezke hura ezagutarazteko. Euskaldunen janzkera Humboldti bere garaian bereizgarri nazional interesgarria iruditu zitzaion;, kilt?
‎Nire babes moral guztia duela, horixe esango dut. Berari buruz ahoz aho dabiltzan esamesa itsusi, faltsu horietan egia izpirik ere ez dago eta.
‎Mozkorrago eta obsesionatuago bere bekatuekin, makina bat aldiz deliberatzen du, bere buruaz kupituta, handik, absoluzioa emango liokeen apaiz onbera bat mugaz bestaldean bilatzeko eta konfesatzeko eta beste bizimodu bat Jainkoarekin bakean egiteko. Baina badaki, bestalde, Tabascoko kristau sinestunentzat apaiz ustel negargarri hauxe beste apaiz posibilitaterik ez dagoela eta bere eginbidean jarraitzen du. Bere barruko ondikoaren ikusle, ikusle errukitsua da herritar xumeen miseria guztiena ere, eta ongia besterik ez du nonahi egiten.
2018
‎Beraz, «sexua» indarkeriazko prozesu baten ondorioz sortutako errealitate irudipena da, baina irudipen edo ondorio horrek berak ezkutatzen du prozesua. Ikusten den guztia «sexua» da, eta, hortaz, badirudi «sexua» baino ez dagoela eta kausarik gabea dela, baina hori da kausa inon ikusten ez delako, beste barik. Wittig ohartzen da bere jarrera senak dioenaren kontra doala, baina sena politikoki nola lantzen den argitu, erakutsi eta ezbaian jarri nahi du, hain zuzen ere:
‎Aita etxean ez zegoenez eta amak erregistro zibileko, aita, atala hutsik uzteari uko egin zionez (izan bazuelako aitarik, hark akta sinatzera joaterik ez bazuen ere), ezin izan zuen alabaren jaiotza inskribatu eta ez zioten eskolara joaten uzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia