|
Hainbesteraino hunkitu zuten mutilaren hitzek Regina, azken urte hartan Gabinori eta Gabinoren gaixotasunari emana?, non bihotza haustera balihoakio bezala sentitu baitzen; eta, halere, Domingori zerbait esateko gogoa piztu zitzaion, sabel irauliak hitzak ekartzen zizkion mihira, esker onekoak batzuk, baita hitzik zuhurrenak ere: kontuz, seme,
|
ez
egin horrelakorik, hil nahi ez banauzu behintzat?, baina ohartu zenean ezen hitzak negarrerako bidea urratuko ziola, ezpainak ere dardarka jarri zitzaizkion une batez?, isilik egotera deliberatu zen; zorionez, hantxe zegoen izeba Ernestina ere, zeinak esan baitzuen:
|
|
Hainbesteraino hunkitu zuten mutilaren hitzek Regina –azken urte hartan Gabinori eta Gabinoren gaixotasunari emana–, non bihotza haustera balihoakio bezala sentitu baitzen; eta, halere, Domingori zerbait esateko gogoa piztu zitzaion –sabel irauliak hitzak ekartzen zizkion mihira, esker onekoak batzuk, baita hitzik zuhurrenak ere: kontuz, seme,
|
ez
egin horrelakorik, hil nahi ez banauzu behintzat–, baina ohartu zenean ezen hitzak negarrerako bidea urratuko ziola –ezpainak ere dardarka jarri zitzaizkion une batez–, isilik egotera deliberatu zen; zorionez, hantxe zegoen izeba Ernestina ere, zeinak esan baitzuen:
|
|
Maria Sarak irribarre arina egin zuen, Begi bistakoa da, eta aldaezina, eta, dirudienez, horrek biziki kezkatzen zaitu, Ez nau biziki kezkatzen, norberaren adinak besteren adinaren erlazioan baizik ez du egiazko esanahirik, hirurogeita hamar urteko batek gaztea naizela iritziko dio, ausaz, hogei urteko gazte batentzat agure bat naiz, ezbairik gabe, Eta nirekin alderatuz, zer zara, Zuk zure urdin gutxi horiek tindatu dituzu, eta ni neureak erakusten hasi naiz, hortaz, hogei urteko neskatxa baten aurrean dagoen hirurogeita hamarreko gizona naiz, Zure kontuak ez dira zuzenak, elkarren arteko diferentzia hamabostekoa da, Orduan hogeita hamabost urte dauzkat. ...a, baina ez naiz zure etxera etorri horretaz hitz egiteko, Eta ni, zertara etorri zaren galdetzen badizut, buruiritzi samarra izango naiz, Edo zakarra, Ez naiz gauza egokirik esaten ari, bat batean esaldi bat esan eta dena hondatzen dut, Ez zaitez horren beldur izan, ez duzu ezer hondatu, egia dena da biok gaudela beldurtuta, Ni orain hemendik zutitu eta musu ematera hurbilduko banintzaizu, agian,
|
Ez
egin horrelakorik, baina, egitekotan, egin ezazu aldez aurretik gaztigatu gabe, Gero eta okerrago ari naiz, beste batek jakingo luke gauzak behar bezala egiten, Beste batek beste emakume bat edukiko luke hemen, Amore ematen dut, Esan dizut hau bisita bat baino ez zela, itxaroteko eskatu nizun, Horixe egiten ari naiz, baina nik behintzat badakit zer nahi dudan, Egia da garrantzizkoa dela norberak ... Raimundo Silva zutitu egin zen, baita Maria Sara ere, gizonak mahaia inguratu zuen, hurbildu zen, baina ez gehiegi, beso bat arinki ukitzeko lain, bisita hastear zegoela adierazteko bezala edo, hala ere emakumea geroratzen zen, mahaiari begiratzen zion, mahai gaineko objektuak, lanpara, paperak, bi hiztegi, Beraz, hemen egiten duzu lan, galdetu zuen, Bai, hemen egiten dut lan, Ez dut setio famatu baten aztarnarik ikusten, Ikusiko duzu, gaztelua bulego hau baino gehiago da.
|