Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 241

2002
‎1996an, hiritar ekimenek eta kostuek bultzatuta (25.126 milioi, zeinetatik 5.835 milioi publikoa zuen izan) eta Eusko Jaurlaritzaren gaitzespen eta mugimendu ekologisten oniritziarekin, errauskailua ez egitea erabaki zen. Hala ere, badirudi,, hiritarrek ez badakite ere?, eztabaida berriro piztuta dagoela azken urte luzean.7
‎Auzitegi Gorenarentzat ez zegoen zalantzarik. Heriotza “lizar” gozokia irenstean gertatu zen, auzitegiko medikuaren txostenaren arabera, eta heriotzaren “kausaren ebidentziaren aurrean” autopsia ez egitea erabaki zuenean. Espainian gozokia banatzen duen enpresaren erantzukizuna produktuak gertaeraren egunean indarrean zeuden erregelamenduzko aginduak betetzen zituen arren gertatzen da.
2003
‎Ez nuen krisi momentuan utzi bertsolaritza, une onean nengoen. Baina azken urteetan pistoia jaisten hasi nintzen, eta urtean 30 saio baino gehiago ez egitea erabaki nuen. Oholtzan egoteko beste modu baten bila nenbilen, eta pentsatzen dut itzultzekotan beste zerbait egitera itzuliko naizela, eta ez lehengo trotera.
‎Avignongo jaialdiko intermitenteen grebak eragin mimetikoa sortu du eta ondoren etorriko diren beste jaialdi batzuk bertan behera utziko dituztela iragarri dute artista eta teknikariek. Esaterako, Arroxelako kantu eta musika jaialdia, «Les Francofolies» izenekoa, ez egitea erabaki dute, gauza bera gertatu da Renneskoarekin, Pauekoaren eta Albikoarekin. Frantziako Gobernuaren eta intermitenteen artean akordiorik lortzen ez bada, dirutza handiak galduko dira, jaialdiko sarrerez gain, turismoak diru asko mugitzen baitu.
‎Baina gaur Ainhizek eguzkiak azalaren margoa gorputz osoan berdintzea nahi du. Gainera, atzean utzi dute erdi inguruan bikiniz paratzeak sortzen zien morboa, ondoan hainbesteko lotsarik ez zuen gazteren bat biluzik jarriko zitzaien itxaropenaz, eta geroko lotsak top less egin ez egin erabaki ezinik, edo bainujantzia aldatzerakoan zerbait erakutsiko ote zuten. Euren adinekoek ez zuten egiten, baina interesgarriagoa zen hogeiak atzean utzitakoen anatomia batez ere ustekabean euren ezaugarria gogortzen hasten bazitzaien.
‎– Edozein arrazoirengatik etxebizitza ez erostea erabakitzen bada, erreserbatzeko zenbatekoa ordaindu ondoren; zenbateko hori galdu egingo da, saltzailea ez baitago hura itzultzera behartuta. Saltzaileari eragindako nahasmenduagatik egin den ordainketa bat bezalakoa izango litzateke, eragiketa itxita zeukana, eta erreserbatik hasi eta erosketak aurrera ez egitea erabaki arteko epean, hark beste erosle bat aurkitu zezakeen, baina erreserba gorde dut. – Seinalea jaso ondoren saltzaileak erabakitzen badu salmenta ez egitea edozein arrazoi dela medio (damua, eskaintza hobea, etab.).), erreserba gisa emandako zenbatekoa gehi zenbateko hori itzuli du.
‎Zalantzarik izan ez dezagun, jakin behar dugu eskubidea dugula konponketaren prezioa zehazten duen aurrekontua emateko. Baina gero konponketarik ez egitea erabakitzen badugu, aurrekontua egin zuen zerbitzu teknikoari ordaindu diogu hura egiteko ezarritako tarifa. Gainera, gure etxetresna elektrikoak konpontzeko lana errazten diguten beste aholku erabilgarri batzuk ere badaude:
‎Emakumeak une batzuk lehenago eman zizkidan zirriborroak izenik gabeko idazle horrenak izan zitezkeela pentsatze hutsak aztoratu egin ninduen eta bulegoan batetik bestera nenbilen, ibilian irakurriz, ez baitakit egonean pentsatzen, eta, telefonoak jo zuelarik, jaramonik ez egitea erabaki nuen.
‎Bere sekretuen atea ireki nahi izan dionean, Joxepak ez dio ulertu. Eta kasurik ez egitea erabaki du. Izan ere, ez al zion semeak esan:
‎Hamabost bat asko jota, gehienak haize orratza baino bakartiago. Eta tunelek eskaintzen duten erraztasuna gorabehera, gau hartan lanik ez egitea erabaki nuen. Baina lehen  bagoiko lehen konpartimentuetara iristen ari nintzela, gutxienik ustean, begiz jo nuen.
‎Ez zidan jaramonik egin eta, tira, Benjaminek niri bota zidan izena bota nion, halakorik ez egitea erabakita nuen arren. Franco hil ondoren iraganeko kakari ez eragiteko tratua egin zuten, bai, tratuak egiteko eta erabakitzeko ahalmena zutenek.
2004
‎Hitz sinonimoen sariketa gehiago ez egitea erabaki dutela antolatzaileek, denbora eramangarri alai bat izan dena burruka tamalgarri bihurtu delako.
2005
‎Komunikazioa jasotzean erregistratzaileak egiaztatzen badu finka beste erregistro barruti batean dagoela kokatuta, berehala emango dio horren berri notario eskuesleari telefaxaren bitartez. Egun horretan edo hurrengo egun baliodunean, notarioak telefaxa jaso duelarri emango du, bide berbera erabilita. baieztatuko du, eta aurkezte idazkuna egiteko edo ez egiteko erabakiaren be
‎Hura entzun ahala, hitz gehiagorik ez egitea erabaki zuen Kontxik, ekintzen garaia heldua baitzen, ausaz?
‎Baina nire bizitza ez da bat ere perfektua. Ikastolan ez nuen lagunik, jendeak arraroa nintzela esaten zuen eta guzti honen arrazoia bilatu nahian neure bizitza erdia pasatu ondoren jendearen esanei kasurik ez egitea erabaki nuen. Telebistan entzun nuen.
‎Amets eta Naroak Fuji inguruko laku eskergak ere ikusi dituzte, eta neskak ezin xelebreago iritzi dion turistentzako ferryaren argazkia ere hartu du, zisne zuri erraldoiaren itxura baitu. Egun batez lehengusuaren aldarte ilunari jaramonik ez egitea erabaki du. Noiz izango du ametsetan bakarrik agertzen zitzaion Japoniara itzultzeko aukera?
‎Goizaldera, greba ez egitea erabaki zuten langileek bidea zulatu zuten sarrerako giza-zutoinen eta fabrikan berean loak hartzeko hedatu ziren zaku eta matalaza arinen artetik. Seietako, argitasun zurbailean, Sebasek begiak doi doia ireki zituen eta harritu zen, bezperan grebaren alde hain sutsuki altxatu zen Katixa begimendu zuenean:
2006
‎Epaileak autopsia ez egiteko erabakia hartu ahal izango du mediku forentseak edo horren ordez diharduenak zehatz mehatz dakienean zein diren heriotzaren arrazoia eta horren inguruabar garrantzitsuak, autopsiarik gabe.
‎Hortik aurrerako gutunak ez ditut halako xehetasunez oroitzen; ez dizut esango denak elkarren berdinak zirenik, hori ere ez litzateke egia, denetan baitzegoen nabarmentzeko moduko konturik: gogoeta fin bat batean, konparazio ederra bestean, pasadizo barregarria hurrengoan; hala ere, zure gutunak ziren denak ere, nik jaramonik ez egitea erabakia nuen sorta hori gizentzera zetozenak. Bestalde, zuk honen berririk ez zenuen baina, uda horretan izan zen nire bizitzan aldaketarik; ez, nik espero nuen moduan, lanean hasi nintzelako, baina bai mutil batekin ateratzen.
‎Pentsamenduok burutik kentzeko modu bakarra zegoen: sekula topo ez egiteko erabakia. Ez, ez nintzen arrisku horretan jarriko, ez nien aukera hori emango, batez ere Hermanni.
‎Beraz, telegrama batekin ez nuen, onenean, etxekoak alferrik kezkatzea beste ezer lortuko; txarrenean, berriz, arriskuan jartzea. Ezer ez egitea erabaki nuen, bada, eta bitxia badirudi ere, deliberamendu horrek poztxo bat ekarri zidan: nire bizitzan lehendabiziko aldiz, familiaren on beharrez ari nintzen, eta ez neure onaren bila.
2007
‎CONSUMER EROSKI k froga hori ez egitea erabaki du, metodo hori inori ez noziarazteko; horren ordez, behar bezain fidagarria den
‎Jeneralak Alfontso Espainiako errege izendatu zuen. Pronuntziamenduak arrakasta izan zuen eta Serranok, botere betearazleko lehendakariak, eta Sagastak, Ministroen Kontseiluko lehendakariak, saihestezina zirudien horri aurre ez egitea erabaki zuten. Harrezkero ez zen ezer geratzen I. Errepublikatik, eta Espainiako historian etapa berria hasi zen:
‎desinfektatutako kamioietan eraman lirateke eta parasitoen kontrako tratamendua eman zitzaien, bertzeak bertze. Horregatik, Lesakako Udalak, aurten azienda lehiaketarik ez egitea erabaki du.
‎Portuko kaioek jubilazioa lortu eta gehiago hegan ez egiteko erabakia hartu dute, parke komertzialean paseotxoa ematea nahiago baitute.
2008
‎Hau argi ikusi dute leku askotan. Izan ere, herrialde gehienek, salbuespenak salbuespen horietako bat Euskal Herria, errepide gehiago ez egitea erabaki dute.
‎Azkenik, Nafarroan beste behin ere UPN izan da garaile, baina ez du bete hirugarren eserlekua lortzeko zuen helburua, PSNk duela lau urteko emaitzei eustea lortu baitu. Hala, ez du eraginik izan iazko foru hauteskundeen ostean NaBairekin bat ez egitea erabaki ostean PSNn sortu zen krisiak.
‎Interneten Walther P22 pistola batekin frogak egiten azaltzen zen gaztea zela frogatuta ere, ezer ez egitea erabaki zuen Poliziak.
‎Bat batean hura bezalako bat, bi, hiru agertu ziren eta gizaki berriari begira gelditu ziren. Urduri mugitzen ziren bere inguruan, eta berak beldurra irentsi eta mugimendu arrarorik ez egitea erabaki zuen. Gelditu zenean, ordea, denek jaitsi zuten eskua eta lurra bota zioten gainera.
‎Eta hobe da pisuzko eta ezinbesteko arrazoi bat izatea, zenbait bidaia agentziatako arduradunek diotenez, eta bat datoz esatearekin: " hegaldirik ez egitea erabakitzen duen bidaiariak hegazkinetik jaisteko eskubidea duen arren", bezeroak" hegaldia bertan behera uzten du", eta, beraz, gero erreklamazio bat egiteko eskubidea galtzen du. Bidaiariaren portaera oldarkorra bada, aireontziko komandanteak salatu egin dezake.
‎Donezteben eguneko zentrorik ez egitea erabaki dute Mankomunitateko herriek
‎«Egoerei aurre egiteko prestatzen ditu pertsonak, pazientziaren bidez. Azken batean, edozein egoerari eusteko indarra ematen die», argitu du. Izan ere, egiten ahal dituzten gauzak ez egitea erabakitzean, hots, behar materialei eustean, haien indar espirituala handitu egiten dela dio. Gakoetako bat, era berean, otoitza da.
‎San Fermin Txikitoko festak ez egitea erabaki du jai batzordeak
‎Horrek berak nekazaritzaren erreforma ekarriko zuen. Gobernuak erreforma ez egitea erabaki zuenez landa jabe handiei traba ez egiteko, Goserik Ez egitasmoa baztertu eta Beca Familia sortu zuen, eta hori ez da askatze egitasmo bat, baizik eta konpentsazio eta laguntza modu bat. Onuragarria da?
‎" Arazo zailak", berriz, azaldu luke nola prozesu fisikoek, neuronen jarduerak edota neurotransmisore isurketak, esperientzia subjektiboa ekoizten duten. Semaforo bateko argi gorria ikusi, prozesatu, haren esanahiaz gogoratu, jaramon egin ala ez egin erabaki eta patroi motor batzuk aukeratu eta aktibatzea, garuneko egituretan ematen diren konputazioen lanak dira. Inoiz robot batek berdin egiteko gaitasuna izan dezakeenik ez dirudi zentzugabekeria.
2009
‎Iaz eskola batean plastikako klaseak ematen nituen; Ikertze rekin Tabakalerarentzako kolaborazioak egiten ditut... Baina urtarrilera arte arteaz gain beste lanik ez egitea erabaki dut, estudiora etorriko naiz egunero. Bi hilabete daramatzat produzitu gabe, azkenenko erakusketatik, haustura hori behar bainuen.
‎Momentuz lanuzte gehiagorik ez egitea erabaki dute Frantziako sindikatuek
‎Osteguneko greba orokorra deitu zuten Frantziako zortzi sindikatu handienek lanuzte gehiagorik ez egitea erabaki dute gaur, gutxienez martxoaren 30era arte. Orduan berriz bilduko dira.
‎Air France konpainiak SNPL pilotuen sindikatu handiari egutegia proposatu dio Airbus A330 eta A340 hegazkinetan abiadura zundak aldatzeko. Proposamena pilotuek abioi horietan hegan ez egiteko erabakia hartu ondoren egin du konpainiak. Pilotuek, aldaketak egin arte hegazkin horiek gidatuko ez zituztela iragarri zioten Air Franceri.
‎Gabilondok berretsi du ez dagoela arrazoi klinikorik edo epidemiologikorik ikasturtearen hasiera atzeratzeko, beraz, erkidegoek aurretik erabakitako egutegiaren arabera hasiko da, baita Nafarroan ere (hasiera batean hala ez egitea erabaki bazuen ere).
‎Gauzak horrela, arrantzaleen senideek premiazko bilerak egin zituzten erakunde ezberdinekin, tartean Espainiako Gobernuarekin. Zapatero presidentearekin bildu ostean, komunikabideetan adierazpenik ez egitea erabaki zuten.
‎Alakranako senitartekoek adierazpen gehiago ez egitea erabaki badute ere, bermeotarrek elkartasuna adierazteko modua aurkitu dute horrela.
‎Alderdi ilun asko du oraindik Niky Larsonen bizitzak. Kazetariek argitasun eske haren lagun eta negoziokideetara jo dutenean, haiek hitzik ez egitea erabaki zuten edo informazio ezaren aitzakia egin zuten. Azalpen zehaztugabeak egin dituzte Larsonen, ezbehar?
‎Ordu luzeak, lorik egin gabe. Medikuak autopsiarik ez egitea erabakiko du, zorionez, eta lur ematea hurrengo goizean egingo dute. Elizkizuna arratsaldeko lehen orduan, labur.
‎Nahasia izan arren, burutapen zuzena iruditu zitzaidan. Nik ere itsasoaren aurka borrokarik ez egitea erabaki nuen. Hura zen bera garaitzeko modu bakarra, seguruena ere.
‎esateko gai baitzen gutxienez; bazirudien, beraz, Domingo zalantzak hartua zegoela; hura ez zen, ordea, zalantzetarako garaia, Nazario Orberentzat ez bederen? mugitu ere, orduantxe mugitu baitzen bilera hartan zirkinik ez egitea erabaki zuena, ez seme baten ez bestearen aldeko jarrera neutro bezain inpartzialean; Domingoren ezpainetatik entzun beharrekoa entzun zuenean, ordea, hain zegoen, antza, berak egindako kalkuluetatik urrun?, giltzurrun gaineko kapsulak lehertu, adrenalina zainetan isuri eta, mugimendu multiple ezin azkarrago batean, begiak jaso, ukabila ere jaso, eta sekulako kolpea eman zion mahaiari, kol...
‎EITBk eta EITBko langileek euskal gizarte osoaren estimua dute. Atentatua urte amaierako mezua igorri aurretik jazo bazen ere, Ibarretxek urtero igortzen duen mezuan aldaketarik ez egitea erabaki zuen. Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, ahalik eta protagonismo txikiena eman behar zaio ETAri.
‎Iaz lasterketa bertan behera utzi behar izan zuten, segurtasun arazoak tarteko. Mauritanian zenbait talde armaturen mehatxuak izan ziren, eta Lisboatik irten aurreko egunean lasterketa ez egitea erabaki zuten; baita 2009rako tokiz aldatzea ere.
‎Ingurumenean eragin dezakeen kaltea neurtzeko azterketarik ez egiteko erabakia berretsi du Espainiak
‎Ingurumen ebaluazioak eginen dituztela iragarri du Martinezek. Izan ere, kartzelak ingurumenean eragin dezakeen kaltea neurtzeko ikerketarik ez egitea erabaki zuen Espainiako Kongresuak iazko azaroan, proiektua egiteko zegoen presa zela eta. Iruñeko kartzelan 266 preso daude egun, iaz baino 40 gehiago, eta kartzela bera ere zaharkituta dago, azaldu du espetxeen azpiegituren arduradunak.
‎Poztekoa, Eibarrek eman zuen itxura bikaina. Pasa den astean Huescari ere bai ondo irabazi zion, eta, beraz, Carlos Pouso entrenatzaileak hamaikakoan ia aldaketarik ez egitea erabaki zuen. Urzelaik zigortutako Alaña ordezkatu zuen eta Tikok, punta erdian, lesionatuta dagoen Arruabarrena.
‎bat arduratuko litzateke bankuak kontrolatzeaz, beste batek aseguru etxeak gainbegiratuko lituzke eta besteak burtsan aritzen diren entitateak aztertuko lituzke. Finantzekin zerikusia duten elementu guztiak organo baten esku uzteko proposamena ez egitea erabaki du De Laroisierek, EBko gobernuek onartuko ez luketelakoan.
‎Paperak ere badituzte, eta horretan ez dago eztabaidarik, zehaztu du. Ekainean jaso zuten kontsulta libratzeko lehen eskutitza, baina kasurik ez egitea erabaki zuten. Hala egin ezean, auzitegietara joko zutela aipatzen zuten bi eskutitzetan.
‎Emaitzen jarraipena Gasteizen egitea erabaki zuten, Prudentzio Deuna kaleko Alkartetxean. Inkestek eserleku gutxi ematen zizkien, eta horien inguruan adierazpenik ez egitea erabaki zuten alderdiko buruzagiek. EAJrekin zuen koalizioari esker, azken legealdian zazpi eserleku izan zituen EAk Gasteizko ganberan.
‎Osasun zerbitzuei dagokienean, Eskualdeko ospitaleak ez du grebarik egingo. Arrasateko, Bergarako, Oñatiko, eta Aretxabaletako anbulatorioetan, langile bakoitzaren araberakoa da greba egiteko ala ez egiteko erabakia, eta Eskoriatzan, esaterako, ez dute greba dela eta inolako erabakirik hartu. Hezkuntzan, bestetik, batzuek bat egin duten bitartean, badira greba babestuko ez duten ikastetxeak ere.
‎Larriena, ordea, ez da hori. Bide gorririk egin edo ez egin erabakitzeko herri galdeketak eskaintzen zaizkigu, baina benetan herritarroi interesatzen zaigun erabakietan ez dugu parte hartzeko aukerarik: noiz egingo dute Zarautzen Kursaal bat izateko (kultur interesetatik urrun) eraiki nahi duten polikulturalaren inguruko herri galdeketa?
‎Handik gutxira, BERRIAk egindako elkarrizketan, aitortu zuen haren etorkizuna Lorenen eskuetan zegoela. Haatik, Realak datorren urtean non jokatuko duen jakin arte, adierazpenik ez egiteko erabakia hartu du Kirol zuzendariak.
‎Manifestariei gogor egin zieten aurka Poliziak eta Basij milizia islamikoko kideek. Hori ikusita, protestetan hildakoen omenezko zeremonia ez egitea erabaki zuen atzo Mehdi Karrubi presidentegai izandakoak. –Mezkitatako ekitaldi erlijiosoak ez lukete debekatuta egon behar, baina legez kontrakoa dela ohartarazi digu Barne Ministerioak, eta indarra erabiliko dutela?.
‎Angel Gabilondo Espainiako Hezkuntza ministroaren eta autonomia erkidegoetako Hezkuntza arduradunen artean izandako bileran ikasturtearen hasieran aldaketarik ez egitea erabaki zuten atzo. Aldaketa horrek ez luke osasuna babestuko, eta arazoak konpondu beharrean, arazo iturri izan daitekeela gaineratu zuen Gabilondok.
‎Ondorio garbia atera du hausnarketatik: . Instituzioetako nazionalistek estatuarekin talka ez egitea erabaki dute?. Mu, ozen esanetan,, inork baino hobeto dakite estatuarekin egindako itunek ez daramatela inora?.
‎Hautagai bakarreko hauteskundeek ez dute zertan prozesuaren zilegitasuna zalantzan jarri. Gure herrian hori gertatu dela ikusi izan dugu, edozein dela arrazoia, hautagai batek aurrera ez egitea erabaki izan duenean.
‎" Zuk diru asko ematen duzu karitatezko obrentzat, aita, eta orain esan dudana ez doa zurekin, jakina..."; baina Domingok bere duintasuna zuen, eta duintasuna ere zerbait esaten ari zitzaion une hartan: ...tera, are gutxiago baldintza haietan, zeren, aita hiltzeko gai ez bazen ere –burgeskume bat zen, azken batean, Chaplinen esanetan! –, hari egia –zen bezalakoa– esateko gai baitzen gutxienez; bazirudien, beraz, Domingo zalantzak hartua zegoela; hura ez zen, ordea, zalantzetarako garaia, Nazario Orberentzat ez bederen... mugitu ere, orduantxe mugitu baitzen bilera hartan zirkinik ez egitea erabaki zuena, ez seme baten ez bestearen aldeko jarrera neutro bezain inpartzialean; Domingoren ezpainetatik entzun beharrekoa entzun zuenean, ordea –hain zegoen, antza, berak egindako kalkuluetatik urrun–, giltzurrun gaineko kapsulak lehertu, adrenalina zainetan isuri eta, mugimendu multiple ezin azkarrago batean, begiak jaso, ukabila ere jaso, eta sekulako kolpea eman zion mah...
‎Nire senar gizajoak dagoeneko ezin ditu negozioak bere kabuz gobernatu. Etsiko balu, eta lanik ez egitea erabakiko, gainditu liteke oraindik ere egoera. Bera da, ordea, enpresaren jabea legez.
2010
‎(...) Gure ikuskizunetan jendearen parte hartzea handitzen ari denez, harreman horrek poz handiak ematen dizkit. (...) [Donostiako Antzerki Azoka gehiago ez egitea erabaki zutenean] profesionalak zur eta lur geratu ginen. Presio pixka bat egin genuen, eta aurten berriro egitea erabaki zen.
‎Aresen arabera, argi dago kale borroka ekintzak badaude erradikal abertzaleek onartzen dutelako dela, izan ere, kale erasorik ez egiteko erabakia hartzen dutenean, lortzen dute.
‎ETAk  duela bi aste iragarri zuen eraso ekintza armaturik ez egitea erabaki zuela duela hilabete batzuk.
‎Terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek azaldu dutenez, ETAk eraso ekintza armatuak ez egitea erabaki badu ere, oraingoz ez dio uko egin hornikuntza lanak egiteari.
‎Bi orduko eztabaidaren ostean, atzera botatzea eta diskriminazioarengatik Frantziari espedienterik ez egitea erabaki du Europako Batzordeak. Ijitoen kanporatzea udan hasi zuten eta Europako Batzordearen presidenteordea eta Justizia arduradunak, Viviane Redingek, portaera hori mehatxatu zuen.
‎BBC telebista kate britainiarrak esklusiban publikatutako agirian, ETAk iragarri du eraso ekintza armaturik ez egitea erabaki zuela duela hilabete batzuk.
‎BBC telebista kate publiko britainiarrak artikulu bat publikatu du ETAren bideoaren esklusiba nola lortu zuen azaltzeko. Bideo horretan, duela hilabete batzuk eraso ekintza armaturik ez egitea erabaki zuela iragarri du erakunde terroristak.
‎Bederatzi pertsona atzeman dituzte Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Aragoin. Honakoa lehen operazioa izan da ETAk eraso ekintza armatuak ez egitea erabaki duela iragarri zuenetik.
‎Honakoa lehen polizia operazioa da duela astebete baino gehiago ETAk eraso ekintza armatuak ez egitea erabaki zuela iragarri zuenetik. Horren aurrean, Francisco Caamaño Justizia ministroak azaldu duenez, Gobernuak ez du aldatu jarrera.
‎Diego Lunak zuzendutako lehenengo pelikula honek bederatzi urteko Abel izeneko mutiko baten istorioa du mintzagai. Horren portaeraren eta hitzik ez egiteko erabakiaren ondorioz, etxetik gertu dagoen osasun mentaleko erakunde batean dago. Zintak markak hautsi ditu eta, bildutako diru kopuruari dagokionez, errekorra lortu du Mexikon.
‎Eraso ekintza armaturik ez egitea erabaki du ETAk
‎Egigurenen ustez, ETAk Genevan eta Oslon hitzartutako ibilbide orria aldatu egin zuen eta, alderdi politikoen arteko errailean akordioa ziurtatu arte, errail teknikoan aurrera ez egitea erabaki zuen. –Zer gertatu zen?
‎Mandela Hegoafrikan hautatzen zen presidenterik zaharrena izan zen, 1994an 75 urterekin agintera heldu zenean. Bigarren agintaldi bat ez egitea erabaki zuen eta Thabo Mbekik hartu zion lekukoa.
‎Behin baino gehiagotan azpimarratu denez, arrazoi estrategikoetan oinarritu ohi dira horrelako inbertsioak, epe luzeko arrazoietan gehienbat, eta inbertsioa egiteko edo ez egiteko erabakia hartzeko orduan gobernuen laguntzak ezin dira izan garrantzi handiko faktorea.
‎Alderdiek beren jarrerak argi utzi badituzte prozesuan zehar, fase hau oso laburra izango da, nahiz eta egin beharrekoa izan beti. Magistratuak ondorio fase hau ez egitea erabakiko balu, ordutik egindako guztia deuseza izango litzateke258.
‎ETAk iragarri du' eraso ekintza armaturik' ez egiteko erabakia hartu duela
‎Gaur eman du horren berri BBCra eta' Gara' ra bidalitako bideo eta agiri banaren bidez. Horietan zehaztu hainbat hilabete direla" eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki zuela, eta nabarmendu du prozesu demokratiko baten eszenatokira iritsi ahal izateko herriari" hitza emateko prozedura finkatzea" ezinbestekoa dela. Posizio abertzaleetatik baikortasun printza batzuk ikusi diren bitartean PP eta UPyD alderdiek dagoeneko esan dute hauteskundeei begirako estrategia dela eta espero duten albiste bakarra ETAren desagerpena bera dela.
‎Washingtongo gobernuak akusatuen eskubideak urratu dituela argudiatuz, epaiketa ez egitea erabaki du
‎Bakarrik geratu ziren egun haietako batean, Nerea bere gelan eranzten ari zela, ondo itxi gabeko atearen zirrikitutik begira sumatu zuen Kepa, eta, etxearen gobernuan bezala nebaren jokaeran ere amaren rola bereganatu balu bezala," Zer egiten duzu hor begira?" ozenki esan eta bultzakada batez itxi zuen atea. Hurrengoan, baina, ate bera, zirrikitu bera, begi zelatari berak sumatu, eta ezer ez egitea erabaki zuen Nereak. Ala nahita utzi ote zuen atea erdi irekita?
‎Ilusio handiz eginiko lana izan arren, ez ginen gai izan akordio batera iristeko. Erdiko gune hori eratzeko lanean aurrera ez egitea erabaki zuen ELAk. Sindikatu horren iritziz, hauteskundeak hurbil izateak konnotazio politikoa ematen zion mugimenduari, hauteskunde kutsu nabarmenegia.
‎Ezer ez egitea erabaki dut, goiza pasatzen utzi eta ikusiko.
‎Ezer ez egitea erabaki daiteke. Ura geldirik uztea, baina ura ustelduz joango da.
2011
‎Horrenbestez, instituzioen «pasibotasuna» gaitzetsi du. «Badituzte tresnak galarazitako eremu horretan harrobiaren jarduera eteteko, baina ezer ez egitea erabaki dute nonbait».2009an galarazitako eremu horietan jarduna berehala eteteko dekretua kaleratu zuen udalak, zenbait salaketa jaso ostean. «Baina harrobiko arduradunek ez dute bete, eta udalak bere aldetik ez du ezertxo ere egin betearazteko».Egoera ikusirik, auzitara jotzea erabaki zuen Izatek.
‎hitzartu zuten zuzenketa. Presidente ez zeneko ikuskera antinuklearra oposiziora igaro arte zokoratzea ulertu liokete boto emaile hipotetikoek, baita atzo esandakoak ere.Boto ekologista ez galtzeko ezer ez egiteko erabakia nola azaldu duen. Horrela:
‎Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin eginiko prentsaurrekoaren ondoren, ohar bat zabaldu du Txillida familiak. Eskultorearen semeek bat egiten dute instituzioekin Txillida Lekuren inguruko negoziazioa «behin betiko itxi» dela.Haatik, bi instituzioek atzo emandako prentsaurrekoan azaldutako «eztabaida gaiei» buruz adierazpenik ez egitea erabaki zuten txillidatarrek. «Etorkizunari begiratzen diogu, eta ez iraganari.
‎Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua Palestina eskubide osoko estatu kide egin ala ez egin erabakitzen ari den bitartean, joko bikoitza egiten ari da Israel. NBEko bidea itxi eta negoziazioen mahaira behartu nahi ditu palestinarrak; alabaina, ez du amore eman Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko buruaren eta Barack Obama AEBetako presidentearen eskariaren aurrean, eta lurralde palestinarretan kolonia judu gehiago eraikitzen ari da.
‎Ez da beharrezkoa horrela murriztea kontuak, aberatsenak aberasten eta pobreak gero eta pobreago bihurtzen ari dira eta».Kaltetuak PSNren egoitza aurreraino joan ziren atzo, haren eta UPNren aurkako oihuak eginez, eta Marta Vera Osasun kontseilariaren dimisioa eskatuz. Manifestariek esperantza agertu dute parlamentuan dekretua geldituko dela, 102 lanpostu horiek oposiziora atera daitezen.«Ez zen beste erremediorik»Kexuak kexu, 102 lanpostu horien deialdirik ez egiteko erabakia berretsi eta babestu dute UPNk eta PSNk. Nafarroako Parlamentuko Mahaia eta Bozeramaileen Junta bildu ziren atzo, eta bilera horien ostean beren jarrerak agertu zituzten alderdiek.
‎Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak aitortu du lehendakariak ez duela espero zuen babesa lortu alderdiekin eta agente sozialekin egin dituen kudeaketetan eta ondorioz, gizarteari kontzentrazioak egiteko deia ez egitea erabaki duela.
‎Eraso ekintza armaturik ez egitea erabaki du ETAk
‎Nire gelakideak ere ez du ezer esaten, baina aurpegian erakusten duen irribarre ironikoa ikusita garbi dago gure kezkaz trufatzen ari dela. Jaramonik ez egitea erabaki dut, gehiegi dago jokoan harekin denbora galtzeko.
‎Etxe barruan nengoela bilaketa taldeetan izena ematea pasatu zitzaidan burutik, baina gero, bizitza normala berez itzuliko zela pentsatu eta ez egitea erabaki nuen. Azken finean, nik ezin nuen laguntza handirik eman.
‎Arrazoi historiko hutsengatik aintzat hartzen ditu, besterik ez. Jakin dakigunez, EK indarrean sartu zenean bake epaitegiak desagertzear zegoen udal justizia delakoaren barruan kokatzen ziren, horregatik hartan beraiei zuzeneko aipamenik ez egitea erabaki zen. Kontua da 1985eko BJLOk bake epaitegiak kendu beharrean mantendu egin zituela, eta ordutik hona martxan daudela.
‎Bizarra egin ala ez, zalantza horrekin ari zen janzten Marco eta, azken unean, bizarra ez egitea erabaki zuen. Naturalago sentitzen zen horrela eta, dena dela, oraindik ez zuen luzeegia.
‎Mila gauza horiek ikusi eta gero hil. Edo agian, hain ondo hornituta izango zuen bere iruditeria mila gauza horiek ikusi ondoren, gomutan ongi iltzatutako mila ikono horiei esker bere buruaz beste ez egitea erabakiko baitzuen. " Horra hire desafioa, Fede".
2012
‎Orain arte, hiru disko egin ditugu eta hiruak guztiz ezberdinak dira. Lehenengoarekin Rebel music egin genuen; bigarrenean, berriz, bertsiorik ez egitea erabaki genuen, eta edozein abesti mota jotzea; eta hirugarren honetan, musika tresna elektrikoak jotzea erabaki dugu. Nahastu ditzagun gitarra elektrikoak ba­­da egun egiten dugunarekin, eta ikus dezagun zer demonio ateratzen den!
‎Bilbo Desfilerik ez, baina festa bai Bilbon aurten udala eta konpartsak ez dira ados jarri. Jai herrikoiak galarazi nahi izatea egotzi diote konpartsetako kideek alkateari, eta desfilerik ez egitea erabaki dute azkenean. Hala ere, larunbatean erdigunera mozorrotuta joatera animatu dute jendea.
‎Hiruren esanetan, kontratua dutenak ere askotan ez dira ausartzen epaitegira jotzera: «Lana galtzeko beldur dira, eta ez egitea erabakitzen dute». Kasu askotan horixe da ustezko erasotzaileek erabiltzen duten mehatxua, Ergonek kontatu duenez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia