|
ezta hura galtzeko ere, ez horixe!; eta hala, urriaren 10ean edo 11n, Pagoagarantz laugarren aldiz abiatu, iritsi? eta iritsi
|
ez
beste giroaren berotasunari antzeman genion, lehenik eta behin; jendeak hiru hilabete pasatxo zeramatzan, mirari ikusgarria noiz gertatuko; jendea, beraz, hain zegoen mirariaren irrikan, non irrikak berak itsutu baitzituen guztiak: ama, doña Carmen Sidonia eta maistra, hirurak sinetsita zeuden behintzat huraxe zela ordua, ordu guztien ordua, zeruak eta lurrak bat egingo zutenekoa, Romanak iragarria?, eta don Antonio ere bai; hala, bada, berak iragarri bezala, urriaren erdialdeko arratsalde hartan hantxe azaldu zen Romana, agerketen zelaian, hurrengo egunetako egunkariek esan zutenez, hogei bat mila ginen hara bildutakoak?, aldamenean emakumezko lagun min bat zuela, ohi zuen bezala; haiekin batera, ilaran, don Antoniok fundatutako kongregazioko Andre Mariaren alaba kartsu batzuk zeuden, atzera begira jartzen naizela, nekez uler dezaket nola itsutu zen don Antonio Romanarekin, Romana hain dantzazalea izanik?, guztiak ere zelaian zegoèn hesi itxi baten norabidean, non bakartzen baitzituzten bidenteak; ama eta biok hesiaren parean geunden, doña Carmen eta maistra gugandik hamar bat metrora; Romana eta bere lagun mina, berriz, gure norabidean zetozen, bidenteen multzotik apur bat bereizita, harik eta hesi ondora heldu ziren arte, gugandik bizpahiru metrora; hala geunden, bada, Romanak eskuak bat batean zerura altxatu eta norbaitek oihu egin zuenean:
|
|
Txantxetan diot hau orain, Damaso, baina ama eta biok ez geunden txantxetarako... ezta hura galtzeko ere, ez horixe!; eta hala, urriaren 10ean edo 11n, Pagoagarantz laugarren aldiz abiatu, iritsi... eta iritsi
|
ez
beste giroaren berotasunari antzeman genion, lehenik eta behin; jendeak hiru hilabete pasatxo zeramatzan, mirari ikusgarria noiz gertatuko; jendea, beraz, hain zegoen mirariaren irrikan, non irrikak berak itsutu baitzituen guztiak: ama, doña Carmen Sidonia eta maistra, hirurak sinetsita zeuden behintzat huraxe zela ordua —ordu guztien ordua, zeruak eta lurrak bat egingo zutenekoa, Romanak iragarria—, eta don Antonio ere bai; hala, bada, berak iragarri bezala, urriaren erdialdeko arratsalde hartan hantxe azaldu zen Romana, agerketen zelaian —hurrengo egunetako egunkariek esan zutenez, hogei bat mila ginen hara bildutakoak—, aldamenean emakumezko lagun min bat zuela, ohi zuen bezala; haiekin batera, ilaran, don Antoniok fundatutako kongregazioko Andre Mariaren alaba kartsu batzuk zeuden —atzera begira jartzen naizela, nekez uler dezaket nola itsutu zen don Antonio Romanarekin, Romana hain dantzazalea izanik—, guztiak ere zelaian zegoèn hesi itxi baten norabidean, non bakartzen baitzituzten bidenteak; ama eta biok hesiaren parean geunden, doña Carmen eta maistra gugandik hamar bat metrora; Romana eta bere lagun mina, berriz, gure norabidean zetozen, bidenteen multzotik apur bat bereizita, harik eta hesi ondora heldu ziren arte, gugandik bizpahiru metrora; hala geunden, bada, Romanak eskuak bat batean zerura altxatu eta norbaitek oihu egin zuenean:
|