Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 223

2000
‎Danek, muturluze, furgonetan hiriguneraino ekarri gaitu eta bilera egiteko eta bide batez, gosaltzeko, kafetegi batera sartu gara. Gero, eztabaidan ez aurrera ez atzera geunden batean, Luis Rubeni trufaz zuzendu zaio:
2001
‎Jendea ahaztu egiten da. Baina ez aurrera ez atzera gelditu eta berriro errepikatzen hasten bazara, jendea zutaz gogoratuko da hanka sartu zenuelako. Txarrena litzateke jendeak trikimailua harrapatzea, orduan magia apurtzen baita.
‎Orain arte, eta oraindik, euskara galtzen ikustera ohitu gara Ipar Euskal Herrian, ez aurrera ez atzera egiten Nafarroan eta urrats batzuk ematen EAEn, Estatutuak etaEuskararen Legeak eskaintzen dituzten aukeren eta Gasteizko Jaurlaritza osatzen zuten alderdien arteko adostasun politikoaren araberako urratsak, beti ere euskalgintzaren" aurrera egiteko" lan eskergaren ondorioz.
2002
‎Santosi besoartean zeukanak entzun berriko albistearen aurreko erreakzio ganorazkoa eragotzi ote zion ematen zuen. Kokotsa kulunkatu zuen ez aurrera ez atzera iraun zuen denboraz, Mentxu hurreratu eta kartoiaren albo batean abian jartzeko seinalearen moduko kolpetxoak jo zizkion arte.
2003
‎Pentsamoldea aldatu nahi diegu, eta pixkanaka lortzen ari gara”, azaldu zuen aurkezpenean Lucía Figar Gizarte Gaietako idazkari nagusiak. Aita modernoaren irudia, lan eta familia betebeharretan “ugaritzen” dena harengandik espero dena betetzeko, badirudi estatiko bihurtzen ari dela, ez aurrera ez atzera. “Diskurtsoa nondik doan eta nondik datorren bereizi behar da”, dio Carmen Rodríguezek.
2004
‎Bigarren aukera izango litzateke, geure artean hornitzea, baina euskarazko tokiko telebisten esperientzia oso murritza da. Hamarrera ere ez gara heltzen euskara hutsez emititzen dugun telebistak; hauetariko asko momentu honetan ez aurrera ez atzera dabiltza. Gaur egun, gure arteko harremana oso kaskarra da.
2005
‎Esan zuen ez zuela eskailerarik behar berak eta hesia eskalatzen hasi zen. Halako batean, ordea, atzamarrak sartzeko zulorik gabe geratu zen Gur, ez aurrera ez atzera, eta lurrera salto egin behar izan zuen berriz. Ez zen hesia eskalatzen erraza.
‎Azalpen politikoaren bila, 1932ko udazkenean jeltzaleak, oro har, berantetsirik bide zeuden autonomi estatutua geldirik zegoelako ez aurrera ez atzera. Urte horretako uda baino lehen, bospasei artikulu idatzi zituen Lauaxetak Euzkadin autonomi estatutua aldeztearren.
‎Zena zela, meza bururatu aitzin eliza zainak Ttotte eskalea kanporatu zuen. Nora jo ez zekiela, sugar baten pare bizia ez aurrera ez gibelera maneia ez zezakeela usteak burumuina zitzikatu zion:
2006
‎Guztiendako baimenik ez, haatik. Agerreren aitzinean, bi dominiko daude ez aurrera ez atzera. Hiriko miliziakoak –Eliza Amaren baitan ongi haziak, denak– kanpora uzteko prest daude.
‎Hesitxoko atean gelditu nintzen, ez aurrera ez atzera, ez nekien-eta zer egin zer esan.
2007
‎MJk ez, hori argi dago. Lehoia izan nahi zuen katutxoaren historia erdizka dauka, eta hor dago katua, ez aurrera ez atzera. Ahal izanez gero putzu batean itoko luke katutxo pinpirina.
‎saiatzen naiz mozten, baina berak ez dit kasurik egiten), berrogeita hamar urte betetzear nagoela (baina berrogeita zortzi duzula ematen du, eta egiatan diot), nire bizitza ordenatzeko garaia heldu zaidala sentitzen dut? tira, badakizu, aspaldian nabil horrelakoak aipatzen, eta badirudi ez dudala ezer egiten, blokeatu samar ibili naizela, ez aurrera ez atzera, baina hori bukatu da. Kontua da, zera, azkenean erabaki bat hartu eta baietz esan diedala Arte Ederretako fakultatekoei, lanpostua onartu diet eta irailean hasiko naiz.
‎ALAIN: (OFF) Nola iritsi gara ez aurrera ez atzerako egoera honetara eta nola aterako gara hemendik? // Duela berrehun eta berrogeita hamar urte inguru, langile talde zaratatsu bat (ON) honelako larre batera iritsi zen.
‎Autoen klaxonak jo eta jo ari zaizkio, temoso, ez aurrera ez atzera geratu den lineako autobus bati. Autobusak ere bere klaxona jo du, ozen, eta gidariak, besapeak busti busti eginda, ateak ireki ditu bidaiariak jaitsi daitezen.
‎Musika are altuago jarri zuen. Ez aurrera ez atzera zegoen Gros auzoan, auto ilara batek irentsita. Metro batzuetara, semaforoa ikusi zuen, gorritik berdera eta berdetik gorrira aldatzen, eta ilara hark kieto segitzen zuen.
2008
‎Eta, batzuetan, hortxe geratzen dira, ez aurrera ez atzera, min hartuta.
‎Bezeroak nabigatzaileak ziren gehienbat, eta halako buila handian hitz egiten zuten non atean ez aurrera ez atzera geratu bainintzen, ia sartzeko beldurrez.
‎MIMI. Hala ere, ez pentsa, erdibidean gaude. Ez aurrera ez atzera. Zuek, gutxienez, garbi daukazue.
‎Europa osotik Euskal Herrira iritsitako ehunka auto gidari ez aurrera ez atzera geratu ziren uda hasieran, Arrasateko Epele auzoan, Eibar Gasteiz autobideak Gipuzkoan erabilgarri duen azken errepide zatian. Izan ere, hainbat GPS berrik amaitutzat jotzen dute jadanik Eibar Gasteiz autobidea, eta Portugal, Espainia edo Afrika helmuga gisa zuten gidari askok aurreikusi gabeko ezuste batekin egin zuten topo Arrasaten:
‎Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioak ez aurrera ez atzera daude Bolivian
‎Boliviako Gobernua eta oposizioaren arteko elkarrizketak eten ez badira ere, ez aurrera ez atzerako egoera batean daude. Evo Morales presidente indigenistak, bost eguneko bileren ostean, hainbat auzitan adosteko garaia badela uste du, baina oposizio autonomistak denbora gehiago eskatzen du.
2009
‎Bai zera iges! Estartan gora joiala, jirabira bat, errebuelta bat hartukeran, beste aldetik etorkon erbi lagunagaz ez dau egiten, ba, topeka, eta ez dira, ba, biak geratzen argizaiaz bekokiz alkar josita, ez aurrera ez atzera?
‎Bitartean, egoerak bere horretan dirau; ez aurrera ez atzera. Hala ere, Elena Espinosa Espainiako Gobernuko Ingurumen ministroak atzo iragarri zuenez, baliteke espero baino lehenago nobedadeak egotea.
‎Negoziazioak ez aurrera ez atzera daude, eta estatuburuek eta gobernuburuek dena konpontzea da itxaropen bakarra.
‎Kopenhageko Goi bileran klima aldaketari buruzko akordio globala lortzeko negoziazioak ez aurrera ez atzera daude oraindik, eta dena estatuburuen eta gobernuburuen esku uztea aztertzen ari dira orain, Espainiako ordezkaritzaren iturrien arabera.
‎Hala, bada, Teofilo Mariak motibo asko zituen: lehenik, etxeko txoferra ikusten zuen, urte luzeetan aitaren eta orbetarren zerbitzuan ibili izan zena, ona eta leiala, langile gizatxar eta bihozgabe haiek zapaldua eta iraindua, irain kitatze bat eskatzen ari zitzaiona; gero, automobila ikusten zuen, enpresaren anagrama eta sinbolo grafikoa ere izan zitekeena, hantxe geldiarazia eta lurraren kontra iltzatua, ez aurrera ez atzera; ordezko gurpila ere zulaturik zuen, gainera, eta hura langileen beste abisu bat izan zitekeen: –Gurekin, badakizue:
‎1989ko martxoaren 24an, â?. Exxon Valdezâ? petrolio ontzia ez aurrera ez atzera gelditu zen Prince William Sound en. 40 milioi litro petrolio baino gehiago isuri zituen itsasora.
‎KOLDO. Beraz, ez aurrera ez atzera gaude.
‎Beraz, barnealdeko lurraldetakoetan gertaturikoa ezzen gauzatu baina, urrun gelditu zen Bizkaiko militarren immobilismotik edoleialtasun errepublikanotik. Nahasmendu ikaragarria suertatu zen Donostian, lehenegunetan, Loiolako kuarteletan zeuden militar matxinoak ez aurrera ez atzerakokinkan egon zirelako. Julian Zugazagoitia buruzagi eta kazetari sozialistak adierazizuen legez:
‎Duela hilabete batzuk arte 2009ko bigarren sei hilekoan susperraldia abiatzeko baldintzak ikusten zituen gobernuak, baina orain urte osoa gogorra izango dela ohartarazi du. Hain zuzen ere, ekaina arte jarduera ahultzen jarraituko da, eta urteko bigarren erdian, berriz, ez aurrera ez atzera egingo du.
‎Chete Lera, Neus Asensi, Manuel Manquina. 92 min. Irene kamioi gidaria da, eta Fariño del Mar herrira joango da itsaskia garraiatzeko asmoz, baina kamioia ez aurrera ez atzera geldituko da hilerriko atearen eta eskulturaren artean. Une horretan, Candido eskulturaren egilearen hileta ospakizunean daude herritarrak.
‎Ekimena hartzeko eskatu genion eta erantzun zigun guk jarraitzeko, ez egoteko geldirik?. Prozedura ez aurrera ez atzera geratzeko arriskua zegoela eta, epailearengana zuzenean jotzeko erabaki zuen Diputazioak. Horixe egin zuen joan den martxoaren 24an.
‎Bake prozesua ez doa. Ez aurrera ez atzera. Ondorio hori atera du Lokarrik maiatzean eta ekainean Hego Euskal Herrian egin zituen galdeketa eta bileretatik.
‎Alegia, ez aurrera ez atzera dago dena oraindik ere, ezta?
‎Denborak aurrera egin ahala, auziak film kaskar baten traza hartu zuen. Sei urte igaro ostean, ez aurrera ez atzera egin ostean, amaituko zela zirudienean, epaiketa egitea erabaki zuen Auzitegiak azaroan hasiko da.
‎Hala, bada, Teofilo Mariak motibo asko zituen: lehenik, etxeko txoferra ikusten zuen, urte luzeetan aitaren eta orbetarren zerbitzuan ibili izan zena, ona eta leiala, langile gizatxar eta bihozgabe haiek zapaldua eta iraindua, irain kitatze bat eskatzen ari zitzaiona; gero, automobila ikusten zuen, enpresaren anagrama eta sinbolo grafikoa ere izan zitekeena, hantxe geldiarazia eta lurraren kontra iltzatua, ez aurrera ez atzera; ordezko gurpila ere zulaturik zuen, gainera, eta hura langileen beste abisu bat izan zitekeen: " Gurekin, badakizue:
‎Dorotea zutitu egin zen, kafea alde batera utzita. Irene apur bat zalantzati geratu zen, ez aurrera ez atzera, une hartan barrura sartu nahi zuen gizon bibotedunari bidea itxiz. Irenek barkamena eskatu zion, lotsatuta.
‎Gure artean, halere, merezi baino oihartzun handiagoa izan ohi dute oraindik ere, Euskararen Legearen babesean, euskararen gizarte garapenaren mesedean egin den ahalegin eskerga eta aurrerakuntza ukaezina gutxiesten duten mezuek. Autobidean auto ilara batean ez aurrera ez atzera geldituta gaudenean, ondoko ilara beti gurea baino azkarrago doala iruditu ohi zaigu, edo supermerkatuan erosketak eginda ilaran jarrita noiz ordainduko zain gaudenean ondoko kutxetan gurean baino arinago zerbitzatzen dutela uste izaten dugu. Irudipena dugu horrelako zerbait gertatzen zaiola gure artean zenbaiti euskararen urteotako garapenaren gainean ari dela.
‎tradizio poetikoa, baita linguistikoa ere? ez aurrera ez atzera gelditu zen.
2010
‎Hegaldiak bertan behera. Astelehen osoan itxi zituzten New Yorkeko hiru aireportuak JFK, Laguardia eta Newark, eta milaka bidaiari ez aurrera ez atzera geratu ziren hainbat egunetan.
‎Frantziako ekonomiak gora, Alemaniakoak ez aurrera ez atzera
‎Alemania, ez aurrera ez atzera
‎Bestalde, presidenteak ziurtatu du barne produktu gordinaren (BPG) hazkundea positiboa izango dela 2010eko azken hiruhilekoan, ekaina eta iraila artean ez aurrera ez atzera egon eta gero. Horrenbestez, aurten Espainia atzeralditik susperraldira pasatu dela nabarmendu du.
‎–Helena!?; eta Helena ere jiratu, ni nengoèn norabidean bi edo hiru pauso eman, eta halaxe segitu nuen: . Zatoz bihar ganb??; baina orduan ere airerik gabe gelditu nintzen, ahoskatzen ari nintzèn esaldia etenda, ez aurrera ez atzera, harik eta, oztopoa gainditu ezinik, esaldiari beste behin ekin nion, alferrik?, berriro jiratu eta aurrera egin nuen arte, lasterka, kanpoko aldera.
‎–Zer iruditu zaizu Rosa Luxemburgek Fourier eta Sain Simoni buruz dioena?? galdetu zidan, haren Marxismoaren geldialdia eta aurrerabidea irakurri nuelakoan, baina nik ez nuen irakurri, eta ez hori bakarrik, besteetan ez bezala, blokeatuta geratu bainintzen, ez aurrera ez atzera, harik eta egia esatera behartuta sentitu nintzen arte: –Barkatuko didazu, Gerhard, baina niri Filosofia eta Ekonomia baino gehiago interesatzen zait Psikologia, eta nahiago ditut, ondorioz, nobelak saiakerak baino.
‎–Gure ustez errail politikoak eman behar zion babesa prozesuari, eta errail politikotik zen posible prozesua bere osotasunean blindatzea?. Otegiren esanetan, ETAren eta Gobernuaren arteko bidea ez aurrera ez atzera zegoelako zegoen errail politikoak aurrera egiteko premia. –Egia da errail teknikoan hainbat gauza aurreratuta zeudela:
Ez aurrera ez atzera ari ziren esaldi horrekin jira eta bira, trabatuta, eta azkenean Egigurenek berak amore ematea erabaki zuen, berak esatera: –Nik hartutako erabakia izan zen, bestela hortxe geldituko ginen.
‎Ez al du ematen pertsona berarentzat egiten zutela lan? , horraino Amaiaren hipotesia, kausa efektu kateatu guztiak gelditu egiten ziren, ez aurrera ez atzera.
‎Gero, jadezko maskara kontu handiz hartu eta etorri den tokitik desagertu da. Minutu batez ez aurrera ez atzera geratu gara, baina azkenean indioaren atzetik joatea erabaki dugu.
‎Hitzarmen proposamen hura, ordea, ez zen inoiz sinatu, Diputazioak Espainiako Hezkuntza Ministeriora helarazi ondoren Ministerioak ez zuelako onartu. Herrialdeko ikastolen normalizazio eta finantzazio arazoak, beraz, konpondu gabe zeuden; eta NIEren eta Diputazioaren arteko negoziazioak, ez aurrera ez atzera.
‎manifestazio jendetsua Baionan 2004ko abenduan, elkarretaratzeak eta okupazioak 2005ean eta 2006an zehar? Negoziazioak gorabehera handiak izan zituen, eta ez aurrera ez atzera geratu ziren. Horregatik, une hartan Seaskak Euskararen Erakunde Publikoa galdegin zuen kanpaina baten bitartez.
‎Aurreko alkateak dimititu egin zuen joan zen urteko udan eta kezka handiak zeuden Udalaren martxaren inguruan. Izan ere, hauteskundeetarako bi urte falta dira eta, krisi garaiotan, ez aurrera ez atzera geldituko ote zen beldur ziren herritarrak. Baina Egaña andrearen lana bikaina da oraindainokoan.
‎Dirua zutenak klase partikularretara joaten ziren; ni, aitarekin lanera. Ikasketetan ez aurrera ez atzera, eta musikan hasi nintzen. Dirua behar zen, eta soldata etortzen hasi zen.
‎" Helena!"; eta Helena ere jiratu, ni nengoèn norabidean bi edo hiru pauso eman, eta halaxe segitu nuen: " Zatoz bihar ganb..."; baina orduan ere airerik gabe gelditu nintzen, ahoskatzen ari nintzèn esaldia etenda, ez aurrera ez atzera... harik eta, oztopoa gainditu ezinik —esaldiari beste behin ekin nion, alferrik—, berriro jiratu eta aurrera egin nuen arte, lasterka, kanpoko aldera.
‎Gero, disimulatzen ahalegintzen nintzen, jakina, Gerhard ez baitzen liburua uztearekin konformatzen, eta irakurrita gero —ustez irakurrita gero—, hari buruzko iritzia eskatzen baitzidan, eta orduan iheska ibiltzen nintzen, eta saiakeraren orri bakarretako batean irakurritakoaz aritzen nintzaion, edo, aukera nuen bakoitzean, irakurritako azken nobelaren pertsonaietara jotzen nuen... baina Gerhardek ere ohartu behar zuen noizbait neure iruzurraz, baita ohartu ere: ‘Zer iruditu zaizu Rosa Luxemburgek Fourier eta Sain Simoni buruz dioena? ’ galdetu zidan, haren Marxismoaren geldialdia eta aurrerabidea irakurri nuelakoan, baina nik ez nuen irakurri, eta ez hori bakarrik, besteetan ez bezala, blokeatuta geratu bainintzen, ez aurrera ez atzera, harik eta egia esatera behartuta sentitu nintzen arte: ‘Barkatuko didazu, Gerhard, baina niri Filosofia eta Ekonomia baino gehiago interesatzen zait Psikologia, eta nahiago ditut, ondorioz, nobelak saiakerak baino.
‎Zortzi urtez negoziatu ostean, azkenean Kiotoko protokoloa gauzatzen da, nahiz eta ez dion klima aldaketaren erronkari erantzuten. Adituek burututako" milurtekoko ekosistemen ebaluaketak" ingurugiroaren egoera negargarria azpimarratzen duen une berean, bioaniztasunari sagaratutako negoziaketek ez dute ez aurrera ez atzera egiten. Estatu Batuek protokoloa ez izenpetu izanak bere indarra kolokan jarri du.
‎denak ari ziren erabakiak hartzen, denak zihoazen norabait. Ni, berriz, ez aurrera ez atzera, amaren ondoan, Virginiaren gutun baten zain, Iruaingo gasolina marmitekin zer gertatu zain. Geldirik.
‎1924ko udazkenean, Mahmedek eraso zuenean, Xauengo erretirada beste Annual bat izan zen. Besterik ezinean, hiri sakratutik alde egitea erabakirik, azaroaren 19an neguko euriak hasi zirenetik, soldadu espainolak lokatz artean geratu ziren, ez aurrera ez atzera, moroen tiropean. Erretirada hamar kilometrokoa baizik ez zen arren, 15.000 bat soldadu erori ziren eta makina bat material, eta hilabetez luzatu zen hondamenezko operazio hori.547
2011
‎Hain justu, elkarrizketetan aurrerapausorik eman ezean laboristek gobernua uzteko mehatxua egin dute. «Uneotan gobernua ez aurrera ez atzera dago», adierazi du Avishai Braverman ministro laboristak. «Laboristek erabaki argi bat hartu beharra daukagu.
‎Elkarrizketak ez aurrera ez atzera daudela onartu du Netanyahuk, baina erantzunkizuna palestinarrena dela dio. Lehen egunetik Abbasekin harremanetan jarri eta prozesua aurrera ateratzen saiatu dela dio, eta palestinarrak milimetro bat bera ere ez direla mugitu azaldu du.
‎Pilaketak etengabeak dira. Minutu bat azkarrago eta hamar minutu ez aurrera ez atzera. Egun batean eta bestean.
‎Europako Batasunean, unibertsitate tituluak dituztenen hamarretik sei emakumeak dira; aldiz, enpresetako administrazio kontseiluetan hamarretik bat baino ez. Prestatu, prestatzen dira; enpresetara sartu ere, sartzen dira; baina hor gelditzen dira, ez aurrera ez atzera, nekez egiten dute gora. Zergatik?
‎Defentsa ministro Ehud Barakek gaineratu du Israelek Hamasekin ez duela negoziatuko azken horrek Israel onartu eta «terrorismoa» bazter uzten ez duen bitartean.Hamasen arabera, akordiotik sortuko den batasun nazionaleko gobernuak ez du Israelekin negoziatuko. Al Fatak, ordea, akordioa eta bake negoziazioak bateragarriak direla uste du, Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak Israelekin bakea negoziatzen jarraituko dutela adierazi baitu, irailaz geroztik ez aurrera ez atzera daude elkarrizketak?. Nazioartearen erantzunaAEBetako Ordezkarien Ganberako Atzerriko Harremanen ordezkariak, Ileana Ros Lehtinenek, ohartarazi du Al Fatak eta Hamasek batasun gobernua osatuz gero AEBek PANi ematen dion diru-laguntza moztuko duela. AEBentzat eta euren aliatu den Israelentzat mehatxu den inor diruz lagunduko ez dutela dio.Arabiar Ligak, bestalde, alderdi palestinarren adiskidetzea positiboa dela adierazi du.
‎Ondorioz, ez aurrera ez atzera gelditzen da bilatzailea, infozaborrez betea dagoen orrian atxikita, eta horixe erakusten dio emaitza gisa erabiltzaileari, jatorrizkoa beharrean.
‎ez al da hala Fermin, ez al da hala Donato? Betiorrenekoak, berriz, beti hor, ez aurrera ez atzera, ez alde batean ez bestean, badaezpada ere (odolaren partez urardoa dutela esango luke bipagoetar batek Betiorrenekoengatik, halaxe esango luke); eta, deskuiduan, bestelako, joerarik erakutsiz gero, nola libratu zakurra bezala zokoratua izateko arriskutik, galdetu Karlosi bestela, Maitereren osaba Karlosi, noski.
Ez aurrera ez atzerako egoeran, alderdiek eskatuz gero, bitartekotza egitea.
‎Barandari bi eskuez eutsi eta indar egin du aurrerantz toboganean behera, baina irrist egin diote, eskuin eskukoak askatu baino lehen, ezker eskuko hatzek, eta semeari agur agur egiten saiatu da gainera. Okerturik hasi du jaitsiera, pixkanaka jiratzen joan da buruz behera geratu arte, mantso doa; slip ak toboganak beste estilo batean jaisten dituztenentzat diseinaturik daude antza; barrabilak airean, txirristan behera hartzea arrunta den abiadura murrizteko tarte lauagoan ez aurrera ez atzera geratu da Joseba, gaztetako nire amodio platonikoa.
‎Behin lehen klaseko tren bagoi batean sartu nintzen nahi gabe etxe honetara nentorrela; motxila bizkarrean ni baino altuago, pasilloan ez atzera ez aurrera ez nekien norantz mugitu, ez nekien hura lehen klasea zenik, baina banekien ez zirela niri zegozkidan konpartimentuak: usaina, tapizeria, bidaiarien arropa plantxatua.
‎Gure seme alabekin Otsagabi aldera gindoazen egun batean gertatu zen. Larrainetik Orhi mendirainoko malda ezin gogorragoa igo on­doren, beste portu batzuk ere igo eta atseden hartu eta bidean ura erruz edan ondoren, ezongi zegoela abisatzen ari balitz bezala, erre usaina botatzen hasi zen eta ez aurrera ez atzera geratu zen han goian, gailurrean, Orhiren mendi hegian. Zorionez, laster auto bat iritsi, turista katalan batzuekin, eta gure hel­mugara eraman gintuzten denok.
‎ERNESTO. Gogorra izan behar du seme bat ez aurrera ez atzera ikusteak. Eta zu, zer moduz?
‎Hots larria 75 eta 100 dB bitartean dabil. Ez aurrera ez atzera dabilen auto ilararen hots maila 90 dB etaraino iritsiko da.
‎Kontrako eztarritik zerbait sartzeak, elikagai zati bat edo gorputz arrotz bat ez aurrera ez atzera geratzeak alegia,, 4.600 heriotza inguru eragiten ditu urtero munduan. Izan ere, oxigenoa biriketara eta garunera iristea eragozten du.
‎“Unibertsitate bakoitzak transferentziak izan zituenetik prezioak aldatu egin ziren, baina une honetan, kostuen kontabilitaterik izan arte, zaila da esatea% 10 edo% 15 izango den”, esan zuen. Goi mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura (GHEE) egokitzeari dagokionez, Rubiraltak esan zuen Ministerioa “egindako lanarekin nahiko gustura” dagoela, eta adierazi zuen unibertsitateek, “krisialdi ekonomikoa izan arren, denborak eta egutegia aldatu egingo baitira, ez dutela gelditu ez aurrera ez modernizatzera”. Horri dagokionez, adierazi zuen egoerak “eraginkortasuna eta eraginkortasuna handitzera eta dauden baliabideekin ahalik eta gehien egitera behartzen dituela denak”.
‎Berari inoiz ez kulpatzako, zeren eta belaunekoz ere jarri da hori ekiditeko eta bera da gehien deitoratzen duenak.Arratsaldea mantsoegi doa, esan arte Gordoa, Galarreta eta Zalduondoko maisuak eta ni Gasteizera eramango gaituztela; ematen zuen baten batek martxan jarri izan zuela makabro selekzio bat; gero eta tentsio, larritasun, izu gehiago... Zalduondo, Narbaxa, Aspuru, Larrea, el Patio eta arratsaldeko 8etan, aurreko egunetan nafar falangistek eta erreketeek gogorrago zigortzeko, esaten baitzuten arabarrak bigun samarrak zirela, irekitako Gasteizko Nafar Zentroan esposaturik geunden. Sega gizona hurbiltzen ari zela ematen zuen denborarik gabe zerbait asimilatzeko.2 ordu egoera zail eta korapilatsu honetan egon ginen, ez aurrera ez atzera gaueko 10ak arte, ekarritako auto beltzetara berriz itzuli arazi gintuzten arte, azkenean Nafarroarantz. Ingenuitatea gurea, une horretan pentsatu genuenean berriz etxera eramango gintuztela, jakin gabe, dagoeneko gure etorkizuna erabakita zegoela.
‎urak indar handia dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.
‎Azpitik zetorrenak konturatuta egon behar zuen ordurako, izan ere noizbehinka gelditu eta eskailerako soinuei adi jartzen zen. Horrelakoetan, ez aurrera ez atzera geratzen zen bikotea, enborra baten legez, harik eta beheko pausoak berriro entzun, eta haiek ere martxan jartzen ziren arte. Karel Calfaren solairura ailegatuta zeuden, eta gizonak, emakumeak edo dena delako hark haiengana jarraitzen zuen.
‎Ateraino heltzean, jagole batek esan die atzeko aldetik joateko. Handik sartzen saiatu, eta ez aurrera ez atzera gelditu dira, eta amak teilatuaren gaineko musika jenio hura mundura ekarri zuela esatean, lagunak alde batera eta bestera bereizi dira, Jordango urak balira bezala Moisesen segizioaren aurrean, eta bidexka bat sortu da eszenatokiraino, hau da, Fakultateko hormaraino. Enekoren amaren atzetik bere sei adiskide jubilatuak datoz, hari segika, haren errege segizioa balitz bezala.
2012
‎Milango burtsak puntu bat baino gutxiago galdu zuen. Merkatuek ez aurrera ez atzera jarraitzen dute. Alde batetik, Greziako bigarren erreskatearen bideak argitu gabe jarraitzen du.
‎Mendebaldeko Sahararen lur zabal eta antzuetan, basamortu erraldoiaren atarian bizi dira sahararrak, iheslarien kanpalekuetan, beren egoera norbaitek noizbait aldatuko zain. Ez aurrera ez atzera, jada 37 urte daramate linbo egoeran. Hiru belaunaldi hazi eta hezi dira kanpaleku horietan, giza laguntzarako taldeek elikatuta eta telazko dendetan bata bestearen ondoan pilatuta.
‎Edonola, datuek diotenaz gain, nago emaitza honek bat egiten duela azken urteotan euskaltzaleon artean egon den uste batekin, normalizazio prozesua ez aurrera ez atzera egotearen susmoarekin. Kale erabilera da sintomatako bat, baina gehiago ere badaudela esan daiteke; inkesta soziolinguistikoak eman dizkigu beste pista batzuk, esaterako, eta euskaltzaleon kezka orokorragoa dela ikusten da:
‎Bake prozesua ez aurrera ez atzera zegoen, edo hobe esanda, atzera egiten ari zen, aurrera baino. Eskuineko hedabideen eta alderdien presioa inoiz baino handiagoa zen, eta elkarrizketa blokeoa ezin konpondu zegoen.
‎Auzia auzitegietan ez aurrera ez atzera dagoela ere salatu dute. Zeren zain daude?
‎Izugarrizko beldurra sentitu nuen. Ezin nuen ez aurrera ez atzera egin. nuen emakume hura, nire alaba ezezaguna, inoiz maitatu.
‎Gaur egun Euskal Herria den lurraldea ipar mendebaldetik hego ekialdera zauri sakon batek zeharkatzen zuen, antigoaleko ozeano fosa batek, eta denbora izoztuta mantentzen zuen hozkailua zen txoko hura. Zulo sakon hartan denborak ez zuen ez aurrera ez atzera egiten, han ez zegoen ez atzorik eta ez biharrik. Oso urrun ez zegoen kontinentetik urek higatutako hondakinak iristen ziren eta haiexek ziren kanpoko lurralde nahasietatik jasotzen zituen mezu bakarrak.
‎Ilunbe sakon sakonean zegoen Julen, hanka bat maila batean, bestea maila bat gorago, eta eskuin eskua eskailerako helduleku labainkorrari helduta, ez aurrera ez atzera, gora begira.
‎Nafarroako armadak ez aurrera ez atzera darama hilabete bat kasik San Joan Jerusalemgo Ordena Subirano Militar Ostalariak Siriako mendebaldeko mortuan duen azken postu antzinatuan. Ura eta janaria eskasten ari dira, eta miliziako soldaduak sintoma nagusi hauek dituen gaixotasuna sufritzen ari dira:
‎Berrogei urte baino gehiago Deco S.A. enpresarentzat lanean, dena konpontzen dugu, igogailuak, eskailera mekanikoak, igo eta jaitsi egiten den guztia, eta orain hura. Egun osoa igogailuak konpontzen jardun eta gero, laugarren eta bosgarren solairuen artean trabatu zirenak edo bigarren eta hirugarrenaren artean –zer axola dio–, eta baita eskailera mekanikoak ere, ez gora ez behera ez aurrera ez atzera, geratutakoak, bat batean den denak, ados jarri izan balira bezala, laurak eta laurden laurak eta hogei aldera, birus informatiko batek eraso balitu legez, horiek guztiak konpondu ondoren, hamabi ordu 40 gradutan lanean eman eta azkenean infernuko zulotik irten eta gero, etxera iritsi, hogar dulce hogar, eta berak, Ramiro zaharrak, oinez igo behar zortzigarren solairu demoniorai...
‎Gazia da izerdiaren zaporea. Ez aurrera ez atzera egon nintzen une batez. Mutur aurrean neukan ateak ito egiten zuen nire begirada, ordea.
2013
‎Politika oker batek galbidera darama Kontinente Zaharra. Europar Batasuna bidegurutze batean dago, ez aurrera ez atzera gelditzeko arrisku bizian. Inoiz bizi izan duen unerik larrienean, agian.
‎Gaur gaurkoz, nahiko egonkortua dago pertika jauzia, eta oso jauzilari onak daude. Horrenbeste Jelena Isinbaieva bera ere ez aurrera ez atzera geratu dela. Isinbaievaren parekorik ez dago, eta ziurrenik ez da izango.
‎Klima aldaketaren aferan ez aurrera ez atzera geratu, edo Kyoto v.2 protokolo berrirantz aurrera egin?
‎Hitzarmena, baina, kolokan dago, 2015eko goi bileran AEBren eta herri industrializatu berrien artean negoziazioak etenda geratzeko arrisku bizia baitago, Kopenhageko 2009ko goi bileran gertatu zen moduan. Klima aldaketa auzi geopolitiko gori goria da zinez; izan ere, munduko ordena ekonomiko berria Txinak ordena berri horretan inoiz ez bezalako indarra hartua duela «klimaren gaineko gerra hotza» bilaka daiteke nolabait, eta, ondorioz, klimaren auzia ez aurrera ez atzera gera daiteke, AEBren eta Txinaren arteko indarrak parez pare daudela eta EB, berriz, bazter utzia dutela.
‎–Azkeneko bi asteetan ez du ez aurrera ez atzera egin. Dagoen moduan ez du onera egingo.
‎Ikuspegi estrategiko batetik, armekin baino gehiago, janari faltarekin garaitzearen aldeko apustua egina zuen Hiriart Urrutik. Lubakietako gerla ez aurrera ez atzera zegoen garaian, alemanak handik ez zituztela armen bidez haizatuko esplikatu zuen. Horren lortzeko, goseak atxiki behar zituztela gehitu zuen, eta janaririk ez bazitzaien heltzen, orduan joanen zirela.
‎j) Ez aurrera ez atzera, inoiz ez duzu jakiten zer erabaki.
‎urak indar handia dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.
‎Nire barruko automata ezkutatu egin da berriro abiatu garenean, eta burua irudi beldurgarriz betetzen hasi zait: gure Ford Sedan a bidean beherantz, beste auto bat gorantz, eta bientzat lekurik ez; bidean harri handi bat trabeska, eta gu geldituta, ez aurrera ez atzera; Ford Sedan a irrist egiten bihurgune batean, eta atzeko gurpil bat bidez kanpo airean, eta gero bestea, eta azkenean atzeraka amildu eta autoa hantxe mastrakatuta, azpikoz gora ikusitako bestea bezala. Ezbeharrak modu erretrospektiboan bizituz, gidatzeko kontzentrazioa galdu dut, eta Angelak hartu du bolantea.
2014
‎Euskal gatazka deritzaionak ez aurrera ez atzera jarraitzen du, batik bat, alde bakarreko urratsak ematea ez delako nahikoa, ez behintzat pareko lubakian daudenak ez badute keinu txikiena ere egiten. ETA k behin betiko armak alboratzea erabaki arren, sufrimendua ez da amaitu oraindik, eta ikusi besterik ez dago, Espaniaren zein Frantziaren espetxe politikak, estatuek eragindako biktimen onarpen eza, tortura kasuak aztertzeko eta epaitzeko borondate politiko falta…
‎" Basoan bakarrik nenbilela, nire ahuldadeaz jabetu nintzen. Dena oso lasai zegoen, ez nuen inor ez aurrean ez atzean, bakar bakarrik nengoen bidean. Baina seguru sentitzen nintzen banekielako kamaradak gertu nituela, denak elkarrekin frontera gindoazela".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia