2003
|
|
Saiatu ahalik eta gehien niri adi egoten. Maie tasun kontuetan honaino hezi dena, gauza ederrak ordenean eta zuzen ikusirik, maitasun kontuetan jada azkenera hurreratuz, bat batean zerbait izaeraz harrigarriro ederra hautemango du, aurreko neke guztien helburu hura hain zuzen ere, Sokrates, hasteko beti existitzen dena, eta
|
ez
sortzen ez desagertzen ez dena, ezta hazten ezta murrizten ere, eta ez alde 211 batetik eder eta bestetik itsusi, ezta ere batzuetan eder eta besteetan ez, ezta ere zerbaitetan eder eta beste zerbaitetan itsusi, ezta ere toki batean eder eta beste batean itsusi, batzuentzat eder eta beste batzuentzat itsusi izateko moduan. Eta ez zaio ederra aurpegi bat, eskuak edo gorputzak duen beste ezer bezala agertuko, ezta ere hitzaldi ala jakintza bat bezala, ezta ere nolabait beste zerbaitetan egonik, izaki batean, lurrean, zeruan edo beste edozertan, edertasuna bera baizik berez beti bera bezalako bakarra izab nik; gainerako eder guztiek ordea haren parte dute halako moldez, non nahiz eta gainerakoak sortu eta desagertu, hura ez baita ez handitzen ez murrizten eta ez du ezer jasaten ere.
|
|
Horregatik maitaleei jarraitzea eta maiteei ihes egitea agintzen die, era horretan jokoak antolatuz eta maitalea eta maitea bietatik zein motatako diren proban jarriz. ...tsagarritzat jotzen da azkar amore ematea, denbora iragan dadin, ustez gauza asko proban ederki jartzen duena; bigarrenik diru eta botere politikoab gatik amore ematea ere lotsagarri da, nahiz tratu txarra jasota beldurtu eta tinko ez eustea, nahiz diru ala kontu politikoetan mesedeak jasota ez erdeinatzea; izan ere horietako ezerk ez dirudi ez finko ez iraunkor, horietatik laguntasun jatorrik ere
|
ez
sortzeaz gain.
|
2006
|
|
Gustuaren printzipio orokorrak uniformeak dira giza naturarengan. Gizakiek judizio desberdinak egiten dituztenean, ahalmenen akats edo okertzeren bat aipa daiteke eskuarki, hain zuzen ere, aurreiritziren batek edo praktikarik ezak edo fintasunik
|
ezak
sortutakoa, eta horrela badago arrazoi egokiren bat gustu bat onartze aldera eta beste bat gaitzeste aldera. Baina, inongo errudunik gabe, gertatzen baldin bada barneko egituran edo kanpoko egoeran halako aniztasuna izatea, zeinak ez baitu uzten zirrikiturik lehentasunak ezartzeko, orduan, judizioari dagokionez ere, aniztasun gradu bat saihestezina izango da, eta alferrik gabiltza aurkako sentimenduak adiskidetu nahi dituen arau baten bila.
|
2009
|
|
Ziurtasunaren, absolutuaren bilaketa honetan, subjektua zigortuta gelditu egin da. Kontserbakorra izango da nahitaez, ze momentu batekoa baino ezin da izan (nola espero daiteke, ba, Descartes bera eraikitzailea izanik, bera bezalakoa den zerbait
|
ez
sortzea?).
|
2012
|
|
Filosofiak bere kabuz egiarik
|
ez
sortzea, hain zuzen ere bere baldintza diren egia erregimenei zuzenki lotua dago... Filosofia egien bidez baldintzatuta dago.
|
2017
|
|
Horrek gogoaren existentzia eta indarra postulatzera ginderamatzake. Baina, bestalde, Bestearentzako izate hori ezin existi daiteke ez baldin badarama berarekin ez izate bat, kanpokoa eta atzemanezina, inongo osotasunek ezin duena, gogoarena izanik ere,
|
ez
sortu ez fundatu. Zentzu batean, kontzientzien aniztasunaren existentzia ezin da izan aurreneko gertakari bat, eta norberarekiko desitsastearen jatorrizko gertakari batera garamatza, gogoari dagokiona.
|