Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2015
‎Hala ere, ai ene, Jauna, bai luzea dela nire erbestealdia! Laburra da denbora oro, zure betikotasunaren ordez emateko; oso luzea da egun bakar bat eta luzea da ordubete ere, Zu irainduko zaituen jakin ez eta horren beldur denarentzat. Oi hautatze askatasuna, zu bai zarela askatasunaren gatibu errukarria, sortu zintuenaren beldur eta maitasunari josirik ez bazaude!
‎...re, ezta ez dira beldurtu behar deabruaren gauzak direla esanez; gaixo dauden pertsonei bezala entzun behar zaie, ordea, eta ama prioreak nahiz aitor entzuleak, berak kontsulta nori egin dion hark, esango dio ez egiteko jaramonik, ez dela hori ezinbestekoa Jainkoa zerbitzatzeko eta deabruak asko engainatu dituela hortik, beharbada, bera horien artekoa ez bada ere, berak dakarren zaputzaldia nahiko ez eta gehiago ez nahigabetzearren; izan ere, malenkonia dela esaten badiote, ez zaio buruan sartuko, eta zin egingo du ikusten eta entzuten duela, halaxe iruditzen zaiolako.
‎Hau izatez oso ona da; baina hemendik etor daiteke ahizpen edozein akats txiki hutsegite larritzat hartzea, eta egiten duten ala ez arretaz begiratu, eta ama prioreagana jotzea; eta are gehiago, batzuetan gerta daiteke bereak ez ikustea berak duen erlijio arreta handiagatik. Gainerakoek, haren barrukoaz konturatu ez eta ardura ikusten dutenez gero, litekeena da hain ongi ez hartzea.
‎oso bestera gertatzen da, Jainkoaren errukiz probatu duzuenok ulertuko duzuenez. Hobeki ulertzeko, egin dezagun bi iturri ikusten ditugula urez betetzen diren bi askarekin, espirituzko gauza batzuk azaltzeko ez baitut aurkitzen besterik uraren hau baino egokiago datorrenik; eta nik gutxi jakin eta agudeziak lagundu ez eta elementu hau hain maite dudanez gero, beste gauza batzuei baino arreta handiagoz begiratu diot; hain Jainko handiak, hain jakintsuak, kreaturiko gauza guztietan egon behar dute gu haietaz baliatu ahal izateko sekretu ugari, eta halaxe baliatzen dira ulertzen dituztenak, baina uste dut Jainkoak kreaturiko gauzatxo bakoitzean uler daitezkeen sekretuak baino gehiago direla, txindurritxo bat bada...
‎–Ez dakit; badakit erraietaraino iristen zaiola min hau, eta zauritzen duenak gezia ateratzen duenean, egiaz erraiak beraren ondoren daramatzala dirudi, hain da handia sumatzen duen maitasun sentimendua! Buruan nerabilen oraintxe nire Jainkoa den sutontzi isioturiko su honetatik txinparten batek jauzi egin eta ariman jotzen ote duen, era horretara su isiotua sentiturik, eta arima erretzeko nahiko ez eta bera hain atsegingarria izanik, min harekin geratzen da eta ukitzean ekintza hura gauzatzen du; eta uste dut hauxe dela asmatu ahal izan dudan konparaziorik egokiena. Izan ere, min gozo hau, eta ez da mina?
‎Haiek ez dute zerikusirik liluramenduekin; izan ere, liluramendua denean, sinets iezadazue, Jainkoak beretzat harrapatzen du arima osoa, eta berea duenari bezala eta jada bere emaztea duenari bezala, irabazi duen erreinuaren partetxo bat erakutsiz doakio; zati txikia izan arren, dena da handia Jainko handi honengan dagoena, eta ez du inoren oztoporik nahi, ez ahalmenen oztoporik, ez zentzumenenik; ez noski, eta berehala egoitza hauen guztien ateak ixteko agintzen du, eta Bera dagoeneko atea bakarrik geratzen da zabalik bientzat. Bedeinkatua izan bedi hain erruki handia, eta arrazoiz izango dira dohakabeak erruki honetaz baliatu nahi izan ez eta Jaun hau galtzen dutenak.
‎10 Zenbait unetan atsegin zait arima batzuei erreparatzea; otoitzean ari direnean, iruditzen zaie, Jainkoagatik eraitsiak eta agerian gaitzetsiak izatea nahi luketela, eta gero beren hutsegite txiki bat ere estali egingo lukete ahal izanez gero, edota halakorik egin ez eta egozten badiote, Jainkoak gorde gaitzala. Bada, hau jasan ezin duenak begira biezaio ongi bere buruari, bere iritzira, bakarrean hartu zuen erabakiari jaramonik ez egiteko; benetan ez zelako izan borondatearen erabakia, benetan borondate hau dagoenean beste gauza bat izaten baita; irudimenaren zerbait izango zen, honen bidez deabruak erasoak egin eta ziriak sartzen dituelako; eta emakumeei eta letrarik gabeko jendeari, beharbada, gehiago, ez dakigulako bereizten ahalmenen eta irudimenaren eta barruko milaka gauzaren arteko aldea.
‎Eta sinets iezaiozue beti gehiago, lan handiz eta pertsona askoren otoitzez hoberena lortzen ahalegindu zenari; eta etxe honetan gauden urte hauetan guztiok izan dugula ikusi dugun poz eta alaitasun handian eta neke gutxian, eta izan ohi zuten baino askoz ere osasun hobearekin, ikusiko da hauxe dela komeni dena. Eta norbaitek honi latza baderitzo, bota biezaio errua bere espiriturik ezari eta ez hemen gordetzen denari, pertsona ahul eta osasun onik ez dutenek, espiritua dutelako, hainbesteko leuntasunez eraman dezaketelako; [hau latz egiten zaienak] joan bitez beste monasterio batera, han salbatuko baitira bertako espirituari jarraituz.
‎13 Nik esan nien behin hau esaten zidatenei, lehentxeago berarekin hitz egin dudan eta oso ezaguna nuen pertsona batez esango balidate ez dela bera, niri bururaturiko irudipena baizik, eta beraiek badakitela, nik lehenago sinetsiko nien hori ikusi nuela irudipena izan zela baino. Baina pertsona honek, maitasun handiaren seinale, eskuetan gelditu zitzaizkidan bitxiak utzi balizkit, eta lehenago haietako ezer izan ez eta neure burua aberats ikusi banu pobrea nintzena, nukeela sinetsi irudipena zenik, nahi izanda ere. Eta bitxi hauek erakutsi ahal izango nizkiela, ezagutzen ninduten guztiek nire arima beste bat zela argi ikusten zutelako, eta nire aitor entzuleak hala esaten zuelako.
‎maitasuna beti dago irakin bizian eta zer egingo pentsatzen. Barruan ezin da kabitu, ur hura lurrean kabitu ez eta lurrak kanpora botatzen duen bezala. Honela dago arima sarri askotan, duen maitasunaren handiaz egon ezinik eta gainez eginik; bera honezkero aserik dago.
‎19 Nire koinatu bat, aitortzeko modurik izan ez eta, bat batean hil zelako nahigabez nengoelarik, otoitzean esan zitzaidan horrela hilko zela nire ahizpa, hara joan eta saia nendila horretarako ongi presta zedin. Neure aitor entzuleari esan nion eta, joaten uzten ez zidanez gero, behin eta berriro adierazi nion.
‎5 Ni oroimen txarrekoa naizelako, uste dut, oso garrantzitsuak diren gauza asko esan gabe geratuko direla, eta, bestalde, esan gabe utz zitezkeen beste asko, esanda. Azken batean, nire argitasunik ezaren eta arrunkeriaren neurrira, eta honetarako dagoen sosegurik ezaren neurrira. Horretarako aukerarik denean, otoitzeko gauza batzuez, eta otoitza dutenentzat aurrerago ez joateko izan daitekeen engainuaz idazteko ere agintzen didate.
‎Eta nola erakusten duzun zeure ahalmena inurri bati ausardia emanez! Eta, nola ez diren geratuko egin gabe zure aldetik, ene Jauna, maite zaituztenen obra handiak, gure adorerik ezagatik eta herabetasunagatik baizik! Gauzei kemen handiz ekiten ez diegunez gero, beldurrez beterik eta giza zuhurtziaz baizik, horrela, ene Jainkoa, ez dituzu zeure harrigarri eta handitasunik egiten gugan.
‎Mila aldiz muin egiten dut berorren eskuetan, hainbesteko mesedea egiten didalako. Ez dakit zer zerbitzuz ordaindu, gure haurra Jainkoari bihotzez gomendatzeaz izan ezik eta horrela egiten da; Frai Pedro Alcántarako santuak du bere ardurapean harturik (hau fraide oinutsa da; honetaz lehenago idatzi nion berorri) eta baita teatinoek eta beste pertsona batzuek ere; Jainkoak entzungo die haiei. Jainkoak egin beza gurasoak baino hobea, onak badira ere, harentzat oraindik hobea nahi baitut.
‎Tostadoren aginduz, fraide oinetakodunen probintziala etorri zen hona ama priorearen aukeatzea egitera, orain dela hamabost egun, eta zigor handiak eta eskumikuak zekartzan niri botoa ematen zidatenentzat. Eta hala ere, haiei axola ez eta, ezer esan ez balute bezala, berrogeita hamabost mojak nire aldeko botoa eman zuten; eta probintzialari ematen zioten boto bakoitzeko, eskumikatu eta madarikatu egiten zituen eta botoak esku barruan maspildu, zanpatu eta erre.
‎7 Esan biezat ezer dakien frai Baltasarri buruz, nuntzioarengana joan baitzen, eta horiek aita hauen berri eman dezaketen, brebean ordezkatzeko ahalmenik ez zaio ematen probintzialari berari izan ezik eta horrela diote hemendik; ez dakit horrela den.
‎3 Aitor entzuleen aurrean ez daitezela sekula ere belorik gabe izan, ezta inongo ordenatako fraideen aurrean ere, are gutxiago gure fraide oinutsen aurrean. Zehaztu daiteke nola jokatu, esaterako, osaba bat balute eta aitarik ez eta hura haiek zaindu dituena balitz, edo hur hurreko senideak balira, berezko arrazoia litzateke; edota dukesa edo kondesa, pertsona nagusietakoa balitz; azken batean, arriskurik ez denean, eta bai probetxua. Eta horrelako kasuak ez direnean, ez bedi ireki beloa; eta duda mudako kasuren bat gertatuz gero, probintzialarekin harremanetan jar bedi eta eska biezaio baimena; eta bestela, ez bedi egin sekula.
‎2 Fraide oinutsak handik falta direnez gero, haien auzia ebazteko ez da presa handirik hartu; eta egia esan, Roke eta Padillari idatzi nien, fraide oinutsei dagokienean gauzak ongi egin ezik eta bisitariak geratzen badira, ez hartzeko presarik Kontseiluko arazoan. Izan ere, zentzugabeko gauza iruditu zitzaidan, hara joatea beraiengandik irten bazen ere, eta ez joatea eta mojak hala uztea, hainbeste sufritu ondoren, oso gaizki iruditu arren.
‎17 Eta monasterio hauentzat bisitari apostolikoen arauak ere baditugu; haietan esaten da, guri bisita egiterik ez duela izango gure aita jeneralak agintzen dionak izan ezik eta fraide oinutsa izan duela. Han, honelakorik ezer ez denez gero,, oihaldunen?
‎Berorri idatzi baino lehenagorik berriro etorri zaizkit liluramenduak, eta horrek pena eman dit; izan ere (batzuetan izan ditudanean), jendaurrean izan da, eta horrela gertatu zait matutietan. Ez da aski kontra egitea ez eta disimulatzea. Hain lotsa handia emanik, sartu egin nahiko nuke ez dakit non.
‎4 Torrijoskoari dagokionez, ez biezaio garrantzirik eman berorren jauntasunak, ez baita batere nire gogokoa. Berorren jauntasunak aginduko balu onartuko nuke soilik; eta etxe hauetan ezin onartuzkoa litzatekeena da, halako norbait hartu diru premia handian gaudelako, eta gero Ordenarako balio ez eta ezin bota izatea.
‎Beraz, zerbait erremediatzeko beharrezkoa da pertsona bakarrari ez sinestea, esan dudanez, gainerakoengandik informazioa lortzea baizik; izan ere, halako zorroztasuna dagoen tokian ezin sufrituzkoa litzateke prelatu bakoitzak, edota bisita bakoitzean, aginduak ematea. Hau gora handikoa da eta horrela, gauza larrietan izan ezik eta, diodanez, erremediatu nahi duena prioreagandik beragandik eta gainerakoengandik ongi jakinez, eta zergatik, edo nola egiten den agertu gabe, ez litzateke agindurik ezarri behar; izan ere, horrela, zama handiegia ezar daiteke, eta ezin eramanezko bihurtuz, Erregelaren gauzarik garrantzitsuena bete gabe utzi.
‎Ez ezazue alferrik gal Jauna hartu ondorengo ordua bezain abagune ona tratuak egiteko. Obedientziak beste gauzaren bat agintzen badizue, ene ahizpak, saia zaitezte arima Jaunarekin uzten; gogoa, gero, beste gauza batera aldatzen baduzue eta jaramonik egin ez eta zuen barruan dagoela ere kontuan hartzen ez baduzue, nola emango zaizue ezagutzera. Hau, beraz, aldi egokia da, gure Maisuak irakats diezagun, eta entzun diezaiogun eta haren oinei muin egin diezaiegun irakatsi nahi izan zigulako, eta zuengandik ez dezala alde egin eska diezaiozuen.
‎2 Oi ene ahizpak, adimenaren gogoetari luzaro ekiterik ez eta irudimena hara eta hona barreiatu gabe edukitzerik ez duzuenok! Ohitu zaitezte, ohitu!
‎Santuei buruz ez naiz sartzen; haiek guztia egin dezakete Kristogan, San Paulok zioenez (Flp 4, 13). Baina ahulkeriaz, epelkeriaz, hildurarik ezaz eta beste hainbat gauzaz inguratutik dauden ni bezalako bekatariei, Jaunari erremedioa eskatzea baino besterik ez dagokigula ohartzen naiz. –Zuek, ene alabak, eskatu uste duzuen eran; nik neuk ez dut aurkitzen Hura bizi izanez, eta horregatik eskatzen diot Jaunari aska nezala gaitz guztitik betiko.
‎Eta onez eraman ezinekoa dena, Jauna, hau da: maite zaitudan ala ez eta nire desirak zure aurrean aintzat hartuak diren ala ez, ziur ez jakitea. Oi ene Jaun eta Jainkoa, aska nazazu gaitz guztitik, eta eraman ondasun guztiak dauden lekura!
‎Oi, ene ahizpak!, ez egon hain ziur eta ez egin lorik, lapurren beldurrez etxeko ateak ongi itxi ondoren, lasai lotaratzen denaren eta haiek barruan uzten dituenaren antzekoa baita. Eta badakizue ez dagoela lapur gaiztoagorik, gu geu geratzen baikara; izan ere, kontu handiz ibili ezik eta bakoitza, guztietatik garrantzitsuena den gauza balitz bezala, bere borondateari kontra egiten saiatzen ez bada, gauza asko daude bere Egileagana lurrez eta berunez beterik joan gabe hegan egiteko barruko askatasun hau kentzen dutenak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia