Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 648

2004
‎Ez, ni ere ez nintzen errotako sorora heltzen, eta lagunik gabe gelditzeko arriskuan nengoen. Benetako laguna galtzeko arriskuan, esan nahi dut, zeren La Vache ez eta beste behiak, behi makalak, ez bainituen sekula lagun izan; adiskide, belazekide edo ganbelakide bai, baina lagun ez.
‎Ausardiaz eta bi aldiz pentsatu gabe, otsoei buruz jiratu eta elurra jaten hasi nintzen, lasai eta gogotsu, aho parean neukana elurra ez eta ailorbe sortak izan balira bezala. Koxkorrak, hura ikusiz, harritu edo egin ziren, eta gelditu ere bai, aurrena bat eta gero gainerako guztiak.
‎Ezinezkoa zen, Genovevak ez dirudi dirua derizkionetan gastatzen dutenetakoa. Eta jakina, ez eta izan ere. Zuen pentsua dela eta, ederki zuritzen ditu Chevroletaren joan etorri eta abarrak!
2010
‎Banaketa hau, ordea, ez dago hain garbi. Hainbat aireportutan, esaterako, elizarik ez eta, otoizgune musulmanak daude. Hau amore emate lotsagarria litzateke, batzuen ustez.
‎Pentsatu nuen agian ohituz joango nintzela, eta hurrengo orduak, nola basokoak hasierako igoeraren ondoren, samurragoak izango zirela; baina gogoeta hura egin eta minutu gutxira kanpoan nengoen, ohe gainean etzanda. Gordeleku hartan ez eta beste nonbait ezkutatu ote nintekeen galdetu nion orduan neure buruari, eta nire ezagun guztien aurpegiak errepasatu nituen nire aukerak haien espresioan igarri nahiz. Baina zaila zen.
‎Adelak oihu batean hartu gintuen, aspaldi ikusi ez eta bisitak aparteko poza emango balio bezala: " Horixe baietz!
‎Argazki bat atera behar geniean Ubanberi eta besteei astoaren atzeko aldea freskatzen ari zirenean, eta ez zieagu atera. Josebaren aita fotografoari esan besterik ez eta! Oso argazki polita izango zuan.
‎Ez zait balio memoriaren haztarrika ibiltze hori, ez eta euskararen gauzatze arruntean horren ohikoa den ariketa linguistikoa, euskaldunok ez baitiogu elkarri hitz egiten, euskaldunok ez baikara xoil mintzo, jarduera filologikoan dihardugu gehienetan, aurreindoeuropearra astintzen, Europako hizkuntz aztarna zaharrena erakusleihoan paratzen, denboran atzera begira, eta ekintza bera dateke jarduera erdaldun hutsa, denbora objektiboan gibeleranzko ari...
‎Errolan ezeren truke hil genuen Kixmi jaio eta gurea egina betiko geratu baitzen zapaltze izpiritualareki hasi gine eta orduko jada ez zaigu ez eta herioa geratzen orai xaki bikala hil behar Espainialat eta Frantzialat xaten ematekos ez gira ez eta hiltzekos libre eta orenin zertako kexu goten zizte egun osoz arianda marianda sukalde zaharra kedar beltza biper gatza talomalo bertza zilo arla marla kin kuan kin portan zela portan min arraxinalet marraxinalet xegeren megeren kirun karun plet xirristi mirristi gerrena plat olio zopa kikili ...
‎Errolan ezeren truke hil genuen Kixmi jaio eta gurea egina betiko geratu baitzen zapaltze izpiritualareki hasi gine eta orduko jada ez zaigu ez eta herioa geratzen orai xaki bikala hil behar Espainialat eta Frantzialat xaten ematekos ez gira ez eta hiltzekos libre eta orenin zertako kexu goten zizte egun osoz arianda marianda sukalde zaharra kedar beltza biper gatza talomalo bertza zilo arla marla kin kuan kin portan zela portan min arraxinalet marraxinalet xegeren megeren kirun karun plet xirristi mirristi gerrena plat olio zopa kikili salda urrun bero edan edo klik ikimikiliklik
‎Nire aitaren etxea ez dut defendituko, ezinezkoa baitzait, ez baitakit zein den, ez eta, nire aitak etxerik izan zuenentz...
‎Bi urte igaro dira, desleialki akullaturik, zuben usario eta hizkuntza etzekiten gizon batzuegatik, errebelatu ziñatela gure Erregiñaren kontra, zeñak iñoiz etzuen gogoratu zuben anziñako lege eta fueroak ukatzea, ez eta ere zuben gurasoen Erreljio Santua beñere kenzea".
‎" Gauean Bizkaiera [Euskara] hizkuntza lehengoz aditu genuen herriska batean kokatu ginen, inork ulertzen ez zuena, ez eta gurekin zeuden espainolek ere, Gaztelera mintzairatik erabat desberdina delako."
‎Hizkuntza hau, hain zuzen, zibilizazio aurreratua zuen herri batena izan behar du. Ez du Europako besteekin zerikusirik, ez zaharrekin, ez eta berriekin ere; Scaliger eta beste jakitunen iritziz oparoa, adierazkorra da, eta jatorrizko hizkuntza bezala hartu behar da. Atzerritar nazio batzuk eta besteak Espainian kokatu baino lehenagokoa da; idazle batzuek greziera eta latin hizkuntza baino zaharragotzat dute.
‎(1884), jLapurrac, lapurrac! (1885), Alcate berriya (1885), Gorgonioren estutasunac edo boltsa galdu (1888), Ezer ez eta festa (1899).
‎Frantziak Pirineoetako alde bat hartu du, Espainiak bestea; ez Frantziak, ez eta Espainiak ere, ezin izan dute euskal komunitatea desegin."
‎[Iruñean] Errazki asmatuko duzue herrialde honetako jendeak behar du izan oso ezjakina; era batean gainerako gizakiengandik bereizirik egonik, ulertu gabe eta ulertarazia izan gabe beren Herria kasualki zeharkatzen duten pertsona gutxien aldetik. Alta, horretaz iritzia egitea posible izan zaidan neurrian, ez zaie falta adeitasunik, ez eta alaitasunik ere. Badirudi beren zortearekin aski pozik direla, bizitzako abantaila guztiak baliatzen dituztenak bezainbat behintzat.
‎gizonak haien atzean izkutatu ziren, eta asko emaztez mozorroturik zeudela esan da, eta armatuak mozorro honen azpian. Dena den, ez da bortxazko ekintzarik izan, ez eta odol tantarik isuri. Armada ikusteak dena bere erara itzultzea ekarri du; jokaera nabarmena eta ausarta [izan zen] neska gazte eta eder batena, oraindik Baionako espetxean dagoena; beti erantzuten zuen:
‎Espainian Latina ez zen, ordurako, kultur mailako hizkuntza, ez unibertsitatean, ez eta haur eskoletan ere, Gaztelania zen erabiltzen zena. Frantzian, aldiz, aski berandu arte Latina mantendu zen kultur mailetan.
‎" Egiazki ezta hau Eskuararen zortea, ez eta ere Eskualdun haukien xedea, zeinek aitzinarazi behar bidean, nahiago bailukete ikusi osoki iraungia, eta ehortzia, erraiten dutelarikan ezen, Eskuara hitzetan agorra, eskasa, eta moldegaitza dela, eta ez dela deusetako...".
‎"... frantses eta espainol euskaldun izenekin bizi diren herriek giza arteko izaten ahal diren harreman guztiak dituzte haien artean, eta batzuk bilduta dauden espainolekin ia batere ez, ez eta besteak bilduta dauden frantsesekin ere".
‎" Frantses euskaldunek ez dituzte Frantziako ohiturak eta hizkuntza hartu, ez eta espainol euskaldunek Espainiako ohiturak eta hizkuntza ere. Batzuk eta besteak euskaldun mantendu dira."
‎Saio ugari eginak ziren lehendik holako elkarte bat eratzeko, baina babes ofizialik gabe huts egin zuten. Oraingo honetan, Oñatiko kongresu eratzailean, ez zen inor falta, ez eta Espainiako Alfonso XIII. erregea ere.
‎Ezer ez eta festa 187 neurrizco gatz ozpinduba 187
‎Aranak, aldiz, guztiak harritu zituen diskurtso zorrotz eta argigarriaren bidez; ortografiari buruz aritu ordez, egoeraz mintzatu zen, azterketa politiko eta soziolinguistikoa eginez eta hizkuntzaren bizi baldintzak garbiki azalduz. Ortografia konpondu beharrekoa zen, baina ez zen garrantzitsuena, ez eta egun bakar batean erabakitzeko gaia ere, haren ustez; horregatik, hainbat proposamen aztertzeko urte beteko epea aurreikusten zuen, erabakia hurrengo bileran hartzeko.
‎Lurraldean zehar ere zabaltzen ziren kantak eta euskalkiak, bistan da, ez ziren oztopo, ez eta hizkuntza desberdinak ere. Ezkondu eta egun berean alargundu den neskaren istorioa, Europako herri ugaritako ahozko literaturan ageri da (Espainolezko La enamorada de un muerto, adibide).
‎Bereizketa erabatekoa zen; normalean herritik kanpo bizi ziren txikiago ziren etxeetan, elizetan atari berezia zuten eta aparte eseritzen ziren, iturriak ere desberdinak zituzten, ez zitzaien parte hartzen uzten herri dantzetan, batzarretan, herri ondasunen ustiaketan, karguetan, ez eta armak eramatea ere. eta besteek nahi ez zituzten lanetan jarduten ziren: borrero edo ehorzle gisa, sokagintzan.; geroago bakarrik artisautzan aurkitzen dira.
‎Iparraldean ere aldarrikapenak etengabekoak izan dira. Hemen ere lorpenik handienak herri ekimenen baitan gauzatu dira ezinbestez, ez baita erakunderik, ez eta onespenik ere beste deusentzat. Pariseko ele on zuriek gerotik gerora uzten dute beti afera, Euskararen erabilpena eta berezko transmisioa begi bistatik desagertzen ari diren bitartean.
‎" Euskalduna zira?" galde egiten duelarik auto estopan hartu zaituenak, ez du erran nahi Bidarten bizi zirenez, ez eta ere zure amamak Urzurigaray izena ote zuen, net futitzen da hortaz. Erran nahi du sinpleki:
‎Erran nahi dut, gure mintzakideak edo, hobeki errateko ordaintzaileak, heldu zaizkigularik errepublikaren diruaren errestotik ikuskatzera, zer ezartzen diegu parean? Ez ditugu maskarada, kabalkada edo pastoralera eramanen, Luku, Irigoien (Hegik ahantzi zuen hau) edo Hirigarairen butiga batera, ez eta herri tamainako euskal antzerki baten aitzinera, kolegio adineko ikasleak ari. Zerbait erakutsi behar, eta ez bada..., ba, egin dezagun.
‎Gero karrika bada, baina horiek beti negarrez ari dira ez dutela lekurik. Genero mailan halaber, dantza ez da antzerki ez eta musika ere. Z n artisten katalogoko sailkapen hori dute hartu.
‎Frantses gauza baten epaitzeko uste hori beti hor dago, behar dela kulturan jantzia izan. Euskal sorkuntza bati buruz mintzatzeko, berriz, aski da euskalduna izatea, edo ez eta hori ere, hemengoa, basque edo abertzale nahikoa da.
‎Badakit, hau ez da kultura handia, hau ez da Arriaga ez eta ere Theatre du Soleil edo Rolling Stones. Lasai.
‎Basoko piztiak aski ez eta beste ehiza mota baten gutizia pizten zitzaionean, aldiz, ostatu ilunen batean sartzen ziren Simeon eta bere lagunak, eta neska txikiak ekartzeko eskatzen zuten, neska bargasta haien konpainia ederrean edan eta gero, arraren harra ase ahal izateko. Goizaldean, burua sorgortuta esnatzen zenean, zilarrezko txanpon batzuk bota eta ospa egiten zuen handik Simeonek, ohelagun izan zuen emakumeari edandako ardoari bezain leku murritza emanez bere oroimen kamutsean.
‎Bere lotokira itzuli zukeen, poltsa hura inoren begiratu zelataritik gordetzeko, ispilua bere gelako bakardadean begiesteko, bere aurpegiaren isla kristal sorgingarri haren ur gainean gurtzeko. Hala egin zukeen, baina barruko irrikari eusterik ez eta hantxe ireki zuen xorroa eta sartu zuen eskua, ispilua ateratzearren.
‎Hala zabaldu zen gortina historiaurrea eta historia banatzeko, historiarik gabeko jendea eta historiadun jendea aldaratzeko. Ahozkotasunaren eta idatzizkotasunaren arteko errezela izan da harrezkero basakeria eta zibilizazioa, kultura eza eta kultura bereizteko irizpidea.
‎Arrakastarik ez zuten izan, ordea, 1963an, Tindufeko oasiez jabetzeko Aljeriarekiko gerla laburrean. Ez eta Mauritania beretzeko ahaleginean, Afrikako Batasunaren Erakundeak azken hau estatu independente deklaratu baitzuen. 1969an Espainiak Ifni ematea izan zen Maroko handitzeko ahalegin horretan zelebratzeko bakarra.
‎Sahara espainola azkenetako kolonia zen Afrikan. Hareatza zabalak, jende askorik ez eta etekin murritzak. Fosfatoak aurkitu ziren arte behintzat.
‎Gu onetan gaude, soldaruak onelako lanetan jari bear lituzketela, otsoak eta diran basa piztiak bilatzen eta iltzen, ez kuarteletan alperkerian egoten, ez eta gaitzik egin ez diguten jendeak iltzen, jende oiek musu beltz edo musu gorri badira ere".
‎Heriotzari gorazarre hori, besteen hilketari norberaren heriotza suertatu arte behintzat, bete betean integratu zen Legioaren mitologian. Ohitura bihurtu zen gupidarik eza eta, batailen ondoren, baioneten puntan moroen buru ebakiak luzitzea. Francisco Franco, erregularren buru izan ondoren, Legioko Lehenengo Banderako komandantea izango zen.454 Erregularrekin batera, Legioa izango zen harrezkero txokeko indar nagusia.
‎" Ahalegindu zaitez datu konkretu eta zehatzak apuntatzen Beni Uariagel kabilan gaur egun dauden fusil eta kartutxoei buruz eta, ahal balitz, Nekorreko badiaren inguruko beste kabiletako frakzioetan, eta hona zatozenean ekarriko dizkidazu. Amaitzeko, bakarrik eskatzea ahal duzun datu gehien ekartzeko, Aljeriara doazen segalariei buruzkoak ere bai, eta ea biziki inportantea izango den ala ez eta ea jadanik emigrante asko joan diren. Goraintzi adeitsuak zure aitari, osabari eta gainerako familiari, eta zuri badakizu maite zaituela zeure adiskide honek". 472
‎" Zazpi urtez Euskalerrian egon zen deabrua eta etzuen ikasi al izan ez eta bai baizik. Eta hek Baionako Santi Espirituko zubia igaraitean ahantzi zituen". 1106 Xantza egiteko kontatu zen, jakina.
‎Eman zion errebolber bat kargatua bainan lehenbiziko egunean bereterrak bihotzik ez eta ez zion tiro egin.
‎" Nere erritar maiteac: badaquigu jatorriz geradena Españar uts utsac, anziñacoen eta are lenbizicoen etorquiak eta ondocoak, beragatik nasteric gabeco garbienak, piñenak, leyalenak eta leñargi edo nobleenac, erbesteco nagusiren uztarripetan bein ere egon ez geradenak, ez eta egon nai ere".
‎Hegel biziki ausarta izan zen, Susan Buck Morssen ustez, nahiz eta Haitikoa aipatu ez eta dialektikaren azken pausua isildu. Tabu artean ari baitzen mugitzen.
‎Zubien azpian lo egitea debekatzen duen legea ere, Anatole Francek azaldu zuenez, baliteke inpartziala ez izatea. Baliteke legalitatea oso onuragarria izatea frantsesentzat eta espainolentzat eta, aldi berean, kaltegarria lo egiteko etxerik ez eta zubien azpian lo egiten dutenentzat.
‎Ituneko testuan bi moro klase bereizi ziren: nafarren dominazioa ametitu ez eta hiritik alde egin nahi zutenak, armagizonak eta funtzionario almorabideak gehien bat; eta hirian errege kristauaren babespean geratu nahi zutenak, artesau eta laborariak batez ere. Lehenengoei emazte eta seme alabekin alde egiteko baimena emango zitzaien.
‎Baratzainak, ondo konprenitu ez eta, jarraitu zuen galdezka:
‎Denbora baten buruan, emazteari gutun bat bidaltzea bururatu zaio. Baina, Aksehirrera doan inor bilatu ez eta, gutuna berak eramatea pentsatu du.
‎Alokatu bizitzaren ondoan Caua da Ali kafetegia dago, bereko eukalipto erraldoien gerizan iragaten genituelarik arratseko orenak. Marokoarrak badira hiztun eder eta solasturi handi, fite hurreratzen zen hau edo beste, eta, mahaira gonbidaturik, horra beste bat lehenaren adiskide, berak ere ez ziolarik muzin eginen te berdea edateko gonbitari; ez eta kontu kontari hasteari ere:
‎Eta neskatxak galdera hori egin zuen —adierazten du Battutak—, bizimolde ahalkegarrira emana, senideek zeha eta erhan ez zezaten amoreagatik, bada, Sultanen baimendua zuelako". Halaber erlijioaz denaz bezainbatean; ezagun da Profet Mahometen suhi Ali, jariyi haietatik batek erhan zuela pozonduriko ezpata batez; ez da hain ezagun II. kalifa Umar eta III. Utman ere, ez adinaren akabantzan aitatxi on gisa, baina ezpataz zendu zirela; ez eta Quermat haren segizaleek Al Kaaba ko harri beltza eraman eta pusketan hautsi zutela ere.
‎Ekarria zuen enperadore Juliano-ren manua konplituz gero, Stanislas i Ash Kamal ek nahi izan zion erakutsi alde hartako mezkitarik hurrenena. Stanislas ez zen sobera harritu eraikina ikusteaz, ez eta otoizlariek egin gurmen moldeaz ere, denak batean burua zoruraino makurtu eta altxatze hartaz.
‎Sultan ohia, berriz, gamelu gainean joan zen ihesi ahaide eta Alawi* bere leinuko soldadu fidel apur zenbaitekin. Haren ihesak bide guti zuen, non Taza tik hurren ez baitzen iragaten ahal, ez eta hegoaldeko Atlas bortuetako leinuen lurretan barrena ere. Mendebaldean itsasoa zegoen, baina sultanak ontzirik ez.
‎Lur kristauetara heldu zenean, Pedro de Nabarra ez zen joan apezpikuaren aitzinera, ez eta haren ordenak Kaskanten zuen komentura ere; bai ordea, legearen arauaz zegokion oinordekotza bildu, eta Argel era itzuli zen, bada, preso eta esklabo izana zen lekura.
‎Haren emazte Zulaida eta Awkar, ordea, kontent ziren; urruti hartako jendeak oraino idolatrak izaki, Ghat-eko emazteek ez zuten usantzarik estalkirik janzteko, ez eta heraberik ere, gerriraino biluzik bizitzeko; eta handik, guztiz ere Zulaida k, bietatik gazteena baitzen, amets egiten zuen oasian ez zitzaiela emazterik lehiatuko, beren distirak heda heda erakutsi ahal izanen zituztela eta gorte ttipia baina distiratsua sortuko zutela hareatza erditan.
‎—Geure begiez ikusi ditiagu aintzira auzoko emazteak begitarteak urrez eta titiak zilarrez apainduak, begi inguruak izmir ez eta ezpainak nakar distiratsuz!
2011
‎Horrela galdu zenuke kofoin haietako eztia, eta ere erlea. Neguaren burura hel litezkeenetarik gutiz gehienek ez lezakete ondoko udan kumerik eman, ez eta ere anitzetan lan handirik egin. Erran nahi baita, deusik ez zenezakeela atera zure erleetarik, eta, bertze alde, erle gutiren jabe zintezkeela.
‎—Ez guztiak, ez eta ere erdiak. Gure eskualdeetan diren suge mota guztietarik ez da bat baizik pozoidunik, eta mota hura orotarik xuhurrena da.
‎egun hasten da. Hitz dautzuegu ez dela pikaren azken umea, ez eta itsura mintzaturen zautzuena, deus jakin gabe.
‎" Joan den astean jin zauzku, ez dakigu nundik ez eta ere noren ganik, bi galde, berehala nahi baitzituzten beren argiak. Bainan berantegi ernatu zen galde egilea:
‎Gaizki ari dira holakoak; ez dute aski abereek, eta guztiz behi xahaldunek, egunean behin edanik. Arbia ausarki ez den lekuan, idorrez hazten ohi dira behiak, eta egartsu du janari idorrak; sabelak ez du ehaiten, ez eta ere beretzen ahal janari hura, non ez duen hartako ura izarian. Egunean behin baizik ez badu edaten, nondik duke lan horren egiteko urik aski?
‎Bata itsusia eta zikina, bertzea ezin hunkia; zer adiskideak ematen dizkiguzun hor? Baina, ez dizut erran ederrak direla, ez eta eskuztatzeko gozoak: ez dizut erran har ditzakezula eskuetara, ez eta ere eman sakelan edo papoan.
‎Baina, ez dizut erran ederrak direla, ez eta eskuztatzeko gozoak: ez dizut erran har ditzakezula eskuetara, ez eta ere eman sakelan edo papoan. Bakarrik diot zure adiskideetarik direla, kalterik den gutiena ez dizutela egiten, bai aldiz ongi anitz, zure etsaietarik anitz irentsiz beren hazkurritzat.
‎ez du hain luze hemen berean zenbait aipatu ditugula, bai eta ere erran nola behar dugun sagarra haietarik begiratu, eta, jadanik lotuak bazaizkio, nola behar dizkiogun kendu. Etsai horiek ez da erran behar gaixtakeriaz ari zaizkiola sagarrari, ez eta ere guri bidegabe egin nahiz. Ez dute deusentzat, ez nehorentzat begigoarik; beren ongiaren ondotik dabiltza, eta horra zertako ikusten ditugun gauzarik hoberener aiherrago zaizkiela:
‎Ihizi xehe batzu dira langile horiek, ezin erran daitekeen bezala emendatuz baitoaz, gauzak alde dituztelarik. Emendatuago eta lan gehiago egiten dute, aldiz, ez baitira behin ere nekatzen, ez eta lanetik gelditzen, jana baitute lana, eta ezin aseak baitira, direlarik hain xeheak. Badaiteke ere ez duketen ausikia larri.
‎Bertze batzuek diote laborariaren alde ari diren ihizietarik dela satorra, eta bere kaltetan lebilkeela hura bere lurretarik ken lezakeena. Horra, bada, satorraz ez eta bai, bata bertzea bezain osorik. Anitz gauzatan hola ahoa betez mintzo denak, huts egin dezake erran dezan ez ala bai.
‎Anitz gauzatan hola ahoa betez mintzo denak, huts egin dezake erran dezan ez ala bai. Badaiteke ez den satorra anitzek dioten bezain gaixto, ez eta ere bertze batzuer iduri zaien bezain on. Bertze askoek bezala, badituzke harek ere bere alderdi onak eta makurrak:
‎Oilo korokak behar du izan eztia, ez soraioa, ez eta ere beldurtia: utz dezala jendea hurbiltzera eta eskuz hunkitzera ere bai, batere higitu gabe.
‎Ordu artean hala artatua, ferekatua, hain goriki hazia, hona non, bat batean, lau hatzetarik harturik jaurtikitzen duten zabal zabala lurrerat, estekatzen dioten muturra, eta mahai baten gainera ezarririk buruz beheiti, hona non ganibet luze bat sartzen dioten bularretan barna, batzuetan xuxen, bertze batzuetan makur, orduan berriz hasi behar baita lana. Han dago gaizoa odol guztia joan artean, nehori ez baitzaizkio urrikarri haren oinazeak, ez eta ere buztanetik deraukan haurrari.
‎Ez dakit erran hori ote dabilen. Euskal herri guztian, ez eta ere dabilen lekuetan ote den erranari doakion sinestea. Iduri zaidana hauxe da:
‎Izatez ez da hura baino kabala garbiagorik, ez eta garbitasuna laketago duenik nola baita urdea. Erran gabe doa ez naizela janaz mintzo.
‎Zikinak, aldiz, xuhurtzen dituelarik haren mozkinak, anitzetan jauzarazten ere dizkio eritasunak. Ez litzateke, bizkitartean, hain neke ez eta hain kario urdearen garbiki atxikitzea.
‎Bizkitartean, ez da oilorik gabe egon nahi lukeen etxerik. Eta horrek berak erakusterat ematen du, baldin badituzte beren estakuruak, ez baita itzalik gabeko jenderik, ez eta ere gauzarik, badituztela ere beren alderdi onak: ororen buru, gaizkiaren nagusi dutela ongia; bertzenaz, laster hustua lukete lekua.
‎Eritasun horretan behar da ere gogo eman oilo erien huskinek badauzkatela xixare haietarik, eta haiek hunkiz atzeman dezaketela bertzeek gaitza. Begira, bada, sendoek hunki ez ditzaten, ez eriak, ez eta haukien huskinak.
‎Badaiteke ere, bai oilategiko paretetan, bai oiloen ohantzetako han emanak diren hagetan, atzeman baitezakete ihizi xehe horiek beren gordegia. Hortakotz, gogo eman ez dadin izan, ez batzuetan, ez bertzeetan, urrakorik ez arte hutsik, ez eta ere oilategian zoko ilunik.
‎Baizik hau: ihizi harek ez bailezake sagar bat jan ahal, ez eta harturik ere bera bezalako ehun lagun, eta bakarrak jaten baitu lili bat osoa, edo ere batzuetan bat baino gehiago.
‎Aipu dira zenbait. Baina, ez baita oraino naski haien indarra ongi ezagutua, ez eta ere batzuek dioten bezain handia.
‎Norbaitek nonbaitik, ez dakit nork ez eta ere nondik, izkiribatzen dit holaxet:
‎Eta orain hona hau azken hitz. Nola hobe baita gaitzetik begiratzea ezen ez eta haren sendatzea, eman ezazu zure ogi bihia leku argian, eta ardura harraraz iezaiozu airea. Aipu ditugun ihizi gaixtoek ez dute ez airea ez argia laket.
‎Aitzineko aldi batez erran dugu nola euli edo jainko oiloak errun arrautzatik ateratzen den ez euli bat ez eta jainko oilo bat, baina bai ez euliaren ez jainko oiloaren den gutieneko itxurarik ez duen har itsusi bat. Erran dugu nola har hura, arrautzatik ateratzean, bere hazkurriari buruz gertatzen den, erruleak hau eginik, zer ari zen batere jakin gabetarik, Jainkoak eman dion asmo miragarri bati esker.
‎Badaki, bertze alde, gordegia haren hautatzen euriak atzeman ez dezakeen bezala; edo ematen da adar lodien azpiko aldetik, edo sagar zangoan berean, baina, beti sartuz azpitik goiti ezpal edo korapilo zenbaiten pean. Ezin daiteke erran noiz iratzartzen den ihizi hori, ez baitira beti hotzak berdin goizik joaten; ez eta noiz erruten duen, ez direlakotz loreak beti ordu beretan hantzen. Baina, zerbait gorabehera, apirilaren erditsuan ditu arrautzak erruten, eta orduan errun arrautzek ematen dute harra hamar bat egun gorabehera; bero ari delarik lasterrago; maiatzaren erdiko egina du harrak bere lana, erran nahi baita, handitu gaia handitua dela; eta handik hamar bat egunen buruko hartua duke bere azken itxura; ariko baita hosto jaten uztailaren azken egunetaraino.
‎Horra zertako dugun erasia asko, esker guti: ez baita, ez zuzen, ez eta ere eder. Baina, makurtzen ari zaigu solasa; dugun xedera buruz itzul.
‎Hurbilik behatu eta ikusten zaie gibelean ilea bezalako buztan bat. Buztan hura ez dute edergailu, ez eta euli haizatzaile; badute haren beharra bi lan handiren egiteko. Lehenik hartaz dute zilatzen arrautza errunik ezarri nahi duten lekua.
‎—Egia errateko, ulitxa horietarik anitz den lekuetan sagarraren etsaietarik guti da. Baina, ez baita ulitxa hori leku guztietan, ez eta ere leku beretan beti izari berean: azkenekotz zeren ardura berantegi heldu baitira ulitxak.
‎—Gogo onez, nahiz ez zaidan batere eder, nik erranagatik, hain sineste gogor izan zaitezen ulitxen eretzean. Ulitxak ez dira gure lagun bakarrak, ez eta ere hoberenak, lehenik aipatu ditugun arren. Ulitxak baino hobeak dira xoriak, xori xeheak.
‎Zigorra behar lukete haurrek, eskola bidean, edo bertzela, xori ohantze atzematen dabiltzanean! Mintzo natzaizu xori xeheez; har dezatela nahi duten bezainbat pika, bele, eskinoso, mirueta belatxa ohantze, baina, xori ttipien ohantzerik ez dezatela hunki, ez eta ere hurbilik beha, kumeak zein diren ederrak eta nola handitzen ari ikusteko estakuruan. Xorier kalte eginez ez dutea ikusten beren kaltetan ari direla.
‎Bana bertze, ilargirik gabeko gauetan hontza ari da ehizan oren bat eta erdi gauaren lehen burutik, orobat bertzetik. Ezen, ez da uste ukan behar hontzak, ez katuak, ez eta bertze edozein ihizik ikus dezakeela ilunpe osoan. Baina, badira ikusteko argi guti aski dutenak eta egun beteak itsutzen dituenak.
‎Buzokak hamabortz, hogei sagu edo satorretaraino jaten ditu egunean. Badu, beraz, laborariak zeren begi onez ikus. Eta badaukat hemendik goiti ez dugula buzokaren izena trufaz erabiliko, ez eta nehori eratxikiko, zeren ez baita eder gizon bati edozein ihiziren izenaren ematea, eta ez baita zuzen, ihizi bat baizik ez izanik ere, buzoka zoroa edo alferra dela aditzerat ematea.
‎Deusek ez du hobeki erakusterat ematen ihiziek ez dutela ezagutzarik, eta behar bezala egiten dituzten gauzetan ere ez dakitela zer ari diren, ez eta norat doazen.
‎Hura baino apaindura ederragoko xori guti da gure eskualdeetan. Baina, ez baitute soinekoek egiten gizona, ez eta apaindurek berenaz itsusi dena edertzen. Orobat, nahiz den ederki apaindua, nehork ez du erranen xori eder bat dela okila.
‎Aitortu behar da okila ez dela lan horretan ere hain tontoa, ez eta ere moldakaitza.
‎Izkiribatzen ari denak laket du irakur dezaten: hortako da eta ari lan hortan, ez baita bethi gochoa ez eta errecha.
‎Euli eta jainko oiloek arrautzak erruten dituzte beren orduetan. Arrautza haietarik sortzen da, ez euli bat ez eta jainko oilo bat, baina bai zure eta ene baino gehiago euli edo jainko oiloaren eiterik ez duen har bat.
‎Har hura, emeki emeki, batzuetan arte laburrez, handitzen ohi da beti itxura bera daukalarik, beti har, ez hegorik ez eta bertze edozein arrautza errulearekilako itxurarik gabe. Bizkitartean, har hartarik datorke euli edo jainko oiloa:
‎Bizkitartean, har hartarik datorke euli edo jainko oiloa: ez errutez, ez eta ere sortzez, baina har hura bera da euli edo jainko oilo bilakatzen.
‎Errunez geroz, ez euli ez eta jainko oiloek ez ohi dute beren arrautzez artarik hartzen. Bertze alde, gutiz gehienak hilak ere dira kumeak arrautzatik atera gabetarik.
‎Etsaia ongi bereiztea ezinezkoa den gatazka bat omen da hau, are gehiago, ezin omen da erabaki garaipenaren unea. Gerra honek ez omen du eraso lerro zehatzik, ez eta mugarik eta ezarpen etiko konbentzionalik ere (Genevako Konbentzioa, esate baterako). Gerra bat omen da, non zuhurtziak ezartzen omen baitu azken garaipenera bitarteko konpromiso erabateko eta irmoa (garaipen hori edozer dela ere), bost axola giza kostuak edo materialak.
‎Euskarak gertuagotik onartzen ditu olerkiok, edo hala dirudi, behintzat; gutxiago behartuta, eta arrazoiren bat egon liteke, besteak beste, izen sintagmaren egitura, nominalizazioak, mugagabearen erabilera maizkoa, generorik eza eta, batez ere, izenordea eta aditz laguntzailea elipsatzeko erraztasuna.
‎Hasierako ardura txalogarriari aipaturiko bi zamak gehituagatik, nonbait aski ez eta langabetuendako prestakuntza ikastaroak antolatzeko lana ere eman zitzaien. Etxegintzan bezala, ikastaroetan ere ezin esan oso argi jokatu zutenik...
‎Jaurtitzaileak gibelean edukiko zuen eguzkia, eta erregeak pare parean. Bizkartzainek beti eguzkitarako betaurreko beltzak eramaten dituzte, baina Erregeak ez eta ez zuen mugimendua ikusiko. Beraz, tartak han egon behar zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia