Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.392

2000
‎Werner Palla jaunak eman zigun hitzaldi jakingarriak ikasbiderik aski eskaini zigun, hizkuntza gutxituetan zelan jokatu behar genuen. Baina, zoritxarrez, gure politikorik azaldu ez eta Jaurlaritzan hizkuntz politikaz arduratzen zenik ere ez.
‎eta ez dirala egin beharrak, baizik huts hutsik obeditu beharrak. Badakite, ez gobernariak ezen ez eta harekin batean bere bilguma osoak ere, ezin kenduko digula fueroak ematen digun eskua, libertadea ta bidea?.
‎Horientzat gaztelera omen Arabako hizkuntza. Nonbait, ez dute ezer jakin nahi bertako jatorriaz, ez eta oraindik Zigoitian, Aiaran edo Aramaion euskaldun irauten dutenez ere; eta gutxiago Bizkaitik eta Gipuzkoatik bertara joanak diren euskaldun ugariez. Ez eta probintziako toponimiaz eta arabarren euskarazko deiturez ere.
‎Nonbait, ez dute ezer jakin nahi bertako jatorriaz, ez eta oraindik Zigoitian, Aiaran edo Aramaion euskaldun irauten dutenez ere; eta gutxiago Bizkaitik eta Gipuzkoatik bertara joanak diren euskaldun ugariez. Ez eta probintziako toponimiaz eta arabarren euskarazko deiturez ere. Baina nik neuk ere aitona nuen arabar euskalduna, eta arbasoen jatorriak etsi ezinezkoak ditut.
‎Hurrengo eguna Derryko udal liburutegian eman zuen berriro. Azken hilabeteetako egunkari guztiak arakatu nahi zituen, Ralphen argazkiekin konforme geratu ez eta orain Eiderri buruzko aipamenen bat nahi zuen, mendekua osoa izan zedin, poz txikia algara ikaragarri bihur zedin, liburutegiko arduradunak kalera bidal zezan hain barre ozena egiteagatik. Hori nahi zuen.
‎Baserrira eraman dut eta bertan egongo da orain ere, lotan edo. Berarekin egon nahi nuke noski, baina nahiko susmagarria litzateke inoiz geratu ez eta aste honetan, berriz, gauero hara joatea. Hori bai, arratsalde guztia Ralphekin pasatu dut, eta egunero gauza bera egiteko asmoa daukat.
‎Ez! Ez eta ez! Zeren joan etorri horiek guztiak eternitatearen haste bertzerik ez baitira; edo, hobeki, eternitatearen hastearen haste; edo, hobeki, hastearen hastearen haste... eta haurraren oinazea ere, hastearen hastearen hastekoa..." Eta eliztar batzuk hatsalboka eta hatsangaka hasi ziren, bertze batzuk nigarrez...
‎Baina ez aita jesuitaren otoitzek, ez haren gantzutze suerte haiek guztiek, ez haren gurutzeak, ez eta deabruaren kontra jaurtiki mehatxuek erdietsi zuten Mattin bere onerat ekartzea, eta bai are gehiago izutzea eta hura auhenka uztea, ahotik habuina zeriola, harik eta aitak, iduri haiek ezin jasanik, erran zuen arte:
‎—Eta, baldin zuen aitari ideiaren bat buruan sartzen bazitzaion, ez zuen, ez, amore emanen! —eta arrazoin osoa zuen osabak, zeren halakoa baitzen gure aita, eta zeren ez baitzen, halatan, lehen ezean eta errefusean etsitzerat egiten zuen gizona.
‎Izan ere, banoa hortik paseoan; atxikitzen dut gogoz pentsu bat, pentsu hartan irauteko asmotan... eta, halarik ere, berant baino lehen joaiten zait burua bertze leku baterat, borondatetik ihesi orduan ere... gogoa ustez ongi ferratu arren, haizeak bertzerat baninderama bezala. Eta lumarik ezean eta paperik ezean, nekez fintka dezaket edozein burutazio. Eta diot:
‎—Bentura dadinak, hartza; ez dadinak, ez eta bartza...
‎Baina osabak hura nahi zuen, eta Pedrok ez zuen hartarako ez indarrik ez kemenik aski... ez eta gogorik ere, zeren bizitzak maiz kolpatu eta zaurtu baitzuen, eta zeren, zokorik zokoeneko azken epela bilatzen duen or zigortuaren eredurat, ez baitzuen gutiziatzen eta amesten zoko epel hura baizen, non eman baitzitzakeen bere hondar urteak, bizitzako azken plazer apurren gozoan.
‎Zeren, Melius in oppidulo esse primum, quam in civitate secundum, 8 eta Pedrori ere halako zerbait gertatu zitzaion. Izan ere, Italian urte luzeetan nehor ere ez eta deus ere ez izan ondoren, norbait eta zerbait izaiten hasi zen Pedro Huizi, orduko Urbiainen. Eta egoera hark halako segurantza eta bere buruarekiko fidantzia eman zizkion.
Ez eta ez!
‎Segurtasun zerraila zuen, berri berria zirudiena. Hala ere, bertze aterabiderik ez eta hartara luzatu nuen eskua. Inor ez zen ni baino gehiago harrituko, ondora egina baizik ez zela ohartzean.
‎Negar arrastoak itzalixeak zituen bisaiatik, eta makillaje paratu berriak halako distira bat sorrarazten zion larru-azalean. Ez aski, ordea, lo ezak eta gure patu seguruenaren ezinbertzeak utzitako argitzeko. Besaulkian egokitu zen.
‎Ulertu nionez, zelularen azken batzarrean beren panfletoen zuzentasun gramatikalaz sekulako ika mika piztu eta, eszisio arriskupean, aditu baten aburua biltzeko manatua zuen, egitekoa kosta ahala kosta konplitzeko agindupean. Bertze inor ezagutu ez eta, nire kazetaritza ikasketak medio, neroni izan nintzen aukeratua, sintaxiak iraultza geldiezin berehalakoari luzamendurik ekar ez ziezaion. Komunztaduraren legeari men egitea eta botereari makurtzea gauza bat eta bera ez direla azaltzeko haren aurpegira ohi baino gehiago hurbildu nintzen batean eman genion lehen musua elkarri.
‎—Kabroiak! Deusetarako etorri ez eta gainera lokartu. Agian ez zaik gauza bera egitea gogoratuko...
2001
‎Ez zuen irratia piztu. Ez zuen informatiboa entzun ez eta zerura begiratu ere zein eguraldi egiten zuen jakiteko. Goiz hura desberdina zen.
‎Ezin lorik egin. Egunez nekatu ez eta gauez loak hartu ezinik nabil aspaldian.
‎Amak, horregatik, eskua kendu dio, une batez bakarrik nola moldatzen ote den ikusteko. Haurrak orduan, euskarririk inguruan topatzen ez eta, bere buruari heldu dio bi eskuekin, horrek zutik mantenduko duelakoan. Haurraren negarra, oreka galdu eta lurrera erortzean, ertzainen sirenahotsaren parekoa iruditu zaio Tasiori.
‎Orain Madrasko umezurtz etxe batean dago. Gurasoak bizirik izanagatik, ez da beraiekin bizi, ez eta bere senideekin ere.
‎Etxean hartu nahi ez eta gurasoek zapuztutako haurren egoitza batean sartu nahi izan zuen poliziak. Egoitza horretan, ordea, ez zuten hartu nahi, beste haurrak galbidera eramango zituela eta.
‎Prem Gopal Nair, arrakasta handia zuen negozio gizon bat, eskolako lau mutikok hil egin zuten Delhin, oporretara joateko dirurik eduki ez eta gurasoek eman nahi ez zietelako.
Ezak eta behar gorriak ondorio gaiztoak izaten dituzte: gaixotasuna, haserrebidea, ondoeza, etsipena.
‎Nahasmendu ikaragarrian oinez, bizikletaz edo motozikletaz doan jende piloa, ordea, ez da axolatzen ahukuan doazenen nahigabeaz, ez eta bidea egiteko atabalak eta latoiak joz ateratzen duten soinuaz ere.
‎Asko higiene ezaz eta gaizki janez hil egiten ziren. Biriketako gaitza anitzek harrapatzen zuten.
‎Askotan joaten dira neskatxak medikuarengana birjintasunaren froga eskatzera, etxeko mehatxuen beldurrez. Askotan medikuaren egiazko agiria izan arren, etxekoek sinetsi ez eta hil egiten dituzte. Punjabiri autopsia egin ziotenean birjintasuna galdu gabea zela argi eta garbi agertu zen.
‎17 urtean egunero egunero mehatxupean, eta edozein unetan hila izango zen beldurrez. Ez zuen, ordea, inoren babesik, ez eta ematen zizkioten jipoien berri entzungo zion lagunik.
‎Familia behartsuak direnez gero, ordea, senideen arteko atxikimendua estuagoa dela esango nuke. Ezak eta beharrak elkartu egiten gaitu.
‎Sarri eskolara joan ez eta bizitza guztirako deus askorik ikasi gabe gelditzen dira. Ezkondu eta etxetik alde egin dute senarraren etxera.
‎Goio inon agertu ez eta Juan Bautistaren guardia zibilek gogaitu arte jardun zuten denak harrapatu ezinik. Agustin ere ezin zuten harrapatu, hau ezkutatu ez eta presoak hainbat bider libratu zituen arren, eta borroka horretan jardun zuten harik eta euri zaparradak jokoa uzteko aitzakia eman zien arte.
‎Goio inon agertu ez eta Juan Bautistaren guardia zibilek gogaitu arte jardun zuten denak harrapatu ezinik. Agustin ere ezin zuten harrapatu, hau ezkutatu ez eta presoak hainbat bider libratu zituen arren, eta borroka horretan jardun zuten harik eta euri zaparradak jokoa uzteko aitzakia eman zien arte.
‎‘Larrua jo duzu inoiz ala inoiz ez eta harrokeriatan ibiltzen zara? ’
‎aitatara edo amatara, biok zein baino zein ibiltzen garelako terreno horretan. Ni oraindik ez naiz egin titulu berrira ez eta kalean gurditxoaz ibiltzera. Baina tira, dena ikasten da.
‎‘Ez, ez eta ez! ’ dio kankailuak, ume ernegatuaren keinuekin.
2002
‎Horrelakoekin aspaldian ez naiz eztabaidan sartzen. Musikarako belarririk ez dutenekin sartzen ez naizen bezala, ez eta izadiaren aurrean enborra bezain sorgor geratzen direnekin ere.
‎Iluntasun ezberdinak lasterka hasiko zirela iruditu zitzaion Alazneri. Jada behar ez eta axolagabe abandonaturiko ametsak balira bezala.
‎Egungo egunean esan ohi da sexu agerpenak direla, hormona androgenoek eraginda. Hots, zakur gazteek ez dute holakorik egiten, ez eta zakur emeek ere.
‎Guri uzetaka hasi zen. Zoritxarrez beste ihesbiderik ez eta estrata batean gora jo nuen. Zakurrak nire aurretik tximistak hartua bezala alde egin zuen.
‎EHNE sindikatua arrangura da, otsoei jazartzeko neurriak hartu ez eta artzainei behar zaien laguntza ematen ez zaielako.
‎Lehenago ez eta geroago ere ez, ez dut beste zakurrik horrela lo egiten ikusi. Aitzitik, zakur arruntari burua libre izatea atsegin zaio, belarriak txut txutik erne eduki eta inguruetan zer jazotzen den jakiteko.
‎–Ez, Sara. Bihar ere ez eta etzi ere ez –erantzun zion Sergiok.
2003
‎Ez zait bada iduritzen, Pierre Eyt, Bordeleko kardinale zenak horrelako irakaspenik emaiten zuela, 1974an, Baionako San Leonen parrokian, fedearen eta kulturaren harremanez mintzatu zelarik, ez eta ere 1978an, Pariseko Les Etudes jesuiten aldizkarian argitaratu zuelarik. Pour une politique des différences culturelles, autour des Pyrénées, bere artikulu abe ratsa.
‎Zorigaitzez, erranen du oraino Azurmendik, Euskal historiarik ez genuen apenas ezagutzen. Ez eta gerra zibilekoa ere: iraganik gabekoak ginen.
‎Urteen buruan, Mao eta Franco, De Gaulle eta Cassin, denak joanak zaizkigu, nahiz ondotik etorri diren estatuburuek ez duten oraino bakea finkatu ahal izan, ez mundu zabalean, ez eta Europa berean.
‎Harispe marexalari aldiz, zuberotarrek eskaini diote, denboraren buruan, omenezko pastorala, baina, egia erran, ez genuke ahantzi behar Baigorriko seme ospetsuak ez zuela arazorik izan auzoko erratzuarren odola isurtzeko nasaiki, ez eta ere Baztan aldera ihesi joanak zituen bere herritarren ehizatzeko!
‎Ez gara mintzo bakarrik 1914 gerlako gure 5.000 hilez, ez eta ere, gerlen artetik Ameriketara edo Frantzia behereko hirietara bizi beharrak eraman dituen mutil ala neska guztiez.
‎Ez dugu uste berez bere jartzea, ez eta balitz ere Amerika Gaineko herrialdeen neurrian, beren onetan luketen, behin eta behin.
‎Egin du bide geroztik munduak, bai eta ere Euskal Herriak. Ez dut uste tipituz joan den Herria maite duten gure herritarren kopurua, ez eta alferrik egin diren Herriaren alde eman ditugun urrats guztiak. Baina ez da neholaz ere konpondu gutartean aitzinetik hor genuen eztabaida.
‎Ez du horrek erran nahi, gerla hotzak mende erdia ezbaian iraun duen tarte horretan, gero eta arma sofistikatuagoak asmatzeko lehia moteldu dela puxantzia handien artean, ez eta ere Europako, Afrikako edo ez dakit nongo bazter guztietan estatu zahar eta berriek uko egin diotela, gerla garbi edo zikinen bitartez, beren arteko ala barneko gatazkak zuritzeari.
‎Nork erranen du gainera ez dela hobe, Bretainiar batentzat, edo Nafarroa frantseseko euskaldun batentzat, frantses nazioaren partalier izaitea eta horrela, ororen maila berean, frantses herritartasunaren abantailez gozatzea? Ezen ez eta, bere mendi kaskoetan, zaldun bakar ibiltzea, iragan mendeetako hondakin erdibasa iduri, bere buru hertsiko asmaketak hausnartuz, mundu guztiaren itzulian parte hartzeko orde eta hari interesatu gabe.
‎–Munduko populu guztien eskubideak eta, bereziki, Autodeterminazio eskubidea eta Beregaintasuna behar bezala onartuak eta zainduak ez direno, ez da izaiten ahal egiazko bake iraunkorrik. Ez eta jazar litezkeen populuak zapaldurik atxikitzen ahal balira ere memento bat armen indarrez.?
‎Dena dela, fedeaz edo fededunez ari garelarik, ez gara halere mintzo mundu zabalean alha diren sineste, erlijio edo ideologia mota guztiez; ez eta ere gutarik bakoitzak bere sekretuan gorderik dauzkan atxikimendu eta lokarri bereziez. Orain hemen gogoan dugun fedea, kristau fedea besterik ez da.
‎Botereaz jabetzeko helburu soila baldin badu politikak, askok pentsu duen bezala, eta bortizkeriaren itxuran agertzen bada azken finean boterea, ez da handi, Karl Marx-ek erraitea behereko klaseak eskupean atxikitzeko tresnarik hoberena dela gaineko klasearentzat estatua, ez eta ere Bertrand de Jouvenelek ohartaraztea gerlen kudeatzea dutela, historian zehar, estatuek beren eginkizun nagusia.
‎Eta tresneria horrek jasan eta jasaten dituen aitzinamendu edo bederen aldaketa guztien gatik, ez dakigu zuzen zer izan daitezkeen ondorioak, ez eta erraztuko ala zailduko ote duten gobernatzaileen edo iraultzaileen lana.
‎Gerra asko irabazita zegoen bera 25 titular haiekin eta zertan hasiko zen aldatzen. Altuegiak ziren, gainera, ordezko soldaduak, eta aski ezaguna da pertsona altuak ez direla onak gerrarako, ez eta, esate baterako, brikolaje lanetarako ere. Pertsona altuak ez dira onak, oro har, ia ezertarako.
‎–Oraindik ez diguzu esan senarra zergatik hil zenuen –hasi zitzaion komisarioa apal baina irmo– eta, ez jakiteagatik, ez dakigu ez bere izenik, ez eta zurerik. Eta epailea ez da adierazpen lehorrekin konformatuko, arrazoiak nahiko ditu, izenak, datuak eta zehaztasunak.
‎Esan iezaiozu zure ama maitagarriari". Ez du neskaren ama inolaz ere ahazten bere postaletan, ez eta egoera larrienetan ere. " Arabiako basamortuan galdurik gaude.
‎Zigarro luze bat aterako zuen ondoren bere poltsatik, ez erretzeko gogoa zuelako, mugimenduak ematen zion atseginagatik baizik, ikustekoa baita taburete baten gainean eseri orduko emakume batzuek erakusten duten antzezpenerako joera. Txiskeroarekin bere aurpegia argituko zuen luzaz segidan, ezpainen marra ardo kolorekoa, betazal luzeegiak une batez agerian utziz, eta erdeinuz begiratuko zien azkenik txiskeroak eskuetan beregana hurbiltzeko pauso bat eman ez eta ezbaian geratu ziren gizonezkoei. Nire lagunak ere irudika ditzaket poltsikoan txiskero banarekin, desirak ematen duen ausardia trakets horrekin, Monikarengana hurbiltzeko aitzakiaren baten bila.
‎Atalburuan egun argitan neonezko argi geldoak pizturik zituen leku horretara iritsi eta autotik atera zirenean ohartu omen zen gizonak jantzirik zeraman esmokin zaharkitua zela hasieratik arreta erakarri ziona. Apenas erreparatu omen zion gizonaren gorpuzkera zimel eta segailari (komisarioak behin eta berriz eskatzen dizkion zehaztapenei erantzunez," aszeta baten gorpuzkera" zuela dio Monikak," aszeta mundutar batena"), ez omen zuen erakarri iragartzen zuen misterioak, ez destino jakin baten arabera bizi direnek erakusten duten patxadak, ez eta ere begiradan antzeman zekiokeen sentiberatasunak. Goizeko ordu horietan esmokinarekin jantzita zebilen gizonezkoak maitemindurik egon behar zuela erabaki omen zuen.
‎Haur batzuk dabiltza dindanean burdinazko kateei eskutxoekin helduta, zaintzaileek eguneko lehen zigarroaz gozatzen duten bitartean. Ez du arriskuaren zantzurik sumatu emazteari kargu hartu eta esan beharrekoak esaten hasi zaionean, ez eta ere poltsa zimurretik esku dardaratiz pistola beltza atera dionean ere. Esajerazio bat iruditu zaio, gehiegikeria guztiz femenino bat, gauzak bere onetik atera gabe ere aski arazo baitituzte beren artean.
‎Oilar mutuak kukurrukua jotzen zuen bigarren aldia zen hura! Baina, harekin konforme ez eta, bertsotan hasi zen segidan, Pelloren bozarekin baina... Pello hitz egiten ari balitz bezala, bere oilarraren bidez:
‎Apaizari eta apaizkeriei, bestalde, ezin ikusi handia zien, baina hori familiatik zetorkion, haren etxekoek horrexegatik egin baitzuten ihes Aretxatik, apaizen otoitzek deabruaren deabrukeriak uxatu ezin zituztelako. Halako suertez, non elizarik ukitzen ez zuten azpildar apurretakoa baitzen Permin Soroetakoa, ez aste gorrian, ez igandeetan, ez eta beste jaiegunetan ere.
2004
‎Askotan, ohe faltaz lurrean jarri behar izaten ditugu gaixo eta zaurituak. Zenbait aldiz, anbulantziarik ez eta auto partikularretan eraman behar zauritu eta gaixoak ospitale edo kliniketara. Zenbat bider egin dudan negar inpotentziaz?
‎Ez al duk hala, Aitor? Behingoz aitor ezak eta punto, jode! Zer nahi duk gehiago?
‎Herorrek ematen diok inportantzia, motel! Dena hain normala eta naturala baldin baduk, konta ezak eta kito!
‎Hartara, elebitasun sozialak eta banakoak sortzen diguten nahasbide etengabearen hizpidean barrena abiatu aurretik, besterik ezean eta hobe beharrez, egin dezagun argi apur bat honako honetan. Munduan, euskaldunon gisa bertsuan milaka herri elebidun daude.
‎–Basko batzuek, euskaldun nahiz erdaldun, espainol izan nahi dute, eta espainolak dira. Beste batzuk, ostera, espainol izan nahi ez eta, hala ere, espainolak gara, derrigorrez?. Erantzukizuna, Egin, 1998/1/12.
‎Euzkadi sortzen jakin ez dugulako gaude gure huntan. Ez gaitu galdu hitz batez," politika" ren gehiegiak eta" soberaniak", ezak eta eskasiak baizik! Eta lehen herri batek mende batzutan iraun bazezakean ere, erresuma bat bere zerbitzuko izan ez arren, gaur hori ez da posible.
‎Eta auetxek dira gure anarkian errudunenak. Beti" euskera" esan baldin ba da, arrokeria gogorra da orri kasorik egin ez eta" eguzki" aren" teoria"(?) orri lotzea. Zer da jokabide ori?
‎Ez, badaude gauza batzuk esan ezin direnak egoera horretan. Ez horretan ez eta beste batzuetan ere, dena aitortzera, ze barregarri geratzeak ere baditu bere mugak.
‎Jenioa, esan nahi diat, eta apur bat okerra ere bai. Eta ez zuan mozoloa, orain ere ez eta lehen ere ez, ze ekarri zian neska puska bat, nongoa eta Florentziakoa, pentsa, kapitalekoa, eta izango zitian hemezortzi urte bai, erraz. Eta Ginok hamabi, pentsa.
‎Gure amak ez dau ontzat artzen sorgin konturik eta. Baiña berak esaten dau zelan bein, aitarik agertzen ez eta, Elorretara aitaren billa joiala, bidean, ariztian, aretx bateri berba emon eutsan: " Jose, or zagoz?
‎Norbere menpeko jakiteari inork uste ez duen berritasuna sortzeko ahalmenari deitzen diot nik etorria. Etorria ez da edozer gauzaz jardute hutsa, ez eta gutxiagorik ere.
‎Mendien isla ez da ordutik hona asko aldatu. Ez eta zuengandik niganainoko jende nekazari, behargin eta lauaren sentimodurik ere.
2005
‎Badaki komikietatik irudi irreala atera daitekeela, batez ere Alita bezalako mangetan Tokio apokaliptikoa agertzen delako. Argi dago mangakek3 kezka handia dutela euren herriko hazkunde eta modernizatze bizkorregiari buruz, teknologizatze handiegiak gizarteari ekar diezazkiokeen gizatasun ezaz eta giza talde txiroen bazterketa gero eta handiagoaz. Susmatzen du, gainera, arrazoia dutela; AEBk bultzatutako globalizazioaren norabideari erreparatzea besterik ez dago horretaz jabetzeko.
‎Ametsek buruaz erantzun dio, baietz, japonieraz badakiela, baina aurpegiak beste zerbait ez duela ulertzen islatzen du. Eskuan duen argazkiari begiratu eta, azkenean, zer egin jakin ez eta Madokari erakutsi dio. Hau, Ametsek zergatik ez dakiela, barrez hasi da, masail zuriak gorrituta.
‎Dutxa beroa hartu bitartean bere pentsamendu gaiztoak ase uztea bururatu zaio, baina neskaren dutxan egiteari zuzen iritzi ez eta gogoa erreprimitu du, ia erretzen duen urak giharrak eta ideiak laxa diezazkion utzirik. Azkenik, zorua ez bustitzeko dutxa barruan gorputza lehortu, eta ura pasatu du gero, bere aztarnarik ez uzteko.
‎Ez zuen igorlea nor zen begiratu, ez eta sobrea usaindu ere. Zuzenean, senarrarentzako zen gutuna ireki eta zera irakurri zuen:
‎Ez dute liskarrik elkarrekin. Ez eta normala den tonutik kanpoko erantzun txarrik ere.
‎Uste dut harritu ere egin zela hain isil eta zintzo harrapatu gintuenean. Gelari bizpahiru begirada orokor bota ondoren, ezer susmagarririk antzeman ez eta bere maletina irekitzen hasi zen.
‎Baina han ez zuen Elixabeten arrastorik aurkitu. Ez lehenengo atean, ez bigarrenean, ez eta hirugarrenean ere.
‎Ez zenion inori begiratu. Ez eta gizonari erantzun ere. Hilekoaren presentziak aurpegian islatu zizun arrastoak utzi zituen agerian isildutako azalpen guztiak.
‎Azkenean, berriro bidera egin nahi ez eta, sastraketan behera egin genuen, atzetik deabrua bera segika izango bagenu bezala...
‎Ez nauzu agurtu ere egin. Ez eta zoriondu ere. Oparia egin didazu.
‎Ez dakit zer den. Ez eta inporta ere. Bakarrik egongo naiz egun guztian.
‎Mahaian ez zen hitzik falta izan. Ez eta, tarteka, begirada sarkor eta fereka ausartik ere. Itziarrek jatetxetik irteteko gogoa agertu zion Almuhud i, eta honek kontua eskatu zuen.
‎Zer da beraz hobe: salatu eta norbere buruarekin lasai gelditzea, edo salatu ez eta lagunen begirunea lortzea?
‎–moztu du aitak egunkaria besapean gordez– Ez itzazu animaliak eta gizakiak konparatu: animaliek ez dakite euriak busti egiten duenik, ez eta euritik babesten ere...
‎Ez zion dantzalekura joateari utzi, ordea, ez eta mutil lagunarengandik jaso zuen salmenta negozioari.
‎Batez ere ezkonberritan. Ohiturarik ez eta, eraztuna behatzeratzen dutenean, egun guztia ukitzen jarduten dute. Edo, maite dutela uste duten emakumeaz zalantza egiten dutenean, eraztuna behatzez aldatzen dute...
‎Eta esaten du Piedadek munduan arkitekto handia izan dela Samuel Mud eta ez dagoela Frantzian eta Italian eta Berlinen bere moduko bi. Amerikan ere ez eta Kalifornian ere ez, esaten du gero. Eta horrekin esan nahi du ez dagoela arkitekto hoberik inon.
‎Holango gauzak kontatzen ditu Gurrek. Eta batzuetan hiru seme dauzka eta beste batzuetan bat ere ez eta beste batzuetan alaba bi.
‎eta bigarrenak Barruan bai eta lehenengoak Eta eskatu dute baimena? eta bigarrenak Ez eta lehenengoak Eta polizia. Eta eguzki handia zegoen, baina goiz freskoa zen.
‎Hirugarrena nire ondoan gelditu da, eta Iñesi esan diot, oso suabe, eta atzetik etorri da Iñes eta pote batean sartu du. Eta ez dio hankarik apurtu eta hegorik ere ez eta buztana ere ez. Ez dio ezer apurtu.
‎Kaleak huts hutsik zeuden eta tabernak itxita, Oesteko pelikuletan dueluaren aurretik bezala, edo neutroi bonba batek azken humanoak suntsitu ostean: jenderik ez eta etxeak osorik. Hura gustatzen zitzaidan, oso sentsazio bitxia sortzen zen, herri ezezagun eta misteriotsu batean banintz legez, dena isilik eta paperak eta hauts zirimolak lurrean dantzan, ke urdinak kaleko soslaiak lausotzen zituela.
‎Ezizenen artean, Kuraki egiten zitzaidan latzena. Ni ez nintzen jada mezetara joaten, ez eta, jakina, katekesira ere. Besteen antzera nenbilen.
2006
‎Nik ez dakit Historiaren baitan eta Izpirituaren azken argitze distiratsuan sinisten ote genuen (ez dut uste Hegel irakurria genuenik, zertxobait entzuna baizik, horretarako baikenituen maisuak) ez eta proletargoaren erabateko eta behin betirako iraultza salbatzailean ere (oso marxistak ere ez ginen, nahiz eta Marx zenbaitek uste baino gehiago irakurria eduki); baina nazioa, aberria, askatasuna, eta abar horietan bai, sinisten genuen, edo sinisten genuelako itxurak eginez ibiltzen ginen bazterretan zehar. Aldi berean, eta, normala zenez, ikonoklastak ere baginen, dezente anarkikoak ere bai.
‎Kantuetan, bustidura, ñabardura, lokalismoak eta horrelako beste bitxikeria asko daude. Itxaro Bordak behin oso ongi esan zuenez, Iparraldean, eta bereziki Xiberuan, jendeak erabiltzen duen euskera ez da akademiek aholkuz proposatzen digutena, ez eta Berria egunkariak erabiltzen duena ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia