|
Hondamendira eraman gaitzakeen euforia itsutik katastrofismo ezkorretik bezain urrun kokaturik, alegia.16 iñaki larrañaga da euskal herri euskalduna berrosatzea eta bere garapen iraunkorra bermatzea nahi duen pentsamenduaren eta praktika soziolinguistikoaren erakuslerik handienetakoa. beti ere, manera onaz, hizkuntz ekologiaren ikuspegiaz —munduko hizkuntza komunitateak berdinak dira duintasunean, eskubidedun subjektuak dira, eta tratamendu bera behar dute— eta jarrera prepolitikoaz —euskararen herria lehenagokoa da menderatzen duten estatuek eta politikak baino— horregatik, agian, menpeko hizkuntza politika ofizialen arduradunek ez dute balioetsi eta aintzakotzat hartu merezi bezala haren ekarpena; aitzitik, diluitzen, ahultzen eta disolbatzen ahalegindu dira. denborak, ordea, arrazoia eman dio iñakiren ikuspegiari. Franco hil zenetik, hogeita hamar urte igarota, eta hogei urteko hizkuntz politikaren bueltan, eaen, hau da, nafarroarekin eta iparraldearekin erkatuz
|
euskararen aldeko
politikarik onena burutu den eremuan, ibarretxe Jaurlaritzak argitaratutako liburuxkan" hizkuntza politika aurrera begira" hizkuntza politikarako Sailburuordetzaren egitasmoan, honako hauek irakur daitezke: " 1982 inguruko urteetan ez bezala, erdal elebakartasunaren diskurtsoa ari da orain gure artean zabaltzen" (26 orrialdean);" marka politikoen gainetik eraiki beharreko diskurtso ideologiko bat eskatzen du, ez nazionala, ez autonomikoa ere, baizik eta hizkuntz ekologia moderno baten oinarrietan tinkotua" (28 orrialdean);" gizarteari arazoak ere baditugula esan behar zaiolakoan gaude, urria eta guztiz irregularra baita oraindik ere euskararen erabilera... ezin da euskararen geroa bermatutzat eman" (38 orrialdean);" euskaldunak bakarrik hartuz gero, euskararen erabilerak behera egin du eaen ere bai" (64 orrialdea);" hizkuntza gutxitu batek atzera egiteko arriskua berezkoa du" (37 orrialdean). teoriak eta praktikak erakusten dute, beraz, menpeko hizkuntz politikekin euskaraz biziko den euskal herri euskalduna berrosatu nahi izatea idealista dela. globalizazioaren aroan eta euskararen egungo egoera minorizatuaren baldintzatan, gure hizkuntzaren normalkuntza osoa lortzeko, besteren artean, estatu politika eta estatu hizkuntz ofizialen estatusa behar dira. espainiako eta Frantziako estatuen ideologia hedatzaileek eta euskal herriko laguntzaileek, ordea, erreparazio historikoa baztertuz eta europako estatu hizkuntzen berdintasunezko ofizialtasuna ukatuz, euskal herri euskalduna berregitea eragozten dute. kasurik onenean ere, egungo euskararen hizkuntz politiken adostasuna ez da normalizatzailea, asimilatzailea baizik; eta euskarazko hizkuntz komunitatea berrosatzeko eta bere garapen iraunkorra bermatzeko betoa ezkutatzen du. horrek arriskuan jartzen ditu euskararen osasun betea bere lurralde historikoan eta hizkuntz aniztasunaren osotasuna munduan.
|