Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 273

2000
‎Nolanahi ere den, lerro labur hauek ez lukete zentzu handirik izango galde egingo ez banu nola ikusten dudan egun orain ia hogeita hamar urte argitaratutako narrazioa. Ez naiz ari, jakina, euskarak eta euskal literaturak ordutik hona izan dituzten hobekuntza nabarmenez. Nitaz ari naiz, idazle naizentxo honen ibilbideaz:
2001
‎Badirudi euskal literatura horrek dituen alde txarrak alde onak baino askozaz ere nabarmenago direla. Nik ez dut uste horrelako zerbait esatea bekatu larria denik, batez ere euskaraz eta euskaldunen artean esaten baldin bada, eta hobe baitugu jakinaren gainean egon, ez gehiegizko amets eta irudipenik izan geure ondasunei buruz. Jakina, euskal literaturak aurrenik duen alde txarra hizkuntza bera da, hobeki esan, hizkuntzaren tamaina.
‎Orain egiten diren soziologia kontuetan sartuz gero, gure arteko bereizkuntza honetan, hots euskaldun huts eta erdaldun hutsen arteko bereiz  kuntza honetan, baziren noski elkarren artean bai euskaraz eta bai erdaraz zekitenak; beraz, euskaldun eta erdaldun zirenak aldi berean. (Gure artean erdaldun euskaraz ez dakienari esaten zaio, oker ez banago; esan dezagun, beraz, erdaldun ordez euskaldun berri, lehen erdaraz zekiena eta erdaldun berri lehen euskaraz zekiena).
‎Baina euskara eta euskal kultura ez dira uharte, irautekotan Europan eta Europarekin iraungo dute. Etxe barnean egindakoak ezin du etxean soilik gelditu:
‎Hautamena egin da, hainbat irizpide praktikoen arabera. Hizkuntzalaritza arloko artikulu teknikoak baino, euskarari eta euskal literaturari buruzko idazki dibulgatzaileagoak hartu ditugu aintzat; Koldo  Mitxelenaren interes ugarien ispilu jokoa egingo zuten lanak ere hautatu ditugu, hara nola zinema, liburu kritikak, hainbat pertsonaien galeria... Alor bakoitzeko pieza ugarien artean hautamena egiterakoan, berriz, idaz  kiaren gaurkotasuna izan dugu irizpide, ez guztizkoa baina bai garrantzi  tsua.
‎Euskaltzaleen arteko jardun sarria da euskararen eta hizkuntzen arteko elkarbizitzaren estrategia eta estrategak falta zaizkigula esatea. Eta horretaz ari garenean, Koldo Mitxelenaren aipamena egiten da aldez edo moldez.
‎Horiek baitira euskararen eta euskal literaturaren aldetik besteekin harremanik gutxienak zituztenak. Horretarako aski duzue Nafarroa Garaiko edozein idazle, hamazortzigarren mendeko Lizarraga, esate baterako, hartzea; hor ikusiko duzue idazle horrek zer ikusi gutxi duela bestetan ordurako landua zegoen hizkuntzarekin.
‎Gure agintariak, eta foruen garaiko agintariez ari naiz, ez ziren inoiz gehiegi arduratu ez euskaraz, ez euskal kulturaz, ezta, batez ere, kulturaren zimentarri den irakaskuntzaz. Eskola euskararen eta euskal gauzen etsai izan zen garai hartan bertan ere, batek baino gehiagok dioenez, eta etsai segitu du izaten, gero eta etsaiago, oraintsu arte.
‎Ikastolak heldu ziren lizeo mailara eta horien inguruan ernatu eta hazi dira hainbeste mota  bateko eta besteko lantegi. Euskara eta euskal irakaskuntza egunean eguneango premiei aurre emateko gai izan zitezen egin direnez ari naiz, testugintzan eta irakasle prestaeran, adibidez.
‎Hortik dator gaurko lan askoren izate praktikoa, estetizismo gabea: eskuliburuak argitaratzen dira, ikasbideak, hiztegi bereziak, e.a., azken helburu bezala maila guztietako irakaskuntza dutela, euskarari buruzkoa eta euskaraz bide batez. Gehiegikerietan erortzeko arriskurik gabe, lehen aldiz historian, egitekoaren larriaz ohartu garela esan daiteke, eta beronek dakartzan eskakizunak onartu ere ditugula.
‎Ageri baita ageri ahala hiztegiek, gurean hartu duten gradu hedatu bezain goitarrean bederen (entziklopedia aldera iraultzen direlarik), ezin dezaketela hitzen ezaguera biluzian planto egin," geiak" ere ezagutu behar direlarik, hitzak ez eze. Asko den adina ez izanik ere, premiazko dute hiztegigileek hitzen berri jakitea, eta ikastea dagoeneko ez badakite, bai euskarazkoen eta bai erdarazkoen. Nahikoa itxuragabeki jokatu zuen, izan ere, Babelgo nahastea sortu zuenak, erraldoien kasta zela eta ez zela, erdara bat baino gehiago barreiatu zuenean munduan zehar.
‎Euskal letretarako hala holako joera genuenok aurkitu genuen, lagun artean bederen, non bil eta non mintza; baita non idatz ere, denboraren buruan. Mintzagai usua, erraz axaleratzen zena, euskararen eta euskal literaturaren gerra aurretikako egoera, gure noraezeko atze oihala, izan ohi zen.
‎kondaira Gipuzkoakoa da, Gipuzkoakoak dantzak ere. Bazekien pausoro darabiltzan euskara eta euskaldunak ez zirela gipuzkoar soilak. Baina ez du berez datorren ondoriorik ateratzen.
‎6 Mitxelenak P. Barojari egin zion elkarrizketaz ari da hemen. Ikus Adiskide Berri," Pio Barojak esan digu" in Egan 1955 (3), 1 or. Aipatzen dituen Barojaren iritziak euskal kultura eta euskarari eta haren iraupenari buruzkoak dira, iritzi ezkorrak, hain zuzen.
‎eskubide osorik. Eta zorigaiztokoak euskara eta gu, besterik uste badugu.
‎Bere hirikoen ordez bere euskalkiko argitasunak agertzen  dizkigu, eta Gipuzkoako euskalki hori berak begiz joa da, Beterri aldera. Badaki, ordea, euskalki bat baino gehiago dituela euskarak eta saiatzen da ahaleginean beste dialektoen berria zabaltzen.
‎4 Azken iritzi hau zuzendu egin zuen geroko artikuluren batean Mitxelenak. Ikus bilduma honetan" Hauta lanerako hiztegiaren aurkezpena" eta" Euskara eta euskararekiko ikerlanak".
‎Bazekien, ordea, dudarik gabe, inoiz aitortu ez badu ere, bere buruaren aurrean zuritu behar zuela, zuzenbideari dagokiona ematekotan, arrotzen aurrean zalaparta bizian aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Â Frogatu behar zuen, bestela esan, bera, Larramendi, gauza zela hitzez eta izkribuz aditzera emateko euskara eta euskara goitarrez erdaraz hain era dotorean, Salamancan eta bestetan, adierazten zituenak.
‎Iritziak, noiz nolakoak izaten dira ta,  litekena da, gaur euskera bateratua aldezkatzen duen jaun jakintsuak [sic] arrazoi izatea. Baiñan baserrian jaio, azi eta ezitako ez-jakin bat naizen aldetik, ori beia baiño leenago uztarria ekartzea dala uste det... Nola nai dala ere, jaun oietako batzuen muiñean zer darabillen jakitea guztiz onurakorra izango litzakeala deritzat, bai euskera eta Euskalerri osoarentzat. Misterio batzuek larru gorrian jartzea ere litzakeala uste det".
‎9 Ohar bedi irakurlea, liburu honetan zehar, gaur egungo euskara batuan ezarria dagoelako, euskara hitza agertzen bada ere, jatorrizko testuan (1970ekoan) artean euskera idatzi zuela Mitxelenak. Kasu honetan bakarrik, eta intentzio garbiz idatzi zuen euskaraz eta letra etzanez.
‎Ez zeukan, noski, gipuzkera gogoan, edo ez zeukan gogoan soil soilik, Larramendik, euskara bera baitzuen begiz joa: ez zegoen, ordea, euskalkirik gabeko euskararik eta dialektoak, bestalde, ez dira noraezean (ikus Grezia) hizkuntzarentzat kaltegarri. Etorkizuneko batasun kontuak nekez pentsa zitezkeen orduan, eta egin, inola ere ez.
‎Buruenik, Humboldt, euskara eta Euskal Herriaren deiak liluratua, etorri zitzaigun gurera, gure gauzei buruzko zenbait berri atzerrian jaso ondoan. Humboldt eta Humboldten ingurumariko euskaldunez eta orduko Euskal Herriaz, Justo Garatek aztertu du, Justo Garatek daki eta Justo Garatek erakutsi du.
‎Iraupen eskaseko Revista Euskara eta Revista de las Provincias Euskaras, Iruñean eta Gasteizen, 1878koak dira. Urte berean argitaratzen da Iriyarena, bi urtez lehenago Ziburun antzeztua.
‎Humboldt-ek hartu zuen bidetik segitu zuten, beste hainbesteren artean, Bonapartek, Abbadiek, Aizkibel umilagoak, Francisque Michelek, Vinsonek, Urkixok... Kontuan eduki behar genuke, haatik, euskarazkoez gainera, euskararekikoak eta Euskal Herriarekikoak bilatzen dituztela horiek, nahiz edozein erdaratan eginak izan. Ez zaie, halere, izan duten eragina ukatu behar euskal gaietara jendea makurtzen eta makurtu makurtzekoei sarbideak prestatzen.
Euskara eta euskararekiko ikerlanak
2002
‎ez da munduan hizkuntza zahar edo berririk. Hizkuntzak modu batera ezagutzen ditugu, modu batera ezagutzen dugu euskara, eta modu batera erdara, guk bizi ditugun modura, eta eskura dugun egoera horrek beti badu aurretik hizkuntzaren beste egoera bat, berea euskarak eta berea gaztelaniak. Gaztelaniaren aurrekoa, ahalke eta herabe ere ematen dit denok dakizuen hau letretan jartzea, latina zen.
‎Hala ere, pentsatzekoa da euskarak ere izango zuela zerbait aurretik, ez zutela trikuharrietan etzanda daudenek guk bezala hitz egiten garai hartan eta, gutxienez, Kristoren gorpua gaubeilatzen zuten soldadu erromatarren mintzoaren eta Gran Vian goiti eta beheiti ibiltzen diren banketxeetako langileen erdararen artean dagoen desberdintasunaren pareko zerbait izango dela Gernikan piperrak saltzen dabiltzanen eta Santimamiñeko gibel hartan margoak egin zituztenek erabiltzen zuten euskararen artean. Ez dugu dokumenturik jakiteko nolako itxura zuen erromatarrekin trukean aritzen ziren euskaldun haien mintzairak, nahiz latinaren eta gaztelaniaren artean holako gorabeherak baldin badira, oraingo euskararen eta orduko euskararen artean ere gorabehera aski handiak izango diren. Ez dakit nik hain erraz ulertuko ote zuten elkar piper saltzaileek eta Picasso aitzinatu haiek.
‎Gainera, familia guztietan badugunez urruneko edo hurbileko norbait euskaraz ez dakiena, pentsa zer aurpegi mota jarriko lukeen egun batetik bestera ingelesez hasten baldin bagintzaizkio. Uste dut gizarte elebidun bat (euskara gaztelania edo euskara frantsesa), edo hiru elekoa nahi bada, anitzez ere hurbilagoa dela, eta egingarriago, gaztelania atzendurik euskara eta ingelesa erabiliko dituen gizarte bat baino. Helburu hori, gizarte elebakarraren alde egitea baino apalagoa izanik ere, ez da hala ere batere erraza.
‎Nik, hala ere, garbi ikusten dut nireak direla euskara eta erdara. Eta euskarak etorkizunik baldin badu gizarte elebidunean bakarrik ziurtatuko duela etorkizun hori.
‎errolda betetzen dugun bakoitzean, edo ez dakit nik nongo etxeak edo gobernuak informazioaren biltzeko orduan eskuratzen dituen datu multzoak eskaintzen dizkigun bakoitzean, badakigu badela jendea, ehuneko honenbeste biztanle, gainerako guztiak kontuan izanik, euskaraz hitz egiteko, normal gainera, gai dena. Euskaraz eta kitto. Eta beste honenbeste, ulertzeko segurik gauza direnak.
‎Nik uste dut egokiena izango litzatekeela ikasgaiak aukeran ematea, euskaraz edo gaztelaniaz, ez denak euskaraz eta ez denak gaztelaniaz, ikasleek berek egin dezaten, egin dezazuen, aukera. Eta beste gai asko ingelesez orain" ingelera" jarri da modan, zergatik dute arrunkeriarik arruntenek holako arrakasta irakasleen artean?, jakina, eta beste hizkuntza batzuetan ere.
‎Bi seme ditugu, gazteak zu bezala, beti ibili direnak ikasketak euskaraz egiten, familian ere beti euskaraz mintzatzen gara, saiatzen gara haiekin elkarrizketak izaten, ikastolan ibili dira betitik, baina haien euskara eta haien adiskideena ahula da, maizkara gainetik beheraino erdarak joa. Gure umeek ikastolan ikasi zuten erdara, hori berehalako kontua izan zen, eta ondoren etxetik zeramaten euskara aldatu zuten, nahiz gela bakoitzean etxetik zetorren euskaldun umeen kopurua ez zen hain txikia.
‎Eta nola ikasle hark euskararen erabiltzeko aldarrikatzen zuen erdaraz, eta komunista hura eredugarri bihurtzen zen langileentzat bere bizitokian igerileku olinpiko pribatu bat eginez, berdin gertatu izan da Sabino Arana bera baino abertzaleagoak diren zenbait politikorekin. Hizkuntza arazoak beti gertatzen dira istilutsu, baina hemen aukera izan denean, anitzetan politikoek euskararen eta euskaldunen kontrako aukera egin dute lanerako erdaldunak deitu izan dituztenean. Eta gaitz da sinestea hori euskaldun garbiak zirenen ezgaitasunagatik egin ote den.
‎Beraz, batzuentzat euskara bigarren mailan gelditzen da, itxurak egiten lasterka baldin badabiltza ere, beste interes arrotz batzuek menderaturik baitabiltza korrika. Hau guztiz kaltegarria da hizkuntzarentzat, guztiz kaltegarria, besteak beste, euskara eta politika maltzurkeriaz edo ezjakintasunez nahasten dituztenei arrazoi osoa ematen diegulako azkenean. Kontu hauetan, non ote dauden Urkixotarrak, hori jakin nahi nuke, jarrera hauek hizkuntza artatu beharrean artotu egiten baitute, eta azpiak harrotu.
‎Eta nola museoek ez duten bereizten margolanetako kolorea baizik, hizkuntzetan ere hizkuntzaren kolorea bakarrik bereizi genuke, ez ideologiarena. Eta barkatu, berdin balio du honek euskararekin nahiz gaztelaniarekin, Bidasoaz alde honetan bizi garenon kasuan bederen, biak baititugu gureak, ez dezagun gure burua engaina hemen balizko ametsekin, nola dituzten biak bereak euskara eta frantsesa Iparraldean bizi diren euskaldunek.
‎Abertzalearen ikuspuntutik ezinbestekoa baldin bada aldi berean euskaltzale izatea, hori uste dut behintzat, euskaltzalearen aldetik ez da inola ere beharrezko abertzale izatea eta ez da on, gainera, lotura hori horrela egitea. Euskaltzaleak nahi luke jende guztia, alde batekoa nahiz bestekoa, izatea euskararen aldeko eta euskararen inguruan. Ez da, zoritxarrez, holakorik gertatzen, eta abertzale ez direnen artean euskaltzaleak ikusten ditugunean, euskaraz mintzo telebistan adibidez, orduan nabarmenago gelditzen da kontua, dagoen eskasia horretan norbaitek bere buruko kukulina ateratzen duenean.
‎Eta alderantziz: eskola publikoetako gazteak, berriz, euskararen aurkakoak eta ez hain ongi prestatuak ditugula. Ez dut uste hala den, eta hala baldin bada frogatu da, eta frogatu, aldi berean, hori aukeratutako hezkuntza sistemaren kontua dela, eta ez hezkuntzarekin zerikusirik ez duen beste baldintzaren baten ondorio.
‎Baina gaur egun telebistaren bigarren kateak, erdaraz ematen denak alegia, lehenbiziko katea irentsi eta desitxuratu du. Egia da euskara eta erdara ez direla parean jartzen ahal eta, bistan denez, askoz ere jende gehiago izango dela beti erdaraz ikusteko prest, euskaraz baino. Askoz ere hiztun gehiago dagoelako erdaraz, jakina.
Euskara eta sinboloak, horretaz ari ginen. "!" esango du hizlariak (hori, hoberenean, non eta ez duen" Eguerdi on!" delako hasperen agurra ateratzen patrikatik), eta gero erdarara joko du, euskarak behar duen kuota sinbolikoa bete ondoren.
‎Ordea, ez dut uste hau horrela gertatzen den. Hasteko, telebista eta irratia bazter guztietan entzuten dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta horrek etengabe eramaten ditu herrira eta eskualdera herri horretakoak eta eskualde horretakoak ez diren hitz berri eta esamolde arrotzak. Baina horretaz gain, gero eta normalagoa da aurkitzea herrietan, ez dezagun esan eskualdeetan, toki anitzetako jendea.
‎Bejondeiola! Euskaraz eta erdaraz idazten duten hemengo idazleen arteko desbedintasun handiena horretan datza, hain zuzen ere: euskarazkoak ezin duela etiketarik hautatu:
2003
‎Orduan Larraburuko posta-etxea mila altzairu pusketan porroskatzea lortu zuten Boz handiak eta biek. Euskara eta euskaldunak gutxiesten zituen frantses administrazio horrek besterik merezi zuena?
‎Hastapenean, Sokratesek aipatzen zuen harpe ilunetik hinki hanka ateratzearen antzekoa da, zaila, isolamendu intelektual iturri, eta gero norbera emeki emeki abiatzen da berea den pentsabide biluzian, pentsakide berriak bilatzen saiatuz. Bide  horrek jendearen anbiguotasuna eta historia ukatu gabe, euskaltasunaren, euskararen eta borroka armatuaren arteko bortxaz  ko lotura zein amalgamaren argitzea ondorioztatzen du. Alde edo aurka, bakoitzak elez erran dezake sentitzen eta testuinguru horretan bizitzen duena, hain gutxietsia den eztabaidari ateak irekiz.
‎Azken hogeita hamar urteotan irakurtzen dudana kontuan edukiz, euskara galtzen joan da zuen herri eta hirietan. Euskararen eta fusilaren ezkontzak euskararen muinetik urruntzen ditu jendeak behin betiko. Ez zara horretaz ohar  tzen ala?
‎Baina, kasu honetan, urteak pasatu eta, egoeraren latzaz konturatzen gara: hondarrean, talde armatuek, euskara eta euskal herria zepo ilunetik atera aitzakiaz, euskaldunak erabaki eskubideaz eta jende errespontsabilitateaz biluzi zituzten. Gure ahots propioak, eztabaidak eta gure juja ahalmenak, indarrik ez balute bezala, erabateko inpotentzian barna amildu ziren.
‎Azken ikuspuntu hori da, ordea, niri interesatzen zaidana. Nire abiapuntua, hortaz, garai hartan Euskal Herrian idatzitako euskarazko eta gaztelerazko testu gehienak irakurtzea izan da, eskuizkribu ugari tartean?, eta bereziki Zarauzko Ikastetxeko misiolarien sermoiak eta dotrinak, eta baita klero sekularreko beste kide ugarirenak ere.
‎Jeinu eta kultura handiko gizona, asko egin zuen hizkuntza jasotzeko: lehen euskal gramatika (El imposible vencido, 1729), hiztegi hirueleduna, eta euskara eta foruen apologia mardulak utzi zituen, besteak beste; gainera, euskaraz idatzi zituen testu urrietan literatur eredu bat eskaini zuen. Bere idatzien itzal ideologiko eta politikoa ez da makalagoa.
‎Orain arteko baserri apologia horiek erdaraz idatzita bazeuden, segidan ikustera goazenak euskaraz eta apaizek idatziak izango dira. Hauek ere aurrekoekin zeharo lotuak daude, jakina.
‎Bai Umerez bai J.J. Mogel didaktismo osoz jardun zuten, garai neoklasikoaren ezaugarri nabarmena, eta" aitak semeari (edo osabak ilobari) irakasten dio" formula erabiltzen dute horretarako. Kasu guztietan, dena den, arimak salbatzearen xede nagusipean, edo euskara eta euskal bizimodu eta fede jatorra salbatzearren, Peru Abarcan?, baserritarraren lanaren eta bizimoduaren gorazarre bizia egiten da, argudio zahar eta berrien erabilera gero eta sistematikoagoa landuz. Era berean, baserritar/ kaletar kontrastea ezin argiago ageri da Mogeldarrengan eta Umerezengan, eta ezin garbiagoa da, baita ere, bekatu arriskuen aldea batzuentzat eta besteentzat:
‎Hain zuzen ere, bata apaiza eta bestea 1923 arte jesuita izandakoa. Bataren Garoa nobelak (1907) eta bestearen Euskaldunak poema luzeak (1950) gogotik jarraitzen dute goraipatzen baserritarraren, euskararen eta elizkoitasunaren batasuna. Bi kasuetan ere aurreko tradizioarekin jarraikortasun garbia dago:
‎XIX. mendearen hasieratik, gutxienez, euskaldunen fede bizia beren izatearen bereizgarritzat aldarrikatzen zuten diskurtsoak nagusitzen hasiko baitira. Inguruko herriak baino jainkotiar eta elizkoiago direlako ideia areagotuz joango da mende horretan zehar, euskaldunen bereizgarri liratekeen beste ezaugarriekin batera? euskararekin eta foruekin?. Hiru ezaugarri horiekin joango dira osatzen ideologo tradiziozaleak, karlistak eta fueristak, jatorrizko euskal izaera, euskal espiritua edo Volkgeista, eta hurrena euskal nazionalismoak indar handiagoz sustatuko duen erretorika desberdintzailearen oinarria ezartzen.
‎Zaldibia, Poza eta Garibaik XVI. mendean sortu zituzten dogma apologetikoen artean aurkitzen da uste horren oinarria: Itun Zaharrak kontatzen dituen garaietan, Tubalek, Noeren bilobak, penintsulako bazter honetara ekarri zituen, aldi berean, Jainko bakarraren fedea, euskara eta" naturaren legea" (apologista horien garaia baino lehentxeago idatziz finkatu ziren euskal probintzietako foruek bermatuko luketen legea, alegia); ondoren, Kristo, Jainkoaren semea, hezur haragitu bezain pronto, lehenengo mendean bertan, Santiago apostolua etorri zen bazter honetara berri ona zabaltzera, eta euskaldunak, zer esanik ez, jada Jaun Goikoa ren fedea bazutenez gero?, gog... XIX. mendearen bigarren erdialderako historiografiak zeharo gaitzetsi zituen mito horiek, nahiz eta askok jarraitu duten zabaltzen XX. mendean zehar euskaldunen jatorrizko monoteismoaren (Barandiaranen euskal erlijio paleolitikoaren teoriari esker, batik bat) eta kristautze goiztiarraren ustea, tubalismoaren azalpena baztertuta bada ere.
‎Hemen ere Aranak ordurako hamaika aldiz jorratu zen ildoari jarraitzen dio: euskara eta moraltasuna gauza bera direnez(" es el broquel de nuestra raza y contrafuerte ademà ¡ s de la religiosidad y moralidad de nuestro pueblo"), euskara garbi atxikitzeak, izaera eta ohiturak ere garbi atxikitzea dakar. Hortaz, zer esanik ez, euskaraz egiten diren birao edo erlijioaren kontrako esanak espainiarren eragin zikinaz baino ez dira egiten:
‎Zalantzarik gabe, gaztelania zen benetako aitonen seme baten giltza lanbide duina eskuratzeko –armadan, merkataritzan, burokrazian nahiz Elizan–. Eskoletan dotrina leku  askotan euskaraz irakasten zen arren –edo euskaraz eta  erdaraz–, gainerako ikasgaiak gaztelaniaz izaten ziren, komenientzia eta espiritu praktiko horrek eraginda. Horrela, lehen hezkuntzaren ardura zuten euskal udalek beraiek ezarri zuten eraztunaren zigorra eskola garaian euskaraz mintzatzen ziren umeentzat, XVIII. mendeko, eta hortik aurrerako, hainbat maisu kontratutan agertzen den klausulak adierazten duen bezala (P.
‎XX. mendearen zati handi batean ere nagusi izango dira. Euskararen eta foruen apologisten lanaren oinarria osatzen dute, baina euskarazko" apaiz literatura" horretako beste idazle askok ere oso gogoan izango dituzte (eta guztiek ere gertakari historiko ukaezintzat dituzte). Izan ere, esan dugun bezala, katolizismo euskaltzalea mito horien gainean joango da eraikitzen.
‎Bertso horietan borrokarako deia beti ere tubalismoak, basko kantabrismoak, jatorrizko monoteismoak eta" bizkaitarren" gaindiezintasunak osatzen duten mito multzoan oinarritzen da. Horien arabera, hasiera hasieratik, euskaldunak benetako fedearen, euskararen eta jatorrizko legeen alde borrokatu izango ziren, era guztietako etsaien aurka. Oraingo gudua –frantsesen  aurka, edota liberalen aurka egin behar dena–, beraz, ez da historia luze horren jarraipena besterik.
‎1983," Euskara eta euskararekiko ikerlanak()", in IX Congreso de Estudios Vascos, Eusko Ikaskuntza.
‎Diglosiaren tragedia nahikoa izan ez eta, hedabide ba  tzuetan euskararen eta euskaldunaren demonizazioa praktikatzen da gainera. Horietan guztietan, hizkuntza talka edo arazoak daudenean da albisteen protagonista euskara, orduantxe bakarrik; kripto bazterkeria deitzen zaio horri.
‎Prentsa diglosikoak inbutua sortu du gure artean. Inbutuaren aho txikia utzi zaie euskarari eta euskal komunitate linguistikoari; eta euskaldunak ez du lekurik aurkitu hortik igarotzeko. Oro har, sinesgarritasuna kendu dio euskarari prentsa diglosikoak:
Euskara eta haren gaineko diskurtsoa guri begira daude. Diskurtso eta jardunbide berrien behar handian dago hizkuntza bera, gaude hiztunok.
‎Mundu horretan lehiatzea tokatu zaigu, eta lehiatu  behar. Euskara eta euskalduna biziko badira, produktu kultural masibo horiei aurre egin eta proposamen auto zentratuak garatu behar ditugu. Baina, zelan izan defentsa horretan erradikala, izan barik fundamentalista?
‎Esan gura dena da ez dela euskara arazoa, erakundea baino. Euskara eta euskaldunak badira unibertsitateetan, baina unibertsitateek ez diete erantzuten ez euskarari ez euskaldun unibertsitarioei. Zorra ez da euskararena, unibertsitateena baizik.
2006
‎Lan eta bizi euskaraz eta
‎Bestelako irakurketa bat egin dakioke gertakariari, ordea. Nolabait esateko, euskararen eta erdararen arteko espazioan hainbat hiztuni eusteko tresnatzat ere jo liteke. Alegia, euskaldun ez baina erdaldun ere ez diren hainbat hiztuni eusteko tresna.
‎Haritik pixka bat aldendu gara, bistan denez, baina esan nahi genuena hauxe da: euskal filologoek ez dute aparteko jatorri berezirik, komunitate euskaldunetik datozen ale arruntak dira, baina, nolanahi ere, datozen lekutik datozela, askotan euskarak eta euskaltzaletasunak bultzatu ditu handik filologiaren uretara.
‎" Esan du la andereño que si ez duzu lana egin daukazu suspenso en Gizarte". Euskararen eta gaztelaniaren arteko nahasketa osoa eta orekatu samarra. Bi hizkuntzetatik hartzen ditu osagai lexikoak eta sintaktikoak, nahiz eta agian sintaxian gaztelaniaren oinarria handiagoa izan.
‎Jakina, inork ezin du esan euskara eta iberikoa, konparaziora, ahaideak ez direnik. Edota euskara eta georgiera, edota euskara eta hotentotea.
‎Jakina, inork ezin du esan euskara eta iberikoa, konparaziora, ahaideak ez direnik. Edota euskara eta georgiera, edota euskara eta hotentotea. Kontua da deus frogatu beharraren zama nork hartu behar duen; alegia, ahaidetasun harreman bat proposatzen duenak frogatu behar duen harreman hori, hala da, gure ustez?, edo ahaidetasunik proposatzen ez duenak egin behar duen.
‎Jakina, inork ezin du esan euskara eta iberikoa, konparaziora, ahaideak ez direnik. Edota euskara eta georgiera, edota euskara eta hotentotea. Kontua da deus frogatu beharraren zama nork hartu behar duen; alegia, ahaidetasun harreman bat proposatzen duenak frogatu behar duen harreman hori, hala da, gure ustez?, edo ahaidetasunik proposatzen ez duenak egin behar duen.
‎Jakina, frogatzat zer hartzen dugun. Esaterako, euskara eta iberikoaren arteko harremana frogatzeko zenbait testu euskararen bitartez itzultzeko lana hartu du zenbait" ikerlarik". Baita itzuli ere.
‎gaia zeharo aldatu, politikaz ez duzula hitz egin nahi esan," barkatu baina presaka nabil" esan eta ziztu batean alde egin... Nahi duzuna, baina biak? euskara eta abertzaletasuna, lotzeko aitzakiarik ez eman.
‎Jakina da ergatiboak buruhauste dezente sortzen dizkiola euskaldun askori. Ergatiboa bera euskararentzat eta euskaldunontzat traba eta oztopoa dela dioenik ere bada, eta auzi horren isla da gai honen inguruan Biltzarrean gertatutako eztabaida. Bestelako iritziak ere jaso dira, baina Ergatiboaren eta Absolutiboaren artekoa da eztabaidaren mamia eta intentsitatea hobekien islatzen duena.
‎Nazioarteko itunak, estatu mailako legeak, dekretuak, ordenantzak, epaiak, helegiteak, jurisprudentzia..., guztiak ere, lege xedapenak oro, ezagutzen eta menderatzen ditu Zuzenbide Kapitainak. Pazientzia agortezina lagun, legeek, dekretuek, jurisprudentziak eta zuzenbideak euskarari eta oro har hizkuntzei ematen dizkieten aukera, baliabide eta zirrikitu guztiak ezagutzen ditu. Epailerik zurrunena eta bihozgabeena ere euskararen aldera lerratzeko eta konbentzitzeko gai duzu.
‎Euskaldunik epelenak, baina baita euskararen aurkakorik sutsuenak ere, bere hitzen magiaz limurtzen ditu, eta euskararen alde jartzen. Oratoriaren eta erretorikaren legeak maisuki erabiliz, diskurtso egokiak eta komunikatiboak sortzen ditu, euskara eta euskaldunon hizkuntza komunitatea zinez erakargarri bihurtzen du, eta hartzaile mota oro euskaltzaletasun aktibora lerratzen du.
2007
‎Hamabost urte nituelarik, George Borrowek idatzi Biblia Espainian (1843) liburua irakurtzearekin, hasi nintzaien euskarari eta Euskadiri hurbilagotik behatzen.
‎Bakarrizketa horietan oso ideia gutxi izaten dira eta slogan asko. Zaila da benetan batera euskararen eta NATOren alde dagoen norbait atzematea. Edo batera intsumisioaren eta Itoizko Urtegiaren aurka.
‎Oso nafar gutxi dira gai modu ulergarrian azaltzeko zer ote diren foruak, baina hori ez da oztopo izanen haietariko askok beren iritzia eman dezaten horretaz, aukera txikiena agertzean. Horrelaxe, abertzale omen diren askok ez dakite euskaraz eta egiatan ez dute inolako asmorik ikasi eta erabiltzeko agur esateko ez bada, baina ez dira geldituko Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika" genozida" salatzetik.
‎Gaur egun," la anexión por Euzcadi" (sic) navarristarik muturrekoenek baizik ez dute hizpide, beldur handiagoa baitiote etsairik ez izateari etsaiari berari baino. Abertzaleak ez diren nafar askok normaltasun osoz ikusten dituzte euskara eta Euskal Herria, kontzeptu kultural gisa. Nahiz eta hedabide batzuen aldetik kanpaina beldurgarriak izan, guraso askok beren seme alabak ikastoletara edo euskal adarreko eskoletara eramaten segitzen dute.
‎Uste dut badela garaia sintesi berri batek bi antitesi horiek gaindi ditzan, biak estuak eta hein batekoak baitira. Sintesi hori sortuko da elite espainolistak euskara eta euskal kultura onartzen dituenean eta gutxiengo abertzaleak Espainiaren batasuna ere aukera zilegi bat dela eta gaztelania ere Nafarroako hizkuntza bat dela onesten duenean. Navarristek ikasiko dute Nafarroa, edo haren zati bat behintzat, Euskal Herria dela.
‎Kontsolatzen naiz pentsatuz, ongi egin izan balituzte ere, Nafarroa bere bideari lotuko zitzaiola. Bistan da nafar askori eta gehienbat nafar eliteei bost axola zaizkiela euskara eta Euskal Herria. Gehienez ere, abertzaletasunaren eta navarrismoaren arteko erdibidera ailegatzen gara.
‎Ageriko diferentziak direlarik ere, ikurrak diren heinean, euskarak eta foruek ezaugarri bat dute elkarrekin, hauxe: haien izenean hitz egiten duten askoren jakintzarik eza.
‎haien izenean hitz egiten duten askoren jakintzarik eza. Euskara eta foruak, herritar gehienendako, totemak dira, tradizio asmatu baten kate-begiak, sobera ongi ezagutzen ez diren arbasoekiko ustezko loturak. Egia esan, gutxik ezagutu nahi dituzte benetan arbaso horiek, bestela, bistan da, ez bailirateke mitikoak izanen.
‎Izen horien eta antzeko batzuen arrakastaren arrazoia bereizteko borondate politikoa izan da (Bitxiagoa dena, Allo, Leyre eta Javierren egiazko baliokideak, Alu, Leiuri eta Exaberri, hurrenez hurren, baztertu ziren, pragmatismoagatik: lehenbizikoak oso soinu zakarra du euskaraz eta, beste biei dagokienez, ez zen komeni ehunka Leire eta Xabierrekin, saiakera honen egilea barne, sobera estu ibiltzea erdarazko izenak izateagatik, grafia zaharrean idatziak). Tirabira askoren ondoren," elebitasuna" lortu da toki askotan:
‎Tirabira askoren ondoren," elebitasuna" lortu da toki askotan: gaur" Lizarra" eta" Atarrabia" normaltasun osoz erabiltzen dira euskaraz eta ofizialak dira," Estella" eta" Villava" izenekin batera. Noizean behin eleak entzuten dira bakar bakarrik euskaraz  ko izenen ofizialtasuna eskatzen dutenak.
‎Eskuin abertzaleak" Jaungoikoa eta Lege Zaharra" goiburu teokratiko eta paleonomokratikoa izan bazuen, ezker abertzalean badira glotokrata zenbait," Euskara eta Euskara" goiburua dutenak, euskara jainko eta lege bihurturik. Nafarroan euskarak adostasun baten beharra dauka.
2008
‎ez dagoela euskal etxerik edo klubik Anchoragen, eta, berak dakiela, ezta euskaldun jatorriko biztanlerik ere. Bera ere, euskal kontuekiko interesa piztu zitzaionean, saiatu zela euskaldunen arrastoak topatzen bertan, baina, Boisetik 1960ko hamarkadan hara joandako bikote bat izan ezik, ez zuela inor aurkitu, erretreta hartzean itzuli ziren, gainera, Idahora?, eta, ondorioz, ezin izan zuela euskararen eta euskaldunen inguruko talderik sortu Anchoragen, bere intentzioa hori izan zen arren, penaz esaten dit hori bere mezuan?. Albisteak, ordea, pozez gainezka jarri nau ni, hori baitut amets:
‎Euskaltzaleak euskararen alde eta antiabortistak biziaren alde ikusten ditudalarik etortzen zait gogora ni alde baino askozaz gehiago nagoela kontra: euskararen eta biziaren kontra:
‎Euskaltzaleak euskararen alde eta antiabortistak biziaren alde ikusten ditudalarik etortzen zait gogora ni alde baino askozaz gehiago nagoela kontra: euskararen eta biziaren kontra: mozkorra, erortzeko beldurrez, paretaren kontra dagoen edo dabilen gisa bertsuan.
‎Ezin ohitu naiz" euskara hutsean" hori aditzen; ezin ohitu euskaraz dagoena" euskara hutsean" dagoela aditzen. Euskararen aldekoek eta haren kontura bizi direnek hizkuntza gureari oharkabean egiten dioten burla eta gutxiespena dela sentitzen dut garbi garbi. (Ez dira beteak!).
2009
‎Eta datozen hamarraldietan eta belaunaldietan euskal herritar elebidun asko izango dira euren lehen hizkuntza eta barne hizkuntza gaztelania izango dutenak. Beraz, onartuz edonork sentitu eta esan dezakeela" nirea, euskara da" (edo" nirea, gaztelania da"), beste batzuek sentitu dezaketen bezala" nireak, euskara eta gaztelania dira", denok onartu genuke, behin betiko, ez dela egokia norberaren sentimendua gizarte osora orokortu eta, hitzen zentzu eskluiente edo baztertzailean," gurea, euskara da", edo" gurea, gaztelania da", aldarrikatzea. Atzo, gaur eta bihar, hemen," gureak, euskara eta gaztelania izan dira, dira eta izango ahal dira!"; eta, jakina, nirea zein hizkuntza den norberaren baitako kontua izango da.
‎Beraz, onartuz edonork sentitu eta esan dezakeela" nirea, euskara da" (edo" nirea, gaztelania da"), beste batzuek sentitu dezaketen bezala" nireak, euskara eta gaztelania dira", denok onartu genuke, behin betiko, ez dela egokia norberaren sentimendua gizarte osora orokortu eta, hitzen zentzu eskluiente edo baztertzailean," gurea, euskara da", edo" gurea, gaztelania da", aldarrikatzea. Atzo, gaur eta bihar, hemen," gureak, euskara eta gaztelania izan dira, dira eta izango ahal dira!"; eta, jakina, nirea zein hizkuntza den norberaren baitako kontua izango da.
‎Eta guztiori ulertuta, ez al da begien bistakoa hemengo gizarte bizikidetzarako ez dela berdin txinera edo euskara ikastea? Gauza bat da, hizkuntzen ikaskuntzari dagokionez, heldu aroan bakoitzak harturiko erabaki horiek errespetatzea, eta besterik, elebiduna izan nahi duen euskal gizartean, euskararen eta gaztelaniaren arteko bizikidetzaren aldeko pedagogia soziala egiteari uko egitea, edo hemengo hizkuntzen arteko berdinkidetasunaren eta bizikidetzaren aldeko pedagogia soziala inposizioarekin nahastea.
‎Esan behar zaie, beraz, oraindik ere horretan tematzen direnei, albora utzi behar dela euskara eta euskalgintza indarkeriarekin edo indarkeriari bizkarra erakusteko ausardiarik ez dutenen jardunarekin identifikatzea. Euskal hiztunei, euskaraz bizi nahi dutenei eta euskaraz honetan eta hartan lan egiten duten milaka eta milaka herritarri zor zaien errespetuagatik baino ez bada ere, ordua da identifikazio hori bertan behera uzteko.
‎Alferrik da, beraz, etsai bila ibiltzea. Euskararen eta hizkuntza bizikidetzaren aldeko lagunak bilatu eta gehitu behar dira. Pluralistak behar dira, hizkuntza auziari mentalitate pluralistaz begiratuko diotenak behar dira.
‎Amore eman gabe ez da posible bizikidetza, baina bi norabideetan eman behar da amore: batzuek nahi baino gutxiago eta besteek nahi baino gehiago egitean bakarrik aurkitu daiteke oreka, euskara eta gaztelaniaren arteko oreka. Oreka puntu horretan garbi eduki behar da euskarak eta gaztelaniak, biek, behar dutela errespetua, baina euskarak gainera bultzada behar duela.
‎batzuek nahi baino gutxiago eta besteek nahi baino gehiago egitean bakarrik aurkitu daiteke oreka, euskara eta gaztelaniaren arteko oreka. Oreka puntu horretan garbi eduki behar da euskarak eta gaztelaniak, biek, behar dutela errespetua, baina euskarak gainera bultzada behar duela. Hori ez dute elebakarrek euren aurkako diskriminaziotzat hartu behar, orekarako eta berdinkidetasunerako ezinbesteko bidetzat baino.
‎Normaltzat hartu behar da, denbora aurrera joan ahala, etorkizuneko gizartean euskaraz jakin beharra izango dela; ez inork legez behartuko duelako, baizik eta gero eta herritar elebidun gehiago daudenez, eta euskarak gero eta balioespen sozial handiagoa duenez, normala izango da euskara eta gaztelania biak jakin behar izatea. Izan ere, hainbat zerbitzu euskaraz bakarrik eskuratu ahal izango baitira, eta beste batzuk gaztelaniaz bakarrik.
‎Berdintasun sozialik ez den edozertan berdintasuna lortzea helburu duten politika publiko guztiek, salbuespenik gabe, neurri hertsagarriak hartzen dituzte. Eztabaida ez da, beraz, hertsadura bai ala ez; eztabaidak izan behar du lortu nahi den helburuaren (hizkuntza bizikidetza ahalbidetuko duen neurriko oreka lortzea euskara eta gaztelaniaren artean) eta bitartekoen artean (hizkuntza politika) egokitasunik eta proportzionaltasunik ba ote den. Egokitasun eta proportzionaltasun hori gordetzen baldin bada, zilegizkoa (etikoa esan nahi da) eta eraginkorra izango da hizkuntza politika; hots, gehiegikeriarik gabea, utzikeriarik eta eskastasunik gabea, neurrikoa, proaktiboa, argi eta garbi euskararen sustapenaren aldekoa.
‎Honek esan nahi du tokian tokiko politika behar dela, alboko errailera begira egon gabe. Adibidez, euskara eta gaztelania edo frantsesa ez dira familia bereko hizkuntzak, hemen etxe berean bizi arren. Euskaraz ez dakien euskal herritar batek ez dio ezer ulertuko euskaraz ari denari.
‎Nafarroako kontuak diferenteak dira. Euskarak badu lege babesa, baina Gobernuaren jarrera euskararen eta elebitasunaren sustapenerako jarrera aktibo eta ilusionatzailea izan ordez, jarrera defentsibo eta fidagaitza da. Nafarroako Gobernuak ez du nafarren artean elebitasunaren aldeko pedagogiarik egiten, eta Hizkuntzen Euroitunaren ebaluazioetan behin eta berriz ez nahikotzat azaltzen da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia