Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 161

2019
‎«Adishatz a tots». Kazetariak okzitanieraz agurtuz abiatu zuen agerraldia, atzo, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak. Okzitanieraren hizkuntza eta kultura politikarako proiektu proposamena aurkeztu zuen, Beñat Arrabit hizkuntza politikaren lehendakariordearekin eta Bruno Karrere kultura politikaren lehendakariordearekin batera.
2020
‎Ipar Euskal Herriko Bake Bideko delegazioan hainbat hautetsik parte hartu dute; tartean, Jean Rene Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapeza; Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako diputatua; Frederique Espagnac senataria eta Akitania Berriko lurralde kontseilaria; Michel Tubiana, Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria; Alain Iriart, Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakariorde eta Hiriburuko auzapeza; Anaiz Funosas Bake Bideko lehendakaria eta Jean Noel Txetx Etxeberri, bakegi...
‎Martxoaren 15ean eta 22an iraganen dira Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herri bozak, eta Euskal Hirigune Elkargoko batzar berria osatuko dute. Etxebizitzaren eta garraioaren gaiak erdigunean izanen dira leku anitzetan.
Euskal Hirigune Elkargoaren bozak ere izanen dira martxokoak. Erakunde publikoak botere gehiago hartzea nahi dutenek osaketa sufragio unibertsalaren bidez egitea nahiko lukete, baina Frantziako Gobernuak ez du horrelakorik onartu oraindik, eta, beraz, herriko kontseiluetako ordezkariak eseriko dira bozen ostean osatuko den elkargo batzarrean —ikus hauteskunde sistemaren azalpena—.
‎Hauteskundeak gauza gutxigatik jokatzen dira; Jean Rene Etxegaraik 26 bozen aldearekin irabazi zuen 2014an. Hautatua izan ez balitz, beharbada Euskal Hirigune Elkargoa ez zen sortuko».
‎Demografikoki lehenik. INSEE estatistika institutuaren azken neurketaren arabera, 309.000 biztanletik gora bizi dira Euskal Hirigune Elkargoaren eremuan: hamar urtean %10 emendatu da.
‎Angeluko auzapezgoaz gain, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariorde kargua ere badu Olivek, eta garraioen ardura. Ontzat jo ditu egindako egitasmoak, hala nola Tram' busa —Baionatik Miarritzerako ibilbidea egiten du oraingoz— «Eskasia batzuk badaude, agian, baina bi urteko epean sekulako lana egin dugu».
‎positiboa da egin dioten testa. Ekintza Sozialerako Herriarteko Zentroak (CCAS) kudeatzen du zahar etxea, hala, Euskal Hirigune Elkargoak segurtatu du «beharrezko neurriak» hartu dituztela Haranbilleteko egoiliar eta langileentzat.
‎Horren arabera, EITBren kontrola bi erakunderen esku geldituko litzateke: Erakundeen Arteko Kontrol Batzordea (Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua eta Euskal Hirigune Elkargoa) eta Ikus entzunezko eta Interneteko Kontseilua. EITBren gobernua, bestetik, hiru organoren esku egongo litzateke:
Euskal Hirigune Elkargoak garraio eskaintza murriztu du
‎Gaurtik hasita, eta krisi sanitarioak iraungo duen bitartean, Euskal Hirigune Elkargoko mugikortasun zerbitzuak garraio eskaintza murriztuko du. Autobus ibilbide gehienek funtzionatzen segituko dute, baina maiztasun gutxiagorekin.
Euskal Hirigune Elkargoak bere gain hartu du eskumen batzuen kudeaketa. Egitura juridikoak nahitaezko eskumen batzuk izatera behartzen du, eta, horiez gain, hautuzkoak ere hartu ditu azken urteotan.
‎Herri mailako eskumenak dira, Euskal Hirigune Elkargoak hautuz kudea ditzakeenak.
‎158 biltzen dira Euskal Hirigune Elkargoan, horien artean Lixoze (Biarnoa). Baina elkargotik kanpo diren bi herri gehiago ditu Euskal Herriak:
‎158 herritako ordezkariak batzen dira Euskal Hirigune Elkargoko batzarrean; 233 hautetsi. Biztanleriaren arabera, herriko kontseilu bakoitzak ordezkari kopuru ezberdina dauka.
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dago Pausa, etorkinen Baionako harrera zentroa. Asteartean, Frantziako Gobernuak hasiera eman zion berrogeialdiari, pertsonen mugimenduak murrizteko.
‎Behin behinekotasun horrek egoera arraroak sortuko ditu, Euskal Hirigune elkargoan azken agintaldiko hautetsiak eta joan den igandean hautatutakoak elkarrekin izanen direlako, berez. Ikusteko dago behin behineko lehendakari bat hautatzen duten ala orain artekoari agintaldia luzatzen dioten.
2021
‎Ofizialki martxoaren 25ean aurkeztu bazuten ere, joan den urtarriletik ari dira herriko etxeetan aurkezpenak egiten, Euskal Konfederazioaren laguntzarekin. Orotara 52 herriko etxerekin bildu dira, eta Euskal Hirigune Elkargoko zazpi lurralde eremutan egin dituzte aurkezpenak. Horrez gain, hautetsientzat bilkura teknikoak ere egin dituzte, engaiamenduak hautatzen laguntzeko.
‎SAFER laborantza lurren kudeaketarako egiturak erosteko lehentasun partziala lortzeko urratsak egin ditu, laborantza lurren parte bat berreskuratzeko, baina oraindik ez dute erantzunik jaso. Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak onartu du instituzioak ez duela salmenta blokeatzeko gaitasun juridikorik, baina bere burua proposatu du eroslearekin bitartekaritza lanak egiteko.
‎Halako inguruak kontrolatuta edukitzea komeni da, eta prebentzio eta segurtasun neurriak ezartzea. Lapurdiko kostaldean, esaterako, Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen ditu itsasoko arriskuak, eta luiziak gertatu direnean gunea hesitu eta alerta pizten dela azaldu du Elizetxek.
‎Bideokonferentziaz egin dute Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, osasun egoeraren ondorioz. 630 milioi euroko aurrekontua onartu dute hautetsiek, inbertsiorako 160 milioi euro atxikita
Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia izan zen atzo. Martxoaren 20an hautetsien erdiekin antolatu ondotik, osoki bideokonferentziaz bildu ziren 232 hautetsiak, beren bulegotik batzuk, sukaldetik besteak.
‎630 milioi euroko aurrekontua izanen du Euskal Hirigune Elkargoak, horietako 166 milioi inbertsiorako. Zergak emendatzea aurreikusi dute; lur zerga, esaterako.
‎Aurrekontuak horri erantzuten diola baieztatu zuen, erranez ezinbestekoa dela anbiziozko proiektu bat aitzinera eramateko. Defentsa bera egin zuen Kotte Ezenarro Hendaiako (Lapurdi) auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko Finantza eta Aitzinkontuen lehendakariordeak.
‎Gaur goizerako aurreikusia zen Euskal Hirigune Elkargoko batzarra ez da eginen. Osasun egoera argudiotzat ezarririk iragarri zuten gibelatzea, ostegunean, baina emandako arrazoiek duda sortu dute hautetsi batengan baino gehiagorengan.
‎Gibelatzearen zinezko arrazoia politikoa izan daitekeela uste dute, beraz, gaur eztabaidatzekoak ziren gai batean baino gehiagotan Jean Rene Etxegaraik gutxiengoan gelditzeko arriskua zuelakoan. Euskal Hirigune Elkargoko komunikazio zerbitzuak berretsi du osasun egoerak bultzatu duela gibelapena, eta ondoko bilkuran gai zerrenda bera izanen duela batzarrak.
Euskal Hirigune Elkargoko batzarrak 232 hautetsi biltzen ditu. 2017an sortu zenetik, Baionako fakultateko anfiteatroan egin ohi dituzte bilkurak, baina, pandemiak sortutako egoerari erantzunez, Baionako Lauga kirolgelan eta Glaineko elkartetxean elkartu izan dira joan den uztailetik, osasun neurriak errespetatu ahal izateko.
‎Baina aitortu du Euskal Elkargoa sortu denetik Etxegarai ez dela behin ere gutxiengoan gelditu. «Hori da Euskal Hirigune Elkargoaren indarra».
Euskal Hirigune Elkargoko zenbait hautetsik gibelatzeari buruz emandako arrazoiez duda agertu ondotik, komunikazio zerbitzuarengana jo du BERRIAk galdera sorta batekin. Atzo arratsaldean erantzun zuten, eta berretsi zuten osasun egoerak bultzatu duela gibelatzea.
‎Aurrekaririk gabeko egoera batean egin zuten Euskal Hirigune Elkargoko batzarra atzo. Osasun egoera dela eta, Jean Rene Etxegarai lehendakariak hautetsien erdiak baizik ez zituen deitu:
‎Esaterako, juridikoki, frantsesez diren hitzaldiek baizik ez dute balio. Baina, zenbait instituziotan, sinbolikoki, euskaraz —edo beste hizkuntza batean— ere egitea onartu dute; besteak beste, Euskal Hirigune Elkargoan.
‎Ipar Euskal Herriko autobusetan dagoen segurtasun falta azpimarratu zuten sindikatu eta langile batzuek, eta hura hobetzeko neurriak hartuko zituztela hitzeman zuten hautetsiek. Atzo izenpetu zuten autobus sare publikoan «segurtasuna hobetzeko» hitzarmena Tarnosen (Frantzia), Landetako hegoaldeko herri hori ere Euskal Hirigune Elkargoko garraio sindikatuko kide baita. Pirinio Atlantikoetako prefetak, Baiona, Angelu eta Miarritzeko (Lapurdi) auzapezek eta garraio sindikatuko presidenteak izenpetu zuten, besteak beste.
‎Nolako bilakaera izan behar duen Ipar Euskal Herriko bizilekuen eskaintzak: galdera horri erantzuten ari dira azken asteetan Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako herriko etxeetako hautetsiak Euskal Hirigune Elkargoak landu duen BTP Bizilekuen Tokiko Programa oinarri hartuta. Tokian tokian proposatu dituzten egokitzapenez harago, funtsezko erabaki bat dago jokoan:
‎2020ko otsailaren 1ean onartu zuen bizilekuen programaren txostena Euskal Hirigune Elkargoko batzarrak. Hiru zatitan banatzen da:
Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenean, gizarte saileko elkarte andana elkartu zen diagnostiko baten egiteko. Elixiri oraino Atherbeako zuzendaria zen.
‎Bilketa.eus atariko Ouretek ohar egin du: hastapenetik Frantziako Estatuaren aldetik jasotzen zituzten laguntzak bertan behera utziak izan dira 2020az geroztik, eta Herriko Etxeak pentsatu omen du Euskal Hirigune Elkargoak bere gain hartu behar lukeela ardura osoa. «Ez dira oraindik ados jarri, eta dena gainbehera etortzeko arriskuan gaude».
‎Euskal Herri osoko politika, kultura, sindikatu eta gizarte arloko eragileetako ordezkariak, hautetsiak eta herritar andana, haren bateratze gaitasunaren adierazgarri. Bertan izan zen, besteak beste, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria; Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ez zuten ordezkaririk bidali.
‎Herriko etxeek ituna izenpetua izanen dutelarik, Euskal Hirigune Elkargora joko dute eragileek. Mikel Hiribarren:
‎Urtebete geratzen da, beraz, eta dinamikaren ezaugarri nagusiak iragarri zituzten atzo Iruñean, Zentral aretoan egindako ekitaldian. Estitxu Fernandezek eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatu zuten aurkezpena, eta han izan ziren, Amonarrizekin batera, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Erakundeetako kontseilaria, Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politika lehendakariordea ere.
‎Eskualdeko Osasun Agentziak analisiak egin ditu, eta atzo goizean bilkura bat egin zuten hunkiak izan diren hiriekin, Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Frantziako Estatuko zerbitzuekin batera. Arratsaldearen bukaeran, Eskualdeko Osasun Agentziak eta Miarritzeko hiriak jakinarazi zuten hondartzak berriz irekitzen ahal direla.
‎Orduan izandako bizipenetatik eraiki dira, bide ezberdinak harturik ere, elkarren errespetuan, herri asmo berdinak motibatzen baititu. Euskal Hirigune Elkargoan elkartu dira berriz: EH Baiko kide eta Lexantzüko (Zuberoa) hautetsi da Urrutikoetxea; EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakari, Kanboko hautetsi eta Errobiko lurralde eremuko erreferente, Etxeleku.
‎Testuan gogorarazi dutenez, «bazirudien Gernikako arbola zela euskaldunen berezko ereserkia», baina duela berrogei urte, beste himno batzuk ofizial egin zituzten: Euskal Autonomia Erkidegoak Eusko Abendaren Ereserkia hartu zuen ereserkitzat 1983an, eta Nafarroako Foru Komunitateak Korteetako himnoa 1986an; Euskal Hirigune Elkargoak, berriz, ez du himno ofizialik. Hala, gutxika gutxika, Gernikako arbola alde batera gelditu zen, eta ordutik ez dago Euskal Herriko lurralde guztiak batzen dituen kanturik.
‎Herve Jonathan aitzineko suprefetarekin mintzatzeko aukera izan du, eta Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariarekin ere bildu da. «Badakizue zer gai lantzen dituen Baionako auzapezak, pentsa dezakezue aipatu dizkidala».
2022
‎Lau aukera daude beste bloke batean: presoak gizarteratzea (%30, 5); elkarrizketa mahai bat sortzea Espainiako eta Frantziako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren edota Euskal Hirigune Elkargoaren artean (%29, 7); Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aitortzea (%28, 6); eta Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak egindako kaltea aitortzea (%25, 7).
‎Lehenari dagokionez, zazpi zortzi puntuko apaltze bat nabari da duela sei hilabete eginiko neurketarekin konparatuta, baina datuak oso antzekoak dira duela urtebete eginiko lehen neurketa aintzat hartuz gero: hiru herritarretik bik uste dute Euskal Autonomia Erkidegoak (%64, 4), Nafarroako Foru Komunitateak (%62, 5) eta Euskal Hirigune Elkargoak (%60, 6) eskubidea izan luketela beren etorkizun politikoa erabakitzeko.
Euskal Hirigune Elkargoa 2015 urtean sortu zen, Frantziako lurralde antolaketa berriaren inguruko legearen ondorioz. Egituratze denboran, hautetsiek gobernantza paktu bat adostu zuten, eta, horren arabera, hiru taldek kudeatzen dute administrazioa:
‎EH Baiko hautetsiak argi du: Euskal Hirigune Elkargoa «trantsizio» bat izan behar da. «Badakigu zer diren gaurko mugak.
‎Horiez gain, hautuzko eskumen batzuk ere har ditzake bere gain, hala nola hizkuntza politika, kultura, herri mailako zerbitzu publikoen bateratzea eta ekintza soziala. Euskal Hirigune Elkargoak bereganatu zituen eskumen horiek guztiak, eta bakoitzaren kudeaketa hautetsi banaren esku da. Ahal bezainbeste eskumen hartu eta horiek «ahalik eta urrunen eramatea» izan da Ipar Euskal Herriko instituzio baten aldekoek hasieratik hobetsi duten estrategia, eta horretan ari dira.
‎Ipar Euskal Herrian azken urteetan izandako bilakaera zehazki aurkeztu zuten, baina emandako erantzunek ez zituzten denak konbentzitu, etxebizitza gehiago eraikitzea eta bigarren etxebizitzen kopurua emendatzea onartu baitzuten, besteak beste. Joan den azaroaren 20an, etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazio jendetsua egin zuten Baionan, eta neurri zehatzak hartzeko eskatu zioten Euskal Hirigune Elkargoari. Gaur gaurkoz, ez du erantzunik eman.
‎Bosgarren urteurrena beteko du igande honetan Euskal Hirigune Elkargoak. Mugimendu abertzalearen eskaera historikoa izan da Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala, eta 2017an gauzatu zen, urteetako batailaren ondoren.
‎IrisarriZain kolektiboak agerraldia egin du goizean, Irisarrin (Baxenabarre), herriko lur batzuen bilakaerari buruzko kezka agertzeko. Izan ere, Herriko Etxeak GAE gerora antolatzeko eremu gisa izendatu ditu bi lur eremu, horien artean 12,5 hektareako laborantza lur bat, Euskal Hirigune Elkargoarekin, ScoTekin eta Lurraren Tokiko Erakunde Publikoarekin adosturik. Horren eraginez, ordea, IrisarriZainek dio prezioarekin espekulatu dutela:
Euskal Hirigune Elkargoak turismorako bizitegien hazkundea oztopatzeko neurria onartu du, gaur goizean egin duen batzarrean. 220 hautetsik parte hartu dute bozkan, eta horietarik 169k eman dute aldeko bozka.
‎Daniel Olzomendi Turismo gaietarako Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari ordeak aurkeztu du hautetsiei egindako proposamena. «Azken 30 urteetan erabateko lerratzea izan da; ezin dugu horrela segitu», erran du.
‎Azken asteetan, turismorako bizitegiak eskaintzen dituzten plataformak ere hasi dira mobilizatzen. Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariaren arabera, neurria Administrazio Auzitegira eramateko mehatxua egin diote. Konpentsazio neurri hori ez da berria; jadanik hartu izan dute Paris bezalako Frantziako Estatuko hiri nagusi batzuetan.
‎Nora doa Euskal Hirigune Elkargoaren dirua. Zein da finantzen egoera?
‎2020ko uztailean Euskal Hirigune Elkargoko hautetsi sartu zenetik, behin baino gehiagotan galdetu ditu Etxelekuk aurrekontuen lurraldekako banaketari buruzko dokumentuak, ahoz eta idatziz; baina sekula ez ditu eskuratu ahal izan. Azkena 2021eko ekainean izan zen, elkargoko batzarrean berean, eta Kotte Ezenarro Hendaiako (Lapurdi) auzapez eta finantza lehendakariordea datuak ematera engaiatu zen; baina ordutik, deus ez.
Euskal Hirigune Elkargoa sortu aitzineko hamar herri elkargoen herentzia nabarmendu du lehenik. Ordutik eratorritako funtzionamendu gastuen %64 eta zorraren %72 Euskal Kosta Aturri hiriguneari dagozkio —Baiona, Angelu, Miarritze, Bidarte eta Bokale biltzen zituen— Alta, Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %42 bizi da eremu horretan.
‎Bakoitza bere herrian euskara biziarazteko neurriak hartzera engaiatu zen, Europako Kontseiluaren babespean. Ekimenaren sustatzaileek espero dute ondoko hilabeteetan herri gehiago batzea eta Euskal Hirigune Elkargoak ere izenpetzea. «Euskararen alde orain arte egiten zena formalizatzeko manera da», Gillen Hiribarren Itsasuko hautetsiaren hitzetan.
‎Bilkura bat egitea proposatu zuten, «konbentzitzeko errazak» ziren beste herri batzuekin, Euskal Elkargoko ordezkariekin eta Euskal Konfederazioarekin. Urte eta erdiko lanaren ondotik, Ipar Euskal Herriko herriko etxeen kasik herenak batu dira iniziatibara, eta ondoko hilabeteetan gehiago ere izatea espero dute; Euskal Hirigune Elkargoak ere sinatzea nahiko lukete.
‎Horretarako, dei berezia egin diete Ipar Euskal Herriko erakunde publikoei, EEP Euskararen Erakunde Publikoari eta Euskal Hirigune Elkargoari, «bidelagun» izan daitezen: «helduen euskalduntze alfabetatze arloarentzat beharrezkoak diren diru laguntzak bermatuz eta orain arte egin gabeko urratsak eginez.
‎Alain Duzert (PCF), Mixel Esteban, Henri Etxeto (PS). Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria ere han izan da.
‎Udako festen atarian, jaietan eraso sexistei aurre egiteko protokolo bat ondu du Euskal Hirigune Elkargoak, lehenengoz. Festen prestakuntzan eta festa egunetan bertan eragin nahi dute.
‎Udako festen atarian, jaietarako eraso sexisten aurkako protokolo bat ondu du Euskal Hirigune Elkargoak, lehenengoz. Festen prestakuntzan eta festa egunetan eragin nahi dute.
‎Frantziari begirako diskurtso nazionalista batekin agertu da, tokiko errealitateari muzin eginez: hizkuntza gutxituen irakaskuntzari koadro egonkorrago bat eman nahi zion Molac legearen kontra da, eta Euskal Hirigune Elkargoaren sorrera ahalbidetu zuen Notre legea ezeztatzea defendatu du, besteak beste. Bi gai horietan abertzaleengandik hurbilagoko posizioak ditu EELVk, eta argumentu hori erabili dute PSko zenbait arduradunek ere Frantzia Intsumisoko kidearen kontra egiteko.
‎Asteazkenean abiatu zuten ekintza, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko, eta iragarria zuten ez zirela mugituko harik eta Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroarekin bilkura bat lortu arte. Lau egunen buruan, isilik segitzen du Frantziako Gobernuak, baina Euskal Hirigune Elkargoaren babesa jaso dute larunbetan: brebetako zientzietako proba euskaraz erantzunen duten ikasleen zuzenketa bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak.
‎Berez, Frantziako Hezkuntza Ministerioak ematen ditu diplomak; Euskal Hirigune Elkargoarena ez da funtsezko aterabide bat, baina indar handiko keinua da. «Ez du brebetaren balio bera izanen, baina erakunde ofizial batek babestutako agiri bat izanen da.
‎Asteazkenean abiatu zuten ekintza, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko, eta Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroarekin bilkura bat lortu arte ez zirela mugituko iragarria zuten. Lau egunen buruan, isilik segitzen du Frantziako Gobernuak, baina Euskal Hirigune Elkargoaren babesa jaso dute: brebetako zientzietako proba euskaraz erantzunen duten ikasleen azterketak zuzendu egingo direla bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak.
‎Berez, Frantziako Hezkuntza Ministerioak ematen ditu diplomak; Euskal Hirigune Elkargoarena ez da funtsezko aterabide bat, baina indar handiko keinua da. «Ez du brebetaren balio bera izanen, baina erakunde ofizial batek babestutako agiri bat izanen da.
‎Gehienak prest dira neurri indartsuak hartzeko», Dufauren hitzetan. Larunbatean Euskal Hirigune Elkargoan konpentsazio lege berria bozkatu zuela oroitarazi du —hautetsien %97k egin zuen alde— «Baina tresna gehiago behar dituzte eskuetatik eskapatu zaigun egoera berriz kontrolpean ezartzeko, eta biztanleek jasaten dituzten ondorio larriak mugatzeko».
‎Gehienak prest dira neurri indartsuak hartzeko», Dufauren hitzetan. Larunbatean Euskal Hirigune Elkargoan konpentsazio lege berria bozkatu zuela oroitarazi zuen —hautetsien %97k egin zuen alde— «Baina tresna gehiago behar dituzte eskuetatik eskapatu zaigun egoera berriz kontrolpean ezartzeko, eta biztanleek jasaten dituzten ondorio larriak mugatzeko».
‎Azken hiru urteetan Bordeleko Unibertsitatea (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Paueko Unibertsitatea (UPPA), Nafarroako Unibertsitatea (UPNA), Euskanpus fundazioa eta CNRS/ IKER elkarlanean aritu dira egun hasi den proiektuaren burutzeko. Horiekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundia, Akitania Berria Euskadi Nafarroa euroeskualdea eta Euskal Hirigune Elkargoa ere aritu dira lanean.
‎Sarako leizeetan eta Larhungo trenean (Lapurdi) erreserbak bertan behera utzi dituzte larunbaterako; iristen direnentzat irekiak izanen dira, hala ere. Euskal Hirigune Elkargoak jakinarazi du egokitzapenak eginen dituela hainbat zerbitzutan —hondakinen bilketan, Txik Txak garraio sarean, igerilekuetan... —, eta Andre Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakariak ere mezua helarazi die Ipar Euskal Herriko enpresaburuei, mugimenduak aurreikusi eta neurriak har ditzaten. «Bake prozesuaren alde mobilizatuak diren Bakegileak eta Bake Bidea kolektiboek iragarri dute bideak blokeatuko dituztela», dio mezuan.
‎PLUa herriaren araberakoa dela azaldu zuen, eta Angeluko hiriak 2013ko PLU bat erabiltzen duela, sei aldiz egokitua izan dena. Euskal Hirigune Elkargoaren zain dira, «eskala handiagoan pentsatutako hirien arteko PLU bat onar dezan, hiri politiken arteko koherentzia beharrari erantzuteko».
‎Frantziako eta Espainiako estatuen konstituzioek eta oinarrizko legeek, eta, ondorioz, dagozkien instituzio politikoek, herritarren egoera sozial eta ekologiko kezkagarria eragiten dutela deritzote. Barne sartzen dituzte herriko etxeak, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea ere. Herritarrak egiazki erabakitzaile ez izatea, genero ezberdinetako jendeen botere ezberdintasuna, esplotazioa, langileen pobrezia eta hizkuntza gutxituen desagerpena leporatzen dizkiete.
‎Horrez gain, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki du gaur arratsaldean hondakindegiak ixtea beroarengatik eta sute arriskuagatik.
‎«Lehenbiziko salmentan, hamar hektarea baino gehiago saltzen zituen, hiru bastizekin, hiru milioi euroan, eta, orain, lau hektarea eta hiru bastizak prezio berean», asaldatu da. Hala, laborarien eta Euskal Hirigune Elkargoko hautetsien jarreraren beha egonen direla azaldu du, eta segurtatu SAFER «prest» dela lehentasunezko erosketa partziala egiteko. Zehaztu du multzo guztia laborantza eremuan dela, eta, «inkoherentzia» hori ikusirik, hautetsien mobilizazioa espero duela.
‎Jinen da, bai. Euskal Hirigune Elkargoarekin eraikin berri bat eraikitzeko proiektua bada, Aturri bazterrean, Baionako geltokiaren parean. Baina hori 2027rako pentsatua da.
‎«Haurren ibilbide osoan behin baino gehiagotan aztertua da ikasleen frantses maila; brebeta aitzin zertifikatua da», ohartarazi du Kurutxarrik. Joan den ekainean, euskaraz erantzundako brebetako zientzia azterketen zuzenketa antolatu zuen Seaskak Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, teknikoki posible dela erakustera emanez.
‎«Jarrai dezagun etxebizitzaren alde ekiten». Hitz horiekin jakinarazi du Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak Paueko Administrazio Auzitegiaren erabakia: turismorako bizitegien hazkundea oztopatzea xede duen konpentsazio arauaren etetea altxatzea erabaki du.
‎Gaur egun hiru administrazio erakundetan banaturik egotera eraman gaituzten gorabehera historikoak ulertzen ditugu: Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Euskal Hirigune Elkargoa. Baina guretzat Baskoniak, Euskal Herriak, bat izaten jarraitzen du eta Zazpiak Bat da gure etxe, txoko, frontoi eta Euskal Etxeen buru.
‎Beste batzuetan egin izan duten bezala, «zaintza talde bat» osatu zuten hautetsi talde zabalarekin, erabakia edozein izanik ere denen artean erantzuteko. Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria eta Filipe Aramendi Urruñako (Lapurdi) auzapeza arduratu ziren adierazpena irakurtzeaz. Erabakia txalotzeaz gain, abokatuek eta gizarte zibilak urtez urte «determinazio handiz« eramandako lana eskertu zuten.
‎Baina, gaur goizean, lanean segitzen zuten Eiffage eraikuntza enpresako langileek; Angeluko polizia munizipalak geldiarazi behar izan ditu. Era berean, seinalamendua egin dio Herriko Etxeak Euskal Hirigune Elkargoari eta DDTM lurraldeen eta itsasoaren departamenduko zuzendaritzari. Office 64 de L' habitat egiturak bizitegi sozialak eskuratu behar ditu proiektu horretan, baina zehaztu dute ez duela eraikuntzarekin inolako zerikusirik.
‎Baina, segitu aitzin, hortik kendu zituzten», ohartarazi du. Halaber, lurren zundaketa eta bestelako egiaztatzeak egitea Euskal Hirigune Elkargoaren ardura zela erran du. BERRIAk Ipar Euskal Herriko instituzioaren komunikazio zerbitzuari dei egin dio bere bertsioa ukaiteko, baina, oraingoz, ez du erantzunik jaso.
‎Baina, atzo goizean, lanean segitzen zuten Eiffage eraikuntza enpresako langileek; Frantziako Poliziak geldiarazi behar izan zituen. Era berean, seinalamendua egin die herriko etxeak Euskal Hirigune Elkargoari eta DDTM lurraldeen eta itsasoaren departamenduko zuzendaritzari. Etxebizitza Publikoaren Pirinio Atlantikoetako Bulegoak bizitegi sozialak eskuratu behar ditu proiektu horretan, baina zehaztu dute ez duela eraikuntzarekin inolako zerikusirik.
‎Baina, segitu aitzin, hortik kendu zituzten», ohartarazi du. Halaber, lurren zundaketa eta bestelako egiaztatzeak egitea Euskal Hirigune Elkargoaren ardura zela erran du. BERRIAk Ipar Euskal Herriko instituzioaren komunikazio zerbitzuari dei egin dio bere bertsioa ukaiteko, baina, oraingoz, ez du erantzunik jaso.
‎Polemika piztu du, eta Angeluko Herriko Etxeak berehala agindu du obra bertan behera uzteko. Izan ere, Claude Olive auzapezak erran du hondakindegi bat zegoela eremu horretan, eta Euskal Hirigune Elkargoaren gain utzi du ikerketa egiteko ardura. Eiffage enpresak gaur goizean erantzun dio BERRIAri, eta, komunikazio zerbitzuaren arabera, «ez dago arrisku sanitariorik» eremu horretan.
‎EH Bairen iritziz, estatus politiko berri batera iragan behar da Ipar Euskal Herria, konpetentzia gehiago eskuratuta. «Estatus bereziko lurralde kolektibitatearen aldeko gehiengo bat osatu zen; anartean Euskal Hirigune Elkargoa sortu da. Eguneratze bat beharrezkoa da», esplikatu du Blainek.
‎Galderari erantzutea saihestu zuen Dominique Faure Ekologia, Energia eta Lurraldeetako Frantziako estatu idazkariak asteazkenean. Baionako antzokian iragan zen MOT mugaz gaindiko operazio misioaren biltzar nagusiaren karietara etorria zen, eta estu hartu zuten Mathieu Berge Akitania Berriko hautetsiak eta Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugaldeko pasabideen irekitzeari buruz. Bereziki aipatu zuten muga hori pasatzen entseatzen diren migranteen egoera, eta gogoratu urte bakarrean hamar lagun hil direla.
‎ikasleei ematen zaizkien bekak eta egiturari ematen zaizkion laguntza zuzenak. Garai batean, Errobiko eta Zuberoako herri elkargoek beka batzuk ematen zituzten, baina Euskal Hirigune Elkargoa sortu denetik «lurperatuak» izan direla esplikatu du Beiriek. Prestakuntza trinkoak segitzen dituzten ikasleak laguntzen ditu gaur egun EEP Euskararen Erakunde Publikoak:
‎Ezkerreko abertzaleak bilduko dituen talde politikoa izanen da Euskal Hirigune Elkargoan. EH Baik bultzatuko du, baina ez du hertsiki haren etiketa eramanen.
‎Ezin baztertuzko pertsonaia politikoa bilakatu da Peio Etxeleku Euskal Hirigune Elkargoan. Ipar Euskal Herriko enpresa munduan ezaguna da, eta plaza politikora salto egin du azken urteetan.
‎Ipar Euskal Herri barnealdeko herri txikiek duten sentimendu bat da Euskal Hirigune Elkargoan badela lurraldeen arteko desoreka. Haserre horren bozgorailu izan da Etxeleku azken hilabeteetan, eta badirudi bozeramaile izan nahi duela orain.
‎Elkargoaren proiektuarekin «bat egiten» badu ere, sorreratik ahots kritiko bat izan duenetarik da Mathieu Berge Baionako hautetsia. Euskal Hirigune Elkargoaren esku hartzea oinarrizko eskumenetara mugatu litzatekeela erran du behin baino gehiagotan: «Ez dugu finantzabide eta inbertsio gaitasunik», adierazi dio BERRIAri, «alta, baditugu alimaleko erronkak erantzuteko».
‎Egin du urratsa Peio Etxelekuk. Elkarrekin herriarentzat lelopean Euskal Hirigune Elkargoko beste 35 hautetsirekin batera instituzioaren baitako talde politiko bat osatzera doala jakinarazi du, eta bertan parte hartzera gomitatu ditu gainerako hautetsiak. Ostiral gauean bidali zien gutuna elkargoko gainerako hautetsiei, «ildo ezberdinetako hautetsiak biltzen dituen» etiketa politikorik gabeko «talde askotarikoa» osatzeko asmoa duela jakinarazteko.
‎Ipar Euskal Herri barnealdeko herri txikiek duten sentimendu bat da Euskal Hirigune Elkargoan badela lurraldeen arteko desoreka. Haserre horren bozgorailu izan da Etxeleku azken hilabeteetan, eta arlo horretan aldaketak egitea proposatzen du «Euskal Hirigune Elkargoaren bizi politikoaren arraberritzeko nahikaria» agertuta bere inguruan bildu den hautetsi taldeak.
‎Nafarroako Gobernuaren izenean, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok egin zuen aurkezpena Iruñean. Eta Antton Kurutxarrik, EEPko presidente eta Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politika lehendakariordeak, Baionako ekitaldian parte hartu zuen, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidentearekin batera.
‎Baina Ipar Euskal Herriaren estatus politikoan aitzina egiteko beharra ere azpimarratu dute, Euskal Hirigune Elkargoaren koadroa «gainditzeko» garaia dela adierazita. 2010eko hamarkada hasieran, estatus berezikp lurralde elkargoaren aldarrikapenak lortutako kontsentsua oinarri hartuta, aldarrikapen hori «agenda politikoaren lehen lerroan» ezartzeko borondatea erakutsi dute «Parisko ministerioetaraino» entzunarazteko.
‎Baina Ipar Euskal Herriaren estatus politikoan aitzina egiteko beharra ere azpimarratu dute, Euskal Hirigune Elkargoaren eredua «gainditzeko» garaia dela adierazita. Borondatea erakutsi dute estatus bereziko lurralde elkargo baten aldarrikapena «agenda politikoaren lehen lerroan» ezartzeko, «Parisko ministerioetaraino» entzunarazteko.
‎Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak haren ibilbidea goraipatu du. «Borroka guzietan parte hartu zuen; herri honek anitz zor dio», adierazi du.
‎Peio Etxelekuren inguruan bildu den Elkarrekin Herriarentzat talde politikoaren aurkezpena egin dute Baionako Trinkete Modernoan. Heldu den astean bildaliko diote Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariari taldea sortzeko eskaera formala, eta abenduaren 10eko biltzarrerako osatua izanen da. Taldeak izan litzakeen baliabideei buruzko solasa izan nahiko lukete orain lehendakariarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia