Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2008
‎Zure bi lagunekin baizik ez zenuen hitz egin bart gaueko parrandan. Etxerako bidean, baina, ahoskatu gabeko beste elkarrizketek betetzen zizuten burua.
‎Ez dizu, baina, inork entzun, ezta mezuaren hartzaileak ere ziurrenik, eta tabernatik etxerako bidean, zapatei begira, bat batean ez zaizu begiraden kontu hori hain majikoa iruditzen; ez zaituelako inork etxera eraman, ez zaudelako pasilloko lur hotzaren gainean arnasestuka. Eta martxa honetan, ez zara egongo ere.
‎Jaiei agur esateko batuko den jende guztiaz gain, antzerki taldeko lau kide ere izango ditu ondotik jaietako erreginak. Datorren urtera arte triste ez egoteko etxerako bidean laguntzen dute. Agur ez, gero arte.
‎Jaiak bizitzeko azken aukera izango da, gainera, ziur aski. Azken ausartak salbu gehienek etxerako bidea hartuko dute eta. Udaletxetik Arriagara doan bide laburrean Animazancos taldeko zenbait kide ere egongo dira trikimako hidraulikoekin.
‎Elkarrekin egon ginen azken aldian ere, iazko Tourrean, etxera joan behar izan zuen, ez baitzegoen sasoi onean. Aurtengo Vueltan ilusioz gainezka eta fisikoki oso ondo zegoen, baina, arrazoi beltzagoek eraginda, berriz ere etxerako bidea hartu behar izan du. Pena da, egunero egunero zer kontatu handia izaten dugulako gelan.
‎Eta zu ikusten zaitut nire erara, kalera zoazenean baizik ez zarela apaintzen, eta sinpatikoagoa, biziagoa zarela hortik zehar zabiltzanean, bat batean norekin maitemindu nintzen gogoratzen naizenean nirekin hizketan ez zarenean ari, besteekin baizik. Eta gure begirada konplizeak besteenekin konparatzen ditut, edo neurtzen dut zurea begirada konplizea den edo begirada bakarrik, eta batzuetan egia da, ahaztu egiten naiz bazarenaz etxerako bidean jartzen garen arte. Zurekin gogoratzen naiz bakarrik beste norbaiten begirada zugan pausatzen denean, eta orduan ez zara ni, eta seduzitzen zaitut, edo ditut, zuk baldin badituzu nik ere behar ditut besteen begiradak.
‎Pamesaren aurkakoa etxeko zaleen epelean jokatuko du Bruesak, eta horri etekina ateratzen asmatu behar du. Zaleak guztiz etsituta hartu zuten etxerako bidea pasa den igandean, bere taldeak Menorcaren aurka galdu ondoren, eta haiek ere behar dute jokalarien keinuren bat, inplikazioa erakutsiko duen partida ona.
‎Eta kotxe handia gainezka dagoela etxerako bideari ekin diot. Kutxa barruko usainak dastatuta, Ruper Ordorikaren Batzuetan jartzen naiz... larala... ozen abestuz banoa...
2009
‎Guardia Nazionaleko buruzagitza bilera amaitzear zela, Presidentetzatik atera zen Sandino, bere aita Gregorio Sandinorekin, Francisco Estrada eta Juan Pablo Umanzor gerrillariekin eta Sofonias Salvatierra Nekazaritza ministroarekin batera. Autoan sartu, eta etxerako bidea hartu zuten. Metro gutxira, baina, guardia batek geldiarazi zituen.
‎Onena opa diet?. Gustura joan da gizona autobusera, etxerako bidean jarraitzeko asmoz.
‎Egunak ez zuen lagundu. Etxerako bidea hartu zutenean, abesti eta adar hotsak lagunduta, gora igotako ikurrinak eraman zituzten, 1.500 metrora zegoenak agur esaten zien bitartean.
‎Eskoriatzan bildu diren ahots, ikuspegi eta esperientzia ugari horietatik, ikasgelatik atera eta etxerako bidean buruan bueltaka ibili zaizun ideia nagusiren bat edo batzuk nabarmentzera ausartuko al zinateke?
‎Egun eta gau batean, zazpi ume kaleetan barrena ibiliko dira, hiriko odisea batean murgilduta. Etxerako bidea ez dute guztiek aurkituko...
‎Oraingoz salaketarik ez badute jarri ere, epaileari jakinarazi diote atxiloketak, oso bortitzak? izan zirela, eta kolpeak ez zirela atxilotzeko unean gelditu, baizik eta jarraitu zutela polizia etxerako bidean eta harat iritsi eta gero ere.
‎Batzuk gogorrak dira, beste batzuk samurragoak. Bizkaia Arenara joan ziren zaleak triste hartuko zuten etxerako bidea, baina pozik ere bai, partida bikaina ikusi zutelako. Matxinada laranja ezagutu zutelako.
‎Alakrana ko marinelak aske uzteko eskatzeko bilkuran, Bermeon izan zen Zearreta iragan larunbatean, eta handik etxerako bidean izaniko auto istripuan hil zen. Marinelen senideek dolurik sakonena agertu zioten atzo Zearretaren sendiari.
2010
‎Hilabete aldaketarekin batera, Donostian izandako bisitari gehienek etxerako bidea hartu dute dagoeneko, trena, autobusa eta beste garraio batzuk erabilita.
‎Final laurdenetako zortzi txarteletako bik jabea dute dagoeneko. Serbia eta Espainia Turkian geratuko dira beste lauzpabost egunean, gutxienez, eta Kroazia eta Grezia etxerako bidean izango dira dagoeneko. Ozta ozta irabazi zion Serbiak Kroaziari, 73, eta kostata izan bazen ere, errazago Espainiak Greziari:
2011
‎Mark Cavendish (Highroad), Tyler Farrar (Garmin Cervelo) eta Alessandro Petacchi (Lampre) hirukoak banatu lituzke esprint horietako garaipenak. Hilaren 19an amaituko zaie horiei Giroa, 12 etaparen ondoren gehienek etxerako bidea hartuko dutelako.Highroadek, Skyk, Garmin Cervelok, Liquigasek, Movistarrek eta gainerakoek liderraren maillota eskuratzeko borroka izango dute gaur, 19,3 kilometroko taldekako erlojupekoan. Eta zazpigarren etapa arte, lehen mendate handia iritsi bitartean, biharko esprinta eta beste lau amaiera bihurri dauzka Giroak.
‎independentziaren bideragarritasuna azaldu, independentziaren eskubidea justifikatu eta independentzia prozesu baten ibilbidea marraztu. Pixkanaka, presarik gabe, baina elementu horiek gorpuztuz».Ordubetez oroitzapenak eta gogoetak harilkatu ondoren, elkar agurtu, eta etxerako bidea hartu dute, zubi batean barrena.
2012
‎Hala ere, gure herrian hasten diren bideek norabide bakarra dute, jendea ez baita bueltan etortzen. Gure herritik urrutira eraman zituztenek urteak daramatzate etxerako bidea aurkitu ezinda. Guk astebururo egiten dugu haienganako bidea autoz, autobusez, trenez edo hegazkinez.
‎Mallorcak egin nahi duen moduan. Bestelako Mallorca bat Kopetilun hartu zuen etxerako bidea Joaquin Caparrosek Anoetan ikusitakoa ikusita. Haserrea ezkutatu ordez, estu hartu zituen bere jokalariak prentsa aretoan.
‎«Euria ari zuen; autoa alde batetik bestera hasi zen, eta, itzulipurdika ibili ondoren, bide bazterrean geratu ginen buruz behera». Autotik ateratzen lagundu behar izan zuten, eta etxerako bidea taxian egin; «zortzi ordu falta zitzaizkigun». Hirugarren istripua izan zen asteburuan:
‎Arabiar udaberriak Libiako gerra ekarri zuen, Libiako gerrak erregimen aldaketa eta amazig nortasuna indartzea, aurretik Marokon, Aljerian eta Tunisian bertan dagoen gutxiengoan gertatu legez. Muammar Gaddafirekin harreman on samarrak izan zituzten tuaregek, berriz, Libiatik etxerako bidea hartu zuten, basamortuaz hegoalderantz. Nigerren agertu ziren, eta handik gutxira matxinada piztu Malin.
‎Sare sozialetan adierazi zutenez, poliziaren hainbat furgoneta ere hurbildu zitzaizkien ekintzaileei, baina ez zuten arazorik izan azkenean. Euren asmoa beteta, etxerako bidea hartu zuen berriz ere pilotari taldeak. Joan den ekainean, Mimoak kolektiboa ere sortu zuten, eta ekintza ikusgarria egin zuten haiek ere.
‎«Urte hau buka dadin irrikan nago, tamalgarria izaten ari da». Atsekabea nabaria zen, ez zen gutxiagorako, hiru urte dira txapeldun izan zela, eta aurten lehen partidaren ondoren etxerako bidea hartu behar izan du. Orain, binakakoa begiz jota izan luke, udako torneoei erreparatuta berak lukeelako enpresako laugarren aurrelaria, baina haren sasoiak zalantzak sor diezazkioke Asperi.
‎Hamabost urterekin eskolan elkar ezagutu zutenetik ez dira banandu. Ikastetxetik etxerako bidean atzeratu egiten ziren, beti iristen ziren berandu, biderik luzeena hautatzen zuten elkarrekin denbora gehiago egoteko. Solasean sarritan, batzuetan seriotan, besteetan umorez.
2013
‎Hilabeteetako lana erakutsi gabe uzteak ematen duen amorrua nabari zitzaien gehienei aurpegian. Askok etxerako bidea hartu zuten berehala, festarako gogorik gabe. Horien artean zeuden Ana Almuedo eta Koldo Marin senar emazteak.
‎Aurpegia estalia zuen gizon batek eraso egin zion emakume bati Ibarrako festetatik etxerako bidean, Tolosan (Gipuzkoa), igande goizean. Emakumeak bere burua defendatu zuen, eta erasotzaileak ihes egin zuen.
‎Ihesaldian sartutako beste txirrindulari batek, Steve Chainelek (Ag2r), oina zoruan jarri behar izan zuen, eta jaitsieran zeuden ikusle bakanek berotzen lagundu behar izan zioten, bera bere kabuz gai ez zelako. Ivan Bassok ere, Rattoren taldeburu eta podiumerako hautagaietako batek, etxerako bidea hartu behar izan zuen Envalirako jaitsiera luzean, hotzak akabatuta. Etaparen irabazleak gero aitortu zuen ihesaldian sartu zela ondoren bere taldeburuari gauzak errazte aldera.
‎Katniss Everdeenek Gosearen Jokoen lehia irabazi du, eta onik itzuliko da etxera. Etxerako bidean egin beharreko biran, matxinada hastear dela ohartuko da. Hala ere, Kapitolioa salbu dagoela ikusiko du, eta Snow presidenteak Gosearen Jokoen beste norgehiagoka bat antolatuko du.
‎Hortaz aparte, atzo egiaztatu nuen jarduera desmatxifikatzailea ere badela. Kale ilun batetik etxerako bidean, autobusetik irakurriz nentorrena ezin utzita, neska gazte batek aurrea hartu zidan. Iluntasuna eta ordua, bakardadea eta gizonengatiko mehatxu mendeetakoa gorabehera, ohartu nintzen ez zuela niregandik inolako arriskurik sentitzen.
‎Grinak umeak sortzen dituela esan ohi da eta abenduaren 3an Osakidetzaren II. Euskara Plana aurkeztu zen, Euskararen Egunean jaioa, askorentzat lehenengoa jaioberria. Planak jaio aurretik grinak piztu ditu eta kritikak arrapaladan etorri zaizkio jaiolekutik etxerako bidean. Euskararen bideak malkartsuak dira eta Planaren proposamenen artean gehien kritikatu den neurria erroldarena izan da.
2014
‎Zapatuan, kili kolo egonda ere lagundu nahian ari zen Poeta zuntz haustura batek makurtu zuen, hiru aste egongo da jokatu gabe?. Litekeena da orain italiarrak etxerako bidea hartzea, eta Hodgek sasoia Gasteizen amaitzea. Sasoi honetan Laboral Kutxak lesioekin izandako izurritea ez zen inork aurreikusteko modukoa.
‎Di Mariak atera zuen falta, buruz ukitu zuen Pepek, eta Sergio Ramosek egin zuen gainerakoa, bere burua lurrera botata. Zaleek ezin zuten sinetsi ikusten ari zirena, eta askok etxerako bidea hartu zuten berehala. Ez ziren damutuko, agian, Real Madrilek 34 minutuan biribildu zuelako lehen zati on ona.
‎Eztabaida hori ez da plazara heldu, baina bai, ordea, bost metroko diametrodun patata tortillari buelta emateko erabiliko duten sistemari buruzkoa. Hainbat pertsona bertaratu dira hori ikusi ahal izateko, baina halakorik ikusi gabe hartu dute etxerako bidea. «XXI. mendean ez da beharrezkoa tortillari buelta ematea, ondo eginda gera dadin», azaldu zuen Senen Gonzalez sukaldariak.
2015
‎Hasieran, berriz saiatzea zen asmoa, baina arratsaldean uko egin zioten, bihar eguraldia aldatuko baita. Irrati komunikazioa ez zen ona, eta ez zuten azaldu berriz saiatuko diren edo ez, baina, negua bukatzen ari dela ikusita, litekeena da etxerako bidea hartzea. Hala uste dute, behintzat, beheko kanpalekukoek.
‎Rigoberto Uranek (Etixx), zortzi minutu galdu baitzituen, eta Richie Portek (Sky), 27.04 galduta. Australiarraren kasuan, gertutik zaindu da gaur biharretan, etxerako bidea hartzeko arrisku handia daukalako buruak herren txiki bat eginez gero.Amador eta Koenig, aurreanLeopold Koenig bihurtu da Skyren taldeburu argia, atzo emandako mailarekin bosgarren posturaino igo delako dagoeneko. Landa dauka aurretik, eta Andrey Amador (Movistar) aurrerago.
2016
‎Galdera horren erantzuna da haizean dabilena, eta bidaiaren kronika idatzizkoa nahiz ilustratua egiten duen koadernoan aurkitu du irakurleak. Bidaia abiatzen lagunduko dion kideak etxerako bidea hartzeak eragingo dion bakardadeak, ilargipean gaua egin beharrak eta beste hainbat kezka ere izango ditu Tomasek lagun; baita abenturara batuko zaion «txakur ziztrin, hezur huts» bat ere.Bidaia horren kronika da eguneroko itxura duen nobelak jaso duena. Idazkerak berak, liburuaren azal gogorrak nahiz orri eta orri artean ugariak diren ilustrazioek egin dute ezohiko liburua, Zubizarretaren esanetan.
2017
‎Egunaren eta gauaren arteko inflexio puntuan bi aukera aurkezten dizkigu: ipurdia aulkitik jaiki eta etxerako bide ilunari ekitea edota, zirkinik eman ez eta serios hitz egiten hastea. Eta maiz ez dugu nahi lorik egin, eguna amaitutzat eman nahi izaten.Gustuko ditut halako egunak.
‎Ezinezkoa da egun horietan txosnagunea hutsik topatzea. Atzo goizeko zortzietan ere, parrandazale amorratuenek etxerako bidea hartzen zuten bitartean, Aste Nagusiko lehiaketa gastronomikoko partaideak toki bila zebiltzan garbitzaileen ibilgailuen artean. 11:00etarako, ozta ozta topa zitekeen txokorik Areatzan.Lehiaketa gastronomikoa astelehenetik igandera den arren, dudarik gabe, egunik arrakastatsuena izan zen atzokoa.
2019
‎Lasterketa hasi baino hamabost minutu lehenago, antolatzaileek omenaldia egin zioten Iker Karrera mendi lasterkari ezagunari.Hiru urte ziren Azpiroz Leitzan lehiatzen ez zela. Bertan parte hartu zuen azkenekoan, lesio batek etxerako bidean jarri zuen. Geroztik, Euskal Herrian ultra distantzian dagoen korrikalaririk onenetakoa bihurtu da.Jonathan Tejada errioxarra izan zen, ordea, eguneko sorpresa nagusia.
‎Eraso matxistek suposatzen duten lakra sozialaren aurkako kontzientziazioan aurrerapausoak eman baditugu ere, asko gara sistema zapaltzaile honen, zisheteropatriarkatuaren, ondorioak pairatu ditugunak. Horregatik, eraso ezberdinak jasan ditugula salatu nahi dugu; esaterako, etxerako bidean jarraituak izatea, segurutzat ditugun guneetan gure intimitatea apurtzea, emakume izateagatik gutxietsiak izatea edo bi mutil elkar muxukatzeagatik irainduak izatea. Noiz arte. Ozen eta garbi esan nahi dugu nazkatuta gaudela!
2020
‎Heriotza horiek ere lanarekin lotzen dituzte sindikatuek, laneko baldintzek eraginak direla uste baitute. Beste bost langile in itinere izan ziren, hots, lanerako bidean edo lanetik etxerako bidean trafiko ezbeharra izanda.
‎Zigorra osorik bete ondoren utzi dute aske. Erostegik senideak eta lagunak zain zeuzkan kartzela atarian, eta etxerako bideari heldu diote harreraren ondoren.
‎Ohi ez bezala egin du euria azken egunetan, eta, ondorioz, ibaiak gainezka egin du. Sorotik etxerako bidean, zaldia eta gurdia ibai horretan bertan trabatuta geratu dira, ez aurrera ez atzera egin ezinda. Tragediaren eraginez, denbora mantsotu egin dela iruditzen zaio Katieri; ez du ematen aitari zaldi preziatua —baserriko bakarra, sororako zein garraio kontuetarako ezinbestekoa, aitarentzat seme baten modukoa, baina ez aurrez galdutako semea bezalakoa— inoiz ateratzerik lortuko duenik.
‎Badira gauzak merezi duten baino arreta gehiago jarri behar ez zaienak, eta haiek ere badituzte Gabonetako zuhaitza baino buruko min handiagoak. Etxerako bidean, kotxean neu bakarrik zuhaitzari barreka nentorrela, ohartu nintzen zergatik maite dudan hainbeste lagun hori.
‎Borobil hartan ni neu ere bakarka emozionatu nintzen, 1999an, Gasteizko kaleetatik irakaslearen etxerako bidean gitarra elektrikoaren zorroa paseatzen nuenekoa buruan. Zenbatek eta nola begiratzen ninduten gogoratuz, alde batetik gogaitzen ninduena, eta, bestetik berezi, indartsu sentiarazten ninduena.
2021
‎Azaldu dutenez, hain zuzen, «itxaropentsu» daude gertatzen ari diren hurbiltzeekin eta Euskal Herriratzeekin, baina gradu aldaketekin ez daude konforme, «geldoa» izaten ari baita bidea, eta, beraz, presoen etxeratzean oztopoa: «Ez dugu asko aurreratzen presoak hurbildu eta gradu progresioa aplikatzen ez bazaie, progresio hori ezinbestekoa baita guztiei etxerako bidea egiteko aukera emateko, espetxeen arloko legeria erabilita».
‎Ibilian ibilian, etxerako bidean lelopean egingo dute mobilizazioa, eta izen bereko dinamikari amaiera emango dion ekitaldia izango da. Kanpaina horren barruan zenbait ekintza antolatu dituzte; besteak beste, Nafarroan eta Araban hiru eguneko ibilaldiak egin dituzte, eta, erreleboak eginez, 72 orduz atsedenik gabe aritu dira oinez.
‎7 etapan, Tourra hankaz gora jarri zuten ziklo kroseko izarrek, lasterketan izan den ihesaldirik zirraragarrienean. Herbeheretarrak etxerako bidea hartu zuen berehala; flandriarrak, ordea, ikusgarri jarraitu du.
‎Jack Haigek ere agudo hartu behar izan zuen etxerako bidea, eta, hala, liderrik gabe gelditu zen Bahrain taldea. Zernahi ere, bapo egin du Pello Bilbaoren taldeak:
‎Ibilian, etxerako bidean
‎Presoak etxean izateraino. Lehenik eta behin 70 urtetik gorakoak, salbuespenezko legedipean (7/ 2003 eta 7/ 2014) zigortutakoak, gaixotasunak dituztenak... denak etxerako bidean jarri nahi ditugu.
‎Gotorleku eta harresi politiketatik gizatasunaren eta bizikidetzaren espetxe politikarako bidea ibili nahi baduzue, presoak etxerako bidean jarri nahi badituzue, gonbidatuta zaudete uztailaren 3ko manifestaziora.
‎Manifestazioaren akaberan irakurritako oharrean nabarmendu zutenez, euskal presoek «etapa berri bati» eman diote hasiera: «Urruntze politika atzean utzi eta euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari». Euskal presoak Euskal Herriratzeko eta gradu progresioei bide emateko eskatu zuten atzoko protestan, hurrengo urrats gisa.
‎Mozambikeko Cabo Delgado probintzian, Palma irrati komunitarioan egiten zuen lan Ibraimo Abu Mbaruco kazetariak, iazko apirilaren 7an desagertu zenean. Irratitik etxerako bidean, militar batzuk gerturatu zitzaizkion. Orduz geroztik, haren senideek, lagunek eta lankideek ez dute haren berririk izan.
‎Iñaki Mingolarra margolariak (Bilbo, 1951) harreman estua du Ea herriarekin (Bizkaia). Bertarako propio eginiko Etxerako bidea erakusketa aurkeztu zuen gaur zortzi Eskolondon. Margolanek osatzen dute batez ere; itxialdian zehar eginikoak dira gehienak, baina ez guztiak.
‎Bidaia egunean zehar egin ondoren, gauean gerturatzen ziren mendira. Igandea eskalatzen pasatu ondoren, gauean berriro etxerako bidea hartzen zuten. Lehengusuak eta biok 8 urte genituenean, haiekin joaten ginen urtean behin edo bitan.
‎Bestalde, asteburuan Gasteizen gertatutako eraso matxista bat ikertzen ari da Ertzaintza. Emakume batek salatu duenez, hainbat gizonek jipoitu egin zuten etxerako bidean. Igande goizaldean gertatu zen, eta emakumeak ospitalera joan behar izan zuen.
‎Altuerako arroparik gabe, zakurik gabe eta material askoren faltan geunden bat batean. Etxerako bidea hartzekotan egon ginen, baina oinarrizko kanpalekuan zegoen jendeak materiala utzi zigun. Berriro ere martxan jarri ginen; altuera irabazten hasi ginen.
‎Haatik, zerumuga erabat ilundu zitzaion iaz. Bizkarreko arazoekin heldu zion Grande Boucle irabazteko erronkari, eta etxerako bidea hartu beharrean izan zen hamazazpigarren etapan. Ordurako, hemeretzi minutu zituen galduta.
‎Halatsu entseguaren ikusleak ere. Euri langarrak busti ditu etxerako bidean, baten batek gaztetasunaren iturria ireki izan balu bezala. «Gazte izateari uzten diogu urik gabe?».
‎Emozio handiko eta maila bikaineko partida ugari ikusi ahal izan dira, multzoen fasean zein kanporaketetan. Gainera, hautagai nagusi askok espero baino lehenago etxerako bidea hartu behar izanak bidea ireki die hain faborito ez ziren batzuei. Multzoen fasetik finalera, Italia izan da selekzio sendoena.
‎Txapelketa aurrera joan ahala, Italia eta Herbehereak batu zitzaizkien. Baina, final zortzirenetan etxerako bidea hartu zuten gehienek, ezustean: Frantziak, Alemaniak, Portugalek, Herbehereek eta Kroaziak ez zuten lehendabiziko kanporaketa gainditu.
‎Urtero legez, aurten ere mobilizaziora deitu du. Joan den larunbatean Donostian egin zuten manifestazioa, eta datorren ostiralean Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte, Ibilian ibilian etxerako bidean ekinaldiaren barruan. Manifestazioa 19:30ean abiatuko da, Plaza Eliptikotik, eta bertan egongo dira Bilboko konpartsak ere.
‎Hil honen 3an Gasteizko kaleak aldarrikapenez bete ondoren, joan den larunbatean Donostian egin zuten manifestazioa. Bilbo zapalduko du orain plataformak Ibilian ibilian etxerako bidean egitasmoaren barruan, «oraindik indarrean dauden salbuespenezko neurriak atzean utzi eta lege arrunta aplikatu» dadila aldarrikatzeko.
‎Van der Poelek bezala, Roglicek ere etxerako bidea hartu zuen igande goizean. Halabeharrez utzi behar izan du Tourra, minez lehiatu baita hirugarren etapan lurrera joan zenetik.
‎Zumaiako Mugimendu Feministak erabakia du horrelakoen aurrean «ez isiltzea»: «Gure gorputzak gureak dira, tabernaren erdian, komunera goazenean, etxerako bidean eta ohean. Amaitu da zuen garaia, eta ez dugu eraso bakar bat gehiago onartuko.
2022
‎Jesus umeari intsentsua, mirra eta urrea eraman zioten gizon haiek etortzen ziren gurera ere opariak ekartzera. Gu umeak ginenerako Olentzerok ikasi zuen gure etxerako bidea, baina Gernikako erregeen kabalgatak itsututa ninduen. Olentzeroren praka zahardunarekin alderatuta dotoreak ziren, distiratsuak, handiak... erregeak azken batean.
‎Sumendiko igoera elkarrekin egin dute faborito nagusiek, Ineosek jarritako erritmoan. Ordurako, etxerako bidea hartuta zen Miguel Angel Lopez (Astana). Kolonbiarrak mina zuen ezkerreko aldakan, eta ezin izan du lasterketan jarraitu.
‎Ordurako, etxerako bidea hartua zuen Miguel Angel Lopezek (Astana). Kolonbiarra da jokoz kanpo gelditu den lehen faboritoa.
‎Lanetik etxerako bidean, Arga ibaiaren ertzetan ibiltzen naiz egunero. Ongi dago paseoa burua egurasteko, euskararen misterioak ahalik eta hobekien azaldu bitartean neuronak estutu ondoren.
‎Orain, epaileak aintzat hartu du fiskalaren eskea. Etxerako bidean, oztoporik ez lelopean, Sare plataformak manifestaziora deitu du biharko: Donostian egingo dute, 19:00etan Bulebarretik abiatuta.
‎Kontakizuna lehen pertsonan dago emana batez ere, eta hari nagusi bat du, bi bidaiak markatzen dutena: lehenik, zinematik etxerako bidean ikusiko du irakurleak 50 urte inguruko emakume bat, «barrukoari bezala kanpokoari» beha, Lopezen hitzetan. «Eta kanpokoaz ari denean ere, susmoa izango dugu ez ote dagoen zerbait gehiago esan nahian».
‎Horietako bat Auzitegi Nazionala da. Fiskaltzaren bitartez presoen etxerako bidea oztopatzen ari dela salatu du Sarek: hala nola zigorrak luzatuz, ia bizi osoko zigor luzeak ezarriz edo hirugarren gradura igarotzeko eskaerak oztopatuz eta baimenak lortzea blokeatuz.
2023
‎Ahalegina egin behar dugu azpimarratzeko oraindik badela bidea egiteko, azaltzeko ziklo bat baizik ez dela amaitu, eta euskal presoen eskubide urraketa ez dela amaitu. Orain, aldarrikatzen ari gara, legea eskutan hartuta, euskal presoek eskubidea dutela etxerako bidea egiteko. Lege arrunta aplikatuz, preso gehienek kalean lukete, bai baimenak lortuta, bai baldintzapean aske, bai hirugarren graduan.
‎Etxeratzea legeak dioen bidetik eskatzen dugu; presoek egin ditzaketen pausoetan behintzat oztoporik ez jartzea nahi dugu. Ez gara amnistia eskatzen ari, presoek dituzten eskubideak eta legea aintzat hartuta etxerako bidea egin dezatela eskatzen baizik. Gradu erregresioek oso argi islatzen dute salbuespen lege bat aplikatzen dela oraindik ere, eta horri irtenbide bat ematea dagokigu guztioi, talde politiko, sindikal eta sozialoi.
‎Oker nengoen: antzokitik etxerako bidean Maiatzaren Leheneko manifestaldiaren horma irudiak ikusi ditut. Jaka horiak eta ospitaletako garbitzaileen manifestazioak etorri zaizkit akordura, besteak beste.
‎Emakume gazteak indarrez datoz, zorionez, eta lan egiteko bestelako moduak jartzen dituzte mahai gainean. Aipatu da, adibidez, besta esparrutik etxerako bidean emakumeek elkar laguntzea. Protokoloetan egon behar dute halakoek?
‎Etapa hasi baino lehen jakinarazi du Quick Stepek taldeko lau txirrindularik Giroa utzi behar izan dutela COVID jota. Jan Hirtek, Josef Cernyk, Louis Vervaekek eta Mattia Cattaneok etxerako bidea hartu dute, Remco Evenepoel liderrak aurrez egin bezala. Hortaz, 34 lagun gutxiagorekin abiatu da gaur tropela 11.etapan:
‎Esaterako, errepide ganorazkoak. Lagunaren etxerako bidean bezala, asfaltatuak egonagatik, beharrak sortzen dira maiz. Orduan hasten da bulegoz bulegokoa, zergatik den dena zailagoa Bilbotik urrunago bizi arau.
‎Astelehena da, 12:00ak, udako azken eguzki izpiek kiskaltzen dute hiria. Ia ordubetekoa izan da unibertsitatetik etxerako bidea, baina iritsi da hurrengo geltokia: Katalunia plaza.
‎Sarek «atsekabea eta haserrea» adierazi ditu, eta salatu du Eusko Jaurlaritzaren eta Martuteneko espetxeko (Gipuzkoa) tratamendu batzordearen erabakiaren kontrakoa dela epaia: «Presoak garatu beharreko espetxe ibilbidea eta etxerako bidea oztopatzen ditu».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia