Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2004
‎Marru egin nuen, ea behi adiskideren batek erantzun eta etxerako bidearen ideia ematen zidan, baina isiltasunak jan egin zuen nire dei hura, zapoak eulia jaten duen bezalaxe. Eta berriro ere, isiltasuna, elurraren zuria, harkaitz haren beltza.
‎Eta bai, asper asper egina nengoen. Non zegoen etxerako bidea. Ez al zuen azaldu behar?
‎Noiz etorri behar zuen egunsentiak? Noiz erakutsiko zidan argiak etxerako bidea. Baina alferrik zen.
‎Zergatik ez duzu pittin bat pentsatzen, lagun? Pentsatuz gero, segituan jarriko zara etxerako bidean.
‎" Hortik aurreraxeago berealditako pendiza dago, eta pendizaren beheko aldean etxerako bidea —pentsatu nuen— Horra ailegatu eta nire burua pendizean behera botatzen badut, apika hanka bat hautsiko zait, baina otso horiek ez naute jango."
2010
‎" Ubanberi antolatu dioten jai horretan jo duzu?", esan zidan. Baina ez zeukan hartaz hitz egiteko gogorik, eta bere etxerako bidea hartu zuen erantzunaren zain geratu gabe.
‎Hamar minutu geroago, segizioko jendea bere etxerako bidea hartzen hasi zen poliki poliki, nor bere pentsamenduekin, goibel alde batetik heriotzaren garaipen bat ikusi berria zutelako, pozik bestetik beren gorputzaren epeltasuna sentituz(" gu hemen gaude oraindik, mundu eder honetan"). Ezagunen artean, Opin eta zerrategiko hainbat langile ikusi nituen aurrena, eta jarraian zerrategiko gerentea, Josebaren aita, oso eroria iruditu zitzaidana(" ez sobera kezkatu esan izango nion, zure semea Frantzian dago, arriskurik gabe").
‎Handik hamar bat minutura Itsaso eta ama ikusi nituen plazoletatik joaten, seguruenik etxerako bidean.
‎Irantzuk ez zidan hitzik egin etxerako bidean, nahiz gaupasero askorekin topatu eta batzuek ezagutu gintuzten. Haiekin bai normal eta pozik hitz egin zuen, nirekin txintik ere ez.
Etxerako bidean bigarrengoz gelditu nintzen Atraxkuan eta garagardoen txanda etorri zen gauerdiraino, zigarro pilo batek lagunduta. Tabakoak ahoa erre zidan eta gurpil herdoildua martxan jarri zuen nire gorputz barrenean.
Etxerako bidean guganaino igotzen zen errekako arnasa eta autoek altxatutako zipriztinek blaitu egiten gintuzten.
‎Uste on horrekin egin zuen printzeak etxerako bidea, eta Split-en porturatu bezain laster bere aurrera deitu zuen semea.
‎Ibili eta ibili eta ibili eta ibili dabil. Gau Luzea datorrela jakinda, are lehenago aurkitu baitu etxerako bidea, etxera itzuli nahi badu.
‎Gisa berean Abu zapatagilea, etxerako bidean gogoa baitan erabilen baitzuen daigun eguneko lan neketsu eta gaizki pagatua: azokako bazter batean jarriko zituen bere lau lanabes eta hiru larru zatiak; han igurikatuko zuen, euliak lagun, bezerorik ageri arte; abarketak josiko zituen edo larru adabakiak zapata zolan jarriko.
‎Agure haurrak" Itsas Begi" ko muturrean lekutuz gero, Thierry triste joan zen etxerako bidean, itzalak dena iraungitzen ari zireneino.
2011
‎Seinale txar bat. Etxerako bidea hartu zuten. Etxerako bidean niri hots egin zidaten, lan kontratua luzatzeko.
‎Etxerako bidea hartu zuten. Etxerako bidean niri hots egin zidaten, lan kontratua luzatzeko. Eta nik baietz esan nien.
‎Haiek, aldiz, mastara lotu ninduten, esku eta hanka, eta arraunean jarraitu zuten." 80 Ordura arte sirenen kantua entzundako guztiak bertan gelditu zirela kontatzen zaigu ipuinean, hain baitzen zoragarria, non bizi gogoa galdu egiten baitzen haien soinu baitan, eta gauza bera gertatuko zitzaiokeen Ulisesi norbaitek askatu eta libre utzi izan balut: etxerako bidea ahaztu eta urtu egingo zen bera ere kantu haren baitan.
‎Gero, etxerako bidean, Bernardek galdetu dit ea zer iruditu zaidan taldea. Eta nik, egia esan diot, ahalegin handiak egiten dituztela talde indartsu bat izan dadin, baina oraindik asko eta asko entsaiatu dutela.
‎Eta akorde bakoitza, alferrik galdutako laztan bat zela ohartu ziren biak. Eta elkarri gatzgabetu nahi zioten azala eta, maindireen artean, arrisku guztietatik babesturik egonen ziren ziurtasunarekin etxerako bidea hartu zuten, kalean oraindik sirena hotsak entzuten zirelarik.
‎Rosario eta Giovanni egonen ziren bertan... Kafea hartu ondoren etxerako bidea hartu zuen. Bidegurutze guztietan izkina guztietara begiratzen zuen.
‎Ba. hori, cornetto bat niretzat, mesedez. Ongi etorri Erromara, gaineratu zuen poliziak, eta hirurek kafe etxerako bidea hartu zuten.
‎Igogailutik kafe etxerako bidera atera zenean harreralekuan zeuden gizon guztiek begirada bakarra izan zuten Norarengana. Kafe etxeko mahai batean ikusi zuen kazetaria.
Etxerako bidea hartu zuen. Afarian zehar gurasoekiko elkarrizketatik onik ateratzeko moldatu zen monosilaboen konbinaketa ezin egokiago baten bidez, eta segidan bere gelan giltzapetu zen.
‎Isabella zirrara berezi batek jota atera zen liburutegiko eraikinetik, halabehar hutsez irakurritako albiste hura burutik apartatu ezinik. Etxerako bidean, hirigunetik ez oso urruneko auzo batean bizi baitzen, ohiko bidetik ateratzeko bat bateko oldarra sentitu zuen, eta handik minutu gutxira plaza txiki bateko txoko batean aurkitu zuen bere burua, aurrean zuen zurezko galeriadun eraikin zaharreko goiko solairuari begira. Berehala bere begiek besteak ez bezalako sabai maldaduneko etxebizitza batekin topo egin zuten:
2012
‎Lalande Biran ez zegoen Yangambin, baizik eta Le Roi du Congon, Samangako uhartearen inguruetan. Espedizioak bizpahiru egun zituen Ama Birjina bere tokira garraiatu eta etxerako bidea egiteko, eta hileta bukatua egongo zen ordurako.
‎Oriak ez zion fraideari hainbeste eskatuko: hamar edo hogei urte gehiago aski izanen zituen Lopek etxerako bidea aurkitzeko.
2013
‎Gizonak ur pixka bat edan zuen ostera bideari heldu aurretik. Iturritik aurrera, bere etxerako bideak mendian gora egiten zuen. Aldapatsua zen oso, eta koskaz betea.
‎Tamalez, horrenbesteko ahalegina egin ondoren, espedizioaren azken xedea bete gabe hartu zuen Anzak etxerako bidea, hots, kolonoak San Franciscon kokatzera iritsi gabe. Izan ere, Alta Californiako gobernadoreak, Fernando Rivera y Moncadak, ziur aski Anzarenganako jelosiagatik, kolonoak San Franciscon ez baina Monterreyn kokatzeko agindua eman zuen.
‎Botoak egiteko prestatzen ari zela, herritar bat, frai Enrique Echasco, Habanatik pasatu zen etxerako bidean, misioetan hamabi urteko epea beteta. Harekin izandako hizketaldien ondorioz, Queretaroko kolegioan onartua izateko eskaera aurkeztu zuen Barrenechek, indioak ebanjelizatzera joan ahal izateko.
‎Berriro batzarra egin, eta aurrera ez jarraitzera deliberatu ziren. Etxerako bidean, egun gutxiren buruan, gauez, itsas kolpe ikaragarri batek ohetik bota zituen gaixo zeudenak eta ez zeudenak, eta Vizcainok hainbat saihets hezur hautsi zituen.
2014
‎Fusil dozena batzuk eta bi kanoiz osatutako saria ere bereganatua zuten, zein bere munizioarekin. Gainera, Zumalakarregik beti eskatu ohi zien arintasunaz egin zuten etxerako bidea, liberalek berriro batzeko astirik izan baino lehen.
‎Egunak aurrera jarraitzen du eta oinez ibili naiz itsasertzean. Oinez egin dut etxerako bidea. Nire kalean sartu eta auzoko plaza zeharkatu dut.
‎Urtean behin aitortzen zen, urtean behin jaunartzen zuen, Pazkotarako. Egun horretan elizatik etxerako bidean kruasan bana erosten ziguten eta horrekin batera hartzen genuen ez dakit ze bitamina.
‎Han ikusi genuen Maite, Joxemari lehengusu harakinaren emaztea, haurdun. Etxerako bidean, geltokiko zubia zeharkatzen ari ginela kontatu zidan nola sortzen ziren umeak eta zertarako genuen emakumeok hilerokoa. Ez dut esandakoa hitzez hitz gogoratzen, bai, ordea, esan zidala ez niola odol isuriari beldurrik izan behar eta niri ere etorriko zitzaidala hilerokoa laster batean.
‎Etxe ondoan zegoen monja eskola uztekotan geundela, aitak erabaki zuen neskentzat irakaskuntzarik serioena, zorrotzena ematen zutenak" teresianak" zirela. Joan zen ama galdetzera, dendatik etxerako bidean eta zerrenda luze batekin etorri zen. Neguko uniformeak, udaberrikoak, berokia, zapatak...
‎joan omen zen izeba behin lehengusuen baserrira, trenez, gerra bukatu baino lehen, eta handik berokia babarrunez azpikotua itzuli omen zen. Trenean, etxerako bidean, sekulako beldurra pasa omen zuen mugitzen zen bakoitzean babarrunek kirrinka egiten zutelako.
‎Begiak altxor hartatik kendu gabe erantzun zidan orduan ez genuela bost xentimo ere izango. Etxerako bidean kontatu zidan amona Euxebik esaten zuela behin joango zirela Kontxara hur bila eta itsasoa isla baino urrutiago egongo litzatekeela. Beraz, Kelvinatorra bezain urrun.
Etxerako bidean galdetu nion amari zergatik egiten zuten hori komunistek eta erantzuna, noski, aitari galdetu behar niola izan zen. Aitak esan zidan komunista guztiak ez zirela gaiztoak, berak ezagutu zituela zintzo askoak, kalean nahiz kartzelan, jendeari eta batez ere pobreei laguntzera emanak.
2015
‎Arbolen itzalak, urrintsu eta puntazorrotzak, luzatzen hasiak ziren. Ernatu eta begiak zabaldu zituenean, aita eta biok zutitu eta ilundu aitzintxe Ezkaban beheiti etxerako bidea hartu genuen. Ustekabean, nire parean zebilen hura aita bera ez bailitzan, edo gizon hura aitaren beraren berehalako bertsio libreago bat bailitzan, edo lo kuluxkatik ernatzean hiri abegitsuago batetik heldu berria, gurea baino hiri irrealago baina une batez egiazko izan zen urruneko hiri batetik heldu berria bailitzan, irri herabe bat erakutsi eta eskuan neraman liburua seinalatuz dozena erdi hitz ebakitzera luzatu zen:
Etxerako bidean, Goiti doktoreak eta Julio Ondarzabalek azken berriak komentatu zituzten.
‎Ene berme pertsonala eman nion Valencia gobernadoreari, eta hark erran zidan ez nezala ergelkeriarik erran. Eskaileretan atzeman nuen, haren etxerako bidean, inspektore bati diskretuki bilurturik. Gabardina bizkarretik behera.
2016
‎—Begira, etxerako bidea esan zion Guiomarrek autobidera sartzerakoan besoa Bartzelonakoaren kontrako norabidean luzatuz.
‎Luzaroan iraun zuen danbor jotzailearen amarengan bengantzaren tentaldiak. Edozein momentutan, etxerako bidean gidatzen ari zela edo supermerkatuaren sarreran, iraingile nagusiaren irudiarekin batera bururatzen zitzaion oraindik gordeta zuen telefonora dei zezakeela. Barruan zuenik ez zekien arrak kizkurdunari kalte egitera bultzatzen zuen.
Etxerako bidean andreak ordura arte aipatu gabeak aipatu zizkion senarrari, ahalegin guztiak eginda ere begietan gorde ezin izan zituen malkoak masailetatik behera. Ez, ez zekien iraingilearen izena zein zen, baina haren aurpegia zuen mugikorrean.
‎Ez zuten Alardearena aipatu etxerako bidean, ezta bazkarian ere. Arratsaldean arrantzara joateko asmoa zuten kazetariaren lagunek eta haiekin batera irten zen kazetaria etxetik, kanabera eskuan, puntu beltza gogoan.
Etxerako bidean abiatzeko minutu gutxi falta direnean, konpainia baten musika heltzen da lorategitxora, hain zuzen, eguzkia dagoen puntutik. Ama alabak zutitzen dira, uzten dute hesia bertan behera, eta eskutik helduta jartzen dira espaloian konpainiaren zain.
2017
Etxerako bidea hartzera doala, kalea gurutzatu nahi izan duenean ez du abiada bizian datorren autoa ikusi, eta klaxona entzun duenerako airean dago. Orduan bideoklipeko abeslaria aurpegiko trapuak kentzeari ekin dio, beranduegi, ordea.
‎Lera ongi kargaturik etxerako bidea berriz hartu zuten. Leraren karranka azkarragoak seinalatzen zuen aita semeen pasaia herriko karriketan barna.
‎—Nik bideak ditut maite, etxerako bidean ari naiz, baina presarik gabe erran zigun.
‎Inoiz gaubeltzean galtzen bahaiz, Penjamon edo Guanajuaton edo hor zehar, begira iezaiek izarrei, Zazpi Ahizpei, nik erakutsi bezala. Haiexek erakutsiko diate etxerako bidea. Baina gau ilunean, zerua lainotua eta izarrik gabe dagoenean, eramak nire Luzero, berak ekarriko hau etxera, ene jenerala!
2018
‎Frankoen azken espedizioa 824an gertatzen da. Gaskoiniako tropekin, bi konde datoz Iruñera eta, etxerako bidean, berriro ere Orreaga inguruan, baskoiek armada garaitzen dute eta buruzagi biak gatibu hartu. Nazioz, bata frankoa zen, Eblo, eta bestea gaskoia, Azeari.
‎Eta ikasi genuen zer zen dutxa bat hartzea ere, etxerako bidea hartu baino lehen. Gutako askok ur beroko aldagelak orduan deskubritu genituen.
‎Besotik heldu dio Añesi etxerako bidean; beste eskuarekin bizikleta darama erosketekin zamatuta.
‎Lasserekin etxerako bidean oinez doala, gosea sartu zaio Martari, eta udon zopa bat jatera sartu dira lokal japoniar txiki batean. Eskuak berotzen jarri dituzte zoparen katiluetan.
‎Añesek eta Laiak, antzokitik irten direnean, ez dakite Bowie zela edozein unetan abesten hasten zen pertsonaia enigmatikoa. Beste haur denak desagertu direnean, Añes, ez atzera ez aurrera, antzokitik etxerako bidea bakarrik egiteko adorea izango ote duen pentsatzen, bakarrik geratu da.
‎—Eskolatik etxerako bidean gurutzatzen genuen parkeko sarreran, hilda zegoen kirikino bat ikusi zuen behin Christianen alaba nagusiak. Zapata zola bat zirudien.
‎Astearteetan, aldizkariko batzarra amaitzean, etxerako bidea elkarrekin egiten hasi ziren. Kurtsoak aurrera egin ahala, beste edozein egunetan ere joaten ziren elkarrekin etxera, bazkaltzera iristeko presarik gabe.
‎Negarrez hasi da aireportuko ate aurrean, elur ekaitz batean bilduta, ez duelako etxerako bidea bakarrik egin nahi. Irregulartasunak daude linea nagusi guztietan.
‎Xuanen etxerako bidean oinezkoen pasabidean geratu da Añes, bi auzoen tartean. Heriotzaren zerrenda izandakoaren gainean eraikita dago pasabidea.
Etxerako bidean, tranbian eserita, izarrak bailiran piztuta dauden leihoak zenbatzen doalarik, bere sukaldeko leihoa ere piztuta ikusi ote duen iruditu zaio Martari. " Nor egongo da etxean?", pentsatu du.
‎—Ez zegoen gauza askorik, zuk ere jakin behar zenuen. Etxerako bidean zerbait jatea zenuen onena.
‎Añes bizikletaz doa zinematik etxerako bidean. Kilometro luze bat hiri barruko muga izandako parkearen paraleloan.
‎Egun batean kontatzen zuten mitoa aurretik entzundako beste batzuekin korapilatzen zen, gaiztoa izandako pertsonaia on bihurtzen zen beste pasadizo batean. Aita lo geratzen ez zenean, bien artean istorioen puzzlea osatzen egiten zuten planetariotik etxerako bidea.
‎Zeren eta, Añesek eta nik zerbait egin badugu, horixe izan da, elkarren ondoan ibili. Zenbat kilometro izango genituen elkarrekin ibiliak, horrela, itsas bazterretik bata bestearen ondoan, ikasturte pare batez ia egunero, institututik etxerako bidean. Aixerrotako bidetik, eguzkitan zein euritan, bazkaltzera heltzeko inongo presarik gabe joaten ginen.
2019
‎Ia hamarrak arte luzatzen ziren hizketaldi haiek. Ordu horretan, tenperatura eta tentsioa hartzera etortzen zen erizaina, eta Ana etxerako bidean jartzen zen. Berak, besaulki batean eserita ohearen ondoan, eskua hartzen zion Garaziri tapakien azpitik, eta geldi geldi geratzen zen.
‎Ore amarekin egiten dute ogia. Enpresak Ugarteko prospekzioak egitera bidali ninduenean, meatzeko jarduna bukatu eta handik pasatzen nintzen etxerako bidean. Baina azkenaldi honetan etxezainak hartzen dit ogia.
Etxerako bidean telefonoa hoska hasi zen.
‎Majo sufrituta eskuratu du garaipena Alavesak. Etxerako bidean jaurti dizu alabak erantzun zaileko galdera: " Aita, nik ere bidali ahal ditut neure gelakideak antzarak ferratzera".
2020
‎Eguraldia ni bezain triste zegoen. Plazan ez zegoen inor, eta euripean, bakar bakarrik, etxerako bidea hartu nuen.
‎Amaieran, istorioak beti ondo bukatzen zirenez, txalo zaparrada bota eta, barrua pozez beteta, etxerako bidea hartzen genuen aitonari eta amonari eskutik helduta.
‎Azokara joan ziren, nagusiak tratua egin zuen erosle batekin, eta lortu zuen txerria saltzea. Atera zuen diruarekin pozik, etxerako bidea hartu zuten. Bueltako bidea osabak mando gainean, nagusiaren atzean, egin zuen, eta eskerrak, zeren leher eginda omen zegoen.
‎Lagunarterik gabe nengoen, abiadura handiko tren batean berriro, baina oraingoan itzuleran, etxerako bidean. Aurreko astean hartutakoaren berdina izaki trena, hantxe ikusten nuen, bagoiaren ate ondoan, arraia gorri batek zeharkatutako zigarroaren irudia.
‎Udan ez da ikusten konstelazio hori. Egunsentian, etxerako bidean, auzo zaharraren karrikak ibili bitartean, nabariak ziren su lurtarragoen hondarrak. Ez dut atzendu ile urdindun andere batek, teleskopioa bizkarrean zeramala, zaborrontzi ketsuei begira kontatu ziguna:
2022
‎Egun hartan, egunero ez bezala, aztoraturik egin zuen Irenek lantokitik etxerako bidea. Egunero bezala, berera ailegatzerako haurra lo zegoen.
‎Fernandok eta Amaliak igande arratsaldeetan, bikote gazte askok bezala, tren geltokirainoko bidea egiten zuten. Trenak pasatzen ikusi, bertako tabernan kafesneren bat hartu eta ilundu baino lehen, etxerako bidean Ur bedeinkatu iturriko ur trago bat hartu, sudurra ondo itxita, bestela ez zegoen txolostur hura nork edango eta! Herriko gaseosa lantegiko nagusi falangistak alabari errepublikazaleen seme eta ilobarekin ateratzea erabat debekatu zion arte.
‎Eskerrak. Justu etxerako bideari ekin dionean entzuten du, eta laster ikusi, noizean behin arratsaldetan berarekin gurutzatzen den bikote gaztea.
‎Taxia ere hartu izan du. Etxetik espaloira eta espaloitik etxerako bidean ikus dezake, soilik, kizkur gorrien lilura.
‎Gauak beldurrari arrazoia eman diolako jaikitzen da eguna argitu baino lehen, begiak zabaldu aurretik galeriako fardela gogoan. Gosaldu gabe ateratzen da txakurrarekin eta hasperen batez egiten du azken etxerako bidea. Eguzkia lainoekin lehian ari den bitartean egiaztatzen du fardelak han jarraitzen duela.
Etxerako bidean enegarren aldiz galdu zenean eraman zuen aita zahar etxera, min handiz, baina hobe beharrez. Hasperen batez uzten du jatekoaren erdia platerean eta txukun janzten da.
‎Etsita ekiten dio gizonak etxerako bideari, aspaldi zaharretik larunbatero bezala. Gutxienez txanda honetan aitak lehen begiradatik ezagutu du semea.
‎Konturatu orduko hustu dira kaleak eta txanodunak ere etxerako bidea hartzen du. Etxerako aldapa atzeman bezain laster txakurrak aurrea hartzen dio eta horrela helduko dira laster oroitzapen bat besterik izango ez den etxera.
2023
‎Andoni Egaña ikasturte berrirako plana irailaren bigarren astean ume bat negarrez hasi da beste bat lotu zaio eta gero beste bat abesbatza ederrean batu dira guztiak baina, esan dio etxerako bidean neskatila bati aitak, zergatik egin duzu negar eskolara pozik zoaz-eta!, aitaaaaa, erantzun dio berak aitaren enorantziak ezin harrituago han guztiek egiten dute negar!!
‎Inaxiok eta Davidek elkarri begiratu, buruaz baietz egin eta etxerako bidea hartu dute.
‎Ez ohiko gerra izan zen hura: defentsa hartan Lezok etsaien itsasontziak hondora bidali beharrean, bereak hondorarazi zituen ingelesei badiako sarrera oztopatzearren, eta ingelesek ere gauza bera egin zuten bereekin etxerako bidean. Hildako gehienak guda zelaitik kanpo gertatu ziren eta, gatazka amaitu eta gero ere, alde bietako soldaduek hiltzen jarraitu zuten izurriteak jota.
‎Ibarretarekin batera bakarrik geratu ziren gaixobat, mutikoa eta morroia, besteak oihanean zehar abiatu ziren Formosaren edo beste edozein hiriren bila. Horietako gehienak etxerako bidean hilko ziren, eta, noraezean ibili ondoren, bi baino ez ziren bizirik heldu Ibarreta abandonatuzutenetik hiru hilabetera. Handik urtebete eta erdira, 1900ean, espedizio batek aurkitu zituen Ibarretaren eta haren lagunen gorpuzkiak.
‎Arrano elkartea erre egin zuten. Horren testigu izan ginen, etxerako bidean handik pasatu eta kea ikustean abisua eman genuen Udaletxean, eta alkatea ere etorri zen extintore batekin prentsari begira. Gure aita, Gimeno, luko zinegotzia zen, eta momentu zail haiek Udaletxean bizi izan zituen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia