Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2001
‎autobusetik beheratzean berean haurra jazartzen zitzaidan. Plazako ezkien itzaletik etxerako bidean, lo eskasez beti, galdezka mutuan nenbilen: gurasoen parte hartzea absolutuki segurtatzea baldin bazen helburua zergatik ez ziguten eskatzen soilik, tribuaren zuhaitz genealogikoaren marraztea, hegazti migratzaileez izkiriatzea, Nafarroako Joana Albreten hondar ilusioekin ipuin baten orraztatzea edo hain zuzen ere, behialako Paris Texas-en aipatzea!
Etxerako bidean, betiko bihurgunean zela konturatu nintzen, macadam hormatuaren gainean ausartzen zen sagarroiaren ez lehertzeko autoaren lasterra mendratu nuen: Atxagaren olerkiaren arabera honek hogeita zazpi hitz trakets baino ez zitzakeen ahora.
ETXERAKO BIDEAN BETI
2003
‎Begiak itxita ere ez zen galduko bazter haietan. Autopistaren irteeratik etxerako bidean.
‎zure etxerako bidean. Bero egiten du,
2004
‎Iluntzen hasia zen. Karrikak zainak ziruditen trafikoa bideratzen; jende gutxi ageri zen kalean, batzuk batzuk lepoak jasota etxerako bidean, beste batzuk eskaparateei so errezoan baleude bezala. Emakume beltz bat zerbaiten bila ari zen espaloi ertzean, kumeak galdu zituen zerrama; Harakinek hitz eta pitz jarraitzen zuen ezin aterturik autoek eskaintzen zioten arintasuna pisutuz; Jexus Marik ezkerretara begiratu eta Ferminen silueta leuna ikusi zuen kristalaren kontra leihotik begira Harakinen hitzetatik ihesi.
‎Estik Harakin eta Fermin besotik heldu, eta agur esanez hartu zuen etxerako bidea. Jexus Marik, etsirik, Miren harrituari desenkusa keinua eskaini ondoren beste taberna batera joatea proposatu zion.
‎Krisantemo zuriak. Etxerako bide osoan ez zion arretarik eman Marcken kalakari. Carlos etxe ondoko lore-dendan sartu zen, Marck aho bete hortz atean utzirik, eta dendariari, hitzik esan gabe, krisantemo zuriak seinalatu eta hamar atzamarrak erakutsi zizkion.
‎Orduan ere horrelaxe suertatu zitzaidan, eta Pellori hala baitzuen izena faborez eskatu nion gaua igarotzeko txoko bat. Biharamunean, goizean goiz jarri nintzen etxerako bidean. Bueltako bidea, zamarik gabe, beti lasterrago egiten zen.
‎Taxiak alde egin eta, kamioi batek ia bazterrera bota zuen. Fabrika berri bat zegoen zerrategiaren ondoan, haren hesiaz hara zegoen etxerako bidea. Autoak aurpegi kontra, nondik bazterrera egingo, bide izkinatik xirri xarra hasi zen.
‎Ni etxera noak eta neuk eramango diat Etxabera astoa!" esan eta, egiten zuen hotzarekin nola eramango zuen, eta: " Etxerako bidean, etxerako bidean!" Ja hasi zen uhalak askatzen, Tolok ahapeka bezala esan zuen: " Baietz bakailaoa ahaztu..."" Arrayua, bai!" asaldatu zen Pello, ostatura sartu eta poltsa batekin atera zen.
‎Ni etxera noak eta neuk eramango diat Etxabera astoa!" esan eta, egiten zuen hotzarekin nola eramango zuen, eta: " Etxerako bidean, etxerako bidean!" Ja hasi zen uhalak askatzen, Tolok ahapeka bezala esan zuen: " Baietz bakailaoa ahaztu..."" Arrayua, bai!" asaldatu zen Pello, ostatura sartu eta poltsa batekin atera zen.
‎zure etxerako bidea.
2005
‎Ameriketako Estatu Batuak alderik alde zeharkatu zituen hark –trenetan polizoi tarteka, auto stopean gehien bat– hamaika urtetan hitzik zuzendu ez zion aitaren hiletara joateko asmoarekin, halako asturu gaiztoz non berandu heldu baitzen. Orduan, besterik ezean, amarekin behintzat egon zuela pentsatu, etxerako bidea oinez egin, atariko aldabari heldu, bigarren aldiz pentsatu, aldaba poliki poliki bere lekuan utzi, jira hartu eta etorritako bidetik itzultzea erabaki zuen. Beste hamaika merkantzia tren, beste milaka auto stop kilometro zain zituen New Yorkera itzuli aurretik.
Etxerako bidean, iruditu zait Xenaro zain dudala Rivasi buruz noiz galdetuko, zer dela-eta bisitatzen duen herria. Badaki lehen aho zabalik geratu naizena, eta zelan ez geratu, baina ez daki zein den benetako arrazoia.
‎Halako batean trena hartu eta bakarrik joanen nintzen zinemara. Ez ginen azkena popa ustel abiatuko, isilik eginen genuen etxerako bidea. Ez nuen afaldu nahi izaten.
2006
‎Gerritik helduta zetozen, Markelek kontu txikiak xuxurlatzen zizkion –ez dut zer lerdokeria izango ziren pentsatzerik ere nahi– Elenari belarri ondora, eta honek irri egiten zuen, irri eta irri zoroki... harik eta ni ikusi ninduten arte. Une latza izan zen hirurontzat, gogorra, zakarra, baina oso indartsu sentitu nintzen gero, etxerako bidean, aspaldian sentitu gabea nintzen poz eta lasaitasun eder baten jabe. Etxera iritsitakoan leihoko saretak ondo itxi eta bake bakean egin nuen lo.
‎Laburra egin zitzaion etxerako bidea.
2007
‎Gaur hasiko da dena. Gauean Baionarako trenean egongo naiz, Christineren etxerako bidean. Eta Anjel, menestra eta bakailaoaren aurrean hutsari begira, zain.
etxerako bidea ilun aratzean
2010
‎Begiak lainotuta atera ziren Gasparretik. Etxerako bidean Eguberrietako bonbillei txanponak botatzen aritu ziren Olentzerori burua itzaltzeko xedez, gutxi falta ziren eta apurtzeko. Apaingarriaren alde banatan jarrita, Oliveirak txanpona bota eta Oskarrek bestaldean jaso, eta segi harrika berriro.
‎Hitz gutxiko laguna zen. Etxerako bidean, orduan hasten zen hizketan. Eskerrak.
Etxerako bidea isilik egin genuen Fanonek eta biok. Greba orokorrak erabateko arrakasta izanagatik, sindikatu batzuetako buruekin eta bizkartzainekin izandako matrakaren ondorioz mikaztuta generaman odola, irribarrea goibel.
‎Astebetean ez genuen Fanon dikeetan ikusi; ez zitzaigun Marx, Lenin edota Arestiren berbak gogoraraztera hurreratu; astebetean ez genuen lanetik etxerako bidea elkarrekin egin. Bulegopera zain joan nintzaionetan ez itxaroteko keinu egin zidan leihotik, harik eta ostiral arratsaldean, seiak baino hamar minutu lehenago, bila etorri zitzaidan arte.
2011
‎Mahaitik jaikita, Aitor eta biok kanpoan ginela etxerako bidea hartzeko asmoz, Agustinek galdera batez agurtu gintuen, era absente batean egindako galdera:
‎Trena galduko duk. Ondo egin etxerako bidea eta ez deitu iritsitakoan.
2012
‎Bidebietako giltzak hartu dizkio aitari poltsikoan daraman giltza sortatik eta badoa bueltan Donostiara. Desolazioari aurre egiteko pentsatu du, bizitzak baino bihurgune bortitzagoak dauzkala autobia honek, baina ideia absurdu horrek ez dio asko iraun, eta etxerako bidea umetako kantak abesten egin du, Telekantak batik bat.
‎Telebistaren kanalak banan banan pasatu ditu intereseko zerbaiten bila, eta amaitzean berriro ekin dio. Herrerak badaki egun hauetan Etxebe berandu arte gelditzen dela bulegoan, lankideek etxerako bidea hartzen dutenean besteen paperetan eta ordenagailuetan usnaka ibiltzeko, baina inoiz ez da hain berandu iritsi. Harrapatu egin dute, pentsatu du Herrerak, azkazalen inguruan odola atera arteko zauriak egiten jarraitzen duen bitartean.
‎Etxegabea naiz dagoeneko. Oztopo ikusezin baina izugarri batek ekiditen dit etxerako bidea (noiz arte?, ez dut pentsatu nahi; lehen ere pentsatzen ez nuen bezala). Beste norabideak Etorkizun du izentzat, eta arrastaka eramango ditu deserriratzearen, deserrotzearen minak.
Etxerako bidea moztuta, beste errefuxiatuekin kontaktatu nuen, gertatua azaltzeko, nirea baino eskarmentu handiagoa zutenen iritzi hotzagoen bila.
‎Kontaktua joan denean, sukaldeko bazter batean pilatuta zeuden plastikozko poltsak bildu eta mahai gainean jarri ditu neskak, etxerako bidean erreparatu dudan dendaren Petit Casino marka zeukaten poltsek, izan ere zuek baino bost minutu lehentxeago iritsi naiz eta ez dut erosketak txukuntzeko astirik izan, desenkusatu zaigu, beste ezer nahi dudan galdetu dit, garagardo bat eskaini dit, berak oso oso noizean behin edaten duela alkohola, aukeran tarteka ardo on bat maite duela afari goxo batekin baina segituan ohartarazi dit ez du... Garagardoak atera ditu poltsatik eta hozkailuan sartu, niretzat propio erosi dituela egingo nuke.
2013
‎Taxi bat geldiarazi nuen. Eiderrek lo hartu zuen etxerako bidean.
2014
Etxerako bidean, ez dadin beste inor ito.
Etxerako bidean Oihanaren leihorantz begiratu du berriz. Hantxe dago neska oraindik.
Etxerako bidean pozarren zirudien zakurrak. Xabiren aurpegia miazten zuen.
‎Trenaren ibili lotia sentitu nahi luke Xabik, etxerako bidea lozorroan ematearren, ahalik eta azkarren ailegatzeko. Ailegatzeko, azkenean.
‎Gogoratu zuen nola igo zituen Irenek eskailerak, zein jarreratan zegoen umea jesarrita. Plastikozko poltsaren kolorea ere bizi bizi gogoratu zuen, zehatz, nola egin zuten gero etxerako bidea. Gogoratu zituen amaren galderak umeari, Nor zara, señe, euskaraz, erdaraz, nola eman zion umeak azkenean plastikozko poltsa amari, botikak barruan.
2015
‎Metrotik etxerako bidean gogoratu zuen Hollyk Pauli esan ziola, egun pasa irten zirenean New Yorkeko kaleetara, ez zuela sekula egunez paseatu kale haietatik, ibilia zela goizeko seietan Bosgarren Etorbidean, baina hori gauez ibiltzea zela. Urteak ziren bera ez zebilela gauez eta, gauzak nola diren, egun gutxiren buruan birritan ibili zen ordu txikietan hiriko kaleetan.
‎Martzanatik bakoitzak bere etxerako bidea hartu zuen. Josebak izan ezik.
‎Elkarrekin egindako lehenengo saio haren ostean trago batzuk hartzera joan ziren. Uste dut hau adiskidetasun handi baten hasiera dela, esan zion Mariok bakoitza bere etxerako bidea hartzera zihoala. Eta halaxe izan zen, harik eta, urte gutxiren buruan, Mario Castet ETBn hartu zuten arte.
‎Aldi berean, adorea deseginez zihoakion abiadura bizian. Sentsazio horietaz jabetzearekin batera konturatu zen etxerako bidea hartu zuela. Nabarmen egin zuen behera adoreak, geratzen zitzaion apurrak.
‎Supermerkatutik etxerako bidea ez zuen hain abailduta egin. Bizkar gaineko zama pittin bat arindua sentitzen zuen, zangoetan indar apur bat.
‎Abisua baino ez da izan, ultimatum bat erreakziona dezadan, deitu egingo diot. Hitz hauek errepikatuz egin zuen etxerako bidea. Salako telefonoa hartu eta sofan eseri zenean, bat batean galdu zuen mantrak emandako indarra.
etxerako bidean
‎"... Pentsa, etxerako bidean kalea gurutzatu behar izaten nuen tabernako terrazan bildutakoen aldamenetik ez pasatzearren! Igande hartan nire burua nabarmentzeko premia sentitu eta desbideratu ordez aurrera segitu nuen.
‎Trukean, jolasa proposatzen dizut afalosterako: etxerako bidean ikusten dugunaren inbentarioa egin eta ea zeinek zerrenda luzeagoa osatu.
‎Oker ez banago, etxerako bidean ez nuen oroitzapen samurragorik izan.
Etxerako bidean Marseillari buruzko gida-liburua erosi zuten aireportuan, hirian ikusi gabe utzitakoa turista berantiarraren begiekin irensteko. Ez zuten deus ikusi, baina Marseillako xehetasun eta pasadizoak kontatu zizkieten adiskideei:
2016
‎– Ez hadi hortik mugitu ni agertu arte –agindu zion Martinek– Ez zakiat noiz helduko naizen, ziur aski gau itxia izanen duk ni iristerako. Para ezak zapi berde bat goiko leihoan etxerako bidea libre bada. Bestela ez nauk sartuko.
‎Jauzi batez zutitu zen Martin. Lasterka egin zuen etxerako bidea, zango luze igo zituen eskailerak. Irenek eserita segitzen zuen sukaldean, kokotsean esku bat.
‎Autobus geltokitik igaro zen etxerako bidean. Han ere guardia zibilak zebiltzan Armadak hustu berriko Kuartel Zaharraren inguruan.
‎Bi hilabetetan hogei metroko eslorako ontziaren kaskoa egiteko nor ziren, Erdi Arotik zetorren teknika bera erabiliz, hasieran gila jarri, gero branka eta popa jaso, ostean hezurdura osoa kareleraino eta azkenik estali. Bi begi jartzen zizkioten brankan –horixe zen Urresti ontziolaren sinadura– feniziarrengandik zetorren sinesmen zaharrari eutsiz, nonbait txalupak etxerako bidea aurki zezaten. Ontzia egiten amaitzen zutenean, afaria egiten zuten elkarrekin langile guztiek.
2017
‎“Haurtzaroa da gure paradisua”, Sarrionandiak berak esandako adagioa, topiko bat. Eta etxerako bidean, Sariotik Jarautarako bidean zeuzkan 45 minutuetan, Iruñeko kaleetan barna, urdaila hutsik zuela, bere nortasunari buruzko errebelazio moduan agertu zitzaion haurtzaroko konturik batere ez gogoratzearen arrazoia. Zentsura bat, urteetan bere buruaren eraikinean zimendu oker bat zegoelakoari ez erreparatua eginik, okerra ikusi bai, baina konpontzeko gai ez zela ohartu zen, konponketek eraikina bertan behera ekar zezaketelakoz.
‎Arratetik bueltan, autoan etxerako bidean, gero eta urduriago zegoen mutikoa, telebistako albistegia entzuteko irrikan eta ikaran.
Etxerako bidean otoitz isil bat, agnostikoa.
‎Iñakiren leialtasun muturreko hark zoratu egingo zuen Ixabel. Baina zer espero zitekeen okindegitik etxerako bidean ogiari muturra inoiz kendu gabeko gizon batengandik. Okerrena zen egia zela, benetan egongo zela prest, Madalenek eskatutako galburu trentza egin ahal izateko interneteko tutorialetara jo zuenean bezala.
‎Bere kezkak babestu egiten nau. Hiruzpalau ikusi ditut entrenamendutik etxerako bidean, esango diot.
‎Inori buruz hala ez hitz egiteko entzuteko betarik gabe. Barre eta negar bereiz ezinean kontatu dit Inesen etxerako bidean, auzoko bankuko zuzendariak inguratzeko keinua egin diola ataritik. Ez dakiela ondo ari ote den, baina jakinaren gainean jarri nahi duela Ines banketxean izan dela.
‎Isilik egin dute etxerako bidea. Polizia etxera joan da senarraren bila auzoko autorik goiztiarrenak esnatzen hasterako.
2018
‎Hurrengo egunean jakin du ikasle batzuk Nanterren giltzapetu direla unibertsitateko normen aurka. Etxerako bidean, Guy Deborden La société du spectacle erosi du liburu denda batean. Txinoekin zerikusirik duen galdetu dio aitak.
Etxerako bidean, gozoarekiko ahultasunak edo urtebetetze egunetako sentipen positiboak gainditu dute okindegi baten aurrean. Txokolatezko muffin bat erosi du, pentsatuz afaldu ostean eta bere burua zorionduz jango duela.
‎Sarak ingurura begiratu du. Jende gutxi dabil, ikasleren bat motxila bizkarrean etxerako bidean. Ordenagailuen aurrean adineko gizon bat.
‎Sarak inprobisatu behar du, eta bere irakurle fan horietako baten azalean sartu. Bere asmo azalekoen barru barruan nahi du emakumeak bere liburuarekin egitea etxerako bidea. Bere istorioa gordetzen duen liburua eskuetan hartu, eta orriak bata bestearen atzetik pasatu ditu, soilik letra eta hitz solteei begiratu azkar bat ematen.
‎Pakete handi batekin atera da bost minuturen buruan. Etxerako bidean ahalik eta gutxien pentsatzeko hautua egin du. Kopilotuaren eserlekutik Firenzeko kaleak begiratzen pasatu ditu taximetroak kontatzen dituen metroak.
‎Kurtsoa amaitutzat eman du azken ikasleak bere bulegoa utzi duenean. Etxerako bidea hartu du, eta bere ikasleak terraza baten bueltan ikusi ditu azterketaren emaitza ospatzen. Urrutitik agurtu ditu, eta nahiz eta gerturatzeko eskatu, ezetz esan die, euren momentua dela eta ospa dezatela irakaslerik gabe.
‎Gero autoan sartu ziren, R grisean. Etxerako bidean ez zuten hitz erdi bat ere egin, eta ondorenean ere ez zuten adorerik izan gaiaren inguruan jarduteko. Sara ahazten saiatu zen amaren gaia.
‎Agertutako ikasle guztiak bulegotik pasatu direnean, azterketa egin ostean, etxerako bidea hartu du. Ikasleek festara gonbidatu dute eguzkitan den terraza batetik.
‎Eta atea gurutzatu du bere etxerako bidea hartuz.
‎Presarik ez, ordea, eta beste ordu erdiz luzatu gara, memoria historikoaz, memoria hori errelato hegemonikoen intereserako manipulatzeaz, ahanzturaz, eta ahanzguraz hizketan. Amagoia agurtu, eta barrua korapilatuta, EMAGINeko bi kideok 36ko gerrak gure gogo gorputzetan utzi duen arrastoaz hausnartzen egin dugu etxerako bidea, bakoitza bere autoko isiltasunean murgilduta.
2019
‎Ez nuen, ostera, etxerako bidea hartu, hondartzarakoa baino, hainbeste kostatako jantzia zelanbait txukunduko nuelakoan.
2020
‎Parke aldera jo aurretik emango dio sorpresa Nikori, eta gero hirurak elkarrekin joango dira haurrak patinetearekin nola gozatzen duen ikusiz disfrutatzera. Arratsaldeko bostetarako iritsiko da; hutsik ikusiko ditu taberna atariko mahaiak eta ate ondoan erretzaileentzat zutik jarritako barrikak, ordurako langile gehienek lanaldia amaitu eta etxerako bidea hartua izango dutelako, eta jatetxean sartutakoan Danielak berak zerbitzatutako kafe bat hartuko du; han egongo da taberna barrenean barrako izkinan Danielaren mugimenduei begira, elkar ezagutu berritan egoten zen bezala.
‎Garagardoak bai, hamaika. Kalera irten eta etxerako bidea hartu dut, buru barruan zabuka. Izkina batean Merline ikusi dut neska begihandiarekin, elkarri lotuta.
‎Azkenerako tinbrea jarri zuen lepotik zintzilik; hainbatetan jaitsi nintzen goizaldeko ordu txikietan, arnasa etenda. Zentralitatik deitzen ziguten, abisua ematen ziguten amak deitu zuela baina ez ziguten esaten zergatik, bihotza kolkoan egiten nuen amaren etxerako bidea, kakalarriak jota, zein egoeratan aurkituko nuen ikaratan. Normalean, antzeko kontua izaten zen:
2021
‎Segundo gutxiko errore marjinaz asma dezakezu guapatik zorrarako bilakaera, eta horrek nolabaiteko segurtasun/ kontrol sentsazioa sortzen du. Eta beldurra entrenatu egin behar da, ez guztiz galdu, zaila baita asmatzen zorra horrek (ixo, zorra; kontuz etxerako bidean, zorra; horrela gustatzen zaizu, zorra?; hil egingo zaitut, zorra...) zer forma hartuko duen. Hainbeste ohartarazpen, hainbeste otso, beldurtu ordez azala gogortu ziguten agian.
2023
‎Itxi aurretik andre bat sartu da adaxka batekin, azkeneko ezki loreak direla esan dio, dendan jartzeko, oso ongi ematen dutela limoiarekin. Etxerako bidea eguzki galdatan egin du semearen eskutik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia