|
Jaialdi itxurako hura. Primo de Riverak hilabete lehenago jo zuen estatu kolpea? berandu gabe ospatu zen, mojen komunitatearen eta zuzendari jaunaren adostasunarekin; baita amarenarekin ere, Maria Bibianak jakitekoa jakinarazi zionean Reginak muturra okertu zuen arren, amak ere bere iritzia baitzuen musika tresnei buruz, markesen
|
etxean
zerbitzatu ondoren pianoa eta biolina lehenesten baitzituen txistuaren aurrean; Gabinok askotan entzun izan zituen txistuaren edo dultzainaren hotsak, baita beste musika tresna askorenak ere, klasikoak eta ez hain klasikoak?, bai diskoan eta bai bertatik bertara ere, halako eran, non bai baitzekien ezen hots haien aterpean sorgin bat gordetzen zela, entzulea liluratzeko gai izan zitekeena; bazeki... Luzianok, aitaren herriko umetako lagunak, egin ziòn kanaberazko xirula hura ez zuen, ez, ahaztekoa!?, musika beste hizkuntza bat zela, sentimenduak jantziz eranzten zituena, edo erantziz janzten, auskalo, musikaren lilurapean ezin jakin baitzitekeen zehatz mehatz ezer, ezjakintasun hura jakituriaren mugak hausteko modurik eraginkorrena izan zitekeen arren, aldi berean; horregatik, Maria Bibianak bisitaren berri jakinarazi zionean?. Iritsi dira!?
|
|
Jaialdi itxurako hura –Primo de Riverak hilabete lehenago jo zuen estatu kolpea– berandu gabe ospatu zen, mojen komunitatearen eta zuzendari jaunaren adostasunarekin; baita amarenarekin ere, Maria Bibianak jakitekoa jakinarazi zionean Reginak muturra okertu zuen arren, amak ere bere iritzia baitzuen musika tresnei buruz, markesen
|
etxean
zerbitzatu ondoren pianoa eta biolina lehenesten baitzituen txistuaren aurrean; Gabinok askotan entzun izan zituen txistuaren edo dultzainaren hotsak, baita beste musika tresna askorenak ere –klasikoak eta ez hain klasikoak–, bai diskoan eta bai bertatik bertara ere, halako eran, non bai baitzekien ezen hots haien aterpean sorgin bat gordetzen zela, entzulea liluratzeko gai izan zitekee... Luzianok, aitaren herriko umetako lagunak, egin ziòn kanaberazko xirula hura ez zuen, ez, ahaztekoa! –, musika beste hizkuntza bat zela, sentimenduak jantziz eranzten zituena, edo erantziz janzten, auskalo, musikaren lilurapean ezin jakin baitzitekeen zehatz mehatz ezer, ezjakintasun hura jakituriaren mugak hausteko modurik eraginkorrena izan zitekeen arren, aldi berean; horregatik, Maria Bibianak bisitaren berri jakinarazi zionean –" Iritsi dira!" esan zion–, Gabino –egun eguzkitsu bateko igande bateko goizerdia zen– poz pozik jarri zen; entzun zezakeèn musikaz aparte, baina, Gabinok beste motibo bat ere bazuen pozik egoteko; Gabinok, izan ere, goizetik meza entzun zuen, ohi baino debozio handiagoz entzun ere, medikuak bizpahiru egun lehenago operazioaren berri eman ziolako:
|