Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2001
‎Zuhaitzaren enborrean hiru ate zabaltzen dira, zuhaitza armairu handia balitz bezala. Beheko zuloan etxe txiki bat ikusten dugu, bigarrenean esfera biribil eta distiranta eta hirugarrena itxirik dago. Irudiak ezin izan daitekeen mundu baten aurrean jartzen gaitu, galderak zabaltzen dira:
‎Bere aburuz lana ondo betetzen du, nahiz eta garbi dagoen besterik lortu ezagatik dagoela behar horretan. Saiatzen da, dirua behar baitu beste edozeren gainetik; dirua bizitzeko eta dirua bere Carmelita egunen batean Europako herri ahaztu horretako etxe txiki batera ekartzeko.
2002
‎Alternatibarik eroso eta seguruena, etxeko txikienentzat batik bat (4 urte bete berriak dituen umea joan daiteke bertara).
‎Lagun izena askok, baina zintzo gitxi. Sokrates, ek etxe txiki bat ein eban. (Bere izen andia lortu ba, nengi, bai ilko nintzakela bera il zan moduan!
2004
‎Ia haur guztiak erakartzen ditu etxe txiki batean jolastera. Gustura egon nahi baduzu, jakin ezazu kartoizko etxe xume bat egin eta haurren gelan jarri nahi baduzu, arratsalde batean bakarrik eraman zaitzakeela.
2005
‎Tenpluaren gainazala zulatu egingo da Eguzkiak argiztatutako aldean erortzean. Talkak, orduko 30.000 kilometroko abiaduran, 4,5 tona lehergai askatuko ditu, eta nahikoa izango da kometaren bihotz izoztuan tamaina aldakorreko pita bat irekitzeko etxe txiki baten eta futbol zelai baten artean, eta 2 eta 14 solairu bitarteko sakonera. Talka egin ondoren, gorputz nagusia kometara hurbilduko da, 500 bat kilometrora, eta haren efektuei erreparatuko die.
‎Joaquinek ez zizun deus esan haiei buruz, baina afaltzera geratu zinen egun batean konturatu zinen, hiru haur ere bazirela etxe hartan, eskolatik bueltan etorriak. Gaizki diot, haur haiek ez ziren etxe hartakoak, ondoko etxe txikiago batekoak baizik. La casita esaten zioten eurek, Arraiturre izena ateburuan zizelkatua bazuen ere.
2006
Etxe txiki bat hondartza handi batean
‎Koloretako eranskailuak itsatsi ahal izango dituzu txorien gorputzen gainean. Pieza guztiak apainduta dituenean, koadroaren hondoan finkatu ahal izango ditu, barra kola erabiliz, eta etxe txiki bat sortuko du, gela eta hegazti familia desberdinekin.
2007
‎Herrian etxe txiki baten zimenduak ezartzeko lehen pausoa lursail egokia bilatzea da.
‎Bakoitzak 40 euro inguruko salmenta prezioa du: berogailua duen etxe txiki batean bi ekipo behar dira, eta, beraz, gastu osoa 80 euro ingurukoa da, berritu beharrik gabe (botere magnetikoak 100 urte inguru irauten du), ez eta instalazio edo mantentze gasturik ere. Ur astun eta preziatua Uraren osagai eta elementu natural batzuk kaltzioa, magnesioa, oxigenoa eta hidrogenoa dira.
2008
‎Gerardek afaltzera eroan gaitu herriko kale nagusitik etxe txiki batera. Beste bikote zuri bat dago han.
‎Bestetik, ikuspegi psikologikotik, gorantz begiratzearen sentsazioa iraingarria eta klaustrofobikoa da. Alde horretatik, adituak bat datoz esatean hobe dela ostatu batean bizitzea, etxea partekatzea edo hiritik kanpo etxe txiki bat alokatzea, egoitza soto batean jarri behar baita. Soto baten kostua 400 eta 600 euro bitartekoa da metro karratuko, sarbide zaila badu, eta 1.800 euro baldintza hobeak baditu.
‎113 min. Martialek 16 urte ditu. Haren aita beste emakume batekin hasi da harremanetan, eta bera amarekin joan da bizitzera, etxe txikiago batera. Auzo eta institutu berri batean hasiko du bizitza, baina asko kostako zaio bertakotzea.
2009
‎Orain emazteak ez zion ezer eskatzen, ez bazen egoera konpon zezala, eta azkenaldian, irtenbide moduan, etxea sal zezala, etxe txikiago bat lor zezaketela, apartamentu bat edonon, Feng Shuirik gabekoa. Emakumeak ez du beste ezer nahi.
‎Nahiz eta etxea saltzearekin tematzen den emaztea azkenaldian. Etxe txikiago batekin konformatuko litzateke. Apartamentutxo bat, errepikatu dio, edonon.
‎(?) Ada oso gozozalea zen, eta horregatik, beharbada, igande arratsalde hartan egiten ari zèn marrazkiak neska bat erakusten zuen, etxe txiki bat jaten ari zena, Hansel eta Gretel ipuinean bezala, zeinean protagonistek basoan galdutako etxe bat aurkitu baitzuten, hormak ogi gozozkoak eta txokolatezkoak zituena, eta leihoak azukrezkoak. Adak zazpi urte zituen, eta marrazkia oso elementala zen, baina lerro nagusietan argi eta garbi adierazten zuen bere intentzioa, nahiz eta, marrazkiari ongi erreparatuz gero, bazegoen lerro bat edo beste, zalantzaren batek edo eraginda?
‎Beraz, koko esnea koko mamiarekin bakarrik egiten da, ezta? ... Oso etxe polita duzu, Pima, Eskandinabiako etxe txiki bat ematen du. ... Ongi, ura bota kokoaren bihotzari... eta oratu.
‎(•) Ada oso gozozalea zen, eta horregatik, beharbada, igande arratsalde hartan egiten ari zèn marrazkiak neska bat erakusten zuen, etxe txiki bat jaten ari zena, Hansel eta Gretel ipuinean bezala, zeinean protagonistek basoan galdutako etxe bat aurkitu baitzuten, hormak ogi gozozkoak eta txokolatezkoak zituena, eta leihoak azukrezkoak. Adak zazpi urte zituen, eta marrazkia oso elementala zen, baina lerro nagusietan argi eta garbi adierazten zuen bere intentzioa, nahiz eta, marrazkiari ongi erreparatuz gero, bazegoen lerro bat edo beste, zalantzaren batek edo eraginda... egon ere, egon baitzitekeen Ada, azken batean, bere berezko desioaren eta beldur ezkutuen artean zatikatua.
2010
‎New Yorkeko auzo txiro bat da Sunset Park, eta han bazen zurezko etxe txiki bat, egun dagoeneko eraitsi dutena. Etxe horretan lau eskuater gazte bizi dira, eta horietako bat da Miles Heller, Austerren nobelaren protagonista.
‎Eta halaxe aurkitu nintzen hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdian beste etxe txiki batean, orduko hartan Wicklow Konderrian, Dublingo hegoaldean, neurea zen familia gazte bat eta txikitakoa bezain ikaragarria ez zen irrati aparatu bat nituela alboan, euria zuhaitzen gainean erortzen eta etxetik oso ger­tu lehertutako bonben berri aditzen; ez ziren IRA Probisionalak Belfasten jarritako bonbak bakarrik, Dublingo iparraldetik etorritako paramilitar lealistek egindako erasoa... Nire estutasunetan arrunt ezgauza sentitzen nintzelarik Osip Mandelstamek hogeita hamarreko hamarkadan sufritu zuen patuaren logika tragikoaren gainekoak irakurriz, erronka egiten zidatela sentitzen nuelarik, baina neure burua oso sendo sumatuz halere nire ez borrokalari estatusean, non aditzen dudan, esate baterako, bereziki atsegina zen eskola lagun bat juiziorik gabe espetxeratu dutela hilketa politiko batean zerikusia duelako susmoak daudelako.
‎Jabetu naiz orduan ibar batean nagoela, eta etxeak daudela nire aurrean, lerroan jarrita bezala, erreka txikiaren alde batean edo bestean. Aurrena iruditu zait ez dudala lekua ezagutzen, baina azkeneko etxeak dei egin dit, etxe txiki bat da, zaldiak daude haren ondoko sail batean, eta zaldiak ikusi orduko jabetu egin naiz, Juan izeneko mutil gazte bat bizi dela han bere arrebarekin, zaldi kontuan oso jantzia, eta izan nintzela han behin baino gehiagotan hotela eraikitzen ari ziren garaian artean autoa erosi gabe nengoelako. Burura etorri zait Juan oso mutil serioa dela, eta gainera Ameriketara alde egiteko asmoa azaldu zidala, eta agian tratu bat egingo dudala berarekin[...]"
2011
‎ez zioten bertzerik erran, Atilano Urgainera iritsi ez bertze: sufritu nahi ez baduk, apez jaunarengana joan huke egun batean eta harekin konfesio jeneral bat egin; sufritu nahi ez baduk, lanean behar bezala hasi, andregaia hartu, etxe txiki bat erosi, gurean ez zagok lekurik Alejandrok emaztea ekarri zuenetik, badakik??, ezkondu eta bertara joan huke, eskorta utzita, mundu honetan bi aukera zaudek eta: edo moldatzen haiz eta pertsona normal bat haiz, edo ijito bat haiz?
‎INES. Bai, Bermeon, etxe txiki batean.
‎Lanbidean ondo moldatzen nintzen eta baita Bitoriako lagun eta lankideakaz ere. Andres ugazabaren etxean eroso bizi nintzen, baina Bergara eta Mondragoeko lankideek ea eurakaz batera etxe txiki bat hartuko ote genuen itaundu zidaten. Andresi aipatu eta ontzat eman zuen gure asmoa, baina itxaroteko pixkatxo bat, harik eta hamasei urte beteko nituen arte.
‎Alessandrino auzuneko karriketan galdu zituzten pausoak eta Giulia izeneko kafe etxe txiki batean sartu ziren. Chang gose zen eta tramezzino goxo bat eskatu zuen.
‎Oinarria Kapero ‘kapagilea, kapagina’, ‘kapak egiten dituena’ da (ikus Iñigo, 2000: 141); aundi ‘handia’ izenondoa XIX. mendean baizik ez du hartzen, ziurrenera beste etxe txikiago batetik, Kaperottikitik bereizte aldera. Zugarramurdin Capaguindeguja (Kapagindegia) zegoen 1531n eta Mugiron Capaguiñena (Kapagiñena) 1726an, besteak beste.
2012
‎Duela hiru urte inguru, Rossiniren aita hil zen, eta umezain lana uztea erabaki zuen etxekoandre italiarrak. Horrela, familiaren eta lagunen laguntzarekin konpondutako etxe txiki batera aldatu ziren Rossini, senarra eta seme alabak.
‎Dirua tokatzean zertan xahutu pentsatzen egin nituen apartamentura arteko pausoak. Korsikara bidaia, larruzko eserlekua zuen harley davidsona, etxe txiki bat mendian. Baserri zahar bat erosi, txukun txukun utzi eta sotoan grabazio estudioa jartzea ideia ona litzatekeela bururatu zitzaidan.
‎Itzuli nintzenean, Londresen finkatzea erabaki nuen, nire maisu Bates jaunak horretara bultzatu baininduen, baita berak gomendatu ere zenbait gaixori. Judutegi Zaharreko etxe txiki baten zati bat hartu nuen errentan; eta egoera zibila aldatzeko aholkatu zidatelarik, Mary Burton andereñoarekin ezkondu nintzen; hau Newgate kaleko galtzagilearen, Edmon Burton jaunaren, bigarren alaba zen, eta berarekin batera laurehun liberako ezkonsaria hartu nuen.
‎Ez nuen ulertu azken hitz horren esanahi zehatza, eta aurrera egiteko agindu nion. Puska luze batean gora eta behera ibili ginen kalezulo zikin haietan; alboetan murru zaharrak besterik ez nuen ikusten, eta, azkenean, itsasertzean bertan zegoen etxe txiki batera iritsi ginen.
‎eta, azkenean, sinetsita dago sendabiderik ez duela eta helburua hura zaintzea dela. Bilbo inguruko auzune batean kokatutako etxe txiki batean bizi dira Luzia alabarekin. Luziak, duen lanagatik, ezin du laguntza handirik eman.
‎Baina Jacob ez zegoen nekatzekotan. Etxe txiki bat aurkitu zuen.
2013
‎Kale estu batean. Familia ostatua? zioen etxe txiki bat ikusi zuen. Ez oso erakargarria, egia esan.
‎Gurasoak normalean hamabostean behin joaten ziren, eta anai arrebak beste asteburuetan, lagunekin. Etxe txiki batean elkartzen ziren denak. Prestatuta jateko eramaten zutena denen artean banatzen zuten.
2014
‎Pilar dantzaria izan da ezagutu dudan lehena. Larrez inguratuta dagoen etxe txiki batean bizi da eta hau ordaintzeko umeei ematen dizkien dantza klaseak aski ez direnez, ostatu batean egiten du lan ere. Pilarren ametsa dantza garaikide talde bat irla honetan osatzea da eta talde honen bitartez dantzari desberdinekin harremanetan jarri, dantza jaialdi bat antolatzeko.
2015
‎Fokak begira egoten zitzaizkizun. Zenbaitetan iruditzen zitzaion hango etxe txiki batean, bakar bakarrik... Eten egin zuen gogoeta hura, hasperen eginez.
‎Kexaka jarraitu du emakumeak, orduan: ez dagoela Martinen testamentuaren berri eta, gainera, Mari Juana Villafranca izebak etxe txikiago batera bidali nahi dituela ama semeak, Loiolako Erriberetara, behi eta ardien ondora.
‎Ez naiz erantzutera ausartzen. Baina berehala nire ama hizkuntzaz gogoratu nintzen eta gure kostaldeko itsasoaren haserreak damaigun indarraz, eta etxe txiki bat jazteak egiten didan ilusioaz, eta... Erotuta nagoela usteko duzu...
‎Elizatik metro gutxira zegoen etxe txiki batean egokitu gintuzten. École eta Mairie jartzen zuen beste etxe baten parean.
‎Herriaren sarreran zegoen eskola, elizaren eta pilotaleku zaharraren ondoan, eta hara joaten ziren egunero. Etxe txiki bat zen, eta hilerria zeukan inguruan. Utzi samartua zegoen kanpotik, baina behiak, bihotzak, arranoak, loreak zeuzkan sabaian margotuta, eta oso polita zen barrutik.
‎8 Neke handi hauen hasieran (hain labur esanik, gauza arinak irudituko zaizkizue, baina hain luzaro sufrituz oso latzak izan dira), ni Toledon nengoela, Sevillako fundaziotik, 1576 urtean, Villanueva de la Jarako elizgizon batek toki horretako udalaren gutuna ekarri zidan; nirekin negoziatuko zuela zioen, monasteriorako onar nitzan bederatzi emakume, orain dela urte batzuk herri hartan ondoan etxe txiki bat duela dagoen santa Ana aintzatsuaren ermitan sartu baitziren guztiak batera; halako bildutasun eta santutasunez bizi zirenez gero, herri osoak haien gogoa, hau da, moja izatea, bete zedila nahi zuen. Doktore batek ere idatzi zidan, herri honetako apaizak, Agustin Ervías zeritzanak, gizon jantzi eta bertute handikoak.
2016
‎Suitzan, Neuchâtel inguruan hartu zuten etxe txiki bat, Le Loclen. Joaquin erloju tailer batean hasi zen lanean; Eugenia herriko hotelean, neskame.
ETXE TXIKI BAT
‎Beti bizi izan naiz etxe handietan, baina orain nire gihar eta hezurrak estu hartuko dituen egurrezko etxe txiki baten bila nabil.
‎– Halako etxe txiki batean bizi nahi nuke, magal batean. Baina bakarrik ez... sukaldari on bat nuke ondoan.
‎Jakin nuen Angelun bizi zela, hemendik urrun, frantximenten artean. Angelura joan eta bost urteren buruko aita amek etxe txiki bat eraiki zuten" Aski da" izena emanez eta handik hamar urtera, Ameztoia baino gorago zen etxe zabal bat, baratze handi baten erdian: " Oihan alde".
‎emutsak, langileak edo artesauak. Baigorriko Eiheralde auzoan aurkitzen den etxe txiki baten ingurumena, arkitektura, historioa eta hortik atera daitezken ondorio soziologiko, baita etnologikoak azalduko ditugu. Hortarako baliatuko ditugu lekukotasunak, estadu zibila, baita notarioen aktak.
‎Polizia etxe txiki bat.
2017
‎Haiek lagundu ziguten; oso ondo portatu ziren. Bazuten etxe txiki bat hutsik, eta hantxe sartu ginen. Baina dirurik ez genuen, Joxe Antonio gaixorik, eta orduan, nik lana bilatu nuen Villabonako botikan; ordurako urte bat besterik ez zitzaidan falta ikasketak bukatzeko.
2018
‎Ulergarria da halako lekuan halako txokoa nahi izatea, asteburuak edo oporrak geure paradisuan emateko. Bizkaiko kostaldera goaz, kresalaren usainak mozkortu egiten gaitu, eta bertan etxe txiki bat erosteko gogoa pizten zaigu, buruan Bizkaia maite kantatzen dugun bitartean. Edo Iratin gaude, eta laborari izerditsuarengana goaz, Aire delizius huntan doinuaren birusak kutsatuta, etxalde xarmagarria salduko ote digun.
‎Bizitza eder bat izango zukeen aurretik, berak hala nahi izan balu. Urte baten edo biren buruan etxe txikiren batean etxezain jarduteko prestatuko nukeen. Akaso, Stevens jauna, pentsatuko duzu urrutiegi joan naizela, baina begira zer lortu dudan berarekin hilabete gutxi batzuetan.
‎esaten zidanari. Hari galdeturik jakin dut etxe txiki batean aritu zela eta bera zela lanaldi osoan jarduten zuen enplegatu bakarra. Galdetu diodalarik ea sekula izana zen lantalde baten buru, gerraurrean edo, beharbada?, zera erantzun dit:
‎Edozein kasutan, elkarrekin jarraitu eta Gasteiztik alde egin zuten. Etxe txiki bat alokatu zuten Eltziegon, Ritxiren lantokitik gertu. Hamabostean behin Gasteizko epaitegietara jotzen zuten, beti elkarrekin.
‎Pala lepoan hartuta, bi seme alabekin etxera itzuli zen berehala, eta semea gela txiki batean giltzapetu zuen. Herri ertzeko etxe txiki bat zen, eta patioan, uztaroko margo eta usainen artean, artaburuak zeuden nonahi zintzilik. Etxeak hiru gela nagusi eta bi albo gela zituen.
‎Bazuen bere berri, aitak kontatzen zionagatik: etxe txiki bat alokatu zuela, lanean postu hobe bat eskaini ziotela, onartu egin zuela eta, ondorioz, dezente bidaiatu behar izango zuela, eta bikote berriarekin segitzen zuela. Baina hori guztia aitak minik gabe azaltzen zion eta Kar ere, poliki poliki, amarengana hurbiltzeko aukera aztertzen hasia zen.
‎Agnetak hartu duen bidexkak, lorategi estu bat igaro ostean, errepide alboan dagoen solairu bakarreko etxe txiki batera darama. Garaje lanak egiten dituen etxola bat du eskuinetara, sasiak hartutako baratze triste bat igarri liteke etxearen atzeko zelaian.
2019
‎Gisa bereko beste zentro bat da Deskontaminazioaren Informazio Plaza, hau ere Fukushiman, hondamendiak barreiatutako kutsadura garbitzeko sistemak azaltzen dituena, beti ere jolas bidez: miniaturazko etxe txiki bat kutsatuta dago, zuk pala batez bildu behar dituzu kutsagaiak diren pelotatxo gorriak eta zakutxo polit batean sartu. " Deskontaminatzeak itxura arrisku gabea dirudi, inon ez da ageri kutsagaiok ukitu, arnastu edo irenstearen arrisku zantzurik, ez lan horretarako jantzi bereziz babestuta joan beharra dagoenik ere".
‎Albrecht von Waldstein gaztea, zeina gizon egokia baitzen Barvitiusen erasoa gauzatzeko, Leitnizerrek emandako iritziaren arabera, jostun baten alargunarekin bizi zen garai hartan, okertzen hasitako etxe txiki batean, Auzotxiki esaten zioten aldean, Hradschin azpian. Txapitula estuko leihotik ikuspegi zabala zuen, han beheko Strahover komenturaino.
‎Han bazen etxe txiki bat baratze baten erdian, non arbi aza, tipula eta erremolatxa hazten ziren. Putzuaren karelean katu bat zegoen lo.
‎Hartz bezatu batek trostan eta libre zeharkatu zuen bidea gorteko sukalderantz, jan eske. Piztien zaintzaileak adreiluz lur arras egindako etxe txiki batean bizi ziren; hiru ziren, baina bakarra agertu zen. Haragia aztertu eta pisatzen zuen bitartean, lehoiek orro eta tximinoek garrasi, Nossek harakinak azaldu zion Mordechai Meisli zer atetatik irtengo zen enperadorea parkera.
‎Luisa alargunak utzi zigun etxe txiki batean bizi ginen. Guardia zibilen kontrol batean hil zioten semea; aita haren laguna zen.
‎Marijek nor zen Elias zaharra galdetu eta, bere amaginarrebak begirada lehorra bota zion arren, haren lagunak berehala hasi zitzaizkion kontatzen. Hamar bat urte lehenago heldu zen auzora eta etxe txiki bat eraiki zuen bertan. Ez zen batere hiztuna, moztu zien amaginarrebak, muturra okertuz, eta baietz egin zuten beste atso guztiek buruarekin, hori bekatu larria balitz bezala.
‎Amerikara joan zen dantza ikastera, eta orain etxera itzuli da atzera. " Jabetzari atxikita dagoen etxe txiki batean bizi da –esan du Blanchek–. Georges Clooney ezagutu du".
2020
‎Bestea Indiara bidaiatu zuen bere jatorria ezagutzeko eta bertan gelditu zen, Bangaloreko ospitale batean lanean. Horrela, egun batetik bestera, lauren etxea izandakoa handiegi geratu zen bientzako bakarrik, eta" habia hutsaren sindromeak" jota, etxe txikiago batera aldatu ordez, aukera hobea iruditu zitzaien Abel eta Brunori The Hillsen gela bat hartzea.
‎Ingurua ia osatua zan; eta, hein batean berantetsia zalarik, Pâquerettes kaleko 18 an, behereko estaian, etxe txiki batean, hau irakurri zuen:
‎Desberdintasun sozialek ere badute eragina. Bakartzeko bigarren etxebizitzarik ez dutenek edota beste senide batzuekin batera etxe txiki batean bizi direnek birusa kutsatzeko arrisku handiagoa dute. Horiek horrela, etxe barruko kutsatzeek sendi bereko hainbat kideren heriotza eragin dute askotan, eta familia askok egoera emozional latzei egin behar izan diete aurre.
Etxe txiki bat nuen
2021
‎Auzoko etxola gehienak adreiluzkoak ziren, egurrezko hiru etxola eta harrizko blokeekin egindako beste bat kenduta. Etxoletako bat bi solairuko adreiluzko etxe txiki bat zen. Han lau familia bizi ziren, haien artean etxeko jabearen semea.
‎Alde batetik, Espainiako etxebizitzen %25 osasun egoera txarrean zeuden. Familia asko pilatuta bizi ziren, bai etxe txiki batean senide asko elkarrekin bizi zirelako, bai familia desberdinek etxe berean bizi behar zutelako ere. Beste aldetik, etxerik handienak senide kopuru txikiko eta errenta altuko familien esku zeuden.
‎–Zelebrea irudituko zaizue seguru aski, baina gustatu egiten zait horra behera begira jarri eta pentsatzea zein lasai eta aise bizi daitekeen gizona etxe txiki batean.
‎Bizitzan zehar heteronormatibitatearen erosotasunaren markotik ihes egin zuten zenbait emakume beso artean izan zituen. " Paradisura etorritako turistak" deitzen zien, baina oraingoan Anek paradisuan lorategidun etxe txiki bat erosten zuela amesten zuen gauero. Dagoeneko, bere zauria ez zen izerditzen.
‎2008an aurkitu genuen etxe txiki bat, arrantzaleen etxeetan izeneko auzoan, Ziburuko Josef Abeberriren etorbidean, urte berean ezkondu ginen herriko etxean. Betidanik Brigittek lagundu ninduen euskararen bidetik.
‎Berriz ezkondu zen biarnes batekin, orduz geroztik nire aitatxi berria izan zen gizon zintzo zintzoa, Pierre Hourregue izenekoa. Lapurdiko estiloari jarraiki eraikiarazi zuten etxe txiki bat eta nire amatxik eman zion euskarazko izena, ene etchea. Karrikatik irakur zitekeen plaka baten tindaturik, ez nuen ametsik egin frogatzeko dauzkadan argazki zahar batzuen gainean eta garaiko gutun helbidetan ageri dena.
2022
‎Bakarrik bizi nintzen orduan, Donostian, etxe txiki batean. Goizaldean etorri ziren, eta, nolabait esatearren, alfonbra arrosa jarrita atera ninduten etxetik; ez ninduten ukitu.
‎Gurasoen lurretan eraiki duen etxe txiki batean bizi da orain: «Haiek ongi hartu ninduten, ez dute sorginkeria ezagutzen.
‎«Niri Bilbon tokatu zitzaidan itxialdia. Etxe txiki batean bizi gara, eta pentsatu nuen giro horrekin kantu bat egin behar nuela». Batetik, itxialdiari lotutako «giro klaustrofobikoa» islatu nahi zuen kantuan, eta, bestetik, aurrera egiteko dei bat egin:
‎Hiru gelako etxe txiki batean, 11 anai arrebek gela bakar batean lo egiten zuten giroa ezagutu zuen Taiak ume zela. «Ni zortzigarrena naiz, eta oroitzen dut liluratu egiten nindutela nire anai arreba zaharragoen bizipenek.
‎Glasnevinera bideko etxe txiki baten aurrean gelditu zen kotxea, eta Kernan jauna etxean sartu zuten. Emazteak ohera eramaten zuen bitartean, Power jauna sukaldean eserita geratu zen, haurrei eskolara nora joaten ziren eta zer liburutan zihoazen galdezka.
‎" Gezurra duk, gezurra, gezurra, eman dezagun egia dela munduaren amaiera, iristen dela eta hiltzen gaituela, dena suntsitzen duela eta gu jada ez garela ezta hautsa ere, Javier, ezta hautsa ere, hik konformatu nahiko huke nirekin? Konformatu nahiko huke etxe txiki batekin eta taberna batekin eta hire barru barruan maite ez duan Lea batekin?" Zeren leku honetan maitasunak horrela funtzionatu izan du bizi guztian, jendea gogogabetasunagatik elkartzen da ondoan duenarekin eta horrela bukatzen dute elkarrizketarik gabe afalorduetan, mantso ibiltzen etxera beranduago iristeko. Horregatik ari naiz pentsatzen joan egin nahi dudala.
‎Baina nik Javierrekin ez dut horretaz hitz egiten. Orain Javierrek etxe txiki bat du, baratze txiki batekin, eta taberna bat Herri Handian. Nik zu beste egoera batean ezagutu bazintut hara eramango zintudan.
Etxe txiki batean biziko zatekeen.
‎Elurzuri, atsekabeturik, basoan ibili eta ibili zen, harik eta arratsaldean etxe txiki bat topatu zuen arte. Ez zegoen inor barruan.
‎Baina 1951ko ekainaren 30ean, harrigarriki, Seine departamenduko justiziak Francoren gobernuari emanen dio. Beraz Eusko Jaurlaritzak etxe txikiago bat erosiko du Singer karrikako 50.ean, eta hor egonen da Frankismoaren ondotiko hauteskunde libroetaraino.
‎Inguru guztia aztertu zuen etxe txiki bat aurkitu arte erosi egin zuen, zegoen tokitik jaso kamioi batera igo eta
2023
‎Espero zuela Gorteko funtzionarioak sinatua izango zuela ofizialki pentsio guztia Wolf i bidaltzearen kontua. Luterok esaten zion bere indarrak makaltzen ari zirela eta gustatuko zitzaiokeela Wolf entzat etxe txiki bat erostea, bera hiltzen zenean erakunde batean babestu beharrik ez izateko.
‎Alexandra Lau f441️ Bernako behizainaren balizko jabeentzako aholkuak Hirian bizi daitekeen arren, lekua behar du. Ez da etxe txiki bateko bizitzari ondo egokitzen zaion txakurra; egokiena lorategia duen etxe bat edo kanpoko eremu baterako sarbidea duen etxe bat izatea da. Berarekin lan eginez gero, bizitzako lagun iletsu fantastikoa izan daiteke, baita lehenengo txakurra izateko ere.
‎Horregatik, behar adina lasaitzen ez badira, jokabidea alda dezakete. Urduri edo antsietatez beterik, ohikoa da frustrazioa baretzea eta etxean txikiren bat eragitea. Baina hori hezkuntzarekin kontrolatu eta zuzendu daiteke.
‎Ama ere ezinean. Soldata bakarrarekin bizi ginen sei seme alabak eta gurasoak, etxe txiki batean. Gure lagun asko heroinarekin hasi ziren.
‎Nahuelek, ostera, ez die animaliei jaramonik egin; haren begiak beste puntu batean daude finkatuta. Zuhaitz baxu batzuen abaroan etxe txiki bat dago, adreiluzkoa ematen duena. Zigorrek ez du azalpenik behar izan eta ikusi orduko hasi zaio bihotza taupada betean.
‎egurrezko etxe txiki batekin;
‎Hautatutako emakumeak diru kopuru bat ekarri behar zuen, ezkontzako dote bailitzan, ondorioz serora maiz noble familiakoa zen. Ermita eta eliza ugarik alde batean etxe txiki bat atxikia izaten zuten, bertan bizi zitezen: Seroraetxea edo Serorategia izenekoak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia