2009
|
|
komunista jainkogabe zikin haiek bezala? komunistak eta anarkistak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu,
|
etxean
sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia. Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan?, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak... lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek, beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
|
|
–
|
Etxean
sartzeko debekua nuen, aita, baina, gauzak nola dauden ikusita, etorri egin naiz, zuek agurtzera besterik ez bada ere, gerran zernahi gerta daiteke-eta. Hau ez da, gainera, Reginaenean sartu naizen lehen aldia, etxekoek esango zizuten, bahitu zintuztela jakin nuenean ere hementxe egon bainintzen, zer egin zitekeen erabakitzeko, eta, bere buruan konfiantza hartzen ari zelako edo irri zabala egiten zuela, gehitu zuen?:
|
|
zer ikusi ote zuen, bada, Teofilo Mariak?; argi sortaren baitan dantzan egiten zutèn hauts partikulak ikusi ote zituen, oroitarazten ziotenak ezen gizona –Memento homo, quia pulvem eris et in pulvem reverteris esaten zien apaizak eliztarrei Hausterre egunean– hautsetik hautserako bidean galdutako izakia zela?; hauts partikula haien artean bazegoen, baina, alderik, argiak hartuak baitziren batzuk –ikusgarriak–, eta ilunak hartuak –ikusi ere egiten ez zirenak– besteak: ...eko asmoz, argiak hartutako dohatsuak betiko argian bizi zitezen, eta ilunak hartuak ilunean bigarren aldiz hil, hil ondoren iluntasun ilunagora piztea bi aldiz hiltzea bezalakoa baitzen... komunista jainkogabe zikin haiek bezala... komunistak eta anarkistak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu,
|
etxean
sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia –Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan–, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin ... lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek –beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
|