2016
|
|
Nabaria zen pentsamendu hau hondartzatik zekarrela garatuta, eta ez zitzaidan otu zer esan, ez alde ez aurka, baina nire
|
etxean
pilatutako liburu guztiekin oroitu nintzen, sistema honen arabera bost belaunaldirentzako liburuak zirenak, eta lotsatu egin nintzen, arrazoi barik ziurrenik, ondorioztapen hauek ziurrenik nonon huts egiten baitzuten, baina lotsatu halere.
|
|
Etxea ez zuten egunero edo astean behin garbitzen; aitzitik, udaberrian garbitzen zuten. Jatorduak errepikakorrak eta sinpleak ziren; arropak ez zituzten sarri aldatzen; arropa zikina
|
etxean barrena
pilatzen zen, eta hilabetean behin garbitzen, edo, zenbait etxetan, hiru hilabetean behin. Jakina, arropa garbitzen zen bakoitzean ur pertz ugari garraiatu eta berotu behar zirenez, aise asko baztertzen zen garbitasun irizpide zorrotzagoak ezartzeko ideia.
|
2017
|
|
baitzion emazteak, behar fisikoak asetzeaz gain, eta haurrak emango zizkion, gazte gaztetatik ehundegian edo beste zereginen batean lanean jartzeko. Horrela, biztanleriak beheranzko joera hartu zuenean ere, ugaritu egin ziren, itxura batean, etxean lan egiten zuten langile haiek; herrian bizi ziren halako familia handiak txolarreak habe gainean bezala
|
etxean
pilatuta bizi zirela esanez deskribatu zituen garai hartako austriar batek XVII. mendean. Antolaera horretan, nabarmendu beharra dago gizonak jasotzen zuela emaztearen soldata, emazteak eta senarrak orpoz orpo lan egin arren eta emazteak merkaturako salgaiak ekoitzi arren.
|
2019
|
|
Fray Rogeirori dagokionez, ez dago arazorik, beste hainbat tokitatik dabil behaketa eginez, inor joan bazitzaion hemen gertatu zen kontua berritzera, beti esan dugu, Nola dago hain ziur, bera han ez bazegoen. Mairuak ahultzen hasi ziren, portugaldar adoretsuenek aurrera egin zuten, santu guztiei eta Andredena Mariari laguntza eskatuz, eta, dela horregatik, dela edozein materialentzat erresistentzia muga bat egoteagatik, egia da harresiak lur jo zuela burrunba izugarriaz, zulo itzela ireki zelarik, eta handik, kea eta hautsa desagertu ahala, hiria ikus zitekeen, kale estuak,
|
etxe
pilatuak, izu laborriak jotako jendea. Mairuek, hondamenak etsiturik, atzera egin zuten, Porta de Ferro itxi zen, jada berdin zen, haren aldamenean beste zulo bat ireki baitzen, eta zulo hori ixteko aterik ez da, berau estaltzeko agertzen diren mairuen bularrak, hain hauskorrak, ez badira, hala ere hain egiten dute gogor, hain suminki, non portugaldarrek kolokan ikusten baitute beren burua, gaitz erdi hemengo dorrea harresiraino iritsi zen, hiriko beste aldean beldurrezko eta agoniazko alaraua entzuten zen bitartean, harresiaren aurka danbadaka ari ziren beste bi dorreak ziren, bertatik zubiak egiten zituzten eta zubietatik soldaduek adarbeak inbaditzen zituzten, Segi mutilak, gureak dituk-eta oihu eginez.
|
2023
|
|
Baina ez larre berde, etxe txuri, teila gorri egun bat. Neguko goiz hotz bat da, grisa da giroa, grisa paper fabrikaren etxetzarra bere horma gris hotzekin, grisak dira Zizurkil beheko pisukako
|
etxe
pilatuak ere.
|