Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2002
‎Orain arte ere ibai honen inguruan ibili gara, baina hemendik aurrera gure alboan eramango dugu, hainbat aldiz gainetik pasako dugularik. Arboladi handia igaro ostean, bidegurutzetik 9,5 km.ra Arrietako Bentak izenekoaren lehenbiziko etxeetatik pasako gara.
‎Etxeko olioa biltzea arazo handia da. Ezin da etxez etxe pasa olioa biltzen, etxeena ostalaritzarena baino eremu askoz ere dibertsifikatuagoa delako. Horrez gain, bilketa sistema hau martxan jartzeko, aldez aurretik, dena kontrolpean izan behar zuten.
‎Txiki txikia nintzela gure etxean ezagutu nituen Uztapide, Lazkao Txiki, Joxe Lizaso, Joxe Agirre, Txomin Garmendia, Arozamena eta Patxi Etxeberria... Gure etxetik pasa gabeko bertsolari gutxi zen. Sasi bertsolariek ere askotan kantatzen zuten, eta adi adi egoten nintzen entzuten.
2003
‎Urola kaletik jarraituz Echeverria Aguirre etxearen aurretik pasako gara, Patricio Echeverria bizi zen etxea, 1924an eraiki zena.
‎Diego Galan, Enrique Urbizu, Alex de la Iglesia, Santos Zunzunegui, Begoña Vicario, Aitor Mazo... aktoreak, zinegileak, gidoilariak, zine kritikoak, denak zazpigarren artearen maitale sutsuak. Eta guztiak Europako bigarren zineklub zaharrena ei den FAS bilbotarraren etxetik pasa dira.
‎Kanpotik ikusiz, lehen begiradan, etxeak biziki xarmanta zirudien, eta inpresio horrek Oya umore onean jarri zuen. Azkenean beren etxea ukanen zuten, bi hilabete luze horiek amatxi tzarraren etxean pasa ondoren.
2005
‎–Guk izebaren etxean afalduko dugu eta horrek auskalo non ezkutatzen dituen urrezko kateak –esan zuen Karlos Felixek– Baina afaldu ostean etxetik pasa ninteke agian.
2006
‎Dan dana egin eben hobeto sentitu zeintezan. Pennaod zuen etxetik pasa zan betiko errekaduak eroatera, etxekoek bertan daborduko bizi ez zinala esan eutsien, gurasoen heriotzaz geroztik larregi edaten zenduala eta ez egozala prest zure zoroaldiak jasateko; etxekoek bere kanpoa emon deutsue, Jon, Sohütako loba baino ez jatzu geratu, harek gura dozun guztietan hartuko zaitu etxean. Zure oraingo apartamentura joan zanean lurrean topau zinduzan ohestalgietan etxunda, negarrez urtuta.
2008
‎Baina hasierako gogortasunak leundu genizkion eta gero gozo gozo hasi zen kantari. Agian gogoratuko duzu Txibuk etxean pasa ez zuen astearte hura. Parrandan.
‎Gau osoa etxean pasa ondoren, zuhaiztiko lapurtxoriak ere zerbaitetaz ohartu eta zalapartak bakanago zirela, eman zuen gorpua altxatzeko baimena epaileak. Ordurako, polizien joan etorri etengabea lasaitua zen, eta kameren flash borobilzabalak itzaliak.
‎Ez dakit noiz utzi genion keinuak egiteari bakarka geundenean. Eguna etxean pasa behar dudanean pijama ez kentzearen antzeko zerbait da. Ez dut inoiz neure burua seduzitzeko saiakerarik egin, eta azken aldian zu, ni bazina bezala da.
‎Denok dakigunez, abenduaren 24an, Olentzero Bilbora etortzen da, gure etxeetara. Egun horretan ume guztiak Olentzerori bisita egitera joaten dira, eta badakite gau horretan bertan haien etxetik pasako dela. Baina, dirudienez, Bilboko Udalak nahasmena sorrarazi nahi du, aurten, Bilboko Olentzero ekitaldia abenduaren 23an izango baita.
2009
‎Saltsa ederrean sartu ninduen Txaberrek hogei urte genituenean, eta ez nuen esperientzia errepikatzeko intentziorik. Berak eraman zuen parterik txarrena, bai, hiru edo lau urte barruan, baina Mikelek eta biok polizia etxean pasa beharreko gau hura ez da erraz ahazten. Kontuan izanda, gainera, erabat errugabeak ginela.
‎B IHAR goizean gainbegiralea bere etxetik pasako den arren, hori ez da motibo nahikoa izan etxean gaua pasatzeko. Ahaleginak banan banan egitea hobe.
‎OHARRA; Atal honetan, IKERNEk gona jantzi behar du, hurrengo atalean etxetik pasako baita galtzak janztera Aitorrekin motorrean buelta bat emateko.
‎IKERNE. (Barre egingo du) Goazen, baina lehenengo etxetik pasa dut galtzak janzteko.
‎Pozarren pozez ekin zioten atzo 50 bat lagunek Getxoko Txorimalo gaztetxearen hirugarren urteurreneko ekitaldiak ospatzeari. Algara artean, gainera, Algorta eta Getxoko gazteek okupatutako etxeak pasa den apirilaren 10ean hiru urte bete zituelako gazteriarentzako zentro sozial bezala. Baina, aldi berean, erne agertu ziren Algortako Gazte Asanbladako kideak.
‎Atzo miatu zituzten hiru atxilotuen etxebizitzak. Angelun eta Hossegoren atxiloturiko gazteak Baionako polizia etxean pasa zuten eguna, eta hirugarrenak Parisko polizia etxean. Atzo gauean, hirurak Parisko polizia etxean zeuden.
2010
‎Funkytown. Orain lanera noa, zuk ez erantzuten, ez naiz etxetik pasako, baina zu besarkatu nahi, hitz egin nahi. Berandu da eta lankide berriarekin gaur, itxura dauka special, notre damekoa bezala, eeee, hitza, je ne sais quoi...
‎Kemenez ebaki nuen esaldia, eta berak burua atera zuen tapakien azpitik zer aurpegi ote neukan ikustearren. " Ezin dut begi aurrean ikusi —jarraitu nuen— Etxean pasa dudan azken bolada honetan konturatu naiz ondo. Ahal bezain azkar Iruainera itzuliko naiz." Nire hitzak gorabehera, orduantxe hartutako erabakia zen.
‎Erne zihoan, ur hotsaz gaindi entzun nahian, eta etxe haietako baten parera iritsia zela iruditzen zitzaionean burua atera eta begiratu bat ematen zion. Hala, auzuneko beste lau etxeak pasa zituen bata bestearen atzetik, eta guztiez egin zion bere buruari galde, han laguntza eskatu ala ez; guztiei buruz pentsatu zuen ondo zein gaizki, Kainen bizileku bailitzan eta Abelen bizileku bailitzan; herioleku edo salbaleku. Baina iritsi zen bailararen amaierara eta zalantza ez zen argitu.
2011
‎Azken finean, nik ez dut zorrik eragin, senar ohiak utzi zion hipotekaren bere zatia ordaintzeari, baina mailegu solidarioa delakoagatik niri eskatu dizkidate atzerapen interesak, gainezka egin dut eta etxea utzi behar izan dut, bestela bankuak nire amaren kontra egingo zuelako, bera baikenuen abal moduan". Bankuak enkantean saldu duen etxetik pasa den urriaren 31n kaleratu zuten Gloria Rodriguez gasteiztarra, eta 22.000 euroko zorra ordaindu behar du oraindik. " Ez dut laguntza sozialik jaso, lanean nagoelako, eta amaren eta aitatzakoaren etxean gaude orain; ondo eramaten gara, baina bat batean bost pertsona sartu gara 60 metro koadroko etxean eta logela berean moldatzen gara seme alabak eta hirurok:
‎Han utzita, Donostiatik Bilbora, autobus bat hartu zuen. Bilbora iristean, Barakaldora joan, gaua Robiren etxean pasa, eta biharamunean, goizean goiz, Loiuko aireportura abiatu zen. Loiutik, berriz, Lisboara iritsi.
‎–Zure etxetik pasa ninteke jasotzera.
‎ITXASO. Eiderrek hegazkina dauka ordubietan eta etxetik pasa behar zuen ekipajea hartzera.
‎Gero konfiantza hartu zuen eta ongi egon ginen arratsaldean etxera itzuli ginen arte. Errandonearen etxetik pasa nintzen eta hurrengo egunean han uztea erabaki genuen. Goizean eraman nuenean, motxilari begiratzen zion eta zerbait igartzen zuen.
‎Itzuli zenean esan zidan mendian zegoela, baina emango ziotela enkargua. Arratsaldea etxean pasa nuen ea Lezo etortzen zen, baina ez zen inor azaldu. Ilunabarrean etorri zena Tomas izan zen.
‎Handik egun batzuetara, etxekoandrea nire etxetik pasa zen esnearen aitzakiarekin.
‎Arrautzak ekarri zituen hurrengo egunerako eta eguerdian sobratutakoa afaldu genuen. Hurrengo eguna etxean pasa genuen. Bazkaldu eta gero sutondoan berriketan, zigarro batzuk erretzen, eta bertso zaharrak kantatzen aritu ginen, Tomasek asko maite zituen eta.
2012
‎Kaosa nagusitu da, kotxeen eta bideetako abiadura. 25 urteren ondoren Eguberriak etxean pasa ditut, eta bereziki, gurasoekin egotea polita da. Baina burua barruan daukazu.
‎Espetxean ez zuten gehiegi hitz egiten inkomunikazio aldiko egunez. Kalera ateratzean hasi zen nabaritzen Eldua zenbaterainoko ondorioak utzi zizkion polizia etxean pasatakoak. Beti segika zeuzkala iruditzen zitzaion, leku guztietan poliziak ikusten zituen.
‎Ilargia zure 7 etxetik pasako da. Bikotekiderik ez baduzu, ilargiak zure xarma ateratzen lagunduko dizu.
‎LUKAS. Ekarriko ditut bihar. Malenen izebarekin joan naiz bazkaltzera, eta ez naiz etxetik pasa.
2013
‎Kanposantutik jatetxera abiatu ziren denak, eta ni ere bai. Baina aurrena etxetik pasa eta Luisi deitu nion Cornelieren telefonoa eskatzeko.
‎Atzo Mayaren etxetik pasa nintzen.
2014
‎Asteazkenean etxetik pasako zela agindu zidan. Poztu egin nintzen, lehenago ezin izango zuela esana zidalako.
‎Hala, Gueraraorioren asmoa zehatza da: " Alde batetik, astean zehar haurrak etxebizitza batean biziko liratezke begiraleekin, eta asteburuak harrera familien etxean pasako lituzkete. Gustatuko litzaiguke familia horiek seme alabak izatea, Saharako haurren integrazioa errazagoa izan dadin", zehaztu dute.
‎Bakarrik bizi zen. Zorigaiztoko igande gau hartan, maiatzaren hamabian, egun osoa etxetik kanpo pasa ondoren, Ernesto Gisasolak telebistako zuzendaritzako hiru lankiderekin afaldu zuen Bilbon. Gisasola gauerdi aldera erretiratu zen jatetxetik, baina dezente beranduago itzuli zen etxera.
‎Hiritik eta naturatik egindako ibilbidearen bitarteko aukera bat hiriguneen mugakide diren berdeguneak dira, hala nola, Collserola Bartzelonan edo Gasteizko Eraztun Berdea. Etxetik pasata, aukera ona izan daiteke eguneko txangoa egiteko edo goiza edo arratsaldea pasatzeko. Ibilbideak atzerrian Bidaiatzea eta mundua bizikletaz eta txikiekin ezagutzea posible da eta, batzuetan, oso gomendagarria.
‎Emakumezkoak gizonezkoak egiten duten esfortzu berdina eginagatik, emakumea ez da iritsiko profesional izatera eta gizonezkoa, aldiz, bai. Maila berean egon arren, izugarrizko aldea dago. Kanpoan jolasten dutenean, asteburua etxetik kanpo pasa eta bueltatzea, ia lorik egin gabe, emakumeak lanera edo eskolara joan behar du. Gizonezkoak, ordea, hortik bizi dira.
‎Bizitzaren erdia etxetik Nerecanera eta Nerecanetik etxera pasa zuen. Askotan, arratsaldez, lanetik atera eta izeba Mariarengana joaten zen.
‎Etxez etxe pasa zen.
2015
‎Baten bati gurdia uzkaili eta kaguendioska hasi zen. Aguazilak entzun, 25 pezetako isuna ezarri eta herriko etxetik pasa zedila, ordaintzera. Heldu da mandazaina leihatilara eta 100 pezetako billete bat ateratzen du.
‎Jo eta gero, makina bat egoan zaborrak alderdi batera eta garauak bestera apartetan ebazana. Garia garbitzeko makinea etxerik etxe pasetan zan txandaka. Gastetuaga baserrikoek gari jotekoa eukien, eta etxerik etxe eroaten zan idi buztarriagaz.
‎Telefonoa zarataka ari da goiz osoan. Ama izango da, goizean ez naizelako haren etxetik pasa. Lanetik ere deitzen ariko dira, ez naizelako joan.
‎Ez zaizu inongo lapurrik sartu. Begoña eta Amelia ibili dira hor, etxeari pasara bat ematen, zuri sorpresa ematearren.
Etxetik pasa behar dut, lanera joan baino lehen.
2016
‎– Etxetik pasa naiz, arropak eta neure gauzak hartzeko. Zu ondo zaude?
‎Autoa Nestorren etxe atarian aparkatu bezain pronto jaso zuten Ezpeletaren deia. Autopsiaren lehen emaitzak zituzten, ertzain etxetik pasa zuten. Gela batean bildu ziren laurak.
‎Baina argazki horiek udan egin zenituen. Zertara joan zinen Artundoren etxera pasa den astean?
‎Etzi goizean. Lehenengo zure etxetik pasako naiz; liburua jaso, eta gero Karmelorekin batuko naiz. Zu lasai.
‎Han polizia auto bat dago eta horrela ziur jakingo dugu etxean egongo dela, eta Aidari begiratuz?. Egunak dira ez zarela etxetik pasa, eta honezkero deseatzen egongo zara, ezta?
‎Ez dakit norekin pasatuko zuen gaua, baina andere perfume merkea zerion arropari. Ez da etxetik pasa, dutxa hartu eta dirupeko lagunaren lurrin eta izerdiak gainetik kentzeko.
‎Hamabost egun etxean pasa eta analisiak egitera joan nintzenean, 222 gelara hurbildu nintzen, baina han ez zegoen Bixente. Bere irribarrea ez zen ageri.
‎Bueno, normala da, andre horri pasa zaiona ere ez da bromatan hartzekoa, baserripetik trena pasa, sekulako obra egin, eta gero lurra mugitzen hasi, jausten hasi, gaua etxetik kanpora pasa behar. Espero izatekoa zen orain zerbait idaztea, atentzioa deitzeko edo izango da, ezin besterik egin.
‎Azkoitia bera, Amezketa, Ezkio, Albiztur, Arantzazu eta Iruñean gutxienez. 1854.ean lagundian sartu zen Loiolan, eta hainbat lekutako etxeetatik pasa ostean, Burgosko Oñan zendu zen 1896.ean. Lan nahiko izkiriatu zuen, besteen artean Lizargarate eta Garzia ordenakideekin batera Vida de algunos claros varones guipuzcoanos de la Compañia de Jesus, Tolosan ageri zena, Modesto Gorosabelen moldiztegian 1870 ean; San Ignacio Loyolacoaren vicitza laburtua euscaraz eta gaztelaniaz, Bilboko Larunbe anaien moldetegitik ateratakoa 1872.ean lan horren bukaeran, euskarari buruzko bi eranskin daude; 1890 urteko El basco izeneko aldizkarian eta hamasei emanalditan ageri Disertacion sobre la ortografia euskera, urte berean argitaratu zena 67 orrialdeko liburuxka bat bezala; edota Euskal Erria aldizkarian agertu zituen 30 artikulu baino gehiago.
2017
‎Inaxi hil egin zela esateko deitu zion. Eguerdian etxetik pasako zela baina eguna paperak egiten pasako zuela, Inaxiren gorpuaren errausketarako.
‎«Ixo, Spoade», esan zuen Mrs Blandek. Kalean behera jaitsi ginen eta zubia zeharkatu eta leihotik zintzilik janzki arrosa zeukan etxearen aurretik pasa ginen. «Horra zer aurreratu duzun nire oharra ez irakurtzeagatik.
‎Beste gauza bat, Sheriff. Gaur gauean nire etxetik pasako al zara. Ingurumarian ibili zale horietako bat ikusi dut.
‎Eguberri eta urtats egunak etxean pasa nituen. Zorigaitzaren erdian.
‎Txikitako oroitzapen lausoak nituen nik gizon harekin. Ainhoa eta biok alaba bakarrak eta adin bertsukoak ginenez, gogoan ditut Mirakontxako haien etxean pasatako udak, laurok batera egiten genituen txangoak, txokolatea gustatzen ez zitzaidalako jogurt eta hur zaporeak nahastutako izozkia jaten erakutsi zidatela. Baina bereziki garunean iltzatuta daukat azken hura, Aquariumera egindako irteera.
‎Orain dela hiru urte Hispaniako erregeak preso hartu eta sutan hiltzera kondenatu zuen beste hereje batek esandakoaren arabera, bere kideen betiko galmenerako bide izan zitekeen kontsakrazio sakrilego bat egin nahi zuela susmatzen dut. Gure etxetik pasa zen abade hispaniar batek, bere apezpiku eta Elizako beste prelatuekin batera aipatutako herejearen akatsak gaitzetsi zituenak, esan zidan herejearekin batera mahaian esertzen zen bati entzun ziola hark jaten zuen ogia Kristoren Gorputz bihur zezakeela. Hereje madarikatu hori maisu errementaria zen.
‎Saio hark ere kitzikatzen ninduen, ez bainintzen hain itxura bitxia zuen inoren parte inoiz izan, baina tartean heldu zitzaizkidan amaren mezuek ez ninduten nire baitara behar bezala biltzen utzi: “Eedttorriko zxzree5eter?! ”, “Eettorrriko xar5etten?? ” eta jarraian bi audio mezu, lehena eztul batena eta bigarrena internet ez zebilela eta gauean haien etxetik pasa gintezkeen galdezka. Hitzaldiaren ostean inor gutxi inguratu zitzaigunez, goiz amaitu genuen.
‎Zezena baino indartsuago. Gaur arratsaldean zuen etxetik pasako naiz aldaxkekin, ongi iruditzen bazaizu.
2018
‎Goizean Antonio lehengusua ere atxilotu zutela jakin genuen (Antonio Igerategi), eta genekien gauza bakarra zen ‘la operación sigue abierta’, horrek esan nahi duen guztiarekin”. Gurutzek biharamuneko gaua Josean anaiaren etxean pasa zuen, beldurrak jota. Ezer ez zela pasa ikusita, bueltatu egin zen etxera, baina hurrengo eguneko gauean bere bila etorri ziren:
‎25 urteko erasotzaileak Bergarako polizia etxean pasa zuen gaua, eta asteartean deklaratu zuen epailearen aurrean. Hark aske uztea erabaki zuen, baina balorazio psikiatriko bat egiteko baldintzapean.
‎Enzok bere artikulu baten inguruan hitz egin nahi zuen, baina Sara ez zegoen indarrez bulegora joateko. Ospitaleko joan etorriak medio, aste batez etxean geratzeko baimena lortua zuen, eta Enzori eskatu zion, berak nahi bazuen behintzat, bere etxetik pasa zedin.
‎Nire etxea pasa duzu?
‎Bada ballet eskola bat zure gurasoen etxea pasata, izan ere.
2019
‎Hoteleko gela (1931) Floraren bakardadearen adierazle da eleberriaren lehenengo azalean agertzen den Hopperren Hoteleko gela koadroa. Gaua Adolforekin etxetik kanpo pasa eta Flora zortziak aldera etxera iristen denean, ohe ertzean esertzen da eta narratzaileak similitudo edo konparazio bat egiten du margolanarekin: Jarraian Florak alde egin behar duela eta mesedez, historiarik ez hondatzeko eskatzen dio bere Senarrari.
‎Sineskeria haiek ziotenez, erreka gurutzatuaz gero, jazarpena posibleetatik libra zintezkeen. Gero, berriro aurrera, herriko azkeneko etxea pasa eta mendira igo zen. Zein txikia zirudien handik eskolak.
‎Anek eta biok urte batzuk lehenago aurkitu genuen, gure bizitza hain miserablea izatearen errudunak akabatzeko pozoiak egiten genituenean. Eliren etxearen aurretik pasa ere egin ginen pare bat aldiz geure pozoiak motxilan genituela. Gure plana leiho batetik sartu eta pozoia Eliren janarian injektatzea zen, baina bietan ere atzera egin genuen, nik, Basagoititarren lorategian libre ibiltzen zen zakurtzarrari beldurra niolako aitzakiarekin, Anek, leiho guztiak itxita zeudela eta kanpotik zabaltzea ezinezkoa zelako aitzakiarekin.
‎Haiek eskainita popper inhalatu genuen, eta niri zorabioak pare bat egun iraun zidan. Laino hartan murgilduta, Dam plazatik abiatu ginen aireportura zuzenean, lehen ni ziztu batean amonaren etxetik pasa ondoren agur esateko aitona ez zegoeneta Arend inori ezer esan gabe. Hegazkina jauzika joan zen, Atlantikoa zeharkatu ostean, hainbat uharte ukituz; Curaçao dut gogoan, Surinameko hiriburua den Paramariboko geldialdiaz ez naiz ezertaz gogoratzen, bai ordea, Montego Bay hirian egindako geldialdiaz, Jamaikan bainengoen berriro, azken jauzia egin eta behingoz Bogotan lurreratu ginen arte.
‎Bertan, errota. Sarrera, errota etxea pasa eta ezkerretara erretenaren gaineko zubitxotik izaten zen.
‎Nire etxetik pasako zarete?
2020
‎beherapen kartak banatu zituzten, lehen bost ordenantzen botikak merkeago pagatzeko gisan. Horrela bihurtu ziren jonki gaindosiz hiltzeraino min bat arintzeko asmoz medikuaren etxetik pasatako milaka eta milaka. Erremedioak ondorioztatzen duen dependentzia gutxietsi izana leporatua zaie auzietan.
‎Abu Yousefen kasuan traktorea da. " Mertzenarioek 3.000 dolar eskatu dizkidate trukean baina ez nintzateke, inondik ere, berriz etxetik pasako. Jende asko bahitzen ari dira", azaldu du Gire Spiko gizasemeak.
‎Elsa' k, behin xoilki, gurasoen etxean pasa zuen" week end" bat Abenduaren hasieran; eta hortarako, azalpenak eman balitu bezelaxe, ipuin oso bat asmatu zuen estakuru: ganbioi baten billa joan behar izan zuela Luc' ek atzerrira, eta abar.
‎Noiz izango zenuke lanera itzultzeko aukera? Nire osasun etxeko mediku eta erizainek egunero deitu eta prozesuaren jarraipena egiten didate, ez dakit noiz izango dudan aukera bueltatzeko, oraingoz 14 egunak etxean pasa eta egunean egunekoa nola doan ikusi da. Pentsatzen dut isolamendua pasa eta berehala bueltatu dudala lanera.
‎Jokalarien artean ikasleak eta langileak daude, eta ikasleak direnak beste modu batean bizitzen ari dira pandemia. Kutsatuz gero, 15 egun etxean pasa eta kito, baina langileak direnak, aldiz, kutsatu eta 15 egun etxean pasa beharra ez da gozoa. Kirola egiteko baldintzak ere ez dira onak.
‎Jokalarien artean ikasleak eta langileak daude, eta ikasleak direnak beste modu batean bizitzen ari dira pandemia. Kutsatuz gero, 15 egun etxean pasa eta kito, baina langileak direnak, aldiz, kutsatu eta 15 egun etxean pasa beharra ez da gozoa. Kirola egiteko baldintzak ere ez dira onak.
‎" Sarek irmo salatzen du Espainiako Gobernuak eta bere justizia administrazioak ez dituztela aintzat hartu gomendio horiek. Erresuma Batuak eta Kataluniak preso asko libre utzi dituzte, konfinamendua etxean pasa dezaten", esan du Sareko Bego Atxak. " Estatu frantziarra, espainiarra eta Turkia dira preso politikoei ate guztiak itxi dizkieten estatuak.
‎Manifestazio berezia izanen da, Oihan, Asier, Luis, Unai, Juan Ramon, Gurutz eta Karlos presoen etxeak lotuko baitira. “Beraien etxeetatik pasako gara gure elkartasuna eta maitasuna adieraztera" azaldu du Mundiñanok. “Badakigu pandemia dela eta jendea gaizki pasatzen ari dela, baina espetxeetan okerragoa da egoera.
‎Etxean atera gabe egotea zer den aurretik ere ezaguna zen niretzat. Etxekoandrea naiz, eta egun asko izan dira etxean pasatakoak. Aurretik kontatu ditudan eginkizunak eginez.
Etxetik pasa zaitezke bila hona zatozenean?
2021
‎Aspertuta sentitu zen. Aurreko eguna etxean pasata, hobe zegoelakoan, azken kasuen material eta txostenak ongi uztekotan autoan lanera itzuli zen.
‎Nik behintzat banekien. Gurasoak aurretik agurtu nituen, eta lagun baten etxean pasa nuen gaua. Abokatuarekin hitz egiten saiatu nintzen, baina berandu zen.
‎Carmen Alemaniara joan baino bost hilabete lehenago izan zen Oihana Albaceten. Udako oporretan Lukas aitarengana eraman eta pare bat egun Carmenen etxean pasa zituzten Jorgek eta Oihanak. Katti ere beraiekin zen, bi urte betetzeko.
‎Antzeko egoeran dauden lagunen artean ez ziren ondorio afektiboak aipatzen, ondorio logistikoak baizik. Bataren eta bestearen etxean pasa beharreko gauak eta oporrak. Batari eta besteari eskatu beharreko baimenak.
‎Biharamunean ospitalera itzultzeko asmoa du Aintzanek. Amaren etxetik pasa nahi du lehenengo, lasaituko duen gezurren bat esatera. Iñakik Ainhoarekin gelditu duela konturatu denean, bere kolorea aldatu du, basoko animaliek egin ohi duten bezala desagertu nahi izan du, Aintzane ehizara atera delako.
‎Biharamunean ez zen tipoaren arrastorik. Etxetik kanpo pasa zuen igandea (familia bisitatzera joan omen zen). Nagorek, aldiz, euforiaren trena hartuta, musuak eta besarkada leunak ematen zizkidan, bata bestearen atzetik.
‎–Nire etxetik pasa gaitezen, pistolen bila.
2022
‎Dultzinea, andrea, ez da hau neretzako bizimodua, lur jota nago. Nahiago nire erratza eta fregona hartuta, hiru etxe pasa eta arratsaldeetan lagunekin plazetan karta jokoan aritzea. Iaurren txokolatea hartu, eta kafea Hirur Coroan.
‎Gaua, Mendoren etxean pasa zuen senargaiak. Lo kamutsa egin zuen, burua joaten baitzitzaion lagunei errateko eta galdetzeko zituen gauzetara.
‎Horrek guztiak eraikinaren zimenduak kaltetu izanaren beldur dira. Arriskurik dagoen baloratzen duten bitartean, bizilagunek etxetik at pasa behar izan dute gaua. Doneztebeko aterpea egokitu dute horretarako.
‎Lehenengo bi asteak gurasoen etxean pasa ditut. Nire erara egon ahal izateko, oinarrizko beharrak aseta edukitzeko.
‎Maiderrek, berriz, bere etxean pasa zuen itxialdia, ez zuen nahi izan elkartzerik. Argi zeukan horrela egin nahi zuela.
‎Zeri buruz hitz egingo duzu gero gainera, behin uda akituta, ea inoiz ezdakitnon egon ote zaren galdetzen badizute. Urteek, eta urteei lotutako irakurketek ematen duten egonarriarekin, ordea, eta lasai asko uda etxean pasata, kapaz izango zara egon ez zaren lekuez mintzatzeko. Batez ere Pierre Bayarden liburu ezin utilago bat, Comment parler des lieux où l, on n, a pas été?
‎Bestearekin haserretu eta etxean pasa arte gelditu zaitezkeen horietakoa. Honi aurre egin behar zaio, bestela ez da sekula pasako.
‎Richie La Fontaine hiltzera joan denean, uste dut honen etxetik pasa dela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia