Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2

2010
‎1624 urte bitarteko elebidunen %56k l2 dute euskara, beren burua erdal elebidun definitzen dute. adin tarte horretan %21, 6 bakarrik da bere burua euskal elebiduntzat jotzen duena. horrek esan nahi du, oro har, hobeto moldatzen direla gaztelaniaz euskaraz baino. bestalde, ezagutza mailak eta hizkuntzarekiko loturak (afektiboa...) erabilera ez formaletan, eta bereziki etxean, eragin nabarmena du: euskaldun zaharren %86k etxean nagusiki erabiltzen dute euskara; euskaldun berrien %89k, ostera, gaztelania erabiltzen du. gune soziolinguistikoaren arabera ere alde nabarmenak daude, ezagutzari lotuak, euskararen erabileran: 1 eta 2 gune soziolinguistikoetan, elebidunetan gehiengo zabalak gaztelania erabili ohi du euskara baino gehiago bere eguneroko bizitzan; 3 gunean hasten dira nagusi izaten (%57tik aurrera) euskara gaztelania baino gehiago erabili ohi dutenak. erabileran eragiten duten faktore horien muga estrukturalak kontuan hartuz, beraz, hizkuntza politika eraginkorra egiten jarraitu beharra dago, euskararen erabilera arian arian esparru informaletan ere indar dadin. horretarako, beste hainbat gauzaren artean, nahitaezkoa da herri aginteek elebitasunaren aldeko sentsibilizazio lana etengabea egitea (herritarren borondatearen neurrian baina konplexurik eta aitzakiarik gabe), euskara erakargarritasunarekin uztartuz eta aberastasun pertsonala, kulturala eta soziala darizkion komunikabidea eta ondarea dela azpimarratuz. ildo horretan sakonduz, giltzarria da euskarentzako arnasguneak zabaltzen jarraitzea eta euskal hiztunon erkidegoa sendotzen eta trinkotzen jarraitzea. izan ere, erabakigarria da, esaterako, euskararen bizi indarra trinkotzeko ahaleginean aurreratu daitekeena, etxetik euskal hiztun direnek euskara esparru guztietan, eta bereziki ez formaletan, ohikotasunez gero eta gehiago erabiltzen badute, horrela bakarrik izango baitira euskara adierazkortasunez, bizitasunez eta naturaltasunez erabiltzen duten hiztunak. orobat, guztiz erabakigarria da euskaldun berriek hizkuntzari eman diezaioketen bizi indarra, eskolan nahiz unibertsitatean edo zerbitzu publikoetan ez ezik familian eta lagunartean euskara erabiliz. giltzarria izango da, hain zuzen ere, guraso euskaldun berriek euskara (edo euskara ere) beren seme alaben etxeko hizkuntza izatea lortzea, 15 urte barru euskara era natural, bizi eta adierazkorragoan erabil dezaketen hiztunen masa kritikoa eta erkidegoa arrunt biderkatuko bailitzateke. hizkuntzen elkarbizitzarantz eta orekarantz urratzen ari garen bidea zabaltzeko eta sendotzeko, hazi beharra dugu ezagutzan. gizarte elebiduna eraikitzeko herritar elebidunak behar ditugu, jakina. baina alferrikakoa dugu, euskararen bizi indarra areagotzearen ikuspegitik, euskaraz dakitenen kopurua haztea, benetan hiztun direnen erkidegoa sendotzen eta trinkotzen ez badugu, hiztunen euskararekiko lotura naturala sendotzen ez badugu. eta horren ondoan, aipamen bat behar beharrezkoa dugun elebitasun pasiboaren gainean. eaeko 30 adin tarteko herritarren %42 erdaldun elebakarra da. ameskeria hutsa da uste izatea horiek, edo horien parte handi bat, euskaraz han eta hemen normaltasunez jarduteko neurrian euskaldunduko direla. hori ameskeria den bezala litzateke, ordea, utzikeria galanta horiek guztiak erdaldun elebakar izatera kondenatzea. gutxienez euskaraz ulertzera irits daitezen estrategiak bultzatzearekin denek lukete zer irabazi:
2014
‎Azpeitiarrek etxean nagusiki erabiltzen duten hizkuntza euskara da 2011ko datu horien arabera. Herritarrak euskararen erabilerarako ezinbestekoak diren ezaugarri nagusien jabe dira:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia