|
Dena den, beste lagun batzuk ezagutzen genituenez eta hauek erdaldunak zirenez, ezin genuen euskaraz hitz egin haiek aurrean zeudenean, egokia iruditzen ez zitzaigulako. Euskaraz hitz eginez, euskara bultzatzen genuela oso garbi geneukan, ikastolan jasotako hezkuntzagatik baina
|
etxean
jasotako hezkuntzagatik ere bai(...) Zangotzan zailagoa da euskaraz aritzeko giroa aurkitzea eta egun asko nabaritzen dut, nik beste esperientzia oso ezberdinak bizi ditudalako nire klasekoekin edo Iruñeako lagunekin alderatuta. iruñerria eta hortik beherako hiriak oso erdaldunak dira (atarrabian %15 inguru euskaldun; barañainen, berriozarren, burlatan, iruñean, lizarran eta zizur nagusian %1... eskolan dena euskaraz, etxean ezer ez edo apurtxo bat, kalean deus ere ez, lagunekin oso gutxi... hau da, gazte askorendako euskara bizipen etena edo ez jarraitua izan da, bizipen atomizatua eta batzuetan, eskolara mugatua. hori horrela izanda, euskara eremu akademikoari lotzen diote hala bizipenetan nola erabilera ohituretan. zenbait aldiz, gazteek beraiek aitortuta, eskolan baizik ez dute erabiltzen, eskolatik kanpoko harreman guztiak (familia, lagunartea, aisia...) erdaraz eratu dituztela. iruñeko gazte batek dio euskara beretako hizkuntza akademiko hutsa dela, ez dagoela bere sustraiari edo familia jatorriari lotuta, kosta egiten zaiola, euskaraz deseroso sentitzen dela. euskaran deserrotutako hiztuna dirudi, ingurune erdaldunean hazita euskaran gozatzeko aukerarik izan ez duena. gazte horren frustrazioa hunkigarria da, areago ere jakinda bere ikasbidean euskarari behingoan bizkar eman beharrean, unibertsitatean euskaraz ikasten segitzea hautatu zuela. gazteek inguru soziolinguistikoaren eragin erdalduntzaile ikaragarria jasotzen dute. zail zaie euskara erabiltzea. gazte euskaldun horietako anitz nolabaiteko euskaldun ezinduak dira, erdal inguruak berak ezinduak, inguruak ez baitie bide eman euskara normaltasunez erabiltzeko eta horretara ohitzeko. ingurune erdaldunetan erdara beharra eta ohitura da, gizarte araua orotan. euskaraz egiteko aldiz, aukerarik ez, ohiturarik ez eta ondorioz, anitzetan, erraztasunik ere ez. euskararen erabilera kuantitatiboki ez nahikoa eta kualitatiboki arlo bakarrekoa (akademikoa, eta ez arlo askotarikoa) izatearen ondorioz, euskara erabiltzea kosta egiten zaie gazteei. euskara ez da haien adierazpide osoa izaten eta ez ohi dute bat batean egiten. adinkideekiko harreman informaletan (anai arrebekin edo lagunekin) erdaraz egiteko ohitura ezarrita dute. erabiltzeko zailtasunak eta adierazmen nahikoa mugatuta dute euskaraz. horren jabe izanda, haien euskararen kalitateak kezka ematen die eta ziurtasuna kendu. hobetu beharrari egiten diote aipu behin eta berriz. kasuren batean horixe da, hain zuzen, unibertsitatean euskaraz ikasten (nafarroan euskaraz egin daitezkeen bi titulazio bakarrak) segitu izanaren arrazoia:
|