2000
|
|
AHANTZI egin zait lehen erraitea ezen korridako ikusleen artean ez genuela aitona Nikolas izan. Izan ere, alde batetik, bere erreuma hura zuen, gero eta handiagotzen ari zitzaiona —zenbatenaz festatik hurbilago, hainbatenaz handiago eta jasanezinago, egia erran, jelosiaren eraginagatik edo—, baina bazuen, bertzetik, barrenean halako ezinegon bat, bertze mota batekoa, bere iraganarekin eta
|
etxeko
iraganarekin lotua zegoena, edo egon zitekeena, eta bakean uzten ez zuena, bertze nonbait ere aditzerat eman dizudan bezala eta aitzinago ere hobeki ikusi ahal izanen dugun bezala.
|
|
Izan ere, erran berri dizut ezen, gogoratzen dudan neurrian, sentitzen zuena erraiten zuela aitona Nikolasek eta erraiten zuena sentitzen: ez zuela deus ere gordetzen, alegia, eta zen bezalakoa onartzen zuela
|
etxeko
iragana... nahiz eta ez nagoen oso segur, zeren eta iragan hark bere kontradikzionea baitzuen, kontzientzian barrena itzal bat bezala luza zekiokeena, eta uste dut ezen itzal hark ere egitekorik aski eman ziola, ez dakit bizitza osoan, baina bai bizitzaren azken aldian. Eta segur nago eta gero eta segurago nago ezen itzalpean nahi izan zuela itzal hura, baina ezin izan zuela, halako suertez, non itzalak itzali baitzuen aitona bera ere, finean.
|
|
Zeren, aitona Nikolas ez bezala, zeina entseiatzen baitzen, ororen buruan,
|
etxeko
iragan ilun haren ulertzerat eta onartzerat, aitak ezin ikusi zuen eta, ezin ikusi zuelako, haren estaltzerat entseiatzen zen nola edo hala, egunez egun lantzen ari zen bere bertze iduri haren bidez. Halakoa baitzen aita guztian, iduria izanaren gainetik balu bezala. Eta, nola bere iduria jauregikoa ere zen, hala hartzen zituen jauregiko sehiak ezin zorrotzago eta arautzen zituen haien harremanak ezin hertsikiago, orain dela guti erran dizudan bezala, baita gizon eta emaztekien arteko bertze harreman haiek ere, gizon emakoien eta emazteki gizakoien jokamoldea gaitzesten zuela:
|
|
Baina behin baino gehiagotan erran dizut, halaber, ezen bazuela aitonak barrenean itzal bat eta halako ezinegon bat, bertze mota batekoa, bere iraganari eta
|
etxeko
iraganari lotua zegoena, bakean uzten ez zuena eta barrendik jaten zuena, eta luzeago mintzatu nahi nizuke horretaz.
|
|
Hura zen primua eta herederoa, eta ni kateko bigarrena, eta bazirudien ezen naturaleza bera ere ados zegoela ordenamendu harekin, nor bere mailarako eta bere gradurako predestinaturik balego bezala, zeren mutil sendoa baitzen hura, harroin baten antzekoa, ni mehea eta arina nintzen bitartean; edo, bertzela erranik, enborra eta zentroa zen Mattin, eta ni adaska eta bazterra; hark zituen indarra eta boterea, nik hitza eta behakoa; hark bere bizia bizi zuen eta begi guztiak zituen gibeletik, eta ni begi haiei beha eta bizitzari beha bizi nintzen. Baina, naturalezaren partehartze badaezpadako hartaz gain, aitak edo amak, edo
|
etxetik
iragan ziren hiru prezeptoreek ere —don Frantziskok, jaun Marcelek eta aita Bartolomek, nork bere denboran— noiznahi den oroitaraziko ziguten, bertzenaz ere, ezen moduak eta moldeak zaindu eta guardiatu beharra zegoela, eta tratu hartan beti emanen zioten anaiari lehentasuna, bietan lehena zelako, Urbiain go hurrengo jaun eta markes balizko. Eta ni, ohitu egin nintzen azkenean... baina ez zailtasunik gabe.
|
2009
|
|
Jauregi batean bizi zen, bai, baina merezi ote zuen horrelako izenik, baldin eta jauregiaren hormek ez fantasmarik ez ezer berezirik gordetzen ez bazuten, ez drakularik ez banpirorik? ez
|
etxekoen
iraganean piratarik. Eta, jakina, benetakorik ezean, etxean izara bat hartu, eta batetik bestera ibiltzen zen, uuuuu eta uuuuu!
|
|
Berak, baina –Domingok–, zer eskain zezakeen, ordainean, zer historia gogoangarri? Jauregi batean bizi zen, bai, baina merezi ote zuen horrelako izenik, baldin eta jauregiaren hormek ez fantasmarik ez ezer berezirik gordetzen ez bazuten, ez drakularik ez banpirorik... ez
|
etxekoen
iraganean piratarik. Eta, jakina, benetakorik ezean, etxean izara bat hartu, eta batetik bestera ibiltzen zen, uuuuu eta uuuuu!
|
2015
|
|
–Serendipity!? esan zuen Lertxundi idazleak horra bizitzera joan zenean,
|
etxearen
iragan lustreduna ezagututa. Dena dela, herentzian jaso ez baina lantzen duenarena da hemen asaba zaharren ortua, eta Anduk ondo irabazia du, kanpoko ongarrien laguntzarik gabe, baratzezainaren titulua.
|
2023
|
|
Izualdi haiek arrastoa utziko dute.
|
Etxeko
iraganeko aztarnak beti azaltzen dira gero, itsasbeheran arrokak zelan.
|