2015
|
|
euri handia zela-eta, etxetik irteteko eran zegoenik ez zuen ematen. Ni
|
etxetik kanpo
nengoela, desira haren eraginez, neure senetik irtenda nengoen eta lantzak bular aurrean jar balizkidate ere, aurrera joko nukeela iruditzen zait, zenbat errazago ura gorabehera. Elizara iristean liluramendu handiak eman zidan:
|
|
7 Esan dudan andre haren
|
etxean
nengoela, beharrezkoa zen arretaz egotea eta gogoan izatea betiere bizitzako gauza guztiek beraiekin zekarten huskeria, oso estimatua eta oso goretsia nintzelako eta gauza ugari zirelako haiei loturik geratzeko, neure buruari begira egonez gero; baina benetako begi ona zuenak begiratzen ninduen, ni bere eskutik ez uzteko?
|
|
Baina etxetik irtetearen oker hau, ni neu izan arren gehientsuen irteten zena, jadanik handia zen niretzat; izan ere, nagusiek pertsona batzuei ezin zieten ezezkorik eman eta hauek gogoko zuten ni beraiekin egotea, eta, ekin eta ekin egiten zietenez gero, azkenik joateko agintzen zidaten. Eta horrela, agindu ahala, nik monasterioan gutxi egon ahal izaten nuen, alde batetik deabruak berea egingo zuelako ni
|
etxean
egon ez nendin, bada, nirekin harremana zuten haiek irakasten zidatena nik etxeko batzuekin partekatzen nuen eta on handia egiten zen.
|
|
Beraz, jakin zuenean, harekiko tratua erosoagoa izan zedin, niri ezer esan gabe, nire probintzialaren baimena lortu zuen bere
|
etxean
egon nendin zortzi egunez; eta han eta eliza batzuetan hitz egin nion askotan hemen izan zen lehenengo aldian, eta geroago aldika aldika sarri izan nintzen harekin. Nik neure bizitzaren eta otoitzean nuen jokaeraren kontua eman nionez gero, eman ere ahal nuenik eta argien, hori beti izan baitut nik, hau da, nire arimako gauzak tratatzen nituen haiekin argitasun eta egia osoaz jardutea; lehen mugimenduen berri ere haiei jakinaraztea nahi nukeen, eta duda mudako gauzak eta susmoa pizten zutenak nik neure aurkako arrazoiekin agertzen nizkien; beraz, azpildurarik gabe eta ezer gorde gabe agertu nion neure arima.
|
|
Jaunak nahi izan zuen ni andre alargun baten adiskide izaten hastea; handikietakoa zen eta otoitzari emana, beraiekin harreman handia zuena. Bere aitor entzulearekin konfesarazininduen, eta haren
|
etxean
egon nintzen egun askoan. Gugandik hur bizi zen.
|
|
Gutxi laguntzen dit horretarako asti gutxi izateak, eta horrela Haren Maiestateak egin behar izaten du; izan ere, komunitatearekin ibili beharra dut eta beste zeregin askotan (orain hasieratan dagoen
|
etxean
bainago, gero ikusiko denez), eta honela sosegu gabe idazten dut, tarteka marteka, eta hau nahiko nuke, Jaunak espiritua ematen duenean, erraz eta hobeki jartzen baita: badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere.
|
|
Honek Jaunari ekin eta ekin egitera bultzatzen ninduen joaten utz ez ziezadan. Asko pozten ninduen joateko nintzen lekuan Jesusen Lagundiko
|
etxea
egoteak eta, hemen nengoen bezala agintzen zidatenera egon behar nuenez gero, nolabaiteko ziurtasuna izango nuelakoan nengoen.
|
|
Urte batzuk geroago, 1561.aren amaieran, eskatu zion beste aitor entzule batek, aita Pedro Ibáñez domingotarrak, bere bizitza espiritualaren kontakizuna egin zezala. Idazketa hau, kapituluetan bereizi gabekoa, 1562ko ekainean burutu zuen, Luisa de la Cerdaren Toledoko jauregian, emakume honen
|
etxean
baitzegoen nagusien aginduz. Testua García Toledo domingotarrari eman zitzaion.
|
|
8 Askotan, fundazio honetan pentsatzen dudanean, harri eta zur uzten naute Jainkoak erabiltzen dituen bitartekoek; pertsona aberatsak Toledon zehar hara eta hona ibili ziren bila ia hiru hilabetean, bi baino gehiagoan behintzat, ez bainaiz ongi gogoratzen? eta, han
|
etxerik
egongo ez balitz bezala, ez zuten egundo ere aurkitu ahal izan, eta gero etorri zen gazte hau, aberatsa ez zena, oso txiroa baizik, eta hona non Jaunak nahi duen beronek aurkitu dezala; eta Alonso Alvarezekin hitzarmena eginda egonik fundazioa zailtasunik gabe egin zitekeenean, hitzarmenik ez izatea, oso bestera baizik, fundazioa pobretasunean eta zailtasun artean egina izan zedin....
|
|
Gauetan hotz pixka bat sentitzen zen, benetan egiten zuen-eta; baina burusiaz eta geure marregazko kapekin berotzen ginen, askotan emendioa egiten baitziguten. Ezinezkoa dirudi, hain maite ninduen andre haren
|
etxean
egonik, halako pobretasuna izatea. Ez dakit zergatik; Jaunak bertute horren ona proba genezala nahi izan zuela, besterik ez.
|
|
6 Guztian men egiten diot Erromako Eliza Ama Santuak ontzat duenari, eta zuon, ene ahizpa eta alaba zaretenon, eskuetara iritsi orduko, jakintsu eta pertsona espiritualek ikusiko dutelako erabaki sendoa dut. Jaunaren izenean ematen diot hasiera, haren Ama aintzatsua laguntzat hartuz, duin ez naizela ere haren jantzia baitaramat soinean, eta san Jose neure aita aintzatsu eta jauna, beraren
|
etxean
bainago; moja karmeldar oinutsen monasterio hau haren izenekoa da, eta hari egindako otoitzengatik etengabeko laguntza hartzen dut.
|
|
Benetan, sinestezinekoa dirudi gertatu dena. Nik neuk medikuagandik eta
|
etxean
zeudenengandik jakin ez banu, kaskarra naizenez, esaten dena gehiegikeria dela pentsa zitekeen.
|
|
17 Haserretu egin zen harekineta gainerako guztiekin, abitua utzi ondoren bere
|
etxean
zegoela ere haiek gorrotatzeraino; moja gaixoak oso kezkaturik zeuden, horregatik nik eginahalak egin nituen, prelatuei eskatuz, fundazioa handik kentzeko, Segovian beste fundazio bat eginez, geroago esango denez; hara igaro ziren, printzesak eman zien guztia utziz, eta hark ezer gabe onartzeko agindutako moja batzuk beraiekin eramanez. Mojek beraiek ekarritako ohe eta gauzatxoak eraman zituzten, bertakoak nahigabe handiz utzirik.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza honek aurrera eraman ditzala, etxe ona izatea edo ez, gorabehera gutxikoa baita; alderantziz, atsegin handia da geure buruak handik kanporatuak izateko arriskua dugun etxean ikustea, munduko Jaunak ez zuela etxe bat ere izan gogora ekarriz. Geurea ez dugun
|
etxean
egote hau, fundazio hauetan ikusten denez, behin baino gehiagotan gertatu zaigu; eta egia da ez dudala ikusi sekula ere mojarik nahigabez horregatik. Jainkozko Maiestateak nahi beza ez dakizkigula falta izan betiko bizilekuak, bere mugagabeko ontasun eta errukiagatik.
|
|
Hari hau esan ondoren, azkar ibili nintzen hara pasatzeko, ez dakit zer eskriturak burutu arte han eduki nahi gaituztelako abisua eman baitzidaten. Eta horrela,
|
etxean
zegoen bizilagun bat joana ez bazen ere, hura handik ateratzeko ere lanak izan baikenituen, gela batera joan ginen. Gero esan zidaten oso haserre zegoela horregatik.
|
|
2 Toledon zen andre bat, Medinaceliko dukearen arreba; ni haren
|
etxean
egona nintzen nagusien aginduz, San Joseren fundazioa dela-eta luzeago azaldu nuenez; maitasun handia hartu zidan, eta horrek izan behar zuen egin zuena egitera iratzartzeko bideetako bat; askotan, bide hauetaz baliatzen da Haren Maiestatea, guri, etortzeko denaren berri ez dakigunoi, fruitu gutxikoak iruditzen zaizkigun gauzetarako. Andre honek entzun zuenez gero, nik monasterioak fundatzeko baimena nuela, ekin eta ekin hasi zitzaidan Malagon izeneko bere herrixka batean egin nezan fundazio bat.
|
|
11 Ni Guiomar anderearen
|
etxean
nago arazo hauetan guztietan, eta poz pozik nago berorri buruz hitz egin didatenekin gehiago egoteaz. Eta pozago nagoela diot, izan ere, gertatu da andre honen alaba bat, gure etxean moja dagoela?
|
|
4 Hemen dago aita frai Hernando del Castillo. Éboliko printzesa Madrileko bere
|
etxean
zegoela esan zuten; orain Pastranan dagoela diote. Ez dakit zein izango den egia; bata izan nahiz bestea izan, oso ona da berarentzat.
|
|
Jaso nuen berorren gutuna eta Salinas kalonje jaunarekin hitz egin nuen, berorrek dioen Luis Osorio jaunaren etxeaz. ...oela eta alde guztietatik goi mailakoak ez diren jendez inguratua; berorrek errentan hartu badu, ez dago zer esanik, besterik ezean, berorrek dioenez, igaroko ginateke hara; baina, oraindik hartu ez badu, gelditu bedi eta ez beza har, harik eta guretzat auzokide egokiagoez inguratua den besterik dagoen ikusi arte; batez ere La Pueblan Frantzisko Burgosen edo Agustin Torquemadaren edo hauen antzeko
|
etxeen artean
balego, gauza handia litzateke.
|
|
6 Argi ibil daitezela, mesedez, ezerez dena asko dela uste duena
|
etxean
dagoelako. Eta esan biezadate nola dagoen moja gaixo hori, eta nola dagoen Cuevasko aita priorea.
|
|
Bihar doa posta garraioa eta ez nuen berorri idazteko asmorik, ez zelako gauza onik esateko. Gau honetan, atea itxi baino pixka bat lehenago, esan zidaten azkenik
|
etxean
zegoenak ontzat eman duela gu hara aldatzea etzi, hau da, Felipe eta Santiagoren egunean; beraz, horrek esan nahi du Jaunak honezkero sufrimenduak arindu nahi dituela.
|
|
Guztia dator norberak eskatuta bezala. Hau
|
etxeari
dagokionez.
|
|
4 Tostadori dagokionez, oraintsu fraide bat etorri zen eta Bartzelonan utzi zuen martxoan, eta bere agiri bat dakar (bera hemengo komentukoa baitzen) eta Espainia osoko bikario nagusi jartzen da. Cota atzo etorri zen; Jeronimo jaunaren
|
etxean
dago ezkutaturik, frai Agustin Juárezen zain gaur etorriko baita, diotenez. Lehenengo bi gauzak ziurrak dira, nik neuk ikusi bainuen agiria eta badakit beste hau hemen dagoena.
|
|
Frai Pedro Hernándezek Gizakundeko monasterioan gauzatu nahi zuen guztia, frai Anjelen eskuz egiten duen, eta berak urrunetik jarraitzen zuen, horratik, bisitari izateari eta bere zeregina betetzeari utzi gabe. Beti etortzen zait burura probintzial horrek, berorren
|
etxean
zeudenean, berorren agurgarritasunarekin egin zuena, ez bainuke nahi, ahal izanez gero, hari eskertu gabe gera dadin. Kexu dira, berorren aitatasuna aita Joan Ebanjelariaren esanera ari dela eta; egoki da baita gogoan izatea ez garela hain perfektuak, batzuen eta besteen aldeko eta kontrako joerarik ez sentitzeraino, eta guztiari begiratu behar zaio.
|
|
Benetan pena eman dit nola irten zaion dena atzekoz aurrera, han bere ondoan ninduelako poz eztitan zegoenean, gauza batzuetarako nire premia baitu. Gogora ekar beza ea
|
etxean
zeuden pieza horiek, etorri ginenean, eta esan Gabrielari ea gogoratzen den non jarri nituen, eta gomendatu Jainkoari ager daitezen.
|
|
6
|
Etxeari
dagokionez, nik konfiantza osoa dut Antonio Ruizengan, eta ez dut uste laguntzeko inor dutenik; askoz ere hobeki nago hemen; hori horrela da gauza askorengatik; han, ordea, nituzke egin ez baliatu; gainera, gaixorik ikusteak pena emango lidake, eta gure Jaunari gomendatzeko hobeki nago. Hemen guztiek egiten dute.
|
|
6 Ni, ene aita, neure arrazoibideetatik ari naiz, horretan saiatu beharra denez gero, hiriarekin urratsak eman behar badira, hobe da urrutitik eta astiro negoziatzea; zortzi egunean egitekoa ez denez gero, ezta, beharbada, hilabetean ere, fundatzaile gaixo bat laiko baten
|
etxean
egotea, oso nabarmen gerta daiteke, eta hobetzat dut orain legoa askoko bidea egin eta hona itzultzea, gerta daitezkeen eragozpenei aurre egitea baino. Jainkoak hau nahi badu, horrela leunago joango da, eta hori egingo da, deabruak nahi ez badu ere, baina ez indarrez.
|
|
Askoz hobeki egon arren, ez nago asko idazteko eran, kalte handia izaten baitut gero; hala ere, lehen nola nengoen kontuan hartuz, handia da hobekuntza, Jainkoari eskerrak. Hark ordain biezazkio idazten dizkidan berri onak; niretzat oso onak izan dira, behintzat
|
etxeari
dagozkionak, oso pozgarri baitzait atseden hartzen ikustea. Hemen eskatu eta eskatu egin diot Jaunari, eta horrela gogo onez emango ditut berri onak.
|
|
6 Aita ona izan du Pardotarrak berorrengan. Berak dio oraindik ez duela sinesten
|
etxean
dagoenik. Jainkoa gorestekoa da duen poza.
|
|
8 Nire nebaren
|
etxean
dago; Arandak oso ongi tratatzen du. Jainkoa izan dezala lagun, arranguraz geratzen bainaiz, bide zatirik txarrena izan arren honaino ongi etorri bazen ere.
|
|
7
|
Etxeari
dagokionez, pena hartu dut; izan ere, pena hartzekoa da inork ez sentitzea haren egoera, bizi izateko balio ez duten eraikinak egin baitituzte eta bi gela amaitzea nahiko nuke eta inguruan itxitura jartzea, une honetan gehiagorako egon ezik, dena hondaturik gera ez dadin, han hobeki egongo baitira (gaizkien egonik ere) oraingo honetan baino. Berorren aitatasunak idatz biezaio.
|
|
4 Nik neure iritzia adieraziz idatzi nion eta zein maite zuen berorrek eta, alderantziz, poztu egin behar litzatekeela Cimbrónek berorri zegokiona egiteaz, eta eginahalak egin nituen berori kontenta zezan, eta bidal ziezazkion diruak berorrek eskatuko balizkio, nor bere
|
etxean
egon ohi delako hobekien; beharbada, Jainkoak eratuko zituela gauzak horrela hari errua egotziz eta Perálvarez errugabetzat joz. Txarrena da uste dudala hona etorriko dela eta alferrikakoak izango direla etor ez dadin egin ditudan ahalegin handiak.
|
|
Hau ez zidan esan berorren jauntasunari idazteko; nuntzioagandik jakinean egongo zela uste izango zuen, beharbada. Berorren jauntasuna gauza guztietan kontentatzeko gogoa zuela konturatu nintzen, eta horrek poz handia eman zidan; era berean poztuko naiz, hala nahi badu, elizgizon hori berorren jauntasunaren
|
etxean
egoteaz.
|
|
2
|
Etxeari
dagokionez, oso ongi deritzat Diego Ortizek egin nahi duenari eta agertzen duen egitasmoari; etxe hori erosten badu, oso ongi egingo du, eta berari guri baino hobeki doakio baldintza hori: etxea guri ez kentzeko baldintza ez betetzea.
|
|
2
|
Etxeari
dagokionez, oso ongi deritzat Diego Ortizek egin nahi duenari eta agertzen duen egitasmoari; etxe hori erosten badu, oso ongi egingo du, eta berari guri baino hobeki doakio guri etxea ez kentzeko baldintza hori ez betetzea. Ez dadila kezkatu berori hark pena izaten badu, beti izaten baitu.
|
|
–egur hondakinik ere ez geneukan sardina bat erretzeko? Ezinezkoa dirudi, hain maite ninduen andre haren
|
etxean
egonik, halako pobretasuna izatea. Baina gutxi iraun zuen (pobretasun handi honen alaitasunak)?.
|
|
Maria San Joserenak ezabatu egin zituen autografotik Sevillako bere
|
etxeari
zegokiona eta, moja gaixo hori?. –
|
|
Serrano kalonjearen
|
etxean
daude (Fund. 29, 7).
|
|
Tamayoren
|
etxearen ondoan
dagoena esan nahi du.
|
|
Beatrizek hartu izan du ostatua Gizakundeko monasterioan; Pedro Álvarez Cimbrónen
|
etxean
egongo da, Teresaren eta Lorentzo zenaren adiskide mina.
|
|
7...
|
etxeekin
dagoen aukera eskasaz, esaten dutenean aurkitu ezik, monasterioaz zer egingo den ez dakitela geratuko gara eta erosteko duten dirua gastatzeko arriskua handia da. Azken batean, Kristobal Juárezengandik ez alde egiteko idatzi diet berori hara joan arte, berorren agurgarritasunak ikusiko baitu zer den egokien dena.
|
|
1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin eta gorde biezat. Jakin beza, dagoeneko
|
etxean
gaudela eta etxea janzten eta egokitzen presa hartzen dugula. Haren Maiestateak egin beza guztia ongi buka dadila, eta bertan geratzeko baimena izan dezagula, eta jartzen dizkiguten gainerako baldintzek ez gaitzatela eraman etxea bertan behera uztera.
|
|
Pozten da Ávilan bere osaba izeben
|
etxean
dagoelako.
|
|
25 Goretsi bihotzez Jauna, ene alabak, deabruak eginahalak eginda ere, beren
|
etxeetan
daudenak bezainbeste engainatu ezin duen tokira ekarri zintuztelako; izan ere, badira zenbait arima, zerura hegan egiteko ezer ez zaiela falta ematen dutenak, gauza guztietan perfekzio bidetik doazelako beraien ustez, baina ez dago haiei ulertzekorik; izan ere, monasterioetan ez dut ikusi sekula ez direla konpontzen elkarrekin, han ez dutelako egin behar nahi dutena, agintzen zaiena baizik.... Hemen, ordea, Jaunari poz eman nahi diotelako egiaz ongi konpondu nahi baluteere, ezin dute; izan ere, azken batean, gogoak ematen diena egiten dute, eta noiz edo behin bere borondateari kontra egiten badiote ere, ez dira trebatzen hainbeste hildura kontuan.
|
|
7 Gero iruditu zait egoki izango dela munduak ematen duen bakeaz eta geure sentsualitateak ematen digunaz zuei pixka bat hitz egitea; izan ere, nik esango dudan baino hobeki idatzirik leku askotan egon arren, beharbada, ez duzue liburuak erosteko modurik, pobreak zaretelako, eta haiek limosnaz nork emanik ere ez duzuelako; eta hau
|
etxean
dago eta era batera ikusten da.
|
|
Hau, ordea, oraintxe gertatzen da eta egi egia da, eta ez dago zertan joanik bila urrunagoko beste alde batera; berezko berotasunak ogiaren akzidenteak desegiten ez dituen bitartean, Jesus ona gurekin dagoela dakigunez gero, hurbil gaitezen Beragana. Bada, munduan zebilenean, beraren arropak ukituz besterik gabe gaixoak sendatzen bazituen, nola jarri zalantzan, fedea badugu, nire hain barruan egonik mirariak egingo dituenik eta eska diezaioguna emango digunik, gure
|
etxean
baitago. Eta Haren Maiestateak ez du gaizki ordaintzen ostatua, harrera ona egiten badiote.
|
|
Eten su hau, Jauna, nahi baduzu zeure esku duzu-eta. Kontuan izan oraindik munduan dagoela zure Semea; haren lotsagatik, amai bitez gauza hain itsusi, nazkagarri eta lohiak; haren edertasun eta garbitasunagatik, ez du merezi halako gauzak dauden
|
etxean
egotea. Ez ezazu egin, Jauna, gugatik, ez baitugu merezi; egin ezazu zeure Semeagatik.
|
|
Lehen idazketan honela jarraitzen zuen: Haren Maiestateak nahi beza gure
|
etxetik kanpo
egon dadila beti [ohore kontua], orain dagoen bezala; Jainkoak gorde gaitzala ohore puntuak dauden monasterioetatik, haietan sekula ere ez baitzaio ohore handirik eman Jainkoari. Jainkoarren!
|
|
8 Eta izan gogoan, ene adiskideok, orain esan nahi dizuedan abisu hau; izan ere, askotan aurkituko zarete beste bi ahalmen horiez baliatu ezinik: arima baretasun handi handian egotea gertatzen da, eta adimena hain gora igoa, non ez baitirudi hura bere etxean gertatzen denik; eta, horrela, badirudi besteren
|
etxean
dagoela ostatuz eta egoteko beste ostatu batzuen bila ari dela, orain dagoen hark ez baitu asetzen, aldatu gabe modu berean egoten ez dakielako. Beharbada, hau nigan gertatuko da soilik, eta besteengan ez da horrelakorik gertatuko.
|
|
5 Mutil bat morrontzan sartzen denean bezala da; guztian bere jauna pozik edukitzeko ardura du. Baina hau, zerbitzariari, bere
|
etxean
dagoen eta zerbitzu egiten dion bitartean, jaten ematera beharturik dago, ez beretzat eta ez harentzat nahiko ez daukan pobrea ez bada behintzat. Hemen ez dugu kasu hori; beti da eta izango da aberatsa eta ahaltsua.
|