Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2005
‎Arreba bisitatzera joan nintzen goiz hartan jadanik ez ziren herriko etxe bloke bakarrak, baina bai ondoen kokatuak, elizaren eta ibaiaren artean. Herrian azkar samar sartu nintzen eta, etxebizitzaren atzean beti erdi hutsik egoten zen aparkaleku erraldoia zegoen arren, arreba eta ilobak bizi ziren kaletik igaro nintzen astiro astiro eta autoaren gurpil bi espaloira igota portalaren aurrean utzi nuen.
2006
‎Mila eta berrehun kiloko harritzarra galtzadearen mutur baten parau eben, etxe zahar eder bi eraitsi barri dabezan aldean, zubiko gurutzearen eta monolitoaren parean. Urigintza zinegotziaren ustez herria modernizatze bidean sartuta egoan bete betean, etxe bloke eta adosatuen artean ez egoan lekurik iraganeko anakronietarako. Laster probalekua eta 1929an altzau zan plazako frontoi zaharra izango ziran iraganaren oroigarri bakarrak.
‎Baina Komenio kalean ez ezik, herriko beste gune batzuetan ere jarriko dituzte lur azpiko zabor edukiontziak. Victoriano Gallastegi alkateak esan digun moduan," alde zaharrean oraindik erabakitzeke dugu non gehiago jarri, baina etxebizitza berriak egiten dituzten gunetan jarriko dituzte, adibidez, Ibargarai kalean, Ertzaintzaren parean egiten ari diren etxe bloke berrietan".
2007
‎15 eta 90 kW arteko potentziekin, erantzun egokia lortzen dute etxe bakanetarako. Neurri handiko pellet galdarak, berriz, etxe blokeetarako, erabilera industrialetarako, nekazaritzako erabileretarako, berotegietarako eta abarretarako diseinatuta daude. Galdara horiek 100 eta 3.000 kW arteko potentzia dute.
2008
Etxe bloke hauek guztiak ijitoenak dira, ala nahastuta
‎Sotaren yate izenik ezagunena, ordea, Azkuek sortu zuen 1898an: Goizeko izarraIndatzu Goikoa117 Bilboko Gran Vian 1926 aldera Sotak sorturiko etxe blokearen hiru portalei(, Indatzu Erdikoa eta Indatzu Bekoa), zein Getxon sorturiko Ondategi auzuneari ere (1930etan), Azkuek jarri zien izena118 Tartean, Azkuek izendatu zuen baita Sotak Areetako pinadi paraje batean 1907 aldera sorturiko txalet berria ere: Lertegi, urte batzuk lehenago Victor Txabarrik handik gertu eraikitako El Pinar txaletari ihardespena emanez119 Lertegi/ El Pinar izenetan, Sotaren ideologia abertzale euskaltzalearen eta Txabarriren ideologia dinastiko espainolistaren arteko kontrajarpena ikus badaiteke ere, ez da pentsatu behar euskal izendapenak nazionalismo politikoari erabat loturik zeudenik.
‎Hirigintza Sailetik esandakoaren arabera, “hobekuntza da hori Egitamu Orokorrari dagokionez, izan ere, Egitamuan aurreikusita zegoen guztira 82 etxebizitza eraikitzea eta gainera, etxebizitza horiek guztiak izango lirateke promozio librekoak eta dentsitate txikikoak, hau da, txikiak. Orain, berriz, plan partzialean planteatu dutena da etxeen blokea handitzea eta etxebizitza gehiago sortzea, batzuk, gainera, tasatutakoak”.
‎Dagoeneko hondea makinak sartu dira etxebizitzak egingo dituzten lursailean. Hiru etxe bloke egingo dituzte eta gutxi gorabehera 18 hilabete dituzte lanak bukatzeko.
2009
‎Buruarekin kasu egin nion. Aizarnakoa zen izatez, baina urteak zeramatzan nire gurasoen etxe bloke berean bizitzen, Azken Portun.
2010
‎Eraikigarritasun aprobetxamendua bi etxe bloketan batzean, hasiera batean planteatzen ziren hiru etxe blokeen ordez, espazio publiko zabalagoak lortzen dira.
‎ditugu. Loiolako ibilbidearen irudia etxe bloke isolatuen etxebi zitza libreek osatzen dute, 14 etxebizitzako eta 4 solairuko blokeak hain zuzen ere. Donostiako Frantzia pasabidearen
2011
‎–Hogei mila pezeta gehiegi da, erran zuen, begiak etxe bloke berrietan josita. Bururatu zitzaion etxe haien klonak Madrilgo karrika edo Pekingo auzune batean aurki zitezkeela.
2012
‎Auzo horietan auzotarren bizi kalitatea lehenesten omen zuen diseinu «modernoa» aukeratu zuten, jakina hiriko politikari eta arkitektoentzat «modan» zegoen eredu funtzionalista zen aukera modernoena. Hau da, zabalera handia, kale zabalak, berdegune ugari, etxe blokeen arteko tarte zabalak. Hirigintza trinkoaren ordez, zabalera handiko eta dentsitate baxuko eredua (36 etxebizitza/ hektarea).
2013
‎Norbere pentsamoldeari zentzua ematen dion lurra zaindu, usaindu. Ezberdina defendatu, lur bakoitzeko etxe modua, etxe bloke uniformatzaileen garaian. Heidegger eta, bide batez, Pablo Sastre.
‎Auzo zaharreko alderik zaharrenean ibili naiz paseoan, Los Molinos kaleko nire jaiotetxetik Adurtza kalera abiatu naiz eta handik Heraclio Fournier eta Zumakera kaleen arteko pasabideetan barruratu. Langileentzat egindako etxe blokeen umiltasuna lorategiz eta plazatxoz hornitzen da hemen eta hala, aldameneko trafiko eta autoetatik nolabait bakartuta, irlatxoen itxura hartzen dute zoko hauek, giro gorde, ia intimo batez babestuta daude. Arratsaldeko giroa epela da baina ez dago inor, hala ere, kale horietan, ez dago aulkirik atarietan, ez garai bateko hitz asperturik, haur jolasik edo builarik.
2015
‎Hotzikara batek inarrosi dio bizkarrezurra irudimenaren jokaldi makur hartatik libratu denean. Bere onera etorri nahian, etxearen aurreko blokeetako batean oraindik piztuta geratzen diren argiei erreparatu die, baina segituan joan zaizkio begiak zeru ilunera berriz ere.
‎Ez nuen sobera nekatzeko astirik izan hala ere. Arozenak apartamentua zuen etxe blokea hurbil geratzen zen eta berehala iritsi nintzen. Irekita zegoen ezkaratzeko ateari bultza egin eta lehenengo solairura igotzeaz batera seko mantsotu nintzen ordea, sentipen berri batek lelotuta.
‎–Hementxe inguruan zuan mojen komentua; etxeak egiteko botako zitean, esan zuen hirurogeikadako industria sukarraldian eraikitako etxe bloke itsusiari begira.
‎Baina gidariak ez zuen ingurua ondo ezagutzen eta, gure atari ondoan gelditu ordez, aurrera segitu zuen zalantzati. Bi kale beherago erabat galduta zegoen eta etxe bloke bukatu gabeen aldamenean aparkatu zuen, tanatorio berriko sarbide loreztatutik gertu. Txistua jo eta keinu nabarmenak egin behar izan nituen haren arreta erakartzeko.
2016
‎Nirvana telebistan lehen aldiz ikusi zuen unea gogoratu zitzaion. Gasteizen Filologia Ingeleseko bigarren ikasturtean zegoen eta modan jartzen ari ziren antena paraboliko haietako bat jarri zuten bere estudiante apartamentua zegoen etxe bloke osoarentzat. Ordura arte ezagutzen ez zuten MTV izeneko musika kate bat zegoela aurkitu zuten harrituta.
‎Kokalekuak ezagunak dira dagoeneko. Floreagan, 2010 urtera arte Helduen Eskola Publikoa egon zen tokian, bi etxe bloke eraikiko dira. Batean 16 BOE joango dira, eta bestean, beste 14 Azken hauek Alokabideren esku geratuko dira alokatu ahal izateko.
‎San Jose, berriztenBestalde, egitasmoak aparteko helburu bat ere jasotzen du bere barnean, San Jose kaleko etxeekin lotuta. Alde batetik, etxe blokeetarako irisgarritasuna hobetuko dute, besteak beste, espaloi bat eraikita. Bestetik, etxeetarako zerbitzuak ere berriztuko dituzte.
2017
‎Maria Diaz de Haroko etxarte ilunean geunden, zubia zeharkatzeko auto ilararen aldamenean aparkatuta. Bizkaia Zubiak munstro bat zirudien etxe blokeen artean, burdinazko egituratzar gorrixka, kableetatik pendulua bezala eskegitzen zitzaion plataformarekin.
2019
‎Kasa kuartela eta komisaldegia, bi lanak batera egiten dituen eraikina etxe bloke marroi argi bat da, laukizuzena, herdoiltzen hasitako balkoiekin, itsusia, berrehun metro eskuinerago dauden banilla koloreko etxe sailen ez oso ezberdina kanpotik.
‎Mario etxe bloke batzuetan bizi da, eta bokleen erdian plaza txiki bat dago. Umetan askotan ibiltzen ginen jolasean han.
‎Danimarka, Alemania, Suedia eta Frantzia izan ziren aztertu genituen lurraldeak; horietan hamaika proiektu ikertu genituen, tamaina eta ezaugarri anitzetakoak: batzuetan 22 pertsona soilik bizi ziren, beste batzuetan 300 bizilagun ziren proiektuan; batzuk 65 urtetik gorakoentzat ziren soilik, beste batzuk, aldiz, belaunaldiartekoak; batzuk emakumezko proiektuak ziren soilik, beste batzuetan genero mistoak onartzen ziren; batzuk hirietan kokatuak, besteak landa eremuetan; batzuk etxe bloke bakarrekoak, besteak txalet formatudunak. Esan bezala, hamaika aukera jorratu nahi izan ziren, aniztasunetik, bidaia guztian zehar gainean eramandako galderak erantzuteko aukera izango genuelakoan.
‎(3) AUZOAK, hurrenez hurren: lehen auzoak, eta auzoak; auzoak, hirian, bezindadeak deitzen ahal dira (konparazio, karrika bateko edo etxe bloke bateko lagunez osatuak).
2020
‎Ama Kandida Etorbideko 18, 20, 22 eta 24 atariek osatzen dute Zubi Etxe izeneko etxe blokea; 20 etxebizitza guztira.
‎Historian atzera joanda, esan behar da 1942an Tejas y Ladrillos del Oria enpresa ezarri zela Bazkardoko eremu horretan (egun Denac industria gunea dagoen horretan) teilak eta adreiluak ekoizteko asmoz. Handik bost urtetara, Zubi Etxe izeneko etxe blokea eraiki zuen bere langileentzako; hain zuzen, lantegiaren pare parean, errepidearen bestaldean kokatu zuen etxe blokea.
‎Historian atzera joanda, esan behar da 1942an Tejas y Ladrillos del Oria enpresa ezarri zela Bazkardoko eremu horretan (egun Denac industria gunea dagoen horretan) teilak eta adreiluak ekoizteko asmoz. Handik bost urtetara, Zubi Etxe izeneko etxe blokea eraiki zuen bere langileentzako; hain zuzen, lantegiaren pare parean, errepidearen bestaldean kokatu zuen etxe blokea.
‎Olakuako 2 eta 3 zenbakidun etxe blokeen inguruko urbani zazioa berritzea da lan horien helburua, A2B Arquitectos en presak idatzi zuen proiektuaren arabera. Hilaren hasieran ekarri zuten materiala eta langileek erabiltzen dituzten aldagelak dauden kasetak, eta urriaren erdian, 15ean, hasi zituzten lanak.
‎Adibide bat. Laurogeietako bukaera aldera, sute bat gertatu zen Logroñoko kanpoaldeko etxe bloke batean. Gauean hasi zen sua, dirudienez hozkailu zahar baten zirkuitulaburrak eraginikoa.
Etxe bloke honetako auzotar gehienak gizon emakume alargunduak dira, apaindura gutxiko eta errenta baxuko apartamentu hauetan ahalik eta zaratarik txikiena eginez bizi diren langile erretiratuak. Agentzia jabearen enplegatuak ez dira inoiz hemendik agertzen, noizik behin langileren bat bidaltzen du, ezinbesteko mantentze lanetan diharduena.
2021
‎Ha ta guzti be, zerbitzu nagusiak plazan batu izan dira, bai lehen bai orain. Gaur egun ganera, zerbitzuak, etxeak be asko ugaritu dira plaza inguruan, kaminoaren alde bietara hazi diran etxe bloke eta urbanizazinoetan.
‎Gaueko soinuei eta haizeak marraztutako itzalei adi igaro zituen katurik gabeko kale hutsak. Geltoki Zaharra Mahastietan zegoen, hiriko irteeran, azken etxe blokeetatik berrogeita hamar bat metrotara. Han elkartuko zen Brianekin.
‎Berria da auzoa, berria da etxe blokea. Bizilagun gutxi biziko dira oraindik.
‎Auzoen testigantzek ez zuten miaketa baterako desmartxa aipatzen, baizik eta oso operazio astuna: etxe blokea inguraturik, kanpotik fokuak, polizia anitz eskailera osoan eta goitik beheiti hasi etxe sartze metodiko eta blindatua. Hots, desberdintasun handia nola hasi eta zer egin zuten, eta, bereziki, oso forma bortitzen agerpena.
‎Berriz ere aipatu zen komando legalen trebezia eskasa eta lehergailuen egoera.108 Gisa guztiz, 48 familia bizi ziren etxe bloke hartan komandoak atxikitzen zituen 70 kilo lehergailu.
2022
‎Hango eraikinek, militarren kuartelek eta etxe blokeek, gure pisua halako batean zegoela argitu behar dut, maiz zurrundu egiten zidaten gorputza. Hezurren ordez burdinak baneuzka bezala.
‎Eta orain amaitu da haren bizialdia: garabiz eta hamarren bat solairuko etxe bloke berriz inguratuta dago, eta laster ez da geratuko eraikinaren arrastorik. Obren ertzetik paseoan noala ohartzen naiz zenbateraino gordetzen duten belaunaldi baten memoria bazter hauek, toki honen lengoaia deszifra dezaketenentzat, bederen.
‎Eta orain amaitu da haren bizialdia: garabiz eta hamarren bat solairuko etxe bloke berriz inguratuta dago, eta laster ez da geratuko eraikinaren arrastorik. Obren ertzetik paseoan noala ohartzen naiz zenbateraino gordetzen duten belaunaldi baten memoria bazter hauek, toki honen lengoaia deszifra dezaketenentzat, bederen.
‎Parke deitzeko aski ezaugarri duen ez dakizun parke batean. Etxe bloke arteko zelai zikin bat: alegia, ZUPa.
‎Zenbait irakasgaitan –" Mekanismoen teoria"," Materialen erresistentzia" – dituen zailtasunak aletu ditu hitzetik hortzera. Duela bi urte, Edu etxe bloke honetara aldatu zenean, lotsatiago agertzen zitzaion neskatikoa.
2023
‎Adibidez, bizilekuari dagokionez: herritarren %40, 9k onartu dute saiatuko liratekeela «ijito asko» bizi diren auzo batean edo etxe bloke batean ez bizitzen; %40k baino gutxiagok esan dute biziko liratekeela; eta %15, 3k ezetz esan dute. Eta zer gertatzen da ijitoak bizileku bila ari direnean?
‎Esaterako, bizilekuari dagokionez: herritarren %41ek onartu dute saiatuko liratekeela «ijito asko» bizi diren auzo batean edo etxe bloke batean ez bizitzen. Eta zer gertatzen da ijitoak bizileku bila ari direnean?
‎Barruan geunden bitartean, zain egoten ziren atarian, eta, atera ostean, berriro jarraitzen gintuzten atzetik, hurrengo etxera arte. Elkarrizketa asko kanpoaldean eraikitako etxe blokeetan ziren, beti ate metaliko baten atzean. Asfaltatu gabeko kale horietan, eraikin guztiak antzekoak ziren.
‎Gauza gehiago ere datozkio gogora: langabezia, konparazione batera, eta gazteak auzoko plazetan eserita, zereginik gabe, eta etxekoandreak eta, eta, eta Beraien lantegiko egoerak ez dirudi salbuespen hutsa, izozmendiaren tontorra baizik, eta horregatik sumatzen du jendea hasi dela antolatzen, auzoetan, herrietan, etxe blokeetan, eskoletan, plazetan eta greba orokorra ere deituta dagoela eta, zorte on pixka batekin, agian zapatistek zerbait kutsatuko dietela, batek daki.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia