2009
|
|
Aitak Domingori zuzendutako hainbeste laudorioren ondorioz, ia etxeko ardi belztzat zutena ardi zuri bihurtua,
|
etxeko
beste ardi zuriak baino zuriago, egun batetik bestera!?, anai arrebak behartuta sentitu ziren, Gabino gaixoarekin zorretan baleude bezala, halako eran, non, Domingo emulatu nahian, beren eskaintza partikularra egin baitzioten guztiahaldunari, Gabinoren sendabidea gogoan: Ada eta Maria Bibiana etxeko arrosarioa belauniko errezatzera xedatu ziren, Maria Bibiana sendategitik itzuli bezain laster errezatzen zutena; Damasok ere, gauza haietan gehiegi sinesten ez zuen arren, are gehiago:
|
|
bi irtenbide zituela funtsean: edo itsasontzi batean zeharkatuko zuen mundua, airez egin ezin izan zuena urez egin zezakeelakoan,
|
etxeko
beste ardi beltzak utzitako arrastoaren bidetik, edo Albertorengana joango zen, lurra zeru bihurtzeko esperantzan, iraultzaren bidez; eta, hala eta guztiz ere, mutilak bere aukera egina zuen ordurako, bertatik bertara jakin baitzuen, fabrikan lehentxeago bizi izandako esperientziaren ondotik, bera nekez izan zitekeela proletario bat: haien alde zegoen, hartan ez zuen jada zalantzarik?, haiekin bat egiteko moduan ere egon zitekeen une jakin batzuetan, halaxe erakutsi zuen, istripua izan zuèn langilearen alde lerratu zenean?, baina bazekien, halaber, ezin zitekeela haiek bezalako langile bat izan?
|
|
horregatik sentitu zuen Domingok bertigo hura, eta horregatik nora ezean; mutilak, baina, bere oroimena zuen, bizpahiru segundoren buruan erreakzionatu zuena eta jakinarazi ziona –hura ez zen Domingok gai haiek aintzakotzat hartzen zituèn lehen aldia– bi irtenbide zituela funtsean: edo itsasontzi batean zeharkatuko zuen mundua, airez egin ezin izan zuena urez egin zezakeelakoan,
|
etxeko
beste ardi beltzak utzitako arrastoaren bidetik, edo Albertorengana joango zen, lurra zeru bihurtzeko esperantzan, iraultzaren bidez; eta, hala eta guztiz ere, mutilak bere aukera egina zuen ordurako, bertatik bertara jakin baitzuen, fabrikan lehentxeago bizi izandako esperientziaren ondotik, bera nekez izan zitekeela proletario bat: haien alde zegoen –hartan ez zuen jada zalantzarik–, haiekin bat egiteko moduan ere egon zitekeen une jakin batzuetan –halaxe erakutsi zuen, istripua izan zuèn langilearen alde lerratu zenean–, baina bazekien, halaber, ezin zitekeela haiek bezalako langile bat izan... langile haiek, oro har, fabrikaren errealitatea hartzen baitzuten abiapuntutzat –beharko, gehienak familia baten erantzukizunaren pean! –, nondik beren solidaritatea eta beren borrokak planteatzen baitzituzten, fabrikatik ihes egin gabe; Domingok, aldiz, familia baten erantzukizunik ezean, behin egin zuen ihes fabrikatik eta mila aldiz egingo zuen, solidaritatea eta borroka baino lehenagokotzat jotzen baitzuen arnasa, eta fabrikak, bere giro ezin arnastuzkoarekin, arnasarik gabe uzten baitzuen:
|
|
Aitak Domingori zuzendutako hainbeste laudorioren ondorioz –ia etxeko ardi belztzat zutena ardi zuri bihurtua,
|
etxeko
beste ardi zuriak baino zuriago, egun batetik bestera! –, anai arrebak behartuta sentitu ziren, Gabino gaixoarekin zorretan baleude bezala, halako eran, non, Domingo emulatu nahian, beren eskaintza partikularra egin baitzioten guztiahaldunari, Gabinoren sendabidea gogoan: Ada eta Maria Bibiana etxeko arrosarioa belauniko errezatzera xedatu ziren, Maria Bibiana sendategitik itzuli bezain laster errezatzen zutena; Damasok ere, gauza haietan gehiegi sinesten ez zuen arren –are gehiago:
|