2000
|
|
Zeren, udazkenak aitzina egiten zuela eta neguan sartzen ginela, piztiek eta bertzelako animalia harrapariek urtero akabatzen baitzituzten abereak,
|
etxe
batekoak ez baziren bertzekoak, halako moldez, non noiznahi den entzun baitzitekeen ezen mendian galdurik zebilen behiren bat hil zuela hartzak, edo otso talderen batek ardi batzuk, edo azeriak oiloak; urte hartan, aldiz, tigrea izan zen, zeinari herritarrek" jauregiko tigrea" irizten baitzioten, gaitz ororen iturri; eta harat eta honat zabaldu zen ezen tigre hura oihanetik gauero iltki...
|
|
Kontatu dizut bertze nonbait zer pena hartu zuten aitak eta Mattinek, tigreak oihanerat egin zuenean, eta kontatu dizut, halaber, nola sortu zen leienda. Zeren, udazkenak aitzina egiten zuela eta neguan sartzen ginela, piztiek eta bertzelako animalia harrapariek urtero akabatzen baitzituzten abereak,
|
etxe
batekoak ez baziren bertzekoak, eta, hala, noiznahi den entzun zitekeen ezen mendian galdurik zebilen behiren bat hil zuela hartzak, edo otso talderen batek ardi batzuk, edo azeriak oiloak; urte hartan, baina, tigrea izan zen, zeinari herritarrek jauregiko tigrea deitzen baitzioten, gaitz ororen iturri; eta harat eta honat zabaldu zen ezen tigre hura deabrua zela, Pagabasoko leizean bizi zela eta...
|
2013
|
|
–Bennet anderea, etxe horietako bat, edo guztiak, zure seme alabentzat hartu baino lehen, gauza bat argi dezagun. Auzotegi honetako
|
etxe
batean ez dute inoiz sarrera izango. Ez diot ez bataren ez bestearen lotsagalduari haririk emango Longbournen abegia eginez.
|
2015
|
|
oso argia nintzen, ingurukoak baino gehiago, baina aldi berean mozolo samarra ere bai, eta gizajotzat hartzen ote ninduten susmoa neukan, edo nik neukan neure burua gizajotzat; besteak beti ikusten nituen modernoago, askeago, interesgarriago. Nik ez neuzkan gauzak zeuzkatenekin hitz egitean (oporretako
|
etxe
bat ez dakit non, neskamea etxeko lanetarako, zernahi), inbidia apurtxo batez begiratzen niela esango nuke, baina ez inola ere gauza horiek zeuzkatelako, gauzekiko atxikimendu eskasa izan baitut beti nik, baizik eta haien bizimoduak nireak ez bezalako xarma zeukala iruditzen zitzaidalako, abentura, misterio, pizgarri eta estimulu gehiago. Gizarte klaseekin zerikusi gutxi zuen horrek ordea, beste askotan ere gauza bera sentitzen bainuen, diru konturik tartean egon gabe; neure buruarekin gustura ez egote bat egongo zen horren azpian, eta, hala ere, ez nuke esango neure burua ukatzen nuenik, besteak bezalako bihurtu nahi nuenik.
|
2018
|
|
maiordomo batzuek ez zutela funtsezkotzat hartzen, eta horren frogagarri da etxeko maiordomoak berak bakanka ikuskatu ohi zuela zuzenean zilar garbitzea sasoi hartan, zeregin hura, nolabait esateko, maiordomo laguntzailearen nahikarien menera utzirik eta soilik noizbehinkako ikuskaritzak zerturik. Jakina denez, Marshall jauna izan zen lehena zilarraren garrantzi erabatekoa azaleratzen, berak esan baitzuen
|
etxe
batean ez zela zilarrezkoak beste objekturik gonbidatuek hain xeheki aztertzen zutenik beren otorduetan eta horrenbestez etxe baten mailaren adierazle publiko gisa balia zitekeela. Eta Marshall jauna bera izan zen halako txundidura eragin zuena Charleville House bisitatzera joanak ziren dama jaunen artean, ordura artean sekula ikusi gabeko mailetaraino eramanez zilarreriaren garbitasuna.
|